1
00:00:08,049 --> 00:00:12,429
SYRUP HERRIA, ZAZPI URTE LEHENAGO

2
00:00:14,222 --> 00:00:17,142
Piratak datoz!

3
00:00:17,225 --> 00:00:18,101
Piratak!

4
00:00:21,688 --> 00:00:22,981
Mugi, hustu kaleak!

5
00:00:23,064 --> 00:00:27,444
Piratak datoz! Babesera denok!

6
00:00:28,111 --> 00:00:28,987
Piratak!

7
00:00:32,824 --> 00:00:35,910
Hemen dira! Erasoan datoz!

8
00:00:37,662 --> 00:00:39,956
- Piratak datoz!
- Utzi tontakeriak.

9
00:00:40,457 --> 00:00:42,292
- Ihes egin!
- Berriro ez.

10
00:00:42,375 --> 00:00:44,044
- Ezkutatu!
- Egunero berdin.

11
00:00:45,003 --> 00:00:47,505
Piratak! Piratak datoz!

12
00:00:47,589 --> 00:00:50,508
Herria erasopean! Piratak!

13
00:00:51,009 --> 00:00:53,803
Piratak! Kanoiak kargatu! Itxi sarrerak!

14
00:00:55,430 --> 00:00:57,682
Neuk itxiko dizkizut sarrerak, baboa!

15
00:00:58,224 --> 00:01:00,977
Ez kezkatu! Ez naute menderatuko.

16
00:01:01,061 --> 00:01:03,938
Ez dago piratarik.
Aspaldian ez dira agertu.

17
00:01:04,022 --> 00:01:07,192
Oker zabiltza. Laster etorriko dira.

18
00:01:07,275 --> 00:01:10,737
Baina ez kezkatu,
Usopp kapitainak babestuko zaituzte.

19
00:01:10,820 --> 00:01:14,616
Utz iezaiozu bizitza alferrik galtzeari,
Usopp! Lotsagarria da.

20
00:01:14,699 --> 00:01:18,369
Piratak datoz! Piratak!

21
00:01:18,453 --> 00:01:20,538
- Piratak datoz!
- Baita zera ere.

22
00:01:39,349 --> 00:01:40,975
Hau berria da.

23
00:01:41,059 --> 00:01:41,893
Begira, Nami.

24
00:01:42,852 --> 00:01:44,813
- Nami!
- Zer?

25
00:01:48,942 --> 00:01:50,026
Amaitu dut!

26
00:01:50,610 --> 00:01:52,570
Eta zer da hori?

27
00:01:53,279 --> 00:01:56,783
Gure bandera.
Pirata talde bakoitzak berea du,

28
00:01:56,866 --> 00:01:58,034
eta orain geuk ere bai!

29
00:01:58,118 --> 00:02:00,411
Ez gara talde bat
eta ez duzu hori zintzilikatuko.

30
00:02:01,871 --> 00:02:03,456
Zoro, zatoz hau ikustera.

31
00:02:07,001 --> 00:02:07,877
Bitxia da.

32
00:02:10,755 --> 00:02:14,384
- Nami, komuna hondatu egin da.
- Ez dugu komunik.

33
00:02:17,011 --> 00:02:19,556
- Ba, zerbait ura galtzen ari da.
- Zer?

34
00:02:26,187 --> 00:02:27,063
Ez!

35
00:02:38,324 --> 00:02:39,492
Kaka zaharra.

36
00:02:41,286 --> 00:02:44,414
- Ura sartzen ari da. Zer egin duzu?
- Ezertxo ere ez.

37
00:02:44,497 --> 00:02:47,417
Ezpatak arrastaka eramanda
zerbait hautsiko zenuen.

38
00:02:47,500 --> 00:02:49,586
Ezin zenuen ontzi hobeago bat lapurtu?

39
00:02:49,669 --> 00:02:52,714
Aizue, bikote, talde bilera.

40
00:02:52,797 --> 00:02:53,923
- Ez gara taldea!
- Ez.

41
00:02:54,757 --> 00:02:57,218
Itsasontzi hobea behar dugu
Marra Handira iristeko.

42
00:02:57,302 --> 00:02:59,304
Benetako pirata itsasontzi bat.

43
00:03:00,388 --> 00:03:01,973
Lastotxapelen neurrikoa.

44
00:03:02,056 --> 00:03:05,518
- Lastotxapelak, serio?
- Izen polita da.

45
00:03:05,602 --> 00:03:08,271
"Deabruak" ere bai.
Kapelak, ordea, ez dira beldurgarriak.

46
00:03:08,354 --> 00:03:10,273
Piratek ez dute beldurrik eman behar.

47
00:03:12,108 --> 00:03:14,527
Orain, itsasontzi berri bat behar dugu.

48
00:03:15,028 --> 00:03:16,863
Non lortuko dugu?

49
00:03:20,658 --> 00:03:23,411
Gure aukera onena Gecko uhartedia da.

50
00:03:23,494 --> 00:03:26,289
Hondoratu aurretik irits gintezke.

51
00:03:26,372 --> 00:03:28,041
Eta han hobe bategatik utzi.

52
00:03:28,124 --> 00:03:29,792
Komuna duena.

53
00:03:30,293 --> 00:03:32,086
Lan bikaina, nabigatzaile.

54
00:03:33,713 --> 00:03:35,590
Ez duzu hori nire ontzian ipiniko.

55
00:03:51,147 --> 00:03:52,607
Jaitsi txikotatik!

56
00:03:52,690 --> 00:03:53,524
Bai, jauna!

57
00:03:54,192 --> 00:03:55,151
Agudo!

58
00:03:57,528 --> 00:04:01,199
Kadeteok, nire ontzian
zeuon balioa erakutsi beharko duzue.

59
00:04:02,408 --> 00:04:05,662
Shells hiria eraso zuten piratek
aurrea hartu digute.

60
00:04:06,913 --> 00:04:10,708
Baina nik ez dut sekula amore ematen.

61
00:04:12,961 --> 00:04:14,587
Argi dago, marinelok?

62
00:04:14,671 --> 00:04:15,838
Bai, jauna!

63
00:04:21,636 --> 00:04:24,138
Zergatik amaitu dut nik
leku penagarri honetan?

64
00:04:29,894 --> 00:04:31,312
Ospa.

65
00:04:33,982 --> 00:04:34,899
Mugitzeko.

66
00:04:36,150 --> 00:04:37,277
Zu ere bai, kadete.

67
00:04:40,446 --> 00:04:44,367
Zertan ari zarela uste duzu?
Jada neuk egin dut korapiloa.

68
00:04:44,450 --> 00:04:48,037
Irristatu eta askatuko zen.
Nire asmoa zera zen…

69
00:04:48,121 --> 00:04:49,539
Ni lotsagarri uztea.

70
00:04:51,457 --> 00:04:53,584
Ni baino gehiago zarelakoan, ala?

71
00:04:53,668 --> 00:04:54,585
Ez.

72
00:04:55,503 --> 00:04:58,131
- Lagundu nahi nizun.
- Kadeteok.

73
00:05:02,010 --> 00:05:04,512
Nork lotu du soka hau?

74
00:05:05,096 --> 00:05:06,014
Berak, jauna.

75
00:05:08,224 --> 00:05:09,183
Egia da hori?

76
00:05:11,769 --> 00:05:12,603
Bai.

77
00:05:13,479 --> 00:05:14,314
Bai, jauna.

78
00:05:20,236 --> 00:05:21,571
Korapilo bikaina.

79
00:05:23,281 --> 00:05:24,991
Itsasoan ibilia zara?

80
00:05:27,076 --> 00:05:28,077
Bai, jauna.

81
00:05:29,704 --> 00:05:30,830
Zatoz nirekin.

82
00:05:32,415 --> 00:05:35,585
Lan aspergarria berde daudenentzat utzi.

83
00:05:37,295 --> 00:05:38,671
Jauna? Nik, zer?

84
00:05:39,213 --> 00:05:40,506
Hartu soka eta praktikatu.

85
00:05:40,590 --> 00:05:43,176
Aitak irakatsi izana espero nuen.

86
00:05:53,978 --> 00:05:54,812
HIL ALA BIZIRIK

87
00:05:54,896 --> 00:05:56,356
Bai zera!

88
00:05:56,439 --> 00:05:58,941
Pailazoak 15 milioi berry balio zituen.

89
00:05:59,942 --> 00:06:02,403
Burua poltsa batean ekarri bagenu!

90
00:06:02,487 --> 00:06:04,113
Inork ez lizuke ordainduko.

91
00:06:06,240 --> 00:06:08,368
Zeure bila ere badabiltza.

92
00:06:10,953 --> 00:06:12,121
Egia da.

93
00:06:17,919 --> 00:06:21,047
Arrazoi gehiago Marra Handira joateko.
Hasiera berria!

94
00:06:22,340 --> 00:06:23,174
Bai.

95
00:06:24,717 --> 00:06:26,928
Ontzirik aurkitu duzu?

96
00:06:27,720 --> 00:06:30,723
Horretan nabil.
Itsasora bultzatu duzu ontzia?

97
00:06:30,807 --> 00:06:32,850
Bai! Itsas Armadak ez gaitu aurkituko.

98
00:06:34,769 --> 00:06:36,312
Honek ez du luze joko.

99
00:06:36,396 --> 00:06:39,190
Syrup herriak bere ontziolagatik du ospea.

100
00:06:39,273 --> 00:06:40,400
Aukera ugari dugu!

101
00:06:40,483 --> 00:06:42,652
Eta zeren zain gaude?

102
00:06:51,202 --> 00:06:52,412
Pailazo madarikatua.

103
00:07:00,503 --> 00:07:04,966
Gomazko mukizu hori.
Harrapatzen dudanean, ikusiko du!

104
00:07:07,218 --> 00:07:09,554
Inork ez du
Buggy Pailazoa barregarri uzten!

105
00:07:13,641 --> 00:07:18,187
Joño, bazen garaia
nire antzezle patetikoren bat azaltzeko.

106
00:07:18,271 --> 00:07:19,814
Orain, kendu nire fokutik!

107
00:07:22,733 --> 00:07:23,734
Buggy Pailazoa.

108
00:07:32,285 --> 00:07:33,202
Itxita dago.

109
00:07:34,662 --> 00:07:35,830
Oporretan gaude.

110
00:07:38,458 --> 00:07:39,667
Arlongek ikusi nahi zaitu.

111
00:07:45,506 --> 00:07:47,049
Esaiozu Arlongi…

112
00:07:49,135 --> 00:07:50,887
ez dudala eskaririk onartzen.

113
00:08:11,324 --> 00:08:12,450
A zer ontzi mordoa.

114
00:08:13,284 --> 00:08:16,037
- Zenbat balioko dute?
- Dirua duenak ez du galdetzen.

115
00:08:16,120 --> 00:08:20,374
Brankan irudi ikusgarria izan behar du.

116
00:08:20,458 --> 00:08:25,171
Gutxienez hiru masta!
Eta trapa oso garaia.

117
00:08:25,254 --> 00:08:27,840
Ezingo dugu itsasontzi handi bat nabigatu.

118
00:08:27,924 --> 00:08:29,175
Hiru baino ez gara.

119
00:08:29,675 --> 00:08:31,719
Oraingoz.

120
00:08:31,802 --> 00:08:35,014
Eta beste pertsona xelebre
eta etsia aurkitu ezean ere.

121
00:08:35,097 --> 00:08:36,474
Zeuregatik ariko zara.

122
00:08:37,642 --> 00:08:40,269
Hain deigarria ez den
ontzi bat beharko dugu

123
00:08:40,353 --> 00:08:42,021
hemendik isil-ostuka ihes egiteko.

124
00:08:43,105 --> 00:08:44,607
Lapurtzeko asmoa duzu?

125
00:08:45,691 --> 00:08:47,610
Nola lortuko dugu bestela?

126
00:08:48,444 --> 00:08:50,947
Ez dakit, baina ezin dugu ontzia lapurtu.

127
00:08:51,030 --> 00:08:52,490
Zer pirata mota zara zu?

128
00:08:54,534 --> 00:08:57,495
Itsasontzia tripulazioaren parte da.

129
00:08:57,578 --> 00:09:01,249
Itsasontzi dotorea lortu behar dugu.
Eta behar den bezala.

130
00:09:01,332 --> 00:09:04,335
Esaiozu hauxe bera saltzaileari.
Konbentzituko duzu.

131
00:09:05,503 --> 00:09:06,337
Bai horixe.

132
00:09:10,132 --> 00:09:11,509
Zein da benetako plana?

133
00:09:12,552 --> 00:09:15,054
Ontzi bat aurkitu
eta hemengo segurtasuna aztertu.

134
00:09:16,305 --> 00:09:17,139
Ados.

135
00:10:07,106 --> 00:10:08,149
Ederra, ezta?

136
00:10:10,651 --> 00:10:11,652
Hitz egiten duzu?

137
00:10:12,486 --> 00:10:14,155
Ez, hemen!

138
00:10:15,489 --> 00:10:16,324
Txo.

139
00:10:17,742 --> 00:10:19,201
Ontzi hau izugarria da.

140
00:10:19,285 --> 00:10:20,119
Bai.

141
00:10:20,828 --> 00:10:22,371
Zertxobait kontatuko didazu?

142
00:10:23,456 --> 00:10:26,709
Goi-mailako karabela.
Hogeita hamar metro, luxu hutsa.

143
00:10:26,792 --> 00:10:28,711
Lema-zurruna, badu sukaldea,

144
00:10:28,794 --> 00:10:30,796
eta bi kanoi, popan eta brankan.

145
00:10:31,922 --> 00:10:33,174
Azkarra da?

146
00:10:33,257 --> 00:10:34,091
Azkarrena.

147
00:10:34,175 --> 00:10:36,927
Ez dago ontzirik itsaso honetan
bera gaindi dezakeenik.

148
00:10:39,013 --> 00:10:40,264
Ezin hobea da!

149
00:10:40,348 --> 00:10:41,682
Bai horixe.

150
00:10:44,352 --> 00:10:45,311
Hemen zaude.

151
00:10:47,480 --> 00:10:48,314
Lagunok!

152
00:10:50,107 --> 00:10:51,150
Aurkitu dut.

153
00:10:52,818 --> 00:10:54,362
Gure itsasontzia da!

154
00:10:54,445 --> 00:10:56,238
Tipo honek salduko digu.

155
00:10:58,115 --> 00:10:59,492
Nola?

156
00:11:00,201 --> 00:11:02,036
Bai! Itsasontzia erosiko dugu.

157
00:11:02,536 --> 00:11:06,332
Teknikoki, ez dago salgai.

158
00:11:07,333 --> 00:11:09,168
Eta teknikoki,

159
00:11:10,211 --> 00:11:12,004
ez naiz saltzailea.

160
00:11:12,088 --> 00:11:14,882
- Hemen lan egiten duzu?
- Jakina baietz.

161
00:11:15,758 --> 00:11:16,717
Zolda-kentzeaz

162
00:11:16,801 --> 00:11:19,637
eta hegazti-hondakinen
erauzteaz arduratzen naiz.

163
00:11:19,720 --> 00:11:20,638
Erauztea?

164
00:11:21,305 --> 00:11:23,516
Lanpernak eta txori-kakak garbitzen ditu.

165
00:11:23,599 --> 00:11:26,727
- Ezin gaitu lagundu.
- Zaude hor, lagunduko dizuet.

166
00:11:27,269 --> 00:11:31,565
Itsasontzi honen jabea
nire munduko lagunik onena da.

167
00:11:31,649 --> 00:11:33,484
Itsasontzia berea da?

168
00:11:33,567 --> 00:11:38,155
Ontziola osoaren jabe da,
neska aberats-aberatsa.

169
00:11:39,824 --> 00:11:41,575
Tratu batera irits zaitezkete.

170
00:11:42,868 --> 00:11:43,703
Ikusten?

171
00:11:45,996 --> 00:11:47,957
Bueno, agurtzera pasa gaitezke.

172
00:11:51,419 --> 00:11:52,878
Non demontre utzi nuen?

173
00:11:55,464 --> 00:11:58,384
Laguntzerik nahi duzu, jauna?

174
00:12:00,344 --> 00:12:02,722
Badituzu itsasgintza-ezagutzak.

175
00:12:04,140 --> 00:12:06,225
Pirata ontzi horretan ikasiak dira?

176
00:12:07,935 --> 00:12:08,811
Bai, jauna.

177
00:12:10,104 --> 00:12:13,858
Behartuta lan egin nuen.
Bestela, kalabozoan sartzen ninduten.

178
00:12:17,027 --> 00:12:19,363
Gure bizipenek ez gaituzte definitzen.

179
00:12:19,447 --> 00:12:22,158
Haiengandik ikasitakoa da axola duena.

180
00:12:22,241 --> 00:12:24,910
Ikasi, eta bizirik atera zinen.

181
00:12:31,459 --> 00:12:32,334
Hementxe dago.

182
00:12:34,462 --> 00:12:35,546
Badakizu jolasten?

183
00:12:37,298 --> 00:12:39,091
- Pixka bat, jauna.
- Ederki.

184
00:12:59,069 --> 00:13:01,572
Ea korapiloak egiten baino
gehiago dakizun.

185
00:13:09,538 --> 00:13:11,373
Hau da hau etxe erraldoia!

186
00:13:11,874 --> 00:13:12,792
Harrigarria, e?

187
00:13:13,292 --> 00:13:16,337
Kayak nahi dudanean etortzen uzten dit.

188
00:13:18,130 --> 00:13:19,673
Eta bakarrik bizi da?

189
00:13:19,757 --> 00:13:23,010
Etxezaina eta langile pare bat ere
hemen bizi dira.

190
00:13:26,305 --> 00:13:28,974
Diruak benetan nor garen
ezagutzera ematen du.

191
00:13:29,725 --> 00:13:32,436
Jendeari bere buruak
eta ondasunek baino ez dizkio axola.

192
00:13:33,312 --> 00:13:34,897
Ezaguna egiten zait.

193
00:13:36,816 --> 00:13:39,777
Langile gutxi, lapurreta erraza.

194
00:13:40,486 --> 00:13:43,155
Etxea goitik behera hustuko duzu?

195
00:13:44,990 --> 00:13:46,492
Apurtxo bat bakarrik.

196
00:13:49,119 --> 00:13:52,581
Ongi etorria bazara,
zergatik sartu gara atzetik?

197
00:13:52,665 --> 00:13:57,294
Nik ez dut aurreko atea erabiltzen.
Hauxe gonbidatu berezien sarbidea da.

198
00:13:57,378 --> 00:13:58,587
Ahobero galanta da.

199
00:13:58,671 --> 00:14:02,299
Bai, baina etxe barrura
eramaten gaituen bitartean, guri bost.

200
00:14:06,053 --> 00:14:08,430
Sarrera askoz esklusiboago bat dago han.

201
00:14:13,102 --> 00:14:16,981
- Zer ari zara hemen, Usopp?
- Buchi! Kaya nire zain dago.

202
00:14:17,898 --> 00:14:19,400
Zure beste gezur bat.

203
00:14:21,318 --> 00:14:24,321
- Ez zara ongi etorria.
- Ez dakit zertaz ari zaren.

204
00:14:24,405 --> 00:14:26,657
Kayari opari berezi bat ematera nator.

205
00:14:27,575 --> 00:14:28,409
Usopp!

206
00:14:35,541 --> 00:14:37,293
Hau bai ezusteko polita.

207
00:14:42,715 --> 00:14:43,674
Kaya!

208
00:14:46,260 --> 00:14:47,177
Zorionak.

209
00:14:48,512 --> 00:14:50,472
- Gogoratu zara.
- Jakina.

210
00:14:55,269 --> 00:14:56,103
Usopp.

211
00:14:57,313 --> 00:15:00,566
Adostua dugu
ezin zarela abisatu gabe agertu.

212
00:15:00,649 --> 00:15:02,151
Bai zera, Klahadoll.

213
00:15:03,360 --> 00:15:07,615
Istorioren bat kontatzera etorri zara?
Zure abenturak entzutea maite dut.

214
00:15:07,698 --> 00:15:10,492
Askoz hobeto:
taldeko kide batzuk ekarri ditut.

215
00:15:11,076 --> 00:15:12,369
Nortaz ari da?

216
00:15:12,453 --> 00:15:15,581
Pozten naiz zuek ezagutzeaz.
Afaltzera gera zaitezte.

217
00:15:16,332 --> 00:15:17,374
Kaya andereñoa,

218
00:15:18,334 --> 00:15:20,002
beranduegi da.

219
00:15:20,586 --> 00:15:23,714
Sukaldean ez zuten gonbidaturik espero.

220
00:15:24,798 --> 00:15:25,925
Mesedez, Klahadoll.

221
00:15:26,884 --> 00:15:28,135
Nire urtebetetzea da.

222
00:15:28,761 --> 00:15:30,346
Arazo handiegia litzake?

223
00:15:33,098 --> 00:15:34,725
Horixe ezetz, Kaya andereñoa.

224
00:15:35,601 --> 00:15:36,644
Zugatik, edozer.

225
00:15:37,144 --> 00:15:39,563
Ederki! Noiz afalduko dugu?

226
00:15:39,647 --> 00:15:42,399
Piura horiekin sekula ez.

227
00:15:43,525 --> 00:15:48,238
Sham, mesedez,
gonbidatuen geletara lagunduko diezu?

228
00:15:49,281 --> 00:15:51,951
Bainatu eta aldatu ondoren afalduko duzue.

229
00:15:55,579 --> 00:15:57,039
Bainu bat, primeran.

230
00:16:17,559 --> 00:16:18,686
Aupa.

231
00:16:21,772 --> 00:16:24,066
Azkenean Klahadoll jabetuko da

232
00:16:24,149 --> 00:16:26,860
zerbitzarien pasabideak
erabiltzen dituzula.

233
00:16:28,737 --> 00:16:32,700
Eta zer? Sartzeko
beste moduren bat aurkituko nuke.

234
00:16:32,783 --> 00:16:35,285
Zer darabilzu hemen?
Prestatzen hasi behar zenuke.

235
00:16:36,537 --> 00:16:38,622
Urtebetetze oparia eman nahi nizun.

236
00:16:42,876 --> 00:16:43,836
Ikus dezagun…

237
00:16:49,466 --> 00:16:50,509
Hara, zera da…

238
00:16:53,345 --> 00:16:54,638
Perla erraldoi bat!

239
00:16:54,722 --> 00:16:56,223
Horixe bera.

240
00:16:57,141 --> 00:16:58,517
Eta ez da erraza izan lortzea!

241
00:16:59,018 --> 00:17:02,187
Urre-arrain erraldoi batek babesten zuen.

242
00:17:03,355 --> 00:17:07,192
Sekulako ekaitza jasan behar izan nuen,
itsasontzia zabuka.

243
00:17:11,321 --> 00:17:13,157
Nekez iritsi nintzen lehorrera.

244
00:17:13,949 --> 00:17:16,577
Edo hala uste nuen. Hankapean, ordea,

245
00:17:17,077 --> 00:17:17,911
zer eta

246
00:17:18,829 --> 00:17:20,497
urre-arrain erraldoiaren

247
00:17:21,957 --> 00:17:23,042
gorotza!

248
00:17:30,883 --> 00:17:31,884
Kaya, ondo zaude?

249
00:17:32,384 --> 00:17:33,302
Tea.

250
00:17:54,448 --> 00:17:56,158
Zer moduz zabiltza?

251
00:17:58,160 --> 00:17:59,369
Antzeko samar.

252
00:18:00,913 --> 00:18:03,874
Luzaroan gaixo zaudenean,
ohitu egiten zara.

253
00:18:07,002 --> 00:18:09,755
Hobeto sentiarazten nauen
gauza bakarra tea da.

254
00:18:11,757 --> 00:18:14,968
Baita zure istorioek ere, noski.

255
00:18:17,137 --> 00:18:22,059
Zuk entzun nahi dituzun bitartean,
abenturak bizitzen jarraituko dut.

256
00:18:23,769 --> 00:18:25,687
Ez nituzke ezergatik galdu nahi.

257
00:18:29,566 --> 00:18:31,610
Zertarako behar ditu hainbeste arropa?

258
00:18:31,693 --> 00:18:34,988
Jende honentzat
ez da behar kontua, nahi kontua baizik.

259
00:18:36,490 --> 00:18:38,200
Eta zer jantzi behar dugu?

260
00:18:38,700 --> 00:18:39,868
Nahi duzuna.

261
00:18:39,952 --> 00:18:43,705
Arropa hain ederrak janzteko
aukerarik izango al duzu berriz?

262
00:18:45,666 --> 00:18:46,500
Tira,

263
00:18:47,626 --> 00:18:48,752
zer deritzozu?

264
00:18:52,256 --> 00:18:53,799
Nami dirudizu.

265
00:19:00,806 --> 00:19:01,890
Zoro!

266
00:19:02,474 --> 00:19:03,517
Zer jantziko duzu?

267
00:19:06,728 --> 00:19:07,855
Zerbait beltza.

268
00:19:09,231 --> 00:19:10,190
Aukera ausarta.

269
00:19:11,358 --> 00:19:14,611
Aizue, etxezaina ez zaizue ezaguna egiten?

270
00:19:14,695 --> 00:19:17,239
Bai, azken afarian ikusi nuela uste dut.

271
00:19:17,739 --> 00:19:19,533
Gizon hori nonbait ikusia dut.

272
00:19:26,123 --> 00:19:27,249
Zer deritzozu honi?

273
00:19:27,833 --> 00:19:30,127
- Oraindik Nami.
- Beltzez ni noala.

274
00:19:31,003 --> 00:19:32,087
Gorroto zaituztet.

275
00:19:32,588 --> 00:19:34,256
Kayak pena ematen dit.

276
00:19:36,633 --> 00:19:37,759
Horrenbeste gauza

277
00:19:37,843 --> 00:19:39,178
eta hainbeste leku izateak

278
00:19:40,179 --> 00:19:43,098
oso bakarrik sentiaraziko luke inor.

279
00:19:43,182 --> 00:19:45,309
Aberatsek eta guk
ez ditugu emozio berdinak.

280
00:19:45,392 --> 00:19:49,188
Hau guztiak handia sentiarazten du.

281
00:19:50,689 --> 00:19:52,733
Usoppek atsegin du neska.

282
00:19:52,816 --> 00:19:54,610
Eta afaltzera gonbidatu gaitu.

283
00:19:55,694 --> 00:19:57,821
Ontzia lortzeko moduren bat
aurkituko dugu.

284
00:19:57,905 --> 00:20:01,408
Alferrik ari zara.
Aberatsek ez dute eskuzabal jokatzen.

285
00:20:03,243 --> 00:20:04,077
Apustu egin nahi?

286
00:20:07,372 --> 00:20:08,832
Zein dira baldintzak?

287
00:20:11,960 --> 00:20:14,504
Ontzia eman diezagun
konbentzituko dut Kaya.

288
00:20:14,588 --> 00:20:15,714
Eta lortu ezean?

289
00:20:17,216 --> 00:20:18,467
Zure plana jarraituko dugu.

290
00:20:19,384 --> 00:20:20,969
Bat lapurtu, eta bagoaz.

291
00:20:23,472 --> 00:20:24,306
Ados.

292
00:20:41,240 --> 00:20:42,115
Bai dotorea.

293
00:20:44,076 --> 00:20:47,704
Hemezortzi urte. Ezin dut sinetsi.

294
00:20:48,288 --> 00:20:50,582
Gazte bikaina bihurtu zara,
Kaya andereñoa.

295
00:20:51,458 --> 00:20:52,501
O, Klahadoll!

296
00:21:00,550 --> 00:21:03,887
Hara, nik ez nuen ezer
zure gurasoek hartu nindutenean.

297
00:21:04,429 --> 00:21:05,973
Eta hil zirenean, tira…

298
00:21:06,473 --> 00:21:09,351
Ohore handia izan da

299
00:21:09,434 --> 00:21:11,728
euren eskuzabaltasuna, eta zurea ere,

300
00:21:11,812 --> 00:21:14,815
hiru urte hauetan
zu zerbitzatuz itzuli ahal izana.

301
00:21:17,567 --> 00:21:21,613
Nigatik asko egiten duzu.
Ez etxezain gisa, lagun gisa baizik.

302
00:21:24,741 --> 00:21:26,702
Ez dakit inoiz ordaindu ahalko dizudan.

303
00:21:27,202 --> 00:21:30,747
Ondotxo dakit batzuetan
gehiegi babesten zaitudala,

304
00:21:30,831 --> 00:21:33,625
ez dakit-eta zer egingo nuke

305
00:21:33,709 --> 00:21:35,877
zuri zerbait gertatuko balitzaizu.

306
00:21:37,379 --> 00:21:39,423
Apurtxo bat alaitu zaitezke.

307
00:21:44,386 --> 00:21:45,304
Saiatuko naiz.

308
00:21:45,887 --> 00:21:47,889
Nire urtebetetze oparia zuretzat.

309
00:21:57,524 --> 00:21:58,734
Kontuz, astakirtena!

310
00:22:00,360 --> 00:22:03,196
Barkatu, sukaldari-erreflexuak.

311
00:22:03,280 --> 00:22:04,948
Zeure burua pozoitu nahi?

312
00:22:05,657 --> 00:22:08,285
Zer moduz doaz afarirako prestaketak?

313
00:22:09,661 --> 00:22:10,912
Ondo, jauna.

314
00:22:23,467 --> 00:22:24,301
Sham?

315
00:22:33,310 --> 00:22:34,269
Zer da hau?

316
00:22:36,104 --> 00:22:38,190
Barkatu, ez da berriz gertatuko.

317
00:22:38,774 --> 00:22:40,817
Arrazoi osoa duzu.

318
00:22:47,991 --> 00:22:51,536
Gaurkoa gau perfektua izan behar da.

319
00:23:15,102 --> 00:23:17,020
Oraindik zure txanda da, seme.

320
00:23:18,730 --> 00:23:19,648
Barkatu, jauna.

321
00:23:33,120 --> 00:23:34,287
Kito.

322
00:23:34,371 --> 00:23:36,706
Gehiegi pentsatzen ari zara, seme.

323
00:23:37,999 --> 00:23:40,460
Lanpetuegi zabiltza ez galtzen.

324
00:23:41,086 --> 00:23:43,880
Defentsarako jarrerak ez dizu
garaipenik emango.

325
00:23:44,840 --> 00:23:47,134
- Ez naiz oso trebea.
- Hori zozokeria!

326
00:23:47,717 --> 00:23:49,636
Zeure burua oztopatzen ari zara.

327
00:23:50,846 --> 00:23:51,680
Ea ba,

328
00:23:52,931 --> 00:23:54,391
bi minutu.

329
00:24:02,149 --> 00:24:03,150
Zure txanda.

330
00:24:04,151 --> 00:24:04,985
Agudo.

331
00:24:26,756 --> 00:24:27,591
Irabazi dut!

332
00:24:30,969 --> 00:24:31,803
Bai horixe.

333
00:24:33,847 --> 00:24:35,474
Irmo aritu baitzara.

334
00:24:35,557 --> 00:24:37,058
Piratekin, berdin.

335
00:24:37,142 --> 00:24:39,394
Ekintzak baino ez dituzte ulertzen,

336
00:24:39,478 --> 00:24:41,563
eta ozenago hitz egin beharko dugu.

337
00:24:42,564 --> 00:24:45,192
Bereziki hasiberri horien aurka.

338
00:24:45,775 --> 00:24:48,653
Esku bizkorra behar dute
euren tokietan jar ditzan. Argi?

339
00:24:50,238 --> 00:24:52,782
- Bai, jauna.
- Kendu fitxak eta hasieratik.

340
00:25:01,333 --> 00:25:02,501
Izugarri gozoak.

341
00:25:03,043 --> 00:25:03,919
Sekulakoak.

342
00:25:04,002 --> 00:25:06,755
Gogora ekartzen dit
erail nuen herensuge hura.

343
00:25:06,838 --> 00:25:11,051
Sutan erre, eta oso-osorik jan nuen.
Herensugerik jan al duzu noizbait?

344
00:25:11,134 --> 00:25:12,177
Ez.

345
00:25:12,260 --> 00:25:14,763
- Baduzu herensugerik?
- Agortu zaigu.

346
00:25:15,680 --> 00:25:16,556
Ou! Demontre.

347
00:25:17,933 --> 00:25:20,560
Zoro, hau probatu behar duzu!

348
00:25:21,895 --> 00:25:23,730
Nahikoa dut honekin.

349
00:25:30,862 --> 00:25:34,741
- Kayaren finantzak kudeatzen dituzu?
- Hala da, bai.

350
00:25:34,824 --> 00:25:38,328
Familiaren kontu pertsonal
eta profesionalak kudeatzen ditut

351
00:25:38,411 --> 00:25:39,287
aspalditik.

352
00:25:39,371 --> 00:25:40,205
Txundigarria.

353
00:25:40,288 --> 00:25:43,333
Hara, beti interesatu izan zait

354
00:25:43,416 --> 00:25:46,795
ontzigintza industriaren
barruko kontuei buruz ikastea.

355
00:25:49,422 --> 00:25:50,549
Jaun-andreok…

356
00:25:54,344 --> 00:25:55,262
Kaya andereñoa.

357
00:26:09,526 --> 00:26:13,321
Kaya, distiratsu zaude.

358
00:26:13,905 --> 00:26:17,075
Merry. Pozten nau zu etorri ahal izanak.

359
00:26:17,158 --> 00:26:20,161
Inolaz ere galduko ez nukeen
egun nabarmena da hau.

360
00:26:22,080 --> 00:26:23,915
Gurasoak harro egongo lirateke.

361
00:26:28,461 --> 00:26:32,757
- Nami, zoragarri zaude soineko horrekin.
- Eskerrik asko.

362
00:26:32,841 --> 00:26:35,969
Nire amarena zen, bere gogoenetako bat.

363
00:26:36,970 --> 00:26:39,139
- Ene, barkatu.
- Ez horixe.

364
00:26:39,889 --> 00:26:42,726
Eder ematen dizu,
eta ama ados egongo litzateke.

365
00:26:49,024 --> 00:26:50,609
Elkar ezagutzen dugu?

366
00:26:52,694 --> 00:26:54,279
Zure aurpegia ezaguna egiten zait.

367
00:26:56,698 --> 00:26:58,116
Ez dut uste, jauna.

368
00:26:58,700 --> 00:27:00,076
Funky taberna?

369
00:27:00,160 --> 00:27:01,661
Mirror Ball uhartean?

370
00:27:03,580 --> 00:27:04,873
Funky taberna?

371
00:27:06,166 --> 00:27:10,086
Zaude seguru ni ez naizela
horrelako ostatuetan ibiltzen.

372
00:27:10,170 --> 00:27:13,131
Kaya, hitz egiterik baduzu?

373
00:27:13,214 --> 00:27:18,386
Ontziolaren jabetza-eskualdatzeari buruzko
puntu batzuk argitu behar ditugu.

374
00:27:18,470 --> 00:27:22,599
Merry, adiskide, beti lana buruan.

375
00:27:23,183 --> 00:27:25,977
Gaurko gaua ospakizun bat da.

376
00:27:26,603 --> 00:27:28,855
Jangelara lagunduko dizuet?

377
00:27:30,231 --> 00:27:31,066
Bai!

378
00:27:46,122 --> 00:27:47,123
Ekarri beste bat.

379
00:27:52,420 --> 00:27:54,381
Arraina probatu nahiko nuke.

380
00:27:54,964 --> 00:27:57,842
Tamalez, Kaya andereñoa, ezinezkoa da.

381
00:27:57,926 --> 00:27:59,719
Zatitxo bat baino ez.

382
00:28:00,303 --> 00:28:03,515
Ondo dakizu jaki batzuek
zure osasuna kaltetzen dutela.

383
00:28:04,057 --> 00:28:06,601
Buchik zure zopa berezia prestatu du.

384
00:28:12,774 --> 00:28:15,402
Zure urtebetetzea da.
Nahi duzuna jan beharko zenuke.

385
00:28:15,485 --> 00:28:19,864
Kaya andereñoaren eritasuna dela-eta,
bere elikadura kontrolatu behar dut.

386
00:28:19,948 --> 00:28:21,491
Bere ordez ere hitz egiten duzu?

387
00:28:22,992 --> 00:28:24,202
Nik jango dut berea!

388
00:28:27,497 --> 00:28:30,041
Luffy, zerbait komentatu nahi zenuen, ez?

389
00:28:30,125 --> 00:28:34,379
A, bai! Usoppek esan dit
ontziola osoaren jabe zarela.

390
00:28:34,963 --> 00:28:37,590
Tira, nire gurasoek
ontziola fundatu zuten,

391
00:28:38,091 --> 00:28:40,343
eta Merryk negozioaz arduratu da, zera…

392
00:28:40,427 --> 00:28:42,721
gurasoak zendu zirenetik.

393
00:28:43,638 --> 00:28:46,057
Baina gauzak aldatzear daude.

394
00:28:47,267 --> 00:28:51,688
Gaur, gauerdian,
jabe nagusi bihurtuko naiz.

395
00:28:53,189 --> 00:28:58,027
Primeran,
itsasontzi bat erosi nahi dizugu-eta.

396
00:28:59,571 --> 00:29:00,405
Hara.

397
00:29:01,030 --> 00:29:04,409
- Usoppek dio itsastar jendea zaretela.
- Ez horixe.

398
00:29:04,492 --> 00:29:05,326
Piratak gara.

399
00:29:07,662 --> 00:29:08,621
Hasi da dibertsioa.

400
00:29:10,707 --> 00:29:11,875
- Piratak?
- Bai.

401
00:29:12,459 --> 00:29:14,002
Gutxi daramagu elkarrekin,

402
00:29:14,085 --> 00:29:16,921
baina dagoeneko
pailazo maltzur bat garaitu,

403
00:29:17,005 --> 00:29:18,590
Itsas Armadaren base bat eraso

404
00:29:18,673 --> 00:29:22,051
eta besotzat aizkora zuen kapitain bat
menderatu dugu.

405
00:29:22,135 --> 00:29:24,471
Zure abenturak dirudite, Usopp.

406
00:29:25,930 --> 00:29:27,557
Harrigarria.

407
00:29:27,640 --> 00:29:29,768
Bai horixe! Eta hasiera baino ez da.

408
00:29:31,853 --> 00:29:34,314
Zertan zabiltza? Jaitsi hortik berehala!

409
00:29:34,397 --> 00:29:37,650
Pirata bihurtzea
nire betiko ametsa izan da,

410
00:29:38,318 --> 00:29:40,862
eta azkenean betetzen ari naiz!

411
00:29:44,157 --> 00:29:47,994
Marra Handirantz goaz.
Bertan abentura gehiago biziko ditugu.

412
00:29:48,578 --> 00:29:50,121
Eta bidaiaren amaieran,

413
00:29:50,205 --> 00:29:54,626
One Piece altxor bikaina aurkitu,
eta zera bihurtuko naiz:

414
00:29:56,002 --> 00:29:57,045
piraten erregea.

415
00:29:57,545 --> 00:29:59,297
Benetan ari zara?

416
00:30:05,178 --> 00:30:08,306
Kaya, itsasontzi ederra duzu.

417
00:30:08,389 --> 00:30:10,517
Karabela bat,
ardi baten irudia du brankan.

418
00:30:10,600 --> 00:30:11,851
Nire arreta piztu du.

419
00:30:11,935 --> 00:30:14,354
Geure ametsak betetzeko behar dugu.

420
00:30:14,437 --> 00:30:17,357
Hitzematen dizut ondo zainduko dugula.

421
00:30:18,191 --> 00:30:20,568
Tripulazioko kide bat balitz bezala.

422
00:30:21,903 --> 00:30:23,404
Itsasontzia etxe da-eta.

423
00:30:23,988 --> 00:30:25,824
Aski da!

424
00:30:27,075 --> 00:30:30,203
Usoppek jendaila ekarri du
gure atarira, jakina.

425
00:30:31,246 --> 00:30:33,081
Klahadoll, lasai. Ni…

426
00:30:35,875 --> 00:30:38,378
Hara zer lortu duzun!
Kaya andereñoa aztoratzea.

427
00:30:38,461 --> 00:30:41,172
- Alde etxe honetatik berehala!
- Ez.

428
00:30:43,049 --> 00:30:45,635
Berandu da. Gaua igaro dezaten.

429
00:30:47,345 --> 00:30:48,972
Zuk nahi bezala, andereño,

430
00:30:49,055 --> 00:30:51,599
baina goizean goiz joango dira.

431
00:30:57,438 --> 00:31:00,900
Primeran joan da, ez duzue uste?

432
00:31:08,783 --> 00:31:09,993
Almiranteordea, ni…

433
00:31:12,287 --> 00:31:15,123
Barkatu. Zerbait eten al dut?

434
00:31:15,206 --> 00:31:16,040
Ez.

435
00:31:16,124 --> 00:31:18,626
Astindu ederra jasotzeaz salbatu nauzu.

436
00:31:20,003 --> 00:31:20,837
Zer duzu?

437
00:31:21,546 --> 00:31:23,965
Bailandra abandonatu baten
hondakinak aurkitu ditugu.

438
00:31:26,342 --> 00:31:27,844
Hau barruan zegoen.

439
00:31:29,012 --> 00:31:32,765
Ez dira urruti ibiliko.
Gure kokapenetik irlarik hurbilena?

440
00:31:32,849 --> 00:31:33,933
Gecko uhartedia, jauna.

441
00:31:37,604 --> 00:31:40,231
Patruila bat osatu eta lehorreratu.

442
00:31:41,524 --> 00:31:43,109
Aurkitu pirata horiek.

443
00:31:43,192 --> 00:31:44,569
- Bai, jauna.
- Zuk ez.

444
00:31:45,194 --> 00:31:46,029
Bera.

445
00:31:46,112 --> 00:31:46,946
- Nola?
- Nola?

446
00:31:47,780 --> 00:31:51,910
Zure kadete nagusi karguaren
bidegabekeria agerian geratu da.

447
00:31:51,993 --> 00:31:54,621
Nepotismoak ez zaitu urrunago eramango.

448
00:31:57,123 --> 00:31:59,250
Zeure balioa frogatzeko aukera duzu.

449
00:32:01,753 --> 00:32:02,587
Ez alferrik galdu.

450
00:32:03,421 --> 00:32:04,255
Bai, jauna.

451
00:32:28,154 --> 00:32:31,699
Jainkoarren! Susto bat eman nahi didazu?

452
00:32:31,783 --> 00:32:32,784
Sentitzen dut.

453
00:32:32,867 --> 00:32:34,077
Zera ibili ohi naiz…

454
00:32:35,244 --> 00:32:37,038
hanka-puntetan.

455
00:32:37,622 --> 00:32:40,166
Kaya andereñoarekin
berehala hitz egin behar dut.

456
00:32:40,249 --> 00:32:44,337
Ontziola zuri uztearen kontu hori,

457
00:32:44,420 --> 00:32:47,090
onenean ere, ohiz kanpokoa da.

458
00:32:47,173 --> 00:32:49,217
Etxaldea aspalditik dago nire ardurapean.

459
00:32:49,300 --> 00:32:50,843
Ez da harritzekoa, beraz,

460
00:32:50,927 --> 00:32:54,889
prest egon arte, familia-negozioa
nik eraman dezadan nahi izatea.

461
00:32:54,973 --> 00:32:57,308
Halere, Kaya andereñoarekin
hitz egin nahiko nuke.

462
00:32:57,392 --> 00:33:00,520
Gure nahia da, Merry.

463
00:33:00,603 --> 00:33:02,313
Hala bada, berak esango dit.

464
00:33:02,397 --> 00:33:04,899
Neska horrek nahikoa atsekabe izan du.

465
00:33:04,983 --> 00:33:07,777
Ez dut onartuko inork Kayaz aprobetxatzea.

466
00:33:10,655 --> 00:33:11,531
Nola liteke?

467
00:33:30,800 --> 00:33:31,718
Klahadoll?

468
00:33:33,094 --> 00:33:35,096
Ez dut hau gehiago jasango.

469
00:34:04,459 --> 00:34:07,003
Hau al da autografo bat eskatzeko modua?

470
00:34:07,503 --> 00:34:10,506
Dedio! Jarraitzaileak
gero eta toxikoagoak dira.

471
00:34:13,634 --> 00:34:15,094
Ongi, zer nahi duzu?

472
00:34:15,803 --> 00:34:17,346
Zirkurako sarrerak?

473
00:34:17,430 --> 00:34:20,308
Eserleku onenak lortuko dizkizut.
Garestiak dira, gero.

474
00:34:23,394 --> 00:34:27,148
Ez, ez naiz zure jarraitzailea.

475
00:34:31,944 --> 00:34:33,696
HIL ALA BIZIRIK
ARLONG: 20 MILIOI BERRY

476
00:34:37,283 --> 00:34:38,117
Arlong?

477
00:34:39,619 --> 00:34:42,038
Ekialdeko Itsasoan neuk agintzen dut.

478
00:34:43,623 --> 00:34:47,293
Elikadura-katean zure lekua zein den
gogorarazi nahi nizun.

479
00:34:50,421 --> 00:34:54,467
Nire itsasoan lan eginez gero,
zergak ordaindu behar dizkidazu.

480
00:34:54,967 --> 00:34:59,055
Arlong, ez nitaz kezkatu, motel.

481
00:34:59,138 --> 00:35:02,183
Pirata kaskarra naiz,
noizbehinkako lantxoa da.

482
00:35:07,772 --> 00:35:10,608
Kuroobik dio
Orange hiria harrapakatu zenuela.

483
00:35:10,691 --> 00:35:14,362
Harrapakatu?
Ni iritsi aurretik leku hori ikusi bazenu!

484
00:35:14,445 --> 00:35:15,738
Berritze-lanak izan ziren.

485
00:35:16,697 --> 00:35:18,366
Aspergarria zara, pailazo.

486
00:35:19,033 --> 00:35:21,202
Zaude!

487
00:35:23,704 --> 00:35:26,541
Badakizu nor darabilen
zu benetan iraintzen?

488
00:35:26,624 --> 00:35:30,628
Lastozko kapeladun
gomazko kaiku hori, Luffy.

489
00:35:32,505 --> 00:35:33,965
Ez dut bere aditzerik izan.

490
00:35:34,465 --> 00:35:37,426
Shells hiriko
Itsas Armadaren baseari eraso zion.

491
00:35:37,927 --> 00:35:42,640
Marra Handiaren mapa bat lapurtu du,
eta One Piece-a aurkituko duelakoan dago.

492
00:35:47,645 --> 00:35:49,105
One Piece altxorra.

493
00:35:50,898 --> 00:35:55,695
Itsasoak infestatzeko
gizakiek duten aitzakia bat.

494
00:35:56,529 --> 00:36:00,533
Aizu, zergatik ez didazu bizia barkatzen?

495
00:36:00,616 --> 00:36:05,121
Luffy aurkitzen lagunduko dizut.

496
00:36:13,421 --> 00:36:16,424
Eta nola lagunduko didazu?

497
00:36:18,217 --> 00:36:21,137
Begiak eta belarriak nonahi ditut.

498
00:36:41,115 --> 00:36:42,074
Zoro!

499
00:36:42,825 --> 00:36:43,659
Ixo.

500
00:36:51,876 --> 00:36:56,297
- Ezpatak aldean daramatzazu beti?
- Ni nora, Wado Ichimonji-a hara.

501
00:36:57,840 --> 00:37:00,551
- Eta nora zoaz?
- Tragotxo baten bila.

502
00:37:01,344 --> 00:37:02,887
Etxe hau labirinto bat da.

503
00:37:06,807 --> 00:37:07,683
Eta zu?

504
00:37:10,061 --> 00:37:11,145
Gaueko mokadutxoa.

505
00:37:13,189 --> 00:37:14,023
Noski.

506
00:37:16,943 --> 00:37:19,987
Zatoz, usaina jarraitu
eta sukaldera iritsiko gara.

507
00:38:11,163 --> 00:38:11,998
Nami?

508
00:38:14,000 --> 00:38:16,085
Zer darabilzu hemen? Ondo zaude?

509
00:38:16,168 --> 00:38:20,172
Barkatu, etxea oso handia da.
Komuna bilatzen ari nintzen.

510
00:38:21,966 --> 00:38:23,592
Buruko-zorroa eskuan?

511
00:38:29,807 --> 00:38:33,185
Beraz, pirata zara.

512
00:38:35,062 --> 00:38:36,689
Piratak gorroto ditut.

513
00:38:38,190 --> 00:38:39,817
Naizena banaiz, eta kito.

514
00:38:41,068 --> 00:38:44,113
Ez dut horregatik barkamenik eskatuko.

515
00:38:44,196 --> 00:38:47,867
Egia esateko, dekorazioa hanpatuegia da.

516
00:38:47,950 --> 00:38:49,577
Karitateari emango nioke.

517
00:38:49,660 --> 00:38:51,162
Ni ez naiz karitatea.

518
00:38:51,245 --> 00:38:53,122
Ez, jakina ezetz.

519
00:38:53,831 --> 00:38:56,959
Zera esan nahi nuen:
zertarako hainbeste gauza,

520
00:38:57,043 --> 00:38:59,128
ezin badituzu besteekin konpartitu?

521
00:38:59,211 --> 00:39:01,505
Beharrean daudenekin, familiarekin

522
00:39:02,548 --> 00:39:03,424
edo lagunekin.

523
00:39:03,507 --> 00:39:04,759
Orain lagunak gara?

524
00:39:06,093 --> 00:39:07,470
Ez nauzu ezagutzen.

525
00:39:08,346 --> 00:39:11,015
Usoppek bai, ordea.

526
00:39:22,902 --> 00:39:27,031
Eta orain zer, pijama-festa bat?
Elkar makillatuko gara?

527
00:39:31,452 --> 00:39:32,578
Kaya, ondo zaude?

528
00:39:37,416 --> 00:39:38,376
Ez hasi zu ere.

529
00:39:39,543 --> 00:39:40,378
Zer?

530
00:39:41,253 --> 00:39:43,214
Denek kontu handiz tratatzen naute,

531
00:39:43,297 --> 00:39:45,383
pauso txar batek
apurtuko ote nauen beldurrez.

532
00:39:46,842 --> 00:39:50,137
- Ez dut zure errukirik nahi.
- Ba, ez duzu izango.

533
00:40:00,940 --> 00:40:02,149
Ezin lorik egin?

534
00:40:03,109 --> 00:40:04,610
Afari horren ondoren, ez.

535
00:40:09,031 --> 00:40:13,285
Kayarekin arazorik sortu ote dizut?
Batzuetan gehiegi berotzen naiz.

536
00:40:13,369 --> 00:40:15,830
Ez, lasai. Merezi izan du.

537
00:40:15,913 --> 00:40:18,165
Klahadollen aurpegia ikustekoa zen.

538
00:40:21,627 --> 00:40:23,379
Burua lehertzear zuen.

539
00:40:26,424 --> 00:40:28,467
Kontatutako guztia egia al da?

540
00:40:28,551 --> 00:40:30,636
Pailazoarena, aizkora-beso horrena?

541
00:40:32,763 --> 00:40:33,597
Hitzez hitz.

542
00:40:34,432 --> 00:40:37,852
Halere, ez dira
zure abenturak bezain zirraragarriak.

543
00:40:40,271 --> 00:40:41,355
Noski.

544
00:40:42,565 --> 00:40:45,526
Eta One Piece altxorraren bila zoaz?

545
00:40:46,277 --> 00:40:47,111
Bai horixe.

546
00:40:47,695 --> 00:40:49,655
Eta aurkitu egingo dut.

547
00:40:51,657 --> 00:40:52,533
Txo!

548
00:40:53,909 --> 00:40:55,453
Zurekin joan nahi nuke.

549
00:40:56,912 --> 00:40:57,746
Baina…

550
00:40:58,706 --> 00:40:59,665
ezin dut.

551
00:41:01,417 --> 00:41:02,668
Kayak behar nau.

552
00:41:03,752 --> 00:41:05,254
Zure neska da?

553
00:41:05,880 --> 00:41:06,839
Zer?

554
00:41:10,801 --> 00:41:12,178
Usopp eta ni? Ez.

555
00:41:12,845 --> 00:41:16,390
Aspalditik ezagutzen dugu elkar.
Ama hil zitzaionetik.

556
00:41:17,558 --> 00:41:21,562
Ez zuen beste inor,
eta gurasoek lana eman zioten ontziolan.

557
00:41:22,146 --> 00:41:23,481
Etxera etortzen da,

558
00:41:23,564 --> 00:41:28,903
eta bere abentura handiak
kontatzen dizkit.

559
00:41:30,696 --> 00:41:33,699
Egia esan, on egiten didate.

560
00:41:34,617 --> 00:41:38,537
Kaya nire lagun-mina da.

561
00:41:40,164 --> 00:41:44,668
Guraso biak hil ziren duela urte batzuk,
eta oso gaizki pasa zuen.

562
00:41:45,628 --> 00:41:47,755
Horrez gain, gaixotu egin zen.

563
00:41:50,758 --> 00:41:53,594
Bere ondoan egon nahi dut.

564
00:41:55,721 --> 00:41:57,139
Eta zure gurasoei,

565
00:41:57,223 --> 00:41:58,557
zer gertatu zitzaien?

566
00:42:03,270 --> 00:42:04,104
Aita eta ama…

567
00:42:06,649 --> 00:42:07,775
itsasoan hil ziren.

568
00:42:13,113 --> 00:42:16,200
Urteak pasa dira,
eta halere, bihotza uzkurtzen zait.

569
00:42:18,369 --> 00:42:20,996
Ez naiz gai izan
euren gauzak arakatzeko ere.

570
00:42:21,830 --> 00:42:25,876
Oroimen guztiak ekialdeko hegalean
giltzapeturik utzi nituen,

571
00:42:25,960 --> 00:42:27,336
euren gela han baitzegoen.

572
00:42:31,715 --> 00:42:32,800
Sentitzen dut.

573
00:42:37,513 --> 00:42:39,598
Galdu duzu inoiz hurbilekoren bat?

574
00:42:41,934 --> 00:42:42,768
Ez.

575
00:42:45,396 --> 00:42:46,230
Inbidia dizut.

576
00:42:47,773 --> 00:42:48,983
Esan zuen aberatsak.

577
00:42:51,193 --> 00:42:54,154
Ez zara lagunak egiten iaioa, e?

578
00:43:00,286 --> 00:43:01,870
Ez, ez horixe.

579
00:43:04,039 --> 00:43:05,207
Neska ederra da,

580
00:43:05,916 --> 00:43:07,376
eta oso buruargia.

581
00:43:07,876 --> 00:43:09,670
Munduko barrerik politena du.

582
00:43:10,337 --> 00:43:11,839
Baina…

583
00:43:13,382 --> 00:43:17,595
Ez duzu usteko
benetan gogoko nauenik, ezta?

584
00:43:20,347 --> 00:43:21,765
Mutil okerrari galdetu diozu.

585
00:43:21,849 --> 00:43:24,059
Baina Kaya bazina, gogoko nindukezu?

586
00:43:24,143 --> 00:43:25,060
Nik gogoko zaitut.

587
00:43:25,978 --> 00:43:27,813
Ongi, baina hori ez da…

588
00:43:28,564 --> 00:43:29,773
Berdin dio.

589
00:43:34,820 --> 00:43:35,654
Kontxo.

590
00:43:36,697 --> 00:43:38,073
Tiratzaile aparta zara!

591
00:43:38,657 --> 00:43:40,242
Aitagandik datorkit.

592
00:43:40,326 --> 00:43:41,994
Pirata ospetsua da.

593
00:43:42,077 --> 00:43:43,662
Ez dut ongi gogoratzen,

594
00:43:43,746 --> 00:43:46,790
txiki-txikia nintzenean
itsasora alde egin zuen-eta.

595
00:43:46,874 --> 00:43:48,792
Baina egunen batean itzuliko da.

596
00:43:51,337 --> 00:43:52,421
Yasopp Handia!

597
00:43:54,465 --> 00:43:55,299
Yasopp?

598
00:43:57,259 --> 00:43:58,260
Zure aita da?

599
00:43:58,344 --> 00:44:00,554
- Bai, izena ezaguna zaizu?
- Izena?

600
00:44:01,180 --> 00:44:02,848
Yasopp ezagutzen dut!

601
00:44:03,390 --> 00:44:05,225
Shanksen tripulazioko kidea da!

602
00:44:06,435 --> 00:44:08,812
- Nire aita ezagutzen duzu?
- Bai, ba!

603
00:44:08,896 --> 00:44:12,358
Gizon aparta, pirata ezagutzak
konpartitzeko prest beti.

604
00:44:12,441 --> 00:44:15,694
Orduan, elkarrekin ibiltzen zineten?

605
00:44:16,904 --> 00:44:17,821
Bai.

606
00:44:19,281 --> 00:44:20,115
Hara…

607
00:44:21,283 --> 00:44:22,117
demasa.

608
00:44:22,993 --> 00:44:25,871
Sentiberak jarriko zarete?
Trago bat beharko dut-eta.

609
00:44:26,455 --> 00:44:27,873
Upategia behean dago.

610
00:44:29,416 --> 00:44:30,793
Orain abisatzen didazu?

611
00:44:38,717 --> 00:44:39,551
Bazatoz?

612
00:44:44,139 --> 00:44:44,973
Ez horixe.

613
00:44:49,269 --> 00:44:50,854
Nik nahikoa dut honekin.

614
00:45:13,043 --> 00:45:14,169
Orain bai.

615
00:45:26,014 --> 00:45:28,016
Botila onenak hemen dituzte.

616
00:45:34,314 --> 00:45:35,858
Zoro.

617
00:45:36,525 --> 00:45:38,110
Merry…

618
00:45:38,610 --> 00:45:39,778
hilda…

619
00:45:47,578 --> 00:45:48,787
Bost aizto.

620
00:45:49,747 --> 00:45:51,331
Lehenago ikusia dut hau.

621
00:45:53,000 --> 00:45:54,918
Hara, hara.

622
00:45:56,086 --> 00:46:00,299
Arratoiak ditugu upategian.

623
00:46:09,057 --> 00:46:10,058
Atzapar horiek.

624
00:46:11,852 --> 00:46:14,062
Banekien
zure aurpegia nonbait ikusi nuela.

625
00:46:15,898 --> 00:46:17,399
Ordainsari kartel batean.

626
00:46:18,066 --> 00:46:21,695
Kuro zara,
Katubeltz Piratak taldearen kapitaina.

627
00:46:25,115 --> 00:46:27,534
HIL ALA BIZIRIK
KURO: 16 MILIOI BERRY

628
00:46:31,497 --> 00:46:33,791
- Klahadoll pirata bat da?
- Eta hila.

629
00:46:33,874 --> 00:46:36,001
Morgan Aizkora-besok hil zintuen.

630
00:46:36,084 --> 00:46:37,461
Trikimailu bikaina.

631
00:46:38,253 --> 00:46:41,507
Kaiku horren harrokeriari esker burutua.

632
00:46:41,590 --> 00:46:43,133
Laster ikasiko duzu

633
00:46:44,468 --> 00:46:47,137
inork ez dituela nire planak oztopatzen.

634
00:46:49,973 --> 00:46:52,142
Zure ordainsaria lortuko dut gaur.

635
00:47:46,613 --> 00:47:50,868
Libra zaitezte gorpuez.
Eta oraingoan, etxetik kanpo.

636
00:47:51,618 --> 00:47:53,328
Ez dut arrastorik nahi.

637
00:47:53,412 --> 00:47:55,414
Eta Usopp, zer? Ihes egin du.

638
00:47:56,331 --> 00:47:57,207
Berdin dio.

639
00:47:57,291 --> 00:47:58,709
Plana zapuztu dezake.

640
00:47:58,792 --> 00:48:02,880
Nahi duena esan dezala.
Inork ez dio sinistuko.

641
00:48:14,933 --> 00:48:16,685
"Baina Usoppek ihes egin du".

642
00:48:19,396 --> 00:48:20,230
Goazen.

643
00:48:25,694 --> 00:48:28,322
Bihar elkarrekin gosalduko dugu?

644
00:48:28,947 --> 00:48:30,282
Zure lagunekin batera.

645
00:48:30,991 --> 00:48:33,243
Karabelari buruz hitz egin dezakegu.

646
00:48:34,786 --> 00:48:35,621
Bai, jakina.

647
00:48:39,958 --> 00:48:42,044
Agian ez nuke muturrik sartu behar,

648
00:48:42,794 --> 00:48:47,049
baina ez utzi ez Klahadolli,
ez beste edonori, zure bizitzan agintzen.

649
00:48:47,549 --> 00:48:49,343
Uste baino indartsuagoa zara.

650
00:48:51,595 --> 00:48:52,971
Mila esker.

651
00:48:55,891 --> 00:48:56,892
Gabon, Nami.

652
00:48:58,602 --> 00:48:59,436
Gabon.

653
00:49:03,774 --> 00:49:05,067
Ez ahaztu burukoa.

654
00:49:32,511 --> 00:49:34,346
Zergatik eraman behar dut nik karroa?

655
00:49:34,429 --> 00:49:36,932
Ni baino handiagoa zarelako,
eta kaikuagoa.

656
00:50:05,794 --> 00:50:08,422
Lastima hain ezpata ederrak galtzea.

657
00:50:09,423 --> 00:50:12,342
Ezin dugu arrastorik utzi.

658
00:50:18,932 --> 00:50:19,808
Mugi.

659
00:50:29,943 --> 00:50:31,737
Piratak!

660
00:50:31,820 --> 00:50:33,071
Lagundu! Piratak!

661
00:50:33,155 --> 00:50:34,573
Piratak, lagundu!

662
00:50:34,656 --> 00:50:37,325
Lagundu, mesedez!

663
00:50:37,409 --> 00:50:39,953
Egia da, piratak datoz!

664
00:50:40,037 --> 00:50:41,538
Lagundu, mesedez!

665
00:50:41,621 --> 00:50:45,250
Ireki, mesedez!
Egia esaten ari naiz. Piratak datoz!

666
00:50:45,333 --> 00:50:47,169
Aski da, Usopp! Zoaz etxera!

667
00:51:12,486 --> 00:51:15,280
- Askatu, Mornin jauna.
- Ez du graziarik.

668
00:51:15,363 --> 00:51:20,243
- Nazkatu nau piraten kontu horrek.
- Badakizu arrazoi dudala. Askatu!

669
00:51:20,327 --> 00:51:24,122
Berriz ere, Banchina!
Jo eta ke piratak datozela esaka.

670
00:51:25,123 --> 00:51:29,252
Kontuz semearekin,
azkenean arazo larrietan sartuko da-eta.

671
00:51:29,336 --> 00:51:30,837
Aizu! Askatu.

672
00:51:34,549 --> 00:51:35,383
Usopp,

673
00:51:36,218 --> 00:51:38,929
herritarrei ezin diezu esan
piratak datozela.

674
00:51:39,012 --> 00:51:40,055
Baina egia da.

675
00:51:40,138 --> 00:51:43,975
Eta aita beraiekin dator.
Laster etxera itzuliko da, zin degizut.

676
00:51:45,352 --> 00:51:47,270
Berri zoragarria da hori, Usopp.

677
00:51:47,771 --> 00:51:50,398
Baina itzultzen ez baldin bada ere…

678
00:51:50,482 --> 00:51:53,610
Itzuliko da! Ziur nago.
Eta orduan zuk sendatuko zara.

679
00:51:55,153 --> 00:51:55,987
Arrazoi duzu.

680
00:51:57,531 --> 00:51:58,740
Bai, arrazoi duzu.

681
00:52:03,954 --> 00:52:04,788
Ama?

682
00:52:07,624 --> 00:52:08,458
Amatxo?

683
00:52:09,000 --> 00:52:12,045
Ama!

684
00:52:14,089 --> 00:52:16,633
Piratak herrian dira.

685
00:52:19,553 --> 00:52:20,512
Egia da.

686
00:52:22,556 --> 00:52:24,391
Zergatik ez nau inork sinesten?

687
00:52:37,487 --> 00:52:38,613
Nik sinesten dizut.

688
00:55:31,661 --> 00:55:35,498
Azpitituluak: Loinaz C. A.

