WEBVTT

00:12.458 --> 00:15.666
- Heli 30, U05 hizketan.
- Hona Heli 30. Esan.

00:15.750 --> 00:19.875
Pasa den asteko ihesaldiko ibilgailua
ikusi dutela jakinarazi digute.

00:19.958 --> 00:23.041
Ford Taunus urdina.
Matrikula: November Victor 34550.

00:23.125 --> 00:27.250
Duela minutu bat galdu dugu bistatik.
Iparralderantz zihoan, Marienlyst-erantz.

00:27.333 --> 00:29.541
Autoa lokalizatu nahian ari gara.

00:29.625 --> 00:31.625
Ados. Bagoaz horrantz.

00:41.708 --> 00:42.708
Eskerrik asko.

00:53.750 --> 00:54.750
Kaixo, nagusi.

00:59.541 --> 01:00.416
Non?

01:00.500 --> 01:04.958
Heli 30. Ekialderantz, Marienlyst kaletik.
Ikusi egin gaituela uste dut.

01:05.041 --> 01:06.208
Azeleratu egin du.

01:10.625 --> 01:11.958
- Kaixo, Tom.
- Presaka zabiz?

01:12.041 --> 01:14.750
Lapurretako ilargi-joaren autoa
ikusi dute.

01:14.833 --> 01:16.583
Ikusiko zaittut gero?

01:16.666 --> 01:17.500
Deituko dizut.

01:21.500 --> 01:24.250
- Harry, zaude!
- U05, 2 eta 3 guneetako unitateekin.

01:24.333 --> 01:29.416
Bilatu Ford Taunus urdin bat.
Matrikula: November Victor 34550.

01:29.500 --> 01:31.916
Bravo 41. Gure kasua da. Bagoaz harantz.

01:41.625 --> 01:45.166
Bravo 42. 150 metroko abantaila du.
Majorstua-ko intersekziorantz goaz.

01:58.333 --> 02:00.333
Poliki! Kontuz, aizu!

03:00.791 --> 03:04.458
JO NESBØ-REN DETECTIVE HOLE

03:05.458 --> 03:06.583
BOST URTE GEROAGO

03:06.666 --> 03:08.000
Hamarrak dira. Albistegia.

03:08.083 --> 03:11.541
Gero eta jende gehiagok nahi du
polizia armatuta egotea.

03:11.625 --> 03:15.458
Oslon inoiz baino
arma ilegal gehiago daude, eta ematen du

03:15.541 --> 03:19.791
banden biolentzia areagotu egingo dela
hiri inguruko auzoetan.

03:19.875 --> 03:24.125
Orain, albisteak:
Osloko bero-bolada ez da arindu.

03:24.208 --> 03:28.166
Atzo, 31 gradu baino gehiago egon ziren.

04:13.083 --> 04:14.583
- Helge?
- Bai?

04:15.166 --> 04:17.416
"Agintariak ganbera korazatua ireki,

04:17.500 --> 04:22.750
eta dirua poltsa beltzean sartuko du.
30 segundo dauzka. Hori baino gehiago

04:22.833 --> 04:26.166
luzatuz gero,
tiro egingo diogu hau irakurri duenari".

04:30.916 --> 04:32.083
- Hogeita zazpi.
- Bai.

04:32.166 --> 04:33.708
- Hogeita sei.
- Itxaron.

04:36.625 --> 04:39.041
- Hogei segundo!
- Bai, itxaron. Hau…

04:41.625 --> 04:42.791
Hamazazpi.

04:43.375 --> 04:45.458
Zinta berdea, Helge!

04:47.125 --> 04:48.916
Itxaron, itxaron.

04:49.500 --> 04:50.333
Zazpi!

04:51.583 --> 04:52.708
Bost!

04:57.500 --> 05:00.416
- Bi, Helge!
- Bai! Begira, hau egin eta…

05:07.625 --> 05:11.000
- Beste sarraila ireki behar dut.
- Bi, Helge!

05:11.083 --> 05:13.000
- Bi, Helge!
- Bai, bai!

05:24.041 --> 05:25.458
Tori!

05:28.666 --> 05:30.583
Sei segundoko atzerapena.

05:55.791 --> 05:56.750
Harry?

06:01.791 --> 06:03.000
Harry?

06:06.250 --> 06:09.041
- Zertan ostra ari zara?
- Lanean, nagusi.

06:11.333 --> 06:14.375
Bankua duela bost urte baino gehiago
lapurtu zuten.

06:14.458 --> 06:15.291
Eta zer?

06:15.375 --> 06:19.000
Kasua berriz irekitzea ez da ona,
bereziki zuretzat.

06:20.000 --> 06:21.041
Ados.

06:22.375 --> 06:24.791
Ellen? Zuk jendetasuna duzu. Behar zaitut.

06:25.916 --> 06:28.291
Tira. Biometria-aditua iritsi da.

06:28.916 --> 06:31.500
Stockholmeko kriminalistika-taldetik
bidali digutena.

06:31.583 --> 06:33.208
Zeuk arduratu behar zenuen.

06:33.291 --> 06:35.416
- Nik?
- Esan nizun.

06:35.500 --> 06:38.250
Txantxa zela pentsatu nuen. Nik ez dut…

06:38.333 --> 06:41.458
Jendetasunik?
Abilezia sozialik? Lidergo-gaitasunik?

06:42.041 --> 06:44.458
Zu baretu zaitez, eta kito, bai?

06:44.541 --> 06:47.541
Saiatu pertsona arruntekin tratatzen,
behingoagatik.

06:49.125 --> 06:52.291
- Tira.
- Kaixo, Beate. Harry.

06:52.375 --> 06:54.500
- Lønn. Beate Lønn.
- Kaixo. Harry.

06:54.583 --> 06:57.000
- Ellen Gjelten.
- Suediarra zara?

06:58.083 --> 07:00.500
Bai. E…

07:01.041 --> 07:03.250
Ez da arazue izango, ezta?

07:03.833 --> 07:07.833
Ez, ez daukat ezer suediarren kontra…
orokorrean.

07:33.625 --> 07:34.458
Kaixo.

07:35.083 --> 07:36.875
Deltan sartzeko probie eingo dozu?

07:39.166 --> 07:42.375
Gatxa da. 300etik 270.

07:44.250 --> 07:45.875
Zeozer erakutsiko deutsut, bai?

07:45.958 --> 07:47.000
Bai, mesedez.

07:47.083 --> 07:49.125
Ederto. Jarri lehen legez.

07:51.666 --> 07:53.208
A zer desastrie, ño.

07:54.416 --> 07:56.833
Eskumakue atzera, eta zabaldu hankak.

07:58.291 --> 08:01.791
Jarri pixka bat aurreruntz,
eta erlaxeu sorbaldie.

08:03.416 --> 08:05.083
- Erlaxeu!
- Bai.

08:06.291 --> 08:07.750
Kontrolau arnasie.

08:09.208 --> 08:12.833
Ez burutazinorik, ez sentimendurik.
Helburue, eta besterik ez.

08:13.791 --> 08:15.500
Arreta osue helburuen.

08:16.208 --> 08:18.375
Arnasie hartu. Sue.

08:19.166 --> 08:20.083
Sue.

08:20.791 --> 08:21.791
Sue.

08:22.458 --> 08:23.625
Sue.

08:23.708 --> 08:25.166
Jaitsi pistolie.

08:27.166 --> 08:29.250
Hara. Ein ahal dozu.

08:30.583 --> 08:32.000
Laguntzarik biher badozu, esan.

08:32.083 --> 08:33.875
TOM WAALER
POLIZIA-KAPITAINA

08:35.750 --> 08:38.416
Hori Ceska Zbrojovka bat da.

08:38.500 --> 08:39.875
Oslon ez dira ohikoak,

08:39.958 --> 08:42.916
baina Droga Sailekoek
bat konfiskatu zuten atzo,

08:43.000 --> 08:46.208
hiri ekialdeko garaje bateko sarekadan.

08:46.291 --> 08:47.791
Arma Sverre Olsen-ena da.

08:47.875 --> 08:51.625
Bagenekien trafikatzailea zela,
baina armak ere saldu izan ditu, antza,

08:51.708 --> 08:53.333
baita bi banku lapurtu ere.

08:54.291 --> 08:57.333
Banku-lapurra Olsen dela uste duzu orain?

08:57.416 --> 09:01.041
Oslon, inork ez zuen
Ceska baten berri izan, lapurretara arte.

09:01.125 --> 09:02.458
Lapurra Olsen ez bada,

09:03.125 --> 09:05.500
Ceska berak saldu zuen, eta badaki nori.

09:05.583 --> 09:08.875
Bai. Olsen topatu beharko dugu, ba.
Portzierto,

09:08.958 --> 09:11.541
jendetasunarena. Zertarako behar nauzu?

09:12.041 --> 09:14.250
Bai. Tira…

09:14.333 --> 09:15.458
Hara.

09:16.916 --> 09:20.916
Emakumeari hitz eginarazi zion,
ahots-analisiak saihesteko. Hara.

09:21.000 --> 09:23.083
Emakumearen erreakzioa. Zer esan zion?

09:27.958 --> 09:33.166
Nire ustez, tiro egingo ziola esan zion,

09:33.250 --> 09:35.666
eta emakumeak ezin zuen sinetsi.

09:35.750 --> 09:41.291
- Ez du zentzurik. Dirua zeukan jada.
- Espetxean 12 urte, 21 beharrean.

09:43.333 --> 09:44.666
Zer deritzozu?

09:44.750 --> 09:47.333
Txostenaren arabera, lapurrak

09:47.875 --> 09:50.041
jendie
hiltzeko prest egoala frogatu gura eban,

09:50.125 --> 09:53.000
inguruko poliziek, hari segidu biharrien,

09:53.083 --> 09:54.916
Delta taldiari itxaroteko.

09:55.958 --> 09:57.708
Txostena irakurri duzu?

09:58.791 --> 10:03.833
Orduan, jakingo duzu jazarpenean
gure autoetako batek

10:03.916 --> 10:05.375
istripua izan zuela.

10:07.000 --> 10:10.166
Bai. Koordinatu Droga Sailarekin.
Sverre Olseren garajera noa.

10:10.250 --> 10:13.708
Tira, baina ez al zenuen… Bai.

10:25.125 --> 10:27.708
Hartu igogailue, baina. Bero eitten dau.

10:27.791 --> 10:29.791
Eskaileren jonkia naiz.

10:36.833 --> 10:41.041
Hole eskilaretatik bajau da,
30 gradu badagoz be. Zeozer gertau da?

10:41.125 --> 10:45.666
Olsenen gaineko aztarna bat lortu du,
atzoko arma-sarekadari esker.

10:45.750 --> 10:50.000
Baina Droga Sailekuek arduratuten dira.
Zergatik dabil kontue nahastetan?

10:50.083 --> 10:51.625
Auskalo. Galdetu iezaiozu.

10:54.125 --> 10:56.500
Ez amore eman, mutilok.

11:21.916 --> 11:22.916
Kaixo!

11:52.916 --> 11:54.916
- Kaixo.
- Hepa!

11:55.000 --> 11:56.416
Deitu egin didazu, ezta?

11:57.083 --> 11:59.541
Zera… Hitzordu bat dut terapeutarekin.

11:59.625 --> 12:03.166
Berandutxo helduko naiz
zu eta Oleg-ekin afaltzera.

12:03.250 --> 12:05.541
Tira. Arrazoi on bat da, baina.

12:06.208 --> 12:07.458
Noiz ikusiko zaitut?

12:08.041 --> 12:11.125
Tira, jan ezazue,
eta ni gero iritsiko naiz, bai?

12:11.208 --> 12:14.958
Bai, ederki.
Ekarriko duzu ardo botila bat?

12:16.458 --> 12:17.750
Bai, tira…

12:18.583 --> 12:20.750
Ziur zaude? Ez da…

12:20.833 --> 12:24.333
Ez, ez, aizu.
Borondate-ariketa bat izango da.

12:25.083 --> 12:26.250
Eskerrik asko.

12:27.041 --> 12:28.625
Maite zaitut.

12:33.750 --> 12:35.291
Eta zuk ni maite nauzu.

12:37.916 --> 12:38.916
Agur.

12:39.708 --> 12:40.791
Agur!

12:47.333 --> 12:50.958
ROY KVINSVIK
AUTO-LASTERKETAK

12:56.875 --> 12:58.041
Hemen al dago?

12:59.083 --> 13:00.166
Sverre?

13:00.250 --> 13:01.333
Bai.

13:02.750 --> 13:04.166
Bai, non bestela?

13:05.000 --> 13:07.000
Beste toki hartan. Ez dakit.

13:10.125 --> 13:11.833
Non dago toki hori?

13:16.083 --> 13:17.750
Jode, polizia berriro ere.

13:25.625 --> 13:26.625
Gelditu autoa!

13:32.708 --> 13:33.541
Gelditu autoa.

13:35.333 --> 13:36.500
Gelditzeko!

13:45.625 --> 13:48.000
Sverre Olsenenek non du beste toki hura?

13:48.083 --> 13:51.750
Ez esan txintik ere, Roy.
Poliziek ezin dute armarik eduki.

13:51.833 --> 13:54.708
- Ezin zaitu armaz mehatxatu.
- Badakit, aizu.

13:54.791 --> 13:56.541
Ez dut ostiarik ere esango.

13:57.708 --> 14:00.833
Hirurehun?
Hori nahikoa da laurden baterako, ezta?

14:01.458 --> 14:03.666
Eta ezin zaitu erosi.

14:04.708 --> 14:05.708
Ederki.

14:07.041 --> 14:09.750
- Bostehun?
- Zer ostia? Gorra zara, ala?

14:10.833 --> 14:12.041
Utzazu.

14:14.583 --> 14:15.833
Mila.

14:19.333 --> 14:22.666
Tira, 800 baino ez dauzkat.

14:28.166 --> 14:29.208
Sverre Olsen.

14:29.708 --> 14:31.625
Ez. Ez.

14:33.541 --> 14:35.500
Schous plazako zubipean.

14:37.625 --> 14:38.833
Aizu!

14:39.416 --> 14:41.875
Debekatuta dago jendea erostea, ezta?

14:42.625 --> 14:45.000
Eta ardoa erosi behar diot nire neskari.

15:04.625 --> 15:07.916
Hepa. Norbaiten bila ari zara?

15:08.500 --> 15:10.916
- Sverreren bila.
- Gaur ez dago.

15:11.500 --> 15:14.041
Baina ostialako materiala daukat.

15:14.791 --> 15:17.125
Ez da beharrezkoa izango.

15:24.375 --> 15:26.666
- Nire bila ari da. Orain, zer?
- Adi.

15:26.750 --> 15:29.666
Etxola bat daukagu Nordmarka-n.
Kokalekua bidaliko dizut.

15:29.750 --> 15:32.041
Entzun. Armak eraman zituzten.

15:32.708 --> 15:33.708
Dirua behar dut.

15:33.791 --> 15:36.500
Ordainduko ditugu armak.
Geratu zaitez etxolan,

15:36.583 --> 15:39.625
eta ez hitz egin inorekin
herrialdetik ateratzen zaitugun arte.

15:39.708 --> 15:43.000
Gure mandataria
izango zara, armak behar ditugunerako.

15:43.083 --> 15:46.375
- Gehiago? Gerra bat hasteko asmoa duzue?
- Bai.

15:47.500 --> 15:51.708
- Noren kontra?
- Zu bezalako jendearen kontra.

16:04.458 --> 16:05.958
Bira fusiformie.

16:07.000 --> 16:09.708
Aurpegixek igarten dauazen
burmuinan zatixe da.

16:09.791 --> 16:12.166
Eta beti eduki duzu hori?

16:12.250 --> 16:14.833
Bai. Denok dekogu bira fusiforme bana.

16:14.916 --> 16:16.541
Burmuinien dago.

16:16.625 --> 16:20.000
Baina nirie garatutxuago dago, betidanik.

16:20.083 --> 16:21.291
Hau da, gai zara

16:21.375 --> 16:25.583
Suediako delitugile-erregistroko
aurpegi guztiak errekonozitzeko?

16:25.666 --> 16:27.541
Bai. Eta Norvegiakue be bai.

16:28.916 --> 16:31.708
Heldu aurretik bidali eusten.

16:31.791 --> 16:34.791
Milaka eta milaka aurpegi dira.

16:34.875 --> 16:38.916
- Bai. Pixka bat frikixe izango naz.
- Ez!

16:39.000 --> 16:42.000
Nolakue da Harry Holegaz lan eittia?

16:43.125 --> 16:44.333
Harry…

16:45.041 --> 16:47.583
Hobe izango da guztiaren berri baduzu.

16:47.666 --> 16:49.958
Harryren inguruko zurrumurruak daude:

16:50.041 --> 16:53.458
aitzurtuta,
lankide bat istripu batean hil zuela,

16:53.541 --> 16:56.625
barruko poltsikoan
whiski botila bat daramala,

16:56.708 --> 17:00.250
bere buruari edaten ez duela frogatzeko…

17:00.333 --> 17:04.250
Harry hoberena da,
baina gainerako kontuetan ez da ona.

17:04.333 --> 17:05.208
Harryk ez du…

17:07.000 --> 17:09.958
nabarmentzeko beharrik,
beste batzuek ez bezala.

17:10.791 --> 17:11.875
Kaixo, Beate!

17:11.958 --> 17:14.875
- Kaixo.
- Entzun neban etorri biher zinala.

17:14.958 --> 17:17.833
- Bixok hemen, hau bai hau!
- Hau bai hau!

17:19.208 --> 17:21.833
Elkar ezagutzen duzue, beraz?

17:22.500 --> 17:25.166
Ezagutu-edo, bai. Zure lehen egune da?

17:27.416 --> 17:30.041
Biharrien,
lehenengo egune estresagarrixe da.

17:32.333 --> 17:35.625
Zu eta Harry Sverre Olsen
ikerten zabilzela entzun dot.

17:35.708 --> 17:38.083
Bai, hala da. Zergatik diozu?

17:38.166 --> 17:40.375
Laguntzarik biher badozue, esan.

17:40.458 --> 17:42.583
- Milesker. Esango diot.
- Ederto.

17:43.250 --> 17:44.458
Egongo gara.

17:48.208 --> 17:49.583
Nondik ezagutzen duzu?

17:49.666 --> 17:53.708
Nire maisue izan zan polizia akademian.

17:53.791 --> 17:56.791
Ja urtetxu batzuk pasau dira.

17:57.833 --> 17:58.833
Ondo zaude?

17:59.416 --> 18:00.791
Bai, bai.

18:00.875 --> 18:03.583
Baina biherrera itzuliko naz.

18:03.666 --> 18:05.458
- Ederki, agur!
- Agur!

18:14.125 --> 18:15.791
Jode!

18:48.041 --> 18:49.791
Erosi ahalko banu ere,

18:51.750 --> 18:54.208
ez du zuk espero bezainbeste balio.

18:55.208 --> 18:57.083
Baina diamantea da, ezta?

18:57.166 --> 18:59.666
Bai, kalitate kaskarrekoa.

18:59.750 --> 19:02.666
Kristalizatu gabeko karbonoagatik
da gorria.

19:02.750 --> 19:05.416
Horren ondorioz,
ez da behar bezain gardena.

19:05.500 --> 19:07.458
- Zenbat emango didazu?
- Tira…

19:08.208 --> 19:10.666
Ez daukazu diamantearen egiaztagiririk?

19:12.583 --> 19:16.041
Ados. Odol-diamante bat delakoan nago.

19:16.625 --> 19:18.250
Erosi egingo duzu ala ez?

19:18.916 --> 19:20.791
Esan dizut ezin dudala hartu.

19:26.375 --> 19:27.583
STÅLE AUNE
PSIKOLOGOA

19:27.666 --> 19:31.291
Kaixo.
Harry dut izena, eta alkoholikoa naiz.

19:31.958 --> 19:35.375
Eta hain gatxa zan esatie?
Hori ez esatiagaitik

19:35.458 --> 19:38.375
laga zeuntsan hara joateari?

19:40.333 --> 19:42.166
Lagungarria da askorentzat, baina…

19:42.708 --> 19:44.875
Gurago dozu hona etortie.

19:46.125 --> 19:47.916
Lankideak gara, eta…

19:48.000 --> 19:49.708
Zergatik oin?

19:50.375 --> 19:52.833
Aspalditik ez dozu edaten, ezta?

19:54.125 --> 19:56.833
Tira, norbait ezagutu dut.

19:57.750 --> 19:59.291
Banekixan!

20:01.166 --> 20:04.875
Banekixan ez zenduala
hain ardo garestixe zuretzat erosiko.

20:06.208 --> 20:09.958
Atie zeharkau dozunien,
ia ez zaittut ezagutu.

20:10.625 --> 20:13.291
"Gizaki normala emoten dau, zoriontsue".

20:14.666 --> 20:17.125
Kontu handiz ari naiz, gero ez damutzeko.

20:19.666 --> 20:22.666
- Ez dut dena izorratu nahi.
- Ez.

20:26.000 --> 20:32.333
Berriz hasi ei zara
banku-lapurretako bidiuek ikusten.

20:35.833 --> 20:37.000
Tira,

20:37.083 --> 20:40.458
kasua bizkorrau argittu izan bazendu,

20:40.541 --> 20:42.625
orduan istripurik ez.

20:43.208 --> 20:47.583
Beharbada pentsetan dozu
Lars bizirik egongo zala.

20:48.166 --> 20:50.916
Bost urte igaro dira, Harry.

20:51.625 --> 20:53.916
Aurrera ein biher dozu.

20:54.000 --> 20:57.041
Eta zer zerikusi du
nik norbait ezagutu izanarekin?

20:57.125 --> 20:59.458
Kontue izorrau gura ez dozula diñozu.

21:00.125 --> 21:02.958
Zer dala eta izorratuten dozu dana beti?

21:03.041 --> 21:05.625
Automespretxuagaittik.

21:06.833 --> 21:08.750
Horregatik edaten dut, orduan?

21:09.750 --> 21:11.416
Zuk zer uste dozu?

21:14.250 --> 21:16.041
Egarri naizelako edaten dut.

21:16.750 --> 21:18.791
Eta beti naiz egarri.

21:19.750 --> 21:24.875
Bi urte, hiru hilabete eta zazpi egun
igaro dira nire azken tragotik,

21:24.958 --> 21:28.916
baina, hala ere, dardarka
sartu naiz Polet-era, ardoa erostera.

21:29.000 --> 21:32.541
Nigaz berba eittera etorri zara,
nik erantzune daukadalakuen?

21:33.791 --> 21:38.083
Ez. Neure buruari entzutera
etorriko nintzen, esandakoa esatera.

21:38.166 --> 21:40.375
Zuek horretarako zaudete, ezta?

21:40.458 --> 21:43.166
Tira, hori entzunda lasaiago nago.

21:46.208 --> 21:47.750
Bost minutu daukazuz.

21:47.833 --> 21:51.875
Edozer galdetu edo esan gura badozu…

22:01.833 --> 22:03.166
- Kaixo!
- Kaixo.

22:03.250 --> 22:05.958
- Hara, itxura ona du.
- Hepa.

22:07.333 --> 22:08.375
Aupa, Oleg.

22:09.291 --> 22:10.416
Oleg, agurtu.

22:13.500 --> 22:14.958
- Tira…
- Ez dakit hau…

22:15.041 --> 22:16.583
Ez, gustura edango dut.

22:16.666 --> 22:19.458
- Nola deitzen da jolas zahar hura?
- Tetris.

22:19.541 --> 22:21.083
- Nola ahoskatzen da?
- Tetris.

22:21.166 --> 22:24.875
Zure errekorra
17 559 puntu direla esan diot.

22:24.958 --> 22:27.250
Aise gainditu dut: 18 000 egin ditut.

22:27.333 --> 22:31.000
- Harrapatuko zaitut, gaztetxo.
- Ez dakit nik, zaharkilo.

22:33.375 --> 22:34.458
Zelan?

22:34.541 --> 22:36.208
Berriemaileek ez dakite non dagoen.

22:36.291 --> 22:39.666
Droga Sailekoei
garajeko grabazioa bidaltzeko eskatu diet,

22:39.750 --> 22:41.625
ea norbait ezagutu ahal dudan ikusteko.

22:41.708 --> 22:44.125
Baina kalitatea hain kaskarra denez…

22:45.458 --> 22:46.666
Presua izandakue.

22:47.916 --> 22:48.916
Drogiek.

22:49.000 --> 22:51.625
Ez dakit zer… Kvinsvik.

22:55.833 --> 22:58.333
Presue be bai. Drogiek, berriz be.

22:59.208 --> 23:00.666
Ederki.

23:00.750 --> 23:02.875
Bi hauek bezeroak dira.

23:02.958 --> 23:05.583
Bi minutu inguru eman zituzten barruan.

23:05.666 --> 23:09.333
Ziur aski ez dute jakingo
Sverre Olsen non dagoen.

23:09.416 --> 23:14.166
Tipo honek 20 minutu eman zituen barruan.
Badaki zerbait.

23:16.208 --> 23:18.083
Ez, ez dot uste.

23:18.666 --> 23:19.541
Zergatik ez?

23:19.625 --> 23:21.208
Ez deuskulako ezebe esan.

23:23.375 --> 23:24.791
Ez dozu nor dan ikusten?

23:28.041 --> 23:29.916
Okerragoa zen aurreko mutil-lagunarekin.

23:30.000 --> 23:34.166
Rosenborg taldearen elastikoa erosi zion,
eta Oleg kontrakoen zalea bihurtu zen.

23:34.666 --> 23:36.750
Ordutik Molde taldea animatzen du.

23:38.750 --> 23:41.541
Lagunak egitea kostatzen zaio.

23:43.041 --> 23:44.833
Bere ama galtzearen beldur da.

23:44.916 --> 23:49.833
Ni onartzea ez da beharrezkoa.
Zuk eta biok, zera…

23:50.916 --> 23:52.583
Zuk eta biok zer?

23:55.333 --> 23:59.708
Zuk eta biok gurearekin jarraitzen badugu,

24:01.583 --> 24:06.000
Olegek berak aukeratu beharko du
ni zer izango naizen beretzat.

24:06.625 --> 24:07.625
Ados?

24:09.041 --> 24:10.291
Ados.

24:11.166 --> 24:14.125
Badakizu
komisariako neskek zer esaten zuten zutaz?

24:14.208 --> 24:16.833
Ez, baina ez dut jakin nahi.

24:16.916 --> 24:21.125
Inortxok ere
ezin duela Harry Hole oso-osorik eduki.

24:21.750 --> 24:23.958
Bere askatasuna maiteegi duelako.

24:26.333 --> 24:30.000
- Eta?
- Ba, nik ez dudala horrelakorik nahi.

24:30.916 --> 24:33.958
Osorik eduki ezin bazaitut,
honek ez du zentzurik.

24:34.958 --> 24:38.791
Hori arazo bat izango bada,
esan iezadazu oraintxe.

24:51.666 --> 24:53.000
Erantzun behar…

24:53.833 --> 24:54.958
Tira, bota.

24:56.208 --> 24:57.208
Bai.

24:59.208 --> 25:02.208
Ados. Bai. Bai, banoa.

25:04.125 --> 25:06.625
Beate Lønn-ek Tom Waaler identifikatu du

25:06.708 --> 25:09.750
Sverre Olsenen garajeko grabazioan.

25:09.833 --> 25:11.708
Tom Waaler da!

25:13.375 --> 25:15.791
Tira, eta zer dio Waalerek?

25:15.875 --> 25:17.333
Ez dugu hitz egin.

25:17.416 --> 25:20.166
Ez dago lanean,
eta ez du telefonoa hartzen.

25:21.208 --> 25:25.083
Tira, zu jaso,
eta haren etxera joango gara.

25:29.250 --> 25:32.291
Esan al dizu erabat ziur dagoela?

25:33.083 --> 25:35.750
- Ehuneko hirurogeita hamarrean.
- Ederki.

25:35.833 --> 25:38.000
Nahiko zehatza da.

25:38.083 --> 25:39.083
Bai, esan?

25:39.166 --> 25:42.041
Kaixo. Ellen Gjelten naiz. Sartu gaitezke?

25:42.583 --> 25:44.958
Beharrezkue da? Lanpetuta nago.

25:45.458 --> 25:46.958
Bost minutu izango dira.

25:55.541 --> 25:57.916
Gero arte. Sentitzen dot.

25:58.000 --> 25:59.083
Kaixo.

26:08.000 --> 26:09.625
Ez dago gaizki, polizia batentzat.

26:09.708 --> 26:11.833
Herentzia mardul bat izan neban.

26:11.916 --> 26:13.375
Zer gura dozue?

26:13.458 --> 26:16.541
Harremana duzu Sverre Olsenekin.

26:17.208 --> 26:19.000
Ez al dira Droga Sailekuak arduratuten?

26:19.083 --> 26:20.875
Bai, hala da.

26:21.791 --> 26:25.708
Baina zergatik ez diguzu hau kontatu?

26:28.208 --> 26:29.375
Zer da hau?

26:29.458 --> 26:30.625
Zeu zara.

26:31.750 --> 26:34.625
- Zer?
- Gure analisiaren arabera, zeu zara.

26:34.708 --> 26:35.583
Zer analisi?

26:36.375 --> 26:39.583
Zer egin zenuen han?
Eta zergatik ez diguzu kontatu?

26:39.666 --> 26:41.000
Zertan zabilze?

26:42.291 --> 26:44.125
Zer diozu, ez zarela zu?

26:45.500 --> 26:47.541
Lankide bat salatzie be…

26:47.625 --> 26:50.458
Argazkixe
igartze-software batetik atera dozue.

26:50.541 --> 26:52.375
Kasuen % 90ien kale eitten dau.

26:52.458 --> 26:55.708
Ez dugu software batetik atera, Tom.

26:55.791 --> 26:57.083
Ba, nundik…

26:59.125 --> 27:03.291
Berak baino ikusten ez dauazan geuzak
dauzela konbentzidu zaitue Beate Lønnek?

27:03.375 --> 27:06.625
Badaude Beate Lønnek
baino ikusten ez dituen gauzak.

27:08.250 --> 27:13.083
Jakin daizuen, harreman bat izan genduan,
eta ez zan hark gura bezala bukau.

27:14.625 --> 27:15.750
Benetan?

27:17.291 --> 27:20.458
Eta horregatik uste duzu
gezurra esan duela, edo?

27:20.541 --> 27:22.375
Ez da lehenengo aldixa.

27:22.458 --> 27:26.958
Grabazioaren unean non zeunden
ikertzen badugu, zer ikusiko dugu?

27:31.000 --> 27:34.166
Edo hamen, edo biherrien nengoala. Horixe.

27:44.416 --> 27:46.583
Lucas eta besteak oporretan joan dira?

27:47.375 --> 27:48.375
Ez dakit.

27:51.083 --> 27:52.958
Itzuliko al da tipo hura?

27:53.041 --> 27:54.875
Esan dezakezu bere izena.

27:56.291 --> 28:00.833
Auskalo. Berandu egiten bada, ez.

28:00.916 --> 28:02.375
Eman dizkiozu giltzak?

28:02.958 --> 28:04.291
Ez.

28:04.791 --> 28:08.458
Ez dezala hemen lo egin, baina.
Etxean lo egin dezala.

28:10.458 --> 28:11.500
Ados.

28:12.916 --> 28:14.166
Oleg?

28:15.458 --> 28:18.416
- Trankil.
- Eskerrik asko.

28:18.500 --> 28:20.333
Argazkikoa Waaler izango da.

28:21.125 --> 28:26.500
Ez diot Beate Lønnek gezurra esan duenik,
baina % 70? Hori hirutik bi aukera dira.

28:28.250 --> 28:32.791
Elkar lehenagotik ezagutzen zutenez,
Waaler gogoratu izana ez da harritzekoa.

28:32.875 --> 28:37.125
Ez, baina Beate Lønn fidagarriagoa
iruditzen zait Tom Waaler baino.

28:38.250 --> 28:40.416
Zer moduz terapeutarenean?

28:40.500 --> 28:43.416
Aune-ren ustez,
konprometitzea kostatzen zait.

28:43.500 --> 28:46.458
- Hara! Hori esan deutsu?
- Bai.

28:46.541 --> 28:48.791
Bere ustez, horren arrazoia zera da…

28:49.458 --> 28:52.458
ama txikitan galdu nuela

28:53.208 --> 28:56.833
eta nire lehen neska-lagunak
bere buruaz beste egin zuela,

28:56.916 --> 28:59.708
eta, azkenik, ba, hori, auto-istripuarena.

29:01.291 --> 29:04.833
Eta, horregatik guztiagatik,
bakarrik egotea nahiago dudala,

29:04.916 --> 29:07.875
eta neure burua anestesiatzen dudala.

29:10.125 --> 29:11.625
Psikologokeriak.

29:13.291 --> 29:17.833
Jainkoarren… Baina, jode,
horrelakoa da maitasuna, Harry.

29:17.916 --> 29:21.250
Batzuetan, dena pikutara joango dela
sumatzen duzu, ño.

29:21.333 --> 29:24.375
Eta zain geratzen zara,
zartada noiz etorriko,

29:24.458 --> 29:27.333
trantze txarra behingoz pasatzeko.

29:28.666 --> 29:30.250
Eta, zer, pasatu al da?

29:33.833 --> 29:38.166
Kabroi hutsa zen, zuk
hasieratik esan bezala. Ondo nago, baina…

29:38.250 --> 29:41.416
Zer egin zenuen?
Aulki bat jaurti zenion berriro?

29:42.583 --> 29:44.875
Ez, oraingoan ez, egia esan.

29:44.958 --> 29:47.458
Hark oraingoan ere hori merezi bazuen ere.

29:49.000 --> 29:52.125
Eskerrak gizakiok
kontuak gainditzen ditugula.

29:52.208 --> 29:54.916
Gerta ahala gerta, biziraun egiten dugu.

29:55.500 --> 29:56.791
Ez horixe.

29:57.750 --> 30:01.416
Azkenean, lur jota geratzen gara beti,
lehenago edo beranduago.

30:05.541 --> 30:06.958
Ez zaude batere ondo.

30:13.166 --> 30:16.875
Iganderako, erakutsi iezaiozu
Rakel Faukeri maite duzula,

30:16.958 --> 30:18.291
gutxienez hiru aldiz.

30:18.375 --> 30:19.791
Gai izango zara?

30:20.625 --> 30:21.833
Entsegu ona izan.

30:22.750 --> 30:24.333
Nik ere gustuko zaitut.

30:24.416 --> 30:25.500
- Agur!
- Agur.

30:25.583 --> 30:28.625
Hiru aldiz, Hole! Hiru aldiz!

31:26.041 --> 31:28.750
IKERKETAREN TXOSTENA
BANKU-LAPURRETA MAJORSTUAN

31:54.416 --> 31:56.708
Neure burue aurkeztuko dot.

31:57.625 --> 32:01.541
Ez zenduan
ni bezalako izakirik existitzerik gura.

32:02.166 --> 32:06.625
Lo zagozanian,
neu urtetan naz zure ohe azpitik.

32:07.250 --> 32:09.875
Ni jesarten naz zure bular gainien.

32:09.958 --> 32:12.500
Nik sartzen deutsut ahokue,

32:13.500 --> 32:14.958
zure gainien

32:15.458 --> 32:18.708
zaldixe bazintz bezala ibilteko,
Infernuraino.

32:28.625 --> 32:30.416
- Kaixo, nagusi. Zer?
- Hepa, Boris.

32:30.500 --> 32:32.875
Laurden bat edo bi nahi ditut.

32:33.958 --> 32:36.333
Ezin dituzu zure erreserbatik hartu?

32:36.875 --> 32:41.791
- Sarekada egin zuten garajean.
- Kaka. Eta nondik aterako ditut hautsak?

32:41.875 --> 32:47.500
Ez, laster itzuliko naiz. Ez ezazu
beste hornitzailerik bilatu oraindik.

32:47.583 --> 32:50.083
Helbide bat bidaliko dizut.
Zatoz lehenbailehen.

32:50.166 --> 32:51.000
Bai, ados.

32:51.083 --> 32:54.041
Ez esan inori non nagoen, aditu?

32:54.125 --> 32:56.708
Zer ostra? Basoaren erdian zaude eta!

32:57.458 --> 32:59.875
- Dirua daukazu?
- Gero ordainduko dizut.

32:59.958 --> 33:01.166
Ez.

33:02.291 --> 33:03.458
Ez?

33:03.541 --> 33:07.125
Zeuk irakatsi zenidan hori.
Dirua lortzen duzunean, deitu.

33:07.208 --> 33:09.000
Boris? Boris…

33:10.666 --> 33:12.333
Ostia, jode!

33:22.000 --> 33:23.416
Milesker etortzeagatik.

33:23.500 --> 33:24.958
Ez da ezer.

33:25.041 --> 33:30.083
Badakit hau ez dela zure planik gogokoena.

33:30.166 --> 33:36.250
Zer, larunbata parkean pasatzea?
Ez dago plan hoberik.

33:37.458 --> 33:39.125
Pozik gaude etorri zarelako.

33:40.375 --> 33:43.750
- Izozkirik nahi al duzue?
- Bai.

33:43.833 --> 33:46.458
- Neure kontura.
- Ez, joango naiz ni.

33:47.625 --> 33:51.875
Banoa.
Tira, egin proba: hitz egin elkarrekin.

33:53.625 --> 33:54.833
Jendeak hori egiten du.

33:58.125 --> 33:59.625
Boris Koupich deitzen da.

33:59.708 --> 34:02.291
Droga Sailean dakigunez,

34:02.375 --> 34:06.208
drogak saldu izan dizkio Sverre Olseni.
Berari bai, gutxienez.

34:06.750 --> 34:10.166
Argazki bat bidaliko dizut,
zer itxura duen jakin dezazun

34:10.250 --> 34:13.083
eta nirekin zorretan egon zaitezen.

34:13.166 --> 34:16.791
Jaurti zenuen aulkiaren konponketa ere
zor duzu.

34:21.000 --> 34:23.791
Boris Koupich? Non da Sverre Olsen?

34:23.875 --> 34:25.083
Geldi hor!

34:25.916 --> 34:27.750
Esadazu non dagoen!

34:32.541 --> 34:35.541
JOKALARIA: OLEG_7
PUNTUAZIOA: 1457

34:39.750 --> 34:42.166
Zergatik esan du hau ez duzula gogoko?

34:44.166 --> 34:46.958
Eguzki distiratsuegia
eta zarata handiegia.

34:47.791 --> 34:49.166
Eta jende gehiegi.

34:58.291 --> 35:00.708
Probatu duzu inoiz jauzi-ohola?

35:05.166 --> 35:06.625
Ez naiz altuera-zalea.

35:14.083 --> 35:15.375
Paralizatu egiten zara?

35:21.208 --> 35:24.750
Ertzean zaude jada,
salto egingo duzula erabakita,

35:24.833 --> 35:27.833
baina ez zara mugitzeko gai.

35:28.375 --> 35:29.666
Zer dakizu horretaz?

35:30.958 --> 35:32.750
Ni ere paralizatu izan naiz.

35:34.833 --> 35:36.333
Salto egin aurretik?

35:36.416 --> 35:39.750
Ez, bestelako egoera izan zen.

35:41.000 --> 35:43.333
Arreba txikia salbatu behar nuen.

35:48.833 --> 35:49.916
Nola?

35:52.708 --> 35:57.250
Hamabi urte inguru izango nituen.
Igogailuan geunden.

35:58.875 --> 36:03.666
Ilea hormaren eta igogailuaren artean
katigatu zitzaion, igotzen hastean.

36:05.041 --> 36:06.458
Paralizatu egin zinen?

36:08.541 --> 36:10.041
Bai.

36:10.750 --> 36:12.291
Onik atera zen?

36:13.541 --> 36:17.875
Bai. Ile pixka bat galdu zuen,
eta, tira, odol apur bat,

36:17.958 --> 36:20.541
baina sendatu zen, bai.

36:21.833 --> 36:22.958
Eta zu?

36:27.000 --> 36:28.708
Ez naiz igogailua hartzeko gauza.

36:29.416 --> 36:31.708
- Benetan?
- Bai.

36:36.041 --> 36:37.125
Begira.

36:37.750 --> 36:40.833
Zuk hamar metroko plataformatik
salto egiten baduzu,

36:40.916 --> 36:42.916
nik igogailua hartuko dut,
10. solairuraino.

36:48.375 --> 36:49.583
Ezta pentsatu ere.

36:56.333 --> 36:59.208
- Tira, bota.
- Uste dut badakidala Olsen non dagoen.

37:00.541 --> 37:04.875
Nordmarka-ko etxola baten kokapena
lortu dut.

37:06.625 --> 37:08.250
Bazatoz, edo zer?

37:09.416 --> 37:10.833
Tira, zaude, e…

37:11.500 --> 37:15.250
Frogner-eko igerilekua?
Familia-gizona zara eta!

37:15.333 --> 37:18.875
- Bai, baina hitz egingo dut…
- Ez. Aizu, bihotza.

37:18.958 --> 37:23.208
Aprobetxatu. Guk bezalakoek
ez dituzte horrelako aukerak izaten.

37:23.291 --> 37:26.458
- Joango naiz ni.
- Ados, baina, aizu.

37:26.541 --> 37:30.125
- Ez ezazu ezer egin…
- Ez konfrontaziorik, ez atxiloketarik.

37:30.208 --> 37:33.250
Borisek egia esan didan ikustera noa,
besterik gabe.

37:33.333 --> 37:36.958
Olsen baldin badago,
arma-baimena duten mutilei deituko diet.

37:37.041 --> 37:40.583
- Bai. Deitu Delta taldeari eta gero niri.
- Bai, konforme.

37:41.166 --> 37:42.125
Ederki.

37:42.833 --> 37:44.708
- Tori.
- Eskerrik asko.

37:46.291 --> 37:48.750
Tira, zeri buruz hitz egin duzue?

37:50.041 --> 37:52.625
- Eguraldiari buruz.
- Benetan?

37:52.708 --> 37:55.375
- Bai, ostialakoa da eta.
- Oleg…

37:55.958 --> 37:56.958
Barkatu.

37:57.041 --> 37:58.458
Ostialakoa da, baina.

38:14.625 --> 38:15.666
Olsen?

38:16.625 --> 38:18.208
Dirua behar dut.

38:19.250 --> 38:22.333
- Ez badidazu ematen, dena kontatuko dut.
- Nori?

38:23.375 --> 38:24.875
Poliziari, jakina.

38:26.833 --> 38:29.666
Haiek dirua emango dizutelakoan, ala?

38:32.750 --> 38:34.083
Beharbada ez.

38:37.208 --> 38:40.708
Baina
hilabete gutxiko zigorra jarriko didate.

38:43.375 --> 38:45.291
Zigorra zigor, salatu egingo zaitut agian.

38:46.666 --> 38:48.041
Arma-trafikoagatik,

38:49.750 --> 38:52.208
baliteke zuk lau urteko zigorra izatea.

38:55.083 --> 38:56.458
Gehi beste guztia.

39:00.083 --> 39:01.958
Hausnartu egingo dut, Olsen.

39:10.750 --> 39:13.833
Ama, oilo bustia
deituko didate beti eta beti.

39:13.916 --> 39:17.083
Uda amaierarako lortuko duzu, ziur.

39:17.166 --> 39:19.958
Orduan,
hamar metrotik salto egingo du, ezta?

39:20.041 --> 39:22.083
Ez dut uste.

39:24.375 --> 39:28.916
- Zer diozu?
- Bostetik, agian. Baina hamarretik ez.

39:29.000 --> 39:30.125
Eta zergatik ez?

39:31.000 --> 39:32.708
Altu-altu dagoelako.

39:33.291 --> 39:36.416
- Zuk jauzi egin duzu altuera horretatik?
- Ez, ba.

39:38.083 --> 39:40.708
Zazpi metrotik
uretara egin nuen salto behin.

39:42.416 --> 39:43.500
Benetan.

39:44.875 --> 39:45.875
Noiz?

39:45.958 --> 39:46.958
Kaixo.

39:47.666 --> 39:49.791
Zure adinarekin.

39:50.833 --> 39:53.333
Ixtean, baimenik gabe sartu nintzen.

39:53.416 --> 39:54.791
Zergatik?

39:54.875 --> 39:59.125
Kaka zeridala kikiltzen banintzen,
besteek ez ninduten ikusiko.

40:01.250 --> 40:03.583
Ez, lasai. Ados.

40:04.291 --> 40:08.500
Eric zen. Laguntza behar du
kontratu batekin. Urgentea da.

40:08.583 --> 40:12.916
Astelehenean bidali behar dugunez,
oraintxe joan behar dut, bai?

40:13.458 --> 40:14.416
Noski.

40:14.916 --> 40:17.791
- Egizue zerbait.
- Bururatuko zaigu planen bat.

40:17.875 --> 40:19.916
- Seguru?
- Bai, moldatuko gara.

40:20.541 --> 40:21.583
Eskerrik asko.

40:22.208 --> 40:26.500
…eman buelta. Zuretzat dantzatuko dut,
baita jauzi eta salto egin ere.

40:26.583 --> 40:31.375
Hoberena opa dizut, bihotz-bihotzez.
Esan, zer gehiago nahi duzu?

40:31.458 --> 40:34.958
Zorionak!

40:37.041 --> 40:40.958
Poliziaburuorde postua eskaini dit.

40:41.041 --> 40:42.250
Hara, zorionak!

40:43.375 --> 40:46.166
Krimen Gaietarako Poliziaburu
izenda zaitzan gomendatuko diot.

40:46.708 --> 40:49.333
- Ni?
- Bai. Aulkiaren jolasean gabiltza.

40:50.166 --> 40:53.583
- Bai, Krimen Gaietarako Poliziaburua.
- Hona Poliziaburua.

40:53.666 --> 40:55.125
Zorionak!

40:57.000 --> 40:59.041
- Kaixo!
- Kaixo!

41:00.000 --> 41:05.083
Tira, zure saileko inor
aproposa al da zure kargua hartzeko?

41:05.166 --> 41:08.333
Bai. Ellen Gjelten lider iaioa da.

41:08.958 --> 41:13.541
Jendetasuna du, ausarta da
eta mundu-ikuskera berezia du, bere-berea.

41:14.125 --> 41:15.083
Baina?

41:15.625 --> 41:18.125
Anbiziotsuena Tom Waaler da,

41:18.208 --> 41:21.166
eta, Hole kenduta,
kasurik gehien argitzen dituena da.

41:22.041 --> 41:23.708
Hitz egidazu Waalerri buruz.

41:24.666 --> 41:29.250
Bruselako Interpoletik ekarri zuten
Droga Sailekoek, kasu baterako.

41:29.333 --> 41:30.958
Egingo nuke hemen gustura dagoela.

41:31.041 --> 41:33.916
Polizia akademiako baimen-ikastaroa
eginda,

41:34.000 --> 41:36.458
transferitu, eta gurera etorri zen.

41:36.541 --> 41:41.375
Sistema ezagutzen du.
Badaki sisteman nola mugitu.

41:41.458 --> 41:44.708
Baina ez duzu Harry Hole nahi?

41:46.791 --> 41:49.833
Asko estimatzen dut,
ez dut ezer haren kontra,

41:49.916 --> 41:53.166
baina hobe izango da
bera lan bakarrerako erabiltzea.

41:53.250 --> 41:55.916
Batzuetan arauak urratzen ditu.

41:56.000 --> 42:00.500
- Ez gaituzte harrapatuko, ziur?
- Ziur nago. Jarri oina hemen.

42:31.250 --> 42:32.291
Kaka.

42:33.916 --> 42:36.125
Lotus hau ikusia nuen komisarian.

42:37.250 --> 42:40.000
Krimen Antolatuko Isaksson, ezta?

42:40.083 --> 42:43.791
Oroimen fina duzu, Waaler.
Zertan ari zara hemen?

42:45.083 --> 42:46.458
Abisu bat eman deuskue.

42:46.541 --> 42:49.541
Bile gabixen morroie
hango etxola batien dago agian.

42:50.166 --> 42:53.458
Lagunduko dizut? Korrika egiten dut hemen.
Ondo ezagutzen dut ingurua.

42:53.541 --> 42:57.958
Ez, ziur egoteko baino ez da.
Logikuena ha hamen egotie da.

42:58.041 --> 42:59.166
Ados.

42:59.250 --> 43:00.500
Panti polittek!

43:03.583 --> 43:04.875
Eskerrik asko.

43:07.458 --> 43:09.750
Tira, ikusi arte!

43:34.166 --> 43:35.666
Tira, ba.

43:41.000 --> 43:45.291
Zazpi metro.
Pentsatu baino gehiago ematen du.

43:46.083 --> 43:50.125
- Behar bezain sakona al da?
- Hori jakiteko era bakarra dago.

44:02.416 --> 44:03.791
Bada, bai!

44:19.166 --> 44:21.166
Aupa! Nirea hobea izan da, ezta?

44:21.250 --> 44:26.041
Zenbat eta gehiago zipriztindu, hobe.
Ni txapeldun. Tira, 10 metroko jauzia

44:26.125 --> 44:29.250
egiten baduzu, ez.
Hori datorren urtean egin dezakegu.

44:37.500 --> 44:38.916
Tira.

44:40.791 --> 44:42.000
Tira, ba.

44:46.500 --> 44:47.666
Printzie.

44:51.291 --> 44:52.458
Kaixo, Sverre.

44:57.375 --> 44:58.500
Kafe pixka bat.

45:00.833 --> 45:02.666
Delta, Falkeid hizketan.

45:03.666 --> 45:04.500
Kaixo?

45:05.708 --> 45:07.416
Edukiko duzu niretzako zerbait.

45:07.500 --> 45:09.250
Bai, gero.

45:22.666 --> 45:23.875
Zagoz geldirik.

45:23.958 --> 45:25.250
Ederto.

45:27.375 --> 45:28.625
Ederto.

45:34.458 --> 45:36.708
Kaixo, Harry hizketan. Tira, bota.

46:18.375 --> 46:19.500
Ideia ona al da?

46:20.375 --> 46:25.125
Tira,
ez dudanez ume baten kontra galdu nahi,

46:25.208 --> 46:29.375
datorren urterako uzten baduzu,
50 koroa emango dizkizut.

46:33.375 --> 46:37.791
- Ehun.
- Poliziok ez dugu hainbeste kobratzen.

46:52.416 --> 46:54.791
Hiru segundo barru, buelta emango dut.

46:54.875 --> 46:57.750
Lekukorik ez badago, saltoak ez du balio.

47:00.291 --> 47:01.708
Hiru.

47:01.791 --> 47:03.041
Bi.

47:04.375 --> 47:05.333
Bat.

47:21.333 --> 47:22.541
Galdu egin duzu!

47:23.125 --> 47:24.625
Orain, igogailuarena.

47:25.458 --> 47:29.333
- Konforme. Lekukoa izan nahi duzu?
- Galdetzea ere…

47:29.916 --> 47:31.000
Tira, bota.

47:31.083 --> 47:33.750
Hepa. Amaitu dugu ja. Zertan ari zarete?

47:33.833 --> 47:36.166
- Arrantzan.
- Ederki.

47:37.833 --> 47:40.291
- Laster joango naiz.
- Ederki. Amaitu dugu ia.

47:42.125 --> 47:45.166
Hau sekulakoa da.
Ona baino hobea zara, ño.

47:45.791 --> 47:48.875
- Mila esker.
- Barkatu larunbata hondatzeagatik.

47:48.958 --> 47:52.625
- Trago batera gonbidatuko zaitut.
- Ez, milesker. Beste noizbait.

47:53.333 --> 47:55.125
Beste noizbait, ba.

47:58.291 --> 47:59.666
HARRY HOLE DEITZEN

48:20.333 --> 48:23.208
Kaixo.
Ellenen ahots-postontzia. Tira, bota.

48:30.916 --> 48:32.375
Tira, ba.

48:40.750 --> 48:42.541
Honek nola du izena?

48:43.166 --> 48:46.875
Ramones, "I Wanna Be Sedated".

48:48.291 --> 48:50.333
- Entzun duzu inoiz?
- Ez.

48:50.916 --> 48:53.583
Kaixo. Ellenen ahots-postontzia. Tira…

48:55.416 --> 48:57.125
Zer esango diozu amari?

49:00.333 --> 49:02.083
Ezer harrapatu ez dugula.

49:03.041 --> 49:04.375
Hori gezurra da.

49:04.958 --> 49:06.375
Bai?

49:06.458 --> 49:08.083
Harrapatu al duzu arrainik?

49:09.875 --> 49:11.166
Ez.

49:11.250 --> 49:13.875
Kaixo. Ellenen ahots-postontzia. Tira…

49:34.500 --> 49:36.000
Et, et, et, et, et.

49:51.750 --> 49:55.208
Tom? Tom, zertan ari zara, baina?

50:00.875 --> 50:03.333
Tom, zertan ari zara?

50:04.708 --> 50:07.416
- Tira, bota.
- Zergaitik zagoz basuen?

50:10.333 --> 50:11.333
Jode!

50:18.958 --> 50:21.166
- Eskerrik asko.
- Zuri.

50:23.916 --> 50:25.750
- Kaixo, ama.
- Kaixo! Ondo pasatu duzu?

50:25.833 --> 50:27.583
- Bai.
- Bai? Primeran.

50:29.625 --> 50:31.208
- Bai?
- Nagusi, ni naiz.

50:31.291 --> 50:32.750
Elleni deika aritu naiz.

50:32.833 --> 50:36.500
Bakarrik dago, misio batean.
Baliteke arriskutsua izatea.

50:36.583 --> 50:39.083
Ez dakit non dagoen eta ez dit erantzuten.

50:39.166 --> 50:42.958
- Bakarrik? Jode, Harry…
- Badakit nire ardura dela.

50:43.041 --> 50:46.291
Emango didazu
mugikorra lokalizatzeko baimena?

50:47.125 --> 50:50.083
- Kezkatuta zaude?
- Beti nago kezkatuta, nagusi.

50:51.791 --> 50:53.041
Ados. Neure kontura.

51:01.500 --> 51:06.000
Tom, oraindik ez da ezer gertatu.
Hitzematen dizut.

51:11.458 --> 51:14.125
Hitzematen dizut
ez dudala txintik ere esango.

51:14.208 --> 51:18.291
Eta honek ere ez. Odolustu egingo da.
Bota diezaiogun guztiaren errua!

51:18.375 --> 51:22.041
Mesedez. Aizu, zu ez zara horrelakoa.

51:22.541 --> 51:26.166
Gizon zintzoa zara.
Hitzematen dizut ez dudala ezer esango.

51:26.250 --> 51:27.750
Ez dot hau egin gura.

51:27.833 --> 51:30.250
Ez da beharrezkoa! Oraindik ez duzu egin.

51:30.750 --> 51:32.833
Tom, oraindik ez duzu egin.

51:32.916 --> 51:33.958
Sentitzen dot.

51:34.041 --> 51:37.666
Ez, trankil. Ez hark, ez nik ez dugu ezer…

51:41.916 --> 51:43.000
Ellen.

51:45.416 --> 51:46.833
Jode.

51:48.500 --> 51:51.250
Ea, laga ikusten.

52:03.166 --> 52:07.041
Oin zure txandie da. Oratu eiozu. Horrela.

52:09.625 --> 52:10.458
Horrela.

52:10.541 --> 52:11.791
Ez!

52:11.875 --> 52:15.250
Sverre? Oin, apuntau Elleni pistoliegaz.

52:15.833 --> 52:17.500
Eta, gero, tiro ein.

52:18.333 --> 52:19.541
Ia, apuntau.

52:19.625 --> 52:23.041
Goraxeago. Gero, sakau katue.

52:24.291 --> 52:25.666
Katue sakatzeko!

52:26.291 --> 52:29.250
- Bat, bi, hiru.
- Ez…

52:32.416 --> 52:35.791
- Ezin duzu zeuk egin?
- Saiau ostera be.

52:35.875 --> 52:38.875
Horrela,
zugaz fiau ahal nazela jakingo dot. Ados?

52:38.958 --> 52:39.791
Ados.

52:39.875 --> 52:42.666
Barriz. Bat, bi…

52:47.125 --> 52:48.208
Ederto.

53:01.916 --> 53:03.583
Poliziaren telefonogunea.

53:03.666 --> 53:07.125
Bai, kaixo. Tom Waaler kapitaina naz.

53:07.666 --> 53:09.333
Lankide bat hil daue.

53:09.416 --> 53:11.708
Nik erailie hil dot, autodefentsan.

53:11.791 --> 53:14.166
Etxalde batien nago, Nordmarkan.

53:14.250 --> 53:16.333
Koordenatuek bidaliko deutsuedaz.

53:18.083 --> 53:20.166
Kriminalistika-taldie biher dogu, atoan.

53:41.083 --> 53:42.083
Kaixo, Harry.

53:43.291 --> 53:46.083
- Waaler zergatik dago hemen?
- Heltzen lehena izan da.

53:46.166 --> 53:49.458
- Bidali ezazue hemendik!
- Egilea hilda dago, barruan.

53:49.541 --> 53:51.875
- Ez sartu.
- Ez dadila hor barruan egon!

53:51.958 --> 53:54.583
Ez sartu, Harry. Utzazu kontua, jode.

53:55.166 --> 53:56.166
Harry…

54:57.458 --> 54:59.000
Sentitzen dot, Harry.

55:00.875 --> 55:02.541
Berandu heldu naz.

57:04.333 --> 57:05.666
Ireki egizuez begixek.

57:07.125 --> 57:09.750
Hara. Patroi erraza da.

57:11.708 --> 57:13.750
Iparrizar gorri bat.

57:16.750 --> 57:19.125
Bost puntako pentakuluak

57:20.083 --> 57:21.875
bidie argituko dau.

57:27.250 --> 57:28.958
JO NESBØ-REN DETECTIVE HOLE

57:29.041 --> 57:30.375
DENBORALDI HONETAN…

57:30.458 --> 57:33.875
Ellenena gogorra izan zen,
baina bizitzak aurrera jarraitzen du.

57:33.958 --> 57:36.166
Ja ezin dizut aurpegia atera.

57:36.250 --> 57:38.791
FWaaler ikertzeko baimena ematen badizut,

57:38.875 --> 57:40.333
bakarrik arituko zara.

57:42.916 --> 57:46.375
Harry, hilketa bat egon da.
Lanean behar zaitut. Ez edan.

57:46.458 --> 57:47.416
Polizia.

57:47.500 --> 57:51.250
Lisbeth desagertuta dago.
Estreinaldia 11 egun barru izango da.

57:51.958 --> 57:54.958
Ez duzue aurrerapauso bakarra ere eman?

57:55.041 --> 57:57.000
Ikertzailerik hoberenak
jarri ditugu kasuan.

57:57.083 --> 57:58.750
Hau guretzat da.

57:58.833 --> 58:01.625
Ikus dezagun nahi du. Mirespen-egarria du.

58:01.708 --> 58:04.541
Hala ere, ez digu ezer sendorik erakutsi.

58:14.708 --> 58:18.250
Baietz esan,
eta zuen proiektuan sartzen banaiz, zer?

58:18.333 --> 58:21.750
Misio bat eingo dozu,
bakarrik, galderarik ein barik.

58:21.833 --> 58:23.708
Harremanak eta aukerak galduko dozuz.

58:23.791 --> 58:26.291
Horra gure lana: zaborra ateraten dogu.

58:26.916 --> 58:29.666
Zatoz, bidie erakutsiko deutsut.

58:32.500 --> 58:37.000
JO NESBØ-REN MAREKORS NOBELAN OINARRITUTA

59:53.625 --> 59:58.583
Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte
A
