1
00:00:09,000 --> 00:00:13,666
URTARRILAK 9

2
00:01:03,208 --> 00:01:05,416
Paulo, irten da.

3
00:01:05,958 --> 00:01:08,208
Horixe, etsita zegoen.

4
00:01:36,916 --> 00:01:40,833
BI HILABETE LEHENAGO

5
00:01:40,916 --> 00:01:43,375
Badakit Cléo izenez ezagutzen zenutela,

6
00:01:44,375 --> 00:01:45,666
baina Ana du izena.

7
00:01:47,541 --> 00:01:50,791
Zuei esan aurretik,
dokumentu batzuk behar nituen.

8
00:01:50,875 --> 00:01:52,375
Nire alaba da.

9
00:01:53,000 --> 00:01:53,916
Nire Ana.

10
00:01:55,500 --> 00:01:58,708
- Txantxetan ari zara, Vitória?
- Ez nabil txantxetan.

11
00:02:00,000 --> 00:02:02,083
Gaurtik aurrera, nirekin biziko da.

12
00:02:03,000 --> 00:02:05,208
Hori esan nahi nizuen.

13
00:02:06,166 --> 00:02:07,000
Barkatu.

14
00:02:09,541 --> 00:02:10,708
Tira, laztana.

15
00:02:10,791 --> 00:02:12,500
Goazen etxera.

16
00:02:14,041 --> 00:02:15,291
Barkatu.

17
00:02:18,708 --> 00:02:20,833
- Ez du zentzurik.
- Inola ere ez.

18
00:02:21,458 --> 00:02:23,500
Inêsek hau jakin behar du.

19
00:02:24,666 --> 00:02:26,791
Zer izan da hori? Ba al zenekien?

20
00:02:26,875 --> 00:02:27,916
Horixe ezetz.

21
00:02:28,416 --> 00:02:30,333
Zu bezain harrituta nago.

22
00:02:30,416 --> 00:02:33,250
Gainera, hau prestatu egin zuela uste dut.

23
00:02:33,333 --> 00:02:35,250
Berarekin hitz egin behar dugu.

24
00:02:35,333 --> 00:02:37,166
Erabili egin gaituela uste dut.

25
00:02:39,083 --> 00:02:41,416
Ez naute sekula onartuko, ama.

26
00:02:41,500 --> 00:02:43,958
Prostituta lanetan nire bezeroak ziren.

27
00:02:44,041 --> 00:02:46,625
- Nazka izango didate.
- Haiek jakingo dute.

28
00:02:46,708 --> 00:02:48,500
Hori iraganean geratu da.

29
00:02:50,416 --> 00:02:54,583
Bakarrik utzi zintudanean egin nizun
minagatik ordaina emango dizut.

30
00:02:56,250 --> 00:02:58,708
Merezi duzun guztia emango dizut.

31
00:03:00,458 --> 00:03:03,083
- Onartu egin beharko naute.
- Bai horixe.

32
00:03:03,166 --> 00:03:06,291
SUSMAGARRIA

33
00:03:06,375 --> 00:03:07,750
Badakit, Joca.

34
00:03:08,833 --> 00:03:12,041
Familia honetako guztiek dute
sekretu arraroren bat.

35
00:03:15,083 --> 00:03:17,208
Begira, Inês, nagusia gainean duzu.

36
00:03:17,291 --> 00:03:21,375
Konponduko naiz hemen.
Emakume horrekin hitz egin behar duzu.

37
00:03:22,458 --> 00:03:23,333
Arrazoi duzu.

38
00:03:24,250 --> 00:03:26,375
Berehala noa. Eskerrik asko.

39
00:03:31,541 --> 00:03:34,166
Software berria konpondu dut.

40
00:03:34,250 --> 00:03:36,833
Badabil, baina zainduko dut.

41
00:03:37,416 --> 00:03:38,541
Ondo da.

42
00:03:39,625 --> 00:03:43,375
Dirudienez, zure bizilaguna
nire amaginarrebaren alaba da.

43
00:03:45,125 --> 00:03:46,458
Hau kasualitatea.

44
00:03:46,958 --> 00:03:49,666
Bai, baina nik ez dut sinesten.

45
00:03:50,541 --> 00:03:52,000
- Nik ere ez.
- Barkatu.

46
00:03:52,083 --> 00:03:53,333
Andereñoa.

47
00:03:53,416 --> 00:03:55,458
Andrea, ezin nauzu gelditu. Kaixo.

48
00:03:55,541 --> 00:03:56,791
- Rita?
- Bai.

49
00:03:57,708 --> 00:03:59,666
Orain ulertzen dut, Heitor.

50
00:03:59,750 --> 00:04:01,666
Munduaren jabe zarela uste duzu.

51
00:04:01,750 --> 00:04:04,500
Nahi duzuna egin dezakezula
uste duzu, ezta?

52
00:04:04,583 --> 00:04:08,916
Zugatik egin duen guztiarekin ere,
jipoitu egin duzu, hitzik entzun gabe.

53
00:04:09,000 --> 00:04:11,291
Zital hutsa zara! Horixe zara!

54
00:04:11,375 --> 00:04:14,750
Eta hiltzailea edo mafiakoa bazara,
bost axola.

55
00:04:14,833 --> 00:04:15,708
Izorra zaitez!

56
00:04:15,791 --> 00:04:19,166
Rafaeli eskua berriro luzatzen badiozu,

57
00:04:19,250 --> 00:04:20,458
akabatuko zaitut.

58
00:04:21,791 --> 00:04:22,916
Utzi Rafael bakean.

59
00:04:23,416 --> 00:04:24,958
Tira, Miranda. Goazen.

60
00:04:26,541 --> 00:04:27,791
Goazen, Miranda!

61
00:04:29,250 --> 00:04:31,250
Txerri honekin geratuko al zara?

62
00:04:31,333 --> 00:04:32,500
- Lasaitu.
- Ez!

63
00:04:32,583 --> 00:04:34,958
Ez naiz lasaituko. Zuri diotsut. Goazen.

64
00:04:36,625 --> 00:04:37,500
Ondo da.

65
00:04:38,125 --> 00:04:41,416
Nahi duzun bezala.
Baina ez esan abisatu ez nizula.

66
00:04:42,250 --> 00:04:43,125
Rita!

67
00:04:45,416 --> 00:04:46,583
Rita!

68
00:04:46,666 --> 00:04:49,458
Miranda, erotu egin zara!
Burua galdu duzu!

69
00:04:49,541 --> 00:04:52,583
Jainko maitea, ez al zara ohartzen?
Itsu al zaude?

70
00:04:52,666 --> 00:04:54,833
Lagun, jende hau kakaztuta dago.

71
00:04:54,916 --> 00:04:59,000
Tipo horrek limurtu nahi zaitu,
eta zu bere jokoan erortzen ari zara.

72
00:04:59,083 --> 00:05:01,166
Badakit, niri ere gertatu baitzait.

73
00:05:01,833 --> 00:05:02,750
Esnatu nintzen.

74
00:05:03,458 --> 00:05:04,416
Esnatu, lagun.

75
00:05:29,458 --> 00:05:32,958
Ez dakit zuk ere uste duzun

76
00:05:33,041 --> 00:05:35,416
jendeak dioen munstro hori naizela.

77
00:05:36,875 --> 00:05:39,250
Baina jendeak dioena sinetsi beharrean,

78
00:05:40,500 --> 00:05:42,500
emadazu aukera bat

79
00:05:43,541 --> 00:05:45,125
nolakoa naizen erakusteko.

80
00:06:02,500 --> 00:06:04,416
Zure etxean zaude.

81
00:06:05,333 --> 00:06:06,750
Hara.

82
00:06:07,250 --> 00:06:09,625
Arropa zure logelan dago.

83
00:06:09,708 --> 00:06:11,625
Zure gauzak kokatzeko esan diet.

84
00:06:13,083 --> 00:06:17,125
Ama, zein ondo apainduta daukazun. Hara.

85
00:06:17,208 --> 00:06:19,666
Elkarrekin ondo moldatuko gara.

86
00:06:19,750 --> 00:06:21,958
Benetan antzekoak gara.

87
00:06:23,875 --> 00:06:27,625
Eraikin honetan ez dago inoiz bakerik.

88
00:06:27,708 --> 00:06:29,666
Sinestezina da.

89
00:06:31,083 --> 00:06:34,208
- Zure alabarekin hitz egin behar dut.
- Dagoeneko?

90
00:06:34,291 --> 00:06:36,708
Berriak azkar zabaltzen dira.

91
00:06:37,958 --> 00:06:39,458
Inês Cardoso dut izena.

92
00:06:39,541 --> 00:06:43,583
Dianaren kasuko poliziaburua naiz.
Galdera batzuk ditut.

93
00:06:43,666 --> 00:06:45,583
Ez da une egokiena.

94
00:06:45,666 --> 00:06:46,916
Ez kezkatu, ama.

95
00:06:47,541 --> 00:06:50,125
Ez dit axola galderei erantzutea. Ondo da.

96
00:06:50,208 --> 00:06:51,666
- Ziur zaude?
- Bai.

97
00:06:54,041 --> 00:06:56,083
Bakarrik hitz egin dezakegu?

98
00:06:57,416 --> 00:06:59,166
Nire amak entzun dezake.

99
00:07:00,833 --> 00:07:01,666
Ados.

100
00:07:02,250 --> 00:07:04,458
Badakizu Diana hil zela.

101
00:07:05,791 --> 00:07:07,250
Berriak jarraitu ditut.

102
00:07:08,000 --> 00:07:09,583
Nire ahizpa zen, ezta?

103
00:07:10,166 --> 00:07:12,291
Zoritxarrez, ez nuen ezagutu.

104
00:07:12,375 --> 00:07:15,083
Non zeunden Diana hil zen gauean?

105
00:07:15,166 --> 00:07:18,500
Festa batean. Etxe bateko sexu festan.

106
00:07:18,583 --> 00:07:20,875
Festa hartan.

107
00:07:21,791 --> 00:07:25,875
Badakizu nork antolatu zuen festa?
Norena da etxea?

108
00:07:25,958 --> 00:07:28,125
Ez dakit jabeak nortzuk diren.

109
00:07:28,208 --> 00:07:30,625
Festa hilean behin egiten dutela dakit.

110
00:07:31,208 --> 00:07:33,125
Aldiro toki batean.

111
00:07:33,208 --> 00:07:34,333
Diana ikusi zenuen?

112
00:07:39,958 --> 00:07:43,333
Inoiz egon al zara horrelako festa batean?

113
00:07:44,500 --> 00:07:45,333
Ez.

114
00:07:46,541 --> 00:07:49,166
Inoren aurpegia ez ikustea da asmoa.

115
00:07:50,000 --> 00:07:52,250
Jendea anonimoa da.

116
00:07:52,916 --> 00:07:55,208
Hala nahi dutenak behintzat.

117
00:07:55,833 --> 00:07:57,583
Eta Heitor? Han zegoen?

118
00:07:59,125 --> 00:08:00,000
Bai.

119
00:08:00,791 --> 00:08:03,208
Uneren batean ikusi nuen.

120
00:08:03,291 --> 00:08:04,583
Nor gehiago?

121
00:08:05,333 --> 00:08:06,541
Miranda.

122
00:08:06,625 --> 00:08:09,125
Miranda ere festan zegoen.

123
00:08:18,791 --> 00:08:19,708
Kaixo, amona.

124
00:08:20,708 --> 00:08:22,583
Miranda!

125
00:08:23,708 --> 00:08:26,625
Pozten nau zu ikusteak.

126
00:08:35,583 --> 00:08:37,791
Triste zaude.

127
00:08:41,833 --> 00:08:43,208
Ai, amona…

128
00:08:43,291 --> 00:08:45,583
Negarrez zaude!

129
00:08:46,208 --> 00:08:47,791
Zure beharra dut, amona.

130
00:09:02,208 --> 00:09:04,833
Miranda, Cléok hitz egitea onartu du.

131
00:09:04,916 --> 00:09:07,166
Ondo legoke gauean zu ere etortzea.

132
00:09:12,583 --> 00:09:14,750
Rita, nolatan joan zara hara?

133
00:09:16,583 --> 00:09:19,083
Norbaitek bere lekuan jarri behar zuen.

134
00:09:19,708 --> 00:09:22,208
Begira, Penha andrea aurkeztuko dizut.

135
00:09:22,291 --> 00:09:23,166
Kaixo, ama.

136
00:09:24,125 --> 00:09:25,000
Zer moduz?

137
00:09:25,666 --> 00:09:26,708
Hau Rafa da.

138
00:09:28,541 --> 00:09:30,041
Tira, esaiozu "kaixo".

139
00:09:30,916 --> 00:09:32,750
- Zer diozu? Argazkiari?
- Bai.

140
00:09:33,541 --> 00:09:35,791
- Arraroa da?
- Pixka bat.

141
00:09:36,291 --> 00:09:38,166
Beti hitz egiten diot.

142
00:09:38,791 --> 00:09:41,458
Badakit zerutik entzuten didala.

143
00:09:44,375 --> 00:09:45,625
Tira, esan "kaixo".

144
00:09:47,041 --> 00:09:47,958
Kaixo.

145
00:09:49,791 --> 00:09:50,833
Penha andrea?

146
00:09:52,041 --> 00:09:54,666
- Ez dit erantzuten.
- Ezin dut sinetsi.

147
00:09:58,416 --> 00:09:59,750
Oso arraroa da.

148
00:10:01,708 --> 00:10:03,958
Duela denbora asko hil zen.

149
00:10:04,458 --> 00:10:06,250
Baina oraindik mingarria da.

150
00:10:07,083 --> 00:10:08,833
Nire ama oso adeitsua zen,

151
00:10:09,333 --> 00:10:11,083
polita, atsegina.

152
00:10:11,583 --> 00:10:13,916
Baina beti okerreko gizona maite zuen.

153
00:10:16,125 --> 00:10:18,541
Ez dut niretzat gauza bera nahi.

154
00:10:21,083 --> 00:10:22,166
Begira, Rita.

155
00:10:23,833 --> 00:10:25,958
Badakit ez naizela egokiena,

156
00:10:26,833 --> 00:10:30,000
ez dut dirurik,
ezta ikasketarik ere, baina…

157
00:10:31,750 --> 00:10:33,583
Gauza bat segurua da.

158
00:10:35,708 --> 00:10:36,791
Ez zaitut minduko.

159
00:10:39,083 --> 00:10:39,958
Benetan?

160
00:10:40,500 --> 00:10:42,833
Hitzeman berari!

161
00:10:42,916 --> 00:10:46,583
- Nire amari.
- Hitzematen dizut, Penha andrea. Kito.

162
00:10:46,666 --> 00:10:48,791
- Irribarre egin du.
- Bai.

163
00:11:01,083 --> 00:11:03,541
Nire alabarengatik zoriontzera zatoz?

164
00:11:04,791 --> 00:11:07,791
Vitória andrea,
ez dut Lorenzoren berririk izan.

165
00:11:07,875 --> 00:11:11,333
Mesedez, badakit zerbait dakizula,
hitz egiten duzuela.

166
00:11:11,416 --> 00:11:14,333
Bai, deitu egin zidan,
baina lanpetuta nago, ados?

167
00:11:14,416 --> 00:11:15,541
Esan non dagoen!

168
00:11:15,625 --> 00:11:17,375
Ez dakit non dagoen.

169
00:11:17,458 --> 00:11:21,083
Deitu egin zidan, dirua bidali nion
eta ez dut besterik jakin.

170
00:11:24,833 --> 00:11:26,166
Zeri begira zaude?

171
00:11:33,166 --> 00:11:34,541
Seme, azkenean!

172
00:11:34,625 --> 00:11:37,208
Ama, esan nizun Vitória bakean uzteko.

173
00:11:37,291 --> 00:11:41,375
Ondo nago. São Paulon nago, ados?
Toki berean bizi naiz.

174
00:11:41,458 --> 00:11:44,333
Ez nazazu bilatu.
Behar bazaitut, deituko dizut.

175
00:11:52,291 --> 00:11:54,458
Whiskitxo bat lasaitzeko?

176
00:11:54,541 --> 00:11:57,416
Ez, eskerrik asko.
Cléo laster iritsiko da.

177
00:11:57,500 --> 00:12:00,875
Miranda, entzun.
Badakizu Cléorena ez zela serioa izan.

178
00:12:00,958 --> 00:12:02,458
Dibertsioa izan zen.

179
00:12:02,541 --> 00:12:05,000
Berarekin izan nuenak ez du garrantzirik.

180
00:12:05,875 --> 00:12:08,541
Prostituta da eta ni ezkongabea nintzen.

181
00:12:08,625 --> 00:12:10,750
Bai, Fernando. Ez dit axola.

182
00:12:11,708 --> 00:12:14,250
Baina zerbait ezkutatzen duela uste dut.

183
00:12:15,875 --> 00:12:16,708
Bada,

184
00:12:17,500 --> 00:12:19,375
otsoa aipatu, otsoa agertu.

185
00:12:22,750 --> 00:12:23,916
Kaixo, Cléo.

186
00:12:26,000 --> 00:12:27,000
Kaixo.

187
00:12:28,291 --> 00:12:29,208
Zer moduz?

188
00:12:30,000 --> 00:12:31,375
Zure falta sentitu dut.

189
00:12:35,958 --> 00:12:37,541
Barkatu.

190
00:12:38,333 --> 00:12:39,708
Ohitura da.

191
00:12:42,291 --> 00:12:43,125
Kaixo.

192
00:12:43,708 --> 00:12:44,541
Niretzat da?

193
00:12:46,500 --> 00:12:48,458
Zein atseginak. Mila esker.

194
00:12:49,750 --> 00:12:50,750
Txin-txin.

195
00:12:51,333 --> 00:12:52,208
Topa.

196
00:12:56,958 --> 00:12:58,958
Argia izango naiz zuekin.

197
00:12:59,625 --> 00:13:00,708
Mesedez.

198
00:13:03,416 --> 00:13:05,416
Vitóriaren alaba naizela jakitean,

199
00:13:05,500 --> 00:13:08,750
nahasita nengoen, galduta.

200
00:13:09,250 --> 00:13:11,875
Gauzak onartzeko denbora eskatu nion.

201
00:13:11,958 --> 00:13:15,208
Orduan hasi zen gure artekoa, Fernando.

202
00:13:16,041 --> 00:13:20,208
Nire familia ezagutu nahi nuen.
Zer egin jakiteko.

203
00:13:20,291 --> 00:13:23,208
Elkar ezagutzen ari ginela,
Heitor aipatu zenuen.

204
00:13:23,916 --> 00:13:25,875
Orduan nahasi ziren kontuak.

205
00:13:25,958 --> 00:13:29,708
Eta zer zen Mirandari laguntza eske
bidali zenion bideo hura?

206
00:13:29,791 --> 00:13:31,500
Etsita nengoen.

207
00:13:31,583 --> 00:13:32,791
Jarri nire lekuan.

208
00:13:32,875 --> 00:13:35,833
Hotelean giltzapetu ninduten.
Ez nekien zergatik.

209
00:13:35,916 --> 00:13:38,000
Festarena norbaiti esan behar nion.

210
00:13:39,250 --> 00:13:41,208
Sinetsi egin behar didazue.

211
00:13:41,291 --> 00:13:43,625
Norbaiti esateko aukera bakarra zen.

212
00:13:43,708 --> 00:13:45,500
Baina drogatu egin ninduten,

213
00:13:45,583 --> 00:13:47,250
eta ezin zintudan aurkitu.

214
00:13:47,916 --> 00:13:50,500
Heitor azkarra da, sadikoa.

215
00:13:50,583 --> 00:13:52,041
Ez dut asko gogoratzen.

216
00:13:55,500 --> 00:13:58,458
Goazen poliziarengana.
Dena kontatuko diegu.

217
00:13:58,541 --> 00:14:02,250
Ezin dut Heitor salatu, ados?

218
00:14:02,333 --> 00:14:03,958
- Zergatik ez?
- Ezin dut.

219
00:14:04,500 --> 00:14:06,916
Vitóriaren alaba nintzela esan nion.

220
00:14:07,625 --> 00:14:09,125
Ez zidan sinetsi.

221
00:14:09,208 --> 00:14:12,708
Baina ikertzen hasi
eta egia zela jakin zuen.

222
00:14:13,416 --> 00:14:16,125
Isiltasun hitzarmena proposatu zidan.

223
00:14:17,083 --> 00:14:18,333
Ni aske uzteagatik.

224
00:14:19,416 --> 00:14:22,250
Badakizue zer gertatuko den
zerbait esaten badut?

225
00:14:22,833 --> 00:14:24,000
Hil egingo nau.

226
00:14:26,625 --> 00:14:30,208
Baina zergatik bahitu zintuen, Cléo?

227
00:14:30,708 --> 00:14:32,833
Zergatik jarri zen arriskuan?

228
00:14:32,916 --> 00:14:34,916
Bere jokoaren parte bat da.

229
00:14:40,416 --> 00:14:43,500
Enkantera atera aurretik,
produktua probatzen du.

230
00:14:46,875 --> 00:14:49,000
Gauza beldurgarriak ikusi ditut.

231
00:14:50,166 --> 00:14:51,916
Eta ez nengoen bakarrik.

232
00:14:52,000 --> 00:14:55,583
Beste emakume batzuk zeuden.
Jainkoak daki zer gertatu zaien.

233
00:14:56,208 --> 00:15:00,916
Egia da, sinetsi egin behar didazu.
Ahaztu egin nahi dut, ulertzen?

234
00:15:08,541 --> 00:15:10,041
Hobe dut joatea, ez?

235
00:15:10,125 --> 00:15:11,458
Banoa.

236
00:15:12,916 --> 00:15:15,041
Baina kontuz ibili zaitezte, ados?

237
00:15:15,583 --> 00:15:17,875
Tipo horrek ez du mugarik.

238
00:15:22,583 --> 00:15:25,291
Bikote ona egiten duzue. Benetan.

239
00:15:26,958 --> 00:15:28,791
Ni izan naiz bitartekoa, ezta?

240
00:15:34,375 --> 00:15:35,333
Kontuz ibili.

241
00:15:42,041 --> 00:15:45,500
Istorio hau oso arraroa da, Fernando.

242
00:15:46,291 --> 00:15:47,833
Ezerk ez du zentzurik.

243
00:15:49,166 --> 00:15:51,291
Eta bahitu ez bazuen?

244
00:15:52,458 --> 00:15:53,708
Gezurra izan daiteke.

245
00:15:55,458 --> 00:15:59,125
Cléok gezurra badio, Heitor errugabea da?

246
00:15:59,208 --> 00:16:02,458
Ez dakit. Ez dut
Heitorren aurkako ezer aurkitu.

247
00:16:03,083 --> 00:16:05,291
Hau nahaste-borrastea.

248
00:16:06,833 --> 00:16:09,541
Eta bere bulegoan zegoen
memoriako argazkiak?

249
00:16:10,125 --> 00:16:12,333
Cléo lotuta eta zaurituta zegoen.

250
00:16:13,000 --> 00:16:14,708
Zergatik esango du gezurra?

251
00:16:15,916 --> 00:16:19,166
Nola dakizu hori?
Ez zenituen argazkiak ikusi.

252
00:16:23,541 --> 00:16:25,000
Ahaztu dezagun kontua.

253
00:16:26,083 --> 00:16:28,416
Ahaztu hori. Gozatu dezagun elkarrekin.

254
00:16:41,208 --> 00:16:42,458
Azaroaren 15a.

255
00:16:43,708 --> 00:16:47,125
Gaur ohartu naiz besteen bizitzan
hain nengoela sartuta,

256
00:16:47,208 --> 00:16:48,833
non nirea ahaztu dudan.

257
00:16:52,625 --> 00:16:55,500
Nola daki Fernandok
ikusi ez dituen gauzak?

258
00:16:58,708 --> 00:17:02,875
Garrantzitsua da frogak bilatzeko
krimenaren tokira itzultzea.

259
00:17:05,541 --> 00:17:07,125
GAILU BERRIA
IREKI ARTXIBOA

260
00:17:07,208 --> 00:17:08,166
FAMILIA
KARPETA BERRIA

261
00:17:24,916 --> 00:17:28,083
GAILUA: EZEZAGUNA
DATA 10/12 - ORDUA 23:37

262
00:17:36,625 --> 00:17:38,458
GAILUA: MUGIKORRA

263
00:17:38,541 --> 00:17:40,666
GAILUAREN KOKAPENA

264
00:17:40,750 --> 00:17:43,625
DATA
ORDUA

265
00:17:43,708 --> 00:17:45,875
GPS MAPA - KARGATZEN…

266
00:17:52,458 --> 00:17:54,791
KOKAPENA: SÃO PAULO
MORUMBI AUZOA

267
00:17:54,875 --> 00:17:59,666
89. POLIZIA-ETXEA
10/12 22:48AN

268
00:18:02,791 --> 00:18:06,083
GAILUA: EZEZAGUNA
DATA: 10/12 - ORDUA: 23:37

269
00:18:11,041 --> 00:18:14,583
POLIZIA ERREGISTROA
HEITOR PRADO - BILATU

270
00:18:16,041 --> 00:18:17,458
GALDEKETA
10/12TIK 10/13RA

271
00:18:17,541 --> 00:18:21,083
Atxilotuta bazegoen,
nork atera zituen argazkiak?

272
00:18:56,500 --> 00:18:58,458
- Bai?
- Miranda.

273
00:18:59,041 --> 00:19:02,375
- Miranda, kontuz…
- Amona, lasaitu.

274
00:19:02,458 --> 00:19:03,750
Arriskuan zaude.

275
00:19:04,416 --> 00:19:05,750
Etor zaitez.

276
00:19:05,833 --> 00:19:08,083
- Ez dizut ulertzen.
- Dena entzun dut.

277
00:19:09,208 --> 00:19:11,458
Etor zaitez. Dena azalduko dizut.

278
00:19:11,541 --> 00:19:13,250
- Etorri!
- Amona!

279
00:19:16,583 --> 00:19:18,416
Sentitzen dut. Ez zegoen ondo.

280
00:19:18,500 --> 00:19:22,250
Suspertzen saiatu gara,
baina ezinezkoa izan da.

281
00:19:22,333 --> 00:19:23,333
Bihotza izan da.

282
00:19:25,791 --> 00:19:29,083
Ezinezkoa da hori.
Oraintxe deitu dit etortzeko esanez.

283
00:19:29,166 --> 00:19:30,291
Ez.

284
00:19:30,375 --> 00:19:31,250
Amona?

285
00:19:31,333 --> 00:19:34,916
Gauean oso arraro egon da, urduri zegoen.

286
00:19:35,000 --> 00:19:38,166
Lurrean hilda aurkitu dugu.

287
00:19:38,875 --> 00:19:40,000
Sentitzen dut.

288
00:19:40,541 --> 00:19:42,041
Ez. Amona!

289
00:19:42,125 --> 00:19:43,333
Amona.

290
00:19:43,416 --> 00:19:46,333
Hemen nago. Amona, Miranda naiz.

291
00:19:50,833 --> 00:19:52,208
Miranda naiz, amona.

292
00:19:54,291 --> 00:19:55,125
Amona?

293
00:20:01,041 --> 00:20:03,750
Ez nazazu bakarrik utzi, amona!

294
00:20:04,250 --> 00:20:05,083
Amona.

295
00:20:19,750 --> 00:20:23,625
ESTHER SANTA CRUZ
1941/06/13 - 2022/11/15

296
00:20:27,000 --> 00:20:29,750
Jateko zerbait prestatuko dizut?

297
00:20:31,291 --> 00:20:33,125
Ez dut jan nahi. Mila esker.

298
00:20:34,375 --> 00:20:36,666
Egia esan, bakarrik egon nahi dut.

299
00:20:38,083 --> 00:20:39,333
Joan zaitezke.

300
00:20:39,833 --> 00:20:41,500
Nik zainduko dut, ados?

301
00:20:42,000 --> 00:20:43,166
Ez, Rita.

302
00:20:44,083 --> 00:20:46,083
Bakarrik egon nahi dut.

303
00:20:48,875 --> 00:20:50,916
Deitu zerbait behar baduzu, ados?

304
00:20:51,500 --> 00:20:52,333
Maite zaitut.

305
00:21:02,250 --> 00:21:04,000
SENTITZEN DUT ZURE GALERA.

306
00:21:04,083 --> 00:21:06,083
BEHAR BANAUZU, HEMEN NAGO.

307
00:21:24,375 --> 00:21:25,958
Lagun, ni naiz.

308
00:21:26,041 --> 00:21:28,166
Utzi sartzen. Aste bat pasatu da.

309
00:21:30,833 --> 00:21:34,708
MIRANDA? ZUTAZ JAKIN NAHI DUT…

310
00:21:40,458 --> 00:21:43,083
Miranda, ondo zauden jakin nahi dut.

311
00:21:43,166 --> 00:21:44,875
Ireki, mesedez.

312
00:21:55,833 --> 00:21:58,458
Miranda, dendan egon naiz.

313
00:21:58,541 --> 00:22:00,333
Gauza batzuk erosi dizkizut.

314
00:22:01,041 --> 00:22:02,708
Atean utziko ditut, ados?

315
00:22:04,666 --> 00:22:06,416
ZER MODUZ ZAUDE GAUR?

316
00:22:06,500 --> 00:22:08,375
IKUS ZAITZAKET?

317
00:22:08,458 --> 00:22:10,125
BEHAR AL DUZU ZERBAIT?

318
00:22:10,208 --> 00:22:12,000
BADAKIT ZAILA DELA. UTZI LAGUNTZEN.

319
00:22:12,083 --> 00:22:14,083
HITZ EGITEAK MESEDE EGITEN DU. DEITUKO?

320
00:22:14,166 --> 00:22:18,166
LAGUNTZEKO ZERBAIT EGIN DEZAKET?

321
00:22:25,333 --> 00:22:30,125
HILABETE GEROAGO

322
00:22:58,208 --> 00:23:00,041
- Zoaz.
- Kaixo, Miranda.

323
00:23:01,000 --> 00:23:02,750
Zoaz. Bakarrik egon nahi dut.

324
00:23:04,125 --> 00:23:08,125
Miranda, ezin zara
betiko etxean sartuta egon.

325
00:23:09,375 --> 00:23:10,666
Ados? Ireki atea.

326
00:23:10,750 --> 00:23:11,791
Heitor, zoaz.

327
00:23:11,875 --> 00:23:14,375
Ritari atea ireki ez badiot,
zuri gutxiago.

328
00:23:14,458 --> 00:23:16,708
Badakizu noiztik daramazun irten gabe?

329
00:23:17,208 --> 00:23:18,041
Hilabete.

330
00:23:18,666 --> 00:23:21,625
Badakit nola sentitzen zaren.
Ezagutzen dut samina.

331
00:23:22,125 --> 00:23:24,333
Baina ezin duzu amore eman.

332
00:23:24,416 --> 00:23:25,916
Zure amonak ez luke nahi.

333
00:23:44,458 --> 00:23:46,541
Txikia nintzenetik etortzen naiz.

334
00:23:47,875 --> 00:23:50,250
Hobeto sentituko zara, hitzematen dizut.

335
00:23:54,291 --> 00:23:56,125
Arropa erosi dizut.

336
00:23:57,833 --> 00:23:58,750
Aldatu.

337
00:24:01,083 --> 00:24:02,583
Niretzat lan egiten duzu.

338
00:24:03,333 --> 00:24:04,583
Egin ezazu diodana.

339
00:24:06,291 --> 00:24:12,458
- Nire jabea zarela uste duzu?
- Badakizu zer den botere hutsunea?

340
00:24:14,833 --> 00:24:18,541
Ez duzu zeure buruaren ardura,
ez zabiltza ondo zaintzen.

341
00:24:19,458 --> 00:24:21,666
Beraz, hobeto egon arte,

342
00:24:23,041 --> 00:24:24,458
ni naiz zure jabea.

343
00:24:35,333 --> 00:24:36,458
Ea ba, hemen nago.

344
00:24:37,250 --> 00:24:38,333
Pozik zaude?

345
00:24:40,000 --> 00:24:41,208
Oraindik ez.

346
00:24:42,958 --> 00:24:44,125
Baina egongo naiz.

347
00:24:50,083 --> 00:24:51,000
Goazen.

348
00:25:11,166 --> 00:25:12,375
Bukatu da disimulua.

349
00:25:18,208 --> 00:25:20,875
Ez dut sentitzen dudana ezkutatu nahi.

350
00:26:40,583 --> 00:26:43,666
- Hotza dago.
- Ez, oso ona dago.

351
00:26:44,250 --> 00:26:45,125
Oso ona.

352
00:27:02,666 --> 00:27:04,541
Gaur abenduaren 19a da,

353
00:27:05,208 --> 00:27:07,125
guardia jaitsi dudan eguna.

354
00:27:07,625 --> 00:27:10,583
Denek aldentzeko esan zidaten arren,

355
00:27:10,666 --> 00:27:14,583
zerbaitek indarrez
Heitorrengana erakartzen nau.

356
00:27:16,666 --> 00:27:18,458
Zentzua alde batera utzi dut.

357
00:27:22,375 --> 00:27:24,291
Heitorrek gauza bera egin du.

358
00:27:29,958 --> 00:27:32,166
Nortaz fida naiteke? Jada ez dakit.

359
00:27:32,250 --> 00:27:33,291
Egun on.

360
00:27:34,041 --> 00:27:35,958
- Egun on.
- Egun on.

361
00:27:39,166 --> 00:27:40,291
Zertan zabiltza?

362
00:27:56,375 --> 00:27:58,625
Heitor gaur ere ez da lanera joan.

363
00:27:58,708 --> 00:28:02,458
Goian izan naiz eta Glóriak esan dit
ez duela etxean lo egin.

364
00:28:02,541 --> 00:28:04,458
Telefonoa ere ez du erantzuten.

365
00:28:04,541 --> 00:28:06,166
Miranda ere ez dago.

366
00:28:11,416 --> 00:28:13,250
Elkarrekin daudela uste duzu.

367
00:28:13,750 --> 00:28:16,750
Ez zara ohartu
Heitorrek nola begiratzen dion?

368
00:28:17,875 --> 00:28:19,166
Baina zurekin dabil.

369
00:28:19,750 --> 00:28:21,541
Ez zaudete elkarrekin?

370
00:28:22,250 --> 00:28:24,916
Ondo egin zenuen
Heitorrekin harremana utzita.

371
00:28:25,000 --> 00:28:28,250
Baina oraingoan ez diot irabazten utziko.

372
00:28:38,041 --> 00:28:41,000
Hackerrak errugabe itxurak
egiten ditu, ezta?

373
00:28:41,500 --> 00:28:42,666
Ez duzu uste?

374
00:28:44,666 --> 00:28:48,291
Ez kezkatu. Nire laguntzarekin,
hitz egitera behartuko dugu.

375
00:28:49,583 --> 00:28:51,500
Zer egiten duzu hemen, Nina?

376
00:28:52,000 --> 00:28:52,875
Zure nagusia

377
00:28:52,958 --> 00:28:56,000
haserre dago kasuarekin
denbora asko daramazulako.

378
00:28:56,083 --> 00:28:57,083
Baita zera ere.

379
00:28:58,250 --> 00:28:59,083
Zer da?

380
00:29:00,083 --> 00:29:02,333
- Kontrolatzera zatoz?
- Kontrolatu?

381
00:29:02,416 --> 00:29:06,250
Ez horixe. Laguntzera nator.
Bi hilabete daramatzazu, Inês.

382
00:29:06,333 --> 00:29:09,041
Neuk argituko dut.
Ez dut zure laguntza nahi.

383
00:29:09,125 --> 00:29:10,375
Sentitzen dut,

384
00:29:11,375 --> 00:29:13,166
baina konformatu beharko duzu.

385
00:29:15,250 --> 00:29:16,541
Goiko aginduak dira.

386
00:29:23,791 --> 00:29:28,291
Kontatu gehiago.
Helenarekin zenuena amaitu da?

387
00:29:28,375 --> 00:29:30,750
Hasi ere ez zen egin, egia esan.

388
00:29:31,750 --> 00:29:33,125
Errespetua diot,

389
00:29:33,791 --> 00:29:35,250
baina ez da maitasuna.

390
00:29:38,583 --> 00:29:39,958
Eta Diana?

391
00:29:42,875 --> 00:29:44,708
Diana nitaz aprobetxatu zen.

392
00:29:46,125 --> 00:29:48,500
Bernardo hil nuela sinetsarazi zidan,

393
00:29:48,583 --> 00:29:49,708
munstroa nintzela.

394
00:29:50,291 --> 00:29:51,541
Probetxu atera zuen.

395
00:29:52,291 --> 00:29:53,583
Akats bat izan zen.

396
00:29:54,208 --> 00:29:56,125
Gauza on bakarra Luísa da.

397
00:29:58,708 --> 00:30:00,833
Orduan, ez zara inoiz maitemindu?

398
00:30:01,750 --> 00:30:02,875
Bazegoen bat.

399
00:30:05,916 --> 00:30:07,083
Asko maite ninduen

400
00:30:08,166 --> 00:30:09,583
pertsona bat.

401
00:30:10,458 --> 00:30:11,666
Behar baino gehiago.

402
00:30:12,708 --> 00:30:14,875
Maitasun posesiboa zen,

403
00:30:15,458 --> 00:30:17,666
menderatzailea, nolabait…

404
00:30:19,875 --> 00:30:20,958
itotzen zaituena.

405
00:30:22,583 --> 00:30:24,250
Nire jabea izan nahi zuen,

406
00:30:25,333 --> 00:30:26,708
estutu egiten ninduen,

407
00:30:27,666 --> 00:30:29,791
ez zituen mugak errespetatzen.

408
00:30:30,375 --> 00:30:32,625
Nuen pertsonarik garrantzitsuena zen.

409
00:30:32,708 --> 00:30:36,125
Baina askotan esaten nion arren,
ez zidan sinesten.

410
00:30:36,208 --> 00:30:38,791
Kontrolik gabeko maitasuna zen.

411
00:30:40,333 --> 00:30:42,916
Horrek hondatu zuen gure artekoa.

412
00:30:44,291 --> 00:30:45,583
Zer gertatu zen?

413
00:30:48,458 --> 00:30:50,125
Nire aurrean suizidatu zen,

414
00:30:51,583 --> 00:30:53,916
zenbat maite ninduen esanez.

415
00:30:56,708 --> 00:30:57,875
Nire ama zen.

416
00:31:01,958 --> 00:31:05,250
Imajinatzen duzu egunero
gauza bera gogoan izatea?

417
00:31:07,250 --> 00:31:10,583
Hain maitasun nahasia izan eta gero,

418
00:31:12,583 --> 00:31:14,916
ez nintzen berriz maitatzeko gai izan.

419
00:31:15,541 --> 00:31:19,083
Nire buruan, maitasuna txarra zen,

420
00:31:19,166 --> 00:31:20,375
obsesio bat,

421
00:31:20,458 --> 00:31:22,541
oinazea eragiten duena

422
00:31:22,625 --> 00:31:24,291
eta beti min emango duena.

423
00:31:24,375 --> 00:31:27,916
Ez da sentimendu bat bakarrik,
hil dezakeen arma bat da.

424
00:31:30,333 --> 00:31:31,875
Diana zuk hil zenuen?

425
00:31:34,041 --> 00:31:35,875
Zer axola du horrek, Miranda?

426
00:31:37,208 --> 00:31:39,458
Elkarrekin pasatu duguna eta gero,

427
00:31:39,958 --> 00:31:41,666
ez zara nitaz fidatzen.

428
00:31:45,958 --> 00:31:47,375
Itxaron, ez da hori.

429
00:31:47,458 --> 00:31:50,666
Heitor! Fernandok adi ibiltzeko dio,
baina ez dut ezer.

430
00:31:50,750 --> 00:31:53,583
Zeuk esatea nahi dut. Esan, Heitor!

431
00:31:53,666 --> 00:31:56,083
Ni ikertzen ari zarete, Miranda? Benetan?

432
00:31:57,750 --> 00:31:59,833
- Zer nahi duzu?
- Ezer ez.

433
00:31:59,916 --> 00:32:01,791
Zergatik hurbildu zara nigana?

434
00:32:01,875 --> 00:32:04,000
Fernandoren plana da?

435
00:32:04,083 --> 00:32:06,916
Hilketa leporatzeko niregana hurbiltzea?

436
00:32:08,291 --> 00:32:09,208
Aitortu!

437
00:32:12,250 --> 00:32:13,875
Egia jakingo dut.

438
00:32:15,125 --> 00:32:16,000
Goazen.

439
00:32:25,791 --> 00:32:27,375
Miranda ikusi nahi dut.

440
00:32:28,666 --> 00:32:29,791
Zertarako?

441
00:32:29,875 --> 00:32:32,500
Argi dago esan dizuna baino
gehiago dakiela.

442
00:32:33,750 --> 00:32:36,750
Aurkitu ezazu
eta informazio gehiago bildu.

443
00:32:40,583 --> 00:32:41,875
Tira, Inês.

444
00:32:59,416 --> 00:33:02,166
Azkar itzuli zara dendatik, maitea.

445
00:33:05,125 --> 00:33:07,750
Geldi, Rafa. Geldi.

446
00:33:07,833 --> 00:33:09,708
Utzi lan egiten, mesedez.

447
00:33:10,500 --> 00:33:13,375
Rafael, une egokia denean, jakingo duzu.

448
00:33:13,458 --> 00:33:15,041
Esango dizut, ados?

449
00:33:15,125 --> 00:33:16,000
Otto?

450
00:33:16,083 --> 00:33:18,875
- Utzi zurekin egoten.
- Zertan ari zara?

451
00:33:18,958 --> 00:33:20,083
Zu nahi zaitut.

452
00:33:20,166 --> 00:33:21,916
Ez, Otto, geldi.

453
00:33:22,000 --> 00:33:23,916
Ez, geldi, mesedez. Joan zaitez.

454
00:33:24,000 --> 00:33:25,916
- Elkar ikusiko dugu.
- Zoaz.

455
00:33:26,000 --> 00:33:28,416
Zoaz hemendik edo poliziari deituko diot!

456
00:33:29,541 --> 00:33:31,625
Ikusiko duzu gehiago maite zaitudala.

457
00:33:41,833 --> 00:33:43,333
Tira. Etxean zaude.

458
00:34:03,125 --> 00:34:06,041
URTARRILAK 9

459
00:34:14,875 --> 00:34:16,791
Ez. Gelditu!

460
00:34:21,916 --> 00:34:23,083
Rita?

461
00:34:23,583 --> 00:34:24,541
Geldi!

462
00:34:50,166 --> 00:34:53,166
- Nor zara?
- Ritak ez dizu nitaz hitz egin?

463
00:34:54,500 --> 00:34:55,416
Otto naiz.

464
00:37:50,375 --> 00:37:52,583
Azpitituluak: Ilargi G.

