1
00:00:09,000 --> 00:00:13,000
ABENDUAK 21

2
00:00:16,541 --> 00:00:18,041
Abenduaren 31.

3
00:00:18,541 --> 00:00:22,000
Hamaikak eta berrogeita hamazazpi.

4
00:00:28,041 --> 00:00:30,125
Aurten bi bizitza izan ditut…

5
00:00:31,791 --> 00:00:33,666
eta urtea amaitzear dago.

6
00:00:42,208 --> 00:00:44,625
Bi gizonekin maitemindu naiz,

7
00:00:45,500 --> 00:00:47,166
eta bietako bat hilda dago.

8
00:00:49,125 --> 00:00:50,250
Nire errua da.

9
00:00:53,333 --> 00:00:55,083
Jainko maitea, nire errua da.

10
00:01:21,500 --> 00:01:25,916
HIRU HILABETE LEHENAGO

11
00:01:28,875 --> 00:01:30,500
Asteazkena.

12
00:01:34,000 --> 00:01:35,375
Urriaren 1a.

13
00:01:37,125 --> 00:01:40,333
Hogeita zortzi urte bete berri ditut.

14
00:01:41,041 --> 00:01:42,291
Bederatzi eta erdiak.

15
00:01:42,875 --> 00:01:45,666
Nire urtebetetzea da,
baina ez dut inor ikusi nahi.

16
00:01:46,166 --> 00:01:48,083
Aurrez aurre ez behintzat.

17
00:01:50,916 --> 00:01:55,208
Horrela egitea gustatzen zait,
inork ikusi gabe begiratzea.

18
00:01:56,500 --> 00:01:59,958
Eta Cléo bizitzera etorri denetik,
interesgarriagoa da.

19
00:02:03,000 --> 00:02:07,208
Eraikineko segurtasun sistema txarra da.
Ume batek ere hackeatuko luke.

20
00:02:10,208 --> 00:02:11,750
Ni behar naute lanean.

21
00:02:18,583 --> 00:02:21,583
Non? Non dago?

22
00:02:23,541 --> 00:02:25,166
Hor zaude!

23
00:02:29,750 --> 00:02:31,041
Ez dut ezagutzen.

24
00:02:34,125 --> 00:02:35,583
Bezero berriren bat da.

25
00:02:44,708 --> 00:02:46,250
Interesgarria.

26
00:02:47,250 --> 00:02:48,458
Oso misteriotsua.

27
00:02:55,625 --> 00:02:57,916
Pertsona garrantzitsua dirudi.

28
00:03:01,416 --> 00:03:03,833
Tipo honek zerbait bitxia du.

29
00:03:04,750 --> 00:03:07,208
Hotza da begiratzen dionean.

30
00:03:08,583 --> 00:03:09,791
Ez dakit.

31
00:03:12,083 --> 00:03:14,000
Ostiraletako bezeroa nahiago dut.

32
00:03:15,041 --> 00:03:17,083
OSTIRALA

33
00:03:29,125 --> 00:03:32,875
Ostiraletako bezeroa, ene.

34
00:03:33,708 --> 00:03:35,875
OSTIRALA_IRAILAK_24.MOV

35
00:03:45,916 --> 00:03:48,041
Hau ez dut ahaztuko.

36
00:03:48,125 --> 00:03:49,375
OSTIRALA_IRAILAK_17.MOV

37
00:03:51,833 --> 00:03:53,083
OSTIRALA_IRAILAK_03.MOV

38
00:03:55,250 --> 00:03:56,416
OSTIRALA_IRAILAK_20.MOV

39
00:03:59,208 --> 00:04:01,875
Honako honen guztiz desberdina.

40
00:04:04,791 --> 00:04:05,916
Begira hori.

41
00:04:06,416 --> 00:04:07,666
Jada badoa?

42
00:04:08,791 --> 00:04:10,166
Ez du ezer egingo?

43
00:04:13,875 --> 00:04:17,166
Cléo ere desengainatuta dago.
Gaixoa, ikusi.

44
00:04:20,541 --> 00:04:22,125
Ordaindu du behintzat.

45
00:04:29,041 --> 00:04:29,958
DATUAK ENKRIPTATZEN

46
00:04:51,166 --> 00:04:53,833
- Egun on.
- Egun on, laztana.

47
00:04:53,916 --> 00:04:55,958
Zein goiztiarra zaren.

48
00:04:56,041 --> 00:04:57,458
Ai, Miranda.

49
00:04:57,541 --> 00:05:00,875
Gosaria ez badizut ekartzen,
ez duzu jaten.

50
00:05:00,958 --> 00:05:04,250
Ottorekin elkartuko naiz gero,
eta indarra beharko dut.

51
00:05:04,333 --> 00:05:07,958
Horrelako gizon batentzat
indarra behar da.

52
00:05:08,041 --> 00:05:10,291
Ez da "gizon" bat, gehiago da.

53
00:05:11,083 --> 00:05:12,583
Zera da…

54
00:05:12,666 --> 00:05:16,250
Jainko grekoa edo horrelako zerbait.

55
00:05:16,833 --> 00:05:19,041
Oso erakargarria da…

56
00:05:19,625 --> 00:05:22,416
- Sexu makina bat.
- Sexu makina.

57
00:05:22,500 --> 00:05:23,958
Benetan diot.

58
00:05:24,041 --> 00:05:26,416
Behin, esne-gain harrotuz igurtzi ninduen.

59
00:05:26,500 --> 00:05:28,583
- Itsaskorra da.
- Miazkatu zuen.

60
00:05:28,666 --> 00:05:31,666
Gero, garbigailuaren gainean
eseri ninduen.

61
00:05:31,750 --> 00:05:33,500
Ihes egin al nuen? Ez horixe.

62
00:05:33,583 --> 00:05:36,083
Garbigailuaren gainean egin genuen.

63
00:05:36,166 --> 00:05:38,375
Zentrifugatzen… eta ni gainean.

64
00:05:38,458 --> 00:05:41,208
Rita, mesedez. Goizegi da horretarako.

65
00:05:42,125 --> 00:05:43,875
- Erotuta zaude.
- Ez, Miranda.

66
00:05:43,958 --> 00:05:45,416
Ez zaitez tuntuna izan.

67
00:05:45,500 --> 00:05:48,125
Ez dut ezagutzen, baina ez dut gustuko.

68
00:05:48,208 --> 00:05:49,833
Gogaikarria zara, Miranda.

69
00:05:49,916 --> 00:05:51,666
Zergatik ez duzu gustuko?

70
00:05:51,750 --> 00:05:54,833
Ez du ez Facebook,
ez Instagram, ez Twitter, ez Orkut.

71
00:05:54,916 --> 00:05:57,041
Ez du ezer. Susmagarria da, Rita.

72
00:05:57,125 --> 00:05:59,958
Ez zaio arreta gustatzen. Lotsatia da.

73
00:06:00,041 --> 00:06:01,208
Bai. Ezkonduta dago.

74
00:06:02,125 --> 00:06:05,583
Ez da zurekin kalera irteten,
ez du argazkirik ateratzen.

75
00:06:05,666 --> 00:06:08,166
Ez du zure lagunik ezagutzen.
Ni, adibidez.

76
00:06:08,250 --> 00:06:09,875
Ados.

77
00:06:09,958 --> 00:06:11,208
Badakizu zer?

78
00:06:12,000 --> 00:06:12,875
Ez dio axola.

79
00:06:12,958 --> 00:06:15,416
Ez dut hura bezalakorik ezagutu. Benetan.

80
00:06:15,500 --> 00:06:17,333
Uste osoa du bere buruan.

81
00:06:17,416 --> 00:06:19,250
Ezetz jakin atzo zer egin zuen.

82
00:06:19,333 --> 00:06:21,333
Ene Jainkoa, zer egin zuen?

83
00:06:21,416 --> 00:06:22,291
Miranda…

84
00:06:23,125 --> 00:06:25,375
Begiak estali zizkidan.

85
00:06:26,666 --> 00:06:28,125
Ohera lotu ninduen.

86
00:06:28,208 --> 00:06:31,166
Txitxi maitetsu guztiak
hozkatu zizkidan.

87
00:06:31,250 --> 00:06:32,125
Banan-banan.

88
00:06:33,208 --> 00:06:34,500
Sutsua izan zen.

89
00:06:35,208 --> 00:06:36,916
Zuk ere bilatu horrelako bat.

90
00:06:39,250 --> 00:06:40,416
"Bilatu", Rita?

91
00:06:41,083 --> 00:06:43,791
Ez da gizonik bilatu behar.

92
00:06:44,291 --> 00:06:46,125
Agertu egin behar da.

93
00:06:46,208 --> 00:06:47,083
Arrazoi duzu.

94
00:06:47,166 --> 00:06:50,500
Baina etxetik irteten ez bazara,
ez da agertuko, ezta?

95
00:06:51,458 --> 00:06:54,291
Ezin duzu bizitza pasatzen utzi, Miranda.

96
00:06:54,791 --> 00:06:56,208
@CLEOXXX_ ZUZENEAN DAGO

97
00:06:57,708 --> 00:06:59,166
Kaixo denoi.

98
00:06:59,250 --> 00:07:02,041
Bizilagunaren zuzenekoak ikusteko
abisuak dituzu?

99
00:07:02,125 --> 00:07:06,333
Gaur goizean, hau jaso dut:

100
00:07:07,000 --> 00:07:08,541
opari zoragarri bat.

101
00:07:09,125 --> 00:07:10,833
Benetan zoragarria.

102
00:07:10,916 --> 00:07:13,791
Bere bizitza gu biona baino
zirraragarriagoa da.

103
00:07:14,375 --> 00:07:17,833
- Zugatik esango duzu.
- Ezin dizuet esan nork eman didan.

104
00:07:18,916 --> 00:07:21,416
Baina jakin jostailuak gogoko dituen

105
00:07:22,833 --> 00:07:24,875
gizon batek eman didala.

106
00:07:27,875 --> 00:07:29,916
ROBERTO VILLA DOKTOREA

107
00:07:30,791 --> 00:07:32,125
Kaixo, doktore.

108
00:07:34,458 --> 00:07:35,708
Emaitzak dituzu.

109
00:07:37,458 --> 00:07:38,291
Jaso ditut.

110
00:07:38,375 --> 00:07:40,208
DNA PROBEN EMAITZA

111
00:07:41,208 --> 00:07:44,041
USTEZKO AITAK AITA BIOLOGIKOA IZATEKO
DUEN AUKERA % 0 DA

112
00:07:44,125 --> 00:07:46,375
AUKERA: % 0,000

113
00:07:56,250 --> 00:07:58,791
Gero hitz egingo dugu.
Joan beharra daukat.

114
00:07:59,791 --> 00:08:03,416
Ez ahaztu gure akordioa, ados?
Ez dugu elkarrizketa hau izan.

115
00:08:06,958 --> 00:08:08,916
- Laztana.
- Kaixo, aita.

116
00:08:09,000 --> 00:08:11,208
Eta? Zer moduz zaude?

117
00:08:11,291 --> 00:08:13,875
Hau eraman beharko dut, baina ondo nago.

118
00:08:13,958 --> 00:08:16,666
"Ondo"? Medikuarengana eraman zaitudalako.

119
00:08:17,333 --> 00:08:19,916
Zure aitagatik balitz,
ez zinen ondo egongo.

120
00:08:20,000 --> 00:08:22,375
- Prestatu eskolara joateko.
- Bai.

121
00:08:24,750 --> 00:08:25,791
Diana.

122
00:08:26,666 --> 00:08:28,375
Luísari ez horrela hitz egin.

123
00:08:28,458 --> 00:08:31,583
Aita, baduzu jateko ezer?
Gosez hiltzen nago.

124
00:08:32,208 --> 00:08:34,875
Glóriari eskatuko diot zerbait gertatzeko.

125
00:08:34,958 --> 00:08:35,791
Ados.

126
00:08:35,875 --> 00:08:37,208
Min handia duzu?

127
00:08:37,791 --> 00:08:38,916
Jasateko modukoa.

128
00:08:39,000 --> 00:08:41,125
- Zerotik hamarrera?
- Sei.

129
00:08:41,208 --> 00:08:42,291
- Inguru.
- Ados.

130
00:09:13,000 --> 00:09:13,916
Kaixo, amona.

131
00:09:15,333 --> 00:09:16,458
Miranda.

132
00:09:18,416 --> 00:09:20,041
Bakarrik etorri zara?

133
00:09:20,916 --> 00:09:22,166
Non dago zure ama?

134
00:09:23,541 --> 00:09:24,875
Zergatik ez da etorri?

135
00:09:25,416 --> 00:09:27,833
Ama ezin izan da gaur etorri.

136
00:09:28,333 --> 00:09:29,666
Musuak bidali dizkizu.

137
00:09:30,541 --> 00:09:31,625
Gezurtia!

138
00:09:32,541 --> 00:09:34,208
Ez zaitez kezkatu, amona.

139
00:09:34,291 --> 00:09:36,125
Begira zer ekarri dizudan.

140
00:09:36,708 --> 00:09:38,291
Gezurti halakoa.

141
00:09:40,416 --> 00:09:42,875
- Asko gustatuko zaizu. Begira.
- Ez!

142
00:09:43,583 --> 00:09:45,041
Ez nazazu ukitu.

143
00:09:46,083 --> 00:09:49,583
Amona, lasai. Margoak dira.

144
00:09:50,833 --> 00:09:51,958
Nor zara?

145
00:09:55,000 --> 00:09:56,000
Ez!

146
00:09:56,083 --> 00:09:58,500
- Zure biloba naiz, amona.
- Ez ukitu.

147
00:09:58,583 --> 00:10:00,125
- Utzi bakean!
- Amona!

148
00:10:00,208 --> 00:10:03,083
- Ez!
- Lasai, amona.

149
00:10:03,166 --> 00:10:04,333
Huntington.

150
00:10:05,333 --> 00:10:07,500
Askorentzat izen bat baino ez da.

151
00:10:08,125 --> 00:10:09,916
Niretzat, berriz, mehatxu bat.

152
00:10:11,125 --> 00:10:12,375
Beste krisi bat.

153
00:10:12,458 --> 00:10:14,500
Eta zuk? Egin al dituzu probak?

154
00:10:15,166 --> 00:10:16,458
Ez dut jakin nahi.

155
00:10:16,541 --> 00:10:18,666
Miranda, lehen ere esan nizun.

156
00:10:18,750 --> 00:10:21,208
Gaitza 30 urtetik aurrera garatu daiteke.

157
00:10:21,291 --> 00:10:22,875
Lehenago ere bai.

158
00:10:23,416 --> 00:10:25,791
Gaitza izateko aukera asko ditut.

159
00:10:25,875 --> 00:10:27,416
Hori badakigu.

160
00:10:27,500 --> 00:10:28,958
Ondo dakigu.

161
00:10:31,375 --> 00:10:33,708
Haluzinazioak, paranoia,

162
00:10:34,458 --> 00:10:35,708
oroimena galtzea.

163
00:10:37,041 --> 00:10:39,750
Gaitza heredatu dudala
jakiteko beldur naiz.

164
00:10:40,833 --> 00:10:43,416
Nor naizen eta nor nintzen
ahazteko beldur.

165
00:10:45,833 --> 00:10:48,958
Grabazio hauek neure buruari
oinordetzan utziko dizkiot.

166
00:10:49,791 --> 00:10:52,083
Neure burua aurkitzeko gida bat.

167
00:10:53,958 --> 00:10:55,750
Dena gogoratu behar dut.

168
00:10:56,541 --> 00:10:59,000
Iragana ahaztu nahi badut ere.

169
00:10:59,875 --> 00:11:01,708
Bakarrik etorri zara?

170
00:11:02,208 --> 00:11:03,375
Non dago zure ama?

171
00:11:04,000 --> 00:11:05,333
Zergatik ez da etorri?

172
00:11:09,416 --> 00:11:12,416
Santa Maria, Jainkoaren Ama,
erregutu gu bekatarion alde,

173
00:11:12,500 --> 00:11:15,166
orain eta gure heriotzako orduan. Amen.

174
00:11:15,666 --> 00:11:19,041
Gure Aita, zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena.

175
00:11:19,125 --> 00:11:20,250
Etor bedi zure erreinua.

176
00:11:20,333 --> 00:11:24,083
Egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.

177
00:11:24,166 --> 00:11:26,291
Emaguzu gaur egun honetako ogia.

178
00:11:26,375 --> 00:11:27,916
Barkatu gure zorrak,

179
00:11:28,000 --> 00:11:31,125
guk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero.

180
00:11:31,208 --> 00:11:33,541
Eta ez gu tentaldira eraman,

181
00:11:33,625 --> 00:11:35,625
baina atera gaitzazu gaitzetik.

182
00:11:36,333 --> 00:11:38,875
…Jainkoaren Ama,
erregutu gu bekatarion alde…

183
00:11:38,958 --> 00:11:40,208
Ama hil egin da.

184
00:11:42,750 --> 00:11:44,333
Eta zure errua da.

185
00:11:58,875 --> 00:12:01,666
- Kaixo, bizilagun!
- Cléo!

186
00:12:01,750 --> 00:12:03,041
Kaixo, Barbie!

187
00:12:03,583 --> 00:12:07,666
Harrigarria da
txakurrak zein gogoko zaituen.

188
00:12:07,750 --> 00:12:10,958
Ez zaio jende asko gustatzen.
Oso hautakorra da.

189
00:12:11,041 --> 00:12:13,125
- Utzi laguntzen.
- Mila esker.

190
00:12:13,208 --> 00:12:15,250
Dena ondo doa? Ordenagailua?

191
00:12:15,333 --> 00:12:16,958
Ordenagailua oso ondo doa.

192
00:12:17,041 --> 00:12:19,708
Ez dakit birusa
nondik agertu zen, Miranda.

193
00:12:19,791 --> 00:12:22,166
Bizia salbatu didazu, benetan.

194
00:12:22,250 --> 00:12:24,041
Eder hori. Eskerrik asko.

195
00:12:24,125 --> 00:12:25,166
Ez kezkatu.

196
00:12:25,916 --> 00:12:27,750
Hauek eramaten lagunduko dizut.

197
00:12:27,833 --> 00:12:29,166
Cléo…

198
00:12:29,875 --> 00:12:32,958
Ostiralero salbatu ninduzun, benetan.

199
00:12:37,541 --> 00:12:39,791
23:00etan puntuan iristen da beti.

200
00:12:40,291 --> 00:12:44,500
Baina 22:30erako
prest egoten gara, itxaroten.

201
00:12:50,166 --> 00:12:52,791
Bihotza ziztu bizian izango du.

202
00:12:53,916 --> 00:12:55,250
Nirea ere hala dago.

203
00:13:05,708 --> 00:13:07,208
Harekin desberdina da.

204
00:13:09,166 --> 00:13:11,375
Nabari da desberdina dela.

205
00:13:13,250 --> 00:13:17,083
Hura usaindu ahalko banu bezala…

206
00:13:21,083 --> 00:13:22,250
dastatu…

207
00:13:25,958 --> 00:13:26,916
ukitzen sentitu.

208
00:14:32,083 --> 00:14:32,916
Kaixo.

209
00:14:33,000 --> 00:14:34,666
- Cléo?
- Momentu txarra da?

210
00:14:35,625 --> 00:14:36,583
Ez.

211
00:14:36,666 --> 00:14:38,000
Ez horixe.

212
00:14:38,083 --> 00:14:40,416
Dena ondo? Ordenagailuarekin arazoak?

213
00:14:40,500 --> 00:14:43,458
Ez. Egia esan,
beste fabore bat eskatu nahi dizut.

214
00:14:44,291 --> 00:14:48,000
Bezero batek asteburua
bere penthousean pasatzera

215
00:14:48,083 --> 00:14:51,625
gonbidatu nau,
eta bezero horietako bat da, badakizu.

216
00:14:51,708 --> 00:14:56,125
Ederra, milioiduna.
Luxuzko hotel kate baten jabea da.

217
00:14:56,208 --> 00:14:59,208
Barbie zaindu dezakezun jakin nahi nuen.

218
00:14:59,291 --> 00:15:01,666
- Ahal duzu? Bi egun baino ez.
- Jakina.

219
00:15:01,750 --> 00:15:05,291
Zure etxean gera daiteke.
Baina ikusi nola dagoen.

220
00:15:05,375 --> 00:15:07,500
Deprimituta dago banoala dakielako.

221
00:15:07,583 --> 00:15:11,333
Agian bere etxean geratzea
izango da onena, bere jostailuekin.

222
00:15:11,416 --> 00:15:13,250
- Ulertzen duzu, ezta?
- Bai.

223
00:15:13,333 --> 00:15:15,125
Heldu ezazu, maite zaitu eta.

224
00:15:15,208 --> 00:15:17,791
Egunean pare bat aldiz atera ezazu,

225
00:15:17,875 --> 00:15:21,416
parkera eraman eginkariak-eta egin ditzan.

226
00:15:21,500 --> 00:15:22,333
Giltzak.

227
00:15:46,333 --> 00:15:47,708
Urriaren 8a.

228
00:15:48,666 --> 00:15:49,833
21:00ak dira.

229
00:15:53,000 --> 00:15:55,750
Bakar-bakarrik nago Cléoren pisuan.

230
00:15:59,291 --> 00:16:02,791
Hainbeste gauza daude,
ezen ez baitakit nondik hasi ere.

231
00:18:09,041 --> 00:18:10,416
Ni ez naiz Cléo.

232
00:18:13,625 --> 00:18:14,916
Ohartu naiz.

233
00:18:16,750 --> 00:18:18,708
Cléo ez dago. Bera…

234
00:18:22,875 --> 00:18:24,000
Berdin zait.

235
00:18:26,083 --> 00:18:28,541
Egia esan, zu bera baino sexyagoa zara.

236
00:18:29,416 --> 00:18:30,375
Ni?

237
00:18:31,250 --> 00:18:32,333
Zera…

238
00:18:33,083 --> 00:18:34,041
Ni…

239
00:18:34,583 --> 00:18:37,541
Txakurra zaintzera etorri naiz…

240
00:18:37,625 --> 00:18:38,750
Txakurra…

241
00:18:39,291 --> 00:18:41,291
Kanpoan dago eta ni etorri naiz…

242
00:18:41,375 --> 00:18:42,708
Gertu bizi naiz.

243
00:18:43,208 --> 00:18:46,250
- Barbie zaintzera etorri zara?
- Barbie, bai.

244
00:18:47,541 --> 00:18:49,208
Barbie zaintzera.

245
00:18:54,541 --> 00:18:55,625
Oso polita zara.

246
00:19:04,041 --> 00:19:04,875
Ni…

247
00:19:05,666 --> 00:19:06,666
ez naiz…

248
00:19:07,666 --> 00:19:09,250
Cléo bezalakoa.

249
00:19:10,166 --> 00:19:11,041
Ez dut…

250
00:19:17,250 --> 00:19:19,041
Bezero bat dator? Horregatik?

251
00:19:22,458 --> 00:19:24,250
Hori bada, bertan behera utzi.

252
00:19:29,583 --> 00:19:30,500
Ordainduko dut.

253
00:19:31,333 --> 00:19:32,833
Nahi duzun prezioa jarri.

254
00:19:35,708 --> 00:19:37,791
Proposamen bat egingo dizut.

255
00:19:39,083 --> 00:19:42,291
Egin ditzagun itxurak,
zu ez zara prostituta

256
00:19:43,000 --> 00:19:44,500
eta ni ez naiz bezeroa.

257
00:19:46,875 --> 00:19:48,541
Zure ametsetako gizona naiz.

258
00:19:57,750 --> 00:19:58,708
Ni naiz…

259
00:20:01,208 --> 00:20:03,125
busti-bustita uzten zaituena.

260
00:21:43,625 --> 00:21:46,375
PRADO HOTELA

261
00:22:00,166 --> 00:22:02,291
Iritziz aldatu zenuela uste nuen.

262
00:22:04,333 --> 00:22:05,916
Zu ikusteko irrikan nengoen.

263
00:22:08,833 --> 00:22:10,250
Ez dut hitzik egin nahi.

264
00:22:19,291 --> 00:22:21,583
Andrea, mesedez, ezin zara sartu.

265
00:22:21,666 --> 00:22:22,833
Sartu komunera.

266
00:22:27,833 --> 00:22:29,666
Zer egiten duzu hemen, Diana?

267
00:22:31,541 --> 00:22:32,833
Norekin zaude?

268
00:22:34,125 --> 00:22:35,916
- Inorekin ez.
- Gezurtia!

269
00:22:36,000 --> 00:22:37,208
- Nor da?
- Diana!

270
00:22:37,291 --> 00:22:39,458
- Ikusi nahi dut.
- Ez dago inor.

271
00:22:39,541 --> 00:22:42,208
- Ez iskanbilarik egin. Geldi.
- Utzi bakean.

272
00:22:42,291 --> 00:22:43,666
- Askatu.
- Geldi!

273
00:22:43,750 --> 00:22:45,208
Ez nauzu bilatu behar…

274
00:22:47,375 --> 00:22:48,250
Hemen nauzu.

275
00:22:51,666 --> 00:22:53,208
Nor da mari-purtzil hau?

276
00:22:53,833 --> 00:22:59,041
Ez dakit nahita esan duzun,
baina horixe da naizena.

277
00:23:00,125 --> 00:23:01,875
Mari-purtzila.

278
00:23:03,291 --> 00:23:04,666
Putakume halakoa!

279
00:23:13,125 --> 00:23:13,958
Diana!

280
00:23:16,291 --> 00:23:17,125
Diana!

281
00:23:30,666 --> 00:23:31,916
Dibortzioa nahi dut.

282
00:23:32,541 --> 00:23:33,416
Eskatu.

283
00:23:34,125 --> 00:23:36,125
Baina alaba nirekin geratuko da.

284
00:23:37,583 --> 00:23:39,500
Auzitegian ikusiko gara, Heitor.

285
00:23:40,166 --> 00:23:42,333
Epaileari dena kontatuko diot.

286
00:23:57,250 --> 00:24:01,291
Utzi azaltzen, Bernardo.
Mesedez, utzi gertatutakoa azaltzen.

287
00:24:01,375 --> 00:24:03,041
- Txerria.
- Barkatu, Bernardo.

288
00:24:03,125 --> 00:24:04,083
Txerri halakoa!

289
00:24:04,166 --> 00:24:06,125
- Bai, baina ez nekien…
- Zekena!

290
00:24:06,208 --> 00:24:07,541
Zergatik hura?

291
00:24:08,125 --> 00:24:10,000
Ez ukitzeko esan nizun…

292
00:24:42,541 --> 00:24:44,875
Ez zinen nirekin haserretuko, ezta?

293
00:24:45,833 --> 00:24:48,625
Egingo al dizut zerbait…

294
00:24:49,708 --> 00:24:51,000
gaur gauean?

295
00:24:57,833 --> 00:24:59,875
Dena ahazten lagundu.

296
00:25:02,000 --> 00:25:03,666
- Dena?
- Nire izena ere bai.

297
00:25:47,375 --> 00:25:48,416
Nahikoa al da?

298
00:25:55,666 --> 00:25:57,166
Berriz ikusi nahi zaitut.

299
00:26:09,458 --> 00:26:11,041
Urriaren 8a.

300
00:26:15,333 --> 00:26:17,458
Erokeria bat gertatu berri da.

301
00:26:18,208 --> 00:26:20,750
Inoiz izan dudan sexurik onena izan dut.

302
00:26:23,708 --> 00:26:26,083
Bizitzako gauza asko ahaztu ditzaket.

303
00:26:26,166 --> 00:26:27,958
Gauza asko, baina…

304
00:26:29,250 --> 00:26:31,166
Ez dut gau hau ahaztuko.

305
00:26:34,166 --> 00:26:36,375
Eta gaur ez da ostirala.

306
00:26:43,208 --> 00:26:45,333
Kaixo. Cléo etxean dago?

307
00:26:45,916 --> 00:26:49,416
Berarekin hitzordua nuen.

308
00:26:49,500 --> 00:26:52,833
- Cléo kanpoan da. Ez dago etxean.
- Ados.

309
00:26:52,916 --> 00:26:54,250
Baina, badakizu…

310
00:26:55,416 --> 00:26:58,375
Ordaindu dut jada.
Ez zait dirua galtzea gustatzen.

311
00:26:58,458 --> 00:27:00,250
- Ulertzen?
- Bizilaguna naiz.

312
00:27:00,333 --> 00:27:02,583
Txakurra zaintzen nago. Joango zara?

313
00:27:02,666 --> 00:27:04,250
- Lasai.
- Ez dago hemen.

314
00:27:04,916 --> 00:27:07,083
- Ezagut dezagun elkar.
- Zoaz, arren.

315
00:27:14,750 --> 00:27:17,041
Joan. Garrasi egingo dut. Esan dizut.

316
00:27:17,125 --> 00:27:19,875
- Gogoko duzu eta.
- Lagundu!

317
00:27:19,958 --> 00:27:21,291
Lagundu! Ez ukitu!

318
00:27:21,375 --> 00:27:22,875
Egin garrasi nahi baduzu!

319
00:27:22,958 --> 00:27:24,708
- Lagundu!
- Egin garrasi!

320
00:27:24,791 --> 00:27:26,541
Badakit gustuko duzula.

321
00:27:26,625 --> 00:27:27,458
Egin garrasi!

322
00:27:42,541 --> 00:27:45,541
Ondo da. Lasai.

323
00:27:46,333 --> 00:27:47,166
Lasai.

324
00:27:48,166 --> 00:27:49,333
Ondo da.

325
00:28:00,791 --> 00:28:01,750
Ez du pultsurik.

326
00:28:04,708 --> 00:28:05,750
Hilda dago.

327
00:28:18,375 --> 00:28:19,833
Ama?

328
00:28:19,916 --> 00:28:22,666
Ez da nire errua!

329
00:28:22,750 --> 00:28:25,166
Eraso egin dit!

330
00:28:25,250 --> 00:28:26,666
Eta zure errua da.

331
00:28:30,833 --> 00:28:32,208
Ez naiz hiltzaile bat!

332
00:28:32,291 --> 00:28:34,291
Ni ez naiz hori!

333
00:28:37,000 --> 00:28:37,958
Lasaitu zaitez.

334
00:28:39,083 --> 00:28:39,958
Mesedez.

335
00:28:42,125 --> 00:28:44,208
Inork ez dit sinetsiko.

336
00:28:44,291 --> 00:28:46,291
Inork ez dit sinetsiko.

337
00:28:47,791 --> 00:28:48,750
Niri ere ez.

338
00:28:51,208 --> 00:28:52,166
Ikusi dut.

339
00:28:53,041 --> 00:28:54,041
Hemen nago.

340
00:29:00,583 --> 00:29:03,250
Agian hau konpontzeko modu hobea dago.

341
00:29:08,416 --> 00:29:12,875
Begira, etorri naizenean,
harreran ez zegoen inor.

342
00:29:14,166 --> 00:29:16,666
Guk biok bakarrik ikusi dugu.

343
00:29:18,833 --> 00:29:21,083
Cléok atariko kodea ematen du beti,

344
00:29:22,000 --> 00:29:25,666
bezeroek, lotsatuta,
izena eman behar ez dezaten.

345
00:29:28,875 --> 00:29:31,083
Bere arrastoak ezabatu behar ditugu.

346
00:29:33,458 --> 00:29:35,666
Hemen egon ez balitz bezala.

347
00:29:38,083 --> 00:29:39,791
Zergatik laguntzen didazu?

348
00:29:41,833 --> 00:29:44,041
Errugabea zarela dakidalako.

349
00:29:55,833 --> 00:29:57,791
Autoa garajean utzi dut.

350
00:29:58,708 --> 00:30:02,416
Zuk lagundu, nik gorpua hartu
eta beste guztia egingo dut.

351
00:30:06,708 --> 00:30:08,041
Arrazoi duzu.

352
00:30:09,333 --> 00:30:11,000
Gauzatxo bat egin behar dut.

353
00:30:17,041 --> 00:30:18,833
Kito. Dena ezabatu dut.

354
00:30:19,375 --> 00:30:21,333
Ez da hemen egon, ezta gu ere.

355
00:30:22,375 --> 00:30:25,500
- Nola dakizu hori egiten?
- Aditua naiz.

356
00:30:25,583 --> 00:30:28,250
Inork ikusi gabe ikustea
eta hutsak aurkitzea.

357
00:30:29,875 --> 00:30:31,500
Nola duzu izena?

358
00:30:32,125 --> 00:30:33,250
Fernando Couto.

359
00:30:34,666 --> 00:30:35,916
Eta zuk?

360
00:30:36,000 --> 00:30:37,416
Miranda.

361
00:30:40,750 --> 00:30:41,750
Itxaron.

362
00:30:41,833 --> 00:30:43,416
Igogailuan tipo bat dago.

363
00:30:43,500 --> 00:30:45,166
Ea non jaisten den.

364
00:30:47,208 --> 00:30:49,083
Kito, libre dago.

365
00:31:13,833 --> 00:31:15,541
Igo zaitez eta itxaron.

366
00:31:16,791 --> 00:31:19,875
Ez ezer egin ni itzuli arte. Mesedez.

367
00:31:47,833 --> 00:31:49,041
LANA: PRADO - EZKONGABEA

368
00:31:53,958 --> 00:31:56,083
Tipo honek ez du ezer arrarorik.

369
00:31:56,583 --> 00:31:59,250
Familia bat eta bizitza bat ditu.

370
00:32:00,375 --> 00:32:01,833
Asko du galtzeko.

371
00:32:22,291 --> 00:32:23,125
Kito.

372
00:32:24,291 --> 00:32:25,791
Entregatzea da onena.

373
00:32:28,000 --> 00:32:29,000
Zer?

374
00:32:29,875 --> 00:32:31,208
Entregatzea da onena.

375
00:32:33,125 --> 00:32:34,333
Entregatzea?

376
00:32:34,416 --> 00:32:36,625
Poliziari neure burua entregatzea.

377
00:32:36,708 --> 00:32:38,541
Zeure burua entregatzea?

378
00:32:39,166 --> 00:32:42,541
Autodefentsa izan bada ere, hil egin duzu.

379
00:32:46,583 --> 00:32:47,666
Dena ikusi dut.

380
00:32:48,625 --> 00:32:51,708
Ez diot poliziari deitu
eta gorpua ezkutatu dut.

381
00:32:53,250 --> 00:32:57,083
Zure gaizkidea naiz.
Aitortzen baduzu, ni ere atxilotuko naute.

382
00:32:59,041 --> 00:33:02,000
Lehenago ere izan naiz
krimen baten gaizkidea.

383
00:33:02,625 --> 00:33:04,291
Elkarrekin gaude honetan.

384
00:33:09,541 --> 00:33:12,000
Nire arrebaren senarra sasikume bat da.

385
00:33:12,083 --> 00:33:13,958
Gogaitu egiten nau.

386
00:33:14,666 --> 00:33:15,500
Ni…

387
00:33:17,583 --> 00:33:21,458
Heitor, nire arrebaren senarra,
eta Bernardo, oso lagunak ginen.

388
00:33:23,541 --> 00:33:25,208
Bernardo itota hil zen.

389
00:33:29,041 --> 00:33:30,750
Igerilekuan aurkitu nuen.

390
00:33:32,000 --> 00:33:33,500
Heitorrek hil zuen.

391
00:33:34,916 --> 00:33:39,166
Hartan istripu bat izan zela
sinetsi nahi nuen eta estali egin nuen.

392
00:33:39,666 --> 00:33:42,625
Baina haren egoera guztiz desberdina zen.

393
00:33:43,208 --> 00:33:45,958
Ez diot inoiz inori
nekiena kontatu, baina…

394
00:33:47,583 --> 00:33:49,583
Benetan errudun sentitzen naiz.

395
00:33:51,125 --> 00:33:54,083
Denboran atzera joan
eta konpondu ezin dudan arren,

396
00:33:54,166 --> 00:33:56,708
nire arreba eta iloba salbatu behar ditut.

397
00:33:58,708 --> 00:34:00,500
Nire koinatua Heitor Prado da.

398
00:34:01,125 --> 00:34:02,833
Enpresa handi baten jabea da.

399
00:34:03,875 --> 00:34:06,958
Hotelen jabea da, oso aberatsa.

400
00:34:07,708 --> 00:34:10,791
Eragin handia du
nazioarteko ostalaritza zerbitzuan.

401
00:34:12,333 --> 00:34:14,250
Baina hori ere izan daiteke

402
00:34:15,000 --> 00:34:17,000
gauza beldurgarri baten estalkia.

403
00:34:18,791 --> 00:34:19,833
Nolatan?

404
00:34:23,000 --> 00:34:26,375
Baliteke nazioarteko sexu trafiko
sare baten egotea.

405
00:34:27,083 --> 00:34:28,333
Izugarria da hori.

406
00:34:28,416 --> 00:34:29,708
Cléok lagundu dit.

407
00:34:31,458 --> 00:34:35,208
Bere lagun batzuk desagertuta daude,
biktimak direla uste dugu.

408
00:34:36,416 --> 00:34:38,083
Fernardo, lagunduko dizut.

409
00:34:38,583 --> 00:34:40,041
Esan, zer egin dezaket?

410
00:34:40,125 --> 00:34:42,041
Egiten dakizuna.

411
00:34:42,541 --> 00:34:47,125
Heitorren ordenagailua hackeatu behar dugu
zer gertatu zaien jakiteko.

412
00:34:47,916 --> 00:34:50,041
Hoteleko sistemak arazoak ditu.

413
00:34:50,125 --> 00:34:51,041
Kaixo, Armando.

414
00:34:51,125 --> 00:34:53,833
Burutik eginda dabil,
ezin baitituzte konpondu.

415
00:34:54,333 --> 00:34:55,666
Hor sartzen zara zu.

416
00:34:56,708 --> 00:34:59,458
Dagoeneko damutu naiz zu hona ekartzeaz.

417
00:35:00,541 --> 00:35:02,375
Ez zaitut arriskuan jarri nahi.

418
00:35:05,375 --> 00:35:07,166
Heitor edozertarako gai da.

419
00:35:11,833 --> 00:35:13,333
Oso xarmagarria da.

420
00:35:15,291 --> 00:35:17,291
Oso kontuz ibili behar zara.

421
00:35:18,500 --> 00:35:21,083
- Kaixo, Heitor. Zer moduz?
- Zer berri?

422
00:35:23,375 --> 00:35:24,291
Eta zu?

423
00:35:25,166 --> 00:35:26,291
Nor zara?

424
00:35:28,583 --> 00:35:29,416
Miranda.

425
00:35:37,583 --> 00:35:42,083
HIRU HILABETE GEROAGO

426
00:35:44,916 --> 00:35:47,083
Bi gizonekin maitemindu naiz,

427
00:35:48,166 --> 00:35:49,791
eta bietako bat hilda dago.

428
00:35:51,750 --> 00:35:52,958
Eta nire errua da.

429
00:35:56,041 --> 00:35:57,791
Jainko maitea, nire errua da.

430
00:39:08,208 --> 00:39:13,208
Azpitituluak: Ilargi G.

