1
00:00:09,041 --> 00:00:12,708
URTARRILAK 6

2
00:00:24,083 --> 00:00:25,875
Lasai, astiro altxatu.

3
00:00:29,083 --> 00:00:31,875
Lasaigarria eman dizugu.
Oso urduri zeunden.

4
00:00:33,375 --> 00:00:36,625
Egun batzuk daramatzat zu zaintzen,

5
00:00:36,708 --> 00:00:38,583
baina oraindik ez zaude ondo.

6
00:00:38,666 --> 00:00:42,291
Norbaitek gelditu behar zintuen
berandu izan baino lehen.

7
00:00:43,041 --> 00:00:46,125
Zure egoera oso larria da.

8
00:00:46,750 --> 00:00:49,666
Lagundu egin nahi dizugu. Esan zerbait.

9
00:01:19,875 --> 00:01:22,000
HIRU HILABETE LEHENAGO

10
00:01:22,083 --> 00:01:24,916
Ahal duzun guztia ikertu Dianari buruz.

11
00:01:25,625 --> 00:01:29,375
Norekin hitz egiten zuen,
nolako ohiturak zituen…

12
00:01:30,208 --> 00:01:32,125
Ezagutzen ez nuen bizitza hori.

13
00:01:33,041 --> 00:01:36,416
Niretzat umiliazioa izan daiteke,
baina jakin nahi dut.

14
00:01:37,666 --> 00:01:41,041
Informazio apur bat lortu dut.

15
00:01:42,000 --> 00:01:44,333
Ez dakit esanguratsua den, baina agian…

16
00:01:44,416 --> 00:01:46,250
Lagungarria izan daiteke.

17
00:01:46,333 --> 00:01:49,416
Benetan nor zen jakin nahi dut.

18
00:01:53,291 --> 00:01:54,708
Lasai, ni…

19
00:01:56,083 --> 00:01:57,458
Ni arduratuko naiz.

20
00:02:01,125 --> 00:02:03,208
Nitaz beldur zara, Miranda?

21
00:02:05,041 --> 00:02:07,750
Hilketa baten ikerketan susmagarria naiz.

22
00:02:08,916 --> 00:02:11,250
Ulertuko dut beldur bazara.

23
00:02:14,500 --> 00:02:16,250
Poliziak aske utzi bazaitu,

24
00:02:17,166 --> 00:02:18,750
beldur izan beharko nuke?

25
00:02:28,583 --> 00:02:30,625
Ezagutzen duzu aurreko bizilaguna?

26
00:02:33,083 --> 00:02:34,041
Bizilaguna?

27
00:02:35,958 --> 00:02:37,791
Itxita dagoen pisu hori.

28
00:02:40,000 --> 00:02:41,041
Cléorena da.

29
00:02:42,291 --> 00:02:46,750
Kanpoan dagoen bitartean
txakurra zaintzen diot.

30
00:02:49,541 --> 00:02:50,625
Ezagutzen duzu?

31
00:02:55,625 --> 00:02:56,541
Ez.

32
00:02:58,000 --> 00:02:59,000
Ez dut ezagutzen.

33
00:03:01,958 --> 00:03:05,625
Zerbait aurkitzen badut, abisatuko dizut.

34
00:03:11,166 --> 00:03:12,833
Eta zu eta Fernando?

35
00:03:13,375 --> 00:03:14,625
Elkarrekin zaudete?

36
00:03:20,125 --> 00:03:20,958
Ados.

37
00:03:24,833 --> 00:03:26,291
Baina jakin behar duzu

38
00:03:27,416 --> 00:03:28,708
ez dela nitaz fio.

39
00:03:31,166 --> 00:03:35,291
Lagun, arrazoi zenuen.
Otto ezkonduta dago. Haserre nago.

40
00:03:36,708 --> 00:03:40,833
Zergatik erakartzen ditut mutil gaiztoak?
Gero kontatuko dizut guztia.

41
00:03:41,916 --> 00:03:43,750
- Hepa, ilehori.
- Ez! Lagundu!

42
00:03:44,333 --> 00:03:46,916
Aizu! Utzi bakean. Zoratuta zaude?

43
00:03:47,000 --> 00:03:48,250
Zoaz pikutara!

44
00:03:48,958 --> 00:03:50,208
Putakume hori!

45
00:03:52,958 --> 00:03:54,625
- Ondo al zaude?
- Bai.

46
00:03:55,125 --> 00:03:56,875
- Min egin al dizu?
- Ez.

47
00:03:57,875 --> 00:03:59,125
Ez, ondo nago.

48
00:03:59,625 --> 00:04:02,208
Lasai. Ez kezkatu, ados?

49
00:04:02,291 --> 00:04:04,625
Ez dakit nondik irten den. Hau ikara.

50
00:04:05,250 --> 00:04:06,666
Eskerrik asko, jauna.

51
00:04:08,166 --> 00:04:09,833
Lagundu egin didazu.

52
00:04:10,333 --> 00:04:11,625
Salbatu egin nauzu.

53
00:04:12,250 --> 00:04:15,291
- Bizia arriskuan jarri duzu.
- Ez da hainbesterako.

54
00:04:16,458 --> 00:04:17,291
Tira.

55
00:04:18,500 --> 00:04:20,125
Dena dela, kito.

56
00:04:20,750 --> 00:04:22,041
Ilea nahastu zait?

57
00:04:23,500 --> 00:04:25,250
Pixka bat, baina polit zaude.

58
00:04:27,166 --> 00:04:28,000
Eskerrik asko.

59
00:04:28,083 --> 00:04:28,916
Aizu,

60
00:04:29,958 --> 00:04:33,916
polita eta atsegina izateaz gain,
ondo baitakit naizela,

61
00:04:35,041 --> 00:04:37,333
sukaldari ona ere banaiz.

62
00:04:37,416 --> 00:04:38,250
A, bai?

63
00:04:38,791 --> 00:04:42,041
Bai. Zure helbidea ematen badidazu,

64
00:04:42,958 --> 00:04:45,375
janari goxo-goxoa eramango dizut.

65
00:04:46,833 --> 00:04:48,166
Janari goxo-goxoa?

66
00:04:49,250 --> 00:04:50,083
Hemen duzu.

67
00:04:53,041 --> 00:04:54,291
Nire nagusia dator.

68
00:04:54,375 --> 00:04:55,458
Joan beharra dut.

69
00:04:56,541 --> 00:04:57,500
Ados.

70
00:04:57,583 --> 00:04:59,208
- Urte askoan.
- Plazer bat.

71
00:05:04,833 --> 00:05:07,125
Neska, patuaren indarra da.

72
00:05:07,208 --> 00:05:10,041
Utzi nauten egun berean,

73
00:05:10,125 --> 00:05:12,375
printze urdina agertu zait.

74
00:05:12,458 --> 00:05:14,958
Segurtasunean lan egiten duela uste dut.

75
00:05:15,458 --> 00:05:16,833
Ziur nago.

76
00:05:16,916 --> 00:05:20,166
Gizon horiekin ez elkartzea
agindu nion neure buruari.

77
00:05:20,250 --> 00:05:22,875
Ottorekin izandako desengainua eta gero.

78
00:05:22,958 --> 00:05:26,250
Ez dizut esan.
Ezkonduta egoteaz gain, aita izango da.

79
00:05:26,333 --> 00:05:28,708
Emaztea haurdun dago. Zer deritzozu?

80
00:05:28,791 --> 00:05:30,791
Ez diot bizitza hondatu nahi.

81
00:05:30,875 --> 00:05:33,208
Ezin dut. Ez horixe.

82
00:05:35,208 --> 00:05:36,458
Jada atsegin duzu?

83
00:05:36,541 --> 00:05:38,875
Jada printzearekin txoratuta zaude.

84
00:05:38,958 --> 00:05:40,250
- Ezta?
- Miranda.

85
00:05:40,333 --> 00:05:43,583
Ez duzu ulertzen.
Hiru segundoan maitemindu naiz.

86
00:05:43,666 --> 00:05:45,791
- Ai, Rita.
- Benetan, Miranda.

87
00:05:45,875 --> 00:05:48,875
Ikusi dudanean, esan dut: "Ai ama!".

88
00:05:48,958 --> 00:05:52,375
"Patua da! Badakit".

89
00:05:52,458 --> 00:05:53,916
Baina nagusia iristean,

90
00:05:54,000 --> 00:05:56,708
biak ikusi ditudanean, orduan jabetu naiz.

91
00:05:56,791 --> 00:05:59,666
Ia aukera bat eman diot.

92
00:05:59,750 --> 00:06:02,416
Portzierto, nagusia
zure eraikinetik irten da.

93
00:06:04,708 --> 00:06:06,666
Heitorren bizkartzaina izango da.

94
00:06:06,750 --> 00:06:09,083
Lana eman dizun enpresari horrena?

95
00:06:11,416 --> 00:06:12,416
Baina, Miranda,

96
00:06:12,500 --> 00:06:15,875
erakargarria ez zela esan zenidan.

97
00:06:16,458 --> 00:06:18,541
Esan, amodio-konturen bat duzue?

98
00:06:18,625 --> 00:06:21,916
- Tira, esan. Kontatu dena.
- Segundo bat. Itxaron.

99
00:06:23,125 --> 00:06:24,000
Miranda?

100
00:06:26,166 --> 00:06:27,541
Miranda galdu dugu.

101
00:06:28,041 --> 00:06:29,416
Ni banoa.

102
00:06:29,500 --> 00:06:33,125
Eta Rafaelek zita bat eskatzen badit,
zer esango diot?

103
00:06:33,208 --> 00:06:34,041
Ezetz.

104
00:06:34,666 --> 00:06:35,500
Tamalez.

105
00:06:35,583 --> 00:06:36,750
Muxuak. Maite zaitut.

106
00:06:36,833 --> 00:06:38,291
- Nik ere bai.
- Ondo segi.

107
00:06:40,750 --> 00:06:45,458
CRISTINA ANDRADE
ZURE MIRA DUT

108
00:06:45,541 --> 00:06:49,291
EZ NIGANDIK IHES EGIN, MAITEA…

109
00:06:49,375 --> 00:06:51,583
AZAROAK 13

110
00:06:55,541 --> 00:06:57,916
NORK: CRISTINA ANDRADE
GAIA: ZURE MIRA DUT

111
00:06:58,000 --> 00:07:00,583
EZ NIGANDIK IHES EGIN, MAITEA…
ZURE MIRA DUT.

112
00:07:09,083 --> 00:07:10,416
MEZU BAT AURKITU DA

113
00:07:25,500 --> 00:07:27,875
Zure bonboi gustukoenak erosi dizkizut.

114
00:07:28,750 --> 00:07:31,291
Eskerrik asko, osaba.
Baina ez dut gogorik.

115
00:07:38,750 --> 00:07:41,416
Laztana, joan zure logelara, mesedez.

116
00:07:41,500 --> 00:07:43,583
- Hitz egin behar dugu.
- Ados.

117
00:07:43,666 --> 00:07:44,583
Agur, osaba.

118
00:07:44,666 --> 00:07:45,541
Musu bat.

119
00:07:48,625 --> 00:07:50,583
Zertaz hitz egin nahi duzu?

120
00:07:51,583 --> 00:07:52,541
Aitortu nahi?

121
00:07:54,958 --> 00:07:56,083
Ez nuen Diana hil.

122
00:07:58,916 --> 00:08:00,750
Zergatik sinetsi behar dizut?

123
00:08:02,875 --> 00:08:05,000
Ez duzu zertan sinetsi, Fernando,

124
00:08:05,500 --> 00:08:06,625
baina egia da.

125
00:08:08,208 --> 00:08:09,625
Arrazoia jakin nahi dut.

126
00:08:10,500 --> 00:08:13,458
Zer gertatu zaion jakin nahi dut.

127
00:08:13,541 --> 00:08:16,333
Ez zenuen Diana maite.
Ez zineten ezkondu behar.

128
00:08:16,416 --> 00:08:18,875
Bai, baina badakizu zer gertatu zen.

129
00:08:19,791 --> 00:08:21,791
Ezta? Zu ere han zeunden.

130
00:08:23,166 --> 00:08:26,666
- Dianak gainditzen lagundu zidan.
- Zure gaizkidea zelako.

131
00:08:27,458 --> 00:08:29,791
Ez nuen Bernardo nahita hil.

132
00:08:29,875 --> 00:08:31,916
- Eta Diana?
- Badakizu. Nahi gabe…

133
00:08:32,000 --> 00:08:34,791
- Nahi gabe hil zenuen?
- Ez nuen hil, Fernando.

134
00:08:35,875 --> 00:08:37,625
Ez nuen Diana hil.

135
00:08:39,958 --> 00:08:41,708
Gauza bakar bat esango dizut.

136
00:08:42,208 --> 00:08:44,166
Oraingoan ez zaitut estaliko.

137
00:08:44,916 --> 00:08:48,083
Hilketarekin zerikusia baduzu,
ordainduko duzu.

138
00:08:48,166 --> 00:08:49,666
Nahi duzuna egin.

139
00:08:50,500 --> 00:08:51,916
Ea zer gertatzen den.

140
00:08:55,625 --> 00:08:56,708
Orain badakigunez

141
00:08:56,791 --> 00:09:00,625
Dianak diru transferentziak egiten zituela
enpresa bateko kontura,

142
00:09:01,333 --> 00:09:05,166
kontu hori norena den ikertu behar dugu.

143
00:09:05,250 --> 00:09:08,333
Erantzunak behar ditugu.
Xantaia egin zioten?

144
00:09:09,166 --> 00:09:10,916
Zer ezkutatzen ari zen Diana?

145
00:09:11,000 --> 00:09:13,000
Nori bidaltzen zion dirua?

146
00:09:13,875 --> 00:09:14,750
Ulertzen?

147
00:09:15,541 --> 00:09:16,541
Tira…

148
00:09:17,958 --> 00:09:20,416
Dianari nork deitu zion jakin duzue?

149
00:09:20,500 --> 00:09:23,791
Zenbaki ezezaguna da.
Jatorria aztertzen ari gara.

150
00:09:23,875 --> 00:09:26,041
Heitorren kaleko kameren irudiak?

151
00:09:26,125 --> 00:09:29,083
Ez dugu lorezain jantzita
joan zena identifikatu.

152
00:09:29,166 --> 00:09:32,416
Taldekoek ahal dutena egin dute,
baina ez dira gai izan.

153
00:09:33,000 --> 00:09:35,208
Eta festaren inguruan? Berririk bai?

154
00:09:36,000 --> 00:09:37,833
Etxeko agiriak aztertu ditugu,

155
00:09:37,916 --> 00:09:40,208
eta Zoe Braunen gurasoena da.

156
00:09:40,291 --> 00:09:41,958
Jabeak direla ezkutatzeko

157
00:09:42,041 --> 00:09:44,875
sozietate mugatu anonimo baten
izenean dago.

158
00:09:46,833 --> 00:09:49,041
Ezin da kasualitatea izan, Joca.

159
00:09:49,125 --> 00:09:50,208
Ez horixe.

160
00:09:52,791 --> 00:09:55,541
Ea, zer dakigu Zoe Brauni buruz?

161
00:10:03,666 --> 00:10:05,000
Ez zaitut hemen nahi.

162
00:10:05,083 --> 00:10:07,000
Badakit ez nauzula gogoko,

163
00:10:07,083 --> 00:10:09,708
baina hileta arte hemen egongo naiz.

164
00:10:09,791 --> 00:10:11,708
Behea jo duzu.

165
00:10:13,000 --> 00:10:14,583
Hemen geratzeko eskatuz.

166
00:10:16,000 --> 00:10:19,833
Ez duzu ez gizonik, ez lagunik…

167
00:10:19,916 --> 00:10:23,083
Bai, tamalgarria da bakarrik egotea.

168
00:10:23,166 --> 00:10:24,958
Inork baino hobeto dakizu.

169
00:10:25,041 --> 00:10:27,333
Senarrak eta alabak ez zintuzten nahi.

170
00:10:29,916 --> 00:10:32,541
Hildakoenganako begirunerik ere ez duzu.

171
00:10:38,208 --> 00:10:39,833
Izeba Vitória…

172
00:10:42,416 --> 00:10:45,500
Dianak horrela hiltzea merezi zuen.

173
00:10:45,583 --> 00:10:48,416
Argi zegoen azpisuge hori hilko zutela.

174
00:10:52,416 --> 00:10:54,708
Badakit zuk ez zenuela Diana hil.

175
00:10:58,916 --> 00:11:00,250
Norbait hiltzeko

176
00:11:02,083 --> 00:11:03,958
adorea behar da.

177
00:11:05,666 --> 00:11:06,708
Eta zuk…

178
00:11:08,166 --> 00:11:09,833
ez duzu inoiz izan.

179
00:11:22,000 --> 00:11:23,958
Ez dut gaurko nahi,

180
00:11:24,041 --> 00:11:26,041
dirua orain nahi dut!

181
00:11:26,125 --> 00:11:28,666
- Oraintxe!
- Ez dizut diru gehiago emango.

182
00:11:28,750 --> 00:11:29,875
Amaitu da.

183
00:11:30,375 --> 00:11:31,958
Heitorrek galdetu dit.

184
00:11:32,458 --> 00:11:35,583
Lagun batentzat dela esan diot.
Eta zer esan dit?

185
00:11:36,500 --> 00:11:39,583
Bost axola zaiola
laguntzeko eman nahi dudan,

186
00:11:39,666 --> 00:11:41,583
bere dirua ez den bitartean.

187
00:11:42,083 --> 00:11:43,291
Hitz egin nahi duzu?

188
00:11:44,000 --> 00:11:44,833
Aurrera.

189
00:11:45,541 --> 00:11:49,333
Baina gauzatxo bat esango dizut.
Ni bezala izorratuko zara.

190
00:11:58,250 --> 00:11:59,291
KUTXAZAINA

191
00:12:02,125 --> 00:12:03,416
SUGEHABIA.MP4

192
00:12:10,291 --> 00:12:11,541
EZABATZEA ONARTU?

193
00:12:11,625 --> 00:12:13,875
EZABATZEN
SUGEHABIA.MP4 EZABATU DA

194
00:12:19,541 --> 00:12:23,666
Baina zergatik eskatu dizu
Diana ikertzeko?

195
00:12:24,416 --> 00:12:26,041
Denok ditugulako sekretuak.

196
00:12:29,208 --> 00:12:33,875
Ezaguna egiten zaizu
"Cristina Andrade" izena?

197
00:12:35,333 --> 00:12:37,125
Ez. Zer ba?

198
00:12:38,000 --> 00:12:40,458
CRISTINA ANDRADE
AMETSA

199
00:12:40,541 --> 00:12:43,041
NORI: DIANA PRADO
BART ZUREKIN AMESTU NUEN…

200
00:12:43,125 --> 00:12:44,583
IKUSI ETA BESARKATU NAHI ZAITUT.

201
00:12:44,666 --> 00:12:47,625
BILATU AITZAKIA BAT ETA ETORRI.

202
00:12:51,833 --> 00:12:54,083
ZURE MIRA DUT. AHAL DUDANEAN JOANGO NAIZ.

203
00:12:54,166 --> 00:12:56,041
NIRETZAT EZ DA ERRAZA.

204
00:12:57,458 --> 00:12:59,625
ULERTZEN DUT, EZ DIZUT EZER ESKATU.

205
00:12:59,708 --> 00:13:03,125
BAINA EZIN DUT ZU IKUSI GABE EGON.

206
00:13:03,208 --> 00:13:05,250
ESAN LASTER ZATOZELA, EDO NI JOANGO NAIZ.

207
00:13:06,291 --> 00:13:07,666
EZ, MESEDEZ, EZ ETORRI.

208
00:13:07,750 --> 00:13:10,583
INORK EZ DAKI ZURI BURUZ.

209
00:13:13,166 --> 00:13:16,333
SEKRETUA ZUK BAKARRIK DAKIZU,
EZ DUT INORK ZU IKUSTEA NAHI.

210
00:13:16,416 --> 00:13:18,458
Dianak maitale bat zuen.

211
00:13:18,541 --> 00:13:19,708
ASKO MAITE ZAITUT.

212
00:13:19,791 --> 00:13:20,625
Ez.

213
00:13:21,833 --> 00:13:23,041
Ez da posible.

214
00:13:24,541 --> 00:13:26,333
Emakumearen kontua hackeatu dut.

215
00:13:26,416 --> 00:13:29,416
Badakit mezu hauek nondik bidali dituen.

216
00:13:29,500 --> 00:13:32,666
Begiratzera joan beharko genuke.

217
00:13:33,958 --> 00:13:34,833
Joango gara?

218
00:13:35,500 --> 00:13:36,333
Goazen.

219
00:13:38,916 --> 00:13:39,958
Baita zera ere.

220
00:13:40,041 --> 00:13:43,458
Ezin dut sinetsi Dianak
Cristinarekin maite-afera zuela.

221
00:13:46,333 --> 00:13:48,416
Ez emakumea delako.

222
00:13:49,250 --> 00:13:50,625
Nire arreba zelako.

223
00:13:51,250 --> 00:13:53,750
Ezagutzen nuen. Emazte leiala zen.

224
00:13:53,833 --> 00:13:56,666
Baina ez ahaztu festa hartan zegoela.

225
00:13:57,375 --> 00:13:59,250
Bai, egia da.

226
00:13:59,333 --> 00:14:01,250
Hori ere ez dut ulertzen.

227
00:14:01,333 --> 00:14:02,791
Heitorren tranparen bat.

228
00:14:04,416 --> 00:14:06,875
Fernando, zerbait esan behar dizut.

229
00:14:07,833 --> 00:14:11,416
Etxeari buruz ikertzen ari nintzenean,

230
00:14:11,500 --> 00:14:15,666
zure emazte Zoeren
gurasoena dela jakin nuen.

231
00:14:16,791 --> 00:14:17,833
Emazte ohia.

232
00:14:17,916 --> 00:14:20,541
Noiztik dakizu Zoe nire emazte ohia dela?

233
00:14:20,625 --> 00:14:23,333
Fernando, kontua ez da hori.

234
00:14:23,958 --> 00:14:27,791
Bitxia da guztia gertatu zen etxea
zure emazte ohiarena izatea.

235
00:14:27,875 --> 00:14:30,291
Ez dakit Zoeren aitak zer ondasun dituen.

236
00:14:30,958 --> 00:14:32,666
Ez naiz etxe horretan egon.

237
00:14:32,750 --> 00:14:35,166
Ezkondu ginenean, ez zien hitzik egiten.

238
00:14:36,208 --> 00:14:39,416
Haien dirua xahutzen zuenez,
urrundu egin zuten.

239
00:14:40,000 --> 00:14:42,791
Banantzean, Madrilera joan zen.
Ez nuen berriz ikusi.

240
00:14:43,708 --> 00:14:45,083
Ez dakit besterik.

241
00:14:45,166 --> 00:14:47,166
Eta ez dut jakiterik nahi.

242
00:14:54,375 --> 00:14:56,291
- Laguntzarik behar?
- Kaixo.

243
00:14:56,375 --> 00:14:58,875
Kaixo. Cristina Andraderen bila gabiltza.

244
00:14:59,625 --> 00:15:00,750
Hemen bizi al da?

245
00:15:03,458 --> 00:15:06,208
Zergatik zabiltzate Cristinaren bila?

246
00:15:06,291 --> 00:15:07,833
Diana Pradogatik da.

247
00:15:08,416 --> 00:15:09,791
Ama, Diana hil egin da.

248
00:15:09,875 --> 00:15:12,791
Eta emakume honekin
harremana zuela jakin dugu.

249
00:15:12,875 --> 00:15:16,833
Hemen ez dago Cristinarik,
eta Diana ez dut ezagutzen.

250
00:15:16,916 --> 00:15:19,541
Joango zarete hemendik, mesedez?

251
00:15:19,625 --> 00:15:20,833
Ziur zaude?

252
00:15:20,916 --> 00:15:23,875
- Begira nezake…
- Mesedez.

253
00:15:23,958 --> 00:15:24,833
Eskerrik asko.

254
00:15:30,791 --> 00:15:32,958
Gezurretan dabil, nabari da.

255
00:15:33,041 --> 00:15:35,375
- Bai, baina zer egingo dugu?
- Itxaron.

256
00:15:40,291 --> 00:15:42,125
Noiz iritsi zen Zoe?

257
00:15:45,000 --> 00:15:48,541
Ez zidan zetorrenik esan.
Abisatu gabe agertu zen.

258
00:15:48,625 --> 00:15:52,375
Baina badakizu ez duela galtzen
Fernando ikusteko aukerarik.

259
00:15:52,458 --> 00:15:55,708
Bitxia da gau hartan agertu izana.

260
00:15:56,333 --> 00:15:57,875
Barkatu, Heitor jauna.

261
00:15:57,958 --> 00:16:01,833
Diana andrearen gorpua
libre utzi dutela esateko deitu dute.

262
00:16:04,833 --> 00:16:05,833
Milesker, Glória.

263
00:16:11,208 --> 00:16:13,041
Ni arduratuko naiz, ados?

264
00:16:13,625 --> 00:16:15,208
Ez dut gaubeilarik nahi.

265
00:16:15,291 --> 00:16:16,416
Ez zituen gogoko.

266
00:16:16,916 --> 00:16:19,916
Hileta arrunt bat besterik ez dugu egingo.

267
00:16:21,208 --> 00:16:23,958
Heitor, oso atsekabetuta nago.

268
00:16:24,041 --> 00:16:26,291
Nork egin dezake horrelako zerbait?

269
00:16:28,125 --> 00:16:30,541
Ez duzu uste ni izan nintzela, ezta?

270
00:16:32,750 --> 00:16:34,166
Ezagutzen zaitut.

271
00:16:34,250 --> 00:16:36,916
Badakit ez zarela hori egiteko gauza.

272
00:16:37,000 --> 00:16:39,833
Bai, baina egin dudan gauza asko egiteaz…

273
00:16:40,625 --> 00:16:42,291
ez nago harro.

274
00:16:45,041 --> 00:16:47,375
Badakit ez zarela zu izan, ados?

275
00:16:49,416 --> 00:16:50,916
Pentsatzen egon naiz.

276
00:16:53,291 --> 00:16:56,041
Zure abokatua izan nahi dut.
Zu defendatzeko.

277
00:16:56,125 --> 00:16:58,541
Aspaldian ez dut enpresatik kanpo jardun,

278
00:16:59,416 --> 00:17:00,750
baina oso ona nintzen.

279
00:17:02,500 --> 00:17:05,208
Inork ez zaitu
nik baino hobeto ordezkatuko.

280
00:17:15,250 --> 00:17:16,166
Eskerrik asko.

281
00:17:18,958 --> 00:17:21,583
Hileta antolatzen hasiko naiz, ados?

282
00:17:29,500 --> 00:17:30,916
- Aizu…
- Bai.

283
00:17:31,000 --> 00:17:33,041
Medikuaren kontua konponduta dago.

284
00:17:34,291 --> 00:17:38,041
Ez kezkatu. Inork ez du
DNA probarena jakingo.

285
00:17:39,041 --> 00:17:40,833
Festako emakumea ere badago.

286
00:17:41,458 --> 00:17:44,125
Eta honen atzean dagoena.

287
00:17:45,666 --> 00:17:47,083
Hobe itxarotea, ezta?

288
00:17:47,916 --> 00:17:51,041
Errazagoa da zurekin negoziatzea
poliziari esatea baino.

289
00:17:53,500 --> 00:17:54,333
Bai.

290
00:18:14,208 --> 00:18:16,333
Ondo zaindu. Ez dadila inor etorri.

291
00:18:27,666 --> 00:18:29,291
SARTU

292
00:18:32,708 --> 00:18:34,791
SANTA MARTZELINA KOMENTUA

293
00:18:34,875 --> 00:18:35,791
IZENA

294
00:18:48,666 --> 00:18:49,583
Aurkitu dut!

295
00:18:51,166 --> 00:18:52,625
IZEN-EMATEA

296
00:18:52,708 --> 00:18:53,916
SOCORRO AHIZPA

297
00:18:56,041 --> 00:18:59,375
Santa Maria, Jainkoaren Ama,
erregutu ezazu…

298
00:19:00,041 --> 00:19:00,875
Ahizpa?

299
00:19:01,583 --> 00:19:02,833
Socorro ahizpa?

300
00:19:02,916 --> 00:19:03,750
Bai.

301
00:19:06,375 --> 00:19:08,250
Arreba, Fernando dut izena.

302
00:19:10,250 --> 00:19:11,750
Dianaren neba naiz.

303
00:19:13,666 --> 00:19:15,208
Ezagutzen duzu?

304
00:19:15,750 --> 00:19:19,916
Bai, baina zer nahi duzue?

305
00:19:21,208 --> 00:19:23,708
Ahizpa, Diana atzo hil zen.

306
00:19:26,083 --> 00:19:27,250
Hori ez da egia.

307
00:19:27,875 --> 00:19:28,791
Ez da posible.

308
00:19:28,875 --> 00:19:31,083
Duela egun gutxi hitz egin genuen.

309
00:19:31,625 --> 00:19:33,625
Non ezagutu zenuten elkar?

310
00:19:35,708 --> 00:19:36,833
Nire alaba da.

311
00:19:41,708 --> 00:19:44,125
Jainkoa, zergatik?

312
00:19:47,666 --> 00:19:51,791
Dianari zin egin nion
ez niola inori esango.

313
00:19:54,208 --> 00:19:55,666
Oso gaztea nintzen.

314
00:19:56,875 --> 00:19:59,458
Seminarioko ikasle batekin
afera izan nuen.

315
00:20:02,750 --> 00:20:05,000
Ama Nagusiak konbentzitu ninduen

316
00:20:05,083 --> 00:20:09,750
nire alaba familia on bati
ematea zela onena, eta…

317
00:20:10,750 --> 00:20:11,958
horixe egin nuen.

318
00:20:13,708 --> 00:20:15,708
Noiz jakin zuen Dianak?

319
00:20:17,041 --> 00:20:19,041
Atzo izan balitz bezala gogoan dut.

320
00:20:21,000 --> 00:20:23,416
Aldareko loreak jartzen ari nintzen.

321
00:20:24,708 --> 00:20:26,125
Nigana hurbildu zen.

322
00:20:29,458 --> 00:20:30,500
Tira…

323
00:20:33,291 --> 00:20:37,208
Eztabaida batean
amatzakoak esan omen zion.

324
00:20:40,875 --> 00:20:42,250
Ondo da, arreba.

325
00:20:43,250 --> 00:20:44,750
Baina noiz izan zen hori?

326
00:20:46,250 --> 00:20:47,375
Duela denbora asko.

327
00:20:48,625 --> 00:20:50,833
Luísa jaio eta gutxira.

328
00:20:51,916 --> 00:20:53,208
Jainko maitea.

329
00:20:53,750 --> 00:20:54,666
Luísa.

330
00:20:55,541 --> 00:20:57,250
Jainkoak erruki dezala.

331
00:20:58,541 --> 00:21:01,666
Ez dut ulertzen.
Dena kontatzen genion elkarri.

332
00:21:01,750 --> 00:21:05,083
Odoleko ahaideak ez zinetelako
zaude haserre? Berdin dio.

333
00:21:05,166 --> 00:21:07,875
- Esan egin behar zidan.
- Fernando, kontuz.

334
00:21:28,416 --> 00:21:29,250
Barkatu.

335
00:21:31,458 --> 00:21:32,333
Barkatu.

336
00:21:33,833 --> 00:21:34,958
- Barkatu.
- Lasai.

337
00:21:36,750 --> 00:21:40,125
Hau guztia esan egin beharko diot…

338
00:21:41,166 --> 00:21:43,791
Heitorri, nigan fida dadin.

339
00:21:45,458 --> 00:21:46,833
Agian badaki dagoeneko.

340
00:21:47,833 --> 00:21:49,625
Esan egingo diot hala ere.

341
00:21:50,250 --> 00:21:53,458
Eta ikertzen jarraituko dut, ados?

342
00:21:54,083 --> 00:21:56,625
Beste zerbait aurkitzen saiatuko naiz.

343
00:22:06,750 --> 00:22:07,875
Kaixo!

344
00:22:07,958 --> 00:22:10,250
Kaixo, Rafael. Rita naiz.

345
00:22:10,333 --> 00:22:12,000
Zerbait galdetu nahi nizun.

346
00:22:12,083 --> 00:22:13,958
Segurtasunean lan egiten duzu?

347
00:22:14,041 --> 00:22:16,875
Konkretuki bizkartzaina
eta laguntzailea naiz.

348
00:22:17,500 --> 00:22:18,375
Zer ba?

349
00:22:19,166 --> 00:22:23,125
Neure buruari zin egin nion
ez nintzela berriro ibiliko

350
00:22:23,208 --> 00:22:24,875
lan hori duen inorekin.

351
00:22:24,958 --> 00:22:26,666
Ez da pertsonala, baina…

352
00:22:27,166 --> 00:22:30,291
Zera izan dut…

353
00:22:31,166 --> 00:22:34,500
Zu bezalako gizonekin
esperientzia txarra izan dut.

354
00:22:34,583 --> 00:22:36,916
Eta ez deitzeko esan nahi nizun.

355
00:22:37,583 --> 00:22:39,416
Baina zuk deitu didazu.

356
00:22:40,208 --> 00:22:42,625
Ez deitzeko esateko deitu dizut.

357
00:22:42,708 --> 00:22:43,916
Benetan ari zara?

358
00:22:45,083 --> 00:22:48,125
Bai. Ezabatu ezazu nire zenbakia, mesedez.

359
00:22:48,625 --> 00:22:50,916
Tira, zuri deitzekotan nengoen,

360
00:22:51,000 --> 00:22:53,458
baina hori bada nahi duzuna…

361
00:22:55,875 --> 00:22:56,708
Bai.

362
00:22:57,250 --> 00:22:58,875
Hori da nahi dudana.

363
00:22:58,958 --> 00:22:59,875
A zer pena.

364
00:23:00,541 --> 00:23:02,250
Ezabatu egingo dut orduan.

365
00:23:02,958 --> 00:23:06,583
Baina nola jakingo dut ezabatu duzun?

366
00:23:07,750 --> 00:23:08,833
Ezingo duzu, ezta?

367
00:23:09,958 --> 00:23:11,958
- Non eta…
- Zer?

368
00:23:12,541 --> 00:23:15,208
Elkartzen bagara,
zure aurrean ezabatuko dut.

369
00:23:15,791 --> 00:23:18,250
- Lasaiago geldituko zara.
- Ados.

370
00:23:18,333 --> 00:23:21,333
Baina zenbakia ezabatzeko bakarrik
elkartuko gara.

371
00:23:21,416 --> 00:23:24,000
Elkartu, zenbakia ezabatu eta kito, ados?

372
00:23:24,666 --> 00:23:25,583
Ados.

373
00:23:27,583 --> 00:23:30,625
Inês, diru guztia Zoe Braunek jaso zuen.

374
00:23:30,708 --> 00:23:33,208
Hiru hilabetean
Dianak ez zion ezer bidali.

375
00:23:33,750 --> 00:23:35,750
- Dirua jasotzera joan zen.
- Bai.

376
00:23:35,833 --> 00:23:39,208
Begira. Hilketaren gauean
hegaldia 21:00etan iritsi zen.

377
00:23:39,291 --> 00:23:42,791
Askotan deitu zion Dianari egun bertan.

378
00:23:43,916 --> 00:23:45,750
Azaldu egin beharko digu.

379
00:23:49,500 --> 00:23:51,458
Denbora kontua zen.

380
00:23:52,208 --> 00:23:54,583
Banekien egunen batean jakingo zenuela.

381
00:23:55,416 --> 00:23:58,333
Adoptatu egin zenuela esan behar zenidan.

382
00:23:58,416 --> 00:23:59,291
Zertarako?

383
00:23:59,375 --> 00:24:02,208
- "Zertarako"?
- Horrek ez luke ezer aldatuko.

384
00:24:03,166 --> 00:24:05,083
Aldatuko luke, Vitória.

385
00:24:05,166 --> 00:24:06,791
Dena aldatuko luke.

386
00:24:08,500 --> 00:24:12,333
Ez nuke bizitza osoa pasatuko
zikina, gizagaldua, gaixoa nintzela

387
00:24:12,416 --> 00:24:14,791
nire arrebak erakartzen ninduelako.

388
00:24:17,125 --> 00:24:18,375
Zuk bazenekien.

389
00:24:19,375 --> 00:24:21,500
Bazenekien zer sentitzen nuen.

390
00:24:22,875 --> 00:24:25,166
Dianak eskatu zidan ez esateko.

391
00:24:25,250 --> 00:24:26,416
Barkatu?

392
00:24:26,500 --> 00:24:28,166
Onartu ezazu, Fernando.

393
00:24:28,250 --> 00:24:30,458
Berak ez zintuen maite. Horrela ez.

394
00:25:18,250 --> 00:25:21,041
Nola sentitzen zaren dakien bakarra naiz

395
00:25:21,125 --> 00:25:22,500
Dianaren heriotzagatik.

396
00:25:23,458 --> 00:25:25,375
Haren beharra genuen.

397
00:25:25,875 --> 00:25:28,416
Bakoitzak geure arrazoiengatik.

398
00:25:30,250 --> 00:25:33,000
Edo arrazoi bera al genuen biok?

399
00:25:33,541 --> 00:25:36,041
Badakit haren dirua gogoko zenuela.

400
00:25:36,583 --> 00:25:39,250
Zoe, irten nire bizitzatik.

401
00:25:39,333 --> 00:25:43,625
Ados, baina ondo egiten dakiguna
egin eta gero.

402
00:26:21,291 --> 00:26:22,125
Kaixo.

403
00:26:25,458 --> 00:26:26,333
Kaixo.

404
00:26:27,791 --> 00:26:29,583
- Oso eder zaude.
- Benetan?

405
00:26:31,666 --> 00:26:34,375
Armairuan aurkitu dudan lehen gauza da.

406
00:26:34,458 --> 00:26:35,458
Ondo.

407
00:26:38,708 --> 00:26:40,541
Tira…

408
00:26:41,333 --> 00:26:42,750
Gatozen harira.

409
00:26:43,333 --> 00:26:45,916
Eman mugikorra nire zenbakia ezabatzeko.

410
00:26:46,000 --> 00:26:48,083
Berehala? Tira, Rita.

411
00:26:48,166 --> 00:26:51,791
Ez dakit bizkartzain horrekin
zer gertatu zen, zer egin zizun.

412
00:26:51,875 --> 00:26:54,375
Baina bizkartzain guztiak
ez gara berdinak.

413
00:26:56,458 --> 00:26:57,916
Ez. Tira.

414
00:26:58,541 --> 00:26:59,708
Eman mugikorra.

415
00:27:01,166 --> 00:27:02,083
Benetan?

416
00:27:08,166 --> 00:27:09,333
Gauzatxo bat.

417
00:27:10,208 --> 00:27:13,416
Ez al da pixka bat toxikoa
nire mugikorra eskatzea?

418
00:27:13,500 --> 00:27:17,541
Elkar ezagutu berri dugu,
eta dagoeneko kontu hauekin.

419
00:27:18,916 --> 00:27:20,291
Ea, ezabatu ezazu.

420
00:27:22,458 --> 00:27:23,625
Ziur zaude?

421
00:27:26,291 --> 00:27:27,208
Begira.

422
00:27:29,375 --> 00:27:30,208
Listo.

423
00:27:31,000 --> 00:27:32,541
Nire txanda da orain.

424
00:27:35,125 --> 00:27:36,333
Rafael.

425
00:27:37,583 --> 00:27:39,583
- Ezabatuta.
- Oso ondo.

426
00:28:05,000 --> 00:28:06,166
Agur betiko.

427
00:28:20,375 --> 00:28:22,000
SENARRA

428
00:28:26,916 --> 00:28:28,750
AMA

429
00:28:33,625 --> 00:28:35,375
Oso bitxia da dena, Joca.

430
00:28:35,458 --> 00:28:37,916
Diana hiltzea Zoeri komeni zitzaion.

431
00:28:39,750 --> 00:28:41,666
Baina zerbait falta da.

432
00:28:42,291 --> 00:28:44,416
Nola egin zion Zoek Dianari xantaia?

433
00:28:44,500 --> 00:28:46,125
LAGUNAK
ZOE BRAUN - HELENA

434
00:28:49,750 --> 00:28:52,666
Urriaren 15a, goizeko hiru eta erdiak.

435
00:28:54,375 --> 00:28:58,125
Okerrena gertatzear dagoen susmoa dut.

436
00:28:59,500 --> 00:29:01,291
Dianak guztia zeukan.

437
00:29:01,791 --> 00:29:04,000
Familia perfektua, senar perfektua,

438
00:29:04,583 --> 00:29:06,000
bizitza perfektua.

439
00:29:06,083 --> 00:29:07,083
BILOBA EDERRA DUT!

440
00:29:07,166 --> 00:29:10,041
JAINKOAK BABES ZAITZATELA, MAITEA.

441
00:29:10,125 --> 00:29:13,041
Baina badakit
gezur perfektu batean bizi zela.

442
00:29:15,541 --> 00:29:17,291
JAINKOAK BARKATZEN BADIT.

443
00:29:17,375 --> 00:29:20,500
Denok dugu zerbait ezkutatzeko.

444
00:29:22,333 --> 00:29:24,791
BAINA ORAIN DENA HONDATU DA…

445
00:29:24,875 --> 00:29:26,750
ETA ESKU ARTETIK IHES EGIN DIT.

446
00:29:26,833 --> 00:29:28,958
NIRE BILA DABIL ETENGABE,

447
00:29:29,041 --> 00:29:34,875
EZ DITU NIRE KONTRA DITUEN FROGAK
EZABATU NAHI.

448
00:29:43,416 --> 00:29:44,833
KONTUAREN LABURPENA

449
00:29:44,916 --> 00:29:46,041
AZKEN SEI HILABETEAK

450
00:29:46,541 --> 00:29:49,666
DIRU-ATERATZEAK

451
00:29:50,916 --> 00:29:52,083
EURO TRANSFERENTZIAK

452
00:29:58,791 --> 00:30:00,083
KONTU ZENBAKIA: 25489-6

453
00:30:01,375 --> 00:30:04,708
ESPAINIA, MADRIL
BCINE PRODUKZIOAK

454
00:30:09,916 --> 00:30:10,916
GAKOA: C1 ED EF B7

455
00:30:14,125 --> 00:30:15,791
TELEFONOA
HELBIDEA

456
00:30:27,208 --> 00:30:28,750
SUGEHABIA.MP4
DUELA 5 EGUN EZABATUA

457
00:30:28,833 --> 00:30:29,875
BERRESKURATZEN

458
00:31:02,166 --> 00:31:05,791
Ni eta Diana ez gara hain desberdinak.

459
00:31:07,916 --> 00:31:10,375
Ezkutuan bizitzea ez da hain erraza,

460
00:31:11,041 --> 00:31:12,833
zeure bizitzaren ertzean.

461
00:31:16,666 --> 00:31:20,333
Socorro zen
Diana ondo ezagutzen zuen bakarra.

462
00:31:21,333 --> 00:31:24,000
Ama baten maitasuna, baldintza gabea.

463
00:31:25,541 --> 00:31:26,958
Galera gaindiezina.

464
00:31:45,625 --> 00:31:46,500
Zoe Braun.

465
00:31:48,166 --> 00:31:50,958
Diana Pradoren hilketan susmagarria zara.

466
00:31:51,041 --> 00:31:53,250
- Zer?
- Behin-behinean atxilotuta zaude.

467
00:31:53,833 --> 00:31:56,083
- Zatoz, mesedez.
- Akatsen bat da.

468
00:31:56,166 --> 00:31:57,250
Oker zaudete.

469
00:31:57,333 --> 00:31:59,541
Ez dut Diana hil. Ez dut inor hil.

470
00:31:59,625 --> 00:32:01,833
- Badakit.
- Zeharo… Oker zaudete.

471
00:32:01,916 --> 00:32:04,250
Andrea, mesedez. Fernando, mesedez…

472
00:32:04,333 --> 00:32:08,041
Zin egiten dizuet,
ez dut nik hil! Utzi bakean!

473
00:32:08,125 --> 00:32:09,333
Ez dut nik hil.

474
00:32:12,500 --> 00:32:15,625
Zoe, galdera batzuk
erantzun behar dizkidazu.

475
00:32:15,708 --> 00:32:17,916
Zergatik bidaltzen zizun dirua?

476
00:32:19,125 --> 00:32:21,208
Garai txarra igarotzen ari nintzen.

477
00:32:21,708 --> 00:32:24,000
Diana laguna nuen. Laguntzen ari zen.

478
00:32:25,625 --> 00:32:27,291
Xantaia egin zenion?

479
00:32:27,375 --> 00:32:30,041
Ez. Dirua itzuliko nion.

480
00:32:30,625 --> 00:32:32,625
Baina ordaintzeari utzi zion.

481
00:32:32,708 --> 00:32:34,833
Leheneratzen ari nintzelako.

482
00:32:36,125 --> 00:32:38,291
Eta hil zen gauean bertan,

483
00:32:38,375 --> 00:32:40,125
zu agertu zinen.

484
00:32:40,208 --> 00:32:43,375
Oporretan nago hemen.
Nire gurasoak bisitatzen.

485
00:32:43,875 --> 00:32:45,125
Zure gurasoak?

486
00:32:45,208 --> 00:32:48,875
Entzun dudanez, hiru urte daramatzazu
haiekin hitz egin gabe.

487
00:32:50,625 --> 00:32:54,041
Ez dut ezer esango
nire abokatua iritsi arte. Barkatu.

488
00:33:06,125 --> 00:33:08,458
Mila esker hain laster etortzeagatik.

489
00:33:08,541 --> 00:33:10,916
Ezabatutako bideo bat
berreskuratzen nabil.

490
00:33:11,000 --> 00:33:13,458
Zoek xantaia egiten zion jakin behar dugu

491
00:33:13,958 --> 00:33:17,666
Diana adoptatu zutelako
edo beste zerbaitegatik.

492
00:33:18,583 --> 00:33:20,416
SUGEHABIA.MP4
DUELA BOST EGUN EZABATUA

493
00:33:26,250 --> 00:33:27,333
Zer da hau?

494
00:33:29,500 --> 00:33:31,333
Bernardo hil zen gauekoa da.

495
00:33:31,875 --> 00:33:34,416
Ez dut ulertzen. Bernardo bizirik zegoen?

496
00:33:41,458 --> 00:33:42,333
Diana?

497
00:33:55,625 --> 00:33:56,833
Zertan ari da Diana?

498
00:34:04,791 --> 00:34:06,625
Dianak hil zuen Bernardo.

499
00:34:10,500 --> 00:34:13,000
HIRU HILABETE GEROAGO

500
00:34:49,458 --> 00:34:50,333
Cléo?

501
00:37:48,541 --> 00:37:50,666
Azpitituluak: Ilargi G.

