WEBVTT

00:08.925 --> 00:11.636
Dokumental bat egin dut Louis Therouxekin.

00:11.720 --> 00:13.722
Ia egun osoa eman dugu.

00:13.805 --> 00:17.559
Ez dakit nor den,
baina dokumentalista errespetatua omen da.

00:18.476 --> 00:20.186
Ezagutzen al duzue?

00:21.646 --> 00:22.856
Louis Theroux.

00:23.732 --> 00:24.858
Kaka zaharra.

00:25.608 --> 00:27.277
Kritikatuko nau?

00:27.360 --> 00:30.488
Ez dut Louis ezagutzen,
baina mundu guztiak esan dit

00:30.572 --> 00:32.615
jendea izorratzen duela.

00:32.699 --> 00:36.244
Ez nekien.
Uste dut orain arte ondo moldatu naizela.

00:36.327 --> 00:39.497
"Louis Therouxek
apalduko zaitu dokumentalean".

00:39.622 --> 00:41.249
ED DOKUMENTALAZ HITZ EGITEN

00:41.332 --> 00:42.250
Ziur, motel.

00:42.834 --> 00:45.503
"Myron, maritxu ingelesak
kritikatuko zaitu".

00:45.587 --> 00:47.964
"Wokea da, esertzen da pixa egiteko".

00:48.047 --> 00:52.093
Une barregarri batean esan zuen:
"Zein da Sneakoren mezua?".

00:52.177 --> 00:53.636
Horrela hitz egiten dut?

00:54.971 --> 00:55.805
Apur bat.

00:59.559 --> 01:02.854
Arriskutsua ez bazara,
ez zaituzte arrakastatsua ikusiko.

01:02.937 --> 01:04.314
Ezin zara kakatia izan.

01:04.397 --> 01:06.858
Gizontasunarekiko erasoa da.

01:06.941 --> 01:09.986
Zure puta diskotekara badoa
zuk ezetz esan arren…

01:10.070 --> 01:12.113
- Ados nago.
- …suntsi ezazu.

01:13.948 --> 01:18.328
Duela urte batzuk, konturatu nintzen
Internetaren kontrola hartu zutela…

01:18.411 --> 01:23.416
Aizue, esnatu behar duzue! Esnatu!

01:23.500 --> 01:26.127
…gizon influencer batzuek.

01:26.211 --> 01:30.173
Gertatzen ari den kaka honen
aurkako azken gotorlekua gara.

01:33.384 --> 01:37.680
Bizitzan arrakasta izateko marroa
ematen omen diote gizonei.

01:38.515 --> 01:41.309
Ez naiz jaiki
eta jada irabazi ditut 6000 dolar.

01:43.770 --> 01:45.605
Milioika jarraitzaile zituzten.

01:45.688 --> 01:46.940
- Makina.
- Neskak pikutara!

01:47.023 --> 01:47.857
Zer?

01:47.941 --> 01:50.568
- Gay guztiak hil daitezela.
- Zer egin dut?

01:51.152 --> 01:54.948
Botere mailarik handienetara
iristeaz arrandiatzen ziren.

01:55.031 --> 01:59.202
Donald Trump mendebaldeko etorkizuna da.
Lagun ona da, lagunduko diot.

02:01.121 --> 02:05.750
Batzuen muturreko sinesmenek
kuriositatea eragin zidaten.

02:05.834 --> 02:07.293
Ezin gara indartsuak izan.

02:07.877 --> 02:10.797
Eta irudi hori benetakoa ote zen jakiteak.

02:10.880 --> 02:14.676
Nik 2000 emakumerekin larrua jo dut,
lorpen nabarmen bat da.

02:16.636 --> 02:19.806
Ez ziren ohiko komunikabideez fidatzen,

02:19.889 --> 02:21.307
baina hilabeteak pasata,

02:21.391 --> 02:25.895
gizona izatea zer den
definitzen ari diren gizonen mundu berrian

02:25.979 --> 02:29.858
sartzeko modua aurkitu nuen.

02:41.953 --> 02:45.874
MARBELLA, ESPAINIA

02:58.011 --> 03:00.638
- Harrisonen bila gabiltza.
- Hemen dago.

03:00.722 --> 03:03.933
- Sartuko gara?
- Itxaron.

03:04.517 --> 03:06.436
2025eko hasieran…

03:06.519 --> 03:07.395
Hemen dago.

03:07.478 --> 03:08.646
Kaixo.

03:08.730 --> 03:12.275
…luze negoziatu ondoren,
bi egunez grabatzea adostu nuen

03:12.358 --> 03:15.570
Harrison Sullivan
izeneko influencer batekin.

03:15.653 --> 03:18.406
- Sartzerik badugu?
- Kamerak handiak dira.

03:18.489 --> 03:20.408
Bai, jakina, serioak gara.

03:20.491 --> 03:21.743
Ez gara YouTuberrak.

03:21.826 --> 03:24.203
- Zer moduz?
- Ondo. Ados ba.

03:24.287 --> 03:26.539
- Ekipoa gogoko dut.
- Profesionala da.

03:26.623 --> 03:29.125
- Edukiak konpartituko ditugu?
- Bai.

03:29.209 --> 03:31.044
- Denok grabatzen.
- Zuzenean?

03:31.127 --> 03:31.961
- Ez.
- Ez.

03:32.045 --> 03:33.838
- Prest al gaude?
- Erabat.

03:33.922 --> 03:35.381
- Goazen ba?
- Noski.

03:36.841 --> 03:39.135
Hona hemen nire ontzi-garbigailua.

03:39.719 --> 03:41.930
- Nire garbitzailea.
- Ez naiz hori.

03:42.013 --> 03:44.140
- Agurtu Netflix.
- Plazera da.

03:44.224 --> 03:45.683
- Zer izen duzu?
- Kacey.

03:45.767 --> 03:47.852
- Sareetan ikusi zaitut.
- Bai?

03:47.936 --> 03:51.981
Igo zenuen bideo motz batean.
TikToken? Zer plataformatan zaude?

03:52.065 --> 03:55.193
Apur bat, bai. TikToken kacey._may naiz.

03:55.276 --> 03:58.154
- Gogoko dut.
- Nor gehiago dago?

03:58.238 --> 04:00.657
The Naarn Slayer naiz.

04:00.740 --> 04:03.076
Harrisonek aukeratu ninduen.

04:03.159 --> 04:05.244
Zalea naiz eta hona ekarri ninduen.

04:05.328 --> 04:07.830
- Zu ere taldearen parte bazara?
- Bai.

04:07.914 --> 04:10.041
- Zer egiten duzu?
- Range Roverraren

04:10.124 --> 04:11.626
zozketa ere irabazi nuen.

04:11.709 --> 04:14.003
- Nor gehiago?
- Hauek babesten naute.

04:14.087 --> 04:15.171
Nor?

04:18.508 --> 04:19.550
Ados.

04:20.176 --> 04:22.345
Zer ostia egiten ari zara?

04:22.428 --> 04:25.974
Ni nire Eivissako
luxuzko etxean esnatzen naiz,

04:26.057 --> 04:27.183
arrakastatsua naiz.

04:27.267 --> 04:30.770
Harrison streamerra da
HSTikkyTokky izenpean.

04:30.853 --> 04:32.522
Ados, non daude putak?

04:32.605 --> 04:36.150
23 urterekin famatua da
bere eduki mingarriengatik…

04:36.234 --> 04:37.527
Dora dut izena.

04:37.610 --> 04:40.989
Dora, Dora. Ados. Ni Sung-min naiz.

04:41.072 --> 04:45.076
…eta bere dirua eta fisikoa
Interneten erakusteagatik.

04:45.159 --> 04:47.537
Lambo bat! Goazen!

04:47.620 --> 04:53.167
Sistemari matrix deitzen dio eta zaleei
ukatzeko esaten die, eta hari jarraitzeko.

04:53.251 --> 04:55.837
Polizia Harrison Sullivanen bila dabil,

04:55.920 --> 04:58.589
HSTikkyTokky izenaz ere ezaguna.
23 urteko…

04:58.673 --> 05:01.426
Auto-istripu batetik ihes egin zuen,

05:01.509 --> 05:04.971
baina oso ospetsua da
bere milioika jarraitzaileen artean.

05:05.054 --> 05:09.851
Edukia etengabe igotzen du,
batez ere emakume influencerrena.

05:10.351 --> 05:12.437
Zer gogoko duzu niregan gehien?

05:13.229 --> 05:14.063
Zure dirua.

05:14.147 --> 05:18.443
Jainkoarren. Ene.

05:20.611 --> 05:23.239
Edukien sortzailetzat
zara ezaguna gehienbat.

05:23.323 --> 05:24.991
Zein da zure mezua?

05:25.074 --> 05:30.038
Mutilak errealak izateko trebatzen ditut,
dirua lortzeko, sistematik at egoteko,

05:30.121 --> 05:32.165
nagusirik ez izateko.

05:32.248 --> 05:35.376
Gizonak izateko trebatzen ditut,
ez gaur egun

05:35.460 --> 05:38.129
ibiltzen diren marisak.

05:38.212 --> 05:39.964
Horrelaxe ikusten nauzu?

05:41.632 --> 05:44.344
Ez dakit. Zure abileziak
ikusi beharko nituzke.

05:44.427 --> 05:46.095
Nire besoak begiratu dituzu?

05:46.596 --> 05:49.849
Bueno, zure neurria aztertu dut.

05:49.932 --> 05:51.225
- Bai?
- Bai.

05:51.309 --> 05:54.645
- Segi.
- Zure neurriak ez nau harritzen.

05:57.648 --> 06:00.985
- Gimnasiora joango gara?
- Bai, goazen, jakina.

06:10.828 --> 06:15.583
Ados, mutilak, gimnasioan gaude
entrenamendu bat grabatzen.

06:16.167 --> 06:17.293
Goazen.

06:17.377 --> 06:21.923
Sekulako gimnasioa da.
Kanpoan entrenatzea atsegina da.

06:22.006 --> 06:24.050
Normalean goizez entrenatzen dut.

06:24.133 --> 06:26.803
Eguna gauza gogorrak
egiten hastea gogoko dut.

06:26.886 --> 06:29.263
- Norekin ari zara hizketan?
- Haiekin?

06:29.347 --> 06:30.473
- Ez.
- Zurekin?

06:30.556 --> 06:32.975
Ez da sare sozial bat. Dokumental bat da.

06:33.059 --> 06:35.353
Telebista da. Maila altuago bat.

06:35.436 --> 06:38.523
Barkatu, ahaztu egin zait.
Sareetara ohituta nago.

06:38.606 --> 06:43.319
- Ez baleude bezala egiten dugu.
- Ados. Goizez entrenatzera ohituta nago.

06:43.402 --> 06:44.987
- Egunero?
- Egunero.

06:45.071 --> 06:47.907
- Hanka entrenatzen duzu?
- Bai. Nabaritu duzu?

06:49.283 --> 06:51.619
Bai. Galdera tentela, ezta?

06:52.120 --> 06:56.165
- Bikiak gehiago entrenatu behar dituzu.
- Bai, hala da.

07:01.129 --> 07:04.173
HSen TikTok eta Instagrameko
edukiak sare sozialen

07:04.257 --> 07:08.302
bigarren maila baterako atea
irekitzen dio, bere Telegram taldea,

07:08.386 --> 07:11.556
non milioi erdi jarraitzaile dituen.

07:11.639 --> 07:16.144
YouTubera igo ezin dudana
ikusi nahi baduzue, edukirik polemikoena,

07:16.227 --> 07:17.353
zoazte Telegramera.

07:18.479 --> 07:21.607
Hemen OnlyFans ordainpeko plataformako

07:21.691 --> 07:25.153
eduki pornografikoetarako estekak daude.

07:25.236 --> 07:29.699
Arropa gutxi daramaten emakumeez gain,
finantza-zerbitzuetarako aplikazioak

07:29.782 --> 07:34.537
ere badaude,
HSen inbertsio-aholkuak jarraitzeko.

07:34.620 --> 07:39.041
Pisuan sartu berri naiz.
10 000 libra ordu eta erdian.

07:39.125 --> 07:42.086
Zer gehiago ikusi behar duzue, ergelak?

07:42.170 --> 07:44.589
Bere itxurazko finantza-arrakastari

07:44.672 --> 07:48.301
eta lortzeko moduari buruzko
bideoak igotzen ditu Telegramera.

07:48.384 --> 07:51.721
Bi kasuetan,
HSek diruaren parte bat lortzen du.

07:51.804 --> 07:54.974
Ez izan dudarik,
gaur ehunka libra irabaz ditzakezu,

07:55.057 --> 07:57.852
edo jarrai dezakezu kaka berdina egiten.

07:57.935 --> 07:59.312
Bidali mezua. Goazen.

08:01.689 --> 08:03.858
Ez naiz eskala txikian geldituko.

08:03.941 --> 08:06.194
Zure adina dudanean,

08:06.277 --> 08:11.324
ehunka milioi
edo mila milioi balio duen enpresa

08:11.407 --> 08:14.785
- izan nahiko nuke.
- OnlyFanseko neskak kudeatzen dituzu?

08:14.869 --> 08:19.123
Nik neuk ez ditut kudeatzen,
kudeatzen dituen agentzia erosi nuen.

08:19.207 --> 08:21.250
Ondo iruditzen zait? Ez.

08:21.334 --> 08:22.919
Etekin aterako dut? Bai.

08:23.002 --> 08:25.630
Negozio-gizona naiz. Ez da jolas bat.

08:25.713 --> 08:28.132
Nire alaba ez da horretan sartuko.

08:28.216 --> 08:31.135
- Oinordetzatik kenduko nuke. Hau da…
- Bai?

08:31.219 --> 08:33.262
- Gutxienez.
- Hori egingo balu?

08:33.346 --> 08:35.223
- Erraza da esatea.
- Nazkagarria da.

08:35.306 --> 08:38.434
- Nire semea gay izango balitz ere bai.
- Benetan?

08:38.518 --> 08:41.312
Gaur egun gay izatea normaltzat jotzen da.

08:41.395 --> 08:42.897
- Ezetz.
- Zergatik?

08:42.980 --> 08:44.232
Nire semea ez, ados?

08:44.315 --> 08:46.901
Oinordetzatik kentzea esatea serioa da.

08:46.984 --> 08:49.237
Zure baloreak amarengandik datoz?

08:49.320 --> 08:51.864
Ez, nire ama… oso ezberdina da.

08:51.948 --> 08:53.866
Dezepzionatuta egongo litzateke.

08:53.950 --> 08:57.245
- Benetan?
- Bai, arrazismoa gorroto du.

08:57.328 --> 08:59.914
Homofobia ere gorroto du.

08:59.997 --> 09:03.251
- Sexismoa?
- Sexismoa gorroto du.

09:03.334 --> 09:05.962
Kaka hori guztia gorroto du. Beraz, nik…

09:06.045 --> 09:09.423
Emakumeak garbitzearena,
ez nuke amaren aurrean esango.

09:09.507 --> 09:10.716
- Ez?
- Joko ninduke.

09:23.062 --> 09:25.523
- Lorategia erakutsiko dizut?
- Jakina.

09:26.107 --> 09:27.858
Egoitza atsegina da.

09:30.361 --> 09:31.571
Nola lortu zenuen?

09:31.654 --> 09:35.074
Unibertsitatean nengoen.
Ed nire lagunarekin nengoen.

09:35.157 --> 09:36.742
Edukia sortu nahi genuen,

09:36.826 --> 09:39.453
dirua nola lortu pentsatzen ari ginen.

09:39.537 --> 09:42.873
Hutsetik egunean
1000 libra lortzera pasatu nuen.

09:42.957 --> 09:45.543
- Zerekin?
- Fitness programekin.

09:45.626 --> 09:47.461
Egunean 1000. Bi aste eta gero,

09:47.545 --> 09:51.215
hona etortzea erabaki nuen
streamer izatera handia izan nahian.

09:51.299 --> 09:53.843
Egunean 3000 libra. Gora eta gora zihoan.

09:53.926 --> 09:56.512
- Horrela izan zen.
- Saltzailea al zinen?

09:56.596 --> 09:58.723
Beti izan naiz, orain ere bai.

09:58.806 --> 10:03.394
Abileziarik garrantzitsuena da.
Saltzen jakin behar da arrakasta lortzeko.

10:03.477 --> 10:07.565
Behin biral bihurtzen zen
eduki lotsagabea igotzen zenuen.

10:07.648 --> 10:09.734
- Zer deritzozu?
- Edukia da.

10:09.817 --> 10:13.529
Arretaren ekonomian bizi gara.
Horrek arreta ematen du.

10:13.613 --> 10:16.782
Arretarekin ospe handiagoa dator,
dirua lortzeko.

10:16.866 --> 10:19.035
- Ospearekin.
- Bai, zehazki.

10:19.619 --> 10:22.163
Zer esan nahi du "matrix" hitzak zuretzat?

10:22.830 --> 10:24.999
Sistema da, botere handiagoak,

10:25.082 --> 10:26.584
esklaboen mentalitatea

10:26.667 --> 10:30.588
mantendu nahi duten
tontorreko botere konspiratzaileak.

10:30.671 --> 10:32.006
Hori da niretzat.

10:32.089 --> 10:35.301
- Hori benetako zerbait da?
- Noski badela benetakoa.

10:35.801 --> 10:39.096
Zergatik nahiko lukete
azpikoek diru piloa lortzea

10:39.180 --> 10:42.433
heiek ez zerbitzatuko ez badituzte?
Ez du zentzurik.

10:55.154 --> 10:56.614
Hurrengo egunean,

10:56.697 --> 10:59.325
HSen taldeko norbaiten
bideoa biral egin zen,

10:59.408 --> 11:01.744
non nik grabatzen nuen.

11:01.827 --> 11:04.789
"Netflix, laster.
Debate interesgarriak Louisekin.

11:04.872 --> 11:07.041
Ea nola kritikatzen nauen,

11:07.124 --> 11:08.959
nire negozia sekulakoa dela

11:09.043 --> 11:11.629
erakusten duten zenbakiak kontuan izanik".

11:12.171 --> 11:13.798
THEROUXEK KRITIKATUKO ZAITU

11:13.881 --> 11:18.010
Bere produktuei eta berari buruzko
iruzkin mingarriak ziren.

11:18.094 --> 11:19.470
KRITIKA IZANGO DA

11:19.970 --> 11:22.848
Espero nuen HS gehiegi ez kezkatzea.

11:23.349 --> 11:25.142
- Ondo zaude?
- Zelan?

11:25.226 --> 11:27.436
- Kaixo.
- Aupa, Sam, Harrison. Zelan?

11:27.520 --> 11:29.689
- Zelan?
- Ez altxa. Milesker.

11:29.772 --> 11:30.773
Aupa.

11:37.363 --> 11:38.572
Beste plano bat.

11:39.615 --> 11:40.950
Kanpoan izan da.

11:44.203 --> 11:46.080
- Zer moduz?
- Nahiko ondo.

11:46.163 --> 11:49.083
Berandu oheratu nintzen,
grabatzen nenbilen.

11:49.166 --> 11:53.170
Neska bat grabatu nuen
diskotekako komunean zakila niri jaten.

11:53.254 --> 11:55.589
- Bai, zera.
- Ziur ikusi nahi duzula.

11:55.673 --> 11:56.590
Neska bat?

11:58.134 --> 12:00.469
- Benetakoa al da?
- Gauean, 1:20an.

12:00.553 --> 12:01.679
Non da?

12:01.762 --> 12:03.639
- Komunean.
- Urrezko Milian.

12:03.723 --> 12:05.349
Ba al daki grabatu zenuela?

12:05.433 --> 12:07.059
Noski baietz, bai.

12:07.143 --> 12:09.145
- Ez zitzaion inporta?
- Ez.

12:09.770 --> 12:11.313
Zergatik?

12:11.397 --> 12:12.398
Ospea.

12:13.190 --> 12:16.068
Nola lagunduko dio
felazioaren bideo horrek?

12:16.152 --> 12:20.030
Ez dakit, berari galdetu beharko zenioke.

12:20.906 --> 12:22.408
Instagramen gaude.

12:22.491 --> 12:25.244
Hor nago,
Netflixeko dokumental bat iragartzen.

12:25.327 --> 12:27.121
Bai, 300 000 bisita ditu.

12:27.204 --> 12:30.791
Iruzkina zera zen:
"Dokumental bat nire atzetik jarraika".

12:30.875 --> 12:33.210
"Agian kritikatuko naute".

12:33.294 --> 12:35.004
"Ea zer ateratzen den".

12:35.087 --> 12:37.506
Bai, niri asko interesatzen zait.

12:38.966 --> 12:40.092
Niri ere bai.

12:41.552 --> 12:43.721
- Asko.
- Bai.

12:45.347 --> 12:47.308
Ondo zaude? Energia arraroa duzu.

12:47.391 --> 12:48.809
- Zuk ere bai.
- Bai?

12:54.690 --> 12:59.320
HSi jarraituko nion Marbellatik
streaming egiten zuen bitartean,

12:59.403 --> 13:01.113
agian yateko festa bat ikusi.

13:01.197 --> 13:02.406
- Aupa.
- Plazera da.

13:02.490 --> 13:05.117
Ed Matthews
bere lagunarekin elkartu ginen,

13:05.201 --> 13:06.577
Londresetik zetorrena.

13:06.660 --> 13:08.204
- Kaixo.
- Zelan, anaia?

13:08.287 --> 13:10.122
- Iritsi berri zara?
- Bai.

13:10.206 --> 13:12.917
- Ostia. Kontuz.
- Zer ondo, mutilak bueltan.

13:13.000 --> 13:14.794
Kontuz honekin, lagun.

13:14.877 --> 13:16.712
Itxura ona du, laguna dirudi.

13:16.795 --> 13:19.799
- Buelta eman nahi dio.
- Irribarre gaiztoa.

13:19.882 --> 13:21.967
- "Gaiztoa"?
- Gehiegi da.

13:22.051 --> 13:24.720
- Asko pasatu zara.
- Irribarre gaiztoa.

13:24.804 --> 13:28.057
Ados, mutilak,
ukabilkaden makina probatuko dugu.

13:29.892 --> 13:31.268
Erakutsiezu, motel.

13:33.270 --> 13:36.565
Ed hasi zen TikTok
eta YouTuberako bideoak egiten

13:36.649 --> 13:39.527
HS Batman
eta bera Robin izango balira bezala.

13:39.610 --> 13:42.154
Ados. Hondartzara etorri gara ehizatzera.

13:42.238 --> 13:44.323
- Bi hauek euren mutilekin.
- Ados.

13:44.406 --> 13:46.867
Grabatu, mutilekin paseatzen ari dira.

13:46.951 --> 13:49.370
Emagalduak balira bezala jantzita doaz.

13:49.453 --> 13:50.788
Lehia bat da.

13:50.871 --> 13:56.293
Bere edukiak fitness, online ligatzea
eta konspirazio-teoriak ziren.

13:56.377 --> 14:00.089
Estralurtarrek piramideak egin zituzten.
Izarrekin lerrokatuta daude.

14:00.172 --> 14:03.259
Nire bila etorriko dira
honi buruz hitz egiten badut.

14:03.342 --> 14:06.178
Etxetik bi minututara gaude.
Harrapatuko dugu.

14:06.262 --> 14:09.890
Streaming egiten du
itxurazko pedofiloak harrapatzen.

14:09.974 --> 14:11.600
Megafonoa ekarri dugu.

14:11.684 --> 14:13.811
Beldur bada eta erantzuten ez badu,

14:13.894 --> 14:16.063
bere ate putan garrasi egingo dut!

14:17.189 --> 14:19.233
Ezin zaio Ed Mattyri ihes egin.

14:19.316 --> 14:23.279
Pedofiloa izatea leporatzen zien
eta umiliatzen zituen.

14:23.362 --> 14:26.907
Nor izango da hurrengoa?
Hau eroagoa izango da.

14:27.575 --> 14:31.620
Azken topaketetan, Edek
animalien jana jatera behartu zituen.

14:31.704 --> 14:33.539
Segi. Barrura, motel.

14:34.039 --> 14:35.040
Oso ondo.

14:35.541 --> 14:37.585
Nola laguntzen du umiliatzeak?

14:38.586 --> 14:42.673
Beti iraungo duelako. Eta beti…

14:42.756 --> 14:44.884
Espetxera joatea baino okerragoa da.

14:44.967 --> 14:46.594
Pedofilo bat da?

14:46.677 --> 14:48.012
Entzun al duzu?

14:48.095 --> 14:50.723
Ez. Louis Theroux da. Ez da pedofilo bat.

14:50.806 --> 14:55.394
- Milesker, eskertzen dizut.
- Jakin dezaten ez zaitudala harrapatu.

14:58.606 --> 15:01.775
Orduan, HS hasi zen urruntzen,

15:01.859 --> 15:04.194
seguruenik kezkatuta dokumentalean

15:04.278 --> 15:06.780
gaizki geratuko zela
zioten iruzkinengatik.

15:06.864 --> 15:09.533
Zelan, neskak? Gau ona pasatzen?

15:09.617 --> 15:12.077
Yateko festa bertan behera geratu zen

15:12.161 --> 15:13.746
eta Edekin joan ginen

15:13.829 --> 15:16.749
Marbellan neskekin
hitz egiten zuen bitartean.

15:16.832 --> 15:19.168
Zelan, bihotza? Gau ona pasatzen?

15:19.251 --> 15:22.004
Nire aita 50 urteko birjina da.

15:22.087 --> 15:24.965
- Txokolateren bila nabil.
- Zatoz ba…

15:25.049 --> 15:27.217
Bai? Txokolate zuria gogoko duzu?

15:27.301 --> 15:31.221
Eduki mota honen helburua
bideo motzak biralak izan daitezen da.

15:31.305 --> 15:34.516
Nork nahi du nire Instagram? Zuk ala zuk?

15:34.600 --> 15:35.851
Biok aldi berean?

15:36.644 --> 15:37.937
Hirukotea?

15:38.020 --> 15:40.814
Zale gazteak
etengabe gerturatzen zitzaizkion.

15:42.816 --> 15:44.485
- Zer zarete?
- Islandiarrak!

15:44.568 --> 15:48.113
- Islandiarrak?
- Bai!

15:48.197 --> 15:50.449
- Ed, erregea zara!
- Zoragarria da.

15:50.532 --> 15:53.035
- Zenbat daramazu YouTuben?
- Bi aste.

15:53.118 --> 15:54.912
- Bai?
- Nire inspirazioa zara.

15:54.995 --> 15:57.164
- Zorte on.
- Noren ama da?

15:57.665 --> 15:59.667
- Nirea.
- Libre dago?

15:59.750 --> 16:01.251
- Ez, zoaz pikutara.
- Ez.

16:01.335 --> 16:03.087
Ados, egun on bat izan.

16:03.170 --> 16:04.630
Pasatu egin naiz.

16:04.713 --> 16:07.841
Batzuetan pentsatzen dut:
"Pasatu egin naiz".

16:09.885 --> 16:14.139
Gaua amaitu zenean,
azken une bat izan nuen HSekin.

16:14.223 --> 16:16.225
Dei garrantzitsu bat jaso dut.

16:16.850 --> 16:20.562
Goizean Dubaira joan behar dut.
Baina plazera izan da ezagutzea.

16:20.646 --> 16:23.607
- Dena ondo? Ziur?
- Dena ondo, noski.

16:23.691 --> 16:25.526
Batzuetan ez nagoelako ziur.

16:25.609 --> 16:28.028
Pena bat da, baina lo egin behar dut.

16:28.112 --> 16:29.988
- Gero arte.
- Milesker.

16:30.072 --> 16:31.407
- Agur.
- Agur.

16:31.907 --> 16:33.492
Gero arte, OC, ados?

16:34.868 --> 16:35.744
Ados.

16:35.828 --> 16:37.871
TikToken askok esan duzue:

16:37.955 --> 16:40.791
"Louis Therouxek
zapalduko zaitu dokumentalean".

16:40.874 --> 16:45.212
HS agurtu eta hurrengo egunetan,
gure topaketari bueltak ematen ibili zen.

16:45.295 --> 16:47.756
Bere susmoak harritu ninduen.

16:47.840 --> 16:53.053
Seguruenik zure laguna balitz bezala
aritzen da eta gero izorratzen zaitu.

16:53.637 --> 16:57.474
Baina mundu berri eta arraro honek
kuriositatea eragiten zidan,

16:58.100 --> 17:01.895
mundu mailako muturreko edukia
erabiltzeak produktuak saltzeko.

17:01.979 --> 17:04.606
Bizitza hobe bat nahi baduzu,

17:04.690 --> 17:08.277
askea izan nahi baduzu,
bidali mezu bat azpiko aplikaziora.

17:08.360 --> 17:10.320
Bere inbertsio-taldea ikertu nuen.

17:10.404 --> 17:13.866
Sustatzen zituen burtsa-enpresek
iruzkin ikaragarriak zituzten.

17:13.949 --> 17:16.535
Ez esan engainatzen zaituztedala. Ez esan…

17:16.618 --> 17:20.706
HSek dirua lortzen du
zuk dirua galtzen baduzu ere.

17:20.789 --> 17:21.915
…erakutsiko dizuet.

17:22.416 --> 17:25.461
Kontu bat ireki
eta 500 dolar sartu nituen.

17:27.296 --> 17:30.424
MIAMI, AEB

17:31.467 --> 17:34.762
Bere arbaso ideologikoei buruz
ikertu nuen,

17:34.845 --> 17:39.224
manosfera izeneko
influencerren komunitate ultramaskulinoa.

17:40.809 --> 17:44.188
Beraz, horren egoitza espiritualera
joan nintzen, Miamira.

17:45.773 --> 17:47.191
Manosferaren parte bat

17:47.274 --> 17:51.236
hain polemikoak ez diren komiko
eta podcast aurkezleek osatzen dute.

17:51.320 --> 17:56.325
Gizonei hitz egiten diete
emakume, fitness eta aberastasunari buruz.

17:57.367 --> 18:01.455
Baina bazterretan, muturreko
edukien sortzaileen komunitatea dago.

18:04.416 --> 18:08.170
Mundu honek eta horren motibazioak
kuriositatea eragiten zidan.

18:08.962 --> 18:10.964
Jaunak, zer moduz?

18:11.048 --> 18:12.508
- Zelan?
- Plazera da.

18:12.591 --> 18:14.718
- Louis.
- Justin Waller. Plazera da.

18:14.802 --> 18:16.845
Milesker. Milioiduna dirudizu.

18:17.387 --> 18:19.681
Agian milioi erdi. Agian erdia.

18:25.312 --> 18:30.400
Justin Waller Baton Rouge, Louisianako
negozio-gizona eta motibazio coach bat da.

18:30.484 --> 18:33.111
Milioi bat jarraitzaile ditu Instagramen.

18:34.279 --> 18:37.825
Ahalik eta aholkurik onena
ematen diet gizon gazteei.

18:37.908 --> 18:39.910
Emakumeak ez dira hain feministak.

18:39.993 --> 18:42.788
Gizon gihartsu horregatik utziko zaitu.

18:42.871 --> 18:46.125
Emakumeek ez dakite
zer nahi duten, ez da euren errua.

18:46.208 --> 18:48.001
Argazkietan gihartsu ageri da,

18:48.085 --> 18:51.713
eta neurrira egindako trajeak
eta erloju garestiak daramatza.

18:51.797 --> 18:55.759
Horrek enpresa-aholkularitza
produktuetara bultzatzen ditu zaleak.

18:55.843 --> 19:01.390
Komunikabideetan bikote ugariekin
duen amodio-bizimodua aipatzen du maiz.

19:01.473 --> 19:03.433
Emakumeak maite ditut.

19:03.517 --> 19:06.436
Are gehiago,
gehiegi maitatzearen ospea dut.

19:06.520 --> 19:07.688
Bai!

19:12.943 --> 19:14.862
Oso polita da.

19:14.945 --> 19:19.032
Baina argi utzi nahi dut.
Autoa ez da arrakasta. Hori esan nahi dut.

19:19.116 --> 19:21.577
- Bai.
- Autoa… Autoa pikutara.

19:21.660 --> 19:26.206
Gauza batzuetan kabroi bat naiz,
baliteke jendea nirekin ados ez egotea,

19:26.290 --> 19:28.542
baina ez naiz tontoa, ez da arrakasta.

19:28.625 --> 19:31.420
- Ez da garrantzitsua.
- Argi gera dadin.

19:31.503 --> 19:34.339
- Ulertuta.
- Hori besterik ez.

19:34.423 --> 19:35.924
Mugikorra goian utzi dut.

19:36.008 --> 19:37.384
- Nirekin zatoz?
- Bai.

19:39.136 --> 19:41.179
- Nire neska.
- Kaixo.

19:42.931 --> 19:44.266
Ene, toki ederra da.

19:44.349 --> 19:46.059
- Ederra ilunabarrean.
- Ziur.

19:46.143 --> 19:47.686
Bai, ederra ilunabarrean.

19:47.769 --> 19:49.146
Nire ezkutalekua da.

19:49.229 --> 19:51.857
Hona nator lasai lan egitera.

19:51.940 --> 19:54.318
Nire umeak Aventuran daude.

19:54.401 --> 19:57.112
- Atsegina da familientzat.
- Bai.

19:57.196 --> 19:58.697
Zenbat ume dituzu?

19:58.780 --> 19:59.740
Ume dezente.

19:59.823 --> 20:00.824
Bai.

20:00.908 --> 20:03.160
- Badakizu zenbat?
- Uste dut baietz.

20:03.243 --> 20:04.161
Zenbat?

20:04.244 --> 20:06.663
Bi, bi dira. Bai, bi alaba ditut.

20:06.747 --> 20:08.999
- Euren amarekin al zaude?
- Bai.

20:09.082 --> 20:10.459
- Bai.
- Noski, bai.

20:10.542 --> 20:12.044
- Ezkonduta zaudete?
- Ez.

20:12.586 --> 20:16.882
Honengatik kritikatuko naute.
Jendea nire harremanagatik haserretzen da.

20:16.965 --> 20:19.927
Beraz, zuen harremana ez da monogamoa?

20:20.010 --> 20:22.054
- Monogamoa unilateralki.
- Bai.

20:22.137 --> 20:24.932
Emakumeek ez dute
beste gizonekin oheratu nahi.

20:25.015 --> 20:26.725
Zer da monogamia unilaterala?

20:26.808 --> 20:28.143
Ba…

20:28.226 --> 20:32.272
Ikusten, horretara goaz.
Tranpa jarri didazu.

20:33.190 --> 20:34.358
Nire…

20:34.942 --> 20:39.196
Nire umeen amak
ez du beste gizonekin hitz egiten.

20:39.279 --> 20:40.405
Beraz…

20:42.991 --> 20:44.284
Mindu egin zaitu?

20:45.452 --> 20:47.245
- Haserre dirudizu.
- Ez.

20:47.329 --> 20:49.706
Haserre dirudizu, jendea haserretzen da.

20:49.790 --> 20:53.585
Bitxia da hori pentsatu izana.
Esanguratsua iruditu zait.

20:53.669 --> 20:56.964
Jendea nirekin
haserretzen da kontu honengatik.

20:57.047 --> 20:58.006
Haserre dirudit?

20:58.090 --> 21:00.259
Ez, baina bila zabiltzala dirudi.

21:01.176 --> 21:02.177
Beraz…

21:03.762 --> 21:06.056
- Egia esan behar dugu, ezta?
- Bai.

21:06.139 --> 21:06.974
- Bai.
- Bai.

21:07.057 --> 21:09.476
Entzun, nik ez dut sustatzen.

21:09.559 --> 21:12.688
Gizon guztiek ez dute
hainbat emakume izan behar

21:12.771 --> 21:15.190
edo emaztearekin hirukoteak egin behar.

21:15.274 --> 21:17.275
- Baina…
- Hori egiten duzu?

21:17.359 --> 21:18.318
Bai, noski.

21:18.402 --> 21:19.778
Ez dut ezer ezkutatuko.

21:20.404 --> 21:22.823
Ez dut ezer ezkutatuko.

21:23.323 --> 21:24.658
Ez dut ezkutatuko.

21:24.741 --> 21:26.034
Erabaki zuzena da.

21:26.118 --> 21:29.037
The Real World munduko eskolarik onena da.

21:29.830 --> 21:33.333
Justinek ere badu Telegram talde bat,
The Real World izeneko

21:33.417 --> 21:37.296
online unibertsitate baterako
harpidetzak saltzen ditu.

21:37.379 --> 21:41.633
Bere lagunek sortu zuten,
Andrew eta Tristan Tate anaiek,

21:41.717 --> 21:46.555
Errumanian gizakien salerosketa salatuak,
karguak ezeztatzen badituzte ere.

21:47.097 --> 21:48.974
Dirua lortzen ikasiko duzu.

21:49.057 --> 21:51.810
Gure 18 irakasleak multimilioidunak dira

21:51.893 --> 21:55.313
irakasten dizueten negozioan.
Trikimailu bat balitz bezala.

21:55.397 --> 21:57.733
Nerabe batek 3000 dolar irabazi ditu.

21:57.816 --> 22:02.321
Hamahiru urteko mutil honek
bere gurasoek baino gehiago irabazten du.

22:05.490 --> 22:07.659
- Telegram taldean nago.
- Ondo.

22:07.743 --> 22:09.328
"Batu zaitez" dio.

22:09.911 --> 22:11.788
"jointherealworld.com".

22:11.872 --> 22:15.834
Jendea erregistratzen bada,
zenbat ordainduko du?

22:15.917 --> 22:17.210
- 50 dolar…
- 49.

22:17.294 --> 22:18.128
Hilean 49,99.

22:18.879 --> 22:22.632
Eta erregistratze-kuota txiki bat dute?
Ereduaren partea da.

22:22.716 --> 22:23.592
Bai horixe.

22:23.675 --> 22:25.677
Nola ezagutu al zenituen?

22:25.761 --> 22:27.721
Andrew YouTuben ikusi nuen.

22:27.804 --> 22:30.932
Barreagatik hasi nintzen
bolanteari kolpeak ematen,

22:31.016 --> 22:33.018
marka txiki bat dago Ford logoan,

22:33.101 --> 22:36.271
luze neramalako
berak esaten zituen gauzak esaten.

22:36.355 --> 22:37.773
Adibidez?

22:37.856 --> 22:39.524
Askok uste dute

22:39.608 --> 22:44.029
gizonek eta emakumeek
berdinak izan nahi dutela harreman batean.

22:44.112 --> 22:45.280
Ez da egia.

22:45.364 --> 22:48.033
Heroia izan nahi duzu, salbatzailea,

22:48.116 --> 22:51.036
haientzako bizitzarik onena sortuko duena.

22:55.624 --> 22:57.709
Te bat nahi dut Wynwooden.

22:57.793 --> 22:59.628
- Goazen.
- Ados.

23:00.337 --> 23:02.297
Justin!

23:02.380 --> 23:03.298
Zelan, motel?

23:03.381 --> 23:04.591
- Ondo?
- Dena ondo?

23:04.674 --> 23:06.009
- Zelan, anaia?
- Ondo.

23:06.093 --> 23:07.177
- Milesker.
- Ondo.

23:07.260 --> 23:08.887
- Egongo gara?
- Noski.

23:08.970 --> 23:09.888
Primeran.

23:09.971 --> 23:11.515
Zertan zabiltza, kabroia?

23:11.598 --> 23:16.144
HSek bezala, Justinek
Interneten zuen ospea

23:16.228 --> 23:18.563
eta zaleekin zuen harreman parasoziala…

23:18.647 --> 23:19.523
Bertikalean.

23:19.606 --> 23:21.983
…saltzeko aukera bihurtu nahi zuen.

23:22.067 --> 23:25.278
- Eskerrik asko, motel.
- Gurekin te bat hartu nahi?

23:25.362 --> 23:26.446
- Noski.
- Bale.

23:27.239 --> 23:28.240
Aurkeztuko gara?

23:28.323 --> 23:29.282
- Matthew.
- Matthew.

23:29.366 --> 23:30.575
- Chris.
- Louis.

23:30.659 --> 23:32.410
- Ezagutzen duzue?
- Bideoengatik.

23:32.494 --> 23:35.288
- Nire rol-eredu handienetako bat da.
- Bai.

23:35.372 --> 23:37.582
- Irakasten duzu…
- Bera, Andrew Tate.

23:37.666 --> 23:40.127
- Andrew Tate.
- Tristan Tate, anaiak…

23:40.210 --> 23:42.504
Oso inspirazio handiak dira.

23:42.587 --> 23:44.339
Zein da mezua?

23:44.423 --> 23:46.091
Inoiz ez amore ematea.

23:46.174 --> 23:48.802
Gizonok baliorik gabe jaio gara.

23:48.885 --> 23:50.387
Balioa sortu behar dugu.

23:50.470 --> 23:53.140
Zer esan nahi du horrek?

23:53.223 --> 23:54.307
Ba…

23:54.391 --> 23:56.101
Ez dizutela ezer emango.

23:56.184 --> 23:58.019
- Lan egin behar da.
- Bai.

23:58.103 --> 24:00.063
- Emakumeentzat zaila al da?
- Ba…

24:00.147 --> 24:02.899
- Balioa dute edertasunaren bidez.
- Bai.

24:02.983 --> 24:05.861
Hogei urteko emakumea oso ederra bada,

24:05.944 --> 24:08.864
auto edo itsasontzi batera
gonbidatuko dutelako,

24:08.947 --> 24:11.741
edo Miamira ekarriko dute
edertasun hutsagatik.

24:11.825 --> 24:16.830
Inork ez du bera gonbidatuko Miamira.
Ez dute hegazkinez ekarriko.

24:16.913 --> 24:20.333
Baliagarria izan behar du
beste gizonentzat.

24:20.417 --> 24:22.127
Bestela, inori ez zaio axola.

24:22.210 --> 24:24.045
- Hori da.
- Hala da.

24:24.129 --> 24:26.882
Aurpegira esan nahi dizut, mila esker.

24:26.965 --> 24:29.676
Nire rol-eredurik handienetako bat zara.

24:29.759 --> 24:32.721
Beti esaten ditut bi gauza.
Lehenik, maite zaitut.

24:32.804 --> 24:33.805
- Bai.
- Milesker.

24:33.889 --> 24:36.349
Eta munduan edozer gauza egin dezakezu.

24:36.433 --> 24:37.767
Elkarrekin gaude.

24:38.560 --> 24:44.566
Egunero gizon batek gelditzen nau
eta bizitza aldatu diodala esaten dit.

24:45.150 --> 24:49.905
Justinek eta bere lagunek sustatzen duten
edukia pilula gorria ideologia da.

24:49.988 --> 24:54.326
Zenbat kaka jasan behar du
Mendebaldeko gizon modernoak?

24:55.452 --> 24:58.163
Matrix filmetik atera dute esapidea.

24:58.246 --> 25:00.499
Zer da pilula gorria?

25:00.582 --> 25:02.626
Benetako egia ikusten dut.

25:03.418 --> 25:06.421
Komunikabideen gezurretik
haratago ikusten omen dute

25:06.504 --> 25:09.883
generoari eta gizonen aurkako
diskriminazioari dagokienez.

25:09.966 --> 25:11.635
Hala da, besterik ez.

25:11.718 --> 25:15.972
Pilula gorria feminismorako antidotoa da.

25:16.056 --> 25:18.975
Arautu gabeko
komunikabideen panorama berrian,

25:19.059 --> 25:22.145
podcastetan konpartitutako
filtrorik gabeko iritziak

25:22.229 --> 25:24.731
bideo laburretan
zabaltzen dira Interneten.

25:24.814 --> 25:26.024
Istorioak hor daude.

25:28.610 --> 25:32.489
Pertsonaiarik nabarmenetako batekin
elkartzera nindoan,

25:32.572 --> 25:33.949
Amrou Fudl.

25:34.491 --> 25:37.160
Balioarekin jaio zarete,
guk sortu behar dugu.

25:37.244 --> 25:41.373
- Nola jaio gara balioarekin?
- Bagina eta titiekin jaio zarete.

25:41.456 --> 25:42.415
Hilda zaude!

25:42.499 --> 25:45.335
Duela bost urte,
Segurtasun Nazionalerako Saileko

25:45.418 --> 25:48.672
agente ohi bat hasi zen
streaming eta podcast bat egiten

25:48.755 --> 25:51.800
Myron Gaines izenpean,
eta zale ugari lortu zituen.

25:51.883 --> 25:55.845
Emakumeek ez lukete bozkatu behar,
edo militarrak eta poliziak izan.

25:55.929 --> 25:57.264
Justinek bezala,

25:57.347 --> 26:01.184
bere harreman monogamo
unilateralaz arrandiatzen du.

26:01.268 --> 26:03.812
Nahi dudana egiten dut. Nirekin leiala da.

26:03.895 --> 26:05.730
Bera monogamoa da, ni ez.

26:05.814 --> 26:08.942
Kondoi putak sartzen dizkit maletan
nire bidaietarako.

26:15.740 --> 26:18.326
- Zelan? Plazera da. Louis.
- Plazera da.

26:18.410 --> 26:20.120
- Myron?
- Plazera da.

26:20.203 --> 26:23.081
Myron ez da
komunikabide nagusiez fidatzen,

26:23.164 --> 26:27.419
baina luze eta zabal hitz egin ondoren,
nirekin elkartu zen bere etxean.

26:28.086 --> 26:29.796
- Goazen ba.
- Bai, hemendik.

26:29.879 --> 26:33.174
Ongi etorri egoitzara.
Hemen grabatzen dugu.

26:33.258 --> 26:35.218
Non bizi zara?

26:35.302 --> 26:38.805
Non erlaxatzen zara
zure neskarekin telebista ikusten?

26:38.888 --> 26:40.807
Nire gauzak hemen ditut.

26:40.890 --> 26:42.851
- Sartuko gara?
- Nire gela dut.

26:42.934 --> 26:45.061
Nire neskak garbitzen duenean.

26:45.145 --> 26:46.688
- Ados.
- Garbitzera dator.

26:46.771 --> 26:49.065
- Grabatuko dut?
- Jakina.

26:50.442 --> 26:52.777
Grabatuko dut, baina ez da ezertarako.

26:52.861 --> 26:54.446
- Lasai.
- Bikain.

26:55.155 --> 26:56.573
Seguruago sentitzeko da?

26:56.656 --> 27:00.910
Kontua da polemikoa zarenean,
zu kritikatzen saiatzen direla.

27:00.994 --> 27:04.789
Horregatik galdu dute sinesgarritasuna
komunikabide nagusiek,

27:04.873 --> 27:08.126
pertsonei buruzko berri faltsuak
ematen dituztelako.

27:08.710 --> 27:09.919
Ados.

27:10.003 --> 27:13.506
Gaur elkartuko ginenez,

27:13.590 --> 27:16.926
zure edukirik polemikoenak ikusi ditut.

27:17.010 --> 27:19.971
- Ados.
- Azken urteetan igo dituzuenak.

27:20.055 --> 27:21.973
Ondo iruditzen zaizu

27:22.057 --> 27:25.310
harritu ninduten
gauza batzuk komentatzen baditugu?

27:25.393 --> 27:26.311
- Noski.
- Bai?

27:26.394 --> 27:28.313
Orduan, lan on bat egin dut.

27:28.396 --> 27:29.856
- Prest?
- Bai.

27:29.939 --> 27:31.107
Puta, ez gara berdinak!

27:31.733 --> 27:34.569
Diktadorea naiz. Zu mendekoa zara.

27:35.320 --> 27:37.530
Zakila sartu eta menderatzen zaitut.

27:37.614 --> 27:40.867
Zuk menderatzen duzu
janaria eskatzen dizudanean.

27:40.950 --> 27:42.118
Horrelakoa da.

27:42.202 --> 27:45.789
Emakumeek tipo horiek
maite dituzte, zintzoak direnak.

27:45.872 --> 27:49.501
Ez da interpretazio,
sentimendu edo iritzi kontua.

27:49.584 --> 27:51.127
Hori bost axola.

27:51.211 --> 27:52.962
"Zakila sartu?".

27:53.046 --> 27:55.006
Bai, esan nahi dudana da:

27:55.090 --> 27:58.009
"Larrua jo nahi dut,
baina hilekoa daukazu".

27:58.093 --> 28:01.638
Ez duela nahi esaten badizu,
ados, logikoki, ez duzu egingo.

28:01.721 --> 28:04.933
Baina mutilek
jakin behar dute liderrak direla.

28:05.016 --> 28:07.644
Segurua izan, zure harremaneko diktadorea.

28:07.727 --> 28:08.687
Zu zara nagusi.

28:08.770 --> 28:11.773
Uste duzu misoginoa zarela?

28:11.856 --> 28:15.735
Ez, misoginia emakumeei gorrotoa
izatea delako. Nik…

28:15.819 --> 28:17.987
emakumeak maite eta ulertzen ditut.

28:18.071 --> 28:21.324
Ulertzen ditudanez,
badakit zer komeni zaien.

28:21.408 --> 28:23.451
Haiek baino hobeto?

28:23.535 --> 28:25.620
Bai, hori da emakumeek nahi dutena,

28:25.704 --> 28:27.831
menderatuko dituen liderra.

28:27.914 --> 28:31.042
- Zure neskak Angie du izena?
- Bai.

28:31.126 --> 28:36.005
Eta beste emakume batzuekin
txandakatzen duzu?

28:36.506 --> 28:38.508
Ez nuke txandakatzen esango.

28:38.591 --> 28:41.428
Emazte asko nahi dut,
baina oraintxe bertan,

28:41.511 --> 28:44.848
zentratuta nago aurtengorako eraikitzean.

28:44.931 --> 28:46.558
Emazte asko, benetan?

28:46.641 --> 28:48.226
Hortxe dago Angie.

28:48.309 --> 28:49.477
Ezagutuko dugu?

28:49.978 --> 28:50.937
Bai, bera…

28:51.020 --> 28:52.689
Angie, kaixo esan nahi?

28:53.773 --> 28:54.607
Aupa!

28:54.691 --> 28:56.025
Laburra izango da.

28:56.109 --> 28:58.611
Aupa. Louis, plazera da. Zer moduz?

28:58.695 --> 29:00.113
Ondo, bai.

29:00.196 --> 29:02.365
Myronen zer gogoko duzu?

29:02.449 --> 29:06.536
Gure harremana dudan jartzen duten
lagunei eta jendeari esaten diet

29:06.619 --> 29:09.831
Myron modu jakin batean
aritzen dela kameren aurrean,

29:09.914 --> 29:12.542
baina nirekin ezberdina dela,

29:12.625 --> 29:14.210
eta asko maite dudala,

29:14.294 --> 29:17.547
eta maiteko dut elkarrekin gauden heinean.

29:17.630 --> 29:18.631
- Zatoz.
- Bai.

29:18.715 --> 29:21.217
- Bost izar.
- Bai, bost izar?

29:21.301 --> 29:24.345
Bai, bost izar, bai.

29:24.429 --> 29:25.972
- Bai.
- Bai.

29:26.681 --> 29:31.227
Baina ez, ondoan izateak pozten nau.
Bikaina izan da eta asko lagundu dit.

29:31.311 --> 29:35.190
Gizonen eta emakumeen
arteko harremanez hitz egin dugu.

29:35.273 --> 29:38.067
Myronek modu irekian esan du

29:38.151 --> 29:41.654
unilateralki monogamoa den
harremana izan nahi duela.

29:41.738 --> 29:45.783
- Beste harremanak izateko baimena du…
- Gure harreman irekia?

29:45.867 --> 29:47.076
…baina zuk ez.

29:47.160 --> 29:52.040
Berarekin oheratuko diren emakumeek
gau bakarra pasatuko dute berarekin,

29:52.123 --> 29:54.834
baina ez dut uste horrela ikusten nauenik…

29:54.918 --> 29:57.712
Horregatik daramat horrenbeste berarekin.

29:57.795 --> 30:00.715
- Ez ditut gauzak nahastu nahi.
- Bai.

30:00.799 --> 30:05.595
Baina etorkizunean,
baliteke emazte gehiago izatea, baietz?

30:05.678 --> 30:06.596
Badaki.

30:06.679 --> 30:09.349
Badaki zer gerta litekeen etorkizunean.

30:09.432 --> 30:10.975
Zer iruditzen zaizu?

30:12.435 --> 30:13.603
Ez dakit.

30:13.686 --> 30:16.105
Aspalditik esaten du hori.

30:16.189 --> 30:19.025
Orduan… ikusiko dugu zer gertatzen den.

30:19.108 --> 30:22.403
Ez dakit zer gertatuko den. Uste dut…

30:22.487 --> 30:26.658
Ez da laster izango,
lanean zentratuta nagoelako.

30:26.741 --> 30:28.368
- Baina gerta liteke?
- Bai.

30:28.451 --> 30:30.286
Ezin duzu betiko luzatu.

30:30.370 --> 30:34.249
Bi urte eman ditu harreman honetan.
Epe luzerako plan hori baduzu,

30:34.332 --> 30:36.918
bi errealitateek talka egingo dute.

30:37.001 --> 30:39.212
Orduan ekingo diogu. Oraingoz…

30:39.295 --> 30:40.964
Saihesten ari zara.

30:41.047 --> 30:43.424
- Hori… Auskalo, motel.
- Gauza da…

30:43.508 --> 30:45.343
Beti alda dezakezu iritziz.

30:45.426 --> 30:49.097
Agian batekin nahikoa izango da
bi neska gehiegi direlako.

30:49.180 --> 30:51.057
Jada damutu zara?

30:51.641 --> 30:54.310
Kultura honen parte diren batzuk,

30:54.394 --> 30:57.689
elite maskulinoaren
% 1 defendatzen dutenak…

30:57.772 --> 30:59.566
- Gelara eraman.
- Bai.

30:59.649 --> 31:01.609
- …uste dutenak…
- Frank, lagundu.

31:01.693 --> 31:04.362
Eta gela garbitu, mesedez.

31:04.445 --> 31:06.364
- Bai.
- Laguntza behar dut.

31:07.323 --> 31:09.659
Dena ondo? Arraroa sentitzen naiz…

31:09.742 --> 31:11.536
- Ez. Lasai.
- Deserosoa da.

31:11.619 --> 31:13.997
- Ez…
- Deseroso sentitu al zara?

31:14.080 --> 31:16.833
Ez, batere ez. Ez. Angie nirekin dago…

31:16.916 --> 31:19.544
Ez dut uste
zu bezain konbentzituta dagoenik.

31:21.671 --> 31:23.339
- Zertaz?
- Badakizu.

31:23.423 --> 31:27.635
- Beste emakumeen ideiaz.
- Ez, horretaz hitz egin dugu.

31:27.719 --> 31:29.596
- Minduta zirudien.
- Ez.

31:29.679 --> 31:30.972
- Ez.
- Ez.

31:31.055 --> 31:32.056
- Bai.
- Ez.

31:32.140 --> 31:34.225
- Erabat.
- Ez, ondo dago.

31:34.309 --> 31:38.980
"Nahiago al zenuke Myron
zuretzat bakarrik izatea?" esango banio,

31:39.063 --> 31:41.190
ez duzu uste baietz esango lukeela?

31:41.274 --> 31:44.360
"Zoriontsu egingo duena" esango luke.

31:44.444 --> 31:47.989
Berarekin pasatzen dut denbora
beste emakumeekin banago ere.

32:01.002 --> 32:03.004
Irekita dago? Itxi egin duzu.

32:03.087 --> 32:04.297
Ez.

32:06.925 --> 32:07.759
Milesker.

32:07.842 --> 32:10.094
Ez nintzen adarra jotzen ari.

32:10.803 --> 32:13.556
Justin hobeto ulertu nahi nuen,

32:14.641 --> 32:17.435
baita nondik datozen bere sinesmenak ere.

32:17.518 --> 32:21.773
Askok uste dute ez naizela zoriontsua
eta ez dudala maitasunik biziko.

32:21.856 --> 32:22.690
Zergatik?

32:22.774 --> 32:25.401
Nire iritziengatik
edo sexu-zaletasunengatik.

32:25.485 --> 32:27.904
Emazteak eta biok neska-lagunak baditugu,

32:27.987 --> 32:30.615
edo demagun
hiruzpalau neska-lagun ditugula,

32:30.698 --> 32:33.660
orduan, bat-batean
ezin naiz zoriontsua izan.

32:34.243 --> 32:38.706
Asko obsesionatuta daude,
nire izena tatuatu dute.

32:38.790 --> 32:40.333
Zergatik?

32:40.416 --> 32:42.961
- Zergatik zer?
- Tatuatu duten zure izena.

32:43.044 --> 32:45.713
Nire emaztearengan
ikusi dutelako segur aski.

32:50.551 --> 32:53.262
Justinen jatorria ikertu nuen apur bat,

32:53.346 --> 32:56.140
Louisianako herri txiki batean hazi zen.

32:56.224 --> 32:59.560
- Familia aberatsa duzu?
- Ez. Bai, zera. Inola ere ez.

32:59.644 --> 33:02.146
Hego Louisianakoa naiz, dirurik ez.

33:02.730 --> 33:07.610
Unibertsitateko futbol izarra izan zen,
gero RedIron Construction eratu zuen.

33:07.694 --> 33:11.656
Altzairu-handikiaren irudia
erabili zuen podcastetan agertzeko.

33:11.739 --> 33:13.616
Dena galduz gero, berriro sor zenezake?

33:13.700 --> 33:17.704
Utz nazazu edozein tokitan.
Sei aste eta habeak jartzen ibiliko naiz.

33:17.787 --> 33:22.041
Baina deskribatutakoaren
zer zen egia jakitea zaila zen.

33:23.084 --> 33:25.211
Motel! Zer moduz?

33:25.294 --> 33:27.672
Bere apartamentu nagusia erakutsi zidan,

33:27.755 --> 33:30.258
han bizi zen bikotekidearekin
eta bi alabekin.

33:30.925 --> 33:34.220
Nahiago duzu emaztea
kameran ez agertzea, baietz?

33:34.303 --> 33:36.222
- Erabat.
- Umeak ere bai.

33:36.305 --> 33:38.307
Familia babestu nahi dut,

33:38.391 --> 33:40.435
edozein gizonek bezala.

33:40.518 --> 33:43.771
Baton Rougetik etorri ziren
duela hilabete gutxi,

33:43.855 --> 33:46.649
Justinek bere sare sozialak handitzeko

33:46.733 --> 33:49.360
eta Trumpen zirkuluarekin
loturak sortzeko.

33:49.444 --> 33:50.820
Barronekin afaldu nuen.

33:50.903 --> 33:52.280
- Non?
- Mar-a-Lagon.

33:52.363 --> 33:54.907
- Bai?
- Bart Donald ezagutu nuen, bai.

33:54.991 --> 33:57.785
Baina lauzpabost aldiz
egon naiz Mar-a-Lagon.

33:59.495 --> 34:01.998
- Leihoak zoragarriak dira.
- Ederra da.

34:02.081 --> 34:04.417
Zenbat balio zuen?

34:04.500 --> 34:06.210
- Honek?
- Edo alokatu duzu?

34:06.919 --> 34:08.671
Ez, alokatzen dut.

34:08.755 --> 34:10.798
Fakturekin, 20 000 hilean.

34:10.882 --> 34:13.259
Zein da zure ondarea?

34:13.342 --> 34:16.846
Begiratu nuen azken aldian, 30 inguru.

34:16.929 --> 34:19.056
- 30…
- Milioi, bai.

34:19.140 --> 34:22.602
Ez naiz beste batzuk bezain aberatsa,
baina pozik nago.

34:24.228 --> 34:25.938
Terraza erakutsiko dizuet.

34:30.735 --> 34:32.737
- Beraz…
- Hori zure igerilekua da?

34:32.820 --> 34:33.738
Bai.

34:35.031 --> 34:36.699
Zergatik Miami?

34:36.783 --> 34:39.243
Duela 120 urte bizi izan banintz,

34:39.327 --> 34:43.122
Kaliforniarako bidean nengokeelako
urre bila. Maite dut.

34:43.206 --> 34:48.169
Dela pilula gorria komunitatea,
dela manosfera,

34:48.252 --> 34:51.255
zerbait zuzentzeko nahia duzu,

34:51.339 --> 34:54.634
kulturaren aldaketa bat zuzentzeko.

34:55.134 --> 34:59.680
Benetan uste dut mundua
norabide okerrerantz joan dela

34:59.764 --> 35:02.809
ez delako onartzen

35:02.892 --> 35:06.771
gizon batek energia maskulinoa
izatea, indartsua izatea.

35:06.854 --> 35:08.272
Toxikoa deitzen zaio.

35:08.356 --> 35:12.777
Feminismoarekin nahastu da
eta emakumeei gizonak izateko eskatu zaie.

35:13.569 --> 35:17.323
Gizonok asmatu, eraiki
eta gizartea mantentzen dugu.

35:17.406 --> 35:19.867
Egia da, eta…

35:19.951 --> 35:21.911
Emakumeek ez dute hori egiten?

35:22.411 --> 35:23.955
Begiratu zure ingurura.

35:24.038 --> 35:27.834
Emakume batek asmatu
edo eraiki duen ezer ikusten al duzu?

35:27.917 --> 35:30.336
- Gure inguruan?
- Ezer ez.

35:30.419 --> 35:33.798
Gizonek eraikin hauek
eraiki eta diseinatu dituzte.

35:33.881 --> 35:35.258
Ziur badakigu?

35:35.341 --> 35:37.385
- Gertaera bat da.
- Asko…

35:37.468 --> 35:40.513
Baina hori ez da txarra.
Hori da beste kontua.

35:40.596 --> 35:43.224
Ez ditut emakumeak gorroto, maite ditut.

35:43.307 --> 35:46.811
Ondo iruditzen zaizu
emakumeek arkitekto, astronauta,

35:46.894 --> 35:50.648
- ekintzaile izan nahi izatea?
- Erabat. Noski baietz.

35:50.731 --> 35:52.150
Hori nahi badute.

35:52.233 --> 35:54.193
Baina uste duzu ez dutela nahi.

35:54.277 --> 35:55.653
Batzuek bai.

35:55.736 --> 35:57.697
Baina orokorrean, uste dut

35:57.780 --> 36:01.200
senarren bila dabiltzala
eta familiak izan nahi dituztela.

36:02.660 --> 36:05.204
Ez zara altua, eta gimnasiora zoaz,

36:05.288 --> 36:09.083
eta zure herrian ezaguna zara,
eta dirua irabazten duzu,

36:09.167 --> 36:13.129
nola ez duzu herriko emakumerik
ederrenetakoa izango, edo pare bat.

36:13.212 --> 36:15.923
Agian ez duzu Miamiko ederrena lortuko,

36:16.007 --> 36:20.511
baina Amerikako herri txiki batean
zortziak edo bederatziak eskura ditzakezu.

36:20.595 --> 36:24.140
Nik badakit eraikinak
egin ditudalako herrialde osoan zehar.

36:24.223 --> 36:25.349
Hortik dabiltza.

36:25.433 --> 36:28.644
Ezerk ez dizu eragotziko
nahi duzuna lortzea.

36:28.728 --> 36:31.063
Potroak izan eta ekin.

36:31.147 --> 36:32.148
Bai.

36:32.231 --> 36:34.442
- Esan du izateko…
- Potroak.

36:34.525 --> 36:36.110
"Potroak izan" esan du?

36:36.194 --> 36:37.528
- Eta ixo.
- Bai.

36:37.612 --> 36:39.822
- Ixo eta potroak izan?
- Hala da.

36:39.906 --> 36:43.034
Miamiko hondartza batean
nengoen Mattie eta Chrisekin,

36:43.117 --> 36:45.953
te-etxean ezagutu nituen
Justinen bi zaleak.

36:46.037 --> 36:47.872
Hobeto ulertu nahi nuen

36:47.955 --> 36:51.250
manosferako edukietatik zer gogoko duten.

36:51.334 --> 36:55.755
Justin Wallerren pentsaerak
ni bezalako gazteak inspiratzen ditu,

36:55.838 --> 36:58.424
etxean eredu maskulinorik izan ez dugunok.

36:58.507 --> 37:00.635
Gizonoi ez digute lagunduko.

37:00.718 --> 37:02.595
Etxegabea baldin banaiz,

37:02.678 --> 37:06.807
ez dut itxarongo nire bizitza
konpon dezaten nik konpon badezaket.

37:06.891 --> 37:08.142
- Eskuak…
- Bai.

37:08.226 --> 37:11.520
Andrew Tatek hori egiten du.
Ez dakit zer den.

37:11.604 --> 37:13.731
- Matrixarekin lotura omen du.
- Bai.

37:13.814 --> 37:17.568
Ba al dakizue…
Matrix izeneko kontzeptu bat dagoela.

37:17.652 --> 37:23.866
Funtsean, bai, gizarteak ematen diguna
onartzeko hazten gaituzte.

37:24.367 --> 37:27.662
Eta berak sustatzen duena da
ezetz esan behar duzula.

37:27.745 --> 37:30.706
Ezetz esan eta zure helburuak lortu.

37:30.790 --> 37:34.877
Amari lagunduko diot. Ondarea
sortuko dut nire umeentzat, amarentzat,

37:34.961 --> 37:38.422
gainerakoentzat,
eta ezerk ez nau oztopatuko.

37:38.506 --> 37:41.008
- Bulegoko lanak ez dizu hori emango.
- Ez.

37:41.092 --> 37:43.219
- Hori da matrixa.
- Matrixa lana da.

37:43.302 --> 37:44.637
- Kutxa hori.
- Kutxa.

37:44.720 --> 37:46.681
Egunero lanera joatea,

37:46.764 --> 37:49.934
bizitza hobe bat sakrifikatzea
zure familiarentzat.

37:50.017 --> 37:51.978
Jendeak ez du nahi…

37:53.270 --> 37:56.816
Ez dute gizonen ahalduntzea ikusi nahi.
Mehatxu bat delako.

38:05.449 --> 38:08.661
Mattie Miamira etorri zen
duela bi urte arrakasta bila,

38:08.744 --> 38:10.454
baina ez zen erraza izan.

38:10.538 --> 38:11.539
Goazen.

38:12.665 --> 38:14.583
Duela gutxi, etxegabea izan zen.

38:15.126 --> 38:17.128
Zure autoan lo egiten zenuen?

38:17.211 --> 38:18.462
Bai, hori iragana da,

38:18.546 --> 38:21.424
baina eskerrak,
Jaunak hortik atera ninduen.

38:21.507 --> 38:24.844
Neure buruaz erruki nintzen,
gizagaixo bat nintzen.

38:24.927 --> 38:27.722
gauero negar egiten nuen.
Ez nuen janaririk.

38:27.805 --> 38:29.181
Bi aukera nituen.

38:29.265 --> 38:33.811
Nire egoeragatik kexatzen jarraitu
edo konponbideetan pentsatu.

38:33.894 --> 38:36.397
Ikuspuntua aldatzen hasi.

38:36.480 --> 38:39.734
Gizonok sufritu behar dugu.
Ezin gara zoriontsuak izan.

38:39.817 --> 38:42.111
Porrotekin gehiago ikasten da.

38:42.611 --> 38:45.114
- Ez dugu depresioan sinisten.
- Nola?

38:45.197 --> 38:46.324
Ez dugu sinisten.

38:46.407 --> 38:50.077
Pertsona normal batek
dena dauka arrakasta izateko,

38:50.161 --> 38:53.289
eta hala ere, depresioa duzu,
zure buruaz erruki zara…

38:53.372 --> 38:54.665
Tresnak badituzu.

38:54.749 --> 38:56.667
Nire anaia zendu zen.

38:56.751 --> 38:58.127
Triste nengoen,

38:58.210 --> 39:00.379
baina zerbait positibo bihurtu nuen.

39:00.463 --> 39:01.464
Nola hil zen?

39:02.882 --> 39:06.469
Bere buruaz beste egin zuen.
Baina hori iraganean dago.

39:06.552 --> 39:08.012
Hori erabili behar dut,

39:08.095 --> 39:11.891
handi bihurtu behar dut,
niretzat eta nire anaiarentzat ere bai.

39:16.812 --> 39:19.273
Lehen aldiz, hasi nintzen ulertzen

39:19.357 --> 39:23.694
nola mezu maskulinistak
norabidea eta itxaropena ematen dizkien

39:23.778 --> 39:25.821
zailtasunak bizitzen ari direnei.

39:28.282 --> 39:32.203
Baina horrekin zetorren
mesfidantzak ere harritu ninduen.

39:32.286 --> 39:37.500
Gizonek huts egin dezaten
diseinatutako matrix bat.

39:39.001 --> 39:40.669
- Zer moduz?
- Primeran.

39:50.763 --> 39:53.265
Miamiko txakurrik azkarrena.

39:53.849 --> 39:56.394
Myronen podcastean aterako nintzen.

39:58.479 --> 39:59.772
Frank, ireki atea.

40:00.481 --> 40:02.024
Manosfera osoko

40:02.108 --> 40:05.820
programarik pozoitsuenetakotzat
hartzen denez,

40:05.903 --> 40:08.948
ez zen erabaki erraza izan,
baina lanean ikustea

40:09.031 --> 40:12.535
eta bere publikoa ulertzea
garrantzitsua iruditu zitzaidan.

40:12.618 --> 40:14.537
- Walter.
- Louis. Zer moduz?

40:14.620 --> 40:17.248
Konbentzitu behar izan nuen
itzultzen uzteko.

40:17.331 --> 40:20.751
Ez zegoen pozik
Angierekin izandako elkarrizketarekin.

40:22.044 --> 40:24.922
Edateko zerbait nahi baduzue,
galdetu andreei.

40:25.005 --> 40:29.051
Fresh&Fit AfterHours izeneko
sekzioan aterako nintzen.

40:29.135 --> 40:32.763
Emakume potoloa bazara,
ez duzu ezertarako balio.

40:32.847 --> 40:36.934
Hemen, Myronek eta Walterrek
emakume influencerrekin debatitzen dute.

40:37.017 --> 40:39.061
Handia zara. Ez zara erakargarria.

40:39.145 --> 40:43.023
Eta horrela aritzea
lotsagarria da gizartearentzat.

40:43.107 --> 40:45.442
Puta bat zara, ospa nire estudiotik.

40:45.526 --> 40:46.986
- Zure senarrarengana.
- Goazen!

40:47.069 --> 40:49.363
- Banoa.
- Zoaz. Lotsagarria zara.

40:50.072 --> 40:52.700
Hiru, bi, bat.

40:54.285 --> 40:57.413
Zuzenean gaude.
Ongi etorri Fresh&Fit podcastera.

40:57.496 --> 40:59.999
Stirling Cooper gonbidatu berezia dugu!

41:00.082 --> 41:03.836
Myron hasi zen
maitasun coach batekin hizketan,

41:03.919 --> 41:07.339
baita Stirling Cooperrekin ere,
zakilen luzapenetan aditua.

41:07.423 --> 41:10.759
Lehen porno izarra nintzen.
YouTubeko kanal bat nuen.

41:10.843 --> 41:13.679
Logelako arazoak konpontzen
irakasten nuen,

41:13.762 --> 41:17.433
eta bai, txortan ondo egiten.

41:17.516 --> 41:20.436
Neskari nahi duena ematen,
subkontzienteki.

41:20.519 --> 41:23.731
Emakumearen izaerari
buruzko guztia gezurra da.

41:23.814 --> 41:26.817
Makillajea daramate.
Ez dakizu noiz duten hilekoa.

41:26.901 --> 41:28.777
Ez dizute kasurik egiten.

41:29.653 --> 41:31.405
Ni sartu baino lehen,

41:31.489 --> 41:34.533
neskak kontratatzen dituen
emakumea ezagutu nuen.

41:34.617 --> 41:37.161
- Zer moduz?
- Aupa, plazera da.

41:37.244 --> 41:39.705
- Louis.
- Icy dut izena.

41:39.788 --> 41:41.081
- Icy.
- Laguntzailea.

41:41.165 --> 41:45.711
Neskak Fresh&Fiten
aterako dira? Programan?

41:45.794 --> 41:51.509
Bai, lehen borrokak izaten ziren
alkohola ematen genuenean,

41:51.592 --> 41:55.346
gau zailak ziren emozioek
neskak hartzen zituztenean.

41:55.429 --> 41:58.057
Emakumeei dagokienez…

41:58.140 --> 42:00.601
Ez, lagun. Mutila zara.

42:00.684 --> 42:04.313
Myron gure elkarrizketaz konturatu zen.

42:04.897 --> 42:06.899
Ez eskatu argazkiak larrugorrian.

42:06.982 --> 42:07.900
Lotsagarria da.

42:10.694 --> 42:12.196
Hanka sartu dut.

42:13.781 --> 42:15.032
Ados.

42:16.200 --> 42:17.201
Ondo zaude?

42:19.453 --> 42:21.372
Zer gertatu da? Dena ondo?

42:21.455 --> 42:23.540
Ez dakit hau nola esan,

42:23.624 --> 42:26.669
baina ezin diot
galdera gehiagori erantzun.

42:26.752 --> 42:27.795
- Ez.
- Bai.

42:27.878 --> 42:29.421
- Ados.
- Barkatu.

42:29.505 --> 42:30.589
Ez kezkatu.

42:31.715 --> 42:33.842
- Eskerrik asko.
- Ados, lasai.

42:33.926 --> 42:34.927
Milesker.

42:36.345 --> 42:37.596
Barkatu mozteagatik.

42:37.680 --> 42:39.473
- Lasai.
- Ez da niregatik.

42:39.557 --> 42:41.809
Barkatu gauzak konplikatu badizkizugu.

42:41.892 --> 42:45.145
Ez, kontua da ezin dudala.
Hori besterik ez.

42:45.854 --> 42:48.482
Myronek Icy isilarazi omen zuen.

42:48.566 --> 42:49.733
Esaiozu jaisteko.

42:49.817 --> 42:52.194
Ez al zaizue arraroa iruditzen…

42:52.278 --> 42:54.029
Eta han geratzeko.

42:54.113 --> 42:57.366
Baina zergatia jakin baino lehen,
espektakulua hasi zen.

42:59.618 --> 43:02.246
EMAKUME, FITNESS ETA FINANTZEKIN LAGUNTZEN

43:02.329 --> 43:04.623
Ongi etorri berriro Fresh&Fitera.

43:04.707 --> 43:08.627
Axola ez bazaizue,
esan zuen izena, adina eta ogibidea.

43:08.711 --> 43:12.798
Ruby naiz, 22 urte ditut.
Zerbitzaria naiz diskoteka batean.

43:12.881 --> 43:16.635
Giselle dut izena.
Oraintxe bertan modelo lanetan nabil.

43:16.719 --> 43:20.306
Aupa, Caro naiz.
Modeloa naiz sare sozialetan.

43:20.389 --> 43:21.682
OnlyFans esan.

43:21.765 --> 43:24.602
Ba ez. Uste dut OnlyFans utziko dudala.

43:24.685 --> 43:27.813
Konpainia dugu.
Louis, zure burua aurkeztuko duzu?

43:27.896 --> 43:30.399
Louis dut izena,
dokumentalak egiten ditut.

43:30.482 --> 43:33.652
Denbora pasatzen ari naiz
Myronekin hobeto ezagutzeko.

43:33.736 --> 43:35.696
Dioten bezain toxikoa al naiz?

43:35.779 --> 43:39.992
Behin betiko juzgua egiteko
itxaroten ari naiz.

43:40.075 --> 43:41.702
- Galdera bat.
- Ados.

43:41.785 --> 43:45.247
Andreak, axola ez bazaizue…
Hiru herrialde aipa ditzakezue?

43:46.206 --> 43:47.833
Portugal.

43:48.417 --> 43:50.377
- Ozenago, ostia.
- Bartzelona.

43:51.378 --> 43:53.213
Ados, eta zuk?

43:54.923 --> 43:58.677
Formatuak emakumeak
umiliatzeko zirudien gehienbat.

43:58.761 --> 44:01.472
Kasu egingo dizuen
tipo arrakastatsua nahi duzue.

44:01.555 --> 44:03.432
Erabat. Nik behintzat, bai.

44:03.515 --> 44:05.601
Kalkulagailua, mesedez?

44:05.684 --> 44:08.604
Emakumeen zorakeria
neurtzeko kalkulagailua da.

44:08.687 --> 44:10.189
- Ados.
- Garaiera?

44:10.272 --> 44:12.191
- 1,80.
- Arraza?

44:12.274 --> 44:14.401
Beltza nahiago dut.

44:14.485 --> 44:15.986
Gutxieneko soldata?

44:16.487 --> 44:18.989
Urtean 300 000 esango dut.

44:19.073 --> 44:22.576
Zure gizona gizonen
biztanleriaren % 1 baino gutxiago da.

44:22.660 --> 44:25.871
Zure bizitza osoa senargabe emango zenuke?

44:25.954 --> 44:27.122
Ez duzu aurkituko.

44:27.206 --> 44:29.291
Beste emakumeekin egotea onartuko zenuke?

44:29.375 --> 44:31.085
- Inola ere ez.
- Ba zorte on.

44:31.168 --> 44:33.837
Gizonek zeuen balioa
gehiegi prezatzen duzue.

44:33.921 --> 44:35.923
Ez zarete uste bezain onak.

44:36.006 --> 44:38.926
Baina kontua da denek
gauza bera esaten duzuela.

44:39.009 --> 44:40.511
Gizonek gutxi eskatzen dute.

44:40.594 --> 44:44.056
Emango ez badiozu,
emango dion 21 urteko neska bilatuko du.

44:45.224 --> 44:48.477
Inoiz ezkondu ez den
norbait bezala ari zara hizketan.

44:48.560 --> 44:51.897
Harreman bat alderdi fisikoa
baino askoz gehiago da.

44:51.980 --> 44:57.361
Emakumeekin egoteko lehen arrazoia
euren edertasuna eta sexualitatea da.

44:57.444 --> 44:59.780
Bai eta ez. Erakarri ahal zaitu

44:59.863 --> 45:03.242
azkarra delako eta xelebrea delako.

45:04.576 --> 45:07.496
"Myronen gertuko putarentzat,
denak engainatzen…".

45:07.579 --> 45:11.083
Ordainduz gero,
ikusleen iruzkinak irakurtzen ziren.

45:11.166 --> 45:12.376
Masiam. 20 dolar.

45:12.459 --> 45:16.046
"Myronen aulkitik bi tokitara,
plastilinazko kopeta duena,

45:16.130 --> 45:18.298
amore eman eta itxi aho puta…".

45:19.174 --> 45:21.510
Axola al du zenbatekin oheratu zaren?

45:21.593 --> 45:25.305
Ez nazazu juzgatu eta ez zaitut juzgatuko.
Hutsetik hasiko gara.

45:25.389 --> 45:27.683
Iraganekoa iraganean geratuko da.

45:28.267 --> 45:29.601
Jarri bideoa.

45:29.685 --> 45:31.729
Neurozientzialaria naiz.

45:31.812 --> 45:36.900
Ikerketen arabera, emakumeek
DNA gordetzen dute espermaren bidez.

45:36.984 --> 45:41.447
DNA arrotza garunean, organoetan
eta ugalketa-sisteman aurkitu da,

45:41.530 --> 45:43.615
baina ondorioak ez dira aipatzen.

45:43.699 --> 45:46.660
Zergatik izaten dute
ume batzuek mutil-ohien antza?

45:46.743 --> 45:47.995
Honengatik gehienbat.

45:48.078 --> 45:49.997
Gizon askorekin oheratu badira,

45:50.080 --> 45:53.333
mutazio negatiboen arriskua
handiagoa izango da.

45:53.417 --> 45:55.794
- Louis, zer deritzozu?
- Bideoa…

45:55.878 --> 45:57.546
Tontakeria hutsa da.

45:57.629 --> 46:02.676
"Zure umeak zure aurreko
bikotekidearen antza du", parte hori.

46:02.759 --> 46:04.178
Inork ez du pentsatzen.

46:04.261 --> 46:06.555
- Datu…
- Erokeria hutsa da.

46:06.638 --> 46:10.476
Datu zientifikoek erakusten dituzte
gurasoekiko lotura horiek.

46:10.559 --> 46:13.103
Interneteko desinformazioa
aipatzen denean,

46:13.187 --> 46:14.980
horri buruz ari dira.

46:15.063 --> 46:17.316
Uste dut ondoriorik garrantzitsuena…

46:17.399 --> 46:19.151
Parte hartu nuenean,

46:19.234 --> 46:22.905
ikusi nuen txatekoak
ni aztertzen ari zirela.

46:22.988 --> 46:24.490
NOR DA AGUREA

46:24.573 --> 46:27.326
Anonimoek kontrolik gabe idazten zuten.

46:27.409 --> 46:30.120
BURKO BAT BAINO LEUNAGOA
LOUIS HASERRE DAGO

46:30.204 --> 46:32.915
Ados, bihar bueltan izango naiz 17:00etan.

46:32.998 --> 46:34.958
- MyronGainesX. Agur.
- Aio.

46:36.418 --> 46:41.048
Generoen arteko harremanen inguruko
iritzi erredukzionistaz hausnartu nuen.

46:41.131 --> 46:45.260
Alegia, emakumeak eta gizonak
onak ziren estatistiken arabera,

46:45.344 --> 46:47.971
dirua, altura, sexu-harremanen kopurua.

46:50.974 --> 46:55.646
Baina ikusi nuen Angie,
Myronen neska, ez zela estudioan egon.

46:55.729 --> 46:58.732
Arazoari buruz galdetzea erabaki nuen.

46:58.816 --> 47:01.902
Iruditu zait ez duzula nahi

47:01.985 --> 47:04.154
Angie dokumentalean atera dadin.

47:04.238 --> 47:06.198
Zergatik galdetu nahi nizun.

47:06.824 --> 47:08.742
Ni fokuaren azpian nago,

47:08.826 --> 47:11.453
eta ez dut nahi berak jasan behar izatea.

47:11.537 --> 47:13.914
Programan ateratzen da? Ikusi dut.

47:13.997 --> 47:16.458
- Ez.
- Jada ez? Ikusi dut.

47:16.542 --> 47:17.918
Aspaldi. Frank, eseri.

47:18.001 --> 47:21.547
Zoriontsua izatean zentra dadin
nahi dut. Ez du agertu behar.

47:21.630 --> 47:24.258
- Zuk ala berak erabaki du?
- Biok.

47:30.806 --> 47:32.975
Honekin, Miamitik nindoan

47:33.850 --> 47:38.480
Angierekin hitz egiteak Myron gogaitu
izanaren sentsazio saihestezinarekin.

47:39.064 --> 47:43.652
Ahul eta ez behar bezain alfa
ageri zela sentitzen zuela.

47:45.362 --> 47:49.408
Baina Fresh&Fiten agertzea
ere nuen buruan,

47:49.491 --> 47:52.077
eta Myronen eta Instagrameko modeloen

47:52.160 --> 47:55.831
eta OnlyFanseko
nesken arteko harreman sinbiotikoan,

47:55.914 --> 47:58.458
elkar erabiltzen baitute ospea lortzeko.

48:02.796 --> 48:08.468
Manosferako ohiko taktika da
balio tradizionalak defendatzea

48:08.552 --> 48:13.223
eta aldi berean, bikini txikiak
daramatzaten modeloekin ageri nahi izatea.

48:14.057 --> 48:15.726
Aupa, aktibo gaude.

48:16.560 --> 48:19.438
HSekin eman nuen denboran pentsatu nuen.

48:19.521 --> 48:23.609
Antzeko jarrera zuen,
OnlyFanseko neskez aprobetxatzen zen

48:23.692 --> 48:26.320
nazkagarriak deitzen zien bitartean.

48:26.403 --> 48:28.739
Ados, hemen dago. Goazen.

48:28.822 --> 48:31.825
Bonnie Blue influencerrarekin
egindako elkarrizketa,

48:31.908 --> 48:35.495
ezaguna egun bakarrean
mila gizonekin oheratu zela esateagatik,

48:35.579 --> 48:37.289
horren azken adibidea zen.

48:37.789 --> 48:42.210
Ez dago idolatratzeko emakume txarragorik.
Beste zerbait egin zenezakeen.

48:42.294 --> 48:44.671
Espero nuen jantziagoa izatea.

48:44.755 --> 48:45.923
Eta zure gurasoak?

48:46.006 --> 48:48.008
- Harro daude.
- Ez.

48:48.091 --> 48:49.468
Hau aspergarria da.

48:49.551 --> 48:51.845
- Ez daude harro.
- Oso aspergarria.

48:52.888 --> 48:54.473
Zergatik haserretu zara?

48:54.556 --> 48:57.559
Mikroa kendu duzu,
ilehori tentela. Jarri berriro.

48:57.643 --> 48:59.645
Ostia, Bonnie haserretu egin da.

49:03.190 --> 49:06.151
Kontraesan txundigarria zen.

49:06.234 --> 49:08.987
Nirekiko mesfidantza txikiagoa zen orain,

49:09.071 --> 49:13.992
seguruenik grabazioari buruzko edukiek
sare sozialeko profila handitu ziotelako.

49:14.076 --> 49:14.952
B naiz.

49:15.035 --> 49:15.911
- B?
- Bai.

49:15.994 --> 49:17.955
Berriro hitz egingo genuen.

49:18.580 --> 49:21.583
- Segurtasuna?
- Bai. Onena.

49:25.587 --> 49:28.382
- Zelan?
- Zelan? Zer ondo berriro ikustea.

49:29.758 --> 49:32.135
Bonnie Blueren elkarrizketa ikusi dut.

49:32.219 --> 49:33.762
- Bai?
- Interesgarria.

49:33.845 --> 49:35.639
Nazkagarria da, anaia.

49:36.932 --> 49:40.602
Pertsona gisa
erabat higuingarria iruditzen zait.

49:40.686 --> 49:42.312
Zergatik elkarrizketatu ba?

49:42.396 --> 49:43.397
Ospea.

49:44.064 --> 49:46.566
- Ospea berari esker?
- Bai.

49:46.650 --> 49:48.527
Bisitak ekarri zituen. Eta…

49:48.610 --> 49:51.488
Telegramen 500 000 pertsona dituzu, ezta?

49:51.571 --> 49:54.574
- Bai.
- Only Fanseko neskak zabaltzen dituzu.

49:54.658 --> 49:55.492
Bai.

49:55.575 --> 49:57.661
Kontraesanik ikusten al duzu?

49:57.744 --> 49:59.413
Ez, argi esan dudalako

49:59.496 --> 50:01.832
axola ez zaidala eta diruagatik dela.

50:01.915 --> 50:03.375
Niri bost…

50:04.126 --> 50:05.335
Moraltasuna?

50:05.419 --> 50:07.045
Badakit ez dela ona.

50:07.129 --> 50:12.092
Jendeari esaten diot:
"Ez ikusi pornoa, tristea da, patetikoa".

50:12.175 --> 50:15.303
Ezin duzu esan:
"Sustatzen dut, baina ez ezazue egin".

50:15.387 --> 50:16.388
Baina ahal da…

50:16.471 --> 50:19.141
- Ahal da, baina ez du ezer esan nahi.
- Nola?

50:19.224 --> 50:22.477
Gimnasiora joateko
gonbidatuko baninduzu bezala da,

50:22.561 --> 50:25.105
eta barruan donut piloa aurkituko banu.

50:25.188 --> 50:28.692
Donutez betetako kutxa
aurpegian jarriko dizut.

50:28.775 --> 50:33.029
"Jaten baduzu, galdu duzu.
Entrenatzera noa". Mezu nahasgarri bat da.

50:34.364 --> 50:35.532
Zure aukera da.

50:35.615 --> 50:37.617
Jan nahi baduzu, jan,

50:37.701 --> 50:39.286
baina denda nirea da.

50:39.786 --> 50:42.748
Gimnasiora bazatoz
edo donutak jaten badituzu,

50:42.831 --> 50:44.332
dirua lortuko dut.

50:44.416 --> 50:48.920
Nire umeak zoriontsuak izango dira.
Nahi dudana egin dezakete.

50:49.004 --> 50:51.214
Bonnie Blue dirudizu pixka bat.

50:51.298 --> 50:52.466
Nolatan?

50:52.549 --> 50:54.593
Zure erabakiek ez dute axola.

50:54.676 --> 50:58.055
Dirua irabaziko duzunez
zure umeek bizitza on bat izateko,

50:58.138 --> 50:59.848
zure erabakiek ez dute axola.

50:59.931 --> 51:04.811
Neskekin argazkiak ateratzea
eta mila mutilekin oheratzea berdina da?

51:04.895 --> 51:08.315
- Justifikatzen ari zara.
- Ez nazazu Bonnierekin alderatu.

51:08.398 --> 51:10.817
- Haserre zaude?
- Ez nago haserre.

51:10.901 --> 51:12.819
Auskalo zergatik zirikatzen nauzun.

51:12.903 --> 51:15.071
Pertsona ona izaten saiatu al zara?

51:18.325 --> 51:20.660
- Nola? Zer diozu?
- Jendea inspiratu.

51:20.744 --> 51:26.124
Ez sustatu euren bultzadarik txarrenak.
Animatu erabaki zuzenak hartzera.

51:27.084 --> 51:28.710
Galdera ona da.

51:29.294 --> 51:31.630
Gauza onak egin izan banitu,

51:31.713 --> 51:35.342
ez nintzen sare sozialetan
ospetsu bihurtuko,

51:35.425 --> 51:40.430
zuzeneko bideoak egiten ditudanean,
neskekin hitz egiten dudanean,

51:41.223 --> 51:43.183
batzuek ez dutelako atera nahi.

51:43.266 --> 51:46.686
Orduan, "Ez dut inor haserretu nahi"
pentsatu izan banu,

51:46.770 --> 51:48.730
"Ez dut ez dakit zer egin nahi",

51:48.814 --> 51:50.357
ez nengoke hemen.

51:50.440 --> 51:53.026
Eta niretzat bizi naiz, ez besteentzat.

51:57.197 --> 52:01.785
Bere ikuspuntu egoistarekin
eta horrek zekartzan kontraesanekin,

52:01.868 --> 52:06.998
HSen azken proiektua House of Heat zen,
OnlyFans edukien inguruko etxe bat,

52:07.082 --> 52:10.669
eduki pornografikoen sortzaileak
bizi eta promozionatzeko.

52:11.169 --> 52:14.214
HSek bere kanaletan
zabaltzen zituen euren kontuak

52:14.297 --> 52:16.258
mozkinen parte bat lortuz.

52:21.763 --> 52:23.181
- HSTikkyTokky!
- Goazen.

52:23.265 --> 52:26.143
- Tira, anaia.
- Plazera da, motel.

52:26.226 --> 52:28.603
Marbellako hondartzako klub batean,

52:28.687 --> 52:31.773
HSek House of Heateko
modelo bat aurkeztu zidan.

52:31.857 --> 52:34.526
Louis, hau Ellie Nutts da.

52:35.068 --> 52:36.736
- Aupa, Ellie.
- Plazera da.

52:36.820 --> 52:40.198
TikToken hasi zen igeltsero sexy gisa,

52:40.282 --> 52:42.784
ia 200 000 jarraitzaile zituen,

52:42.868 --> 52:45.412
eta hori erabili zuen OnlyFanserako.

52:45.495 --> 52:46.830
IGELTSERO SEXYA

52:47.497 --> 52:50.500
Mundu guztia klikatzera.
Hau kontu berria da.

52:51.084 --> 52:53.128
Mundu guztia mezuak bidaltzera.

52:53.211 --> 52:56.548
Louis hemen dugu bigarren aldi batez.

52:57.048 --> 52:59.885
- Lehengoan bikain pasatu zuen.
- Ez naiz edukia.

52:59.968 --> 53:02.929
- Bueltan da taldearekin.
- Kameren atzean nago.

53:03.930 --> 53:05.348
Edukia da.

53:05.432 --> 53:06.641
Eta Ellie?

53:06.725 --> 53:09.144
Ez dut ahaztuko. Denek ezagutzen dute.

53:09.227 --> 53:11.104
- Lasai, Louis.
- Kaixo.

53:11.730 --> 53:14.357
- Ellie, House of Heaten egon zinen?
- Bai.

53:14.441 --> 53:16.651
Protagonista zinen. Bost zineten?

53:16.735 --> 53:18.111
Zenbat izan ginen?

53:18.612 --> 53:20.614
Bueno, ez dakit. Uste dut…

53:20.697 --> 53:23.116
- Ni, Ellie, Lilly…
- Hamabost.

53:23.200 --> 53:24.159
Seguruenik 15.

53:24.242 --> 53:26.828
Ondo ezagutzen duzu HS?

53:27.871 --> 53:28.830
Nahiko ondo.

53:28.914 --> 53:30.540
Nola deskribatuko zenuke?

53:31.750 --> 53:33.668
Tipo zintzoa da.

53:33.752 --> 53:34.711
Xelebrea da.

53:34.794 --> 53:40.425
Dezepzionatuko zintuzke HSi
OnlyFans gaizki eta nazkagarria

53:40.508 --> 53:42.594
iruditzen zaiola jakiteak?

53:42.677 --> 53:44.095
Ba ez.

53:44.596 --> 53:48.808
Ez zaizkit inporta besteen iritziak
niretzat egiten dudanari buruzkoak.

53:48.892 --> 53:50.602
Nire erabakiekin pozik nago.

53:50.685 --> 53:54.606
LDek jarri du:
"Ilehoriak zakila jan dio Louis Therouxi".

53:54.689 --> 53:56.024
Ez.

53:59.027 --> 54:01.571
Klik bikoitza pantailan oraintxe bertan.

54:02.155 --> 54:03.823
Gizonak. Zer espero daiteke?

54:03.907 --> 54:05.325
- Ez da arraroa.
- Ez.

54:06.493 --> 54:11.039
Txatak diona esaten dut besterik ez.
Txatari kasu egin behar diot.

54:13.917 --> 54:17.462
Ikusi nuen azken alditik,
HS maizago egiten zuen streaming,

54:17.545 --> 54:19.047
zazpi ordu egunean.

54:19.130 --> 54:23.051
Orduko 300 libra inguru jasotzen zituen
audientzia nahikoa bazen,

54:23.134 --> 54:26.263
engantxatuta mantentzeko presiopean beti.

54:27.722 --> 54:29.557
Goazen streamarekin hastera.

54:30.308 --> 54:33.561
Hala ere, orduan
gertatu zenak harritu ninduen.

54:33.645 --> 54:37.649
HS eta bere taldea bat-batean joan dira.

54:37.732 --> 54:40.652
Ados, mutilak,
hau interesgarria izango da.

54:40.735 --> 54:43.738
Biribilgune honetan agertuko da.

54:43.822 --> 54:44.698
Erakutsiezu.

54:44.781 --> 54:49.411
HSen matoi batek zita bat
antolatu zuen online gizon adindu batekin

54:49.494 --> 54:52.539
zuzeneko streamingean umiliatzeko.

54:53.123 --> 54:55.792
Aldendu nintzen urrunetik begiratzeko.

54:56.835 --> 54:59.462
"W" txatean ukabilkada
ematera joan gaitezen.

55:00.297 --> 55:02.132
Denek nahi dute jo dezagun.

55:05.010 --> 55:06.011
Milesker, motel.

55:06.970 --> 55:08.179
Gizon bat heldu zen.

55:08.263 --> 55:09.180
Harrison naiz.

55:09.681 --> 55:11.516
Barkatu, lagun.

55:12.017 --> 55:14.894
Zerbait nabaritu zuen
eta joaten saiatu zen.

55:14.978 --> 55:18.982
HSen matoiek ostikadak
eta ukabilkadak eman zizkioten buruan.

55:19.065 --> 55:21.067
Nahikoa!

55:22.610 --> 55:23.445
Ostia!

55:24.821 --> 55:26.865
Pedofiloa izatea leporatu zioten

55:26.948 --> 55:29.701
egia ote zen jakiteko modurik izan gabe.

55:30.201 --> 55:32.120
Azkenean, ihes egin zuen.

55:32.203 --> 55:37.876
Aizu, oso barregarria izan da!
Jipoi ederra jasan du.

55:37.959 --> 55:40.754
Aizu, ez nazazu grabatu.
Ibili beste aldera.

55:40.837 --> 55:42.380
Beste aldera, anaia.

55:42.464 --> 55:44.049
Hara doaz.

55:44.132 --> 55:46.676
"Espetxera zoaz". Ez dut ukitu ere egin.

55:47.927 --> 55:50.305
Ez da espero nuen bezala izan.

55:50.388 --> 55:52.348
- Erasoa iruditu zait.
- Bai.

55:52.432 --> 55:53.808
Hori ez zen plana?

55:53.892 --> 55:56.061
Ez, ez dut sekula hori egin.

55:56.144 --> 55:58.855
Ezin diozu hori egin edozein pertsonari.

55:58.938 --> 56:02.442
Hona erakarriko genuen
poliziari deitzeko atxilo dezaten.

56:02.525 --> 56:06.363
Ikaragarria izan da.
Mafiaren erasoa zirudien.

56:06.446 --> 56:10.033
Ezin zaio norbaiti jipoia eman.
Hori ez da justizia.

56:10.116 --> 56:11.951
Zer moduz streaminga?

56:13.036 --> 56:15.872
Mila pare bat ikusle. 4500 guztira.

56:15.955 --> 56:18.958
Zer gertatuko da? Han geratuko da?

56:19.042 --> 56:20.043
Ez, ezabatu dut.

56:20.126 --> 56:22.921
- Jadanik?
- Bai, ez dut hori Interneten nahi.

56:23.797 --> 56:26.174
Barkatu, lagun, itxaron unetxo bat.

56:26.257 --> 56:28.301
Hori esan arren, gutxira,

56:28.384 --> 56:31.846
HSen online taldeak
bideo laburrak sortu zituen,

56:33.014 --> 56:35.141
Instagram eta TikToken zabalduz

56:35.225 --> 56:38.853
apustuen enpresa baten
logoarekin dekoratuak.

56:39.395 --> 56:42.399
Ados, Theroux gurekin elkartuko da…

56:42.482 --> 56:47.487
Gauean streamingak jarraitu zuen,
HS portuan zebilen ezezagunekin ligatzen.

56:47.570 --> 56:50.073
Oso politak zarete. Eman zuen Instagramak.

56:50.156 --> 56:51.533
- Egongo gara.
- Ados.

56:51.616 --> 56:53.535
Gero arte, Alemaniako putatxoak.

56:54.160 --> 56:58.456
Baina ustezko pedofiloaren aurkako
eraso ikaragarria nuen buruan oraindik.

56:59.582 --> 57:00.625
Gauean,

57:00.708 --> 57:05.255
ikusi nuen ni erabiltzen ari zirela
edukiak sortzeko.

57:05.338 --> 57:08.633
Ados, Louisekin hitz egingo dut?

57:08.716 --> 57:10.885
Gauza pare bat esango diot.

57:10.969 --> 57:12.595
Ados, begira, mutilak.

57:12.679 --> 57:14.931
- Txatarekin hitz egin nahi?
- Ez.

57:15.014 --> 57:17.433
Jimmy Savileren laguna zarela diote.

57:17.517 --> 57:19.978
- Erantzunik?
- Jimmy Savile.

57:20.061 --> 57:22.856
Bizirik zegoenean,
estalgabetzen lagundu nuen.

57:23.857 --> 57:26.901
- Lagunak zaretela diote.
- Hilda dago.

57:26.985 --> 57:30.572
Festetara joaten zinetela diote.
Bueno, goazen aurrera.

57:30.655 --> 57:33.950
Bada garaia. HS Mister Beanen aurka.

57:41.624 --> 57:44.836
Ondo ba. 921. 922.

57:44.919 --> 57:47.005
- Hiru!
- Theroux, orain zu.

57:47.630 --> 57:50.675
Gay!

57:51.926 --> 57:53.261
Zer ostia?

57:53.344 --> 57:55.430
Theroux, horrela joko zenuke

57:55.513 --> 57:59.184
zure etxean zure familiari
eraso egingo liokeen norbait?

57:59.267 --> 58:01.978
Louisekin izandako
elkarrizketaren klipak egin.

58:02.061 --> 58:06.774
Ez du streamingean egon nahi.
Ez du edukietan atera nahi.

58:07.525 --> 58:08.985
Baina ez du aukerarik.

58:11.321 --> 58:13.698
Marbellarako bidaiak irakatsi zidan

58:13.781 --> 58:16.326
nola bultzatzen zuen muturreko jarrera

58:16.409 --> 58:18.870
edukia sortzearen hamster-noriak.

58:18.953 --> 58:22.040
- Txatarekin hitz egin nahi?
- Ez.

58:22.123 --> 58:23.416
Hurrengo egunetan,

58:23.500 --> 58:27.337
HSen ordainpeko editoreek,
hark talde-txat batean antolatuek,

58:27.420 --> 58:29.547
streamingeko klipak egiten zituzten.

58:29.631 --> 58:31.966
Jimmy Savileren laguna zarela diote.

58:32.050 --> 58:33.509
Erantzunik?

58:33.593 --> 58:38.097
TikToken eta Instagramen bidez
zabaldu ziren, biral bihurtuz.

58:38.848 --> 58:40.099
Gay!

58:40.683 --> 58:42.143
Zer ostia?

58:45.605 --> 58:49.859
Beraz eta dokumentalean agertzeaz
trufatzen ziren iruzkinek zirikatua,

58:49.943 --> 58:51.945
HS erotu egin zen.

58:52.028 --> 58:56.282
Proxeneta deitu nahi badidazu,

58:56.366 --> 59:01.412
iruzurgile, arrazista,
homofobo kabroia deitu nahi badidazu,

59:02.038 --> 59:04.457
hori guztia banaiz, Theroux.

59:04.540 --> 59:08.920
Eta zer?
Zer egingo duzu, maritxu? Ezer ez.

59:09.003 --> 59:13.883
Konbate bat baino lehen bere burua
animatzen duen boxeolaria zirudien.

59:13.967 --> 59:15.551
Niri bost.

59:16.844 --> 59:21.349
Orain, Interneten misoginia
zabaltzearen inguruko kezkara goaz.

59:21.432 --> 59:26.312
Irakasleek gizonen nagusitasunaren
gorakadaren inguruko kezka adierazi dute.

59:26.396 --> 59:28.147
Adibide askok erakusten dute

59:28.231 --> 59:32.235
manosferak mutilen eta nesken
arteko interakzioei eragiten diela.

59:33.236 --> 59:37.532
Asko esan da streamerren
influentziaz euren zale gazteengan.

59:38.032 --> 59:41.035
Ideia hori, gizona izateko
modu bakarra dagoela,

59:41.119 --> 59:44.956
emakumeak zapaltzea,
euren gorputzekiko eskubidea zapaltzea.

59:46.040 --> 59:49.586
Baina manosferan eman nuen denboran,
streamerren haurtzaroek

59:49.669 --> 59:52.797
eta euren amankomuneko bizipenek
kuriositatea eragin zidaten.

59:52.880 --> 59:54.841
Aitak jotzen ninduen.

59:54.924 --> 59:58.720
Munduarekiko oso ikuspuntu errealista
garatu nuen.

59:58.803 --> 01:00:01.806
Jipoi bakarra nahikoa da. Asko ikasten da.

01:00:03.391 --> 01:00:05.768
HARRISON SULLIVAN, HIRU URTE

01:00:05.852 --> 01:00:09.063
Txundigarria da
zenbat hazi ziren aitarik gabe.

01:00:09.606 --> 01:00:13.401
HSek, antifeministak,
esan zidan bere amak, Elainek,

01:00:13.484 --> 01:00:16.195
gauera arte egiten zuela lan
astean sei egunez

01:00:16.279 --> 01:00:18.615
eskola pribatu batera joan zedin.

01:00:18.698 --> 01:00:22.535
Argazkietan argi ikusten zen
Elaine ama sutsua izan zela.

01:00:23.328 --> 01:00:26.414
Zaila da jakitea
nola sentitu zen HS orduan.

01:00:27.081 --> 01:00:29.751
Bere aita,
errugbilari internazional ingelesa,

01:00:29.834 --> 01:00:31.419
ez zen aita presentea.

01:00:32.253 --> 01:00:35.340
Elkartzeak urduri jartzen nau,
ez dut ezkutatuko.

01:00:35.840 --> 01:00:38.718
Apur bat… Aspalditik ez dut ikusten.

01:00:38.801 --> 01:00:41.888
HSek Internetera igo zuen.

01:00:41.971 --> 01:00:43.431
- Zer ondo. Aupa.
- Aupa.

01:00:43.514 --> 01:00:45.391
Urteez desagertu zinen.

01:00:45.475 --> 01:00:47.685
Hamar urtetan ez zenuen erantzun.

01:00:47.769 --> 01:00:53.149
Egin zuena ez zait ondo iruditzen.
Ez nahastu. Baina ez diot aiherrik.

01:00:53.232 --> 01:00:55.568
Horretaz hitz egin genuen.

01:00:55.652 --> 01:00:59.280
Traumarik baldin badago,
subkontzientea da.

01:00:59.364 --> 01:01:01.157
Ni ez naiz kontziente.

01:01:01.240 --> 01:01:03.534
- Benetan?
- Bai, erabat.

01:01:07.080 --> 01:01:11.000
LOUISIANA, AEB

01:01:13.753 --> 01:01:15.463
Orokorrean, iruditu zitzaidan

01:01:15.546 --> 01:01:18.549
haurtzaroko zauriak
zeramatzaten influencerrek,

01:01:18.633 --> 01:01:21.803
bizirauteko estrategia basatiak
ikasi behar izan zituztenek,

01:01:21.886 --> 01:01:24.847
euren trauma mundura proiektatzen zutela.

01:01:25.348 --> 01:01:28.726
Etxe hautsi bat zen erabat.

01:01:28.810 --> 01:01:32.563
Indarkeria zegoen.
Indarkeria zegoen amarekin.

01:01:34.065 --> 01:01:35.400
Justin beste bat zen.

01:01:35.483 --> 01:01:39.612
Kaotiko gisa definitzen zuen amak
hazi omen zuen,

01:01:39.696 --> 01:01:42.573
bere jatorriaren parte ezaguna zen.

01:01:43.157 --> 01:01:45.743
- Zer etxe motatan hazi zinen?
- Horrelako batean.

01:01:45.827 --> 01:01:48.996
- Bai?
- Auzo honetan jolasten nintzen, bai.

01:01:49.914 --> 01:01:52.959
Interneten irakurri dut
eta hizketan ikusi zaitut,

01:01:53.042 --> 01:01:56.462
alderdi batzuetan
ez zenuela haurtzarorik onena izan.

01:01:56.546 --> 01:01:57.547
Bai, horixe.

01:01:57.630 --> 01:02:00.550
Ia-ia abegi-zentro batera
eraman gintuzten.

01:02:00.633 --> 01:02:02.760
Indarkeria handia zen.

01:02:02.844 --> 01:02:07.098
Nire ama sartzen zen
eta batzuetan jotzen zuen.

01:02:07.181 --> 01:02:08.725
Benetako amorrua zen.

01:02:09.308 --> 01:02:11.769
Erre zituen etxeetatik gertu gaude.

01:02:12.353 --> 01:02:13.896
Erre zituen etxeak?

01:02:13.980 --> 01:02:16.899
Institutuan nengoenean,
bi sute izan genituen.

01:02:16.983 --> 01:02:18.568
Zergatik?

01:02:19.152 --> 01:02:21.112
Aseguruaren dirua eskuratzeko.

01:02:21.195 --> 01:02:22.196
- Benetan?
- Bai.

01:02:22.280 --> 01:02:24.198
- Onartu al zuen?
- Ez.

01:02:24.282 --> 01:02:25.366
Ezeztatzen du?

01:02:25.450 --> 01:02:28.327
Ez dut ama "Barkatu" esaten inoiz entzun.

01:02:28.411 --> 01:02:31.122
Ez dut inoiz "Oker nengoen" esaten entzun.

01:02:32.707 --> 01:02:35.251
Justinen amak hau ezeztatzen du.

01:02:35.334 --> 01:02:39.130
Nire ikerketan, ez nuen
bere aurkako kargurik aurkitu.

01:02:40.506 --> 01:02:43.968
Baina argi dago etxean
desegonkortasun handia zegoela,

01:02:44.051 --> 01:02:47.180
Justinen aitak
umeak ikustea debekatuta baitzuen.

01:02:49.432 --> 01:02:52.143
Agian segurtasun gabeko haurtzaroak

01:02:52.226 --> 01:02:55.480
familia tradizionalekiko
mesfidantza sortu zuen.

01:02:56.689 --> 01:03:00.735
Askotan hitz egiten zidan
harreman monogamo unilateralei buruz.

01:03:00.818 --> 01:03:02.987
Lotura hor egon liteke.

01:03:05.406 --> 01:03:09.577
- Aupa, Louis naiz. Zelan?
- Plazera bat. Ondo. Kristen.

01:03:09.660 --> 01:03:11.162
Kristen, milesker.

01:03:11.245 --> 01:03:14.540
Baton Rougera itzuli zen
familiarekin duela gutxi.

01:03:14.624 --> 01:03:18.628
Hasieran ez zuen nahi izan
Kristen, bere bikotekidea, grabatzea,

01:03:18.711 --> 01:03:20.755
baina iritziz aldatu zuen.

01:03:20.838 --> 01:03:22.423
- Ene.
- Sartu!

01:03:22.507 --> 01:03:23.633
Zoragarria da.

01:03:23.716 --> 01:03:28.346
X izpien teknikari ohia da,
bi ume ditu eta haurdun dago.

01:03:28.429 --> 01:03:29.972
- Gaztelu bat da.
- Bai.

01:03:30.890 --> 01:03:33.893
Etxea erakutsiko diguzu, mesedez?

01:03:33.976 --> 01:03:35.520
Hau gimnasioa da.

01:03:36.729 --> 01:03:39.148
- Hor dago.
- Eva, erakutsiezu kulunka.

01:03:39.899 --> 01:03:41.400
Bere Lambo propioa du.

01:03:42.735 --> 01:03:46.447
Hau nesken gela da.
Hemen gauero bainatzen ditugu.

01:03:46.531 --> 01:03:48.658
Zuk bainatzen dituzu, Justin, edo…

01:03:48.741 --> 01:03:51.118
Ez ditut ez bainatzen,
ez pixoihalak aldatzen.

01:03:51.702 --> 01:03:54.664
Askotan esaten dut erreiak ditugula.

01:03:55.248 --> 01:03:58.668
Nirea pixoihalak aldatzea,
kozinatzea eta garbitzea da,

01:03:58.751 --> 01:04:02.296
eta bere erraia lan egitea
eta dirua ekartzea da.

01:04:02.380 --> 01:04:04.924
Ez gara bestearen erraian sartzen.

01:04:05.007 --> 01:04:06.384
Funtzionatzen digu.

01:04:07.969 --> 01:04:13.391
Justinekin izandako elkarrizketetan,
monogamia unilateralaren ideia azaldu da.

01:04:13.474 --> 01:04:17.186
Nire aurreko harremanean,
bera baino lehen,

01:04:17.270 --> 01:04:19.063
gezur asko esan zidan.

01:04:19.146 --> 01:04:23.526
Gauzarik garrantzitsuena niretzat zen
egia jasan dezakedala.

01:04:24.402 --> 01:04:29.866
Biok elkarrekin egitearekiko
oso jarrera irekia neukan.

01:04:29.949 --> 01:04:32.410
- Logelari dagokionez?
- Bai.

01:04:32.493 --> 01:04:33.828
- Ados.
- Bai.

01:04:33.911 --> 01:04:38.332
Zita bat izaten badut
neska batekin, galderetako bat…

01:04:38.416 --> 01:04:42.461
Lehenengo zitan gertatzen ez bada,
bigarrenean izango da.

01:04:42.962 --> 01:04:46.674
"Emaztea daukazu".
"Bai, eta zer? Neska katxarroa da".

01:04:46.757 --> 01:04:49.594
Kristenen argazkia erakusten diot

01:04:49.677 --> 01:04:51.596
eta hirukotea eskaintzen diot.

01:04:51.679 --> 01:04:54.765
Niri bost axola.
Ez dut neskarik engainatuko.

01:04:54.849 --> 01:04:57.184
- Apur bat oldarkorra.
- Hori baino ez.

01:04:57.268 --> 01:04:59.854
- Ez da horren oldarkorra.
- Eta zer?

01:04:59.937 --> 01:05:01.480
- Eta zer?
- Eta zer?

01:05:01.564 --> 01:05:03.691
Gaurik adosten al duzue

01:05:03.774 --> 01:05:07.111
Justin beste neskekin
dagoela jakin dezazun?

01:05:07.194 --> 01:05:08.029
Ez.

01:05:08.112 --> 01:05:10.740
- Ez duzu galdetzen?
- Horrelako zerbait.

01:05:10.823 --> 01:05:12.408
- Ez duzu jakin nahi.
- Ez.

01:05:12.491 --> 01:05:15.703
- Ez duzu detaile morbosorik nahi.
- Ez dira morbosoak.

01:05:15.786 --> 01:05:17.622
- Ez…
- Sexyak?

01:05:17.705 --> 01:05:20.583
Uste dut emakume gehienak…

01:05:21.417 --> 01:05:25.963
Agian pasatzen ari naiz, baina uste dut
emakume gehienek gogoko dutela

01:05:26.047 --> 01:05:30.676
beste emakumeek euren gizona
desiratzen dutela jakitea.

01:05:30.760 --> 01:05:32.887
- Ezkonduta al zaudete?
- Bai.

01:05:32.970 --> 01:05:35.848
Estatuaren ikuspuntutik, ez.

01:05:35.932 --> 01:05:38.809
Zergatik ez zarete ezkondu
Estatuaren aurrean?

01:05:38.893 --> 01:05:41.562
- Finantza-kontuagatik?
- Bai.

01:05:41.646 --> 01:05:44.482
Hori agian arriskutsua da zuretzat.

01:05:44.982 --> 01:05:49.195
Arriskutsuagoa dirudi niretzat,
baina ez naiz arriskuan sentitzen.

01:05:49.278 --> 01:05:52.031
Baina demagun
oraintxe bertan amaitzen dela.

01:05:52.114 --> 01:05:53.741
- Zer?
- Gure harremana.

01:05:53.824 --> 01:05:57.370
Niretzat arrakasta da.
Nire urterik onenetakoak izan dira.

01:05:57.453 --> 01:06:00.957
Ume ederrak ditut, oroitzapen ederrak.

01:06:01.040 --> 01:06:04.543
Iruzkinak ikusten ditut:
"Dirua baino ez zaio axola,

01:06:04.627 --> 01:06:07.797
baina inoiz ez du jakingo
zer den familia zoriontsua

01:06:07.880 --> 01:06:10.633
eta diruaz gain maite duen
emakumea izatea".

01:06:10.716 --> 01:06:12.051
Gezurra, kabroia.

01:06:12.551 --> 01:06:17.973
Dena daukat. Benetan, den-dena daukat.
Ezin dut zorte handiagorik izan.

01:06:22.687 --> 01:06:26.190
Miamin, Justinen aberastasuna
erreala ote zen pentsatu nuen.

01:06:26.273 --> 01:06:30.319
30 milioi dolar ez balitu ere,
argi zegoen dirua soberan zuela.

01:06:30.403 --> 01:06:32.863
Goazen etxeko beste gela bat erakustera.

01:06:32.947 --> 01:06:34.824
Bai, amaren logela!

01:06:34.907 --> 01:06:36.575
Nik jakin nahi nuen

01:06:36.659 --> 01:06:39.704
zer iruditzen zitzaion
Kristeni erabaki hori.

01:06:39.787 --> 01:06:44.417
- Kristen, lanean zenbiltzan, ezta?
- Bai, izugarri gogoko nuen.

01:06:44.500 --> 01:06:48.045
Baina ez dut goizeko bostetan
esnatzearen mira,

01:06:48.129 --> 01:06:50.965
eta ospitaleko arropa janztea, hara joatea

01:06:51.048 --> 01:06:54.760
eta beste norbaitentzat lan egitea.

01:06:55.344 --> 01:07:02.226
Nire feminitatean erosoa sentitzen naiz
Justin oso maskulinoa delako.

01:07:02.309 --> 01:07:04.270
Esan bezala, gure erraiak,

01:07:04.353 --> 01:07:07.273
uste dut hori dela
guretzat funtzionatzen duena.

01:07:07.356 --> 01:07:13.571
Baina horrez gain,
benetan uste dut, gizaki gisa,

01:07:13.654 --> 01:07:17.241
gizonen eta emakumeen
arteko gauzak hala izan behar direla.

01:07:21.328 --> 01:07:24.498
Familia patriarkalaren ikuspuntu horrekin,

01:07:24.582 --> 01:07:28.210
Kristen eta Justin
pilula gorriaren ereduaren irudia dira,

01:07:28.294 --> 01:07:31.839
alfaren nagusitasunaren
ikuspuntu darwinistan oinarritua.

01:07:34.091 --> 01:07:37.553
NEW YORK, AEB

01:07:43.768 --> 01:07:47.062
Trauman errotuta
iruditzen zitzaidan ideologia

01:07:47.146 --> 01:07:51.901
gizarte berrikuntza handi baten
oinarritzat zabaltzen zihoan.

01:07:52.568 --> 01:07:55.780
Emakumeen arazoak
oinarri izango zuten hauteskundeak

01:07:55.863 --> 01:07:58.115
gizonen krisira mugatu al dira?

01:07:58.199 --> 01:08:01.535
Testosteronaren eta podcasten
hauteskundeak izan dira.

01:08:01.619 --> 01:08:04.246
Milesker Nelk Boysei,
Adin Rossi, Theo Voni.

01:08:04.330 --> 01:08:07.249
Manosferako eztabaidagai nagusiak
hasi ziren

01:08:07.333 --> 01:08:10.336
debate politiko nagusiarekin nahasten.

01:08:10.419 --> 01:08:12.379
Trump familia ondo ezagutzen dut.

01:08:12.463 --> 01:08:15.883
Aske nagoenean, Donald Trumpekin
aurrez aurre elkartzeko

01:08:15.966 --> 01:08:18.177
eta aparta dela esateko irrikan nago.

01:08:22.848 --> 01:08:25.851
Manosferan sartu nintzenetik,
eboluzio honen

01:08:25.935 --> 01:08:29.522
lehenengo lerroko gizonekin
elkartu nahian ibili nintzen.

01:08:29.605 --> 01:08:32.274
Gay egin nahi zaituzte,
maskulinitatea kendu.

01:08:32.358 --> 01:08:36.487
Barruan nahi gaituzte, txertatuta.
Ez dute nahi umeak izan ditzazun.

01:08:36.570 --> 01:08:39.031
Trans egingo zaituen zerbait
jarri dute uretan.

01:08:41.992 --> 01:08:45.913
Ospetsuenetako batek
Sneako izena erabiltzen du.

01:08:45.996 --> 01:08:47.206
Hori ni naiz.

01:08:47.289 --> 01:08:49.625
Benetako izena, Nicolas Balinthazy.

01:08:49.708 --> 01:08:51.752
Emakumeek ez lukete bozkatu behar.

01:08:51.836 --> 01:08:53.337
Pilula gorriaren inpaktua

01:08:53.420 --> 01:08:56.924
eta horren esnatze politikoaren
ordezkaririk nabarmenena da.

01:08:57.007 --> 01:09:00.511
Hamar urte behar izan dira,
baina senari jarraitzen diogunok

01:09:00.594 --> 01:09:02.638
egiaren lehen lerroan gaude.

01:09:02.721 --> 01:09:04.807
Nire lagun onak daude nirekin.

01:09:04.890 --> 01:09:07.351
Tate anaien eta Myronen laguna da.

01:09:07.434 --> 01:09:09.353
Hemen gaude eta ez goaz inora.

01:09:09.436 --> 01:09:12.565
Trumpen inbestiduran
eta ospatzeko festan egon zen.

01:09:12.648 --> 01:09:14.859
Barronek bere edukia ikusten omen du.

01:09:14.942 --> 01:09:18.612
- Amerika handi egingo dugu berriro.
- Bai!

01:09:18.696 --> 01:09:23.033
Plataforma nagusiek blokeatu dute
gorroto eta desinformazioagatik.

01:09:24.493 --> 01:09:28.163
Ixo, puta. Bat eta kito. Hasi negarrez.

01:09:28.247 --> 01:09:29.707
Sukaldera bueltan.

01:09:29.790 --> 01:09:33.127
Baina bere bideoak
biralak dira mila milioi bisitarekin.

01:09:33.711 --> 01:09:35.588
Ostia. Ni naiz. Hemen nago.

01:09:38.382 --> 01:09:39.633
New Yorken bizi da.

01:09:40.259 --> 01:09:43.596
Komunikabide nagusien
eskaerak ukatzen ditu.

01:09:44.471 --> 01:09:46.974
Nirekin elkartzeak harritu ninduen.

01:09:47.975 --> 01:09:49.059
Aupa.

01:09:49.143 --> 01:09:51.562
- Aupa, zelan?
- Kaixo. Iritsi berri gara.

01:09:51.645 --> 01:09:52.646
- Louis.
- Sartu.

01:09:52.730 --> 01:09:54.148
- Zer moduz?
- Ondo.

01:09:54.231 --> 01:09:55.107
Zapatarik ez.

01:09:56.275 --> 01:09:57.359
Hau zure etxea da?

01:09:57.443 --> 01:09:58.569
Bai, etxeetako bat.

01:09:59.612 --> 01:10:02.615
- Bideo batean nabil lanean gaur.
- Ene.

01:10:02.698 --> 01:10:06.076
Protesta batetik iritsi berri naiz.
Elon Musken aurkakoa,

01:10:06.160 --> 01:10:08.662
Trumpi faxista deitu diote. Udaletxean.

01:10:08.746 --> 01:10:11.957
- Haiekin hitz egin duzu?
- Bai, baina ezagutzen naute.

01:10:12.041 --> 01:10:13.375
Hau eramaten dut.

01:10:13.459 --> 01:10:15.794
Segurtasunik gabe noa.

01:10:15.878 --> 01:10:18.088
Hau janzten dut.

01:10:18.172 --> 01:10:19.673
Eta sekretuan noa.

01:10:19.757 --> 01:10:23.010
Horrela joan izan banintz,
erotzeko modukoa izango zen.

01:10:23.093 --> 01:10:26.972
Politikoki, kulturalki,
non kokatzen zara oraintxe bertan?

01:10:27.056 --> 01:10:29.308
Trump babesten dut. Hauetako asko dut.

01:10:29.391 --> 01:10:30.976
Inbestiduran egon nintzen.

01:10:31.060 --> 01:10:33.145
Trump babesten dut 2015etik.

01:10:33.687 --> 01:10:37.107
Badirudi… Manosferan al zaude?
Egiatan, ez.

01:10:37.191 --> 01:10:38.943
Suposatzen dut baietz.

01:10:39.026 --> 01:10:42.488
Uste dut eboluzionatu duela.

01:10:42.571 --> 01:10:45.241
Espazio horretako asko
politikan daude orain.

01:10:45.324 --> 01:10:48.744
"Manosferan" dauden guztiak
Interneteko jendea da,

01:10:48.827 --> 01:10:52.581
ideologiak saltzen
dirua irabazi nahi dutenak.

01:10:52.665 --> 01:10:56.961
Eztabaidagai guztiak entzun dituzte.
Uste dut mundua erotu egin zela.

01:10:57.044 --> 01:10:59.421
Baina uste dut oreka lortzen goazela

01:10:59.505 --> 01:11:01.674
egiari eta gezurrari dagokienez.

01:11:01.757 --> 01:11:04.718
Genero ideologia ere
erotu egin zen azken urteetan.

01:11:04.802 --> 01:11:08.514
Orain legeak badaude:
"Bale, ez, bi daude".

01:11:08.597 --> 01:11:12.768
"Bi genero baino ez dira".
Gauza sinple horiek garrantzitsuak dira.

01:11:12.851 --> 01:11:15.020
Eta nik, Fresh&Fitek, Tate anaiek,

01:11:15.104 --> 01:11:18.732
hori berriro ezartzearen
kreditu handia merezi dugu.

01:11:21.485 --> 01:11:23.862
Ilundu baino lehen atera beharko genuke.

01:11:23.946 --> 01:11:25.114
Ados, bagoaz?

01:11:27.700 --> 01:11:32.538
Nire zuzeneko bideoak
rage bait bihurtu eta klipak izaten ziren.

01:11:32.621 --> 01:11:35.499
Biralak ziren,
baina jendea ez zegoen pozik.

01:11:35.582 --> 01:11:39.086
Sneakok bideo motzak igotzen ditu Xera,

01:11:39.169 --> 01:11:41.839
plataforma hori ez baitu debekatuta.

01:11:41.922 --> 01:11:43.048
- Argazkirik?
- Bai.

01:11:44.174 --> 01:11:48.178
Baina bere eduki mota aldatu zen
Islamera konbertitu zenean.

01:11:49.179 --> 01:11:50.848
Ez gara Jainkoa baino handiagoak.

01:11:50.931 --> 01:11:54.435
Bere genero politikak
espiritualitatean bilduta zetozen.

01:11:56.020 --> 01:11:56.937
Begira.

01:11:57.604 --> 01:12:00.190
Islameko hadith batek zera dio:

01:12:00.274 --> 01:12:03.569
"Emakumeak jantzirik baina biluzik
joango dira amaieran".

01:12:03.652 --> 01:12:06.071
Emakumeen arropan ikus dezakezu,

01:12:06.155 --> 01:12:08.490
iragarkietako gona motzetan.

01:12:08.574 --> 01:12:11.994
Toki guztietan dago.
Zure garuna ohitu egiten da.

01:12:12.077 --> 01:12:14.079
Aizu!

01:12:14.163 --> 01:12:15.831
- Aizu, zelan?
- Jainkoarren.

01:12:15.914 --> 01:12:16.915
Zelan?

01:12:17.541 --> 01:12:19.335
- Zer moduz?
- Anaia!

01:12:19.418 --> 01:12:20.878
- Zelan?
- Sneako!

01:12:22.004 --> 01:12:23.213
Kontuz.

01:12:24.798 --> 01:12:25.966
Jainkoarren.

01:12:26.717 --> 01:12:28.635
- Argazki bat?
- Argazki bat?

01:12:28.719 --> 01:12:30.471
Talde-argazkia egingo dugu.

01:12:30.554 --> 01:12:32.890
- Dokumental bat egiten ari dira.
- Bai?

01:12:32.973 --> 01:12:35.559
- Bai, uste dut ez nautela gogoko.
- Ostia.

01:12:36.769 --> 01:12:38.979
- Hau oso barregarria da.
- Bai, bai.

01:12:39.063 --> 01:12:40.647
Hitz egin Sneakori buruz.

01:12:40.731 --> 01:12:42.983
Jendeak gauza okerrak entzun ditu.

01:12:43.067 --> 01:12:46.487
Orokorrean, uste dut
ez dela pertsona txarra, baina…

01:12:46.570 --> 01:12:49.031
- Lagun.
- Nik ulertzen dut.

01:12:49.114 --> 01:12:50.908
- Milesker.
- Errepidean gaude.

01:12:50.991 --> 01:12:53.786
- Ez da esan ezer txarrik egin duenik.
- Interneten.

01:12:53.869 --> 01:12:56.789
- Zer pentsatzen dute?
- Batzuentzat polemikoa da.

01:12:56.872 --> 01:12:58.832
- Generoagatik eta hori.
- Bai.

01:12:58.916 --> 01:13:01.126
Uste dut polemikoa…

01:13:01.210 --> 01:13:04.421
- Eta juduengatik.
- Juduak maite ditut.

01:13:04.505 --> 01:13:07.841
Bai, batzuek esaten dute gorroto diela.

01:13:07.925 --> 01:13:09.134
Ez, ez da egia.

01:13:09.218 --> 01:13:12.429
- Non ikusten duzu?
- TikToken, YouTuben, Instagramen.

01:13:12.513 --> 01:13:15.432
- Baina baneatuta dago.
- Horietan baneatuta nago.

01:13:15.516 --> 01:13:17.976
- Baina hor dago.
- Bere klipak badaude…

01:13:18.060 --> 01:13:22.314
Kontuz. Autoek harrapa ez zaitzatetela.
Milesker, gero arte.

01:13:22.398 --> 01:13:24.316
- Agur, Senako!
- Agur, Sneako!

01:13:26.026 --> 01:13:28.195
Agian kafe bat eskatuko dut hemen.

01:13:30.989 --> 01:13:33.158
Kafesne txiki bat azukrearekin?

01:13:34.159 --> 01:13:35.160
Milesker.

01:13:36.078 --> 01:13:38.414
Begira. Degeneratua ala artistikoa da?

01:13:38.497 --> 01:13:41.333
Begi bakarra ikusten duzu?
Sinbolo satanikoa da.

01:13:41.416 --> 01:13:42.626
- Bai?
- Hala da.

01:13:42.709 --> 01:13:46.547
Dajjalen itxura du.
Antikristoa begi bakarrarekin etorriko da.

01:13:46.630 --> 01:13:48.924
- Ospetsuak…
- Tira, geldi.

01:13:49.007 --> 01:13:52.594
Zenbat azalek dute sinbolo hori?
Famatu guztiek egiten dute.

01:13:52.678 --> 01:13:55.139
Bi begi ditugu. Bi, bat edo batere ez.

01:13:55.222 --> 01:13:59.726
Zergatik egiten dute famatuek
pose hau azal guztietan?

01:13:59.810 --> 01:14:01.562
- Benetan ari zara?
- Bai.

01:14:01.645 --> 01:14:03.897
- Nor dago atzean?
- Satanikoak.

01:14:03.981 --> 01:14:07.484
- Satani leialtasuna zin egiten diote.
- Munduan nagusi dira?

01:14:07.568 --> 01:14:08.694
Erabat.

01:14:08.777 --> 01:14:11.238
Bai? Ados, hori arraroa da.

01:14:11.321 --> 01:14:13.282
- Zuk ez duzu uste?
- Ez.

01:14:13.365 --> 01:14:15.742
Sari-banaketak horren adierazle dira.

01:14:16.326 --> 01:14:19.371
Sam Smith ezagutzen duzu?
Ingelesa da. Zure itxura zuen.

01:14:19.455 --> 01:14:22.583
Bat-batean, asko gizendu zen.
Transgenero bihurtu zen.

01:14:22.666 --> 01:14:24.626
Orain, LGBT zabaltzeaz gain,

01:14:24.710 --> 01:14:29.256
deabrua adoratzen du.
Argi dago. Musikak esaten du…

01:14:29.339 --> 01:14:30.716
Zerbait profanoa.

01:14:30.799 --> 01:14:32.342
Eta antzezten duen modua,

01:14:32.426 --> 01:14:35.179
adarrak jartzen
30 deabrurekin eszenatokian.

01:14:35.262 --> 01:14:37.931
Gay sexua
izango balute bezala aritzen dira.

01:14:38.015 --> 01:14:41.435
Artea al da besterik ez?
Ala zerbait handiagoaren parte da?

01:14:41.518 --> 01:14:43.478
Mezu bat zabaldu nahi dute?

01:14:43.562 --> 01:14:46.148
Uste duzu Sam Smithi agintzen diotela…

01:14:46.231 --> 01:14:47.566
- Bai.
- …funtsean…

01:14:47.649 --> 01:14:50.319
Hori egiteko eta harantz joateko? Erabat.

01:14:50.402 --> 01:14:51.403
Ez dut uste.

01:14:51.487 --> 01:14:54.573
Mundua zuzentzen duen
konspirazio satanikoaren ideia…

01:14:54.656 --> 01:14:57.951
Hala da. Mundu osorako
gobernu bakarra ezarri nahi dute.

01:14:58.035 --> 01:14:59.203
Nor dago barruan?

01:14:59.286 --> 01:15:03.123
- Gobernuan? Ez du…
- Nor dago konspirazio satanikoan?

01:15:03.207 --> 01:15:05.501
Ez dakit. Rothschildarrek sortu zuten.

01:15:05.584 --> 01:15:07.419
Izadiz judua al da?

01:15:07.503 --> 01:15:08.921
Ez, ez.

01:15:09.004 --> 01:15:13.133
Konspirazio-teoria antisemita baten
ezaugarri nagusiak ditu horrek.

01:15:13.217 --> 01:15:16.720
Gainera, satanikoek
mundua zuzentzen dutela esaten duzunean,

01:15:16.803 --> 01:15:19.056
uste dut iparra galdu duzula apur bat.

01:15:19.139 --> 01:15:21.767
Sam Smithek ez du mundua zuzentzen.

01:15:21.850 --> 01:15:24.895
Ez, baina kontrolatzen duen
jende gaiztoak, bai.

01:15:35.822 --> 01:15:38.367
Sneakok pilula gorria ukatzen zuen,

01:15:38.450 --> 01:15:41.078
baina konspirazio-teorietara
gerturatzen zen.

01:15:41.662 --> 01:15:42.663
Ona.

01:15:43.330 --> 01:15:45.457
Eredu bat zen influencerren munduan.

01:15:45.541 --> 01:15:47.209
JUDUEK EZ NAUTE KONTROLATUKO

01:15:47.292 --> 01:15:50.295
Juduen izaera aztertuko dugu.

01:15:50.379 --> 01:15:53.298
Degenerazioa sustatuz
mendebaldearen jausialdia

01:15:53.382 --> 01:15:56.176
antolatzen ari den
konspirazio misteriotsu baten

01:15:56.260 --> 01:15:58.095
istorioa bultzatzeko,

01:15:58.178 --> 01:16:01.848
askotan tonu antisemita batekin.

01:16:01.932 --> 01:16:06.853
Nork sustatu zuen feminismoa? Judu putek.
Eta homosexualitatea? Juduek.

01:16:06.937 --> 01:16:08.897
Ez dute nahi hau entzun dezazun.

01:16:08.981 --> 01:16:13.277
Bazirudien batzuentzat matrixari
buruzko debatea han amaitzen zela.

01:16:13.360 --> 01:16:16.613
Mundua zuzentzen dutenek
ez dute asmorik onenik.

01:16:16.697 --> 01:16:19.866
Edek antzeko ideiak
konpartitu zituen Marbellan.

01:16:19.950 --> 01:16:23.203
Lur jota utziko zaituzten
bibrazioak erabiltzen dituzte.

01:16:23.287 --> 01:16:25.497
Eta nork kontrolatzen du hori?

01:16:27.624 --> 01:16:28.625
Juduek.

01:16:29.626 --> 01:16:31.670
Ez nago batere ados horrekin.

01:16:32.254 --> 01:16:34.006
Eta Myronek Floridan.

01:16:34.506 --> 01:16:37.801
Uste al duzu pilula gorriaren
komunitatean modan dagoela

01:16:37.884 --> 01:16:39.886
juduei errua botatzea?

01:16:40.470 --> 01:16:41.513
Bueno…

01:16:42.639 --> 01:16:44.850
- Ura hartuko dut lehendabizi.
- Ados.

01:16:44.933 --> 01:16:46.852
Ados. Berehala nator.

01:16:48.228 --> 01:16:49.313
Sentitzen dut.

01:16:50.272 --> 01:16:51.273
Beraz…

01:16:51.982 --> 01:16:55.152
Uste dut jende asko
horri buruz hitz egiten ari dela

01:16:55.235 --> 01:16:58.155
mende askoz zentzuratu egin delako.

01:16:58.238 --> 01:17:02.409
Plataforma nagusietan
berehala baneatzen zintuzten.

01:17:02.492 --> 01:17:05.912
Juduak pikutara!

01:17:05.996 --> 01:17:07.789
HS ere bai.

01:17:07.873 --> 01:17:11.793
Theroux hor dago
bere hatz juduekin, baietz esanez.

01:17:11.877 --> 01:17:14.463
Gorrotoarekin bat egin zuen.

01:17:14.546 --> 01:17:15.839
Zer diozu, anaia?

01:17:15.922 --> 01:17:18.967
Bazekielako klipak
sortzeko bezain ikaragarria zela.

01:17:19.051 --> 01:17:20.552
Plazera da.

01:17:20.635 --> 01:17:24.765
Jendearen arreta harrapatzeko
gora zihoan arrazismo

01:17:24.848 --> 01:17:28.852
eta fanatismo espirala zirudien,
eta okerrera baino ezin zen joan.

01:17:28.935 --> 01:17:31.021
Non zaude? Non zaude, putatxo?

01:17:31.104 --> 01:17:32.230
Non zaude, putatxo?

01:17:32.314 --> 01:17:34.483
Arraroena da nerabeei

01:17:34.566 --> 01:17:38.028
produktuak saltzeko
helburua zuela iruditzen zitzaidala.

01:17:38.737 --> 01:17:40.280
Tira! Tentela al zara?

01:17:50.374 --> 01:17:54.461
Behin 500 dolar sartu nituen
HSen inbertsio-taldean,

01:17:54.544 --> 01:17:56.380
bere laguntzarekin inbertitzen

01:17:56.463 --> 01:17:59.633
dirutza lortu zutenekin
bat egiteko itxaropenarekin.

01:17:59.716 --> 01:18:03.470
Bi hilabeteren ostean,
ia nire dirua guztia desagertu zen.

01:18:05.847 --> 01:18:09.351
Baina kontua ez zen dirua,
baizik eta nola mundu honetan

01:18:09.434 --> 01:18:11.812
ezer ez den saltzen digutena bezalakoa.

01:18:11.895 --> 01:18:18.443
Amodioa, konfiantza, aberastasuna…
irudimenezkoak edo helezinak ziren.

01:18:18.527 --> 01:18:23.031
Itxuraz, amorruak estalgabetua
izatearen beldurra konpentsatzen zuen.

01:18:23.949 --> 01:18:27.911
Theroux etorri zen
eta hasi zen dena kritikatzen.

01:18:27.994 --> 01:18:31.081
Eta Louisek kritikatzen banau, zer?
Niri bost axola.

01:18:31.915 --> 01:18:37.921
Proxeneta, iruzurgilea, arrazista,
kabroi homofoboa deitu nahi badidazu,

01:18:38.004 --> 01:18:39.673
banaiz, Theroux.

01:18:40.257 --> 01:18:42.801
Ez nekien nor zinen
dokumentala baino lehen,

01:18:42.884 --> 01:18:45.595
eta ondoren ere
ez zaitut ezagutuko. Niri bost.

01:18:47.389 --> 01:18:51.977
HS inoiz baino famatuagoa zen,
bere jarraitzaileak erne zeuden

01:18:52.060 --> 01:18:55.147
eta prentsak
eta telesail nagusiek erreparatu zioten.

01:18:55.230 --> 01:18:56.857
Bere mundu digitalean

01:18:56.940 --> 01:19:00.193
ez zuten kantzelatu,
baizik eta gora zihoan.

01:19:04.865 --> 01:19:07.701
Azken aldiz elkartzea erabaki nuen,

01:19:07.784 --> 01:19:11.538
sustatzen zituen jarrera kezkagarriez
zintzoki hitz egin nahian.

01:19:11.621 --> 01:19:12.873
Jainkoarren.

01:19:13.457 --> 01:19:14.624
Aupa!

01:19:15.125 --> 01:19:16.626
- Elaine al zara?
- Bai.

01:19:16.710 --> 01:19:18.044
- Zu Louis zara.
- Bai.

01:19:18.128 --> 01:19:20.964
Marbellan zegoen
auto-istripu kasutik ihesean,

01:19:21.047 --> 01:19:23.300
Elaine bere ama bisitan zegoen.

01:19:23.383 --> 01:19:25.385
- Milesker.
- Ez horregatik.

01:19:25.469 --> 01:19:26.344
Sam hor dago.

01:19:27.387 --> 01:19:31.057
Iritsi bezain pronto,
sentsazio arraro bat nabaritu nuen.

01:19:31.641 --> 01:19:33.685
HSen edukia gogoko duzu?

01:19:33.769 --> 01:19:36.646
Niretzat ez da HS, Harrison da.

01:19:37.481 --> 01:19:39.900
Inork esaten badu ados dagoela

01:19:39.983 --> 01:19:42.652
bere umearekin esaten duen guztiarekin,

01:19:42.736 --> 01:19:44.404
gezurretan ari da.

01:19:44.488 --> 01:19:46.573
Gauza batzuekin ez nago ados.

01:19:46.656 --> 01:19:48.450
Eta berak badaki.

01:19:48.533 --> 01:19:50.702
Genero-rol tradizionalak nahi omen dituzu

01:19:50.786 --> 01:19:55.707
eta orokorrean uste duzu gizonek
emakumeei agindu behar dietela, ezta?

01:19:55.791 --> 01:19:59.628
"Gizonek emakumeei agindu"?
Apur bat muturrekoa da.

01:19:59.711 --> 01:20:03.131
Esan zenuen birjina den
emakumearekin ezkondu nahi duzula.

01:20:03.882 --> 01:20:05.550
Bai… Ahal bada.

01:20:06.218 --> 01:20:08.845
Zertarako nahi dut
kilometraje handiko neska?

01:20:09.387 --> 01:20:12.140
Hori, emakumeon estereotipoak

01:20:12.224 --> 01:20:16.186
bikotekide bat baino gehiago
baldin badute, gizonekin alderatuz,

01:20:16.269 --> 01:20:19.189
hori… ikaragarria da.

01:20:19.272 --> 01:20:22.859
Baina hala da unibertsoaren hasieratik.
Eta zoritxarrez…

01:20:22.943 --> 01:20:24.861
Ez dugu borrokatu behar?

01:20:24.945 --> 01:20:26.696
Bueno, bai, baina…

01:20:26.780 --> 01:20:28.532
- Burua astindu du.
- Ez.

01:20:28.615 --> 01:20:31.243
Emakume gehienak
ez dira nire ama bezalakoak.

01:20:31.326 --> 01:20:33.912
Gehienak tuntunak dira. Gehienak.

01:20:34.830 --> 01:20:35.956
- Ge…
- Gehienak?

01:20:36.039 --> 01:20:37.749
Denak ezagutu dituzu?

01:20:37.833 --> 01:20:42.087
Ez duzu nire adinekoekin hitz egiten.
Hitz egiten duzu…

01:20:42.170 --> 01:20:43.505
Hogeita hamarrekoekin.

01:20:46.174 --> 01:20:50.554
Azken astean zerbaitek harritu nau,
HSen klipak ikusi ditut zera esaten:

01:20:50.637 --> 01:20:55.976
"Dei iezadazu arrazista, misoginoa,
homofoboa, iruzurgilea.

01:20:56.059 --> 01:20:57.727
Hori guztia banaiz".

01:20:57.811 --> 01:20:59.980
Diodana da ez zaidala axola.

01:21:00.063 --> 01:21:02.482
- Uste duzu hori guztia zarela?
- Ez.

01:21:02.566 --> 01:21:04.568
- Uste dut homofoboa zarela.
- Ez.

01:21:04.651 --> 01:21:06.027
- Ez.
- Gay den laguna dut.

01:21:06.111 --> 01:21:09.030
Seme gaya oinordetzatik kenduko zenuke.

01:21:11.491 --> 01:21:12.742
Hori ez da homofoboa.

01:21:12.826 --> 01:21:16.621
Iruzkin antisemitak ere egin dituzu.

01:21:17.664 --> 01:21:19.040
Judua da.

01:21:19.541 --> 01:21:21.626
"Juduak pikutara" esan al dut? Bai.

01:21:22.252 --> 01:21:24.963
Horrek antisemita egiten nau?
Ez. Bisitak izateko da.

01:21:25.046 --> 01:21:27.132
Umeek ikusten dute, ezta?

01:21:27.215 --> 01:21:31.428
Superheroitzat hartzen zaituzte.
Entzundakoa ondo iruditzen zaie.

01:21:31.511 --> 01:21:33.555
Gurasoen errua da, ez nirea.

01:21:33.638 --> 01:21:36.016
Ez dut nire burua zentsuratu behar.

01:21:36.099 --> 01:21:38.602
Etortzen zaizkidan hamahiru urtekoei

01:21:38.685 --> 01:21:42.022
nire edukiak ikusteko
gazteegiak direla esaten diet.

01:21:42.105 --> 01:21:45.400
Zure ikusle gehienak
13, 14 eta 15 urtekoak dira.

01:21:45.483 --> 01:21:46.985
Ez da hala.

01:21:48.528 --> 01:21:51.114
Horko horrek asko kezkatzen nau.

01:21:51.197 --> 01:21:52.490
Beldurgarria da.

01:21:52.574 --> 01:21:55.285
- Denok dauzkagu kamerak.
- Ene.

01:21:55.911 --> 01:21:58.413
Elkarrizketan zehar,
Sam grabatzen ari zela

01:21:58.496 --> 01:22:02.042
eta HS zuzenean
transmititzen ari zela argi izan nuen.

01:22:02.125 --> 01:22:03.293
Esaten ari…

01:22:03.376 --> 01:22:04.544
Egizu zooma.

01:22:04.628 --> 01:22:05.712
Zoom pixka bat?

01:22:05.795 --> 01:22:08.256
Txata zirikatzen ari zen.

01:22:09.132 --> 01:22:12.260
Zure neurtzeko modu bakarra
dirua irabaztea da. Ez du…

01:22:12.344 --> 01:22:14.471
Dirua, osasuna, zoriontasuna.

01:22:16.014 --> 01:22:20.226
Sare sozialak izan ezean,
hirian nengoke lan normal batean.

01:22:20.310 --> 01:22:23.647
Bizitzaren jokoa da
eta nik oso ondo jokatzen dut.

01:22:23.730 --> 01:22:26.858
Gauza zuzena
besterik gabe egitean sinisten duzu?

01:22:26.942 --> 01:22:29.527
Kasu penal batzuk daude zure aurka.

01:22:29.611 --> 01:22:32.697
Beti hasten zara
txerrikeria hauek esaten, anaia.

01:22:32.781 --> 01:22:36.034
Gauza hauek haserretu egiten naute.

01:22:37.035 --> 01:22:38.328
Zergatik aipatu duzu?

01:22:38.411 --> 01:22:41.331
Legearekin dituen kontuez
ez du hitz egingo.

01:22:41.414 --> 01:22:42.874
Prentsan dagoena da.

01:22:42.958 --> 01:22:45.794
- Ez esan ezer.
- Kabroi txiki bat zara.

01:22:45.877 --> 01:22:49.839
Erreakzioa lortzeko esan duzu,
beraz, geldi, edo amaituko da.

01:22:49.923 --> 01:22:51.841
Harrisonekin ados ez bazaude,

01:22:51.925 --> 01:22:55.387
zergatik aprobetxatzen zara
programa batean zabaltzen?

01:22:55.470 --> 01:22:58.014
Pertsonaia polemikoa delako

01:22:58.098 --> 01:23:02.018
eta aprobetxatzen ari zara.
Zure programa guztiak horrelakoak dira.

01:23:02.102 --> 01:23:05.522
- Jimmy Savile zure lagunarekin bezala.
- Mozten duzu… Bai.

01:23:05.605 --> 01:23:07.816
- Jimmy Savilerekin bezala.
- Tira.

01:23:08.983 --> 01:23:10.568
Theroux hil du.

01:23:10.652 --> 01:23:13.655
Manosferako batzuek
Jimmy Savileren energia dute.

01:23:13.738 --> 01:23:15.281
Emakumeei deitzen ziena…

01:23:15.365 --> 01:23:18.952
HSek taktikaz aldatu zuen
defentsiban jar nendin.

01:23:19.494 --> 01:23:20.870
- Galdera bat?
- Noski.

01:23:20.954 --> 01:23:22.914
Israel genozidio bat egiten ari al da?

01:23:25.000 --> 01:23:27.001
Ezin duzu esan nahi duzuna.

01:23:27.085 --> 01:23:28.920
- Uste…
- Txotxongilo bat zara.

01:23:29.004 --> 01:23:29.963
Nire iritziz…

01:23:30.046 --> 01:23:32.465
Savilerekin bezala, txotxongilo bat zara.

01:23:32.549 --> 01:23:34.092
Harrison, zuzenean al da?

01:23:34.175 --> 01:23:36.219
Ez, YouTuberako bideo bat da.

01:23:36.302 --> 01:23:39.222
- Uste dut zuzenean dela.
- Nik ez dut editatzen.

01:23:39.305 --> 01:23:41.433
Ez dut zuek bezala editatzen, ostia,

01:23:41.516 --> 01:23:43.143
hau kenduko zenuketelako.

01:23:43.226 --> 01:23:47.564
Benetakoa naiz. Ez naiz txotxongilo bat.
Inork ez nau kontrolatzen.

01:23:47.647 --> 01:23:51.860
Savilek eta juduek kontrolatzen zaituzte.
Badakizu. Niri bost axola.

01:23:53.111 --> 01:23:57.574
Horregatik esaten dut sinisten dudana
eta ez dut ezer sekula editatu behar.

01:23:58.199 --> 01:24:01.286
Inoiz ez. Ez dut ezer editatu behar.

01:24:01.369 --> 01:24:04.622
Niri buruzko edozer
jar dezakezu Interneten, niri bost.

01:24:08.626 --> 01:24:14.340
Konturatu nintzen HSen adierazpena
kamerarentzat eta audientziarentzat

01:24:14.424 --> 01:24:16.092
bere amaiera handia zela.

01:24:18.678 --> 01:24:20.722
HSen edukia gogoko duzu?

01:24:20.805 --> 01:24:22.849
Niretzat ez da HS.

01:24:22.932 --> 01:24:26.061
Minutu gutxitan,
streamingeko edukia biralak zen.

01:24:26.144 --> 01:24:29.147
Beti hasten zara
txerrikeria hauek esaten, anaia.

01:24:29.230 --> 01:24:31.066
HSen editoreek

01:24:31.149 --> 01:24:34.068
klipak egiten zituzten
titular populistekin.

01:24:34.152 --> 01:24:36.529
Ezin duzu esan nahi duzuna.

01:24:36.613 --> 01:24:38.406
- Uste…
- Txotxongilo bat zara.

01:24:38.490 --> 01:24:40.617
Juduek Louis kontrolatzen dute!

01:24:43.578 --> 01:24:46.039
Gero, bideo osoa ikusi nuen.

01:24:46.623 --> 01:24:47.540
Zuzenean gaude.

01:24:47.624 --> 01:24:48.958
Zuzenean gaude, bai?

01:24:49.042 --> 01:24:51.169
Ados, lezio bat emango diogu.

01:24:51.252 --> 01:24:52.962
Bost minutu barru dator.

01:24:53.046 --> 01:24:56.633
Samen kameran, oso ezberdin gertatu zen.

01:24:56.716 --> 01:24:58.885
Jimmy Savile zure lagunarekin.

01:24:58.968 --> 01:25:01.679
- Theroux hil du.
- Jimmy Savileren energia…

01:25:01.763 --> 01:25:04.349
HSen interpretazioa kontrolatzen zuen

01:25:04.432 --> 01:25:06.684
txat anonimoak
galderak proposatzen zituen.

01:25:06.768 --> 01:25:08.436
ISRAELEN GENOZIDIOAZ GALDETU

01:25:08.520 --> 01:25:10.980
Israel genozidio bat egiten ari da?

01:25:11.064 --> 01:25:13.316
Gehien harritu ninduena izan zen

01:25:13.399 --> 01:25:16.277
HSen eta bere amaren
arteko uneak elkarrizketaren aurretik.

01:25:16.361 --> 01:25:19.864
- Hori gogoko dut.
- Zukuen tabernan jengibrea izango dute.

01:25:19.948 --> 01:25:22.909
- Ez dut zukurik nahi.
- Txupitoak ere badituzte.

01:25:22.992 --> 01:25:25.161
Ez naiz zukuen tabernara joango.

01:25:25.245 --> 01:25:28.623
Ez nazazu lotsatu, izan jatorra.
Ez zaitut horrela hazi.

01:25:28.706 --> 01:25:30.166
- Izan atsegina.
- Ados.

01:25:30.250 --> 01:25:32.794
- Niregan islatzen delako.
- Ados.

01:25:33.419 --> 01:25:36.214
Oso domestikoa zirudien.

01:25:36.297 --> 01:25:38.675
- Kito.
- Ahal duzu… Begira!

01:25:38.758 --> 01:25:41.219
Ez dira etorriko… Begira. Kendu erditik.

01:25:43.638 --> 01:25:45.974
Kaixo, YouTube.

01:25:46.057 --> 01:25:50.812
Malbabiskoen erronka egingo dut.

01:25:50.895 --> 01:25:52.105
ED MATTHEWS, 10 URTE

01:25:52.188 --> 01:25:56.192
Malbabisko bat sartuko dut ahoan
eta "Chubby bunny" esango dut.

01:25:56.276 --> 01:25:59.445
Muturreko gizon influencerrak
gorrotoa zabaltzen duten

01:25:59.529 --> 01:26:01.990
etsai gisa ikustea tentagarria da,

01:26:02.073 --> 01:26:03.825
eta batzuetan, badira.

01:26:04.951 --> 01:26:08.496
Medikua izan nahi nuen.
Hori diote nire Filipinetako aiton-amonek.

01:26:08.580 --> 01:26:09.914
Estereotipo bat…

01:26:09.998 --> 01:26:12.542
Baina kultura baten produktuak ere badira,

01:26:12.625 --> 01:26:16.546
online hazi dira
bizkor aldatzen doan eta aukera gutxiago

01:26:16.629 --> 01:26:18.673
eskaintzen duen munduan,

01:26:18.756 --> 01:26:22.468
non maskulinitatearen
pribilegio zaharrak zalantzan jarri diren.

01:26:24.721 --> 01:26:26.097
Ez da arraroa batzuek

01:26:26.181 --> 01:26:28.933
konspirazio-teorien
eta gimnasiorako aholkuen

01:26:29.017 --> 01:26:31.978
mundu sinplifikatuan
kontsolamendua bilatu izana.

01:26:34.606 --> 01:26:36.941
Matrixari eraso egiten diote,

01:26:37.025 --> 01:26:39.861
baina zaleentzat
eraiki duten algoritmo-espetxea

01:26:39.944 --> 01:26:42.405
horren adibiderik argiena da.

01:26:43.406 --> 01:26:45.283
Tontorrean dauden gutxi batzuk

01:26:45.366 --> 01:26:49.245
aberasten duen aberastasun
eta botere amaigabearen ilusioa.

01:26:53.166 --> 01:26:55.919
Erresuma Batuko
lehen ministroa izango naiz.

01:26:56.002 --> 01:26:58.254
B.R.U.V. izeneko alderdia sortu dut.

01:26:58.838 --> 01:27:00.423
AEB!

01:27:00.506 --> 01:27:05.094
Euren gorakadarekin,
bazterrak jada ez dira bazterrak.

01:27:05.178 --> 01:27:09.724
Emakume presidenteak
ezin izan du boterea eskuratu. Goazen!

01:27:09.807 --> 01:27:13.311
Denok gaude manosferan gero eta gehiago.

01:27:13.394 --> 01:27:14.854
Nik egingo dut.

01:27:14.938 --> 01:27:17.607
Gure esku dago ateratzea.

01:27:17.690 --> 01:27:19.192
- Plazera bat.
- Milesker.

01:27:19.275 --> 01:27:20.360
Ondo pasa, agur.

01:27:23.655 --> 01:27:26.699
HAU GRABATU ZENETIK,
HS ERRESUMA BATURA ITZULI

01:27:26.783 --> 01:27:29.661
ETA ATXILOTUA IZAN ZEN

01:27:29.744 --> 01:27:33.331
Ihesean ia urtebete
eman duen TikTokeko influencerrak

01:27:33.414 --> 01:27:34.832
espetxea saihestu du

01:27:34.916 --> 01:27:38.544
urtebeteko zigorra etetea jaso ondoren

01:27:38.628 --> 01:27:42.382
gidatze arriskutsuagatik
eta asegururik gabe gidatzeagatik.

01:27:42.465 --> 01:27:46.302
HSTikkyTokky ezizenaz ezaguna da.

01:27:50.014 --> 01:27:53.017
MYRONEK ETA ANGIEK HAUTSI DUTE

01:27:53.101 --> 01:27:55.770
Nire errua da,
ez da bere errua, inola ere ez.

01:27:55.853 --> 01:27:59.565
Luze daramagu separaturik
eta berak familia nahi zuen.

01:28:00.233 --> 01:28:01.526
Nik ezin diot eman.

01:28:06.281 --> 01:28:07.991
SNEAKO YOUTUBERA ITZULI ZEN

01:28:08.074 --> 01:28:09.909
BI MILIOI JARRAITZAILE BERRESKURATUZ

01:28:09.993 --> 01:28:11.911
Nire lehen bideoa YouTuben.

01:28:11.995 --> 01:28:12.996
Lortu dut.

01:28:13.955 --> 01:28:15.707
Ez dakit. Igo beharko nuke?

01:28:27.260 --> 01:28:30.263
LOUISEK BERE ERREKORRA
HAUTSI ZUEN BOXEO-ZAKUAN

01:29:04.380 --> 01:29:07.216
Azpitituluak: Aroa Villalba
I ZUEN BOXEO-ZAKUAN
