WEBVTT

00:27.333 --> 00:31.833
Wulf? Auzokoek alibia zuten,
baina ez dakigu ezer atezainari buruz.

00:31.916 --> 00:34.791
Camillaren pisuko giltza dauka.
Ikertu ezazu.

00:34.875 --> 00:37.625
- Bera izan zela uste duzu?
- Ez.

00:40.208 --> 00:42.750
Ez. Berehala, Mr. Hole.

00:42.833 --> 00:44.041
Deituko dizut.

00:48.625 --> 00:52.291
Pistola hau al da
Camillari tiro egiteko erabili zutena?

00:53.000 --> 00:55.916
Bai, ia seguru.
Guztiz ziurtatu behar dugu.

00:56.000 --> 00:57.000
Tiroa berbertakoa

00:57.083 --> 01:00.541
eta garezurraren kontrakoa denean,
jakiten zaila izaten da.

01:02.416 --> 01:03.333
Bai.

01:04.458 --> 01:06.333
Ellenen kasuan, berdin.

01:15.375 --> 01:17.750
Zerk bultzatzen du tipo bat

01:17.833 --> 01:21.666
neska babesgabe baten burura apuntatu,
eta katua sakatzera?

01:22.958 --> 01:24.500
Jode, ideiarik ere ez.

01:24.583 --> 01:27.208
Betikoa izango da: gorrotoa.

01:28.666 --> 01:31.125
Maitasuna. Erotasuna.

01:32.250 --> 01:33.541
Zer uste duzu?

01:34.041 --> 01:35.291
Isiltasuna.

01:37.916 --> 01:40.625
Ahots ostiak isilarazteko.

01:43.041 --> 01:44.125
Beharbada.

01:50.666 --> 01:55.250
Aizu, Camillaren betazalpean
aurkitu zuten diamantea dela eta…

01:56.250 --> 02:00.750
- Zer deritzozu?
- Tira, diamante bat dela.

02:02.500 --> 02:04.458
Jakin beharrekoa txostenean dago.

02:04.541 --> 02:08.666
Bai, baina ba al daukazu
txostenean azaltzen ez denik?

02:09.291 --> 02:10.666
Ez.

02:10.750 --> 02:12.250
Bai, tira…

02:12.333 --> 02:14.500
Hara, zerbait erakutsiko dizut.

02:16.083 --> 02:18.583
Ohe gaineko habean

02:18.666 --> 02:22.000
zerbait zegoen, zizelkaturik,
eta pentsatu nuen…

02:23.750 --> 02:27.000
Bai, mutiko batek egingo zuen,
ez 20 urteko neska batek.

02:27.541 --> 02:29.000
Ados.

02:30.916 --> 02:35.333
Baina, hori bai, diamantea guretzat da.

02:35.833 --> 02:37.000
Zer esan nahi duzu?

02:38.791 --> 02:42.375
Gorpua uretan utzi zuen, hark desagertzea
nahi zuena isurbidetik joan zedin.

02:42.458 --> 02:44.208
Hori topa genezan nahi zuen.

02:45.666 --> 02:49.041
Eta hatzaren kontua ere badago.
Beharbada hori

02:49.833 --> 02:51.583
trofeotzat jo zuen.

02:54.666 --> 02:58.375
Hiltzailea aztertuta,
berriro egingo duelakoan zaude?

03:00.166 --> 03:01.375
Zergatik diozu?

03:01.458 --> 03:04.500
Serieko hiltzaile amerikarrak
aztertu dituzulako.

03:04.583 --> 03:06.208
Mailu bat ikusita…

03:06.291 --> 03:08.416
Hilketa guztiek iltze itxura hartzen dute.

03:09.708 --> 03:10.833
Ez.

03:10.916 --> 03:13.125
Ez, ez dut uste.

03:13.750 --> 03:16.750
Zergatik ez? Hau ezohiko samarra da.

03:17.291 --> 03:20.041
Bai, baina serieko hiltzaileak
balea zuriak

03:21.250 --> 03:23.708
bezalakoak dira: bakan-bakanak.

03:25.083 --> 03:29.333
Barru-barruan, balea zuria
delako esperantzatxoa duzu, beharbada?

03:31.625 --> 03:33.916
Ez dago balea zuririk.

03:34.500 --> 03:35.333
Ez?

03:35.416 --> 03:37.500
Ez, eta hala espero dut.

03:37.583 --> 03:40.166
Baina tipoak zerbait adierazi nahi digu.

04:19.333 --> 04:23.041
JO NESBØ-REN DETECTIVE HOLE

04:24.541 --> 04:26.333
Ez jat gustetan.

04:26.416 --> 04:28.083
Badakit ez dela ideala,

04:28.166 --> 04:31.083
baina, Olsen gabe,
arma-salmentez arduratuko zara.

04:31.166 --> 04:33.083
Sarekada bat ein barri dogu.

04:33.166 --> 04:36.500
Bai, eta horrexegatik
ez dute toki hori arakatuko.

04:36.583 --> 04:40.041
Osloko bi bandarik handienen arteko gerra
pizten badugu,

04:40.125 --> 04:42.875
lana erraztuko digute,
batak bestea suntsituz.

04:42.958 --> 04:46.416
Dearpmis eta Korps-i arma automatikoak
emanda, denek ikusiko dute

04:46.500 --> 04:48.208
polizia armatua behar dugula.

04:48.291 --> 04:50.625
Ederto. Zugaz fiatzen naz.

04:54.166 --> 04:55.166
Itxaron hemen.

05:01.083 --> 05:02.416
Badaukazu dirue?

05:02.500 --> 05:04.708
Lehenik, erakutsi materiala.

05:13.000 --> 05:14.208
Odin?

05:15.333 --> 05:18.750
Polizia-usaine dozu, jode.

05:20.625 --> 05:23.000
Produktue barruen dago. Ikusiko dogu?

05:25.208 --> 05:26.333
Dana ondo?

05:28.166 --> 05:29.250
Orain, bai.

05:31.166 --> 05:32.541
Zurrumurruen arabera,

05:32.625 --> 05:36.541
Korpsek arma automatikuek lortu dauz
oin dala gitxi.

05:36.625 --> 05:38.375
Zer dakizu horren gainien?

05:38.458 --> 05:39.791
Zenbat galdera, ño…

05:39.875 --> 05:42.416
- Bai.
- Armak gura dozuz ala ez?

05:42.916 --> 05:44.166
Eta hurrengo entrega?

05:44.250 --> 05:45.250
Datorren astien.

05:45.333 --> 05:46.750
Tori.

05:48.416 --> 05:51.750
Eta ez zegoen beste tokirik?
Hemen paretan zehar txortan egiten dute.

05:51.833 --> 05:55.416
Ez, ba. Hau ezin hobie da.

05:59.875 --> 06:02.083
Korpsek
biher goizien eskurauko dauz armak.

06:02.750 --> 06:05.666
Orain dozu
konpetentzie betiko triskateko aukerie.

06:13.208 --> 06:14.708
Bai, Printzea?

06:14.791 --> 06:16.375
Tranpie jarrita dago.

06:16.458 --> 06:17.916
Ederki. Lan ona.

06:18.000 --> 06:21.458
Beste era bat aurkitu biher dogu.
Arriskutsue da niretzat.

06:21.541 --> 06:24.791
Datorren asteko entregie
zortzi bider handixaue da. Alferrik.

06:24.875 --> 06:26.375
Beste norbait biher dogu.

06:26.458 --> 06:28.250
Eta bururatu zaizu inor?

06:28.333 --> 06:29.791
Bai, baina lehenengo

06:29.875 --> 06:31.875
errekrutau ein biher dogu.

06:41.416 --> 06:42.666
ERREDAKZIOBURUA

06:43.708 --> 06:45.250
- Kaixo.
- Kaixo.

06:46.291 --> 06:48.416
Zatoz nirekin. Bilera bat dut.

06:48.500 --> 06:49.583
Bai, ederto.

06:50.291 --> 06:52.375
Begira, egia esango dizut:

06:52.458 --> 06:55.708
Haugen eta Vik
oporretan egon izan ez balira,

06:55.791 --> 06:59.125
ez nizukeen kasu hau emango,
hasiberria zara eta.

07:00.083 --> 07:00.916
Ados.

07:01.000 --> 07:03.583
Camilla Loenenena
gure kasurik handiena da,

07:03.666 --> 07:04.958
eta krimenak nahi zenituen.

07:05.041 --> 07:06.000
Bai.

07:06.458 --> 07:07.666
Zer deritzozu?

07:08.375 --> 07:11.583
Tira, osagai apropos-aproposak daukaguz.

07:11.666 --> 07:15.708
Bost egun pasauta, poliziak
paperontziko hilketa-armie baino ez dauka.

07:15.791 --> 07:19.166
Eraikinan inguruen
ez daue inor susmagarririk ikusi.

07:19.250 --> 07:22.083
Auzoko bakarrak entzun eban
tiro-antzeko zeozer.

07:22.166 --> 07:23.125
Aha.

07:23.666 --> 07:25.375
Ez eben atie indarrez iriki.

07:25.958 --> 07:28.708
Poliziak uste dau
Camillek sartzen laga eutsala,

07:28.791 --> 07:32.000
baina bere inguruko inor
ez da susmagarrixe.

07:32.083 --> 07:34.375
Denek daukez ganorazko alibixek.

07:35.208 --> 07:36.166
Ados.

07:37.250 --> 07:39.208
Maya Ek, ez iezadazu huts egin.

07:40.916 --> 07:43.916
- Eman guztiaren berri, etengabe.
- Bai, jakina.

07:44.500 --> 07:45.458
Ederki.

07:46.750 --> 07:47.791
Ikusi arte.

07:48.875 --> 07:50.041
Susmagarririk?

07:50.125 --> 07:51.166
Inor ez.

07:52.083 --> 07:56.208
Atez ate ibili gara.
Inguruko dendarixekaz berba ein dogu,

07:56.291 --> 07:59.666
eta taxista guztixekaz be bai.

07:59.750 --> 08:04.958
Ezagun guztixen alibixak egiaztau doguz,
baina ez dago ezer susmagarririk.

08:06.208 --> 08:08.875
Ez dut ulertzen.
Aurkipenak egon direla diote.

08:08.958 --> 08:12.375
Aftenpostenen,
hatzaren eta diamantearen berri dute.

08:12.458 --> 08:14.208
Filtrazio bat, antza.

08:14.750 --> 08:15.791
Beharbada,

08:16.958 --> 08:20.166
traguek erosteko
dirue biher dauen alkoholikue izan da.

08:33.375 --> 08:35.208
Kaleratu egin zintugun, aizu.

08:37.500 --> 08:40.083
Hilabete osoa kobratuko dudanez,

08:40.166 --> 08:43.000
geratzen zaidan denbora bete beharko dut,
nagusi.

08:48.458 --> 08:51.500
Benetan ez diodala uste baduzu,
Harry, oker zaude.

08:52.500 --> 08:55.208
Zure txartela hila amaitzean iraungiko da,

08:55.291 --> 08:59.208
eta zerbitzu-arma
armategian entregatuko duzu.

08:59.291 --> 09:00.458
Aditu?

09:02.041 --> 09:03.666
Ez dakit nola egiten duzun.

09:04.291 --> 09:06.500
Ia hil arte edan, behin eta berriro.

09:07.500 --> 09:08.916
Eta, gero, utzi egiten diozu?

09:13.625 --> 09:16.541
Baliozkoa izango zarela uste baduzu,
ederki.

09:16.625 --> 09:20.958
Azken egunera arte kobratuko duzu.
Baina ez zaude Camilla Loenen kasuan.

09:22.375 --> 09:24.208
- Zergatik?
- Waalerrena delako.

09:24.291 --> 09:27.375
Ez da
isatsik luzeenaren lehia bat bihurtuko.

09:30.083 --> 09:31.333
Aditu?

10:01.250 --> 10:04.666
Desagertuak Krimen Unitatearen esku daude.
Hilketa bat…

10:06.166 --> 10:09.666
Ba, itzul dadila norbait oporretatik.
Jende gutxi…

10:10.416 --> 10:12.458
Egon.

10:12.541 --> 10:14.750
Agian… Errepikatu helbidea, mesedez.

10:15.833 --> 10:17.750
Bai, agente bat bidali dezakegu.

10:34.791 --> 10:36.916
- Bai?
- Polizia.

10:38.416 --> 10:40.083
Azken solairua, bosgarrena.

10:40.958 --> 10:42.375
Ezin zen lehena izan…

10:52.250 --> 10:56.916
- Kaixo. Willy Barli.
- Bai. Hole kapitaina.

10:59.833 --> 11:00.750
Bai.

11:01.291 --> 11:05.125
Tira, Lisbeth desagertu da.

11:05.750 --> 11:08.500
Mugikorrera deika aritu naiz,

11:08.583 --> 11:10.583
baina etxean utzi du, eta…

11:11.500 --> 11:15.375
Supermerkatura
eta hiru komisariatara ere deitu dut.

11:15.458 --> 11:19.375
Antzoki Nazionalera deitu dut,
ea hara joan den jakiteko.

11:19.875 --> 11:23.958
Estreinaldia hamaika egun barru denez,
etengabe entseatzen du, lorik egin gabe.

11:24.625 --> 11:26.708
- Hori al da?
- Aha.

11:26.791 --> 11:28.083
Ados.

11:28.708 --> 11:33.416
Laster mundu guztiak jakingo duelako
deitu dizuet. Laguntza beharko dut.

11:33.500 --> 11:35.958
- Biok bakarrik bizi zarete hemen?
- Bai.

11:38.791 --> 11:40.333
Hemen ikusi zenuen azkenengoz?

11:40.416 --> 11:43.625
- Bai, hementxe.
- Kaixo.

11:45.666 --> 11:46.833
Kaixo.

12:02.541 --> 12:04.333
Noiz ikusi zenuen azkenengoz?

12:04.416 --> 12:06.375
Duela bi ordu eta 10 minutu.

12:06.458 --> 12:09.291
Zure emazteak
bi ordu daramatza desagertuta?

12:09.375 --> 12:12.208
Badakit gutxi dela,
baina Kiwi dendara jaitsi da,

12:12.291 --> 12:14.375
txerri-txuleten hornigaia erostera.

12:16.333 --> 12:18.583
Ospitaletara deitu al duzu? Poliziari?

12:19.125 --> 12:22.541
Lagunei, beharbada?
Agian topo egin du norbaitekin eta…

12:22.625 --> 12:24.416
Ez. Bikinia jantzita atera da,

12:24.500 --> 12:27.750
txerri-txuletekin jateko
patata-entsalada erostera.

12:27.833 --> 12:30.333
Hori al da ihes egiteko aukera aproposa?

12:35.666 --> 12:37.583
Dei batzuk egingo ditut.

12:50.500 --> 12:51.500
- Hepa!
- Eup!

12:51.583 --> 12:54.458
Hau bai beroa, demontre!

12:54.541 --> 12:56.500
Kaixo. Ivan Bratteng.

12:56.583 --> 12:58.291
Bai, Harry Hole. Kaixo.

12:58.916 --> 13:00.833
Nondik hasiko gara? Eta senarra?

13:00.916 --> 13:03.375
Hemen dago, emaztearen arropa bilatzen.

13:03.458 --> 13:06.083
Txakurrak ez du haren usaina behar,
nahitaez.

13:06.166 --> 13:09.791
Ez dugu zertan hain serio hartu.
Edonon egon liteke.

13:09.875 --> 13:11.500
Baina bilatu ezazue halere.

13:11.583 --> 13:15.708
Hitz egin auzokoekin, arakatu ingurua,
eta datorrela beste agente bat.

13:15.791 --> 13:19.666
Oraingoz senarrarekin geratuko naiz. Gero,
patioaz bestaldekoekin hitz egingo dut.

13:19.750 --> 13:21.916
Handik pisu hau ikusten dute.

13:22.791 --> 13:24.875
Senarran gaineko susmuek dozuz?

13:25.583 --> 13:28.375
Bai.
Nire susmagarri nagusia beti da senarra.

13:29.500 --> 13:30.333
Zergatik?

13:30.416 --> 13:33.666
Egilie beti da senarra.
Holeren lehen mandamendue.

13:33.750 --> 13:35.083
Zer, hasiko gara?

13:35.208 --> 13:36.500
Bai, ba.

13:36.583 --> 13:38.291
Hasi zaitezte eskaileran.

13:40.208 --> 13:41.250
Tira.

14:15.875 --> 14:17.125
Dena ondo, Harry?

14:17.208 --> 14:21.125
- Bai, bai.
- Ez duzu itxura onik.

14:21.833 --> 14:23.750
Hartu itzazu burdina-osagarriak.

14:25.208 --> 14:27.458
- Aha.
- Hori lehen…

14:29.791 --> 14:31.666
Hori Lisbethi esaten diot.

14:34.458 --> 14:36.041
Ohartu zara?

14:39.250 --> 14:41.083
"Lehen" esan dut ia. Iraganean.

14:45.416 --> 14:48.583
- Frank? Polizia da.
- Zer?

14:48.666 --> 14:51.041
- Bai. Frank.
- Harry Hole.

14:51.125 --> 14:53.541
- Lisbeth desagertu da.
- Zer diozu?

14:53.625 --> 14:56.625
Duela pare bat ordu ikusi ditugu balkoian,
ezta?

14:56.708 --> 14:59.583
Hizketan entzuten ditugu,
balkoiko atea irekita uzten dute eta.

15:01.208 --> 15:04.166
Tira. Senarrak dioenez, bikini bat darama.

15:04.250 --> 15:07.083
Eta takoiak. Takoirik gabe, ez da irteten.

15:08.875 --> 15:10.458
Zer esan daue auzokuek?

15:10.541 --> 15:13.416
Emaztea nola joan den ikusi dute.
Senarra etxean geratu da.

15:15.708 --> 15:21.000
Zer uste dozu?
Salbuespen bat ete? Beharbada

15:22.333 --> 15:23.541
ez da senarra izan.

15:25.541 --> 15:28.000
Hala ematen du. Tamalez.

15:28.541 --> 15:33.500
Ederto. Eta, ez bada senarra izan,
beharbada loturaren bat dago, ez?

15:33.583 --> 15:34.500
Zergatik diozu?

15:34.583 --> 15:36.458
Zuk be horixe uste dozulakuen nago.

15:38.958 --> 15:43.083
Txakurra erne jartzen ez bada ere,
zure emaztea bertan egon da agian.

15:43.166 --> 15:46.666
Nekez bereizten ditu
usain jakin bat eta beste guztiak.

15:46.750 --> 15:49.291
Ja hemen ezin dugu beste askorik egin.

15:52.333 --> 15:53.833
Ez dozu zertan kezkau.

15:53.916 --> 15:57.416
Badut, bai, zertan kezkatu.
Gure ezagun guztiei deitu diet.

15:57.916 --> 15:59.333
Inork ez du ikusi.

15:59.416 --> 16:01.583
Patruila-auto guztixek dauz
jakinan gainien.

16:01.666 --> 16:04.458
- Gure esku dagoen guztixe eingo dogu.
- Ados.

16:04.541 --> 16:07.041
Beste ezer, zapatez eta bikiniaz gain?

16:07.125 --> 16:08.916
Bai, azazkal-esmaltea.

16:09.458 --> 16:12.416
Nirea bezalakoa, baina harenean "Willy"…

16:12.500 --> 16:14.625
- Zerbait aurkitu du!
- …jartzen du.

16:33.291 --> 16:37.833
Ez, hau ez dago ondo.
Ez dago ondo, eta ez da ondo aterako.

16:37.916 --> 16:41.083
Kezkatzeko arrazoiak ditut,
horixe baditudala!

16:48.625 --> 16:51.500
Apokalipsie, 16. kapitulue.

16:53.708 --> 16:57.750
"Hirugarrenak ibai eta iturburuetan
isuri eban bere ontzixe:

16:57.833 --> 16:59.541
urek odol bihurtu ziren.

17:01.541 --> 17:06.416
Zatoz, emagaldu handiarentzat
erabakitako zigorra erakutsiko deutsut.

17:06.916 --> 17:09.375
Ur gainien jesarrita ikusiko dozu".

18:10.250 --> 18:14.583
TAXI-ZERBITZUA

18:16.083 --> 18:17.375
Aizu, libre al dago?

18:17.458 --> 18:18.791
Irakurtzen ari naiz.

18:18.875 --> 18:21.916
Zoaz popatik hartzera, kabroi… Jode!

18:22.000 --> 18:23.083
Kaben zotz.

18:23.166 --> 18:26.125
Aizu, libre al dago?

18:31.375 --> 18:32.833
Nora zoaz, ba?

18:34.083 --> 18:37.083
Ametsen herrialdera.

18:37.583 --> 18:41.166
Ez, loaren herrialdera.
Ametsik egiten ez badut, hobe.

18:43.166 --> 18:44.541
Amesgaiztoak dituzu?

18:48.083 --> 18:52.416
Ipini-ipinita utziko nauen zerbait
behar dut, baina alkoholik ez.

18:52.500 --> 18:55.750
- Ba al daukazu ezer?
- Delitugile itxura al dut?

19:13.000 --> 19:14.458
Zer da hau?

19:14.541 --> 19:17.708
Tira,
erdia hartzen baduzu, lo egingo duzu.

19:17.791 --> 19:22.583
Bat osorik hartzen baduzu,
luzaro-luzaroan geratuko zara lo seko.

19:23.125 --> 19:24.000
Ados.

19:26.500 --> 19:30.500
- Azkenaldian nahiko siku nabil.
- Trankil, gizon, Jainkoarren!

19:31.000 --> 19:34.250
Lagunak horretarako gaude:
egun txarretan droga emateko.

19:42.500 --> 19:43.666
Aizu.

19:46.583 --> 19:49.375
Ba al daukazu
guztiz joanda utziko nauen ezer?

19:58.666 --> 20:01.875
- Ez zait begirada hori gustatzen.
- Tira, aizu.

20:05.375 --> 20:08.208
- Rakelengatik al da?
- Zergatik diozu?

20:08.291 --> 20:11.375
Tira,
Lehen Hezkuntzatik ezagutzen zaitudalako.

20:11.958 --> 20:13.166
Zergatik da, orduan?

20:22.208 --> 20:25.000
Aizu,
ez dago horretarako drogarik, ez dut uste.

20:26.583 --> 20:28.541
Soluzio bakarra bururatzen zait.

20:29.041 --> 20:30.291
Bala bat.

20:31.208 --> 20:33.875
Ez. Zeure baitan topatuko duzu.

20:37.083 --> 20:38.125
Ez.

20:39.333 --> 20:40.708
Tira, mesedez.

21:33.750 --> 21:37.458
- Mozkor zaude. Attilak bota egingo zaitu.
- Niri bost.

21:41.333 --> 21:42.333
Nor da hori?

21:45.458 --> 21:47.250
Ño, Dearpmis izorratuta dago.

21:47.750 --> 21:49.125
Zergatik diozu?

21:49.916 --> 21:51.416
Attilak armak dauzka.

21:52.791 --> 21:55.458
- Hartu trasteak. Erakutsiko dizut.
- Ados.

22:00.208 --> 22:01.083
Kaka!

22:05.208 --> 22:08.000
Hawk! Dearpmis! Alde!

22:08.083 --> 22:09.083
Attila!

22:28.666 --> 22:30.333
Tira, ba!

22:32.166 --> 22:35.333
- Tira, azkar!
- Eman Kalashnikov-a!

22:39.041 --> 22:40.250
Attila! Tori!

22:47.666 --> 22:50.000
Kaka! Arma automatikoak dauzkate!

22:50.625 --> 22:51.500
Loke!

22:51.583 --> 22:53.791
Jode! Poliziak gezurra esan dau!

22:54.541 --> 22:55.875
Tranpa bat da!

22:55.958 --> 22:57.416
Atzera!

23:05.041 --> 23:07.666
Ez! Ostia! Loke!

23:35.208 --> 23:38.083
Ospitalera, atoan! Bizkor!

24:26.750 --> 24:28.875
- Bai.
- Printzea?

24:30.666 --> 24:32.791
- Biktima batzuk daukaguz.
- Bai.

24:32.875 --> 24:34.625
Zoritxarrez, ez espero bezainbeste.

24:35.416 --> 24:37.458
Baina hasi baino ez dira ein.

24:37.916 --> 24:39.125
Lan ona.

24:39.541 --> 24:40.500
Tira, ba.

25:01.791 --> 25:06.708
Gauean, mutil gazte bat hil da
Dearpmis eta Korpsen arteko tiroketan.

25:06.791 --> 25:09.958
Bi banden arteko tentsioa
areagotu egin da.

25:10.041 --> 25:11.791
- Beste albiste bat…
- Zer goiztiarra!

25:11.875 --> 25:14.416
Oraindik Lisbeth Barliren bila ari dira,

25:14.500 --> 25:16.333
ez baita agertu.

25:16.416 --> 25:19.958
Toya, Lisbethen ahizpa,
ziur dago: agertu egingo da.

25:20.041 --> 25:22.750
VG egunkarian,
zenbat klik izan dituzte ahizparenarekin?

25:22.833 --> 25:25.958
- Zera… 400 000.
- Ados.

25:26.583 --> 25:28.958
Arduratu zaitez Lisbethen kontuaz.

25:29.041 --> 25:30.958
Desagerpen bat baino ez da.

25:31.041 --> 25:33.000
Entzun duzu kopuru hori?

25:33.083 --> 25:36.416
Ahizpa ospetsu-ospetsuak
bilakatu dira gauetik goizera.

25:37.041 --> 25:40.125
Lortu ezazu ahizparen adierazpen bat!
Halako kopuruak nahi ditut.

25:46.041 --> 25:47.208
Maya Ek, Aftenposten.

25:47.291 --> 25:50.208
Maya Ek. Informazioa daukat.

25:50.291 --> 25:52.125
Ederto. Zeren gainekue?

25:52.208 --> 25:55.250
Atzoko
motorzale-klubeko tiroketaren gainekoa.

25:55.333 --> 25:58.708
Su-jaurtigailuak
eta arma automatikoak erabili zituzten.

25:58.791 --> 26:01.291
Justizia-ministroak
polizia armatuko al du?

26:01.375 --> 26:03.125
Nola defendatuko dute hiria?

26:03.208 --> 26:04.333
Interesgarrixe.

26:04.916 --> 26:07.625
Nor zara? Zergaittik dakizu hori guztixe?

26:08.750 --> 26:12.666
Barruko informazioa da, Ek.
Hori jakitearekin nahikoa da.

26:38.500 --> 26:44.291
DESAGERTUTA
HARREMANETAN JARRI POLIZIAREKIN

26:47.208 --> 26:49.250
Kaixo, Harry. Willy Barli naiz.

26:49.333 --> 26:52.875
Pertsonal gehiago beharko duzu bilaketan.

26:52.958 --> 26:54.625
Entzun dudanez…

26:56.166 --> 27:02.333
Willy Barli, berriro ere. Beharbada
hobe izango litzateke diru-sari bat…

27:03.291 --> 27:05.583
Kaixo, Harry. Willy Barli.

27:05.666 --> 27:09.875
Igarle batekin hitz egin dut.
Danimarkako poliziaren laguntzailea da.

27:09.958 --> 27:12.958
Lisbeth uretan ikusi du.
Lagundu iezadazu, mesedez.

27:13.041 --> 27:14.541
Deitu, mesedez.

27:28.750 --> 27:29.833
ERANTZUNGAILUA

27:34.791 --> 27:36.750
Berba eitten ez dauenien, gogaikarrixe da.

27:40.916 --> 27:42.458
Biherra lagako ei dozu.

27:44.833 --> 27:45.750
Bai.

27:46.958 --> 27:48.458
Eta zer eingo dozu?

27:48.541 --> 27:51.333
Biher klasikoren bat?

27:51.833 --> 27:54.958
Zor-kobratzailie?
Aseguru-etxe batien eingo dozu lan?

27:55.041 --> 27:56.708
Segurtasun-enpresa batien?

27:56.791 --> 27:59.541
Ikertzaile famatuek,
zuzenbidien hezitakuek,

27:59.625 --> 28:01.125
oso preziatuek dira.

28:03.416 --> 28:06.791
Ez dakite lankide bat hil zenduala
mozkor gidatziagaittik.

28:08.083 --> 28:09.666
Oraindino ez, behintzat.

28:14.958 --> 28:16.833
Ez dogu alkar gustuko.

28:17.541 --> 28:18.625
Ezta?

28:22.041 --> 28:23.250
Baina…

28:25.291 --> 28:26.291
errespetetan zaitut.

28:28.416 --> 28:29.791
Ez gara oso ezberdinek.

28:29.875 --> 28:31.708
Biok gara argixek,

28:32.291 --> 28:34.666
eta bestien iritzixek
hankartetik pasetan doguz.

28:34.750 --> 28:37.458
Baina ez dozu dirue eitten ikasi.

28:37.541 --> 28:38.458
Zer nahi duzu?

28:38.541 --> 28:39.791
Lagundu nahi deutsut.

28:40.500 --> 28:42.541
Ez dogu zertan arerixo izan.

28:43.166 --> 28:45.875
Sjølidek
ez dau zure kaleratzie zertan sinau.

28:47.000 --> 28:48.083
Ulertzen dozu?

28:51.791 --> 28:56.041
Baina nik
laguntzie biher dot proiektutxo bategaz.

28:59.958 --> 29:01.250
Pentsau egizu.

29:44.083 --> 29:47.000
Sjølid Krimen Gaietarako Poliziaburua.
Egoera?

29:47.083 --> 29:48.541
Hona M207.

29:48.625 --> 29:51.791
Bravo 42 autoak
istripua izan du Majorstua geltokian.

29:51.875 --> 29:56.625
Gidaria kalte handirik gabe dago,
baina kopilotua hilda dago.

29:57.916 --> 30:00.541
Bai, hala uste dut. Alkohol-usaina du.

30:00.625 --> 30:04.500
Anbulantzia bat bidean da.
Bera heldu arte geratuko naiz.

30:04.583 --> 30:08.416
- Ez, inguruan ez dago beste inor.
- Ez mugitu.

30:14.958 --> 30:16.166
Konforme.

30:16.875 --> 30:17.958
Ados.

30:19.291 --> 30:23.250
Hildakoa
gidariaren eserlekura mugituko dugu.

30:23.333 --> 30:24.916
Bai. Agindu bat da.

30:25.000 --> 30:28.083
Ez mozkorra salbatzeko,
eskandalua eragozteko baizik.

30:28.166 --> 30:29.416
Jarri beste aldean.

30:33.333 --> 30:35.583
Baina zu, zer? Zure errue da, jode!

30:35.666 --> 30:38.000
Zure errue da! Zuk hil dozu!

31:13.625 --> 31:15.291
ELLEN GJELTEN
GOIAN BEGO

31:15.375 --> 31:18.375
Eskerrak gizakiok
kontuak gainditzen ditugula.

31:18.458 --> 31:21.375
Gerta ahala gerta, biziraun egiten dugu.

31:30.916 --> 31:33.416
- Tira, bota.
- Kaixo. Ivan Bratteng naiz.

31:33.500 --> 31:35.208
- Kaixo.
- Sognsvann-en gaude.

31:35.791 --> 31:39.541
Hemen ez dugu ezer topatzen.
Zer egingo dugu orain?

31:40.250 --> 31:43.583
- Joan zaitezte. Emadazu guztiaren berri.
- Bai, ados.

31:59.666 --> 32:01.333
Ireki egizuez begixek.

32:02.916 --> 32:04.750
Patroi erraza da.

32:06.375 --> 32:08.583
Iparrizar gorri bat.

32:09.333 --> 32:11.625
Bost puntako pentakuluak…

32:12.166 --> 32:13.791
bidie argituko dau.

32:31.166 --> 32:32.000
Zer moduz?

32:34.291 --> 32:37.208
- Esan.
- Gaizki. Paralizatuta geratu naiz.

32:38.916 --> 32:39.958
Tira…

32:47.000 --> 32:48.250
Zergatik edaten dute?

32:50.666 --> 32:52.083
Harryk-eta.

32:59.416 --> 33:00.875
Ez dakit, Oleg.

33:03.000 --> 33:05.333
Zerbaitek edatera bultzatzen du.

33:06.500 --> 33:08.916
Ba, bai. Utzi egiten du.

33:09.833 --> 33:11.208
Utzi, eta berriro hasi.

33:11.291 --> 33:13.250
Hainbeste mozkortu nahi al du?

33:13.750 --> 33:16.000
Ez du ondo pasatzen duenik ematen.

33:23.375 --> 33:24.375
Ez.

33:55.250 --> 33:57.250
Mezu bat daukazu.

33:57.958 --> 33:59.166
Kaixo, Møller naiz.

33:59.250 --> 34:02.375
Zertan ari zara, baina?

34:02.458 --> 34:06.833
Desagertutako baten kasua eman dizut,
eta zuk sail osoa mobilizatu duzu.

34:07.333 --> 34:08.458
Ezin da izan!

34:09.291 --> 34:12.791
Kasua
Desagertutakoen Sailera bidaliko dut.

34:12.875 --> 34:15.416
Ja ez duzu zertan lanera itzuli.

34:15.916 --> 34:17.666
Sentitzen dut. Geratu etxean.

34:19.625 --> 34:21.708
Itzuli ezazu zerbitzu-arma.

34:22.250 --> 34:23.250
Agur.

35:02.666 --> 35:03.833
Hara!

35:06.250 --> 35:08.625
Beste ibilbide bat amaitu da, antza.

35:09.416 --> 35:12.916
Jakin dezazun,
beste zerbitzu-arma bat emango didate.

35:13.000 --> 35:17.666
Ez. Jendearen begietan ikusten dut
nor igo, eta nor jaitsi duten mailaz.

35:22.458 --> 35:24.000
Zenbat denbora eman duzu hemen?

35:25.166 --> 35:26.333
Gehiegi.

35:28.458 --> 35:30.333
Ibilbide ona izan al da?

35:31.458 --> 35:33.625
Ez. Erdipurdikoa erabat. Zera,

35:34.541 --> 35:36.416
errusiar mendi bat bezalakoa.

35:36.500 --> 35:40.833
Bai? Homizidio Sailekoa?
Lankide zintzoak izan dituzu, behintzat.

35:42.166 --> 35:44.166
Saila ere errusiar mendi bat da.

35:48.875 --> 35:51.458
Bizitza atsegin eta hutsal bat opa dizut,
Harry Hole.

35:53.458 --> 35:54.958
Tira, baretu.

35:55.041 --> 35:57.666
Baretu gaitezen. Banan-banan, mesedez.

35:58.291 --> 35:59.958
Erling Rein, VG.

36:00.041 --> 36:02.750
Camilla Loen hil dute.
Lisbeth Barli desagertuta dago.

36:02.833 --> 36:05.333
Ez al duzue aztarnarik, ezein kasutan?

36:05.958 --> 36:09.708
Inora ez daramaten
aztarna eta informazioei heltzea

36:09.791 --> 36:13.041
ez da noraezean ibiltzea,
aukerak baztertzea baizik.

36:15.750 --> 36:17.583
KOMISARIA

36:18.458 --> 36:20.500
Denboratxo bat darama desagertuta.

36:20.583 --> 36:23.333
Zer aukera dago
Lisbeth Barli bizirik egoteko?

36:23.416 --> 36:26.958
Inspektorerik onenak ditugu kasuan,
lanean etengabe.

36:27.041 --> 36:30.416
Gure lehentasuna bi kasuak argitzea da.

36:31.208 --> 36:33.791
Hurrengo galdera Aftenpostenentzat.

36:33.875 --> 36:37.291
Korpsen tiroketan,
arma automatikuek eta su-jaurtigailuek

36:37.375 --> 36:39.416
erabili ebezela esan deuskue.

36:39.500 --> 36:43.500
Zein da administraritzan jarrerie
polizie armatzieri dagokixonez?

36:44.541 --> 36:47.916
Administraritzak
ez du iruzkinik momentu honetan.

36:48.000 --> 36:49.791
Baina ez da segurue…

36:49.875 --> 36:52.958
Amaitu da prentsaurrekoa.
Milesker etortzeagatik.

36:53.041 --> 36:55.041
Kalietan hainbeste arma eukittie.

37:04.583 --> 37:10.625
DESAGERTUTA
HARREMANETAN JARRI POLIZIAREKIN

37:30.958 --> 37:32.458
Camilla Loen. Zer dakigu?

37:32.541 --> 37:35.750
Bere dutxan topatu zuten.

37:35.833 --> 37:38.791
Seguruenik,
hatza hil aurretik moztu zioten.

37:39.458 --> 37:43.041
- Beate?
- Ez. Ez atzamar-markarik, ez DNArik.

37:43.125 --> 37:45.666
Ederto. Wulf?

37:45.750 --> 37:46.708
Ez daukagu ezer.

37:51.958 --> 37:54.416
HILKETA-IKERTZAILE NAGUSIA
KOMISARIA, 0190 OSLO

38:20.708 --> 38:21.833
Kaixo, aitta.

38:22.458 --> 38:24.708
Bai? Ez, ez dot uste.

38:25.708 --> 38:27.416
Ez dozu kezkau biherrik.

38:47.666 --> 38:50.625
- Hepa.
- Hepa. Garagardo bat.

38:51.125 --> 38:52.083
Hepa.

38:52.916 --> 38:54.208
- Kaixo.
- Kaixo.

38:54.291 --> 38:55.375
Hara, hemen zaude…

39:02.916 --> 39:03.916
Eskerrik asko.

39:06.916 --> 39:08.333
Jode, Harry…

39:13.083 --> 39:14.041
Ados.

39:14.583 --> 39:16.625
- Erantzun al dau?
- Ez.

39:19.291 --> 39:24.041
Inork ez du honi buruz hitz egingo,
guk hurrengo pausoak erabaki arte.

39:52.541 --> 39:57.041
JO NESBØ-REN MAREKORS NOBELAN OINARRITUTA

41:13.625 --> 41:18.583
Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte
A
