1
00:00:09,000 --> 00:00:14,583
ABENDUAK 1

2
00:00:23,458 --> 00:00:26,791
Lasaigarrien ondorioz,
nahastuta sentituko zara.

3
00:00:27,375 --> 00:00:30,208
Urtezahar-gaua da eta ospitalean zaude.

4
00:00:33,500 --> 00:00:35,958
Andrea, barkatu, baina ezin zara sartu.

5
00:00:38,083 --> 00:00:41,416
Inês Cardoso naiz,
bere kasuaren poliziaburua.

6
00:00:42,666 --> 00:00:44,625
Gaixoa galdekatu behar dut.

7
00:00:44,708 --> 00:00:48,166
Gaixoa ez dago
adierazpenik emateko moduan.

8
00:00:50,291 --> 00:00:53,666
Kasu batekin laguntzen ari da,
eta zorionez, bizirik dago.

9
00:00:53,750 --> 00:00:56,750
Baina baliteke beste batzuek
zorte bera ez izatea.

10
00:00:57,250 --> 00:00:58,875
Hamar minutu dituzu.

11
00:01:08,458 --> 00:01:10,541
Miranda, entzun ondo.

12
00:01:13,500 --> 00:01:15,500
Esan behar didazu

13
00:01:16,958 --> 00:01:18,541
ea pertsona hau den

14
00:01:19,750 --> 00:01:21,166
balkoitik bota zaituena.

15
00:01:42,458 --> 00:01:45,291
HIRU HILABETE LEHENAGO

16
00:01:48,375 --> 00:01:51,583
Konpainiako sistema
guztiz blokeatuta dago.

17
00:01:52,333 --> 00:01:54,791
Birusen bat da agian.

18
00:01:54,875 --> 00:01:57,000
Baina lan egin behar dut.

19
00:01:57,083 --> 00:01:58,791
Ez kezkatu.

20
00:02:10,333 --> 00:02:12,708
Hau egin duenak ez daki zertan ari den.

21
00:02:12,791 --> 00:02:16,000
Nire lana egiten utzi behar didazu.
Fidatu nitaz.

22
00:02:16,083 --> 00:02:18,750
Ama! Denak doaz!
Ni zergatik ezin naiz joan?

23
00:02:18,833 --> 00:02:21,125
- Aitak baietz dio.
- Eta nik ezetz.

24
00:02:21,208 --> 00:02:23,791
Ez zait zuretzat mutil hori gustatzen.

25
00:02:23,875 --> 00:02:26,750
Ez da bidezkoa, ama.
Aita atezaina du, eta zer?

26
00:02:26,833 --> 00:02:29,166
Zoaz gosaltzera. Berandu zabiltza.

27
00:02:29,250 --> 00:02:30,500
Sinestezina.

28
00:02:36,208 --> 00:02:37,166
Nor zara zu?

29
00:02:37,666 --> 00:02:39,416
Hau Miranda da.

30
00:02:39,916 --> 00:02:42,125
Miranda, nire arreba, Diana.

31
00:02:43,166 --> 00:02:44,458
Urte askotarako.

32
00:02:49,791 --> 00:02:52,583
Miranda arduratuko da, Heitor. Zu lasai.

33
00:02:54,250 --> 00:02:57,958
Luísa agurtzera noa. Oraintxe nator, ados?

34
00:03:01,916 --> 00:03:02,791
Aizu,

35
00:03:04,125 --> 00:03:07,375
ziur nago oso trebea

36
00:03:08,833 --> 00:03:10,250
eta arriskutsua zarela.

37
00:03:11,000 --> 00:03:11,958
Arriskutsua?

38
00:03:14,291 --> 00:03:17,041
Sekretuak aurki ditzakezu.

39
00:03:18,666 --> 00:03:20,875
Informazio pertsonala aztertu.

40
00:03:20,958 --> 00:03:24,916
Besteei buruz haiek zutaz
jakingo ez dutena jakin.

41
00:03:29,708 --> 00:03:33,333
Zer izango ote du nire alabak

42
00:03:33,416 --> 00:03:38,041
ni ikustera etortzeko
hiru solairu igotzeko?

43
00:03:39,333 --> 00:03:40,875
Heitor engainatzen dabil.

44
00:03:42,250 --> 00:03:43,083
Eta?

45
00:03:44,541 --> 00:03:46,291
Nola "eta"?

46
00:03:46,750 --> 00:03:49,791
Ez naiz zu bezalakoa.
Ez diot senarrari dena onartzen.

47
00:03:49,875 --> 00:03:51,333
Ez nuen dena onartzen.

48
00:03:52,166 --> 00:03:56,791
Baina bere sasikumea
hartu nuenean, asko bai.

49
00:03:57,500 --> 00:04:00,125
Ez iezaiozu Fernandori horrela deitu.

50
00:04:00,208 --> 00:04:03,291
Baina sasikumea da. Ez gara odol berekoak.

51
00:04:03,375 --> 00:04:05,208
Sasikume oportunista bat da.

52
00:04:05,291 --> 00:04:06,416
Parasito bat.

53
00:04:07,250 --> 00:04:10,916
Ondo da, ez duzu ni bezalakoa izan behar,

54
00:04:11,000 --> 00:04:13,250
baina ez zaitez dramatiko jarri.

55
00:04:13,333 --> 00:04:15,250
Barka iezaiozu Heitorri.

56
00:04:15,333 --> 00:04:18,291
Batez ere, zuk egin zenuena

57
00:04:18,375 --> 00:04:21,208
berak egin dezakeena baino
okerragoa delako,

58
00:04:21,291 --> 00:04:22,875
ondo dakizu hori.

59
00:04:30,916 --> 00:04:33,541
Urriaren 11, goizeko zortzi eta erdiak.

60
00:04:34,791 --> 00:04:37,791
Bart ez nuen lorik egin.
Burua bueltaka daukat.

61
00:04:38,333 --> 00:04:40,375
Fernando, Heitor, Cléo…

62
00:04:41,166 --> 00:04:43,166
Cléori buruz ez dakit ezer.

63
00:04:44,041 --> 00:04:47,458
Gizon bat hil da
eta bere bila dabiltzan jakin behar dut.

64
00:04:47,541 --> 00:04:49,541
Edo are okerrago, nire bila.

65
00:05:05,375 --> 00:05:06,541
ARTXIBOAK

66
00:05:09,125 --> 00:05:10,708
EZABATU / ARTXIBOA
EZEZTATU: Y

67
00:05:13,708 --> 00:05:16,625
- Kaixo, neska.
- Kaixo. Zer moduz?

68
00:05:16,708 --> 00:05:17,875
Egun on.

69
00:05:17,958 --> 00:05:20,041
- Zein gaizki nagoen.
- Zer duzu?

70
00:05:20,125 --> 00:05:22,333
Otto atzo ez zen nirekin elkartu.

71
00:05:23,541 --> 00:05:25,291
Nagusiak deitu ziola,

72
00:05:25,875 --> 00:05:27,958
azken orduko bilera bat zuela,

73
00:05:28,041 --> 00:05:31,041
- eta ez dakit zer.
- Pasatzen da.

74
00:05:31,125 --> 00:05:32,666
Elkartuko zarete berriro.

75
00:05:32,750 --> 00:05:35,250
Miranda, prest nengoen. Apain-apain.

76
00:05:35,333 --> 00:05:38,375
Jantzita, kamisoi beltza, tanga…

77
00:05:38,458 --> 00:05:43,875
- Panpox, ilea apainduta, eta ez dator.
- Gaixoa. Gosaldu dezagun.

78
00:05:43,958 --> 00:05:47,333
- Laster joan behar naiz.
- Nora zoaz?

79
00:05:47,416 --> 00:05:49,666
Bezero berri bat ikustera.

80
00:05:50,458 --> 00:05:53,250
Enpresari dotore bat.

81
00:05:57,208 --> 00:05:58,916
Miranda?

82
00:05:59,000 --> 00:06:01,250
Noiz etorriko da zure bizilaguna?

83
00:06:01,333 --> 00:06:03,041
Ez dakit. Laster.

84
00:06:03,625 --> 00:06:05,333
Noiztik zarete lagunak?

85
00:06:05,833 --> 00:06:07,333
Lagunak al gara?

86
00:06:07,416 --> 00:06:09,958
Instagramen bai, txakurra zaintzen diozu.

87
00:06:10,625 --> 00:06:12,541
Jeloskor al zaude?

88
00:06:12,625 --> 00:06:15,291
- Jeloskorra!
- Bai zera. Ez horixe.

89
00:06:15,875 --> 00:06:21,416
Ez al zenioen kalera irten
eta bizitzaz gozatu behar nuela?

90
00:06:21,500 --> 00:06:23,500
Bizilagunarekin oheratzen zara?

91
00:06:27,000 --> 00:06:29,791
Tamalez, Ritatxo,

92
00:06:30,458 --> 00:06:31,791
ez du nigan interesik.

93
00:06:31,875 --> 00:06:34,416
Baina oheratzen bagara,
esango dizut, ados?

94
00:06:34,500 --> 00:06:36,333
Ados, laztana. Orduan…

95
00:06:37,125 --> 00:06:39,416
mutil bat behar duzu.

96
00:06:39,916 --> 00:06:42,916
Premiazkoa da. Ez du itxura onik.

97
00:06:43,000 --> 00:06:45,708
- Eta nor da mutil hori?
- Zer mutil?

98
00:06:45,791 --> 00:06:48,958
Aipatu berri duzun enpresaria.
Aberatsa da? Ederra?

99
00:06:49,041 --> 00:06:51,250
Sosik gabe dagoela uste dut.

100
00:06:51,333 --> 00:06:55,208
Hotel-kate baten jabea da,
eta apartamentu eraikin oso batena…

101
00:06:55,291 --> 00:06:58,833
Hala bada, mutila ederra da.

102
00:06:58,916 --> 00:07:00,125
Itsusia bada ere.

103
00:07:00,208 --> 00:07:04,291
Penthouse-an bizi da
eta familiakoei pisuak eman zizkien.

104
00:07:04,375 --> 00:07:05,625
Hara, Miranda.

105
00:07:06,750 --> 00:07:09,458
Bihotz onekoa, gainera. Horra hor.

106
00:07:10,166 --> 00:07:12,375
Zergatik ez zara berarekin oheratzen?

107
00:07:12,458 --> 00:07:15,708
Penthouse batean sexua izateko aukera duzu

108
00:07:15,791 --> 00:07:17,583
eta zeruan orgasmora iristeko.

109
00:07:17,666 --> 00:07:20,041
Aberatsei bitxikeriak gustatzen zaizkie.

110
00:07:20,125 --> 00:07:22,875
Festa exotikoak, hirukoteak…

111
00:07:26,750 --> 00:07:28,333
Imajinatzen, Miranda?

112
00:07:29,166 --> 00:07:30,541
Harekin hirukote bat?

113
00:07:31,583 --> 00:07:34,125
Zu, hura, eta penthouse-ko beste bat.

114
00:07:37,500 --> 00:07:38,583
Egun on.

115
00:07:39,666 --> 00:07:41,458
- Egun on.
- Miranda zer iruditzen?

116
00:07:42,875 --> 00:07:44,333
Harekin oheratzen zara?

117
00:07:45,416 --> 00:07:49,541
Lagun batek gomendatu zidan.
Enpresan arazo bat konpondu zion.

118
00:07:52,458 --> 00:07:53,958
Ez didazu erantzun.

119
00:07:54,041 --> 00:07:55,666
Zergatik galdetzen duzu?

120
00:07:55,750 --> 00:07:57,208
Interesatu egiten zaizu?

121
00:07:58,041 --> 00:07:59,875
Ez zitzaizun Cléo gustatu?

122
00:07:59,958 --> 00:08:03,083
Zer koinatuk egiten du
horrelako opari bat?

123
00:08:03,666 --> 00:08:05,250
Ez zen oparia izan.

124
00:08:05,833 --> 00:08:06,833
Ordaindu nuen.

125
00:08:07,750 --> 00:08:08,708
Goazen.

126
00:08:12,875 --> 00:08:15,208
- Egun on.
- Egun on.

127
00:08:15,291 --> 00:08:17,291
Bulegora noa. Eramatea nahi?

128
00:08:17,375 --> 00:08:20,000
Ez, mila esker.
Berandutxoago iritsiko naiz.

129
00:08:20,083 --> 00:08:22,500
Helena. Gero arte, orduan.

130
00:08:23,166 --> 00:08:24,166
Heitor.

131
00:08:26,416 --> 00:08:28,333
Gaur Bernardoren eguna litzateke.

132
00:08:29,375 --> 00:08:32,416
Helenarekin hilerrira noa. Etorri nahi?

133
00:08:33,000 --> 00:08:35,208
Gaur ezin dut. Beste batean.

134
00:08:35,875 --> 00:08:37,041
Egun ona pasa.

135
00:09:15,708 --> 00:09:17,875
Gezurra dirudi 13 urte pasa direla.

136
00:09:19,375 --> 00:09:21,458
Orduan bezain minkorra da.

137
00:09:23,458 --> 00:09:26,958
Bere falta sentitzen dut oraindik.

138
00:09:28,333 --> 00:09:29,291
Nik ere bai.

139
00:09:31,791 --> 00:09:33,583
Gau hartan pentsatzen dut.

140
00:09:35,375 --> 00:09:38,375
- Ondo ez zegoela jakin izan banu…
- Ez.

141
00:09:38,458 --> 00:09:39,708
Ez errudun sentitu.

142
00:09:40,875 --> 00:09:42,208
Istripua izan zen.

143
00:09:42,291 --> 00:09:44,416
Inork ezin zuen nire neba salbatu.

144
00:09:56,875 --> 00:09:58,750
Utzi azaltzen, Bernardo.

145
00:09:58,833 --> 00:10:01,125
Mesedez, utzi gertatutakoa azaltzen.

146
00:10:01,208 --> 00:10:02,750
- Txerria.
- Barkatu.

147
00:10:02,833 --> 00:10:03,750
Txerri halakoa!

148
00:10:03,833 --> 00:10:06,041
Nire arreba bakean uzteko esan nizun.

149
00:10:06,125 --> 00:10:08,000
- Baina ez nekien…
- Zekena.

150
00:10:08,083 --> 00:10:09,416
- Zergatik?
- Geldi!

151
00:10:10,000 --> 00:10:11,875
Ez ukitzeko esan nizun…

152
00:10:38,166 --> 00:10:40,291
Bernardo nire lagunik onena zen.

153
00:10:40,875 --> 00:10:42,875
Nik ere haren falta sumatzen dut.

154
00:10:43,916 --> 00:10:45,250
Bai, badakit.

155
00:10:50,458 --> 00:10:52,458
Badakizu asko estimatzen zintuela.

156
00:10:54,000 --> 00:10:56,833
Mirespena zizun.
Zu bezalakoa izan nahi zuen.

157
00:10:57,375 --> 00:10:58,458
Arrakastatsua.

158
00:11:15,500 --> 00:11:18,041
Kaixo. Heitor ikustera nator.

159
00:11:18,125 --> 00:11:19,208
Utzi pasatzen.

160
00:11:20,083 --> 00:11:21,583
Bere zain nengoen.

161
00:11:25,333 --> 00:11:28,250
Konponduta dago. Sisteman sar zaitezke.

162
00:11:40,583 --> 00:11:42,250
Ez dakit zer den zailagoa,

163
00:11:43,458 --> 00:11:45,958
hau konpontzea ala ni txunditzea.

164
00:11:48,458 --> 00:11:49,750
Biak lortu dituzu.

165
00:11:51,000 --> 00:11:51,958
Zorionak.

166
00:11:53,208 --> 00:11:54,458
Nire lana egin dut.

167
00:11:54,541 --> 00:11:56,666
Baina, egia esan, harrituta nago.

168
00:11:56,750 --> 00:11:59,875
Segurtasuna oso txarra da.
Hobekuntzak behar ditu.

169
00:12:00,750 --> 00:12:01,583
A, bai?

170
00:12:03,291 --> 00:12:04,708
Zer iradokitzen duzu?

171
00:12:06,250 --> 00:12:09,083
Ideia bat daukat,
baina atzipen osoa behar dut.

172
00:12:13,833 --> 00:12:16,291
Nora zoaz? Heitor bilera batean dago.

173
00:12:16,375 --> 00:12:20,041
Hau bakarrik behar nuen.
Senarra ikusteko baimena eskatzea.

174
00:12:20,125 --> 00:12:22,000
Agintzen duzula uste duzu.

175
00:12:23,208 --> 00:12:26,250
Baina ez da luzerako izango. Ikusiko duzu.

176
00:12:38,541 --> 00:12:41,833
Nor da Heitorren maitalea?
Prostituta ala friki hori?

177
00:12:41,916 --> 00:12:43,333
Maiteminduta dago? Esan!

178
00:12:43,416 --> 00:12:46,916
- Lasai. Zer duzu, Diana?
- Ez dit hitzik egiten. Ez dakit.

179
00:12:47,000 --> 00:12:49,416
Urdurituta ez duzu ezer argituko.

180
00:12:49,500 --> 00:12:52,500
Ezin badidazu lagundu, okerrago.

181
00:12:52,583 --> 00:12:54,250
Diana, ez ezazu hori hartu.

182
00:13:03,291 --> 00:13:04,416
Maite dut.

183
00:13:07,458 --> 00:13:08,291
Asko.

184
00:13:14,875 --> 00:13:17,791
Baina ez ikusiarena egiten dit,
ez banengo bezala.

185
00:13:18,458 --> 00:13:20,291
Nazkatu naiz ikusezina izateaz.

186
00:13:21,791 --> 00:13:23,166
Nazkatu naiz.

187
00:13:24,916 --> 00:13:26,541
Zergatik ez nau maite?

188
00:13:28,625 --> 00:13:29,916
Zergatik?

189
00:13:35,708 --> 00:13:38,500
Etxetik aztertuko dut zure sistema.

190
00:13:38,583 --> 00:13:40,000
Seguruagoa da.

191
00:13:40,666 --> 00:13:41,500
Ondo da.

192
00:13:45,458 --> 00:13:47,833
Ez iezaiozu gure akordioa inori aipatu.

193
00:13:48,833 --> 00:13:49,666
Ados?

194
00:13:51,333 --> 00:13:54,958
Ez dakit Fernandorekin
zer-nolako harremana duzun,

195
00:13:56,000 --> 00:13:59,208
baina ez du kontu honetaz zertan jakin.

196
00:14:02,041 --> 00:14:03,583
Ez zara beraz fidatzen?

197
00:14:06,666 --> 00:14:08,166
Ez naiz inortaz fidatzen.

198
00:14:10,000 --> 00:14:12,833
Eta gorroto ditut gezurrak.

199
00:14:17,458 --> 00:14:21,416
Heitorri leporatu diezaiokegun
zerbait aurkitu duzu?

200
00:14:21,500 --> 00:14:23,958
Oraindik ez. Baina akordio bat egin dugu.

201
00:14:24,041 --> 00:14:26,041
Denbora eta atzipen gehiago ditut.

202
00:14:27,666 --> 00:14:30,291
Ez dago ezer. Kontu pertsonaletan agian.

203
00:14:30,375 --> 00:14:31,208
Bai.

204
00:14:32,291 --> 00:14:34,083
Ikertzen jarraitu behar dugu.

205
00:14:34,166 --> 00:14:36,250
Kontuz ibili harekin zaudenean.

206
00:14:37,958 --> 00:14:40,083
Zerbait gertatzen bazaizu, Miranda,

207
00:14:40,166 --> 00:14:41,083
ez dakit…

208
00:14:43,500 --> 00:14:45,041
Ez dut inoiz hau sentitu.

209
00:14:48,791 --> 00:14:50,541
Txoratuta naukazu, Miranda.

210
00:14:54,708 --> 00:14:56,458
Ez dakit hau zer den.

211
00:14:58,666 --> 00:14:59,666
Indartsua da.

212
00:15:10,583 --> 00:15:11,416
Zer?

213
00:15:12,166 --> 00:15:14,833
Kamerarik dagoen begiratzen nabil.

214
00:15:15,625 --> 00:15:17,416
Baina uste dut ez dagoela.

215
00:15:17,916 --> 00:15:19,500
Eta kamerak badaude?

216
00:15:20,583 --> 00:15:21,500
Ez duzu gogoko?

217
00:15:23,166 --> 00:15:24,000
Gogoko dut.

218
00:15:25,166 --> 00:15:26,916
Baina nahiago dut begiratzea.

219
00:15:57,291 --> 00:16:01,125
Fernando eta bere familiagandik
urrundu behar nuke, baina ezin dut.

220
00:16:02,791 --> 00:16:05,791
Dena oso misteriotsua
eta zirraragarria da.

221
00:16:15,208 --> 00:16:20,291
Bat-batean, nire fantasia guztiak
egia bihurtu dira.

222
00:16:20,375 --> 00:16:22,125
Badakit begira zabiltzala.

223
00:16:23,625 --> 00:16:24,666
Ez horixe.

224
00:17:15,208 --> 00:17:17,916
Errealitatean ondo moldatzeko
gai izango naiz?

225
00:17:27,750 --> 00:17:28,791
Miranda,

226
00:17:29,666 --> 00:17:31,833
zure laguntza behar dut.

227
00:17:33,916 --> 00:17:36,916
Baina Jainkoarren,
ez inori ezer esan, mesedez.

228
00:17:39,166 --> 00:17:41,958
Hotel bateko gelan giltzaperatuta nago.

229
00:17:42,958 --> 00:17:44,958
1202 gela.

230
00:17:45,833 --> 00:17:46,833
Tokia…

231
00:18:03,250 --> 00:18:04,208
PRADO HOTELA

232
00:18:11,083 --> 00:18:14,833
PRADO HOTELA

233
00:21:14,750 --> 00:21:17,541
Zure laguntza behar dut.

234
00:21:18,458 --> 00:21:22,458
Ez dakit zer egingo didaten. Beldur naiz.

235
00:21:24,208 --> 00:21:27,750
Gaur gauean toki batera joan behar duzu.

236
00:21:28,625 --> 00:21:32,125
Lagun batzuk joango dira,
zurekin harremanetan jarriko dira.

237
00:21:33,833 --> 00:21:36,291
Behar duzuna nire etxean aurkituko duzu.

238
00:21:37,666 --> 00:21:39,166
Gogoko duzu eta!

239
00:21:39,250 --> 00:21:40,625
Utzi bakean!

240
00:21:46,750 --> 00:21:49,666
Armairuko goiko apalean
kutxa beltz bat dago.

241
00:21:49,750 --> 00:21:52,541
Kutxaren barruan dago jantzi behar duzuna.

242
00:21:53,125 --> 00:21:55,708
Miranda, nik jantzi behar nuena da.

243
00:21:55,791 --> 00:21:58,916
Gonbidapena eta helbidea ere hor daude.

244
00:21:59,708 --> 00:22:00,708
Lagundu.

245
00:22:01,208 --> 00:22:02,833
Nire aukera bakarra zara.

246
00:22:03,333 --> 00:22:04,583
Bestela, Miranda,

247
00:22:05,833 --> 00:22:07,375
hil egingo naute.

248
00:22:11,250 --> 00:22:14,666
Niretzat baliagarria izan daitekeen
informazioa omen dute.

249
00:22:14,750 --> 00:22:16,833
Gauean nirekin hitz egin nahi dute.

250
00:22:19,166 --> 00:22:21,083
Ez du itxura onik.

251
00:22:22,791 --> 00:22:24,958
Hobe duzu ez joatea. Arriskutsua da.

252
00:22:25,041 --> 00:22:26,958
Bahitzen bazaituzte? Auskalo.

253
00:22:27,041 --> 00:22:29,958
Luísaren aita biologikoa nor den
jakin behar dut.

254
00:22:30,041 --> 00:22:31,291
Arriskuak arrisku.

255
00:22:31,875 --> 00:22:32,875
Ondo da.

256
00:22:33,791 --> 00:22:34,916
Goazen orduan.

257
00:22:37,250 --> 00:22:38,666
Gaur ez, Rafa.

258
00:22:40,208 --> 00:22:41,500
Bakarrik joango naiz.

259
00:22:42,208 --> 00:22:43,791
Zertarako nago hemen?

260
00:22:43,875 --> 00:22:46,916
- Zure bizkartzaina naiz? Terapeuta?
- Rafa, entzun.

261
00:22:47,000 --> 00:22:50,125
Luísaren kontuak
nahiago ditut nire erara egin.

262
00:22:54,750 --> 00:22:55,583
Ados.

263
00:22:57,791 --> 00:22:59,125
Autoaren bila noa.

264
00:23:33,125 --> 00:23:38,125
Ez dakit zer pasatzea espero dudan
edo gauak nigandik zer espero duen.

265
00:23:39,375 --> 00:23:43,375
Hau Cléogatik bakarrik ez delako
susmoa daukat.

266
00:23:59,541 --> 00:24:01,416
Zer nahi duzu gaur?

267
00:24:05,666 --> 00:24:06,750
Ez dakit.

268
00:24:07,666 --> 00:24:10,208
Gorria sadomasokismoa aukeratzeko da.

269
00:24:10,291 --> 00:24:13,833
Berdea, denarekin ados bazaude.
Eta zuria, voyeurismorako.

270
00:24:16,458 --> 00:24:17,333
Zuria.

271
00:24:18,500 --> 00:24:19,541
Ondo da.

272
00:25:37,583 --> 00:25:38,625
Luísa lo dago.

273
00:25:39,750 --> 00:25:41,291
Ez dut bakarrik egon nahi.

274
00:25:42,333 --> 00:25:43,166
Sar naiteke?

275
00:25:44,250 --> 00:25:45,125
Jakina.

276
00:25:46,458 --> 00:25:48,791
Ni umea nintzela iritsi zinen.

277
00:25:48,875 --> 00:25:50,750
Ama zur eta lur gelditu zen.

278
00:25:53,291 --> 00:25:54,916
Harentzat sasikoa zinen.

279
00:25:55,000 --> 00:25:57,083
Niretzat berriz, anaia zaharra.

280
00:25:57,166 --> 00:25:58,916
Desberdina, ederra.

281
00:25:59,583 --> 00:26:03,208
Pentsatu nuen: "Jasotzen dudan
arreta urria kenduko dit".

282
00:26:05,458 --> 00:26:06,291
Baina ez.

283
00:26:08,708 --> 00:26:11,291
Gertatu zaidan gauzarik onena izan zinen.

284
00:26:12,166 --> 00:26:13,000
Laztana.

285
00:26:19,875 --> 00:26:23,041
Porrot egin dut, Fernando.
Nire familia porrota da.

286
00:26:23,125 --> 00:26:25,416
Senarrak eta alabak ez naute maite.

287
00:26:26,000 --> 00:26:27,875
Nik maite zaitut, Diana.

288
00:26:31,125 --> 00:26:32,791
Damuz beterik nago.

289
00:26:34,375 --> 00:26:36,625
Nik ez dut damurik.

290
00:26:39,750 --> 00:26:41,250
Gauza asko

291
00:26:42,708 --> 00:26:44,541
ez naiz kontatzera ausartu.

292
00:26:45,666 --> 00:26:47,791
Dena ulertuko edo barkatuko nuke.

293
00:26:53,458 --> 00:26:54,958
Heitor ez da Luísaren aita.

294
00:26:56,166 --> 00:26:57,083
Zer?

295
00:26:58,583 --> 00:27:00,000
Nor da?

296
00:27:00,583 --> 00:27:02,791
Itxaron. 13 urte baditu…

297
00:27:05,375 --> 00:27:06,583
Bernardo?

298
00:27:09,375 --> 00:27:10,250
Bai?

299
00:27:13,166 --> 00:27:14,625
Orain ezin dut.

300
00:27:19,208 --> 00:27:20,166
Ados.

301
00:27:21,000 --> 00:27:21,875
Banoa.

302
00:27:28,666 --> 00:27:30,375
Gonbidapen bakarra dut, Rafa.

303
00:27:32,375 --> 00:27:33,416
Hemen itxaron.

304
00:27:33,958 --> 00:27:35,041
Ez ezer egin.

305
00:28:28,041 --> 00:28:29,166
Heitor Prado?

306
00:28:29,958 --> 00:28:31,583
Zerbait daukat zuretzat.

307
00:28:31,666 --> 00:28:33,166
Zatoz nirekin.

308
00:28:48,750 --> 00:28:51,250
- Zer esan behar didazu?
- Lasai.

309
00:28:58,958 --> 00:29:00,083
Presa duzu?

310
00:29:03,583 --> 00:29:04,791
Esan zer dakizun.

311
00:29:05,666 --> 00:29:06,791
Izen bat.

312
00:29:10,583 --> 00:29:12,333
Nahi zenuen izena.

313
00:29:41,666 --> 00:29:42,666
Miranda.

314
00:29:45,166 --> 00:29:46,208
Miranda.

315
00:29:46,875 --> 00:29:49,125
Zure laguntza behar dut.

316
00:29:53,291 --> 00:29:55,250
Toki batera joan behar duzu.

317
00:29:57,000 --> 00:29:59,166
Bestela, Miranda, hil egingo naute.

318
00:30:13,458 --> 00:30:14,541
Lagundu!

319
00:30:17,791 --> 00:30:18,625
Lagundu.

320
00:30:39,291 --> 00:30:40,666
Non nago?

321
00:30:56,833 --> 00:30:58,000
Esan zerbait.

322
00:30:58,500 --> 00:30:59,875
Esan zerbait, Diana!

323
00:31:01,875 --> 00:31:02,875
Diana!

324
00:31:04,333 --> 00:31:07,166
HIRU HILABETE GEROAGO

325
00:31:07,250 --> 00:31:10,250
Miranda, esan egin behar didazu.

326
00:31:11,125 --> 00:31:12,791
Honek bota al zintuen?

327
00:31:16,041 --> 00:31:18,083
Kaixo. Polizia hemen dago.

328
00:31:18,916 --> 00:31:20,916
Esku hartu behar dugu.

329
00:31:21,458 --> 00:31:22,916
Tira. Begiratu.

330
00:31:24,666 --> 00:31:27,333
Barkatu, baina irten egin behar duzu.

331
00:31:27,416 --> 00:31:29,250
Gaixoak atsedena behar du.

332
00:31:29,333 --> 00:31:32,083
Ez dago adierazpenik emateko moduan.

333
00:31:43,166 --> 00:31:44,833
Eskanerra egin behar diogu.

334
00:31:45,833 --> 00:31:47,333
Gure zain daude.

335
00:31:47,416 --> 00:31:50,041
- Ez zaitu inork ikusi, ezta?
- Lasai.

336
00:31:51,750 --> 00:31:54,083
Sedatuta dago, baina laster esnatuko da.

337
00:34:54,541 --> 00:34:56,750
Azpitituluak: Ilargi G.

