1
00:00:09,000 --> 00:00:13,750
URTARRILAK 6

2
00:01:12,583 --> 00:01:16,208
HIRU HILABETE LEHENAGO

3
00:01:27,791 --> 00:01:30,375
Nola izan da gai Diana hori egiteko?

4
00:01:50,125 --> 00:01:52,291
Azken 13 urteak eman ditut

5
00:01:53,208 --> 00:01:55,250
nire errua zela pentsatzen.

6
00:01:57,125 --> 00:01:59,291
Nire lagunik onena neuk hil nuela.

7
00:02:03,833 --> 00:02:05,708
Orain, bera izan zela jakin dut.

8
00:02:07,166 --> 00:02:08,625
Nire alabaren ama.

9
00:02:09,791 --> 00:02:11,916
Beti nire alboan zegoen pertsona.

10
00:02:12,666 --> 00:02:14,250
Nirekin lo egiten zuena.

11
00:02:15,041 --> 00:02:17,958
Emagaldu horrek hil zuen Bernardo.

12
00:02:22,291 --> 00:02:24,583
Urteak daramatzat zitala naizelakoan.

13
00:02:25,708 --> 00:02:27,708
Egin ez nuen zerbaitegatik.

14
00:02:28,500 --> 00:02:29,708
Ez nuen egin!

15
00:02:33,916 --> 00:02:37,333
Uste dut ez dela oso sakona.

16
00:02:40,333 --> 00:02:41,541
Tira, Heitor…

17
00:02:42,791 --> 00:02:44,791
Dutxa hotza hartu.

18
00:02:46,333 --> 00:02:47,333
Ados?

19
00:02:51,500 --> 00:02:52,500
Barkatu.

20
00:02:56,500 --> 00:02:58,250
Kafea egingo dut.

21
00:02:59,125 --> 00:03:00,125
Hartu dutxa bat.

22
00:03:06,166 --> 00:03:10,333
Denbora asko pasa da,
baina Heitor oraindik sufritzen ari da.

23
00:03:10,875 --> 00:03:14,083
Bere familiarekin duen harremana
oso toxikoa da.

24
00:03:14,791 --> 00:03:18,375
Fernandok abisatu zidan.
Urrun mantentzeko esan zidan, baina…

25
00:03:19,750 --> 00:03:23,541
senak kontrakoa egiteko esaten dit.

26
00:03:24,666 --> 00:03:26,375
Nahasgarria da.

27
00:03:26,458 --> 00:03:28,875
Heitorrek nahasi egiten nau.

28
00:03:36,666 --> 00:03:38,833
Zuk nahi duzu, eta nik ere bai.

29
00:03:38,916 --> 00:03:41,208
Zergatik ezin gara berriro saiatu?

30
00:03:41,791 --> 00:03:43,250
Bernardori hitzeman nion.

31
00:03:43,333 --> 00:03:44,833
Aski da, Heitor. Nahikoa.

32
00:03:44,916 --> 00:03:48,625
Bost axola nire nebak edo besteek diotena.

33
00:03:48,708 --> 00:03:51,875
- Niretzat nahi zaitut.
- Ez naiz zuretzat egokia.

34
00:03:51,958 --> 00:03:53,250
Hitzeman nion.

35
00:03:54,083 --> 00:03:55,041
Pikutara.

36
00:04:09,791 --> 00:04:13,541
Heitor, putakumea! Ez diozu
nire arrebari berriz minik egingo!

37
00:04:26,125 --> 00:04:28,666
Toalla lehor bat ekarri dizut.

38
00:04:40,083 --> 00:04:41,666
Kafea prest dago.

39
00:04:43,375 --> 00:04:44,416
Miranda.

40
00:04:48,458 --> 00:04:49,500
Eskerrik asko.

41
00:04:52,708 --> 00:04:53,791
Ez horregatik.

42
00:04:58,916 --> 00:05:00,666
- Kaixo, Miranda.
- Fernando.

43
00:05:00,750 --> 00:05:03,958
Zure mezuak kezkatuta utzi nau.
Berehala etorri naiz.

44
00:05:04,041 --> 00:05:06,291
Ez dut ulertzen. Zertaz ari zara?

45
00:05:06,375 --> 00:05:08,333
- Zera…
- Bernardo Dianak hil zuen.

46
00:05:09,875 --> 00:05:11,000
Zer da hau?

47
00:05:11,083 --> 00:05:12,541
Zertan ari zineten?

48
00:05:13,250 --> 00:05:16,250
- Fernando, Zoeri buruz da.
- Zer zerikusi du Zoek?

49
00:05:16,333 --> 00:05:18,416
Berak hasieratik dena zekien.

50
00:05:21,833 --> 00:05:23,500
Zer arraio da hori, Miranda?

51
00:05:23,583 --> 00:05:26,291
Zergatik dago Heitor biluzik?

52
00:05:26,791 --> 00:05:27,833
Eta bideo hori?

53
00:05:28,375 --> 00:05:29,791
Ezin dut sinetsi.

54
00:05:29,875 --> 00:05:31,666
Bideoa argia da.

55
00:05:31,750 --> 00:05:33,875
Argi dago, ez dago zalantzarik.

56
00:05:33,958 --> 00:05:34,958
Sentitzen dut.

57
00:05:35,041 --> 00:05:39,541
Zaila egiten zait bideoaren berririk
ez zenuela sinestea, Fernando.

58
00:05:40,666 --> 00:05:44,916
Zure arrebak eta emazteak hilketa bat
ezkutatu dute, eta ez zenekien?

59
00:05:45,416 --> 00:05:46,791
Ergeltzat jotzen nauzu?

60
00:05:47,541 --> 00:05:49,208
Txantxetan ari zara?

61
00:05:51,583 --> 00:05:54,666
Beti izan dituzue sekretu asko.

62
00:05:55,583 --> 00:05:58,458
Hau horietako bat bada, jakingo dut.

63
00:05:59,833 --> 00:06:01,833
Miranda, eman bideoaren kopia bat.

64
00:06:15,041 --> 00:06:18,916
Zurea ez dena erabiltzea
gustatzen zaizu, ezta, Helena?

65
00:06:20,375 --> 00:06:22,708
Igerilekua, senarra…

66
00:06:23,333 --> 00:06:25,333
Zergatik ez duzu zurea erabiltzen?

67
00:06:26,375 --> 00:06:28,333
Ez dut honetarako gogorik, Diana.

68
00:06:28,416 --> 00:06:30,666
Ez dut zurekin denbora galduko.

69
00:06:32,166 --> 00:06:35,125
Bai, egin ihes, betiko moduan.

70
00:06:35,208 --> 00:06:38,750
Ez dizut nire familiako
beste bikote bat hondatzen utziko.

71
00:06:39,708 --> 00:06:41,125
Zoaz pikutara, Diana.

72
00:06:44,000 --> 00:06:44,875
Kaixo, izeba.

73
00:06:48,416 --> 00:06:49,541
Kaixo, laztana.

74
00:06:51,000 --> 00:06:52,708
Zer moduz?

75
00:06:55,250 --> 00:06:57,333
Oso bitxia da guztia amarik gabe.

76
00:06:58,041 --> 00:06:59,166
Ez dakit.

77
00:06:59,250 --> 00:07:02,083
Batzuetan uste dut nik beharko nukeela…

78
00:07:08,708 --> 00:07:11,916
- Zer, Luísa?
- Amarekin ez nintzen ondo portatu.

79
00:07:13,541 --> 00:07:17,125
Hori ez da egia.
Beti ondo portatu izan zara.

80
00:07:18,250 --> 00:07:19,791
Begiratu, Luísa. Entzun.

81
00:07:22,166 --> 00:07:25,208
Denek nahiko lukete
zu bezalako alaba bat izatea.

82
00:07:26,541 --> 00:07:29,958
- Diana oso harro zegoen zutaz, seguru.
- Ez!

83
00:07:31,041 --> 00:07:32,750
Bale? Hori ez da egia.

84
00:07:32,833 --> 00:07:35,125
Gertatu zen guztia nire errua da.

85
00:07:39,541 --> 00:07:43,375
HEITOR
BEREHALA HITZ EGIN BEHAR DUGU

86
00:07:47,000 --> 00:07:49,833
Izugarria da. Ezin dut ikusi. Nahikoa da.

87
00:07:50,666 --> 00:07:53,916
Urteetan errudun sentitu naiz
borroka egiteagatik.

88
00:07:56,625 --> 00:07:58,833
Nire errua izan zela uste nuen.

89
00:08:03,833 --> 00:08:05,958
Horregatik aldendu nintzen, Helena.

90
00:08:06,041 --> 00:08:08,875
Zurekin beste aukera bat nahi nuen orduan.

91
00:08:08,958 --> 00:08:12,500
Baina Bernardok arrazoi zuen.
Ez nuen zu bezalako bat merezi.

92
00:08:12,583 --> 00:08:15,625
Eta halere, berarekin borroka egin nuen.

93
00:08:16,750 --> 00:08:18,375
Egin dudana…

94
00:08:18,458 --> 00:08:22,208
Egin nuela uste nuena
barkaezina zen niretzat.

95
00:08:23,750 --> 00:08:26,125
Ezin nizun barkamena eskatu.

96
00:08:27,958 --> 00:08:30,083
Batera ibiltzen hasi berriak ginen.

97
00:08:32,541 --> 00:08:33,958
Maiteminduta nengoen.

98
00:08:34,583 --> 00:08:37,333
Eta bideoa ikusi dudanetik…

99
00:08:39,416 --> 00:08:40,250
Zera…

100
00:08:40,750 --> 00:08:43,000
Buruan dudan bakarra gu biok gara,

101
00:08:43,083 --> 00:08:44,708
izan ez genuen bizitza.

102
00:08:45,375 --> 00:08:47,833
Izango genukeen bizitza.

103
00:08:51,250 --> 00:08:54,916
Diana gezurtia zen.
Bizi guztia gezurretan pasatu zuen.

104
00:08:59,000 --> 00:09:00,458
Ez naiz Luísaren aita.

105
00:09:03,250 --> 00:09:05,000
Bernardo da bere aita.

106
00:09:07,416 --> 00:09:08,333
Zure neba.

107
00:09:13,625 --> 00:09:15,500
Diana ez zen zuretzat egokia.

108
00:09:18,958 --> 00:09:19,958
Inoiz ez da izan.

109
00:09:23,875 --> 00:09:25,000
Barkatu…

110
00:09:30,083 --> 00:09:31,625
Hainbeste min egiteagatik.

111
00:10:32,666 --> 00:10:36,375
Lagunok, ez du hitz egin nahi,
eta frogarik ere ez dugu aurkitu.

112
00:10:36,458 --> 00:10:38,458
Ezin dut Zoe hemen luzerako eduki.

113
00:10:38,541 --> 00:10:43,625
Aztertu Zoeren deiak,
aurkitu hirian dituen lagunak eta familia.

114
00:10:43,708 --> 00:10:46,166
Badakit zerbait ezkutatzen ari dela.

115
00:10:46,666 --> 00:10:47,875
HILDA
NORK HIL DU?

116
00:10:47,958 --> 00:10:50,208
Inês, eta Helena?

117
00:10:50,291 --> 00:10:52,541
Helena eta Zoe Dianaren lagunak ziren.

118
00:10:52,625 --> 00:10:56,208
Ezkontzean, traizio egin zien.
Adiskidetasuna hautsi zen.

119
00:10:56,291 --> 00:10:59,041
Esan didatenez,
Zoe Helenaren alde agertu zen.

120
00:10:59,125 --> 00:11:02,541
Bat diruagatik,
eta bestea jeloskor zegoelako.

121
00:11:02,625 --> 00:11:05,041
Agian Diana hiltzeko bat egin zuten.

122
00:11:05,125 --> 00:11:07,583
Batak bestea babestuko luke orduan.

123
00:11:16,791 --> 00:11:18,875
- Geratu hemen.
- Agur. Ez.

124
00:11:18,958 --> 00:11:21,458
Joan egin behar dut, Helena. Mesedez.

125
00:11:27,791 --> 00:11:30,583
Nire alaba hil berri da.

126
00:11:32,083 --> 00:11:33,708
Txerri bat zara, Heitor.

127
00:11:38,208 --> 00:11:39,291
Agur, Helena.

128
00:11:47,375 --> 00:11:48,583
Eta zu, Helena?

129
00:11:50,500 --> 00:11:52,125
Ez duzu denborarik galtzen.

130
00:11:53,375 --> 00:11:55,416
Horregatik zintuen Dianak gorroto.

131
00:11:56,125 --> 00:11:57,375
Eta nigatik bada,

132
00:11:58,000 --> 00:12:00,666
ez duzu bere tokia hain erraz hartuko.

133
00:12:02,083 --> 00:12:03,791
Ez dut inoren tokia nahi.

134
00:12:03,875 --> 00:12:06,458
Ez dut inoiz nahi izan. Ez dut behar.

135
00:12:06,541 --> 00:12:07,916
Ez duzu behar?

136
00:12:08,000 --> 00:12:12,541
Orduan zergatik zaude zurea ez den
gizon batekin oheratzearekin tematuta?

137
00:12:12,625 --> 00:12:13,875
Zertaz ari zara?

138
00:12:15,125 --> 00:12:17,750
Emilio nire senarraz ari naiz,

139
00:12:18,500 --> 00:12:19,541
zure maitaleaz.

140
00:12:20,541 --> 00:12:22,583
Zer pentsatuko ote du Heitorrek

141
00:12:22,666 --> 00:12:25,625
Dianaren aitarekin zer egin zenuen
jakiten duenean?

142
00:12:26,375 --> 00:12:28,958
Utzi nire familia bakean, Helena.

143
00:12:29,791 --> 00:12:34,500
Utz ditzagun
lurperatutako sekretuak bakean.

144
00:12:38,750 --> 00:12:40,583
Emílio.

145
00:12:40,666 --> 00:12:41,666
Emílio.

146
00:12:42,625 --> 00:12:43,458
Emílio!

147
00:12:47,291 --> 00:12:50,125
Zoe, nire etxera
etorri behar duzu berehala.

148
00:12:50,208 --> 00:12:52,750
Arren! Gauza beldurgarri bat gertatu zait.

149
00:12:59,791 --> 00:13:02,291
Heitor errugabea dela
pentsatzen hasi naiz.

150
00:13:09,875 --> 00:13:11,625
Ez zaitez inozoa izan.

151
00:13:13,458 --> 00:13:15,083
Manipulatzaile hutsa da.

152
00:13:15,791 --> 00:13:20,250
Ahaztu egin duzu Cléo eta beste neskek
bere erruz sufritzen dutela?

153
00:13:20,333 --> 00:13:23,041
Ez, Fernando. Baina ez dago ondo.

154
00:13:23,125 --> 00:13:26,250
- Lur jota dago.
- Zurikeriatan dabil.

155
00:13:26,333 --> 00:13:29,583
Engainatu egin nahi zaitu, tartean sartu.

156
00:13:30,291 --> 00:13:33,291
Zure etxera etorri da. Hemen dutxatu da.

157
00:13:35,375 --> 00:13:39,083
Eta uste dut, nolabait,
bere jokoaren pieza bat zarela.

158
00:13:39,708 --> 00:13:41,000
- Ni?
- Bai, Miranda.

159
00:13:41,083 --> 00:13:42,416
Nahasi egingo zaitu.

160
00:13:43,875 --> 00:13:47,541
Ez al zara ohartzen
bere jokoaren beste pieza bat zarela?

161
00:14:02,458 --> 00:14:04,416
Kaixo. Laguntzarik behar duzu?

162
00:14:05,000 --> 00:14:06,125
Agian.

163
00:14:07,083 --> 00:14:08,083
Sar naiteke?

164
00:14:08,666 --> 00:14:12,041
- Ura edo kafe bat nahi duzu?
- Ez, eskerrik asko.

165
00:14:13,166 --> 00:14:15,083
Galdera bat egitera etorri naiz.

166
00:14:16,083 --> 00:14:18,708
Heitorrek Dianarekin egotea
erabaki zuenean,

167
00:14:19,583 --> 00:14:21,791
zuek biok batera zenbiltzaten, ezta?

168
00:14:24,291 --> 00:14:27,083
Dianagatik utzi zintuen.

169
00:14:27,791 --> 00:14:29,625
Hau da nire galdera.

170
00:14:29,708 --> 00:14:34,041
Hori gertatu zenean,
zergatik ez zinen aldendu?

171
00:14:34,125 --> 00:14:35,250
Are gehiago.

172
00:14:35,791 --> 00:14:39,333
Gehiago hurbildu zinen,
berarekin lanean hasi zinen.

173
00:14:40,291 --> 00:14:41,625
Eraikin berean bizitzen.

174
00:14:41,708 --> 00:14:46,916
Heitor eta nire neba lankideak ziren,
eta bere akzioen oinordetza jaso nuen.

175
00:14:47,000 --> 00:14:48,291
Eta Diana?

176
00:14:48,375 --> 00:14:51,625
Ez al zegoen jeloskor
bere senarra alboan zenuelako?

177
00:14:53,250 --> 00:14:54,625
Duela 13 urte izan zen.

178
00:14:54,708 --> 00:14:59,250
Gainditu dut Heitorrek
bera aukeratzearena.

179
00:15:08,250 --> 00:15:09,250
Gainditu duzu?

180
00:15:12,208 --> 00:15:15,041
Esan dizut. Besterik behar al duzu?

181
00:15:18,250 --> 00:15:19,666
Oraingoz, ez.

182
00:15:31,333 --> 00:15:34,250
Fernandok nahasita
ez balego bezala jokatzen du.

183
00:15:35,416 --> 00:15:37,708
Ez dakit nork irabaziko duen.

184
00:15:38,208 --> 00:15:40,583
Baina ez naiz begira geldituko.

185
00:15:41,708 --> 00:15:42,916
Egia jakin nahi dut.

186
00:15:56,500 --> 00:15:58,958
Heitor Fernandok dioena egiten badabil,

187
00:15:59,041 --> 00:16:01,083
arrastoren bat utziko du.

188
00:16:20,833 --> 00:16:22,333
GAILU BERRIA KONEKTATU DA

189
00:16:29,375 --> 00:16:31,708
FERNANDO
AFALDUKO DUGU ELKARREKIN?

190
00:16:31,791 --> 00:16:33,625
NIRE ETXEAN. BEDERATZIETAN.

191
00:17:01,083 --> 00:17:03,291
HEITOR
DIANARI BURUZKO BERRIRIK BAI?

192
00:17:09,666 --> 00:17:11,166
Musikarekin orain?

193
00:17:11,916 --> 00:17:14,583
Tira, saiatu zaitezte, ados?

194
00:17:14,666 --> 00:17:16,916
Bost, sei, zazpi, zortzi.

195
00:17:17,000 --> 00:17:19,708
Bat, bi, hiru, lau,

196
00:17:19,791 --> 00:17:22,000
bost, sei, zazpi, zortzi.

197
00:17:38,833 --> 00:17:40,333
Tira. Shakira.

198
00:17:40,416 --> 00:17:41,500
Shakira. Hori da.

199
00:17:41,583 --> 00:17:42,833
Oso ondo.

200
00:17:42,916 --> 00:17:45,125
Hori da!

201
00:17:45,208 --> 00:17:46,833
Bai!

202
00:17:46,916 --> 00:17:48,250
Prest.

203
00:17:48,333 --> 00:17:50,041
Jarrera, eta kito!

204
00:17:51,708 --> 00:17:52,958
Primeran!

205
00:17:53,041 --> 00:17:54,166
Mila esker, maitea.

206
00:17:54,791 --> 00:17:57,250
- Entseatu hurrengorako, ados?
- Bai.

207
00:17:58,166 --> 00:17:59,083
Musuak.

208
00:18:00,000 --> 00:18:05,583
OTTOREN DEIA
ONARTU - EZEZTATU

209
00:18:05,666 --> 00:18:06,500
EZEZTATU

210
00:18:19,666 --> 00:18:20,666
Zer ari zara hemen?

211
00:18:22,500 --> 00:18:25,083
Dantza egiten ikastera etorri naiz.

212
00:18:26,708 --> 00:18:29,250
Ez zenuen nire zenbakia ezabatu, ezta?

213
00:18:29,333 --> 00:18:32,416
Zer diozu? Zure aurrean ezabatu nuen.

214
00:18:33,083 --> 00:18:34,666
Ezuste handiegia izan zen?

215
00:18:37,291 --> 00:18:39,291
Zure abizena jarri zenuen.

216
00:18:39,375 --> 00:18:42,041
Beraz, Google-n bilatu zaitut,

217
00:18:43,458 --> 00:18:44,458
eta hemen nago.

218
00:18:46,583 --> 00:18:48,125
Hori guztia ni ikusteko?

219
00:18:48,833 --> 00:18:49,708
Ez.

220
00:18:50,791 --> 00:18:52,166
Dantzan ikasi nahi dut.

221
00:18:52,666 --> 00:18:55,666
Benetan. Izena eman dut.

222
00:18:55,750 --> 00:18:57,166
- Benetan?
- Benetan.

223
00:18:58,166 --> 00:18:59,041
Ados.

224
00:19:00,291 --> 00:19:01,208
Orduan?

225
00:19:04,125 --> 00:19:05,666
Zure ikaslea izan naiteke?

226
00:19:08,125 --> 00:19:12,750
Benetan dantzan ikasi nahi baduzu,
ezin dut ezer egin.

227
00:19:14,333 --> 00:19:17,791
Baina gure artekoa
lan-harremana baino ez da izango, ados?

228
00:19:18,500 --> 00:19:20,791
Irakaslea eta ikaslea, besterik ez.

229
00:19:21,916 --> 00:19:23,666
Hori da nahi dudana.

230
00:19:27,291 --> 00:19:28,875
Dantzari bikaina zara.

231
00:19:29,458 --> 00:19:33,083
Profesionalki esan nahi dut.

232
00:19:33,750 --> 00:19:37,250
Bai. Zelatan egon al zara?

233
00:19:40,958 --> 00:19:42,500
Aparta zarela uste dut.

234
00:19:46,333 --> 00:19:47,291
Zure nagusia?

235
00:19:48,083 --> 00:19:49,166
Zer?

236
00:19:50,000 --> 00:19:52,958
- Nire lagunak harentzat lan egiten du.
- Bai?

237
00:19:53,583 --> 00:19:54,458
Benetan?

238
00:19:55,041 --> 00:19:57,166
Zelatan ibili zara, eta ez zenekien?

239
00:19:57,250 --> 00:19:59,416
Ez nekien, zin egiten dizut.

240
00:20:03,500 --> 00:20:05,625
Horregatik etorri naizela uste duzu?

241
00:20:11,291 --> 00:20:13,833
Txundituta naukazulako etorri naiz, Rita.

242
00:20:15,208 --> 00:20:16,750
Ikusi zintudan momentutik.

243
00:20:18,666 --> 00:20:19,916
Zure jarreragatik.

244
00:20:21,250 --> 00:20:23,708
Lapurreta batean ere ederra zarelako.

245
00:20:25,916 --> 00:20:28,458
Ezin dut sinetsi. Jainko maitea.

246
00:20:29,000 --> 00:20:29,958
Benetan diot.

247
00:20:33,000 --> 00:20:34,250
Nahi dudan bakarra…

248
00:20:40,625 --> 00:20:42,166
dantzan ikastea da.

249
00:21:12,166 --> 00:21:13,541
IREKITZEKO PASAHITZA

250
00:21:14,208 --> 00:21:15,250
FAMILIA
KARPETA BERRIA

251
00:21:53,375 --> 00:21:54,666
- Kaixo.
- Kaixo.

252
00:21:54,750 --> 00:21:55,791
Zer moduz zaude?

253
00:21:56,500 --> 00:22:01,166
Barkatu ordu honetan etortzeagatik,
baina burua nahasita dut. Uste dut…

254
00:22:01,750 --> 00:22:03,916
- Zure aholkua behar dut.
- Zer duzu?

255
00:22:04,000 --> 00:22:06,375
Rafael. Bizkartzaina.

256
00:22:06,458 --> 00:22:07,833
Heitorren bizkartzaina?

257
00:22:08,333 --> 00:22:09,208
Zer da?

258
00:22:10,041 --> 00:22:11,875
Neska, ez al nauzu ezagutzen?

259
00:22:13,291 --> 00:22:14,833
Maiteminduta nago.

260
00:22:14,916 --> 00:22:19,125
Badakit horrelako batekin
ibiliko ez nintzela esan nuela.

261
00:22:19,208 --> 00:22:20,833
Badakit, baina…

262
00:22:21,708 --> 00:22:23,916
Oso atsegina da.

263
00:22:24,000 --> 00:22:27,583
Nire klasean izena eman du ni ikusteko.

264
00:22:27,666 --> 00:22:29,916
Ez dakit eusteko gai izango naizen.

265
00:22:30,000 --> 00:22:33,666
Lagun… ez zaitez pertsona horiekin nahasi.

266
00:22:33,750 --> 00:22:35,000
Arriskutsuak dira.

267
00:22:35,083 --> 00:22:37,416
Zergatik diozu arriskutsuak direla?

268
00:22:38,500 --> 00:22:40,375
Heitorren emaztea hilda dago,

269
00:22:40,458 --> 00:22:42,958
eta bera susmagarria da.

270
00:22:43,541 --> 00:22:44,708
Jainko maitea.

271
00:22:44,791 --> 00:22:47,666
Baina tipo horrek bere emaztea hil bazuen,

272
00:22:47,750 --> 00:22:49,833
Rafaelek jakingo du zerbait, ezta?

273
00:22:50,500 --> 00:22:52,041
Bizkartzainek dena dakite.

274
00:22:52,125 --> 00:22:53,708
Gaizkidea izan daiteke.

275
00:22:53,791 --> 00:22:55,708
Oraindik ez dute frogarik.

276
00:22:55,791 --> 00:22:56,666
Baina…

277
00:22:57,666 --> 00:22:58,750
kontuz ibili.

278
00:22:59,541 --> 00:23:00,916
Ez tartean sartu.

279
00:23:03,000 --> 00:23:05,041
Ondo da. Ados.

280
00:23:13,958 --> 00:23:16,750
- Utzi bakean!
- Aizu, ni naiz.

281
00:23:16,833 --> 00:23:18,000
Kaka, Otto!

282
00:23:18,083 --> 00:23:19,750
- Ni naiz!
- Barkatu.

283
00:23:20,333 --> 00:23:22,166
Erotuta zaude? Segika ari zara?

284
00:23:22,250 --> 00:23:23,500
Min egin didazu.

285
00:23:23,583 --> 00:23:25,000
- Barkatu.
- Ea.

286
00:23:28,916 --> 00:23:30,666
Ezin zaitut burutik kendu.

287
00:23:32,500 --> 00:23:34,083
Eta zure emaztea, Otto?

288
00:23:37,708 --> 00:23:39,291
Umea galdu du.

289
00:23:42,333 --> 00:23:43,250
Sentitzen dut.

290
00:23:46,333 --> 00:23:47,791
Ezin dut zu gabe bizi.

291
00:23:50,708 --> 00:23:53,416
- Utzi egingo dut zurekin egoteko.
- Orain?

292
00:23:53,500 --> 00:23:55,083
- Elkarrekin egoteko.
- Ez.

293
00:23:55,166 --> 00:23:56,208
- Bai?
- Orain ez.

294
00:23:56,833 --> 00:23:58,041
Beranduegi da.

295
00:23:59,541 --> 00:24:01,083
Zer esan nahi duzu?

296
00:24:04,625 --> 00:24:05,916
Beste batekin zaude?

297
00:24:09,333 --> 00:24:10,166
Baliteke.

298
00:24:21,875 --> 00:24:22,875
Agur, Otto.

299
00:24:24,791 --> 00:24:25,666
Agur.

300
00:24:39,375 --> 00:24:40,541
Zein polita zauden.

301
00:24:42,291 --> 00:24:44,458
Bizitzan gauza asko gaizki doazkit.

302
00:24:45,208 --> 00:24:47,291
Gauza onak oroitu behar ditut.

303
00:25:09,250 --> 00:25:11,333
Barkatu, ez nuen eragotzi nahi.

304
00:25:13,416 --> 00:25:16,041
Bideoa poliziari bidaltzea erabaki dut.

305
00:25:16,916 --> 00:25:19,416
- Zuk jakitea nahi nuen.
- Ondo da.

306
00:25:22,916 --> 00:25:23,875
Gabon.

307
00:25:30,500 --> 00:25:33,750
Arrazoi duzula uste dut.
Ezin gara Heitorrez fidatu.

308
00:25:33,833 --> 00:25:36,666
Cléoren argazkiak ditu.
Zerbait egin behar dugu.

309
00:25:36,750 --> 00:25:40,291
Ziur nago argazkiak
nahita utzi dituela zuk ikusteko.

310
00:25:41,041 --> 00:25:42,666
Oso arriskutsua da.

311
00:25:46,416 --> 00:25:49,000
Kontuz ibili behar duzu, Miranda.

312
00:25:50,125 --> 00:25:51,083
Erne ibili.

313
00:26:30,750 --> 00:26:33,625
Miranda, egin nizuna gustatu zitzaizun?

314
00:27:06,166 --> 00:27:07,458
- Emagaldua!
- Zer?

315
00:27:07,541 --> 00:27:09,708
Fernando nirea izango da, entzun?

316
00:27:09,791 --> 00:27:12,000
- Zoaz.
- Ez dakizu norekin ari zaren.

317
00:27:12,083 --> 00:27:14,541
Fernando erotuta dago, baina ni gehiago.

318
00:27:14,625 --> 00:27:16,250
Zertaz ari zara? Zoaz!

319
00:27:17,166 --> 00:27:19,750
Ni familia honetatik urrunduko nintzateke.

320
00:27:19,833 --> 00:27:22,750
Hacker lanak beste nonbait egin.

321
00:27:59,083 --> 00:28:01,916
Jada ez dakit zer den egiazkoa eta zer ez.

322
00:28:02,500 --> 00:28:04,500
Haluzinazioak ditut eta…

323
00:28:04,583 --> 00:28:07,833
Zer izan daitekeela uste duzu?
Gaixotasunagatik al da?

324
00:28:07,916 --> 00:28:09,041
Burua nahasita dut.

325
00:28:09,541 --> 00:28:12,041
Erabaki bat hartu behar duzu, Miranda.

326
00:28:12,125 --> 00:28:16,125
Probak egin behar dituzu
gaixotasuna duzun jakiteko.

327
00:28:18,000 --> 00:28:19,208
Ikusi zure amona.

328
00:28:19,291 --> 00:28:21,833
Zure ahizpari buruzko haluzinazioak ditu.

329
00:28:22,708 --> 00:28:24,125
Nire amona ikus dezaket?

330
00:28:24,833 --> 00:28:28,750
Gabriela! Etorri egin zara!

331
00:28:29,250 --> 00:28:30,625
Miranda naiz, amona.

332
00:28:30,708 --> 00:28:33,291
Miranda, zure biloba. Miranda.

333
00:28:34,041 --> 00:28:35,041
Ados?

334
00:28:35,125 --> 00:28:36,500
Gabriela.

335
00:28:37,583 --> 00:28:41,291
Zer ondo.
Zutaz asko pentsatzen aritu naiz.

336
00:28:42,958 --> 00:28:46,875
Zerbait galdetu behar dizut.

337
00:28:48,166 --> 00:28:49,000
Gabriela,

338
00:28:49,875 --> 00:28:50,958
ez ezazu…

339
00:28:51,875 --> 00:28:55,166
zure ahizpa gorroto.

340
00:28:55,833 --> 00:28:58,000
Ez da bere errua.

341
00:28:59,416 --> 00:29:02,583
Errugabea da.

342
00:29:03,083 --> 00:29:04,875
Nire errua da.

343
00:29:04,958 --> 00:29:07,583
Nik bota zintudan etxetik.

344
00:29:07,666 --> 00:29:10,250
Gabriela, mesedez, barkatu.

345
00:29:11,708 --> 00:29:16,083
Hitzeman, Gabriela…

346
00:29:16,958 --> 00:29:19,958
Miranda zainduko duzula.

347
00:29:20,041 --> 00:29:22,291
Zure ahizpa txikia da.

348
00:29:23,166 --> 00:29:24,833
Hitzeman.

349
00:29:25,416 --> 00:29:28,083
Hitzematen dizut, amona.

350
00:29:29,166 --> 00:29:30,083
Hitzematen dut.

351
00:29:33,291 --> 00:29:34,666
Miranda.

352
00:29:35,416 --> 00:29:37,166
Miranda.

353
00:29:37,791 --> 00:29:39,750
Nire Miranda.

354
00:29:48,916 --> 00:29:52,416
Azaroaren 1a.
Nire amona ikustera joan naiz.

355
00:29:53,625 --> 00:29:57,541
Ezin dut nire ahizparen patu bera onartu.

356
00:29:58,458 --> 00:30:01,833
Errua, gaitzondoa, eromena.

357
00:30:02,583 --> 00:30:04,208
Arreta orainean behar dut.

358
00:30:05,166 --> 00:30:07,500
Berdin da oraina zein nahasia den,

359
00:30:07,583 --> 00:30:10,000
kontrolatu dezakedan gauza bakarra da.

360
00:30:11,208 --> 00:30:14,375
Zoerekin hitz egin behar dut.
Baduzu bere berririk?

361
00:30:15,291 --> 00:30:16,625
Bideoagatik, ezta?

362
00:30:17,125 --> 00:30:18,375
Badakizu?

363
00:30:18,458 --> 00:30:20,125
Heitorrek erakutsi zidan.

364
00:30:20,833 --> 00:30:23,958
Han zegoen, dena ikusi zuen,
eta ez zuen ezer egin.

365
00:30:24,041 --> 00:30:27,791
Poliziak aske utzi du jada.
Abisatuko didazu?

366
00:30:27,875 --> 00:30:31,166
Noski. Berririk badut, abisatuko dizut.

367
00:30:31,250 --> 00:30:32,083
Eskerrik asko.

368
00:30:32,666 --> 00:30:33,875
Atea itxiko dut.

369
00:30:43,625 --> 00:30:46,500
Zoaz hemendik, Zoe.
Ez dizut beste ezer zor.

370
00:30:46,583 --> 00:30:50,625
Azken gauzatxo bat dut konpontzeko,
eta gero betiko joango naiz.

371
00:30:58,833 --> 00:30:59,666
Kaixo.

372
00:31:00,166 --> 00:31:02,916
Kaixo. Mila esker etortzeagatik.

373
00:31:03,666 --> 00:31:06,375
Miranda, dena nahaspila hutsa da.

374
00:31:06,875 --> 00:31:09,208
Ezer egin aurretik, ulertu beharra dut.

375
00:31:09,791 --> 00:31:14,791
Bideoa izena eman gabe
bidali nahi diot poliziari.

376
00:31:16,000 --> 00:31:17,208
Egin al dezakezu?

377
00:31:17,291 --> 00:31:19,083
Jakina.

378
00:31:19,791 --> 00:31:20,625
Orain?

379
00:31:21,666 --> 00:31:23,875
- Orain? Bai.
- Egingo duzu orain?

380
00:31:23,958 --> 00:31:25,333
Bai.

381
00:31:31,166 --> 00:31:32,333
SUGEHABIA.MP4

382
00:31:34,541 --> 00:31:36,291
Ez iezaiozu Fernandori esan.

383
00:31:45,375 --> 00:31:46,458
Esan?

384
00:31:49,625 --> 00:31:50,708
Ados.

385
00:31:51,583 --> 00:31:54,791
Zoe etorri da. Berarekin hitz egitera noa.

386
00:31:55,583 --> 00:31:57,166
Azalpen bat zor dit.

387
00:32:09,833 --> 00:32:11,291
(GAIRIK GABE)

388
00:32:16,250 --> 00:32:18,125
SUGE_HABIA.MP4

389
00:32:54,458 --> 00:32:56,083
Alice doktorea, mesedez.

390
00:32:56,166 --> 00:32:58,708
Mesedez. Zer egiten ari zara?

391
00:32:59,500 --> 00:33:01,541
Orain lokartu egingo zara.

392
00:33:01,625 --> 00:33:03,041
Ez duzu ezer sentituko.

393
00:33:03,916 --> 00:33:05,458
Esnatzen zarenerako,

394
00:33:06,000 --> 00:33:07,750
ez da umerik egongo.

395
00:33:08,375 --> 00:33:10,375
Umea? Haurdun nago?

396
00:33:11,458 --> 00:33:12,458
Ez ezazu egin.

397
00:33:13,125 --> 00:33:14,791
Nahi duzuna emango dizut.

398
00:33:14,875 --> 00:33:16,708
Nahi duzuna. Ez ezazu egin.

399
00:33:17,416 --> 00:33:18,958
Lagundu, mesedez.

400
00:36:20,541 --> 00:36:22,791
Azpitituluak: Ilargi G.

