WEBVTT

01:03.125 --> 01:05.750
Zergatik ez zoaz hara?
Jo txirrina, eta kito.

01:05.833 --> 01:07.708
Zergatik zaude zu bakarrik?

01:07.791 --> 01:09.125
Udako oporrak dira.

01:10.791 --> 01:13.458
Arakatze-agindu bat beharko duzu agian.

01:13.541 --> 01:17.125
Behar adina froga dauzkadanez,
ez dut beharko. Mila esker.

01:24.541 --> 01:27.791
- Zer egingo du?
- Polizia da. Badaki zertan dabilen.

03:38.083 --> 03:38.916
Oleg.

03:39.000 --> 03:41.250
Oleg, zagoz isilik.

03:41.875 --> 03:42.875
Tira, entzun.

03:43.416 --> 03:46.875
Zure ama izarten bada,
hil ein biherko dot.

03:49.125 --> 03:51.625
Ulertu dozu? Lagundu deiogun alkarri.

03:52.416 --> 03:54.041
Bidaiatxu bat eingo dogu.

04:05.583 --> 04:06.833
Jantzi jakie.

04:20.625 --> 04:21.708
Tira, bizkor.

05:09.708 --> 05:13.083
JO NESBØ-REN DETECTIVE HOLE

05:32.416 --> 05:33.541
Oleg?

05:37.208 --> 05:38.541
Oleg!

05:43.333 --> 05:44.458
Oleg?

05:47.666 --> 05:48.708
Oleg?

05:54.750 --> 05:55.750
Oleg?

06:31.791 --> 06:34.416
Oleg, ez dozu kezkau biherrik, ados?

06:58.166 --> 06:59.250
Willy.

07:02.750 --> 07:04.000
Harry?

07:05.708 --> 07:07.041
Nola sartu zara?

07:07.125 --> 07:08.541
Balkoiko atea irekita zegoen.

07:09.541 --> 07:13.833
- Zer nahi duzu? Zer gertatzen ari da?
- Badakizulakoan nago.

07:14.416 --> 07:15.375
Ez.

07:16.583 --> 07:18.208
Zu atxilotzera etorri gara.

07:20.833 --> 07:22.583
"Gara"? Bakar-bakarrik zaude.

07:26.000 --> 07:27.125
Mozkor zaude, ala?

07:27.875 --> 07:29.833
Marius Veland,

07:29.916 --> 07:31.375
Camilla Loen,

07:31.458 --> 07:32.958
Lisbeth Barli,

07:33.041 --> 07:34.625
Barbara Svendsen.

07:34.708 --> 07:36.666
Ez dakit zertaz ari zaren!

07:46.375 --> 07:49.041
- Polizia. Esan.
- Rakel Fauke naiz.

07:49.125 --> 07:50.625
Nire semea bahitu dute.

07:50.708 --> 07:53.208
Azal iezadazu zergatik uste duzun hori.

07:53.291 --> 07:56.916
Norbait nire ohean egon da,
eta hura ez dago. Ziur nago.

07:57.000 --> 08:00.500
Eta, gorroto badu ere,
Rosenborg taldearen jertsea jarri du.

08:00.583 --> 08:03.958
Zerbait txarra gertatu dela adierazteko
jantzi du.

08:04.041 --> 08:06.791
Jertse bat jarri izanak ez du esan nahi…

08:06.875 --> 08:10.708
Polizian lan egin nuen.
Ezagutzen dut desagertuentzako protokoloa,

08:10.791 --> 08:12.916
eta badakit norbaitek eraman duela.

08:13.000 --> 08:14.166
Horrek ez du esan…

08:14.250 --> 08:17.333
Bai, zerbait txarra
gertatu dela adierazteko egin du!

08:17.916 --> 08:21.750
Lisbethen hatza guri ematea
akats bat izan zen.

08:23.541 --> 08:27.083
Azazkal azpiko gorotzetan
haziak aurkitu genituen.

08:27.666 --> 08:30.208
Theatercaféen-eko mihilu-haziak.

08:31.208 --> 08:34.041
Han jan zenuen
Lisbeth desagertu zen goizean.

08:34.125 --> 08:37.291
Horra gakoa:
hamabi ordu behar dira gutxienez

08:37.375 --> 08:41.208
haziak
zure kolonaren muturreraino iristeko.

08:41.916 --> 08:44.416
Hatza ipurditik maiz sartzen bazizun ere,

08:44.500 --> 08:47.833
haziok Lisbeth desagertu eta gero
heldu ziren azazkalera.

08:48.583 --> 08:50.458
Zer esan nahi du horrek?

08:50.541 --> 08:51.500
Zuk hil zenuela.

08:51.583 --> 08:55.583
Hatza moztu, eta ipurditik sartu zenuen,
gu iritsi aurretik.

08:58.125 --> 09:00.125
Horri froga teknikoa esaten diogu.

09:00.208 --> 09:02.291
Ados. Froga teknikoa.

09:03.625 --> 09:06.708
Hau da, egitate zehatz eta ukaezina, ezta?

09:08.833 --> 09:10.083
Ados.

09:15.958 --> 09:19.875
Hona heltzean,
txakur bat izango zenutela pentsatu nuen.

09:19.958 --> 09:23.583
Beraz, hori zen
atzamarra gordetzeko tokirik aproposena.

09:24.083 --> 09:25.083
Ideia ona.

09:26.541 --> 09:29.458
Eta ez dago
sentimentaltasun-kutsua ukatzerik.

09:33.458 --> 09:34.291
Argazkia.

09:34.375 --> 09:38.291
Ez nintzen konturatu
argazkia Staromák plazakoa zela.

09:38.375 --> 09:41.541
Baina gaur
dorre pare beraren argazki bat ikusi dut.

09:43.416 --> 09:47.000
Aminovek han ehizatzen zituen emakumeak,
dirua lortzeko.

09:47.083 --> 09:49.083
Zure emaztea bezalako emakumeak.

09:49.916 --> 09:51.583
Orduan jabetu naiz zioaz.

09:52.125 --> 09:55.291
Zuen Pragako eztei-bidaian,
Lisbethek Aminovekin

09:55.375 --> 09:59.000
amodio-kontu bat izan zuela
deskubritu zenuen, ez da hala?

10:01.291 --> 10:02.750
Mendekua nahi zenuen.

10:03.708 --> 10:05.541
Mendekua hartu nahi zenien.

10:08.333 --> 10:10.291
Banekien Lisbethek gizon harekin…

10:11.791 --> 10:13.291
harreman motz bat izan zuela.

10:15.250 --> 10:18.208
Pisua berritzean
jakin nuen ez zela motza izan.

10:20.291 --> 10:22.291
Orduan topatu nituen bi gutun.

10:23.666 --> 10:26.583
"Ene maitie. Nire erraien argixe.

10:26.666 --> 10:28.333
Beti zaittut goguen.

10:28.416 --> 10:32.750
Hurrenguen, errezeldun ohe batien
eingo dogu maitasune, ez atzeko patiuen.

10:32.833 --> 10:35.875
Gutunetan azaltzen dozuna
baino gehiago merezi dozu.

10:35.958 --> 10:40.000
Hitzarmen-ezkontza bat ia,
praktikotasun hutse. Amodiobako bizitza.

10:42.125 --> 10:45.125
Ziria sartu deuste salerosketa batzuetan.

10:45.791 --> 10:49.458
Diru pixka bat biher dot,
nire bizitza ostera artezteko.

10:49.541 --> 10:52.375
Hori egindakuen, zure bile joango naz.

10:52.458 --> 10:55.000
Kontu-zenbakixe
argazkixan atzealdien dago".

10:55.083 --> 10:59.291
Pragatik gogoratzen dut.
Duela lau urte, hurbildu egin zitzaigun,

10:59.375 --> 11:02.208
izar-formako diamantedun lepokoak
saltzeko.

11:02.291 --> 11:07.750
Txartel bat eman zigun, helbidearekin,
eskaeraren bat egin nahi bagenuen-edo.

11:08.916 --> 11:12.916
Zer uste duzu sentitzen dela?
Maite duzun pertsonak saldu egin zaitu,

11:13.791 --> 11:17.583
eta, gainera, zu maitatzeko gai ere ez da.

11:19.958 --> 11:21.291
Eta beste gutuna?

11:22.500 --> 11:24.583
Lisbethek idatzitakoa zen.

11:24.666 --> 11:26.875
Txekiar Errepublikako zigilua zuen.

11:27.375 --> 11:30.041
Helbide ezezaguna zuenez,
itzuli egin zuten.

11:30.125 --> 11:32.958
"Martin maitea.
Aspaldian ez dut zure berri izan.

11:33.041 --> 11:35.291
Dirua lagungarria izan zen?

11:35.791 --> 11:38.583
Hala espero dut.
Ezin zaitut burutik kendu.

11:39.125 --> 11:42.833
Senarrarekin amodioa egiten dudanean,
zu zarela imajinatzen dut.

11:44.291 --> 11:45.458
Non zaude?".

11:45.541 --> 11:49.125
Hori ez zen txarrena izan.
Okerrena data ikustea izan zen.

11:50.208 --> 11:51.875
Gutun hori…

11:53.500 --> 11:55.083
otsailean bidali zuen.

11:56.541 --> 11:57.583
Aurten.

12:01.208 --> 12:03.083
Zer egin behar nuen, ba?

12:05.833 --> 12:08.500
Emaztea hiltzeko plana eszenaratu zenuen,

12:09.041 --> 12:11.000
baita errua hari botatzekoa ere.

12:12.083 --> 12:13.875
Zu bai zuzendari fina.

12:16.000 --> 12:17.625
Lehenik, hura aurkitu behar nuen.

12:18.833 --> 12:20.500
- Ez dut ezagutzen.
- Ados.

12:20.583 --> 12:23.875
Behin izar-formako diamanteak nahi nituela

12:23.958 --> 12:26.250
eta zein hoteletan nengoen esanda…

12:27.541 --> 12:29.708
itxaron baino ez nuen egin behar.

12:35.166 --> 12:36.666
Esan neutsan

12:36.750 --> 12:41.500
diamantiek eta armak
lortuko eustazan gizona biher nebala,

12:41.583 --> 12:43.166
bitartekari barik.

12:43.875 --> 12:47.666
Oslora etorrita, gauzak
Frogner parkeko zakarrontzi batean

12:47.750 --> 12:50.083
jarri behar zituen, bost egunen buruan.

12:50.166 --> 12:55.458
Hala, hemen egongo zen,
zure hilketen uneetarako alibirik gabe.

12:55.541 --> 12:57.291
Lau aldiz errepikatu zenuen.

12:58.166 --> 13:01.958
Grabazioak egin, eta gertalekuetan
utzi zenituen, kaseteetan.

13:02.708 --> 13:04.333
Kurutze pentagonala.

13:04.416 --> 13:07.541
Egidazu galdera bat.
Erantzun eingo deutsut.

13:08.416 --> 13:10.541
Emaztearen hatza bidali zenigun.

13:13.166 --> 13:14.958
Zergatik korapilatu zenuen kontua?

13:16.500 --> 13:18.458
Kopla-buruko bat behar nuelako.

13:19.291 --> 13:20.416
Kasua argitu ezean,

13:20.500 --> 13:23.750
Lisbethen desagerpenaren erruduntzat
hartuko ninduketen.

13:24.541 --> 13:26.541
Ezta? Erruduna beti da senarra.

13:28.458 --> 13:29.291
Non dago?

13:30.166 --> 13:31.500
Esadazu zeuk.

13:31.583 --> 13:32.750
Ederki.

13:34.500 --> 13:36.541
Eseri eta soltatu hori. Bota.

13:37.041 --> 13:38.291
Botatzeko!

13:40.541 --> 13:43.000
Eseri!

13:45.583 --> 13:47.291
Hark ere horrela erreakzionatu zuen.

13:59.500 --> 14:03.166
Bere bihotza aintzat hartu duen
gizon arrunta baino ez naiz.

14:03.708 --> 14:07.083
Esadazu zein den
bihotzik ezinduena bien artean:

14:07.166 --> 14:10.416
maitatzeari utzi ezin dion bihotza,

14:10.500 --> 14:13.875
edo maitasun hori itzultzeko gai ez dena?

14:25.416 --> 14:26.583
Non dago?

14:27.541 --> 14:28.666
Hemen dago.

14:31.416 --> 14:32.666
Beti dago hemen.

14:33.375 --> 14:37.333
Zuk ez duzu ulertzen.
Nik baino ez dut toki horren berri.

14:38.125 --> 14:41.375
Leku hori
Lisbeth eta biontzat baino baizik ez da.

14:42.333 --> 14:44.416
Hemen betiko egon dadin nahi dut.

14:45.958 --> 14:47.666
Alkoholean kontserbatu dut.

14:48.750 --> 14:51.458
Arazo bat dut. Berriro egiten saiatu naiz.

14:52.333 --> 14:53.875
Baina hark ez du ulertzen.

14:55.416 --> 14:56.958
Zertaz ari zara?

14:57.041 --> 14:58.333
Tira, altxatu.

14:59.125 --> 15:01.208
- Zertaz…
- Altxatzeko, ba!

15:05.083 --> 15:06.083
Eman buelta.

15:14.958 --> 15:16.458
Lisbeth berria

15:18.083 --> 15:19.541
ikaratu egin da.

15:23.750 --> 15:27.208
Kontu osoa arriskuan jarri du,
zuk bezalaxe.

15:32.791 --> 15:34.166
Ez al da ederra?

15:36.875 --> 15:37.958
Begiratu.

15:40.541 --> 15:42.208
Hondoraino.

15:42.875 --> 15:44.250
Aizu, begira…

15:45.291 --> 15:48.416
Ikuskizun honek
fundamentuzko amaiera bat merezi du.

15:49.625 --> 15:53.625
Ikusleek ez dute ni komisariara
mantso-mantso eramaterik onartuko.

15:53.708 --> 15:55.666
Amaiera zoriontsu bat behar dugu.

15:56.500 --> 15:59.458
Ez badut horrelakorik lortzen,
neronek sortuko dut.

16:02.000 --> 16:03.625
Nire bizitzako goiburua da.

16:05.458 --> 16:06.541
Kasu honetan…

16:08.083 --> 16:09.000
heriotza-goiburua.

16:10.750 --> 16:14.458
Atzerako kontaketa: bost…

16:19.541 --> 16:20.833
Ez zaude batere ondo.

16:24.208 --> 16:25.291
Lau…

16:29.333 --> 16:31.166
Zeri ostia begira?

16:32.875 --> 16:36.583
Arazoa ez da zure lana, zeu baizik.

16:36.666 --> 16:37.708
Hiru…

16:40.041 --> 16:41.708
Tratu bat geneukan.

16:42.625 --> 16:44.333
- Bi, Helge!
- Bi…

16:47.083 --> 16:48.625
Ni naiz.

17:43.291 --> 17:46.041
Lagundu, mesedez!

17:46.583 --> 17:48.333
Deitu anbulantziari!

18:07.625 --> 18:09.041
Ene, zer egin du, baina?

18:13.500 --> 18:16.166
Amaiera zoriontsu bat
eman dio bere buruari.

18:40.625 --> 18:42.833
- Bai?
- Haren berririk bai?

18:42.916 --> 18:44.625
- Harryz ari zara? Ez.
- Ados.

18:44.708 --> 18:46.500
Zertan ostia ari zara, Tom?

18:46.583 --> 18:48.833
- Zuekaz kontaktaten badau, esan.
- Ez…

18:55.208 --> 18:56.666
Etxera joan nahi dut.

19:19.583 --> 19:21.458
KARGATZEN

19:21.541 --> 19:22.500
DEI GALDUA

19:24.791 --> 19:27.000
DEI GALDUA

19:28.125 --> 19:30.333
IREKI AHOTS-POSTONTZIA, HARRY, BEREHALA.

19:36.250 --> 19:37.833
Kaka.

19:42.416 --> 19:43.958
- Bai, esan?
- Harry naiz.

19:44.541 --> 19:47.416
- Deitu egin dizut.
- Ez daukat nire mugikorra.

19:47.500 --> 19:50.333
- Aizu, Olegekin zaude?
- Ez, ez dago.

19:50.416 --> 19:52.041
Komisaria nagusian nago.

19:52.125 --> 19:56.875
Itxaroteko esan didate, delitu-zantzurik
ez dagoelako, baina ni ziur nago.

19:56.958 --> 19:58.500
Topatuko dut, entzun?

19:58.583 --> 20:00.708
Zer? Non zaude?

20:01.958 --> 20:04.333
- Zoaz etxera.
- Baina, Harry, ezin…

20:04.416 --> 20:07.166
Zoaz etxera eta itxi atea.
Komisarian ez zaude seguru.

20:07.250 --> 20:10.416
Fidatu nitaz. Fidatu zaitez nitaz, ados?

20:10.500 --> 20:12.583
Zoaz etxera. Fidatu nitaz.

20:16.708 --> 20:18.958
Etxera joateko prest?

20:27.000 --> 20:28.041
Hepa, Harry.

20:28.583 --> 20:31.916
Olegek eta bixok
nun zagozan jakin gura dogu.

20:32.000 --> 20:33.666
Ukitu egiten baduzu, zureak egin du.

20:34.500 --> 20:35.375
Non zaudete?

20:35.458 --> 20:37.083
Ez, nun zagoz zeu?

20:37.833 --> 20:38.958
Zer nahi duzu?

20:39.541 --> 20:41.458
Okerrak arteztu gura dodaz.

20:42.250 --> 20:44.625
Oraindino ez da beranduegi.

20:44.708 --> 20:45.916
Tom, entzun…

20:46.000 --> 20:47.041
Emon helbidie.

20:47.625 --> 20:49.166
Tom, mesedez.

20:49.250 --> 20:50.375
Mesedez?

20:51.208 --> 20:55.083
Bizitza aldauko eutsun eskaintza
ein neutsun. Gurago izan dozu hau eittie.

20:55.666 --> 20:57.083
Hau zure errue da.

20:58.375 --> 21:01.083
Ezaguten dozu
sama bat ebaitten daneko soinue?

21:02.041 --> 21:04.416
Labanak kartilague ebaitten dauanekue.

21:05.000 --> 21:06.416
Txistu-antzekue da.

21:08.333 --> 21:09.250
Tom…

21:09.333 --> 21:13.291
Dentistanien zagozenien legez.
Trakie ebaitten daneko soinue da.

21:13.375 --> 21:16.208
Ikasle-egoitza, 406 gela.

21:16.291 --> 21:19.375
Ikasle-egoitza. Ederto.

21:19.458 --> 21:21.083
Oleg eta bixok joango gara.

21:21.583 --> 21:23.541
Hogei minutu barru helduko gara.

21:23.625 --> 21:26.916
Ez zarratu atie.
Jesarri lurrien, eskuek buru gainien.

21:27.000 --> 21:27.958
Tom.

21:28.833 --> 21:30.083
Tom!

21:34.125 --> 21:35.125
Jode.

22:36.208 --> 22:38.000
Dedio. Laga negar eitteari!

22:45.875 --> 22:47.916
C letraz
hasten diren Iggy Pop-en abestixek.

22:49.083 --> 22:50.708
Ez. Utzazu.

22:51.875 --> 22:53.166
"China Girl".

22:53.791 --> 22:55.125
Ez, orain ez.

22:55.708 --> 22:56.708
Lagungarrixe da.

22:57.208 --> 22:58.250
"Candy".

23:04.750 --> 23:06.125
"Cry for Love".

23:06.208 --> 23:07.375
"China Girl".

23:07.916 --> 23:09.375
Esan duzu hori.

23:10.166 --> 23:11.875
Bi bertsino dagoz.

23:17.375 --> 23:18.333
"Cold Metal".

23:26.416 --> 23:27.708
Hartu arnasa.

23:28.750 --> 23:30.500
Erakutsi iezazkiozu eskuak.

23:36.625 --> 23:38.291
Oleg, ondo zaude?

23:38.916 --> 23:40.250
Ondo dago, duda barik.

23:41.708 --> 23:42.750
Ondo zaude?

23:43.291 --> 23:44.625
- Barkatu!
- Ez!

23:44.708 --> 23:46.666
Geldittu hamen. Baina, zer ostia?

23:47.500 --> 23:49.541
Gelan jesarteko esan deutsut.

23:51.541 --> 23:53.666
Bilurrenak eta gelarenak.

23:55.375 --> 23:56.916
Bota! Bota ahotik!

24:03.041 --> 24:05.625
Plana aldatu beharko duzu, antza.

24:05.708 --> 24:07.458
Zer plan, jode?

24:08.208 --> 24:11.583
Aminov eta biok
hiltzeko asmoa izango zenuen.

24:11.666 --> 24:15.500
Gero, dena faltsutzekoa,
tiro biak neuk egin izan banitu bezala.

24:15.583 --> 24:17.291
Horixe egin zenuen Ellenekin?

24:18.500 --> 24:21.291
Zeozer ahaztu dozu:
neska-lagunak laga zaittu,

24:21.875 --> 24:24.291
eta, honako bidien,
bere semie bahittu dozu.

24:24.375 --> 24:25.750
Zure onduen topauko daue.

24:26.875 --> 24:28.708
Poltsikuen, hau eukiko dozu.

24:30.333 --> 24:31.833
Ez…

24:34.250 --> 24:36.000
Banekien aurkitu egingo gintuzula.

24:36.083 --> 24:39.750
Kontua behar beste zaildu behar nuen,
susmorik izan ez zenezan.

24:40.333 --> 24:42.166
Geldi! Oleg!

24:42.875 --> 24:45.666
Itzultzen ez bazara,
tiro eingo deutsat Harryri.

24:46.291 --> 24:50.375
Ño, hori da udako oporren alde txarra.
Ia inor ez dago lanean, ezta?

24:50.958 --> 24:51.875
Zer dinozu?

24:51.958 --> 24:56.583
Guztia uzten da geroko. Adibidez,
hemengo zaintza-kamerak desaktibatzea.

24:57.333 --> 24:59.958
Ottori deitu diot. Agurtu ezazu eskuaz.

25:00.041 --> 25:01.666
Kamerak grabatzen ari dira.

25:02.541 --> 25:03.833
Zureak egin du.

25:08.416 --> 25:09.750
Emadazu pistola.

25:11.041 --> 25:13.583
Burue galdu dauan lankide bat
atxilotu dot.

25:13.666 --> 25:17.333
Grabazinuen hori azaltzen da.
Atxilotu bat bahitu dau.

25:17.416 --> 25:19.583
Dana aitortu dozu kameran aurrien.

25:19.666 --> 25:23.750
Ixo, Aminov.
Zer dinozu, baina? Ez dago soinurik.

25:31.916 --> 25:33.000
Aizu, baretu.

25:33.083 --> 25:34.083
Ixo!

25:34.791 --> 25:36.041
Sakau botoie.

25:43.416 --> 25:46.125
Alferrik da, Tom. Dana dago grabauta.

25:46.916 --> 25:48.833
Igogailuen ez dago kamerarik.

25:50.625 --> 25:52.458
Barrure!

25:54.083 --> 25:55.916
Sartzeko, ba!

25:59.166 --> 26:00.833
Zure pistolie topau neban, Harry.

26:01.583 --> 26:03.416
Zarama-hoditik bota neban.

26:11.083 --> 26:12.291
Sartu!

26:16.083 --> 26:17.625
Tira!

26:25.166 --> 26:26.375
Hara, hartu.

26:26.458 --> 26:28.375
Jode, giltza. Zer argixe, ño.

26:29.791 --> 26:31.583
Ez!

26:42.125 --> 26:44.458
- Askatu!
- Geldittu igogailue!

26:52.791 --> 26:54.125
Harry, lagundu!

26:54.208 --> 26:55.750
Harry!

26:56.958 --> 26:58.666
Harry!

26:58.750 --> 27:00.208
Hil eingo dot, Harry.

27:00.791 --> 27:02.083
Oleg!

27:02.166 --> 27:06.250
Tira, Harry. Gorau igogailue.
Bestela, burue errementauko deutsat.

27:20.625 --> 27:21.791
Soltau!

27:22.708 --> 27:24.166
Harry, mesedez!

27:24.916 --> 27:27.416
Geldittu igogailue! Ez, ez!

27:43.791 --> 27:45.333
- Ondo zaude?
- Bai.

27:48.125 --> 27:51.208
- Ez duzu giltza irentsi?
- Ez, hura biltegikoa zen.

27:55.791 --> 27:56.833
Gure atzetik dator!

28:03.250 --> 28:07.125
Tira, igo zaitezte berriro,
eta gelditu bi solairuren artean.

28:08.458 --> 28:10.708
Itzuli egingo naiz, hitzematen dizut.

31:07.416 --> 31:09.625
- Ama!
- Jainko maitea.

31:11.583 --> 31:12.833
Bihotza…

31:15.541 --> 31:16.833
Ondo zaude?

31:17.541 --> 31:20.875
- Ziur?
- Bai.

31:44.375 --> 31:45.833
Dena amaitu al da?

31:47.708 --> 31:49.041
Oraingoz, bai.

31:51.500 --> 31:52.583
Ederki.

31:55.041 --> 31:56.416
Beldurra pasatu duzu?

31:58.708 --> 32:00.791
Ez, alboan Harry izan dudalako.

32:05.708 --> 32:06.791
Bai. Tamalez,

32:07.666 --> 32:09.250
alde egin behar dut.

32:09.333 --> 32:10.541
Seguru?

32:15.625 --> 32:17.458
Hobeto egongo zarete ni gabe.

32:21.416 --> 32:23.625
Erabaki hori neure esku dago.

32:50.750 --> 32:52.500
Amaitutakoan, itzuli.

32:55.250 --> 32:56.208
Ados.

32:56.916 --> 33:00.291
Deituko… Amaitzean, deitzen saiatuko…

33:03.083 --> 33:04.041
Tira.

33:13.416 --> 33:15.958
Kriminalistikakoek horrela nahi dute.

33:16.041 --> 33:19.166
Pisuko gorpua identifikatu,
eta bere berri eman diegu.

33:19.250 --> 33:21.583
Toya Harang da.

33:28.750 --> 33:30.833
- Møller.
- Gabon, nagusi.

33:31.666 --> 33:34.750
Badakizu orain
urakanaren begian egongo zarela, ezta?

33:34.833 --> 33:36.958
Prentsa zurekin obsesionatuko da.

33:37.041 --> 33:41.125
Are atzerrikoa. Amerikan ere
izan dute Banatzaile Hiltzailearen berri.

33:41.208 --> 33:44.125
Tira, biziraungo dudala uste dut.

33:44.208 --> 33:45.833
Aminov ziegara itzuli dugu.

33:45.916 --> 33:48.750
Tokirik seguruena izango zela
pentsatu dugu,

33:48.833 --> 33:51.000
bihar informazio gehiago izan arte.

33:51.083 --> 33:51.916
Eta, aizu.

33:53.041 --> 33:54.041
"Character".

33:54.125 --> 33:56.041
Esaiozu Harryri.

33:57.666 --> 34:00.708
Iggy Popen abesti bat da, nagusi.

34:00.791 --> 34:02.166
Ederki.

34:02.250 --> 34:06.208
Portzierto, zure lagun Eikeland ere
zaintzapean zegoen,

34:06.291 --> 34:07.750
baina askatu egin dugu.

34:07.833 --> 34:08.916
Onik dago.

34:09.958 --> 34:11.833
Ez iezaiozu inori esan,

34:12.625 --> 34:15.708
baina beharbada influentziapean nengoen.
Apurtxo bat.

34:18.250 --> 34:20.958
Barne-arazoekin hitz egin dut,

34:21.041 --> 34:25.583
eta, beren ustez,
ikasle-egoitzako grabazioak

34:25.666 --> 34:29.666
eta Aminov eta Olegen lekukotasunak
nahikoa eta sobera izango dira.

34:33.791 --> 34:36.375
Waalerren heriotzak
ez dizu arazorik ekarriko.

34:40.000 --> 34:43.958
Baliteke Sjølidek errepresaliak bilatzea,
Aminov zaintzapetik atera,

34:44.041 --> 34:46.541
eta Willy Barliren pisuan sartu zinelako.

34:47.458 --> 34:48.708
Utzi behar zaitut.

34:58.375 --> 34:59.250
Maya berbetan.

34:59.333 --> 35:00.875
Kaixo. Harry Hole naiz.

35:00.958 --> 35:03.458
Ez esan nun zagozen. Baleiteke mugikorrien

35:03.958 --> 35:05.333
mikrofono bat eukittie.

35:05.416 --> 35:06.708
Badaukazu, ziur.

35:08.625 --> 35:13.375
Barkau. Ez nekixan zer ein.
Nire anaiagaz mehatxau ninduen.

35:13.458 --> 35:16.291
Bai, horrelako zerbait imajinatu nuen.

35:17.291 --> 35:20.291
Okerra artezteko aukera bat emango dizut.

35:20.375 --> 35:24.166
Berri bat emango dizut,
Aftenpostenek argitaratu dezan,

35:25.958 --> 35:30.541
baina niri edo maite ditudanei
zerbait gertatzen bazaigu. Bestela ez.

35:32.000 --> 35:32.958
Aditu?

35:33.791 --> 35:34.791
Ados.

35:36.375 --> 35:39.833
Mobilean mikrofonoa badaukazu,
mundu guztiak izango du honen berri.

35:44.125 --> 35:49.500
Heriotza-kausa argi dago,
baina ez ditut arma zuri zauriak ulertzen.

35:49.583 --> 35:51.125
Zizelarenak izango dira.

35:52.833 --> 35:57.333
Baina post-mortem egindakoak dirudite.

35:57.416 --> 36:01.291
Barruan
labana bat bihurritu diotela ematen du.

36:01.375 --> 36:03.250
SCHRØDER JATETXEA

36:03.333 --> 36:05.208
Tira, azaldu iezadazu.

36:05.958 --> 36:09.500
Zer jakin nahi duzu?
Aminov zaintzapetik ateratzeko arrazoia?

36:09.583 --> 36:11.791
Edo Barliren pisuan sartzekoa?

36:11.875 --> 36:13.500
Ez, Jainkoarren.

36:14.000 --> 36:15.750
Arduratuko gara horretaz.

36:15.833 --> 36:17.208
Azaldu iezadazu

36:18.041 --> 36:19.291
kontzeptua.

36:19.958 --> 36:23.750
Nola jakin zenuen
serieko hiltzaile hau ez zela tipikoa?

36:27.833 --> 36:28.875
Mila esker.

36:29.833 --> 36:31.541
Ez naiz frogez ari,

36:31.625 --> 36:35.208
kontzeptuaz beraz baizik.

36:38.541 --> 36:43.083
Ba al zenekien Duke Ellington-ek
instrumentuak gozatzen zituztenei

36:43.166 --> 36:46.583
pianoa tonu perfektuan ez jartzeko
eskatzen ziela?

36:47.500 --> 36:48.708
Ez.

36:51.583 --> 36:56.166
Banatzaile Hiltzailea afinatuegi zegoen.

36:57.791 --> 37:01.041
Egokia zen, baina ez jatorra.

37:05.458 --> 37:07.625
Oker nengoen, Harry.

37:08.291 --> 37:09.833
Sentitzen dut.

37:09.916 --> 37:11.041
Tira.

37:11.125 --> 37:13.041
Zera esan nahi nuen,

37:13.125 --> 37:18.166
ez ditudala
zure kaleratze-agiriak sinatuko.

37:18.250 --> 37:19.541
Ez?

37:20.791 --> 37:23.000
Ez du poz-pozik zaudenik ematen.

37:23.625 --> 37:25.333
Beste eskaintzarik al duzu?

37:26.208 --> 37:27.791
Bai, bi.

37:27.875 --> 37:29.625
Norenak?

37:30.625 --> 37:35.250
Øystein Eikelandek bere taxia
txandaka gidatzea proposatu dit.

37:36.458 --> 37:37.750
Eta bestea?

37:41.500 --> 37:42.708
Ez zen mamitu.

37:46.958 --> 37:49.166
Egia esan, zure beharra dugu.

37:50.250 --> 37:51.750
Zure beharra dut.

37:52.500 --> 37:53.583
Ados.

37:54.083 --> 37:56.000
Inuzentekeria hutsa litzateke

37:56.083 --> 38:00.708
kontuan nahasitako agente bakarra
Waaler zela pentsatzea.

38:01.416 --> 38:04.708
Lagundu iezaguzu
guztiaren atzean nor dagoen ikusten.

38:04.791 --> 38:06.291
Tira, ez dakit nik…

38:06.375 --> 38:12.250
Inork ez ditu bereak salatu nahi.
Ulertzen dut.

38:12.333 --> 38:15.875
Neuri baino ez zenidake kontu emango.
Hitzematen dizut.

38:17.166 --> 38:18.000
Konforme?

38:18.625 --> 38:22.416
Baina, hortaz, txostenak idaztean
eta prentsarekin hitz egitean,

38:22.500 --> 38:27.000
Waalerren arma-kontrabandoarena
isilpean gorde beharko genuke.

38:28.666 --> 38:32.666
Badakit asko eskatzea dela.
Beraz, erabakia zeure esku dago, erabat.

38:34.916 --> 38:36.041
Ados.

38:38.125 --> 38:40.958
Taxista-lanari heltzen badiozu ere, esan,

38:41.041 --> 38:44.583
Waalerrek ezer kontatu al zizun?

38:44.666 --> 38:48.291
Agian kontuan nahasita zegoen inor
aipatu al zizun?

38:48.958 --> 38:50.541
Izenik esan al zizun?

38:51.250 --> 38:53.708
Guk erabili dezakegun ezer?

38:53.791 --> 38:54.958
Ez.

39:00.583 --> 39:02.166
Lan ona Barlirekin.

39:03.208 --> 39:04.625
Beti da senarra.

39:26.625 --> 39:28.291
Beti da senarra.

39:28.375 --> 39:31.708
Kopla-buruko bat behar nuelako.
Kasua argitu ezean,

39:31.791 --> 39:34.791
desagerpenaren erruduntzat
hartuko ninduketen.

39:35.625 --> 39:40.333
Tiro egingo ziola esan zion.
Hala ematen du, nire ustez.

39:40.416 --> 39:42.083
Ni naiz.

39:43.833 --> 39:45.541
Ezta? Beti da senarra.

39:58.583 --> 39:59.791
Kaixo.

39:59.875 --> 40:01.666
Kaixo, ni naiz.

40:01.750 --> 40:03.625
Zerbaitetaz arduratu behar dut.

40:03.708 --> 40:06.625
Plana aldatu behar dut.
Afalduko dugu elkarrekin?

40:06.708 --> 40:08.666
Bai, ederki.

40:09.416 --> 40:10.250
Maite zaitut.

40:11.458 --> 40:13.125
Eta zuk, ni maite nauzu.

40:13.208 --> 40:15.166
Bai horixe.

40:23.083 --> 40:24.833
Beate Lønn erabat ziur dago?

40:25.916 --> 40:27.833
Senarra ez zen susmagarria izan,

40:27.916 --> 40:31.666
eta Beatek lehenengoz ikusi du.
Guztiz ziur dago.

40:32.583 --> 40:33.666
Bai?

40:34.458 --> 40:35.500
Zer da hau?

40:39.541 --> 40:40.875
Emaztea hil zenuen.

40:43.166 --> 40:46.791
Bere bankura bertaratu,
eta tiro egin zenion buruan.

40:51.791 --> 40:55.583
Emazteari tiro egiteko
lapurtu zuen bankua? Guztia zera izan zen…

40:55.666 --> 40:58.958
Fartsa bat, bai,
Willy Barlirena bezalakoxea.

40:59.541 --> 41:02.666
Hilketak
guri arreta galarazteko egin zituzten.

41:02.750 --> 41:06.666
Bai serieko hiltzaileak,
bai banku-lapurrak.

41:22.166 --> 41:25.333
Zenbaki hau zerbitzuz kanpo dago.

42:45.500 --> 42:47.291
Zer egingo dugu orain?

42:50.083 --> 42:54.583
Oharkabe pasatuko gara, erabat.

42:57.666 --> 43:00.916
Eta, ondoren, itzuli egingo gara.

43:02.000 --> 43:06.875
JO NESBØ-REN MAREKORS NOBELAN OINARRITUTA

44:03.333 --> 44:05.208
STRÖMSTAD, SUEDIA

44:09.333 --> 44:13.916
Bai, hau Tom Waaler da.
Kale honetantxe hazi zan.

44:15.250 --> 44:16.666
Nondik ezagutzen zenuen?

44:17.333 --> 44:19.333
Pena emoten eustala gogoraten dot.

44:20.125 --> 44:22.291
Aittak jo eitten eban etxien, eta…

44:23.875 --> 44:26.833
hori baino gehiago.
Zurrumurrue hori da, behintzat.

44:29.083 --> 44:33.375
Aitta igeltseru lanbakue zala uste dot.

44:34.458 --> 44:36.458
Askotxo edaten eban, eta…

44:37.208 --> 44:39.333
Ez dot beste askorik gogoratzen.

44:39.416 --> 44:40.583
Tira, ados.

44:40.666 --> 44:44.333
"Solo" deitzen zizun.
Lagunak zinetela esan zuen.

44:45.291 --> 44:48.708
Nire ezizena Solo da,
bai, gure dendagaittik, baina

44:49.500 --> 44:51.625
ni ez nintzan Tom Waalerren laguna.

44:52.208 --> 44:54.041
Harek ez eukan lagunik.

44:54.791 --> 44:55.791
Bakar bat ere ez?

44:56.500 --> 44:57.583
Ez.

44:58.333 --> 45:01.166
Ez dakit zergaittik.
Jatorra zala gogoratzen dot.

45:01.250 --> 45:04.875
Andra zaharrei kalie kurutzaten
laguntzen eutsenetakue zan.

45:04.958 --> 45:07.208
Eskaut-modukue zan. Baina…

45:08.416 --> 45:11.000
Ez. Waaler bakartixe zan.

45:12.250 --> 45:13.750
Arrarotxue be bai.

45:14.708 --> 45:15.666
Beste kontu bat:

45:16.208 --> 45:18.750
haren aittan heriotza arrarue izan zan.

45:18.833 --> 45:23.166
Ezohiko istripu bat izan eban etxien.
Ezohikue erabat.

45:23.250 --> 45:24.416
Azaldu.

45:26.416 --> 45:27.375
Tira,

45:27.958 --> 45:30.291
mozkor bazagoz, normala da jaustie.

45:30.875 --> 45:33.208
Baina eskuen eukan labanan gainien?

45:35.875 --> 45:36.875
Tira.

45:38.583 --> 45:39.791
Eskerrik asko.

46:02.916 --> 46:07.875
Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte
hikue erabat.
