1
00:00:27,652 --> 00:00:29,195
Puta zikina!

2
00:00:29,279 --> 00:00:30,739
Sid, ni naiz!

3
00:00:32,949 --> 00:00:34,242
Ni naiz!

4
00:00:35,618 --> 00:00:36,786
Ama?

5
00:00:36,870 --> 00:00:38,830
Aitaren ikaslea zinela uste nuen.

6
00:00:38,913 --> 00:00:41,458
Alkohol kiratsa darizu.

7
00:00:41,541 --> 00:00:44,794
Hamaika aldiz deitu dizut. Non zeunden?

8
00:00:47,630 --> 00:00:49,424
Hemen daramat gau osoa.

9
00:00:51,426 --> 00:00:55,055
Oso itxuragabea da
emakume batek bere alaba bakarra zabartzea

10
00:00:55,138 --> 00:01:00,101
atsegina izaten ari den gizon batengatik
lerdea dariola egoteagatik.

11
00:01:00,185 --> 00:01:03,354
Uste dut tipo batekin
txortan egin nuela trenean.

12
00:01:03,438 --> 00:01:04,647
Uste duzu?

13
00:01:05,148 --> 00:01:06,649
Ez, ziur nago.

14
00:01:06,733 --> 00:01:08,693
Zer? Nahi izan zenuen?

15
00:01:08,777 --> 00:01:09,819
Funtsean bai.

16
00:01:10,320 --> 00:01:13,698
Funtsean? Maitea, zer gertatzen da?

17
00:01:20,246 --> 00:01:22,749
ALDAKETA ERRALDOIAK AZKEN UNEAN

18
00:01:23,333 --> 00:01:25,543
Ez arduratu. Nik nahi izan nuen.

19
00:01:25,627 --> 00:01:26,586
Zaindu zineten?

20
00:01:29,130 --> 00:01:31,091
Alexisek etxetik bota nau.

21
00:01:35,553 --> 00:01:37,263
Penagarria naiz.

22
00:01:47,524 --> 00:01:49,317
Ez zindoazen kanpora gauean?

23
00:01:49,943 --> 00:01:52,278
Ez nuen gogorik.

24
00:01:52,779 --> 00:01:54,823
Sid goian dago.

25
00:01:55,406 --> 00:01:56,241
Etxean da?

26
00:01:56,324 --> 00:01:59,702
Lur jota dago.
John, zure ikaslea nintzela uste zuen.

27
00:01:59,786 --> 00:02:01,287
- Nolatan?
- Asko edan du.

28
00:02:01,371 --> 00:02:02,872
Alexisekin utzi du.

29
00:02:02,956 --> 00:02:05,583
Asko kostatzen ari zaio hau guztia.

30
00:02:05,667 --> 00:02:07,210
Berarekin hitz egingo dut.

31
00:02:12,382 --> 00:02:15,385
Lynn eta Steve ikusi ditut Ramsdalen.

32
00:02:15,468 --> 00:02:18,346
Zer? Steve, unibertsitateko presidentea?

33
00:02:19,430 --> 00:02:22,225
Presidenteak eta bere emazteak
zitan ikusi zaituzte

34
00:02:22,308 --> 00:02:24,102
herriko taberna ospetsuenean?

35
00:02:24,185 --> 00:02:26,563
Hoteleko taberna da.
Turistak soilik egoten dira.

36
00:02:26,646 --> 00:02:28,273
Kale nagusian dago.

37
00:02:29,315 --> 00:02:30,608
Cosmo bat nahi zuen.

38
00:02:30,692 --> 00:02:34,237
Eginahal guztiak egin ditut
eta zuk dena pikutara bidali duzu

39
00:02:34,320 --> 00:02:36,906
neskatila batek film bat imita zezan?

40
00:02:36,990 --> 00:02:37,824
28 urte ditu.

41
00:02:38,616 --> 00:02:42,078
Lehen hezkuntzako irakaslea da.
Charlotte izan liteke.

42
00:02:42,162 --> 00:02:43,079
Ez adarrik jo.

43
00:02:43,163 --> 00:02:46,040
Ez, zurekin egon nahi nuen.
Joateko esan zenidan.

44
00:02:47,250 --> 00:02:49,252
Eta orain larrutik ordainduko dut.

45
00:02:49,335 --> 00:02:51,880
Bakarrik utziko nauzu?

46
00:02:51,963 --> 00:02:53,006
Mesedez.

47
00:03:07,020 --> 00:03:13,443
DAVIDI: DAVID!
HITZ EGIN DEZAKEGU GAUR GOIZEAN?

48
00:03:34,422 --> 00:03:36,341
- Kaixo. Ene. Barkatu.
- Jesus!

49
00:03:36,424 --> 00:03:40,136
Barkatu. Galdera bat. Izena eman nahi dut…

50
00:03:40,220 --> 00:03:43,306
Browneko idazketa sortzaileko programa.

51
00:03:43,389 --> 00:03:44,224
Bai! Eta…

52
00:03:44,307 --> 00:03:48,019
Eta gomendio-gutuna behar duzu.
Eta bai, nola ez ba.

53
00:03:48,102 --> 00:03:49,771
Mila esker. Eskerrik asko!

54
00:03:49,854 --> 00:03:52,106
Badakit gauza asko dituzula gainean.

55
00:03:52,190 --> 00:03:55,777
Lasai, pozarren egingo dut.
Zein lagin bidaliko duzu?

56
00:03:55,860 --> 00:04:00,198
Edo mahai gaineko entsaladena
edo umezain maltzurrena.

57
00:04:00,281 --> 00:04:03,701
Badakizu zenbat maite ditudan
umezain maltzurrak, beraz…

58
00:04:03,785 --> 00:04:04,911
- Ez…
- Kaixo.

59
00:04:05,453 --> 00:04:07,872
- Aupa, laster arte.
- Bale.

60
00:04:08,998 --> 00:04:10,208
Zer moduz bere eskolak?

61
00:04:10,291 --> 00:04:12,210
- Tong irakaslearenak?
- Ez da irakaslea.

62
00:04:12,293 --> 00:04:14,003
Asteko momentu onena.

63
00:04:14,087 --> 00:04:17,548
Oso zentzuduna da eta izugarri argia.

64
00:04:17,632 --> 00:04:18,841
- Bai.
- Ulertzen?

65
00:04:18,925 --> 00:04:21,094
Tira, inor ez da zu bezain ona.

66
00:04:21,177 --> 00:04:23,638
Ez, asko pozten nau hori entzuteak.

67
00:04:24,639 --> 00:04:25,932
Non ematen ditu?

68
00:04:26,015 --> 00:04:28,226
Baina, oraingoan, aditzondorik gabe.

69
00:04:28,726 --> 00:04:30,645
Esan zuen: "Saiatu".

70
00:04:30,728 --> 00:04:32,313
Gogoz.

71
00:04:33,856 --> 00:04:37,527
Zure bizilagunaren senarra
ez desiratzeko modu onena

72
00:04:37,610 --> 00:04:39,862
bizilagunaren laguna bihurtzea da.

73
00:04:43,950 --> 00:04:45,410
Gauza onak entzun ditut.

74
00:04:45,493 --> 00:04:47,870
Dena gezurra, ziur.

75
00:04:47,954 --> 00:04:48,788
Ez.

76
00:04:49,747 --> 00:04:52,041
Hau kontrolatzeko beharra gizonarena.

77
00:04:54,252 --> 00:04:56,796
Kafe bat hartu nahi zenuke?

78
00:04:57,380 --> 00:05:01,259
Kaka. Nahi bai,
baina ikasle batekin bilera daukat.

79
00:05:02,093 --> 00:05:04,345
Bai, astea hegan pasatzen zait.

80
00:05:04,429 --> 00:05:06,389
Eta asteburuan?

81
00:05:07,307 --> 00:05:11,227
Sentitzen dut,
baina asteburuak okerragoak dira.

82
00:05:11,311 --> 00:05:13,021
Vladek asteburuan idazten du,

83
00:05:13,104 --> 00:05:17,734
eta haurra zaintzea da
nire dibertimendu bakarra.

84
00:05:17,817 --> 00:05:19,068
Ez oso dibertigarria.

85
00:05:19,152 --> 00:05:21,404
Vladek idatzi nahi badu,

86
00:05:21,487 --> 00:05:24,949
etorri Phee eta biok gurera igeri egitera.

87
00:05:25,033 --> 00:05:29,245
- Ene, bai, Pheek maite du…
- Aizu, zuregana noa orain.

88
00:05:30,204 --> 00:05:31,372
Pheek ura maite du…

89
00:05:31,456 --> 00:05:34,709
Igandean? Parrilla piztuko dut.

90
00:05:34,792 --> 00:05:37,253
Alkoholik gabeko koktela egingo dizut.

91
00:05:38,755 --> 00:05:43,092
Eskertzen dizut,
baina gauza asko ditugu egiteko.

92
00:05:43,176 --> 00:05:47,013
Kutxak husten ari gara oraindik.
Ezin ditut toallak aurkitu.

93
00:05:47,555 --> 00:05:49,182
Are gutxiago bainujantziak.

94
00:05:49,682 --> 00:05:52,852
Tira, pentsa ezazu, eta…

95
00:05:53,353 --> 00:05:55,980
Ene, sentitzen dut,
baina zure baimenarekin…

96
00:06:06,366 --> 00:06:07,575
Suabea eta gozoa.

97
00:06:08,117 --> 00:06:09,702
- Milesker.
- Zure gustura.

98
00:06:12,914 --> 00:06:15,583
Jada jakingo duzu
bista ez dela atzeratuko.

99
00:06:16,167 --> 00:06:18,294
Jainko maitea!

100
00:06:18,378 --> 00:06:19,545
Lynn sutan zegoen.

101
00:06:19,629 --> 00:06:21,506
Johnek bere emaztearekin egon behar du?

102
00:06:21,589 --> 00:06:24,509
Benetan, David.
1984 liburuko pasartea dirudi.

103
00:06:24,592 --> 00:06:27,428
- Ez horixe.
- Orwellen aditua da David.

104
00:06:27,512 --> 00:06:29,430
Lynn higuinduta zegoen.

105
00:06:29,514 --> 00:06:30,473
Higuinduta?

106
00:06:30,556 --> 00:06:32,850
Bista seihileko honetan ospatuko da.

107
00:06:34,769 --> 00:06:36,562
- Laguntza estimatuta.
- Nire laguntza.

108
00:06:36,646 --> 00:06:39,315
Gure mezu zaharrengatik
egindako xantaiagatik?

109
00:06:39,399 --> 00:06:41,401
Xantaia hitz potoloa da.

110
00:06:42,735 --> 00:06:44,654
Berriro irakurri ditut.

111
00:06:45,738 --> 00:06:46,906
Bai?

112
00:06:46,989 --> 00:06:47,907
Nahiko

113
00:06:48,699 --> 00:06:49,700
jostagarriak ziren.

114
00:06:50,284 --> 00:06:51,285
Jostagarria naiz.

115
00:06:51,369 --> 00:06:54,831
Baina ezabatu egin ditut
eta zuk ere ezabatzea nahi nuke.

116
00:06:57,166 --> 00:06:58,918
Ez dakit, jauna.

117
00:07:00,420 --> 00:07:03,756
Ideia ona iruditzen zait
zure aurkako zerbait edukitzea.

118
00:07:03,840 --> 00:07:05,758
Gaizki portatu ez zaitezen.

119
00:07:11,055 --> 00:07:14,058
Bere mezuak
duela hamar urte ezabatu nituen.

120
00:07:16,310 --> 00:07:18,688
John, deituko didazu?

121
00:07:18,771 --> 00:07:20,690
Bista martxan dago…

122
00:07:20,773 --> 00:07:21,691
Hara!

123
00:07:22,775 --> 00:07:26,904
- Kaixo.
- Departamentuko txoko onena aurkitu duzu?

124
00:07:26,988 --> 00:07:28,489
Kapsulenganako joera dut.

125
00:07:31,909 --> 00:07:34,328
Zer daukazu esku artean aste honetan?

126
00:07:34,412 --> 00:07:35,621
Rebecca.

127
00:07:36,581 --> 00:07:37,457
Ezagutzen?

128
00:07:37,540 --> 00:07:41,127
"Bart gauean amestu nuen
Manderleyra itzuli nintzela".

129
00:07:41,752 --> 00:07:42,920
Ederra.

130
00:07:43,004 --> 00:07:44,964
Maite dut eleberri gotikoa.

131
00:07:45,047 --> 00:07:48,009
Obsesioa, desira.

132
00:07:48,509 --> 00:07:50,428
Nire emazteak beti dio

133
00:07:51,345 --> 00:07:53,264
emakume eroak ditudala begiko.

134
00:08:02,607 --> 00:08:05,651
Cynthia aipatu duzula, mesede bat egingo?

135
00:08:06,319 --> 00:08:09,363
Phee eta biak gonbidatu nituen
igerilekura igandean…

136
00:08:09,447 --> 00:08:11,866
Ez du enbarazu egin nahi.

137
00:08:11,949 --> 00:08:13,367
Detaile polita.

138
00:08:14,619 --> 00:08:16,120
Bai, berari…

139
00:08:16,204 --> 00:08:19,499
Azkenaldian sozializatzea
kostatzen ari zaio.

140
00:08:19,582 --> 00:08:21,209
Ez du errutina askatzen.

141
00:08:22,668 --> 00:08:24,337
Kontua zera da.

142
00:08:24,837 --> 00:08:28,799
Urteko azken asteburu beroa izango da
eta ura ezin hobe dago

143
00:08:28,883 --> 00:08:30,843
eta jaten emango diogu.

144
00:08:30,927 --> 00:08:33,554
Berak uste baino ongarriagoa izango da.

145
00:08:33,638 --> 00:08:35,431
- Han izango gara.
- Barkatu.

146
00:08:35,515 --> 00:08:38,476
Kontua da bera bakarrik gonbidatu dudala.

147
00:08:40,895 --> 00:08:42,563
- Pena.
- Ez, barkatu.

148
00:08:42,647 --> 00:08:44,857
Esan zidan idatzi egin behar zenuela.

149
00:08:44,941 --> 00:08:47,193
Mesedez, badakit noiz nagoen lekuz kanpo.

150
00:08:47,276 --> 00:08:51,072
Gainera, ezin duzu arreta galdu.
Munduak zure hurrengo lana behar du.

151
00:08:51,155 --> 00:08:52,949
Bai, ez daukat oso ziur.

152
00:08:53,032 --> 00:08:55,243
- Nik bai.
- Mila esker.

153
00:08:56,035 --> 00:08:57,078
Aipatuko diot.

154
00:08:57,662 --> 00:09:00,706
Zoragarri. Mila esker. Barkatu.

155
00:09:00,790 --> 00:09:04,835
Ene, nire alabaren bikotea da.
Erantzun behar dut.

156
00:09:05,711 --> 00:09:07,421
Emakume bisexuala da.

157
00:09:09,590 --> 00:09:10,466
Ederki.

158
00:09:11,092 --> 00:09:12,677
Oso harro nago.

159
00:09:15,012 --> 00:09:16,597
Alexis, kaixo.

160
00:09:19,642 --> 00:09:21,352
Aita, ez joan itsu-itsuan.

161
00:09:21,435 --> 00:09:23,771
Nola prestatuko naiz frogak ikusi gabe?

162
00:09:23,854 --> 00:09:25,439
- Ezin duzu.
- Txostena pasa nizun.

163
00:09:25,523 --> 00:09:27,024
- Behar zenuke.
- Bai, txostena.

164
00:09:27,108 --> 00:09:29,443
Baina ez baliatuko dituzten frogak.

165
00:09:29,527 --> 00:09:32,989
Sid, uler ezazu
epaiketa honetan iruzur egingo dutela.

166
00:09:33,573 --> 00:09:36,659
- Eta letxuga lehorgailua?
- Egitura hondatzen du.

167
00:09:37,243 --> 00:09:38,869
Paper gehiegi erabili duzu.

168
00:09:38,953 --> 00:09:40,204
Hau ondo dago?

169
00:09:41,080 --> 00:09:44,584
- Txostena nahiko osatua da.
- Bidaliko didazu?

170
00:09:44,667 --> 00:09:46,794
Ez sartu, nahikoa duzu esku artean.

171
00:09:46,877 --> 00:09:48,254
Benetako abokatua naiz.

172
00:09:48,337 --> 00:09:50,339
Eta zergatik ez zaude lanean?

173
00:09:50,423 --> 00:09:53,009
Ez dut horretaz hitz egin nahi.

174
00:09:53,092 --> 00:09:55,886
Sekretuak. Maite ditut. Benetan.

175
00:09:55,970 --> 00:09:59,056
- Ixo.
- Gonbidatuak izango ditugu asteburuan.

176
00:09:59,140 --> 00:10:02,143
- Nor?
- Cynthia eta bere alaba. Igeri egiteko.

177
00:10:02,226 --> 00:10:03,936
- Nor da?
- Irakasle berria.

178
00:10:04,020 --> 00:10:05,062
Ez da irakaslea.

179
00:10:05,146 --> 00:10:06,647
Esango diot.

180
00:10:06,731 --> 00:10:09,650
- Zenbat urte ditu alabak?
- Hiru. Oso polita. Maitagarria.

181
00:10:09,734 --> 00:10:12,028
Ni ez naiz hemen izango.

182
00:10:12,111 --> 00:10:14,822
- Hirira zoaz?
- Aldi baterako geratuko naiz.

183
00:10:14,905 --> 00:10:17,491
Baina ez
hiru urteko ume batekin jolastera.

184
00:10:17,575 --> 00:10:18,951
Umeak gustuko zenituen.

185
00:10:19,035 --> 00:10:20,453
Xarma galdu zuten

186
00:10:20,536 --> 00:10:24,665
astebururo, Alexisen lagunen festetan,
ehunka ikusi ondoren.

187
00:10:24,749 --> 00:10:25,791
Maitea.

188
00:10:26,292 --> 00:10:28,502
Barkatu. Ezin dut.

189
00:10:29,253 --> 00:10:31,255
Badakizu zer gertatzen zaion?

190
00:10:31,339 --> 00:10:32,423
Bai.

191
00:10:33,090 --> 00:10:33,924
Badakit.

192
00:10:47,563 --> 00:10:49,315
Nori axola dio?

193
00:10:53,527 --> 00:10:54,695
Niri gustatu.

194
00:10:55,363 --> 00:10:57,990
Gero eta estuagoak dira hor behean.

195
00:10:58,783 --> 00:11:02,995
Esaten dute Eva Longoriak
depilazio brasildarra egiten duela

196
00:11:03,079 --> 00:11:05,081
orgasmo gorena ematen diolako.

197
00:11:05,164 --> 00:11:06,582
Zer esan nahi duzu?

198
00:11:06,666 --> 00:11:07,833
Eskaintza bat da.

199
00:11:09,085 --> 00:11:10,920
Zer pasa zaio Sidi?

200
00:11:11,629 --> 00:11:13,506
- Berak esango dizu.
- Zuk zergatik ez?

201
00:11:13,589 --> 00:11:16,467
Bere kontua delako.
Prest dagoenean esango dizu.

202
00:11:18,636 --> 00:11:20,054
Pubiseko ileak gustuko ditut.

203
00:11:20,137 --> 00:11:23,391
Ez dut nahi Sid bistan sartzerik.
Ulertzen duzu?

204
00:11:23,474 --> 00:11:25,976
Ulertzen dut eta ados nago.

205
00:11:26,060 --> 00:11:27,895
Igerilekuko filtroa piztuko?

206
00:11:29,689 --> 00:11:32,983
Gonbidatuekin jolastea baino
gauza premiazkoagoak ditugu.

207
00:11:33,067 --> 00:11:36,362
Cynthia oso interesgarria da.
Lagun berria egin nahi dut.

208
00:11:36,445 --> 00:11:39,657
Noiztik?
Ez duzu lagun berririk egin 1997tik.

209
00:11:39,740 --> 00:11:41,033
Tira, orain nahi dut.

210
00:11:41,117 --> 00:11:42,034
Zergatik?

211
00:11:43,160 --> 00:11:46,288
Gizon toxiko batekin ezkondutako
emakume txepela da.

212
00:11:46,372 --> 00:11:48,541
- Ez naiz identifikatzen.
- Hori da.

213
00:11:48,624 --> 00:11:50,668
Badakit liburua misoginoa dela

214
00:11:50,751 --> 00:11:53,587
1938an idatzitako liburu oro
delako misoginoa,

215
00:11:53,671 --> 00:11:55,381
baita emakumeenak ere,

216
00:11:55,464 --> 00:11:59,593
baina konektatuko dugu
istorioaren unibertsaltasunarekin?

217
00:12:00,720 --> 00:12:04,807
Rebecca erabat ahitzen duen
obsesio batez doa.

218
00:12:04,890 --> 00:12:11,021
Emakume bat bere senarraren
emazte-ohi hilarekin obsesionatzen da…

219
00:12:11,605 --> 00:12:12,523
- Rebecca.
- Rebecca.

220
00:12:12,606 --> 00:12:14,650
Denok identifika gaitezke.

221
00:12:14,734 --> 00:12:16,152
- Nola?
- Zer?

222
00:12:16,861 --> 00:12:19,488
Inoiz ez duzue
bikote-ohiaren maitalea zelatatu?

223
00:12:20,614 --> 00:12:26,245
Inoiz ez duzue denbora pasa
euren sare sozialak begiratzen?

224
00:12:26,328 --> 00:12:30,583
Inoiz ez zarete
euren gorputz edo estiloarekin alderatu?

225
00:12:30,666 --> 00:12:34,920
Inoiz ez duzue amestu
euren harremana ezagutzeaz,

226
00:12:35,004 --> 00:12:38,507
nola hitz egiten duten
edo zein txantxa dituzten jakiteaz,

227
00:12:39,425 --> 00:12:42,178
edo amodioa nola egiten duten ikusteaz?

228
00:12:42,261 --> 00:12:44,638
Ba hori da istorioak kontatzen duena.

229
00:12:44,722 --> 00:12:49,018
Zuen maitalearen maitalearekiko
erakarpenari buruz doa.

230
00:12:49,101 --> 00:12:50,895
Ez daukat maitalerik.

231
00:12:50,978 --> 00:12:53,397
Lauren, hori aldatu behar dugu.

232
00:12:59,570 --> 00:13:01,238
- Kaixo.
- Kaixo.

233
00:13:09,079 --> 00:13:11,207
JUNONIA SPA: KUXKUXEAN IKUSI ZAITUGU!

234
00:13:11,290 --> 00:13:14,210
GAUR % 20KO BEHERAPENA.
EGIN KLIK HEMEN, BIHURRI.

235
00:13:22,593 --> 00:13:25,095
CYNTHIA TONGI ZUZENDUA

236
00:13:26,347 --> 00:13:27,515
Kaixo, Aaron.

237
00:13:33,646 --> 00:13:35,815
Aitak unibertsitatean galtzen badu,

238
00:13:35,898 --> 00:13:38,400
salaketa zibilak zuri eragingo lizuke.

239
00:13:38,484 --> 00:13:39,735
Baina mesedez.

240
00:13:39,819 --> 00:13:44,114
Zita madarikaturako
36 orriko inprimakia bete behar dut.

241
00:13:44,198 --> 00:13:47,451
Zertarako jakin nahi dute
ea gaixotasun mentalik dudan?

242
00:13:47,535 --> 00:13:50,287
- Zer egingo duzu?
- Argizariaz depilatu.

243
00:13:50,371 --> 00:13:51,789
Ahal duzu?

244
00:13:51,872 --> 00:13:56,627
Berria omen da,
espero dezagun hobea izatea.

245
00:13:57,711 --> 00:13:59,255
Laztana.

246
00:13:59,338 --> 00:14:01,006
Bihozmina da.

247
00:14:01,090 --> 00:14:02,716
Hanka hondoraino sartu dut.

248
00:14:05,177 --> 00:14:07,721
Alexis engainatu dut.

249
00:14:07,805 --> 00:14:09,181
Treneko gizonarekin.

250
00:14:09,265 --> 00:14:12,393
Ez. Ene… Galdetu aitari zer gertatu zen.

251
00:14:12,476 --> 00:14:15,062
- Zuk esan.
- Ez dut kritikarik nahi.

252
00:14:15,145 --> 00:14:17,940
Ez zaitut kritikatuko, benetan.

253
00:14:18,023 --> 00:14:19,024
Ez.

254
00:14:19,608 --> 00:14:23,612
Ez, laneko bekadun batekin
engainatu nuen Alexis

255
00:14:23,696 --> 00:14:27,283
eta kontratatu zutenean,
dena nahastu zen eta alde egin nuen.

256
00:14:27,366 --> 00:14:30,369
Dena den, gorroto nuen lana
eta berria topa dezaket.

257
00:14:30,452 --> 00:14:32,329
Ez dut horretaz hitz egin nahi.

258
00:14:32,413 --> 00:14:33,706
Lana utzi duzu?

259
00:14:33,789 --> 00:14:34,957
Ikusten? Kritika.

260
00:14:35,040 --> 00:14:35,916
Ez horixe.

261
00:14:36,000 --> 00:14:37,126
Gezurra eta zikina.

262
00:14:37,209 --> 00:14:39,461
Ez, bale. Goazen.

263
00:14:42,840 --> 00:14:46,927
Ez zenituen
aitaren ikasleak ezagutzen, ezta?

264
00:14:47,428 --> 00:14:50,806
Bere maiteñoak? Pertsonan, ez.

265
00:14:50,890 --> 00:14:53,100
Asko jota, bistaz.

266
00:14:53,183 --> 00:14:55,561
- Bale, ziur zaude?
- Erabat.

267
00:14:55,644 --> 00:14:58,355
Ez zeneukan inor zure eskoletan?

268
00:14:59,315 --> 00:15:00,649
Inoiz ez.

269
00:15:06,071 --> 00:15:10,326
JUNONIA SPA: ZURE HITZORDUA 14:00ETAN DA.
KORTESIAZKO HAMAR MINUTU.

270
00:15:10,409 --> 00:15:12,119
ERANTZUN BAIEZTATZEKO.

271
00:15:12,202 --> 00:15:13,037
BAI.

272
00:15:16,832 --> 00:15:21,253
JUNONIA SPA: ERRESERBA-PROZESUA GUSTUKO?
EMAN IRITZIA: GOO.GL/JUNONIASPA

273
00:15:21,337 --> 00:15:22,296
Bai.

274
00:15:26,300 --> 00:15:28,761
Haietako bat nire klasean zegoen.

275
00:15:38,854 --> 00:15:40,773
Jada ez dituzu azazkalak jaten.

276
00:15:48,447 --> 00:15:51,700
Barkamena eskatu nahi nizun
zu saihesteagatik.

277
00:15:53,369 --> 00:15:55,120
Ez nuen haserretu behar.

278
00:15:56,997 --> 00:15:59,500
Nire autoa kolpatu eta puta deitu zenidan.

279
00:16:01,752 --> 00:16:02,670
Barkatu.

280
00:16:03,212 --> 00:16:04,630
Erabat etsitan nengoen.

281
00:16:05,255 --> 00:16:06,298
Lasai.

282
00:16:06,799 --> 00:16:08,300
Zer esan nahi zenuen?

283
00:16:13,055 --> 00:16:15,265
Tira, bai. Itzuli naiz, bistan da.

284
00:16:17,726 --> 00:16:19,687
Johnena ezagutu denez,

285
00:16:19,770 --> 00:16:22,773
espero dut zuk eta biok gure harremana

286
00:16:24,650 --> 00:16:26,151
konpondu ahal izatea.

287
00:16:28,112 --> 00:16:30,155
Zoragarria.

288
00:16:32,616 --> 00:16:34,868
Ez zinen kasura batu?

289
00:16:34,952 --> 00:16:36,036
Bai.

290
00:16:37,413 --> 00:16:40,958
Baina hori esan nahi nizun.
Ez daukala zurekin zerikusirik.

291
00:16:41,834 --> 00:16:45,754
Lila, hori esaten aritu naiz
denbora guztian.

292
00:16:45,838 --> 00:16:47,756
Idazten jarraitzen duzu?

293
00:16:48,924 --> 00:16:50,092
Ez, egia esan.

294
00:16:50,592 --> 00:16:53,470
Behar zenuke.
Sentitzen dut gaizki pasa izana.

295
00:16:54,054 --> 00:16:56,724
Ez da polita
29 urterekin amarenera itzultzea.

296
00:16:57,725 --> 00:16:58,642
Pentsatzen dut.

297
00:16:59,518 --> 00:17:02,938
Zenbat aldiz
eraman behar dut edema drainatzera

298
00:17:03,022 --> 00:17:04,898
bere ardura dela jabetu arte?

299
00:17:04,982 --> 00:17:05,816
Bai.

300
00:17:05,899 --> 00:17:09,445
Uste du, Trevor bidaliz
sekulako mesedea egiten didala…

301
00:17:09,528 --> 00:17:10,904
Benetan axola dit.

302
00:17:10,988 --> 00:17:13,198
Lila, barkatu, baina joan behar dut.

303
00:17:13,282 --> 00:17:14,992
Egun osoa egongo nintzateke.

304
00:17:15,075 --> 00:17:17,536
Pozten naiz berriro elkartu izanaz

305
00:17:17,619 --> 00:17:19,872
eta berdin pentsatzen dugula ikusteaz.

306
00:17:20,456 --> 00:17:21,331
Bai.

307
00:17:22,666 --> 00:17:25,711
Sentitzen dut Johnekin gertatu zena.

308
00:17:26,670 --> 00:17:28,297
Mila esker.

309
00:17:28,881 --> 00:17:29,798
Nik…

310
00:17:31,425 --> 00:17:34,428
Estimatzen dut
zure ekintzen gaineko ardura hartzea.

311
00:17:39,683 --> 00:17:41,351
Joan behar dut.

312
00:17:47,733 --> 00:17:48,859
Ederra.

313
00:17:53,614 --> 00:17:55,365
Oso polita.

314
00:18:01,747 --> 00:18:05,584
VLADIMIR:
CYNTHIAK DIO PHEEK HOTZERIA DUELA.

315
00:18:05,667 --> 00:18:07,753
JOATERIK NAHIKO EZ BAZENU.

316
00:18:12,549 --> 00:18:15,761
Adin batera heltzean,
toalla on bat topatuz gero,

317
00:18:15,844 --> 00:18:17,221
ezin dizu ihes egin.

318
00:18:18,222 --> 00:18:19,890
Saltzen dituzue?

319
00:18:33,278 --> 00:18:36,240
Eskura emandako opari batek
botere handia du.

320
00:18:38,158 --> 00:18:42,287
Kaixo!
Etxe berrirako opari bat ekartzera nator.

321
00:18:42,371 --> 00:18:43,872
- Kaixo.
- Ez duzu erantzun behar.

322
00:18:43,956 --> 00:18:46,708
Hau eman eta alde egin nezake.

323
00:18:46,792 --> 00:18:47,709
Ba…

324
00:18:47,793 --> 00:18:52,131
Nire erleen eztia da.

325
00:18:52,214 --> 00:18:56,885
Bazenekien eztia haurrentzat
eztularentzako jarabea bezain ona dela?

326
00:18:57,386 --> 00:18:58,387
Pheerantzako da.

327
00:18:58,470 --> 00:18:59,388
Hara.

328
00:19:00,556 --> 00:19:01,640
Ene.

329
00:19:02,141 --> 00:19:04,726
Opari ederra. Oso politak dira.

330
00:19:04,810 --> 00:19:05,769
Barkatu.

331
00:19:07,896 --> 00:19:09,731
Vladek eman dizu gure helbidea?

332
00:19:10,315 --> 00:19:11,900
Zerrendan begiratu dut.

333
00:19:12,734 --> 00:19:16,113
Aldi baterako da. Txerritegia dirudi.

334
00:19:16,196 --> 00:19:18,031
Ez, ez da.

335
00:19:18,115 --> 00:19:19,950
Tira, ez sartu barrura.

336
00:19:20,450 --> 00:19:22,119
Phee ondo dago. Baina…

337
00:19:22,202 --> 00:19:24,454
Paranoiko jarri naiz

338
00:19:24,538 --> 00:19:28,625
jendea urduri jartzen delako hotzeriarekin
eta ez zintuztedan iraindu nahi.

339
00:19:28,709 --> 00:19:30,586
Iraintzeko zaila naiz.

340
00:19:30,669 --> 00:19:32,337
Ni ere bai. Ez…

341
00:19:32,838 --> 00:19:35,966
Jesus, badakit tuntuna izaten ari naizela.

342
00:19:36,049 --> 00:19:41,972
Ez! Zuk pasa duzunaren erdia pasa duen bat
bi bider tuntunagoa izango litzateke.

343
00:19:43,182 --> 00:19:44,224
Zer diozu?

344
00:19:45,058 --> 00:19:46,101
Ba…

345
00:19:46,727 --> 00:19:49,646
Etxe aldaketa, ume txiki bat.

346
00:19:49,730 --> 00:19:50,606
Ni…

347
00:19:52,858 --> 00:19:55,527
Nik…

348
00:19:55,611 --> 00:19:57,279
Bakarrik utziko zaitut.

349
00:20:00,782 --> 00:20:04,494
Erokeria dirudi,
baina ondo eraman gintezkeela uste dut.

350
00:20:04,578 --> 00:20:06,705
Nik ere bai.

351
00:20:07,956 --> 00:20:10,751
Mila esker honengatik. Oso ondo.

352
00:20:11,752 --> 00:20:13,045
- Agur.
- Agur.

353
00:20:23,305 --> 00:20:27,267
VLADIMIR: CYNTHIAK JAKIN NAHI DU
EA TOALLAK ERAMAN BEHAR DITUEN.

354
00:20:27,351 --> 00:20:32,731
EZ! ETA EMAIOZU NIRE ZENBAKIA! :)

355
00:20:33,649 --> 00:20:37,152
Auskalo zein barne-politika
zegoen mezu horren atzean.

356
00:20:37,861 --> 00:20:39,112
Zertaz doa?

357
00:20:40,656 --> 00:20:44,159
Floridan hazteaz
guraso etorkin errusiarrekin.

358
00:20:44,243 --> 00:20:45,786
Beraz, nartzisista da.

359
00:20:45,869 --> 00:20:47,955
Ez, bikaina da.

360
00:20:48,038 --> 00:20:49,206
Banoa.

361
00:20:49,289 --> 00:20:52,459
- Nora?
- Cornellen lagun bat ikustera.

362
00:20:52,542 --> 00:20:55,545
- Gaua han pasako dut.
- Zein lagun mota?

363
00:20:55,629 --> 00:20:57,297
IX artikuluan aditua da.

364
00:20:57,381 --> 00:20:59,841
Sid, benetan. Ez zaitut tartean nahi.

365
00:20:59,925 --> 00:21:02,052
- Volvoa hartuko dut.
- Kontuz ibili.

366
00:21:02,135 --> 00:21:04,221
Zergatik dakarzu letxuga?
Baratzean dauzkat.

367
00:21:04,304 --> 00:21:05,973
Bilgarri gisa behar ditut.

368
00:21:06,682 --> 00:21:09,184
- Ez zen barbakoa?
- Haragia bai.

369
00:21:09,893 --> 00:21:10,936
Hauek zertarako?

370
00:21:11,019 --> 00:21:12,062
Koktel alkoholgabea.

371
00:21:12,145 --> 00:21:13,563
Alkoholgabea?

372
00:21:15,983 --> 00:21:17,317
Zer gertatzen zaizu?

373
00:21:17,401 --> 00:21:19,027
Depilazio madarikatua.

374
00:21:19,111 --> 00:21:20,612
Handituta nago.

375
00:21:20,696 --> 00:21:22,948
Ez kezkatu. Merezi dudana da.

376
00:21:24,992 --> 00:21:26,243
Zergatik daukazu hau?

377
00:21:26,994 --> 00:21:28,662
Nire postarekin nahastu da.

378
00:21:29,162 --> 00:21:30,497
Nomina dirudi.

379
00:21:30,580 --> 00:21:33,083
Bai. Iristen denean emango diot.

380
00:21:33,583 --> 00:21:36,378
- Oreinentzako sarea kenduta?
- Ez da ezkontza bat.

381
00:21:36,461 --> 00:21:37,587
Herrikoegia da.

382
00:21:45,846 --> 00:21:46,763
Kaixo, kaixo!

383
00:21:47,264 --> 00:21:49,182
- Kaixo!
- Aupa.

384
00:21:50,100 --> 00:21:51,226
Zu!

385
00:21:51,935 --> 00:21:54,479
Ez gara uretan sartzen aitatxo gabe, ezta?

386
00:21:54,563 --> 00:21:56,231
Edo erleetatik urrun egon.

387
00:21:56,315 --> 00:21:57,232
Zein erle?

388
00:21:57,941 --> 00:21:59,901
- Ez dauzkazu erleak?
- Ez.

389
00:22:01,445 --> 00:22:02,904
Cynthia badator?

390
00:22:02,988 --> 00:22:05,365
Migraina dauka.

391
00:22:05,449 --> 00:22:07,659
Nirekin konformatu beharko duzu.

392
00:22:07,743 --> 00:22:09,953
Phee! Esan dizut korri ez egiteko!

393
00:22:26,053 --> 00:22:27,512
Tira, saiatu naiz.

394
00:23:14,434 --> 00:23:16,436
Oso sexya zara, Vladimir.

395
00:23:17,187 --> 00:23:18,980
Joder, badakit.

396
00:23:20,357 --> 00:23:21,900
Nola daukazu gorputz hori?

397
00:23:21,983 --> 00:23:23,568
Aizu! Ez izan kuxkuxeroa.

398
00:23:23,652 --> 00:23:24,736
Galdera ona da.

399
00:23:24,820 --> 00:23:26,279
Galdera oso ona.

400
00:23:26,363 --> 00:23:29,408
Ez dakit. Basapiztien aurka borrokatuz?

401
00:23:29,491 --> 00:23:30,534
Ikusten da.

402
00:23:30,617 --> 00:23:32,369
- Hartzen aurka?
- Hori da.

403
00:23:33,412 --> 00:23:35,080
Gimnasiora joaten naiz.

404
00:23:35,163 --> 00:23:38,166
Hori da egiten dudan gauza bakarra.

405
00:23:38,792 --> 00:23:39,876
Barrenak husteko.

406
00:23:39,960 --> 00:23:41,545
Hutsaldi osasuntsua da.

407
00:23:41,628 --> 00:23:42,879
Noski baietz.

408
00:23:42,963 --> 00:23:44,381
Tipo sinplea naiz.

409
00:23:44,464 --> 00:23:48,844
Pisua jaso, idatzi, lan egin eta jan.

410
00:23:48,927 --> 00:23:49,970
Larrutan egin.

411
00:23:50,053 --> 00:23:51,847
Ez du hori esan. John!

412
00:23:51,930 --> 00:23:54,224
Abantzu naturala da.

413
00:23:54,307 --> 00:23:55,225
Ez, benetan,

414
00:23:56,017 --> 00:23:59,729
nor ziren hainbeste hobbyetarako
denbora zuten idazle horiek?

415
00:24:00,230 --> 00:24:01,940
Hemingway eta zezenak, adibidez.

416
00:24:02,023 --> 00:24:03,692
Hemingway ez zen oheratzen.

417
00:24:03,775 --> 00:24:04,860
Hori egia da.

418
00:24:05,360 --> 00:24:06,820
Paso egiten zuen.

419
00:24:12,951 --> 00:24:14,411
Irribarre polita duzu.

420
00:24:19,124 --> 00:24:20,709
Atsegina izaten ari da.

421
00:24:24,004 --> 00:24:26,089
- Tori.
- Mila esker.

422
00:24:26,173 --> 00:24:28,383
Eta topa.

423
00:24:28,467 --> 00:24:29,426
Topa.

424
00:24:32,053 --> 00:24:33,763
Zerbait aitortu behar dut.

425
00:24:33,847 --> 00:24:34,848
Bai?

426
00:24:35,891 --> 00:24:37,017
Bai.

427
00:24:38,226 --> 00:24:40,395
Ez dut zure liburua hasi oraindik.

428
00:24:44,691 --> 00:24:45,817
Ez kezkatu.

429
00:24:49,446 --> 00:24:50,280
Aizu.

430
00:24:51,114 --> 00:24:56,328
Nire emazteak
Cynthiarentzako gutun bat topatu du.

431
00:24:56,411 --> 00:24:59,956
Itzultzeko asmoa nuen.
Uste dut nahi gabe bidali didatela.

432
00:25:00,749 --> 00:25:02,876
Bestela ez zukeen jasoko.

433
00:25:02,959 --> 00:25:05,504
Inoiz ez du postontzian begiratzen.

434
00:25:11,051 --> 00:25:12,052
Laztana.

435
00:25:13,220 --> 00:25:14,638
Kezkatuta nauka.

436
00:25:15,222 --> 00:25:16,056
Bai?

437
00:25:17,724 --> 00:25:19,392
Badakizu. Cynthia…

438
00:25:20,101 --> 00:25:22,979
Ospitaleratu egin zuten
suizidio saiakeragatik.

439
00:25:23,605 --> 00:25:26,983
Sei hilabetez, Pheek ez zuen amarik izan.

440
00:25:27,067 --> 00:25:28,693
Umezaina eta ni soilik.

441
00:25:32,531 --> 00:25:35,075
Baina elkarrekin zaudete orain.

442
00:25:35,575 --> 00:25:36,409
Bai.

443
00:25:36,493 --> 00:25:38,411
Eta ondo dago.

444
00:25:38,495 --> 00:25:40,413
Bai, askoz hobeto. Eskerrak.

445
00:25:41,206 --> 00:25:42,123
Bai.

446
00:25:45,252 --> 00:25:47,921
Cynthiak ez du migrainarik.

447
00:25:49,089 --> 00:25:51,675
- Eztabaida izan dugu.
- Nigatik?

448
00:25:52,509 --> 00:25:56,263
Ez. Zerbait txarra egin dut.

449
00:25:58,265 --> 00:25:59,224
Lerdoa ni.

450
00:25:59,307 --> 00:26:01,518
- Ahaztu kontatu dizudana.
- Ez, esan.

451
00:26:01,601 --> 00:26:04,271
Ez. Nola esan ohi du jendeak?

452
00:26:06,439 --> 00:26:07,732
Ezkontza zaila da.

453
00:26:08,358 --> 00:26:09,651
Dibortzioa zaila da.

454
00:26:10,860 --> 00:26:12,070
Aukeratu bat.

455
00:26:20,787 --> 00:26:22,581
Aukeratu beharra dago.

456
00:26:28,587 --> 00:26:31,131
- Har dezakezu?
- Noski.

457
00:26:32,382 --> 00:26:34,009
Laztana.

458
00:26:34,676 --> 00:26:35,594
Bale.

459
00:26:41,182 --> 00:26:44,352
Barkatu. Tori. Hartu.

460
00:26:44,436 --> 00:26:45,270
Zatoz.

461
00:26:46,521 --> 00:26:47,564
Hori da.

462
00:26:51,067 --> 00:26:52,777
Atera lagunduko dizuet.

463
00:26:55,530 --> 00:26:56,531
Gabon.

464
00:27:07,542 --> 00:27:08,668
Maiteminduta zaude?

465
00:27:31,107 --> 00:27:33,068
JULIA MAY JONASEN LIBURUAN OINARRITUTA

466
00:28:13,191 --> 00:28:18,113
Azpitituluak: Maialen Sanz

