WEBVTT

00:09.041 --> 00:13.750
Gaur goizean, poliziak informazio gehiago
eman du Sverre Olsen-en inguruan.

00:13.833 --> 00:16.583
Duela bi aste Ellen Gjelten hil zuen.

00:16.666 --> 00:19.833
Olsen bera ere hilda dago,
eta susmagarri nagusia zen,

00:19.916 --> 00:25.208
Norvegian armak sartzea helburu duen
ekintza ilegal baten inguruko ikerketan.

00:25.291 --> 00:28.458
Agnes Sjølid-ek, Osloko poliziaren buruak,

00:28.541 --> 00:32.291
sare kriminala deslotzen
jarraituko dutela dio, eta…

00:44.958 --> 00:47.708
- Zer da hori?
- Txerri-txuletak.

00:49.708 --> 00:50.916
Ez zaizu ondo iruditzen?

00:52.666 --> 00:54.583
Lebitarrena, 11. atala:

00:54.666 --> 00:57.291
ez txerririk, ez odolik.

01:03.333 --> 01:05.125
Ez da gogoratzen zaila.

01:10.916 --> 01:11.916
Izerdituta zaude.

01:13.416 --> 01:17.625
Ariketarik egin ezingo dudanez,
bizikletaz joan naiz Sognsvann-era.

01:19.541 --> 01:20.416
Bai?

01:25.166 --> 01:26.583
Eta pikor hauek?

01:27.958 --> 01:30.625
Eltzea garbi dago.
Garbi egon beharko luke.

01:33.583 --> 01:35.041
Zeren zaporea du?

01:35.708 --> 01:36.958
Burdinarena.

01:42.083 --> 01:43.166
Zer ostia?

01:43.958 --> 01:46.125
Itoginak Camilla-renetik datoz?

03:00.791 --> 03:04.416
JO NESBØ-REN DETECTIVE HOLE

03:42.041 --> 03:43.125
Ez…

03:44.916 --> 03:48.250
Ez zenuke
hemen egon behar momentu honetan.

03:52.958 --> 03:54.791
Jode, ondotxo dakizu ez dela

03:54.875 --> 03:56.916
hau jasaten dudan lehen aldia,

03:57.833 --> 03:59.583
eta ez dut berriro jasango.

04:02.666 --> 04:04.541
Tratu bat geneukan:

04:06.750 --> 04:08.708
hau gertatuz gero, akabo.

04:12.083 --> 04:14.208
Tira, ba, orduan, joan zaitez.

04:19.916 --> 04:21.583
Aditua zara horretan, ezta?

04:23.708 --> 04:24.708
Zer?

04:44.750 --> 04:45.708
Tira, bota.

04:45.791 --> 04:49.000
Hilketa bat egon berri da. Zatoz lanera.

04:52.708 --> 04:54.500
Ellenena gogorra izan zen.

04:54.583 --> 04:58.791
Denontzat izan zen gogorra. Baina bizitzak
aurrera jarraitzen du, Harry.

04:58.875 --> 05:00.791
Ja ezin dizut aurpegia atera.

05:02.875 --> 05:06.166
Lanera joan behar duzu.
Gertatu berri den hau lana da.

05:07.500 --> 05:09.166
Eta ez ezazu edan, nigatik.

05:27.041 --> 05:28.708
Bosgarren solairua.

05:50.833 --> 05:52.500
Burrukan ein dozu, ala?

06:09.958 --> 06:13.333
- Ba al dakizu noiz…
- Forentse-taldie honako bidien dago.

06:13.416 --> 06:16.541
Oraindino ez dago ez guztiz hotz,
ez zurrun. Beraz…

06:16.625 --> 06:18.250
Bostak aldera hilko zan.

06:19.583 --> 06:20.583
Zergatik?

06:21.625 --> 06:24.583
Ez dau gorpue mugitu daudiela
pentsetako arrazoirik.

06:24.666 --> 06:26.333
Dutxan sartukeran hilko eben.

06:27.083 --> 06:29.791
Albornozak
eta gorpue isurbidie tapetan dagoz.

06:29.875 --> 06:32.750
Atezainak
dutxa martxan egoala esan deusta.

06:33.375 --> 06:37.750
Komune txikixe danez,
ure bizkor pasauko zan auzokuen pisura.

06:37.833 --> 06:40.875
Auzokuak
ittogine 5:20ean ikusi dauela esan dau.

06:40.958 --> 06:43.000
Hau da, duela ordubete.

06:43.083 --> 06:44.958
Zu duela 30 minutu iritsi zara.

06:45.041 --> 06:47.541
Ederki. Mundu guztia azkar mugitu da.

06:47.625 --> 06:49.875
Mundu guzti-guztixe ez…

06:52.083 --> 06:55.666
Ia atezainak
elektrizitatie leheneratu ahal dauen.

07:03.333 --> 07:06.666
Bai, usain fuertie dau.
Berua eta uragaittik da.

07:06.750 --> 07:09.375
Ez da hori. Gorpuak ja ez ditut usaintzen.

07:11.791 --> 07:12.958
Zer darabilzu buruan?

07:13.041 --> 07:16.291
Odol baltz eta koagulatue
sarrerako zaurixaren inguruen.

07:16.375 --> 07:18.791
Kedarra dau azalien, tirue dala eta.

07:18.875 --> 07:22.250
Dekolorazino grisaxka daukanez,
hurbileko tirue da, baina ez berbertakue.

07:22.333 --> 07:23.750
Bai, ados nago.

07:24.958 --> 07:26.500
- Luparik bai?
- Bai.

07:35.500 --> 07:36.416
Ondo zagoz?

07:37.958 --> 07:39.333
Bai, tira…

08:04.375 --> 08:06.083
Hara, Hole.

08:07.625 --> 08:09.000
Egarri zara?

08:35.791 --> 08:40.291
Kedarra asimetrikoki dagoenez, hiltzailea
biktima baino altuagoa izango zen.

08:40.916 --> 08:42.750
Beheranzko angelua da.

08:42.833 --> 08:45.333
Irteerako zauririk ez. Eta kedarra…

08:45.416 --> 08:48.500
Kanoi motzeko arma izan delakoan nago.

08:49.000 --> 08:50.875
Bai, pistola bat.

08:53.375 --> 08:54.833
Indarkeria-zantzurik ez.

08:55.416 --> 08:59.208
Eskuineko begi-barrunbea
apur bat hantuta dago.

09:02.666 --> 09:05.375
Hari-ebakitzaile bat,
edo labana zorrotz bat.

09:05.458 --> 09:06.916
Topatu al duzue hatza?

09:07.000 --> 09:09.083
- Ez.
- Eta pistolie?

09:09.666 --> 09:11.833
- Oraindino ez.
- Ez.

09:11.916 --> 09:13.541
Odol pilue dago.

09:14.125 --> 09:17.791
Eskua uretan dagoenez,
odola ez da koagulatzen.

09:17.875 --> 09:21.291
Atzamar bakarra moztu deutsie.
Zergaitik hainbeste odol?

09:22.083 --> 09:23.458
Aukera bakarra dago…

09:23.541 --> 09:26.875
Atzamarra moztu deutsonian,
bihotza taupaka ebilen.

09:26.958 --> 09:28.458
Horixe.

09:29.208 --> 09:32.125
Gorpua topatu genezan nahi zuen.
Horregatik ez du ura eten.

10:03.250 --> 10:05.625
- Bikoterik?
- Ez dut uste.

10:05.708 --> 10:07.750
- Ez. Maitalerik?
- Maitalerik?

10:07.833 --> 10:11.041
Ez ginen haren ate ondoan jartzen,
kuxkuxean.

10:12.125 --> 10:15.208
Maitale bat izan delako susmoa duzu?

10:15.291 --> 10:16.916
Ez, ez dakit.

10:17.000 --> 10:18.416
Badakit ez dakizula,

10:18.500 --> 10:23.208
baina hemen bizi garenok
ea kontu pertsonala den jakin nahi dugu,

10:23.291 --> 10:27.708
edo gure inguruan hiltzaile pitzatu
eta ilargi-jo bat dugun.

10:28.291 --> 10:29.708
Vibeke-k antsietatea du.

10:29.791 --> 10:33.083
Baietz, ba. Antsietatea eramaten
irakasten ari natzaio.

10:33.166 --> 10:38.500
Antsietatea askatasunaren aurrean egoteak
eragiten digun zorabioa da, badakizu.

10:39.708 --> 10:44.250
Larritasun existentzial hori
nahieran jokatu ahal dugula

10:44.333 --> 10:47.166
konturatzen garen unean bertan pizten da.

10:49.916 --> 10:51.208
Heidegger.

10:53.041 --> 10:56.041
Sartre. Kirkegaard. Ez?

10:56.625 --> 10:59.208
Polizia-eskolan ez zegoen filosofiarik?

10:59.291 --> 11:00.666
- Ez dut antsietaterik.
- Ixo!

11:00.750 --> 11:02.125
Barkatu.

11:04.458 --> 11:07.875
Agian hiltzaile pitzatu
eta ilargi-jo bat duzue eskaileran,

11:07.958 --> 11:10.041
baina, estatistika aintzat hartuta,

11:10.125 --> 11:14.208
seguruenik biktimaren ezagun bat izan da,
berak arbuiatutako norbait.

11:16.083 --> 11:20.375
- Zuen ustez, Camillak…
- Honek ez du ez bururik ez hankarik.

11:20.458 --> 11:25.541
Ondorioak ateratzea ere…
Zuk ez dakizu ezer Camilla Loen-i buruz.

11:25.625 --> 11:28.250
Ez, ez dakit ezer Camilla Loeni buruz.

11:28.333 --> 11:31.125
Horixe. Orduan, zergatik esan duzu hori?

11:31.708 --> 11:35.125
Estatistika sendoak daudelako,
eta zeuk galdetu duzulako.

11:35.208 --> 11:38.541
Beste galderarik duzu?
Edo jarraitu dezaket?

11:40.125 --> 11:40.958
Ederki.

11:41.041 --> 11:44.791
Entzun edo ikusi al duzue inor
han sartzen?

11:47.166 --> 11:51.166
Beharbada bazegoen norbait jada.
Posible al da hori?

11:52.500 --> 11:53.750
Nor, baina?

12:00.583 --> 12:04.041
- Ez. Ez, ezta?
- Ez du ematen.

12:04.708 --> 12:09.208
Galdeketarako hots egingo dizuete.
Milesker zuen denboragatik.

12:19.416 --> 12:22.791
- Zeinek deitu dio poliziari?
- Nik.

12:22.875 --> 12:27.166
Biktima topatu aurretik, baina.
Nola jakin duzu zerbait gertatu dela?

12:27.916 --> 12:32.291
Tira… Chef moduan egin dut lan.

12:32.375 --> 12:37.916
Andersek eltzean tantaka erori denari
arrautza itxura hartu dio.

12:38.000 --> 12:42.166
Arrautzak berotzean,
koagulatu egiten dira, odola bezalaxe.

12:42.250 --> 12:43.291
Bi aukera zeuden:

12:43.375 --> 12:46.666
edo Camillari arrautza mordoa erori zaio,
edo hauxe.

12:49.375 --> 12:50.375
On egin.

13:17.333 --> 13:19.875
Kaixo.
Ellenen ahots-postontzia. Tira, bota.

13:19.958 --> 13:22.083
Kaixo, Ellen. Ni naiz.

13:23.291 --> 13:26.000
Ez dakit zer esan, baina… Honi buruz,

13:27.833 --> 13:29.833
ezin dut beste inorekin hitz egin.

13:31.958 --> 13:33.458
Waaler harrapatuko dut.

13:34.250 --> 13:35.833
Badakit berak egin zizula tiro.

13:36.916 --> 13:38.833
Harrapatu egingo dut.

13:40.875 --> 13:42.000
Hitzematen dizut.

13:56.416 --> 13:57.541
Zenbat denbora?

13:58.458 --> 14:01.541
Etxolako hilketen bezperatik.

14:03.916 --> 14:06.333
Zergatik itxaron duzu hainbeste?

14:06.875 --> 14:10.458
Neure baitan bilduta

14:11.791 --> 14:12.833
egon naizelako.

14:13.875 --> 14:18.166
Møller ez da konturatzen,
baina badakit bera zu babesten ari dela.

14:18.916 --> 14:22.333
Ez dakit bere inspektorerik onena zarelako
egiten duen,

14:22.416 --> 14:26.500
edo kaleko txakurrak
etxeratzen dituen horietakoa delako.

14:27.666 --> 14:29.708
Ni ez naiz horrelakoa, Hole.

14:31.041 --> 14:32.000
Ez.

14:33.041 --> 14:34.000
Ederki.

14:34.083 --> 14:34.916
Jarraitu.

14:35.000 --> 14:37.500
Sverre Olsen-en garajea zaintzen ari zela,

14:37.583 --> 14:40.708
narkotiko-poliziak
argazki bat egin zion Tom Waaler-i.

14:40.791 --> 14:43.833
Kalitate txarrekoa zenez,
ez ziren ohartu bera zela.

14:43.916 --> 14:46.458
Beate Lønn-ek,
balizko "super recognizer"ek,

14:46.541 --> 14:50.083
argazkia ikusi zuenean,
Tom Waaler identifikatu zuen.

14:50.166 --> 14:51.250
Argazki hau?

14:51.791 --> 14:53.958
Bai, % 70eko ziurtasunaz.

14:54.458 --> 14:59.291
Ellenek eta biok Waalerri esan genionean,
han egon ez zela esan zuen, bera ez zela.

14:59.375 --> 15:01.291
Etxean egon omen zen, bakarrik.

15:02.375 --> 15:06.500
Stockholmeko poliziarekin
eta Interpol-arekin hitz egin dut.

15:06.583 --> 15:10.250
Inork ez dit
ezer aipagarririk esan Tom Waalerri buruz.

15:10.916 --> 15:13.875
Frogatu dezakezu etxean ez zegoela?

15:13.958 --> 15:15.666
Ez, baina kasualitatea da

15:15.750 --> 15:19.583
Waaler ez non eta ez han
Sverre Olsenen ezkutalekuan agertu izana,

15:19.666 --> 15:22.625
Olsen eta Ellen
hilda topatu zituzten lekuan.

15:23.125 --> 15:24.916
Ez daukazu besterik?

15:25.000 --> 15:26.458
Kasualitate bat?

15:27.500 --> 15:29.708
Demagun argazkikoa Tom Waaler dela.

15:30.916 --> 15:35.000
Kezkatuta, etxolara joan zen,
Olsen hiltzera, testigatu ez zezan.

15:36.541 --> 15:39.000
Eta Ellen toki eta une okerrean zegoen.

15:40.458 --> 15:43.458
Bost aldiz saiatu zen niri deitzen.

15:44.958 --> 15:49.375
Forentseek borroka baten frogak
aurkitu zituzten, etxolatik 100 metrotara.

15:52.250 --> 15:55.416
Ellenen DNA zegoen, baina Olsenen ezer ez.

15:57.375 --> 16:00.166
Ellenen mobila
bera hil aurretik itzali zuten.

16:00.250 --> 16:02.250
Ordutik, inork ez du ikusi.

16:04.833 --> 16:07.125
Ellen etxolan torturatu zuen,

16:07.208 --> 16:09.833
bera eta Olsen
borrokatu zirela irudikatzeko.

16:17.250 --> 16:19.083
Horrelakoa da Tom Waaler.

16:22.791 --> 16:27.041
Nire bulegotik bidali beharko zintuzket,
oraintxe bertan, Hole.

16:27.791 --> 16:29.916
Zure kasua ez da batere sendoa,

16:31.166 --> 16:32.958
eta gainera

16:33.041 --> 16:37.416
zure lankide baten kontrako
akusazio ezin larriago bat egin duzu.

16:37.500 --> 16:41.166
Waaler ikertzeko baimena emanda,
oker baldin bazaude,

16:41.250 --> 16:42.875
erantzulea neu izango naiz.

16:44.125 --> 16:45.833
Ulertzen duzu, ezta?

16:49.666 --> 16:51.666
Zuzen banago, meritua aitortuko dizute.

16:54.291 --> 16:55.958
Zeharo kezkatuta nago,

16:56.041 --> 16:59.416
beharbada
bazter guztiak nahasiko dituzulako.

17:01.291 --> 17:05.708
Teoria honi heldu nahi badiozu,

17:05.791 --> 17:07.250
bakarrik arituko zara,

17:07.791 --> 17:10.833
eta neuri baino ez didazu parte emango.

17:11.500 --> 17:13.750
Bilera hau ez da inoiz gertatu.

17:16.625 --> 17:19.041
Ondo deritzozu, Hole?

17:21.958 --> 17:23.583
Ondo deritzot.

17:56.208 --> 17:57.708
Poliziaren telefonogunea.

17:57.791 --> 17:59.333
Tom Waaler kapitaina naz.

17:59.416 --> 18:00.916
Lankide bat hil daue.

18:01.000 --> 18:03.583
Nik erailie hil dot, autodefentsan.

18:03.666 --> 18:05.375
Etxalde batien nago.

18:07.125 --> 18:08.250
BILATZEN

18:08.333 --> 18:10.250
BAT-ETORTZERIK EZ

18:33.416 --> 18:35.041
75 MODELOA, KAL. 9, PARA.

18:43.375 --> 18:46.250
Kaixo.
Ellenen ahots-postontzia. Tira, bota.

18:47.208 --> 18:49.375
Ostiarik ere ez dut aurkitu.

18:50.958 --> 18:52.333
Ostiarik ere ez.

18:52.416 --> 18:53.750
Hark…

18:53.833 --> 18:57.625
Hark jakingo du bera ikertzen ari naizela.

19:00.125 --> 19:02.458
Ja ez dut promesik egingo.

19:04.791 --> 19:06.375
Eta Rakel-ekin

19:06.958 --> 19:08.208
gauza bera.

19:13.291 --> 19:15.791
Ezin dut ostia hauetan nahasi.

19:16.625 --> 19:18.125
Ezta?

19:18.208 --> 19:19.625
Zuk…

19:21.083 --> 19:22.500
Zuk ondo dakizu hori.

19:25.291 --> 19:27.541
Ezin dut ezer hitzeman.

19:29.875 --> 19:32.041
Ezin dut promes egin, ez…

19:33.333 --> 19:34.333
Ezin…

19:49.250 --> 19:51.333
Hepa. Tira, bota.

19:51.916 --> 19:53.250
Harry, non ibili zara?

19:53.833 --> 19:55.250
Tira,

19:55.791 --> 19:57.208
ez dut jakin nahi.

19:57.291 --> 20:00.958
Ellenen hileta
gaur dela gogorarazteko deitu dizut.

20:01.916 --> 20:03.250
Ez zitzaizun ahaztuko?

20:05.000 --> 20:07.291
Ez, jakina, nagusi.

21:45.541 --> 21:46.916
Zer plan duzu gaurko?

21:47.583 --> 21:49.458
Lucas-engana joango naiz.

21:50.500 --> 21:52.750
- Frogner-eko igerilekura joango gara.
- Ederki.

21:52.833 --> 21:53.708
Bai.

21:54.833 --> 21:56.791
Harry laster etorriko da bisitan?

21:58.291 --> 22:01.000
Orain oso lanpetuta dago, eta…

22:01.083 --> 22:02.083
Ados.

22:03.833 --> 22:05.875
Deituko dizut, baina. Ados?

22:05.958 --> 22:07.333
- Agur.
- Agur.

22:31.500 --> 22:33.250
Mezu bat daukazu.

22:33.333 --> 22:38.750
Jakin dezazun, norbaitek
Harry Hole mozkor ikusi du lanean,

22:38.833 --> 22:40.666
hilketa baten gertalekuan.

22:41.875 --> 22:45.833
- Tira, arduratuko zara, ezta?
- Sekula halakorik!

22:51.041 --> 22:52.125
Kaka zaharra.

22:58.208 --> 23:01.333
POLIZIA

23:18.000 --> 23:19.000
Erregistrauta dago?

23:19.083 --> 23:21.833
Bai, segundo bat. Hau ere jarriko dizut.

23:21.916 --> 23:24.666
HARRERAGUNEA

23:29.625 --> 23:30.583
Bai?

23:39.041 --> 23:41.416
POLIZIA

23:42.708 --> 23:43.708
Eup.

23:46.458 --> 23:49.041
Tom naz. Zu Rakelen semie zara?

23:49.583 --> 23:50.875
Ezagutzen duzu nire ama?

23:50.958 --> 23:53.166
Txikixe zinanien, hamen ein zuan lan.

23:53.666 --> 23:56.208
Zer… Zer biher dozu?

23:56.291 --> 23:59.958
Emango diozu hau Harryri, mesedez?

24:01.958 --> 24:03.791
Zertarako biher dau?

24:03.875 --> 24:07.250
Berandu iristen denean,
etxean sartu ahal izateko. Horrela

24:07.333 --> 24:09.083
ez du bakarrik lo egingo.

24:13.250 --> 24:15.000
Zer mutiko eztixe.

24:16.083 --> 24:17.333
Baina…

24:18.458 --> 24:20.416
Baina zeuk emon ahal deutsazu.

24:21.458 --> 24:24.416
Behien dago. Itzelien poztuko da.

24:27.166 --> 24:33.208
BOXER TABERNA

24:36.333 --> 24:37.708
Hor dago. Tira, ba.

24:39.041 --> 24:39.875
Harry!

24:40.708 --> 24:41.875
Harry!

24:45.000 --> 24:48.125
Olegek zer edo zer emon gura deutsu.
Eman eiozu.

24:52.166 --> 24:53.833
Trankil. Eman eiozu.

24:55.166 --> 24:56.416
Ederto.

24:58.083 --> 25:00.416
Zeri begira ari zara, jode?

25:01.666 --> 25:02.583
E?

25:05.208 --> 25:07.000
Zeri ostia begira ari zara?

25:08.791 --> 25:10.916
Zeri ostia begira?

25:54.250 --> 25:55.500
Hepa.

25:56.166 --> 25:57.083
Hepa.

26:02.083 --> 26:03.750
Garagardoa, zekale-ogia eta…

26:04.958 --> 26:05.958
berehalako kafea?

26:06.875 --> 26:08.208
Festa bat egingo duzu?

26:09.625 --> 26:10.625
Bai.

26:11.416 --> 26:12.750
Festa bat-edo.

26:19.875 --> 26:21.583
Agente hori berriro ere.

26:27.833 --> 26:28.750
Eup.

26:52.791 --> 26:54.541
Berri txarrak dauzkat.

26:56.750 --> 26:58.041
Kaka…

26:59.125 --> 27:00.541
Minbizia duzu?

27:01.250 --> 27:04.000
Ez, sabeleko kontu ostia bat da.
Kaben zotz…

27:04.916 --> 27:07.000
Digestio motelak-edo izango ditut.

27:07.083 --> 27:11.083
Zer esamolde barregarria…
"Digestio motela".

27:11.166 --> 27:15.208
Digestioa 12 eta 24 ordu artekoa da
mundu guztiarentzat,

27:15.291 --> 27:18.416
kasu guztietan.
Beraz, ez dituzu heste motelak.

27:18.500 --> 27:21.666
Kontua da digestioak min ematen duela,
eta kito.

27:24.833 --> 27:28.291
Amaitu egin dela esateko etorri naiz.

27:29.666 --> 27:30.958
Utzi egingo nauzu?

27:32.333 --> 27:34.708
Kexa bat jaso dut.
Lanera mozkor joan omen zinen.

27:35.583 --> 27:39.250
Nire postua hamaika aldiz
jarri dut arriskuan zurea salbatzeko.

27:40.708 --> 27:42.458
Baina amaitu egin da.

27:43.750 --> 27:45.333
Zer erremedio?

27:54.416 --> 27:56.791
Zure dimisioa idatzi dut.

27:56.875 --> 27:59.416
Agnes Sjølid-en idazmahaian dago.

27:59.500 --> 28:02.750
Bere sinadura baino ez da falta.

28:08.208 --> 28:10.958
Min handia ematen dit zu horrela ikusteak.

28:36.208 --> 28:38.958
Apokalipsia, 16. kapitulua:

28:39.583 --> 28:43.333
"Hirugarrenak ibai eta iturburuetan
isuri eban bere ontzixe:

28:43.416 --> 28:45.125
urak odol bihurtu ziren.

28:47.041 --> 28:52.083
Zatoz, emagaldu handixarentzat
erabakitako zigorra erakutsiko deutsut.

28:53.166 --> 28:55.166
Ur gainien jesarrita ikusi dozu".

28:56.583 --> 28:58.375
Ireki egizuez begixek.

28:59.291 --> 29:01.541
Patroi erraza da.

29:10.500 --> 29:12.833
- Kaixo, Beate.
- Harry.

29:12.916 --> 29:16.666
Bozgorailuan jarri zaitut.
Balistika-adituagaz nago.

29:17.250 --> 29:18.458
Arma aurkitu dogu.

29:19.833 --> 29:21.041
Bai? Non?

29:21.125 --> 29:24.666
Zakarrontzi batien, pisutik ez oso urrin.

29:24.750 --> 29:26.666
Arrazoi zenduan: pistola bat da.

29:26.750 --> 29:28.083
Marka eta zenbakia?

29:28.166 --> 29:29.541
Ceska bat.

29:30.708 --> 29:33.250
Zenbakia urratu ein daue. Ez da ikusten.

29:34.416 --> 29:36.291
Eta urradurak, zer?

29:36.375 --> 29:39.375
Geureganatu dogun
ia guztixaren tamainakuek dira.

29:40.208 --> 29:41.625
Patologoak ikusi dau…

29:41.708 --> 29:44.791
Kontatu… Kontatu iezaiozu Waalerri.

29:44.875 --> 29:47.791
Ja ezin dut kasu honetan sudurra sartu.

29:50.041 --> 29:52.916
Ederto. Ia Waalerrek

29:53.666 --> 29:56.833
patologoaren aurkikuntza
argittu ahal dauen.

29:58.208 --> 30:00.250
Bai. Agur.

30:00.333 --> 30:01.166
Agur!

30:01.666 --> 30:02.833
Ez, aizu.

30:03.333 --> 30:04.791
Zaude.

30:05.375 --> 30:06.833
Tira, ba, esadazu.

30:08.083 --> 30:12.666
Camilla Loenek
betazal bat handittuta eukan, ezta?

30:15.416 --> 30:19.875
Ba, ez zan handittue,
harribitxitxo gorri bat baino,

30:20.583 --> 30:22.500
izar itxurakue.

30:25.083 --> 30:26.166
Zer deritxazu?

30:33.000 --> 30:34.791
Ez dut sudurra kasuan sartuko.

30:36.125 --> 30:37.041
Zorte on.

31:41.500 --> 31:43.041
Agente hori berriro ere.

31:44.833 --> 31:46.250
Non dago toki hori?

31:48.541 --> 31:49.916
Jode, polizia berriro ere.

31:56.208 --> 31:57.166
Polizia berriro ere.

37:10.958 --> 37:13.583
Belarrien atzeko ilea motz nahi dut,
mesedez.

37:14.541 --> 37:16.041
Ostra, zu zara eta.

37:16.875 --> 37:19.333
Ederki. Oroimena ez duzu galdu.

37:22.250 --> 37:23.208
Zer da hori?

37:23.833 --> 37:27.833
Zu sartu aurretik,
Sverre Olsenen garajetik irten zen tipoa.

37:27.916 --> 37:30.500
Ikusi egin zenuen,
eta polizia zela konturatu zinen.

37:32.291 --> 37:34.041
Jaitsiko dituzu aizturrak?

37:36.208 --> 37:37.500
- Ados.
- Ederki.

37:37.583 --> 37:40.000
Roy, kontua asko erraztuko dizut.

37:40.541 --> 37:43.541
Pozik zaude, ziur,
abusati bat ez naizelako,

37:43.625 --> 37:47.458
zor duzun droga-dirua biltzera
etorritako abusati bat, baina…

37:48.208 --> 37:49.875
zerbait are okerragoa naiz.

37:51.208 --> 37:52.916
Bilurtuta atera zaitzaket.

37:53.000 --> 37:55.666
Zure mintegia arakatzeko agindua
emango dut.

37:56.666 --> 38:00.625
Berotegiaren atzealdean
dauzkazun landareak topatuko dituzte.

38:00.708 --> 38:03.375
Zure amak
landare kaltegabeak direla uste du,

38:03.458 --> 38:06.666
baina bera eta zure aita
auzipetu egingo dituzte, ziur.

38:09.958 --> 38:15.375
Zeregin bakarra duzu:
eman begiratutxo bat argazki hauei.

38:16.875 --> 38:17.916
Konforme?

38:34.958 --> 38:36.125
Ez…

38:36.916 --> 38:39.708
Ez dakit nor den, baina

38:40.458 --> 38:41.833
ikusi, ikusi nuen.

38:46.708 --> 38:48.083
Polizia da, seguru.

38:50.291 --> 38:51.458
Nola jakin duzu?

38:52.708 --> 38:56.666
Zuk ere badaukazu:
identifikazioaren kordoia lepoan.

38:56.750 --> 38:59.708
Ez zarete
bera ezkutatzen saiatu ere egiten.

39:02.583 --> 39:03.750
Hurrengo irudia.

39:09.375 --> 39:10.625
Hau al zen?

39:15.875 --> 39:18.625
Roy Kvinsvik ziur dago? Waaler ikusi zuen?

39:18.708 --> 39:19.541
Bai.

39:19.625 --> 39:22.791
Lan ona, Hole.
Lekukotasun bat beharko dugu.

39:22.875 --> 39:27.541
Ez duenez komisarian elkartu nahi,
Schrøder-ean geratuko gara gaur, 11etan.

39:34.208 --> 39:37.333
BOXER TABERNA

39:41.625 --> 39:42.583
Bai, esan?

39:49.208 --> 39:51.666
- Nor zen?
- Inor ez.

39:56.083 --> 39:59.583
SCHRØDER JATETXEA

40:02.083 --> 40:03.166
Horra.

40:04.125 --> 40:08.375
Hole, hau Abildsø letradu poliziala da.

40:09.541 --> 40:11.375
Bai. Harry.

40:12.333 --> 40:14.000
Bakarrik zatoz?

40:15.625 --> 40:16.833
Bai.

40:16.916 --> 40:19.125
Roy Kvinsvikek iritziz aldatu du.

40:19.208 --> 40:21.333
Zure lekukoak iritziz aldatu du?

40:26.958 --> 40:28.500
Hausnartu egin dut.

40:29.583 --> 40:31.416
Tipo hura zela esan nizun,

40:31.500 --> 40:34.125
horixe entzun nahi zenuela
pentsatu nuelako.

40:34.958 --> 40:36.875
Baina ja ezin nauzu mehatxatu.

40:37.791 --> 40:40.166
Gurasoei kontatu diet haxix-landareena.

40:40.250 --> 40:42.458
Erre egin dituzte dagoeneko.

40:43.791 --> 40:45.416
Ez dut zure alde gezurrik esango.

40:48.375 --> 40:50.208
Akats klasikoa, beraz:

40:50.291 --> 40:53.500
lekuko bat
testigantza faltsua ematera behartu duzu?

40:56.833 --> 40:59.666
Patata-bolak edo xerra taulan, zer…?

40:59.750 --> 41:03.125
Ez naiz luzatuko,
baina argi eta garbi esango dizut.

41:03.208 --> 41:06.291
Polizia ustelak ez ditut inoiz onartuko,

41:06.375 --> 41:11.708
baina gure saileko jardunbide laborala
onargarria izatea neure ardura da.

41:12.583 --> 41:17.333
Ellen Gjeltenen hilketa argituta dagoenez,
kasua itxita dago.

41:17.416 --> 41:21.041
Kasuari berriz helduz gero,
desobedientziatzat hartuko dut.

41:22.750 --> 41:24.041
Zer deritzozu?

41:27.583 --> 41:28.958
Patata-bolak.

41:29.750 --> 41:31.250
Patata-bolak niretzat.

41:33.333 --> 41:34.583
Eskatu, bai.

41:40.166 --> 41:41.125
Jode.

41:43.291 --> 41:44.458
Zer moduz?

41:45.375 --> 41:48.666
Bederatzitik hamarrerako eskalan,
bederatzi.

41:54.833 --> 41:56.250
Zer ostia? Beste bat.

41:56.333 --> 41:59.375
Gertalekuko froga forentseen arabera,

41:59.458 --> 42:04.708
Ellen Gjelten Sverre Olsenek hil zuen.
Tiro egin zion.

42:04.791 --> 42:09.416
Barne-arazoen ikerketa sailak
ondorioztatu duenez,

42:09.500 --> 42:12.041
gertalekura heldu zen polizia-agenteak

42:12.125 --> 42:14.916
autodefentsak bultzaturik jokatu zuen,

42:15.000 --> 42:17.041
arau polizialak betez,

42:17.125 --> 42:20.916
eta, bizia arriskuan jarri
behar izan bazuen ere,

42:21.000 --> 42:23.375
lankide bat salbatzen saiatu zen.

45:45.083 --> 45:46.083
Kaixo.

46:05.500 --> 46:06.750
ESKERRIK ASKO

46:18.333 --> 46:20.125
Ireki egizuez begixek.

46:23.750 --> 46:25.416
Patroi erraza da.

46:27.333 --> 46:29.125
Iparrizar gorri bat.

46:31.500 --> 46:33.083
Bost puntako pentakuluak…

46:35.708 --> 46:37.000
bidie argituko dau.

46:58.125 --> 46:59.583
Harry!

47:17.666 --> 47:18.625
Bai, esan?

47:18.708 --> 47:20.416
Ba al dago froga forentserik?

47:21.750 --> 47:25.541
Atzamar-markak
eta DNA aurkitu doguz pisuen,

47:25.625 --> 47:28.958
baina
ezerk ez dauka loturarik hiltzailiagaz.

47:29.541 --> 47:32.125
Badakizue nondik atera duen diamantea?

47:32.750 --> 47:34.541
Horretan gabiz, baina…

47:35.041 --> 47:38.250
Ez dau emoten
bitxigile norvegiar batek salduko ebanik.

47:38.333 --> 47:41.875
Orduan,
beharbada delitugilie atzerritarra da.

47:42.458 --> 47:44.958
Bai, ados. Eskerrik asko.

47:45.041 --> 47:48.791
Azkenengoz, kasuan ez zenduala
sudurrik sartuko esan zeunstan.

47:49.375 --> 47:51.000
Eta hala da.

47:52.500 --> 47:55.833
Amets batean,
Camilla Loen eta diamantea azaldu zaizkit.

47:56.458 --> 48:00.750
Aspaldi, txanponak
jartzen zituzten hildakoen betazaletan,

48:00.833 --> 48:04.625
arimak hilen erresumara heldu zitezen,
alderrai ez geratzeko.

48:05.083 --> 48:09.125
Bai, badakitt, Harry,
baina nik zientzian sinesten dot.

48:09.208 --> 48:11.708
Ez dot
mamuetan eta horrelakuetan sinesten.

48:15.041 --> 48:16.458
Noz bueltauko zara?

48:20.458 --> 48:22.791
Ez duzu mamuetan sinesten, ezta?

48:23.458 --> 48:24.541
Gabon, Harry.

48:24.625 --> 48:25.833
Gabon.

49:10.875 --> 49:15.208
JO NESBØ-REN MAREKORS NOBELAN OINARRITUTA

50:29.000 --> 50:34.000
Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte
A
