WEBVTT

00:15.208 --> 00:19.875
PRAGA

01:06.833 --> 01:10.875
- Jan duzu?
- Berandutxo zentozenez, zu gabe jan dut.

01:10.958 --> 01:12.083
Ez kezkatu.

01:14.666 --> 01:16.125
Noiz itzuliko zara?

01:16.208 --> 01:17.541
Astelehenean, agian.

01:18.958 --> 01:20.125
Zera, mesedez…

01:24.791 --> 01:27.750
Hiri hartan,
neskak izango dituzu zain, ziur.

01:28.333 --> 01:29.333
Ondo legoke.

01:32.500 --> 01:33.916
Haiekin geratuko zara?

01:34.000 --> 01:35.291
Zer uste duzu?

01:35.958 --> 01:37.250
Ez dakit, ba.

01:46.458 --> 01:50.000
Etxera etortzen zaren bakoitzean,
emakume-usaina izaten duzu.

01:59.625 --> 02:01.625
Zergatik ez didazu esaten
zer egiten duzun?

02:14.625 --> 02:16.166
Maite nauzulako.

02:31.750 --> 02:33.458
Ireki egizuez begixek.

02:34.833 --> 02:37.083
Patroi erraza da.

02:37.958 --> 02:40.208
Iparrizar gorri bat.

02:40.291 --> 02:42.666
Bost puntako pentakuluak

02:42.750 --> 02:44.416
bidie argituko dau.

02:45.166 --> 02:47.458
Bost kalek osatzen daue.

02:47.958 --> 02:49.833
Eskumako kaliak…

02:51.333 --> 02:54.791
zorra ordainduko dan tokira daroa.

03:56.916 --> 04:00.541
JO NESBØ-REN HARRY HOLE

04:01.708 --> 04:02.708
Egia esan, Agnes,

04:02.791 --> 04:07.041
Justizia Komiteko mahaiburu gisa
etorri naiz, eta proposamenaren aurka

04:07.125 --> 04:08.083
bozkatuko dut.

04:08.166 --> 04:11.916
Ez dut poliziek patruila arruntetan
su-armak edukitzerik nahi.

04:12.000 --> 04:16.250
Zentroa eta ezkerra konbentzituko ditut,
nik bezala bozkatu dezaten.

04:16.750 --> 04:21.250
Konfiantza dut zure zentzu onean, Eddy,
baita Komitearenean ere.

04:24.708 --> 04:29.125
Bai. Ados? Aldeko botoa eman nezan
konbentzitu nahi ninduzula uste nuen.

04:29.208 --> 04:31.000
Agenteek ez al dute hori nahi?

04:31.083 --> 04:33.750
- Ez dituzte armak nahi?
- Ez.

04:33.833 --> 04:37.125
A zer bilera izan nuen
Drogen Aurkako Agenteen Elkartekoekin…

04:37.208 --> 04:40.250
Elkarte faxista zen,
eta ja ez da existitzen.

04:41.875 --> 04:43.791
Badakizu zer? Egia esan,

04:44.291 --> 04:48.041
denek kontra bozkatuko bazenute,
lana erraztuko zenidakete.

04:48.541 --> 04:51.833
Armarik ez baduzue,
hobe izango dela uste duzu?

04:51.916 --> 04:54.666
Biztanleek poliziak
nahikoa egiten ez duela diotenean,

04:54.750 --> 04:56.916
errua politikarioi egotziko dizuegu,

04:57.000 --> 04:58.708
laguntzarik ez dugula esanez.

04:59.625 --> 05:00.708
Bai.

05:02.750 --> 05:05.666
Drogen Aurkako Agenteen Elkartea
gauetik goizera desagertu zen,

05:05.750 --> 05:08.375
Justiziako Ministerioak
hala erabaki zuenean.

05:09.458 --> 05:11.166
Agian bai, agian ez.

05:13.875 --> 05:15.000
Zer esan nahi duzu?

05:15.500 --> 05:19.958
Agian ez zen gauetik goizera desagertu.
Agian gauaren iluntasunean ezkutatu zen.

05:20.791 --> 05:23.833
Klandestinitatean daudela esan nahi duzu?

05:23.916 --> 05:28.666
Kiderik estremistenak ez zituzten, ez,
aise geldiaraziko.

05:29.375 --> 05:31.750
Ama, dei bat duzu.

05:37.958 --> 05:41.375
- Møller?
- Barkatu igandean deitzeagatik.

05:41.458 --> 05:43.291
Zerbait jaso dugu postaz.

05:44.000 --> 05:48.291
Antza denez,
Lisbeth Barli-ri ere hatza moztu diote.

05:51.500 --> 05:53.500
Tira, orduan…

05:54.791 --> 05:56.875
Orduan, esku artean zera dugu…

05:58.208 --> 05:59.166
horietako bat?

05:59.750 --> 06:01.500
Bai, hala ematen du.

06:02.750 --> 06:04.291
Tira, banoa, orduan.

06:04.375 --> 06:08.125
Gure susmoak funtsatuak badira,
Harry Hole beharko dugu.

06:08.208 --> 06:09.625
Kaleratu egin zuten.

06:09.708 --> 06:13.500
Baina bera da horrelako zerbaitetan
eskarmentua duen bakarra.

06:15.333 --> 06:17.416
- Ados. Hitz egin harekin.
- Ederki.

06:17.500 --> 06:19.250
Saiatzen ari naiz.

06:20.875 --> 06:21.875
Dagoeneko…

06:23.625 --> 06:26.833
asko hitz egin dut nitaz eta nire kontuez.

06:27.375 --> 06:29.041
Haren falta sumatzen duzu.

06:33.250 --> 06:35.541
Ai,
Anders-en falta hainbeste sumatuko banu…

06:36.666 --> 06:38.375
Zergatik zaudete elkarrekin?

06:41.208 --> 06:42.791
Diru asko egiten duelako.

06:45.083 --> 06:46.291
Ez, tira…

06:47.666 --> 06:48.708
Ez dakit.

06:49.208 --> 06:52.416
Beharbada ez naiz joatera… ausartzen?

06:55.750 --> 06:57.083
Non dago orain?

06:57.791 --> 06:59.541
Europan nonbait.

06:59.625 --> 07:01.833
Gaur bueltatuko da, berandu.

07:02.541 --> 07:03.416
Eta zer…

07:05.000 --> 07:08.708
- Zer lanbide du, zehazki?
- Saltzailea da. Osagarriak

07:10.625 --> 07:12.833
saltzen dizkie eliza eta kaperei.

07:13.458 --> 07:16.041
Gurutzeak, erretaulak, pulpituak…

07:16.125 --> 07:17.333
Zahar eta berriak.

07:17.416 --> 07:18.708
Fededuna da, beraz?

07:21.208 --> 07:22.750
A zer titi parie!

07:29.250 --> 07:30.250
Aizu.

07:31.000 --> 07:34.250
Barkatu nire lagunen portaeragatik.

07:34.333 --> 07:35.958
Animatu samar daude gaur.

07:36.708 --> 07:38.500
Baina, hori esanda…

07:38.583 --> 07:41.083
Hori bai buia parea, neska!

07:44.958 --> 07:47.250
Ez, doazela popatik hartzera. Trankil.

07:50.333 --> 07:54.958
Zure lanera deitu dut,
Camillari buruzko gauzak kontatzeko.

07:55.041 --> 07:58.500
Gure pisuan egon zinenean,
ezin izan nizkizun esan.

08:01.000 --> 08:04.291
- Zergatik?
- Anders ere bazegoelako.

08:04.375 --> 08:10.083
Sutan jartzen zen Camillak beste tipo bat
etxeratu zuela esaten nionean.

08:10.166 --> 08:12.708
Andersek berak ere entzuten zituen, baina.

08:14.541 --> 08:15.958
Zergatik amorratzen zen?

08:16.041 --> 08:18.708
Tira, zera pentsatuko zuen,

08:19.750 --> 08:22.500
Camilla putatzat jotzen nuela.

08:22.583 --> 08:23.708
Baina ez.

08:24.750 --> 08:31.750
Bizitza sexual on bat zuela
esan nahi nuen. Hori osasuntsua da.

08:33.625 --> 08:37.500
Camilla txingalaria zela esateko
deitu nahi zenidan, beraz?

08:38.083 --> 08:39.708
Ez. Zera…

08:40.875 --> 08:42.750
Hori ez zen kontu bakarra.

08:43.875 --> 08:48.208
Zenbaki ezkutu batetik deitu zidaten.
Normalean ez dit axola izaten, baina

08:48.916 --> 08:51.000
Camillaren kontua ikusita, tira…

08:52.833 --> 08:53.708
Esan.

08:54.208 --> 08:56.333
Norbaiten arnasa baino ez nuen entzun.

08:57.041 --> 08:58.500
Ez zuen ezer esan.

09:00.708 --> 09:06.583
Ondo ezagutzen dudan norbait
izan zelako susmoa dut.

09:09.958 --> 09:11.458
Baina

09:12.375 --> 09:16.125
zuk edo zure bikotekideak
ezagutzen al duzue Lisbeth Barli?

09:16.208 --> 09:18.416
- Desagertutako abeslaria?
- Bai.

09:20.291 --> 09:21.500
Nondik ezagutuko dugu, ba?

09:23.125 --> 09:25.916
Ez, ez duzue
hura ezagutzeko inolako arrazoirik.

09:30.375 --> 09:31.750
Etxera joan behar dut.

09:33.041 --> 09:34.375
Lagunduko dizut.

09:35.000 --> 09:36.416
Laurehun metro dira.

09:37.375 --> 09:38.666
Bai.

09:38.750 --> 09:40.125
Moldatuko naiz.

09:51.125 --> 09:53.916
Rakel ahatzarazi ahal izango nizukeen?

10:11.833 --> 10:14.333
Ipurdi ederra ere bai. Ño.

10:33.208 --> 10:34.125
Zer nahi duzu?

10:36.500 --> 10:38.666
Zer ostia? Tira, ba.

10:39.333 --> 10:41.416
Zer ostra? Sekula halakorik, ño…

10:53.750 --> 10:55.708
Kaixo. Nun dago Hole?

10:55.791 --> 10:57.833
- Mozkorra?
- 129 ziegan.

10:57.916 --> 10:59.125
Zaindariak irekiko dizu.

10:59.875 --> 11:01.041
Hanguen?

11:26.375 --> 11:28.000
Zer ostia gertau da?

11:30.875 --> 11:32.500
Gehiegi dibertidu zara?

11:41.208 --> 11:44.541
Lisbeth Barli-n zati bat agertu da,
behintzat.

11:46.583 --> 11:48.083
Gutun-azal batien.

11:54.666 --> 11:57.416
Barli eta Loen kasuen arduradune naz.

11:59.375 --> 12:00.958
Zeu baino ez zara ibili…

12:02.750 --> 12:05.041
halako hiltzaile baten atzetik.

12:06.125 --> 12:07.958
Baina oraingue neurie da.

12:09.166 --> 12:10.500
Bai, eta?

12:10.583 --> 12:15.375
Zera jakin gura dot: hausnartu dozu
lehen komentau dogunan gainien?

12:17.208 --> 12:18.125
Bai.

12:19.583 --> 12:21.500
Lagundu nahi didazula diozu.

12:21.583 --> 12:23.208
Alkarri lagunduko deutsagu.

12:23.791 --> 12:25.291
Ellen hil al zenuen?

12:33.541 --> 12:34.833
Tira.

12:37.041 --> 12:39.000
Zeozer aitortuko deutsut, Harry.

12:44.416 --> 12:46.833
Sverre Olsen hil neban.

12:49.083 --> 12:50.916
Etxolan indarrez sartu nintzan.

12:53.291 --> 12:55.250
Laga armie!

12:55.833 --> 12:58.083
Armie laga, eta eskuek altxau ebazan.

12:58.166 --> 13:00.750
Belauniko, eskuek kokotien.

13:00.833 --> 13:02.166
Orduen, Ellen ikusi neban.

13:03.375 --> 13:05.041
Elleni eindakue ikusi neban.

13:06.916 --> 13:07.791
Bera…

13:10.625 --> 13:11.458
Ellen…

13:11.958 --> 13:13.000
Zeuk be ikusi zenduan.

13:13.083 --> 13:14.125
Ellen.

13:17.958 --> 13:20.916
Zer ostixe ein biher neban?
Kartzelara joaten laga?

13:21.916 --> 13:23.333
Herrialde ostra honetan?

13:23.416 --> 13:25.875
Betiko kartzela-zigorrak
15 urte irauten dauz!

13:27.250 --> 13:29.291
Sabelien ein neutsan tiro.

13:45.791 --> 13:49.708
Atian bi tiro eittera bihertu neban,
autodefentsa-itxuriek eitteko.

13:58.041 --> 14:00.375
Orduan ez zenion Elleni tiro egin?

14:02.500 --> 14:04.208
Sverre Olsen izan zan.

14:33.125 --> 14:34.916
Zure ustez,

14:35.500 --> 14:38.041
zerk bultzetan gaittu
eitten doguna eittera?

14:46.250 --> 14:48.000
Goguen dot nire lehen oroitzapena.

14:48.666 --> 14:52.083
Nire aitta, nire ohean oinaldien.

14:53.083 --> 14:54.625
Tabako-usaine eban.

14:55.375 --> 14:56.708
Usain kontsolagarrixe.

14:57.500 --> 15:01.541
Igeltserue zan, eta ja
ohean nengoanien helduten zan etxera.

15:02.333 --> 15:07.250
Banekixan esnatutakoan be ez zala egongo,
biherrien egongo zala daborduko.

15:07.833 --> 15:10.000
Begixek irikitten banebazan,

15:10.083 --> 15:14.166
harek irribarre eitten eban.
Nire ulie nahastu, eta joan eitten zan.

15:15.333 --> 15:20.166
Beraz, lo plantak eitten nebazan,
apurtxo bat gehiau gerau zedin.

15:25.791 --> 15:27.500
Zure aitagaz be halantxe zan?

15:30.500 --> 15:34.166
Ez. Aita irakaslea zenez,
beti egoten zen etxean.

15:37.375 --> 15:39.791
Auzoko bat neukan, kalien bestaldien.

15:40.875 --> 15:41.708
Epailie zan.

15:41.791 --> 15:45.750
Artzain-txakur aleman bat eukan,
beti zaunka eta zaunka.

15:45.833 --> 15:47.916
Gau osue emoten eban zaunka.

15:48.458 --> 15:50.666
Goiz batien, eskolarako bidien,

15:50.750 --> 15:52.541
kanpoaldien gerau nintzan.

15:53.416 --> 15:56.125
Begixetara begirau neutsan,
baina zaunka ein eustan.

15:57.416 --> 16:00.000
Hesian kontra oldartu,
eta marmar ein eban.

16:01.375 --> 16:03.250
Ni atera hurbildu nintzan.

16:06.583 --> 16:08.083
Atea iriki neban.

16:09.458 --> 16:12.333
Txakurran haserrie
aditzen nebala sentidu neban.

16:15.583 --> 16:18.541
Eraso ein eustan. Haginkadaz josi ninduan.

16:18.625 --> 16:21.500
Epailie urten, eta oihu ein eutsan
txakurrari, bera uxatzeko.

16:21.583 --> 16:25.500
"Ez zaitez nire etxien berriz sartu,
umemoko halakue!".

16:26.041 --> 16:30.083
Ez dut presarik batere,
baina zure istorioak ba al du zentzurik?

16:31.750 --> 16:33.500
Gau hartan izartzien,

16:34.125 --> 16:36.125
isiltasuna zan nagusi.

16:36.208 --> 16:40.291
Gero, aurreko atie entzun neban.
Aittaren pausuek entzun nebazan.

16:41.250 --> 16:44.125
Gelako atie ireki ebanez,

16:45.000 --> 16:46.666
nik begixek itxi nebazan.

16:48.291 --> 16:49.958
Baina halanda be mailue ikusi neban.

16:51.083 --> 16:52.625
Orduan jakin neban

16:52.708 --> 16:55.500
ez genduala txakur ha berriz ikusiko.

16:57.041 --> 16:58.708
Lo plantak ein nebazan.

17:00.333 --> 17:01.458
Tabako-usaine eban.

17:04.041 --> 17:05.375
Usain kontsolagarrixe.

17:20.375 --> 17:22.250
Sverre Olsen hil neban.

17:24.958 --> 17:26.541
Ellenen alde.

17:30.041 --> 17:31.500
Gure alde.

17:33.416 --> 17:35.916
Gizarte osuaren alde, jode.

17:43.500 --> 17:45.125
Orduan, zer zarete,

17:46.041 --> 17:49.333
heriotza-eskuadroi bat? Horrelako zerbait?

17:49.833 --> 17:52.500
Ez, andra-gizon arruntak gara,

17:52.583 --> 17:56.708
baina erantzukizun zibile
serio-serio hartuten dogu.

17:56.791 --> 17:59.000
Poliziak ein ezin dauana eitten dogu.

17:59.541 --> 18:04.541
Eta babesle batzuek
ondo ordainduten deuskue horregaittik.

18:04.625 --> 18:05.916
Oso ondo.

18:06.666 --> 18:10.708
- Eta nortzuk dira babesle horiek?
- Zer beste aukera dozu, Harry?

18:11.500 --> 18:14.041
Gizon alkoholikue,
40 urte baino gehiagokue.

18:15.250 --> 18:16.791
Nori zor deutsazu leialtasune?

18:17.708 --> 18:18.666
Poliziari?

18:19.250 --> 18:21.208
Zure nagusiei?

18:21.291 --> 18:23.583
Arazo-izpi bat dagoenien,
laga eitten zaitue.

18:23.666 --> 18:24.916
Kamaleoi ostiak.

18:27.666 --> 18:31.291
Irabazten dozuna baino
hamar bider gehixau eskaintzen deutsut.

18:31.375 --> 18:35.166
Baina eskaintzen deutsuten garrantzitsuena
dignidadie da.

18:45.375 --> 18:46.666
Igartzen dot…

18:49.291 --> 18:50.875
ez dozula amore eman gura.

19:04.291 --> 19:07.750
Ikerketa-taldie zortzietan bilduko da,
hiru ordu barru.

19:11.083 --> 19:14.416
Hamarrak arte
ez naute mozkor-zulotik askatuko.

19:17.875 --> 19:19.083
Arduratuko naz.

19:48.416 --> 19:50.791
Atera dadila mundu guztia!

19:50.875 --> 19:53.125
Hemendik! Kanpora!

19:54.375 --> 19:56.083
Pasa den asteko tiroketaren ostean,

19:56.166 --> 19:59.416
hainbatek polizia armatua behar dugula
aldarrikatu dute.

19:59.500 --> 20:02.375
Debate programan,
entzule batek deitu digu.

20:02.458 --> 20:05.916
Kaixo. Politikariak
zergatik daude besoak gurutzaturik?

20:06.000 --> 20:08.416
Hiri honetan, inoiz ez da ezer gertatzen.

20:08.500 --> 20:12.833
Hona Lisbeth Barli-n eskue.
Hau atzamarra da. Postaz jaso genduan.

20:12.916 --> 20:13.875
Lønn-en arabera,

20:13.958 --> 20:17.833
pisuen kointzidentzia ugari dagoz
atzamar-marka honeekaz.

20:18.625 --> 20:21.291
Oraindino DNA txostenan zain bagagoz be,

20:21.375 --> 20:23.375
Lisbeth Barli dala asumiduko dogu.

20:23.458 --> 20:25.791
Poliziak oraindik ez du informaziorik eman

20:25.875 --> 20:27.375
Camilla Loenen hilketaren

20:27.458 --> 20:30.125
eta Lisbeth Barliren desagerpenaren
inguruan.

20:30.208 --> 20:34.208
NTBen iturri batek dioenez,
loturak daude bi kasuen artean.

20:34.291 --> 20:38.625
Bitxi hau
Camilla Loenen betazalpien topau genduan.

20:39.708 --> 20:43.041
Ikusten dozuenez,
Barli-n eraztunekuek forma bera dau.

20:44.666 --> 20:48.750
Harremanetan jarri naz
De Beers-eko diamante-aditu bategaz.

20:49.750 --> 20:51.500
Bere ustez, espektometriaz

20:51.583 --> 20:53.583
eta mikrotomografiaz

20:53.666 --> 20:57.083
diamantie
zehatz nundik atera dan jakingo dogu.

20:57.166 --> 21:01.583
Londrestik etorriko da gaur gabien,
eskue emoteko.

21:01.666 --> 21:04.625
Biher bikaina, Beate. Primeran.

21:05.125 --> 21:08.583
Beste hausnarketarik, kasue dala eta?

21:08.666 --> 21:11.625
Ez. Baina kasu hau amesgaiztue da, ezta?

21:12.250 --> 21:13.458
Alderantziz.

21:15.166 --> 21:18.708
Tira, aizue.
Eutsi goiari, izan baikorrak. Zera…

21:18.791 --> 21:21.791
Bi kasu dira, baina egile bakarra.
Bi izango balira,

21:22.291 --> 21:26.458
bi aldiz aztarna gehiago egongo lirateke,
eta gastu bikoitzak leudeke.

21:26.541 --> 21:28.958
Amesgaiztoaren kontrakoa da. Gu…

21:29.625 --> 21:30.916
Nola duzu izena?

21:33.666 --> 21:38.333
Alkoholak ganbara guztiz erre dizu, ala?
Mundua lausotuta ikusten duzu?

21:38.416 --> 21:39.666
Skarre.

21:40.541 --> 21:43.291
Droga Sailetik
etorri zinela gogoratzen dut,

21:43.791 --> 21:45.833
duela urtebete baino gutxiago.

21:45.916 --> 21:47.916
Ea hau gogoratzen duzun, Skarre:

21:48.416 --> 21:50.625
aurretik pentsatutako hilketa batean,

21:50.708 --> 21:53.083
inspektoreak badaki
hiltzaileak abantaila duela.

21:53.166 --> 21:55.541
Froga objektiboak ezkutatu ditu agian.

21:55.625 --> 22:00.208
Beharbada alibi onargarri bat mamitu du
hilketaren momenturako.

22:00.291 --> 22:03.041
Baliteke arma deuseztatu izana. Hori bai,

22:03.125 --> 22:06.333
hiltzaileak nekez
ezkutatuko dio zerbait inspektoreari.

22:06.416 --> 22:08.708
Zer ote da, Skarre?

22:10.375 --> 22:11.708
Zioa.

22:11.791 --> 22:14.250
Oinarrizkoa denez, ahaztu egiten zaigu.

22:14.750 --> 22:15.708
Baina posible da

22:15.791 --> 22:18.125
inspektorearen amesgaiztoetako hiltzailea
agertzea,

22:18.208 --> 22:21.500
edo fantasiarik irrikatuena,
bakoitzaren izaeraren arabera.

22:21.583 --> 22:23.541
Ziorik gabeko hiltzailea, alegia.

22:23.625 --> 22:26.375
Eskarmentua duzu, baina hau alarmismoa da.

22:26.458 --> 22:29.250
Pertsona arruntek
nekez ulertuko duten zioa.

22:29.333 --> 22:32.250
Baliteke hilketek
zio bakun eta arrunt bat izatea.

22:32.333 --> 22:34.708
Mesedez, arrazoie dau.

22:34.791 --> 22:36.958
Horixe arrazoi dudala. Ezin gara…

22:37.041 --> 22:38.041
Aizu, Skarre…

22:39.291 --> 22:41.708
Harryk dau arrazoie, jakina.

22:41.791 --> 22:45.541
Bost eta hamar egun emon doguz kasuotan,
hurrengorik hurrengo,

22:45.625 --> 22:48.625
eta ez dogu lotura bakarra be topau.
Oin arte.

22:48.708 --> 22:52.500
Lotura metodue bera danez,

22:52.583 --> 22:56.625
errituala, kode-antzeko zeozer,

22:56.708 --> 23:00.916
inork ozen
esango ez dauan berba bat gogorauko dozue.

23:01.000 --> 23:04.041
Eta beste proposamen bat:
hamengo danok ahue itxi

23:04.791 --> 23:06.500
eta belarrixek irikiko dozuez

23:07.500 --> 23:11.666
Hole kapitainak kontu hauen gainien
berba eitten dauenien. Ados?

23:12.375 --> 23:15.541
Berba batez,
bi ideia erabiliko doguz goguen, batera.

23:15.625 --> 23:18.125
Alde batetik, sistematikoki ikertu…

23:19.208 --> 23:22.500
Zenbat ordainduko didazu eskolen truk?

23:22.583 --> 23:26.833
Badakit zer prezio izaten duten.
Lagun batek 18 zentabo ordaintzen dizkio

23:26.916 --> 23:29.583
Frantziako jaun bati,
frantses-eskolen truk.

23:30.500 --> 23:34.250
Neure hizkuntza irakatsiko didazunez,
ez dizut

23:34.750 --> 23:36.958
txelin bat baino gehiago ordainduko.

23:37.041 --> 23:39.083
Eta ez bazaizu ondo iruditzen…

23:39.166 --> 23:43.083
Eta ez bazaizu ondo iruditzen,
ba, utz dezagun.

23:43.166 --> 23:45.875
- Tira, berriro ere.
- Beste behin.

23:47.625 --> 23:49.916
Badakit zer prezio izaten duten.

23:50.000 --> 23:54.250
Lehen eguna dugu eszenatokian.
Hunkigarria da, argia eta soinuagatik.

23:54.750 --> 23:55.791
Bai, jakina.

23:55.875 --> 23:58.625
Ez dizut
txelin bat baino gehiago ordainduko.

23:58.708 --> 24:00.625
Ohartu zara antz handia dutela?

24:00.708 --> 24:03.083
…utzazu! Jode!

24:03.166 --> 24:04.875
Ez nabil ondo!

24:05.500 --> 24:08.500
Willy, dialekto hau erabat ezinezkoa da.

24:08.583 --> 24:12.166
Ez, primeran dago, benetan ondo.
Ekin hasieratik, eta gero…

24:12.250 --> 24:14.791
Hitzematen dizut ondo aterako dela.

24:16.041 --> 24:17.958
Toya Lisbethen ahizpa txikia da.

24:18.041 --> 24:19.375
Tira, berriro ere.

24:19.458 --> 24:24.500
Korista izan zen Lisbethen bandan, baina
Antzoki Nazionala beste kontu bat da.

24:24.583 --> 24:25.916
…eskolen truk?

24:26.958 --> 24:28.625
Badakit zer prezio izaten duten.

24:28.708 --> 24:30.916
Hitz egingo dugu beste nonbait?

24:31.708 --> 24:33.666
Bai, jakina.

24:33.750 --> 24:35.416
Momentu bat, aizue.

24:35.916 --> 24:39.541
Norbaitekin hitz egin behar dut.

24:39.625 --> 24:42.166
Petra arduratuko da honetaz, zuetaz.

24:42.875 --> 24:45.125
Itzuliko naiz. Primeran aterako da.

24:47.375 --> 24:48.875
Zerbait esan behar dizut.

24:49.833 --> 24:53.375
Badakizu postu bat
lortu nahi izan nuela Antzerki Akademian?

24:55.125 --> 24:57.375
Proban, eszenatokira igo nintzen,

24:57.458 --> 25:00.291
ahots barregarriak eta imitazioak egiteko.

25:00.916 --> 25:04.875
"Bai, jasoko dozu dirue, Frank.
Oraintxe, bai. Ez kezkau".

25:07.208 --> 25:11.958
Onartu ez nindutenez,
Dantza Akademian sartzen saiatu nintzen.

25:12.041 --> 25:14.791
Jendea falta zitzaienez,
onartu egin ninduten.

25:14.875 --> 25:18.125
Erretiroa hartu nuenean,
40 urterekin, konturatu nintzen

25:18.208 --> 25:21.958
talentua nuela
besteei nik egin ezin nuena eginarazten.

25:22.041 --> 25:23.708
Gutun bat jaso genuen.

25:24.416 --> 25:25.916
Barruan zera zegoen…

25:27.666 --> 25:29.083
moztutako hatz bat.

25:34.125 --> 25:35.958
Eszena bat girotu eta prestatu.

25:40.833 --> 25:42.208
Hori egiten dugu.

25:43.041 --> 25:45.083
Dena geure esku dagoela uste dugu.

25:45.166 --> 25:50.625
Baina, gero, horrelako zerbait
gertatzen denean, babesgabe geratzen zara.

25:50.708 --> 25:52.375
Tamalez, Lisbethena da.

26:12.041 --> 26:15.041
Aste honetan ere
banda-borroka biolentoak eman dira.

26:15.125 --> 26:17.250
Ustez, arma automatikoak erabili dituzte.

26:17.333 --> 26:20.875
Hala, gero eta jende gehiagok
eskatzen du polizia armatu bat.

26:20.958 --> 26:25.416
Liskarretan, bi hildako egon dira,
baita zauritu larriak ere.

26:25.500 --> 26:30.166
Polizia-agenteek eta sindikatuek diotenez,
egoera ez dago kontrolpean,

26:30.250 --> 26:34.458
eta jada ez omen da
aldi baterako soluzioak bilatzeko garaia.

26:34.541 --> 26:37.250
VGen arabera, Oslo armaz gainezka dago,

26:37.333 --> 26:41.791
eta Aftenpostenek adierazi du
banda zeharo armatuen gerra hasia dela.

26:41.875 --> 26:45.791
Zalantza hau zabaldu da:
poliziak nola egingo dio aurre egoeroi,

26:45.875 --> 26:49.458
lanean armak edukitzea
kasu gehienetan debekaturik badute?

26:49.541 --> 26:52.875
NRKen iturrien arabera,
Storting-eko Justizia Komiteak

26:52.958 --> 26:57.083
beste bista bat egingo du agian,
udazkeneko lehen bilkuran bertan.

26:57.166 --> 27:01.708
Iturriek diotenez, baliteke
polizia osoa armatzeko bideari lotzea.

27:01.791 --> 27:03.458
ABC ZOR-BILTZAILEAK

27:03.541 --> 27:05.208
ABC Zor-biltzaileak?

27:06.000 --> 27:10.166
Alexia?
Hara, deitu egin duzu. Eskerrak Jainkoari.

27:10.250 --> 27:13.000
Ofiziala da, baieztatu egin dute: hau da…

27:13.083 --> 27:14.958
Joango naiz, bai, jakina.

27:15.041 --> 27:20.583
Eta zuk Petter-i aipatuko diozu,
garrantzirik eman gabe.

27:21.333 --> 27:24.541
Eskerrik asko, Barbara. Hoberena zara.

27:39.916 --> 27:40.916
Tira, bota.

27:41.000 --> 27:43.333
Kaixo. Maya Ek naz, Aftenpostenekue.

27:43.416 --> 27:46.541
Esan,
Loen eta Barli kasuek bateratu dozuez?

27:46.625 --> 27:48.916
Orain egile bakarran bila zabize?

27:49.000 --> 27:51.333
Hitz egin Homizidio Saileko buruarekin.

27:51.416 --> 27:53.333
Bjarne Møller deitzen da.

27:53.416 --> 27:55.166
Ez deusta ostiarik be esango.

27:56.125 --> 27:58.333
Zergatik uste duzu nik baietz?

27:58.416 --> 28:00.333
Lagunduko deutsagu alkarri?

28:00.416 --> 28:02.416
Trago-zalie ei zara.

28:02.500 --> 28:05.416
Hartuko doguz pare bat trago,
eta berba ein?

28:08.166 --> 28:09.375
Edo trago bakarra.

28:10.166 --> 28:12.416
Egun… bat opa dizut.

28:16.958 --> 28:18.041
BOXER TABERNA

28:25.166 --> 28:26.250
Betikoa?

28:26.791 --> 28:28.208
Ez, gaur ez.

28:34.291 --> 28:35.208
Kaixo.

28:37.166 --> 28:38.416
Zergatik zaude hemen?

28:39.416 --> 28:42.083
Komisarian
atera egin zarela esan didatenez,

28:42.166 --> 28:44.791
agian hona etorri zarela pentsatu dut.

28:48.666 --> 28:51.291
- Milesker diskoagatik.
- Ez da ezer.

28:54.458 --> 28:56.791
- Baina…
- Zatoz etxera, gurera.

29:01.333 --> 29:02.916
Zure amak ez du hori nahi.

29:03.000 --> 29:04.833
Ez du ikusten benetan zer nahi duen.

29:05.541 --> 29:07.958
Horrexegatik etorri behar duzu.
Egin ezazu zoriontsu.

29:11.750 --> 29:13.041
Mesedez!

29:13.791 --> 29:16.125
Bestela, ez didazu Tetrisean irabaziko.

29:17.375 --> 29:19.250
Puntuaziorik altuena neuk dut.

29:30.208 --> 29:32.208
Egia esan, ez dakit zer nahi…

29:37.416 --> 29:39.041
Etxera eramango zaitut.

30:01.166 --> 30:02.083
Kaixo!

30:03.416 --> 30:05.250
- Kaixo. Non egon zara?
- Kaixo.

30:05.916 --> 30:09.375
Norekin jolastu ez nuenez,
metroz joan naiz hirira.

30:10.541 --> 30:13.708
- Horrela desagertzea ere…
- Barkatu.

30:17.291 --> 30:19.000
Futbolean jolastera noa.

30:25.541 --> 30:26.458
Hepa.

30:28.166 --> 30:29.083
Hepa.

30:34.625 --> 30:36.291
Noren kontra borrokatu zara?

30:40.041 --> 30:41.375
Auskalo. Esadazu zeuk.

30:44.708 --> 30:49.583
Olegek agian lana utziko duzula esan dit.

30:50.375 --> 30:51.958
Zer nahi duzu, Harry?

30:53.333 --> 30:54.458
Zer nahi duzu?

31:01.583 --> 31:04.250
Neuk utziko banu,
hoberako izango litzateke?

31:08.791 --> 31:09.916
Zuk ezin duzu utzi.

31:10.000 --> 31:14.291
- Polizia uzteaz ari naiz.
- Ulertu dizut.

31:22.375 --> 31:24.958
Beste lan bat izango banu,

31:25.541 --> 31:28.958
denbora gehiago edukiko nuke
hemen egoteko, zuekin.

31:29.041 --> 31:30.041
Ez jarraitu.

31:31.375 --> 31:32.625
Ez jarraitu, mesedez.

31:33.916 --> 31:36.791
Arazoa ez da zure lana,

31:37.583 --> 31:38.625
zeu baizik.

31:39.666 --> 31:41.916
Arazoa zeu zara.

32:08.416 --> 32:09.416
Harry!

32:10.000 --> 32:11.000
Zaude.

32:11.625 --> 32:16.041
Joango gara etzi Frogner-eko igerilekura?
Hamar metrokoa probatu nahi dut.

32:16.791 --> 32:18.583
Ba, hori, jendaurrean.

32:19.916 --> 32:21.416
Bai, oso ondo.

32:21.500 --> 32:23.958
- Galdetu amari, baina.
- Bai.

32:24.833 --> 32:26.333
- Agur.
- Agur.

32:36.000 --> 32:38.625
Arratsaldeko 4:45 dira. Hau eguraldia da.

32:38.708 --> 32:41.208
Ardo zuria, estasirik ez.

32:41.291 --> 32:43.166
Ez, zuk ere ez.

32:43.250 --> 32:46.333
Ai, ama, ez. Kokoteraino nago horretaz.

32:54.750 --> 32:57.750
Eseki behar dut. Agur.

32:59.458 --> 33:01.041
- Kaixo!
- Kaixo.

33:01.125 --> 33:02.208
Badut laguntzerik?

33:02.291 --> 33:04.916
Bilera bat dut Halle-rekin
bost minutu barru.

33:05.000 --> 33:07.541
Lur jota nago,
bost solairuok igotzeagatik.

33:07.625 --> 33:09.666
- Bai.
- Baso bat ur, mesedez.

33:09.750 --> 33:12.708
- Bai, nola ez. Momentu bat.
- Eskerrik asko.

34:02.583 --> 34:03.500
Jainkoarren!

34:05.750 --> 34:07.416
Barkatu, ez…

34:08.291 --> 34:09.750
Kontua da…

34:10.458 --> 34:12.708
Gaur ikarati samar nago, bai.

34:14.083 --> 34:17.708
Hori bai, zu emakumeen komunean zaude.

34:44.583 --> 34:47.333
POLIZIA

34:47.416 --> 34:49.750
Fox 20, bidean gara.

35:12.416 --> 35:14.666
- Non dago?
- Hor aurrean.

35:17.500 --> 35:20.583
Zure lankidea ere badago,
tipo suediar hura.

35:28.750 --> 35:32.458
Dearpmisi 22 Ceska saldu deutsadaz.
Haietako bat da beharbada.

35:34.041 --> 35:37.958
Tiro ein deutsie Dearpmiseko bati,
gitxixenez. Ospitalien dago.

35:39.791 --> 35:40.708
Ederto.

35:41.291 --> 35:43.125
Zer eittea gura dozu?

35:45.708 --> 35:47.041
Ederto.

35:47.125 --> 35:49.916
BILATU ARMA-ZAURIA DUEN NORBAIT OSPITALEAN

35:50.000 --> 35:52.125
Orain ezin dot berba ein.
Gabien egongo gara.

36:04.500 --> 36:05.416
Nor da?

36:06.333 --> 36:08.166
Barbara Svendsen.

36:09.333 --> 36:10.666
Harreragilie.

36:11.500 --> 36:13.041
Hogeita zortzi urte.

36:14.000 --> 36:15.625
Garonduen ein deutsie tiro.

36:17.625 --> 36:18.875
Ceska Zbrojovka?

36:20.791 --> 36:23.333
Bai. Isilgailue neurrira eindakue da.

36:30.791 --> 36:33.041
Jarrera arraroan dago.

36:35.291 --> 36:36.583
Bai. Seguru antzien,

36:36.666 --> 36:40.333
hiltzailiak mobidu ein eban.
Gorpue geruago ipini eban horrela.

36:44.833 --> 36:46.166
Nork aurkitu du?

36:46.833 --> 36:48.583
Andra batek. Abokatue da.

36:49.125 --> 36:49.958
Lekukorik?

36:50.041 --> 36:56.000
Ez. Norbait harrera-lekura etorri da.
Baso bat ur eskau dau.

36:56.083 --> 37:00.708
Barbara Svendsen ur bila joan da,
arratsaldeko 4:55ean. Inoiz ez da bueltau.

37:00.791 --> 37:02.083
Zuzenean etorri da hona?

37:02.166 --> 37:05.500
Bai, antza.
Hau ezkaratza baino hurbilau dago.

37:09.500 --> 37:10.791
Eta…

37:11.958 --> 37:15.125
inork ikusi al du
harrera-lekutik honako bidean?

37:15.208 --> 37:16.708
Ez, ez dot uste.

37:18.750 --> 37:20.250
Tira, eta zer esan du?

37:20.333 --> 37:22.875
Hark zer egin du Barbara itzuli ez denean?

37:25.083 --> 37:29.000
Itxarotiaz nekau,
eta bulegue bere kabuz topau dau.

37:29.875 --> 37:32.416
Tokia ondo ezagutzen du, beraz?

37:32.500 --> 37:34.791
Ez, etorri dan lehen aldixe izan da.

37:47.833 --> 37:50.500
Biktima
bizirik ikusi zuen azken pertsona da?

37:50.583 --> 37:51.833
Bai, antza.

37:51.916 --> 37:56.208
Eta hilketa
arratsaldeko 4:55 eta 5ak artean…

37:56.291 --> 37:57.875
- 5:11ean.
- Beharrezkoa da?

38:03.833 --> 38:05.500
Txarto iruditen jatzu?

38:07.541 --> 38:09.625
Ukitu dituzu inoz,

38:11.250 --> 38:14.875
norbaitek hil eta gitxira?
Baina gorpue hoztu aurretik.

38:16.750 --> 38:18.916
Ia igarri ahal da energiak

38:19.625 --> 38:21.291
gorpue nola lagaten dauen.

38:23.416 --> 38:25.375
Sumau eitten da.

38:29.041 --> 38:30.083
Ukitu.

38:32.708 --> 38:34.125
Badakit ikutu gura dozula.

38:41.083 --> 38:42.291
Igarten dozu, ezta?

38:52.791 --> 38:55.000
Zer eingo dozu biher hau barik?

38:55.083 --> 38:57.708
Ni bezain harrapauta zagoz.

38:58.583 --> 39:00.666
Ezerk ezin dau hau ordezkau.

39:01.250 --> 39:03.916
Hil arte edango dozu.
Zeure burue hilko dozu.

39:17.958 --> 39:19.375
Erantzun bat biher dogu.

40:33.833 --> 40:36.750
Jode!

40:41.125 --> 40:43.750
Diamanteek hatz-marka geologikoak dituzte.

40:44.958 --> 40:48.125
Nire ustez,
Sierra Leonako Kiuvu meategikoa da.

40:50.416 --> 40:52.250
Berriak direlakoan nago,

40:52.333 --> 40:55.916
eta Sierra Leonatik
kontrabandoan atera dituzte ziurrenik.

40:56.416 --> 40:59.041
Ziurtagiri faltsuak egin dizkiete.

40:59.125 --> 41:00.125
Serieko hiltzailea?

41:00.208 --> 41:03.333
Bai. Jendea
oporretatik bueltatu beharko da, nagusi.

41:03.416 --> 41:04.958
Mundu guztia beharko dugu.

41:05.041 --> 41:10.416
- Une ezin okerragoa da.
- Hiltzaileak ez dira aukeran etortzen.

41:37.250 --> 41:40.958
Beste elementu batzuek
Ekialdeko Europara garamatzate.

41:41.541 --> 41:42.833
Ekialdeko Europara?

41:44.208 --> 41:46.458
Ikusiak ditut izar-formako diamanteok.

41:46.541 --> 41:49.375
Ekialdeko Alemaniatik
eta Txekiako Errepublikatik

41:49.458 --> 41:50.875
atera zituzten kontrabandoan.

42:05.833 --> 42:09.916
- Emakume bat hilda aurkitu dute…
- Informazio gehiago izango dugu.

42:10.750 --> 42:12.125
Aizu, begira, barkau.

42:12.208 --> 42:16.375
- Badakizu nor izan den?
- Esango diguzu biktima nor den?

42:16.458 --> 42:18.166
Barkamena eskau gura deutsut.

42:18.750 --> 42:20.666
Lehen nik deitu deutsut.

42:21.166 --> 42:22.833
Maya Ek, Aftenpostenekua.

42:22.916 --> 42:25.750
Lelo ostia izan naz. Horrela sentiten naz.

42:27.791 --> 42:31.250
Begira, menpekotasune
ez da kontu ezezagune niretzat.

42:31.333 --> 42:33.208
Nire anaia txikixe

42:34.000 --> 42:34.958
heroinazalie da.

42:35.041 --> 42:36.875
Kumla kartzelan dago, Suedian.

42:37.583 --> 42:39.291
- Esan dodana…
- Amaitu duzu?

42:42.791 --> 42:43.625
Bai.

42:43.708 --> 42:44.791
Ederki.

42:48.416 --> 42:50.208
CARL-EN EKIPAMENDU ELEKTRIKOAK

43:22.333 --> 43:24.291
Mezu bat jaso dugu, duela gutxi:

43:24.375 --> 43:27.000
beste emakume gazte bat
hil omen dute Oslon.

43:27.083 --> 43:31.208
Poliziak,
Carl Berners Plass-eko bulego-eraikinetik,

43:31.291 --> 43:33.750
ez die prentsaren galderei erantzun,

43:33.833 --> 43:37.708
Camilla Loenen hilketarekiko
lotura posiblea dela eta.

43:37.791 --> 43:40.250
Senideei gaurkoaren berri eman diete ja.

43:40.333 --> 43:44.666
Lekukoak galdekatzen ari dira,
eta inguru zabal bat sokaz hesitu dute.

43:44.750 --> 43:47.458
Duela hamar egun,
Camilla Loen aurkitu zuten…

43:47.541 --> 43:51.416
Gauza erabiliak baino ez ditugu saltzen,
jakin dezazun!

43:51.500 --> 43:52.833
Polizia naiz.

43:53.708 --> 43:56.458
Erreportariak
Lisbeth Barliren ahizparekin hitz egin du…

43:56.541 --> 44:00.750
Gaurko bezeroren batek
arraro jokatu al du?

44:00.833 --> 44:03.333
Ohi ez bezala? Nabaritu al duzu ezer?

44:03.416 --> 44:04.458
Ohi ez bezala?

44:05.166 --> 44:08.750
Mundu guztia ari da ohi ez bezala!
Auzo hau pikutara doa.

44:10.583 --> 44:11.875
Bai.

44:11.958 --> 44:16.541
Bezeroren bati norbait hiltzeko zorian
zegoela igarri al diozu?

44:18.708 --> 44:22.666
Tira, nori ez zaio aldian behin
norbait hiltzea burutik pasatzen?

44:22.750 --> 44:26.666
Mundua sobera dagoen jendez lepo dago,
beraz…

44:30.166 --> 44:32.708
Gaur ez da bezero puta bakarra ere etorri.

44:32.791 --> 44:33.958
Eskerrik asko.

44:35.333 --> 44:37.500
Iturri polizialen arabera…

44:45.250 --> 44:48.916
Iluntzean zehar,
kasuaren inguruan eguneratuko zaituztegu.

44:49.000 --> 44:53.458
Poliziaren prentsaurrekoaren berri ere
emango dizuegu, bederatzietan.

44:53.541 --> 44:56.833
Gainerako biztanleak
udako oporretan daude, bai,

44:56.916 --> 45:01.208
baina, bitartean, polizia presiopean dago,
kasu serioak…

45:12.041 --> 45:12.916
Kaixo, Harry.

45:13.000 --> 45:14.083
Zer aurkitu duzu?

45:14.166 --> 45:16.000
Aker ospitalean topatu dut.

45:16.083 --> 45:20.333
Ez didate izenik eman,
baina pertsona batek bala-zauriak ditu,

45:20.416 --> 45:24.250
eta baliteke
zerikusia izatea Dearpmis bandarekin.

45:24.333 --> 45:25.708
- Gela?
- 505.

45:25.791 --> 45:27.250
Mila esker, Sissel.

45:43.708 --> 45:47.208
Geratu zaitez liburua irakurtzen,
hamar minutuz.

45:47.291 --> 45:48.666
Lasai-lasai.

45:52.583 --> 45:53.791
Nor ostia zara?

45:53.875 --> 45:55.791
Laster, burua birrinduko dizute.

45:55.875 --> 45:58.458
Ni naiz hori eragotzi dezakeen bakarra.

46:03.458 --> 46:06.291
Zuen etsaiek, banda hartakoek, tipo hura

46:07.750 --> 46:10.000
nork kiskali zuen esan digute.

46:10.083 --> 46:13.541
Azkenean,
topatu egingo zaituzte, hau daukazu eta.

46:14.250 --> 46:16.166
Hordago ustela. Dena dakitela?

46:16.250 --> 46:19.583
Orduan, badakite
su-jaurtigailuarena ez nintzela ni izan.

46:19.666 --> 46:21.666
Ez zaituzte haiek hil nahi,

46:22.541 --> 46:23.875
zure bandakoek baizik.

46:25.250 --> 46:28.416
Tipoa hil zuen gizona atxilotzen dugunean,

46:28.500 --> 46:32.375
zeuk saldu zenuela kontatuko dut,
susmagarria zinela zenekielako,

46:32.458 --> 46:35.583
eta atean duzun zaindariak
zure bandari esango dio

46:35.666 --> 46:38.291
hemendik irribarrea ahoan irten naizela.

46:41.291 --> 46:42.625
Zer nahi duzu?

46:42.708 --> 46:45.416
Badakit arma pila bat erosi duzuela.

46:45.500 --> 46:49.625
Zuen saltzailea
ea hau izan den galdetzen dizudanean,

46:50.208 --> 46:52.208
esan "bai" ala "ez".

46:52.291 --> 46:54.916
Zoaz popatik hartzera. Ez gara txibatoak.

46:55.875 --> 46:58.041
Ez, horixe ez zaretela.

46:58.833 --> 47:00.666
Baina hau ez da zuenetarikoa.

47:01.916 --> 47:03.125
Tipo hau al da?

47:04.666 --> 47:05.750
Bai ala ez?

47:06.750 --> 47:08.375
Bildu gara denok.

47:09.041 --> 47:10.708
Bi kide berri dauzkagu.

47:11.250 --> 47:14.916
Aurpegi, izen,
eta, azkenik, istorio gabekoak.

47:15.000 --> 47:18.500
Denborak denok irentsiko gaitu.
Ahaztu egingo gaituzte.

47:18.583 --> 47:19.416
Hiru, sei, bat.

47:19.500 --> 47:22.416
Helburu hau dugulako gogoratuko gaituzte.

47:22.500 --> 47:26.458
Artaldearen, gizateriaren, bizitza
pixka bat hobetuko dugulako.

47:28.166 --> 47:30.583
Gure liderrak eta nik baino ez dugu

47:30.666 --> 47:32.875
gelako guztien identitateen berri.

47:32.958 --> 47:36.250
Badakit hemen
fededunak eta ateoak daudela,

47:36.333 --> 47:39.416
baina denok dugu konbikzio bera:

47:39.500 --> 47:41.625
guk, talde eta norbanako moduan,

47:41.708 --> 47:45.958
gizartea tankeratu
eta mantentzeko ardura dugu,

47:46.041 --> 47:51.625
bera infernu anarkistatik urrundu,
eta zeru justura hurbiltzeko.

47:51.708 --> 47:55.333
Zibilizazio bat sortuko dugu,
gizaki zibilizatuarentzat egina,

47:55.416 --> 47:57.166
gizaki zibilizatuak egina.

47:57.750 --> 48:02.500
Ezereztu ditzagun lege ahul eta hutsalak,
lege sendoak ezarri ahal izateko.

48:02.583 --> 48:06.125
Gure drogak saldu behar dituzu!
Ez itzazu lapurtu!

48:06.208 --> 48:09.291
Horiek baino ez dituzte
gure herrikideak babestuko.

48:09.375 --> 48:11.583
Ez dut ezer lapurtu!

48:11.666 --> 48:13.916
Eta hala, hala baino ez, herrialde hau

48:14.000 --> 48:17.958
leheneratuko dugu,
behin izandakoa berriro gauzatu arte.

48:18.041 --> 48:19.291
Ezin duzula ordaindu?

48:19.375 --> 48:21.416
Indartsuak gara eta.

48:21.500 --> 48:22.666
Ez daukat ezer!

48:22.750 --> 48:24.375
Eta indartsuen betebeharra…

48:26.125 --> 48:27.666
arduratsua izatea da.

48:28.666 --> 48:30.083
Ez daukat ezer!

48:30.166 --> 48:33.541
Egun bakarra duzu dirua biltzeko, aditu?

48:33.625 --> 48:35.458
Egun puta bakarra!

48:41.916 --> 48:44.458
Entzun didazu?

48:44.541 --> 48:46.708
- Entzun didazu?
- Bai, ados!

48:48.375 --> 48:49.416
Ez!

49:35.250 --> 49:39.375
JO NESBØ-REN MAREKORS NOBELAN OINARRITUTA

50:56.125 --> 51:01.125
Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte
A
