1
00:00:19,800 --> 00:00:21,120
Tokia itxita dago.

2
00:00:22,000 --> 00:00:22,840
Bai?

3
00:00:23,800 --> 00:00:24,640
Kaixo.

4
00:00:25,160 --> 00:00:26,760
Kaixo. Hanna Ahlander naiz.

5
00:00:27,960 --> 00:00:30,280
Gabonetan bakarrik
ibiliko naiz hemen lanean.

6
00:00:30,360 --> 00:00:31,200
Zer?

7
00:00:31,720 --> 00:00:35,840
- Grip komisarioak informatu nau…
- Inork ez dit ezer esan.

8
00:00:36,800 --> 00:00:37,880
Ados.

9
00:00:37,960 --> 00:00:39,560
Bale, dei iezaiozu.

10
00:00:45,560 --> 00:00:46,560
Kaixo.

11
00:00:46,640 --> 00:00:47,840
Galdera bat.

12
00:00:47,920 --> 00:00:49,800
Hemen da…

13
00:00:51,000 --> 00:00:52,840
- Hanna Ahlander.
- Hanna Ahlander.

14
00:01:03,280 --> 00:01:04,360
Eskerrik asko.

15
00:01:10,000 --> 00:01:10,960
Ongi etorri.

16
00:01:11,040 --> 00:01:12,240
Daniel Lindskog.

17
00:01:12,960 --> 00:01:13,840
Hanna.

18
00:01:27,240 --> 00:01:28,400
Esku-argirik duzu?

19
00:01:41,120 --> 00:01:45,880
Viktor Malm ekarri dugu galdekatzeko,
baina jada ez da susmagarria.

20
00:01:47,360 --> 00:01:48,600
Koartada du.

21
00:01:48,680 --> 00:01:51,040
Lagunekin festa egin zuen etxolan.

22
00:02:01,160 --> 00:02:02,440
Zenbat darama hilda?

23
00:02:02,960 --> 00:02:05,560
Jakingo dugu
auzitegiko medikua datorrenean.

24
00:02:06,080 --> 00:02:10,400
Heriotzaren orduak esango digu
hemen teleaulkia itxi ondoren

25
00:02:11,640 --> 00:02:14,240
edo lehenago beste leku batean hil zuten.

26
00:02:16,520 --> 00:02:18,040
Ebba, laztana?

27
00:02:18,120 --> 00:02:19,560
- Zer?
- Zelan zaude?

28
00:02:22,040 --> 00:02:23,240
Dutxa hartuko dut.

29
00:02:36,000 --> 00:02:36,840
Bota.

30
00:02:36,920 --> 00:02:37,760
Ederki.

31
00:02:41,800 --> 00:02:42,640
Tori.

32
00:02:46,760 --> 00:02:47,600
Zer da hau?

33
00:02:48,720 --> 00:02:50,680
Nondik atera duzu eskumuturrekoa?

34
00:02:53,800 --> 00:02:55,600
Nondik atera duzu, demontre?

35
00:03:14,360 --> 00:03:18,320
ELURRETAN EZKUTATUTA
2. ZATIA

36
00:03:27,920 --> 00:03:28,960
Goazen?

37
00:04:19,560 --> 00:04:20,760
Entzun, talde.

38
00:04:20,840 --> 00:04:23,760
Poliziak etorri dira,
zuekin hitz egin nahi dute.

39
00:04:26,240 --> 00:04:27,760
- Zer?
- Benetan?

40
00:04:31,480 --> 00:04:33,760
Berri txarrak ditugu.

41
00:04:34,280 --> 00:04:36,600
Amanda hilda agertu da.

42
00:04:38,840 --> 00:04:42,880
Zuen laguntza beharko dugu ikerketarako.

43
00:04:42,960 --> 00:04:45,640
Ebba, festa antolatu zuena, hemen al da?

44
00:04:45,720 --> 00:04:46,640
Ez.

45
00:04:46,720 --> 00:04:49,440
Amanda desagertu zenetik ez da etorri.

46
00:04:50,760 --> 00:04:53,280
Festan egon zinetenok,

47
00:04:53,360 --> 00:04:55,080
sartu mugikorra poltsetan.

48
00:04:55,600 --> 00:04:59,800
Idatzi paper zati batean
zuen izena eta pasahitza.

49
00:05:01,040 --> 00:05:03,960
Argazki eta bideoei begiratu,

50
00:05:04,040 --> 00:05:06,760
eta gau horretan
zer gertatu zen argituko dugu.

51
00:05:11,200 --> 00:05:12,600
Deia hartu dezakezu.

52
00:05:12,680 --> 00:05:14,520
Ez, ez da garrantzitsua.

53
00:05:15,040 --> 00:05:16,520
"Zuzenbidearen legeak".

54
00:05:16,600 --> 00:05:18,600
"Inperialismoa eta globalizazioa".

55
00:05:20,120 --> 00:05:22,640
Nik baino liburu mamitsuagoak
irakurtzen zituen.

56
00:05:40,080 --> 00:05:40,920
Zer da hori?

57
00:05:43,880 --> 00:05:47,280
Diru hau aurkitu dugu.
Ba al dakizu zertarako zen?

58
00:05:47,360 --> 00:05:49,960
Barkatu, ezin duzu ukitu. Froga bat da.

59
00:05:50,040 --> 00:05:50,880
Ados.

60
00:05:53,600 --> 00:05:55,880
Amandak ez zuen eskudirurik.

61
00:05:55,960 --> 00:05:58,960
Txartela erabiltzen zuen, edo Swish.

62
00:05:59,480 --> 00:06:01,800
Baina nentorren esatera…

63
00:06:03,080 --> 00:06:05,760
atzo txakurra hilda aurkitu genuela.

64
00:06:07,040 --> 00:06:09,160
Kallek kanpoan aurkitu zuen,

65
00:06:09,240 --> 00:06:10,720
garajearen atzealdean.

66
00:06:11,960 --> 00:06:13,440
Ikertuko dugu.

67
00:06:15,680 --> 00:06:18,000
Norbaitek gure familia mindu nahi du.

68
00:06:19,880 --> 00:06:22,000
Txakurraren heriotzaren kausa
jakin behar dugu.

69
00:06:22,080 --> 00:06:22,920
Ados.

70
00:06:23,000 --> 00:06:26,400
Halvorsenen etxetik hartu
eta Umeåko auzitegiko laborategira bidali.

71
00:06:26,920 --> 00:06:28,240
Oraintxe bertan.

72
00:06:28,320 --> 00:06:29,200
Eskerrik asko.

73
00:06:30,760 --> 00:06:31,600
Hartu.

74
00:06:36,600 --> 00:06:38,200
Ene, zein sakatu behar dut?

75
00:06:39,400 --> 00:06:40,440
Hartu al dut?

76
00:06:40,520 --> 00:06:41,360
Kaixo?

77
00:06:41,440 --> 00:06:42,440
Kaixo?

78
00:06:42,520 --> 00:06:46,920
- Kaixo, Lydia. Orain ezin dut hitz egin.
- Amak lanean hasiko zarela esan dit.

79
00:06:47,000 --> 00:06:48,360
Ez zaizu komeni.

80
00:06:49,160 --> 00:06:50,720
Gero hitz egingo dugu.

81
00:06:50,800 --> 00:06:53,880
- Ondorio larriak ekar diezazkizuke.
- Orain ezin dut hitz egin.

82
00:06:53,960 --> 00:06:56,120
Eszedentzia hartzea adostu zenuen.

83
00:06:56,200 --> 00:06:59,200
Itzuli nahi izanez gero,
serio hartu beharko duzu.

84
00:06:59,280 --> 00:07:02,160
- Gero hitz egingo dugu.
- Hau garrantzitsua da!

85
00:07:02,240 --> 00:07:03,680
- Hitz egin…
- Agur!

86
00:07:06,760 --> 00:07:08,840
Harrera-lekuan itxarongo dizut.
Ez presatu.

87
00:07:08,920 --> 00:07:09,760
Bikain.

88
00:07:22,880 --> 00:07:24,800
Bai, noski. Ongi etorri, Hanna.

89
00:07:24,880 --> 00:07:27,720
- Hau auzitegiko medikua da, Ylva Labba.
- Kaixo.

90
00:07:27,800 --> 00:07:29,120
- Kaixo.
- Kaixo.

91
00:07:29,880 --> 00:07:32,600
Ylvaren ustez,
Amanda beste nonbait hil zuten,

92
00:07:32,680 --> 00:07:33,760
askoz lehenago.

93
00:07:34,280 --> 00:07:35,960
Badakizu noiz izan zen?

94
00:07:36,480 --> 00:07:39,840
Hotza dela eta, zaila da jakitea.

95
00:07:39,920 --> 00:07:41,680
Baina heriotzaren kausa

96
00:07:41,760 --> 00:07:45,240
ziur asko itotzea da, eta…

97
00:07:45,320 --> 00:07:49,960
- Gutxienez 24 ordu daramatza hilda.
- Baina zergatik eraman zuten teleaulkira?

98
00:07:51,560 --> 00:07:54,320
Agian hiltzaileak guk topatzea nahi zuen.

99
00:07:54,400 --> 00:07:56,480
Arrisku handia hartu zuen.

100
00:07:57,000 --> 00:07:59,000
Zure emaitzen zain izango gara.

101
00:07:59,080 --> 00:08:03,760
Gorpua Umeåra bidali dute autopsiarako.
Horren ostean, gehiago jakingo dugu.

102
00:08:03,840 --> 00:08:06,520
- Deituko dizuet.
- Atera lagunduko dizut, Ylva.

103
00:08:06,600 --> 00:08:07,440
Agur.

104
00:08:09,080 --> 00:08:11,840
Izan daiteke hiltzailea damutzea.

105
00:08:13,400 --> 00:08:14,240
Hanna?

106
00:08:14,880 --> 00:08:18,880
Hauek Anton eta Raffe dira.
Atzo ezagutu zenuten elkar.

107
00:08:18,960 --> 00:08:20,200
- Bai. Kaixo.
- Kaixo.

108
00:08:20,280 --> 00:08:22,040
- Anton Lundgren.
- Raffe Herrera.

109
00:08:22,120 --> 00:08:23,040
Hanna.

110
00:08:24,200 --> 00:08:26,560
Gurekin izango da
urtarrilaren bukaerara arte.

111
00:08:26,640 --> 00:08:27,600
Primeran.

112
00:08:27,680 --> 00:08:29,280
- Ongi etorri.
- Mila esker.

113
00:08:29,360 --> 00:08:30,200
Zerbait duzue?

114
00:08:30,280 --> 00:08:33,400
Ebba eta Amandaren etxeen arteko kamerak
ikuskatu ditugu.

115
00:08:33,480 --> 00:08:36,440
Eta gelakideen mugikorrak jaso ditugu.

116
00:08:36,520 --> 00:08:38,400
Ados. Tokia erakutsiko diozu?

117
00:08:38,480 --> 00:08:40,400
Birgitta, une bat al duzu?

118
00:08:51,720 --> 00:08:54,000
Ez duzu uste Hanna Ahlander
azkarregi hasi dela?

119
00:08:54,520 --> 00:08:57,880
- Jendea behar dugu, prest zegoen.
- Zer dakigu beraz?

120
00:08:57,960 --> 00:09:01,440
Lekualdaketa eskatu dut,
baina lehenbailehen behar genuen.

121
00:09:01,520 --> 00:09:04,200
Ahlander ez da betirako geldituko.

122
00:09:04,960 --> 00:09:09,160
Bere iragana ikertu nahi baduzu,
ondo iruditzen zait.

123
00:09:09,240 --> 00:09:12,120
- Stockholmen lagunak dituzu, ezta?
- Mila esker.

124
00:09:12,200 --> 00:09:13,120
Ikertuko dut.

125
00:09:14,200 --> 00:09:15,040
Ados.

126
00:09:17,200 --> 00:09:18,040
Primeran.

127
00:09:19,480 --> 00:09:20,680
- Benetan?
- Bai.

128
00:09:23,600 --> 00:09:24,440
Bai.

129
00:09:37,120 --> 00:09:38,760
Kaixo. Ongi etorri.

130
00:09:39,960 --> 00:09:40,800
Kaixo.

131
00:09:41,640 --> 00:09:43,880
- Aizu, errebantxa?
- Bai.

132
00:09:43,960 --> 00:09:45,880
- Datorren astean?
- Jakina.

133
00:09:45,960 --> 00:09:47,000
Ongi etorri.

134
00:09:47,520 --> 00:09:48,840
Kanaperik jan duzue?

135
00:09:48,920 --> 00:09:51,120
- Bai, gozo-gozo daude.
- Bai, ezta?

136
00:09:59,200 --> 00:10:02,120
Gaur zenbait alditan deitu dizut.

137
00:10:02,680 --> 00:10:03,800
Non ibili zara?

138
00:10:04,880 --> 00:10:06,400
- Lanean.
- Ados.

139
00:10:07,280 --> 00:10:08,120
Primeran.

140
00:10:14,960 --> 00:10:17,840
Ongi etorri guztioi,

141
00:10:17,920 --> 00:10:19,760
lagunoi eta lankideoi,

142
00:10:19,840 --> 00:10:22,560
gure urteko ardo beroaren festara.

143
00:10:23,080 --> 00:10:26,160
Iruditu zaigu
aurten garrantzitsuagoa zela,

144
00:10:26,240 --> 00:10:30,440
jazo den tragedia kontuan izanda.

145
00:10:31,280 --> 00:10:36,600
Garrantzitsua da elkarrekin egotea
eta elkar zaintzen dugula erakustea.

146
00:10:37,120 --> 00:10:38,560
Bosse, hurbildu.

147
00:10:40,080 --> 00:10:44,520
Datorren astean, Bosseren urteak dira.

148
00:10:45,040 --> 00:10:48,360
Beraz, ideia ona iruditu zait
lehenago ospatzen hastea.

149
00:10:48,440 --> 00:10:50,320
- Ez, maitea, mesedez…
- Bai.

150
00:10:50,840 --> 00:10:51,680
Hartu.

151
00:10:52,520 --> 00:10:57,480
Inork ez bezala
zaintzen duzu gure komunitatea

152
00:10:57,560 --> 00:10:59,760
eta borrokatzen zara gure ongizateagatik.

153
00:10:59,840 --> 00:11:02,400
Onena merezi duzu, maitea.

154
00:11:02,920 --> 00:11:03,840
Zorionak.

155
00:11:04,960 --> 00:11:05,800
Rolex bat.

156
00:11:05,880 --> 00:11:07,360
- Hara!
- Ene!

157
00:11:09,200 --> 00:11:10,840
Zorionak, Bosse!

158
00:11:13,600 --> 00:11:14,600
- Annika.
- Kaixo.

159
00:11:17,200 --> 00:11:19,080
- Zer?
- Zer demontre da hau?

160
00:11:20,040 --> 00:11:22,640
- Rolex bat?
- Beti nahi izan duzu bat.

161
00:11:23,400 --> 00:11:24,840
Nola erosi duzu?

162
00:11:25,800 --> 00:11:28,040
Merezi duzu. Lasai.

163
00:11:28,120 --> 00:11:31,840
Aski da. Kontratatu dituzu
sukaldariak, zerbitzariak…

164
00:11:31,920 --> 00:11:34,840
Ez dugu dirurik
ezta ardo beroa erosteko ere.

165
00:11:34,920 --> 00:11:37,080
Lotsarazten ari zatzaizkit! Lasaitu!

166
00:11:37,160 --> 00:11:39,600
Lasaitzeko? Rolex bat erosi duzu, dedio!

167
00:11:39,680 --> 00:11:41,440
Badakizu? Imitaziozkoa da.

168
00:11:41,520 --> 00:11:44,360
Faltsua da. Orain dena zapuztu duzu.

169
00:11:44,440 --> 00:11:45,800
Kontuz ibili!

170
00:11:56,440 --> 00:11:57,800
Bueno, ni banoa.

171
00:11:59,680 --> 00:12:01,200
Geldituko zara?

172
00:12:01,280 --> 00:12:02,120
Bai.

173
00:12:04,880 --> 00:12:05,880
Bihar arte.

174
00:13:35,840 --> 00:13:37,000
- Nor da?
- Zer arraioa?

175
00:13:37,080 --> 00:13:40,040
Goizeko ordu bietan
auto bat zegoen Ebbaren etxean.

176
00:13:40,120 --> 00:13:43,560
- Gazteei galdetu behar diegu…
- Itxoin, zer?

177
00:13:43,640 --> 00:13:46,120
Ordu bietan
auto bat zegoen Ebbaren etxean.

178
00:13:46,200 --> 00:13:47,760
Zer gertatzen da?

179
00:13:47,840 --> 00:13:50,880
- Nondik atera duzu informazioa?
- Mugikor batetik.

180
00:13:50,960 --> 00:13:51,800
Lasai, lasai.

181
00:13:51,880 --> 00:13:53,760
- Matrikula ikusten al da?
- Ez.

182
00:13:53,840 --> 00:13:55,960
Autoa azeleratzen entzun dut.

183
00:13:56,480 --> 00:13:57,600
Lasai, lasai.

184
00:13:57,680 --> 00:14:00,200
Autoa azeleratzen entzun duzu?

185
00:14:00,280 --> 00:14:01,440
Eseki oraintxe!

186
00:14:01,520 --> 00:14:02,520
Bale.

187
00:14:02,600 --> 00:14:04,480
- Ezin zenuen itxaron?
- Lasai.

188
00:14:05,080 --> 00:14:05,920
Barkatu.

189
00:14:06,000 --> 00:14:07,320
Bai, noski.

190
00:14:08,320 --> 00:14:09,160
Barkatu.

191
00:14:10,520 --> 00:14:12,520
Barkatu. Bihar hitz egingo dugu.

192
00:14:12,600 --> 00:14:13,440
Ados.

193
00:14:26,720 --> 00:14:28,520
- Hor hasten da?
- Bai.

194
00:14:28,600 --> 00:14:30,200
Itxoin. Begiratuko dut…

195
00:14:31,120 --> 00:14:33,240
- Bai, begiratu zenbakia.
- Hemen. Orain.

196
00:14:36,640 --> 00:14:37,600
Birbobinatu.

197
00:14:39,200 --> 00:14:40,240
Hortxe.

198
00:14:42,160 --> 00:14:44,280
- Bada auto bat azeleratzen.
- Bai.

199
00:14:44,360 --> 00:14:47,320
Amandak aitari deitu baino lehen
izan behar du.

200
00:14:48,120 --> 00:14:49,680
Badakit nor diren.

201
00:14:50,200 --> 00:14:53,040
Autoa ezagutzen duten galdetuko diet.
Ea gogoratzen duten.

202
00:14:53,120 --> 00:14:54,200
- Kaixo, Urban.
- Esan.

203
00:14:54,280 --> 00:14:55,360
Aspaldiko.

204
00:14:55,440 --> 00:14:58,400
- Krimen bortitzekin ibili zara, ezta?
- Bai.

205
00:14:58,480 --> 00:15:01,800
Zer dakizu Hanna Ahlanderri buruz?
Åren dabil.

206
00:15:03,600 --> 00:15:07,360
- Årera bidali dute?
- Bai, Urteberri egunera arte edo.

207
00:15:07,880 --> 00:15:09,440
Elkarrekin egin duzue lan?

208
00:15:09,960 --> 00:15:12,600
Bueno, sail berean ez, baina…

209
00:15:13,240 --> 00:15:16,960
Arraroa iruditzen zait.
Bera ikertzen ari direla entzun dut.

210
00:15:17,880 --> 00:15:19,800
Ikertzen ari dira? Zergatik?

211
00:15:20,680 --> 00:15:23,720
Esan bezala,
ez dut informazio guztia, baina…

212
00:15:24,840 --> 00:15:25,680
Hau da…

213
00:15:25,760 --> 00:15:27,960
- Norabide honetatik doa…
- Bai.

214
00:15:28,840 --> 00:15:29,840
Gutxi gorabehera.

215
00:15:32,640 --> 00:15:34,000
Itxi atea.

216
00:15:36,360 --> 00:15:38,880
Ene, Daniel! Barkatu…

217
00:15:39,400 --> 00:15:41,520
deitu eta esnatzeagatik. Barkatu.

218
00:15:41,600 --> 00:15:42,840
Ez kezkatu.

219
00:15:43,360 --> 00:15:45,560
Stockholmgo Poliziarekin aritu naiz.

220
00:15:47,000 --> 00:15:48,680
Aldi baterako kanporatu zaituzte?

221
00:15:50,920 --> 00:15:54,040
Ez, ez nintzateke hemen egongo.
Eszedentzia hartu dut.

222
00:15:54,120 --> 00:15:56,760
Amanda desagertzean,
lagundu nahi izan nuen.

223
00:15:57,280 --> 00:15:58,880
Ikertzen zaituzten artean?

224
00:16:00,520 --> 00:16:01,840
Ez dut horretaz hitz egingo.

225
00:16:01,920 --> 00:16:04,480
Agian zure bertsioa kontatu nahi didazu.

226
00:16:04,560 --> 00:16:06,000
Nire bertsioa?

227
00:16:07,480 --> 00:16:09,840
Zer gertatu zen?
Zergatik ari dira zu ikertzen?

228
00:16:11,640 --> 00:16:13,240
Lankide bat jazarri zenuen.

229
00:16:14,520 --> 00:16:16,720
Hilabeterako nator. Ez naute kanporatu.

230
00:16:16,800 --> 00:16:19,880
Kaleratu nahi banauzu, Gripekin hitz egin.
Ez dut gehiago esango.

231
00:16:21,680 --> 00:16:23,920
Tobiasek zerbait aurkitu du
mugikor batean.

232
00:16:24,000 --> 00:16:25,960
Ebba Niemirekin hitz egin behar dugu.

233
00:16:27,760 --> 00:16:29,120
Gero jarraituko dugu.

234
00:16:57,320 --> 00:16:58,520
Nik hitz egingo dut.

235
00:17:20,160 --> 00:17:21,040
Negarti!

236
00:17:21,120 --> 00:17:22,760
Isildu zaitez, Wille!

237
00:17:27,960 --> 00:17:29,560
Amandarekin liskartu zinen?

238
00:17:31,560 --> 00:17:35,560
Ez, ez dut gogoratzen.
Broma bat edo izango zen.

239
00:17:35,640 --> 00:17:37,320
Ez zenuten eztabaidatu?

240
00:17:40,120 --> 00:17:43,280
- Lagunak ere liskartzen dira.
- Ez zen hori gertatu.

241
00:17:45,880 --> 00:17:47,280
Orduan zer gertatu zen?

242
00:17:50,000 --> 00:17:51,720
Edanda… Edanda nengoen.

243
00:17:51,800 --> 00:17:53,120
Ez dut gogoratzen.

244
00:17:53,200 --> 00:17:55,960
Baina ez geneukan arrazoirik liskartzeko.

245
00:17:57,240 --> 00:17:58,840
Ez da nahikoa?

246
00:17:59,360 --> 00:18:01,280
Gertatu zena jakin behar dugu.

247
00:18:02,040 --> 00:18:06,120
- Guztia da garrantzitsua guretzat.
- Niretzat ere bai.

248
00:18:07,320 --> 00:18:08,160
Badakit.

249
00:18:09,000 --> 00:18:09,840
Baina…

250
00:18:11,200 --> 00:18:12,320
galdetu behar dugu.

251
00:18:15,560 --> 00:18:17,400
Bueno, galderak eginda daude.

252
00:18:18,800 --> 00:18:19,720
Eskerrik asko.

253
00:18:20,840 --> 00:18:21,960
Zelan zaude?

254
00:18:23,520 --> 00:18:24,360
Ondo.

255
00:18:26,240 --> 00:18:28,760
Ebba, bideoan triste zaudela dirudi.

256
00:18:28,840 --> 00:18:29,960
Zergatik?

257
00:18:34,160 --> 00:18:36,880
Zerbait jakin beharko genuke?

258
00:18:37,400 --> 00:18:38,360
Zerbait gehiago?

259
00:18:43,080 --> 00:18:45,160
- Nahikoa dela uste dut.
- Jakina.

260
00:18:45,240 --> 00:18:47,360
Zerbait gehiago behar badugu,
deituko dizuegu.

261
00:18:47,880 --> 00:18:49,040
Mila esker, Ebba.

262
00:19:24,960 --> 00:19:26,520
Zer egiten duzu hemen?

263
00:19:27,040 --> 00:19:29,200
Ez da beharrezkoa, eskerrik asko.

264
00:19:29,280 --> 00:19:30,520
Mesedez, joan zaitez.

265
00:19:31,040 --> 00:19:31,880
Bai.

266
00:19:34,760 --> 00:19:36,560
Sentitzen dut, goseak zeuden.

267
00:19:40,560 --> 00:19:41,400
Sentitzen…

268
00:19:41,920 --> 00:19:43,720
Sentitzen dut Amandari gertatutakoa.

269
00:19:48,440 --> 00:19:50,200
Barkatu. Bale, agur.

270
00:20:00,560 --> 00:20:04,040
Bikiak jaio zirenean,
eskiatzera joaten ginen elkarrekin,

271
00:20:04,560 --> 00:20:06,040
Amanda eta biok bakarrik.

272
00:20:08,440 --> 00:20:10,880
Amesgaizto hau bukatzea nahi dut.

273
00:20:12,360 --> 00:20:13,960
Fredrikek gure artekoa al daki?

274
00:20:14,040 --> 00:20:16,000
Nire mugikorra zure autoan aurkitu zuen.

275
00:20:16,720 --> 00:20:18,440
Eraman zintudala esan nion.

276
00:20:23,040 --> 00:20:26,280
Behin esan zenidan
batzuetan beldurra ematen dizula.

277
00:20:27,480 --> 00:20:28,520
Jotzen zaitu?

278
00:20:31,880 --> 00:20:33,440
- Harald…
- Bortitza da?

279
00:21:56,120 --> 00:21:56,960
Kaixo.

280
00:21:59,560 --> 00:22:01,320
Afaltzera joan nahi duzu?

281
00:22:02,440 --> 00:22:03,440
Zu eta biok?

282
00:22:04,040 --> 00:22:06,840
Anton eta Rafferekin.
Bilera han egingo dugu.

283
00:22:08,080 --> 00:22:09,360
Bale, primeran.

284
00:22:11,080 --> 00:22:12,200
Zelan doa?

285
00:22:12,280 --> 00:22:15,160
Ez dakit. Ba…
Ebba zerbait ezkutatzen ari da.

286
00:22:16,800 --> 00:22:17,640
Bai.

287
00:22:18,560 --> 00:22:19,520
Baina zer da?

288
00:22:21,120 --> 00:22:21,960
Atzera eraman.

289
00:22:26,800 --> 00:22:27,640
Zer dio?

290
00:22:29,280 --> 00:22:30,600
"Neureak eta bi…".

291
00:22:30,680 --> 00:22:31,840
Ez, lehenago.

292
00:22:34,680 --> 00:22:36,880
Ken kabroi nazkagarria.

293
00:22:37,400 --> 00:22:38,880
"Ken" esan du?

294
00:22:40,520 --> 00:22:41,360
Izan daiteke.

295
00:22:47,840 --> 00:22:49,160
Zergatik esan digu gezurra?

296
00:22:51,480 --> 00:22:55,040
Entzun dezagun zer dakien Raffek
autoari buruz. Zain daude.

297
00:22:56,760 --> 00:22:57,600
Ados.

298
00:22:59,720 --> 00:23:01,440
Raffe, esan. Zer dakizu?

299
00:23:03,000 --> 00:23:06,160
Mutilek gogoratzen zuten
Ebbaren etxean zegoen autoa.

300
00:23:06,880 --> 00:23:08,680
Ez dakite nork gidatzen zuen,

301
00:23:08,760 --> 00:23:11,840
baina alokairu-enpresaren logoa
ikusi zuten.

302
00:23:11,920 --> 00:23:15,800
Ez dakite zein enpresatakoa zen,
bihar dei batzuk egingo ditut.

303
00:23:15,880 --> 00:23:19,040
Ados, ederki.
Eta Amandaren etxean aurkitutako dirua?

304
00:23:20,200 --> 00:23:23,640
- Agian beltzean egiten zuen lan.
- Zergatik ez zuen Swish erabiltzen?

305
00:23:23,720 --> 00:23:25,520
Ezin zaio diruaren arrastoari jarraitu.

306
00:23:26,400 --> 00:23:27,240
Drogak?

307
00:23:27,760 --> 00:23:28,600
Prostituzioa?

308
00:23:28,680 --> 00:23:30,400
Amanda ez zen horrelakoa.

309
00:23:30,920 --> 00:23:32,000
Bera zen…

310
00:23:32,080 --> 00:23:34,720
Gelakideek, behintzat,
ez dute horrela deskribatu.

311
00:23:34,800 --> 00:23:37,640
Kontzientzia soziala zuen
eta abokatua izan nahi zuen.

312
00:23:37,720 --> 00:23:39,720
Aukera ona. Nik ere hanburgesa jango nuke.

313
00:23:40,240 --> 00:23:41,960
Hori jan dezakezu?

314
00:23:42,520 --> 00:23:43,440
Osasun-fanatikoa da.

315
00:23:43,520 --> 00:23:46,000
- Anton, jan nire patatak.
- Ez, bete naiz.

316
00:23:46,960 --> 00:23:49,040
Zein da zure lana Stockholmen?

317
00:23:50,160 --> 00:23:52,400
Etxeko Indarkeria Sailean nago.

318
00:23:52,480 --> 00:23:55,040
- Ene!
- Horrek eragina du norberarengan, ezta?

319
00:23:56,120 --> 00:23:57,560
Bai, batzuetan.

320
00:23:57,640 --> 00:24:00,280
Eta pentsatu zenuen:
"Atxilotu ditzagun altzeak ehizatu

321
00:24:00,360 --> 00:24:02,880
eta elur-motorrak
lapurtzen dituzten jämtlandarrak".

322
00:24:03,960 --> 00:24:05,920
Ez nuen aurreiritzirik, baina…

323
00:24:06,000 --> 00:24:09,360
- Elur-motor asko lapurtzen dituzte.
- Bai, arrazoia duzu.

324
00:24:10,480 --> 00:24:11,920
Bakarrik etorri zara?

325
00:24:12,000 --> 00:24:12,960
Ezkonduta zaude?

326
00:24:14,400 --> 00:24:15,760
Duela gutxi utzi naute.

327
00:24:17,240 --> 00:24:18,160
Ez dut etxerik.

328
00:24:18,240 --> 00:24:20,120
- Hara!
- Bai. Ez, bueno…

329
00:24:20,200 --> 00:24:21,480
- Ene!
- Bai.

330
00:24:23,400 --> 00:24:24,240
Eta zu?

331
00:24:24,320 --> 00:24:28,160
Hamabost urte daramatzat ezkonduta
eta bi haur zoragarri ditut.

332
00:24:28,800 --> 00:24:29,800
Egia da!

333
00:24:30,320 --> 00:24:31,400
Bale.

334
00:24:31,920 --> 00:24:32,760
Ni libre nago.

335
00:24:34,000 --> 00:24:34,840
Mila esker.

336
00:24:39,680 --> 00:24:40,920
Bi urte daramatzat hemen.

337
00:24:41,000 --> 00:24:44,040
Nire bikotekidea Ida eta kolikoak dituen
haurtxoarekin bizi naiz.

338
00:24:44,520 --> 00:24:48,000
Horretaz ari garela,
afari erromantiko hau eramango diot.

339
00:24:48,680 --> 00:24:49,920
Mila esker gaurkoagatik.

340
00:24:50,440 --> 00:24:52,000
- Bihar arte.
- Bai.

341
00:24:52,080 --> 00:24:53,520
- Gabon.
- Gabon.

342
00:24:55,640 --> 00:24:59,080
Beste plater batetik janda ere
osasungaitza da, ezta?

343
00:24:59,160 --> 00:25:01,640
- Bestela botako dute.
- Bai, baina…

344
00:25:01,720 --> 00:25:02,600
- Ezta?
- Bai.

345
00:25:02,680 --> 00:25:03,920
Kolikoak emango dizkizu.

346
00:25:05,120 --> 00:25:05,960
Zer?

347
00:25:43,120 --> 00:25:44,320
- Kaixo.
- Kaixo. Ni…

348
00:25:45,920 --> 00:25:47,320
- Gobada?
- Ados.

349
00:25:47,400 --> 00:25:48,720
Ederki. Kodea dut.

350
00:25:48,800 --> 00:25:49,640
Bale.

351
00:26:08,160 --> 00:26:09,000
Kaixo?

352
00:26:10,480 --> 00:26:11,920
Kaixo, ama.

353
00:26:12,920 --> 00:26:14,160
Bai, entzun.

354
00:26:14,240 --> 00:26:16,040
Nagusiak nire pasaportea du.

355
00:26:16,120 --> 00:26:16,960
Ez dakit.

356
00:26:17,480 --> 00:26:19,320
Diru gehiago behar dut.

357
00:26:20,120 --> 00:26:21,960
Nagusiak nire pasaportea du.

358
00:26:22,040 --> 00:26:24,200
Ezin naiz etxera itzuli hori gabe.

359
00:26:24,720 --> 00:26:26,720
Gero deituko dizut.

360
00:26:27,680 --> 00:26:28,600
Barkatu.

361
00:26:29,640 --> 00:26:30,480
Kaixo.

362
00:26:31,960 --> 00:26:33,240
Ondo zaude?

363
00:26:34,200 --> 00:26:35,280
Joan…

364
00:26:36,120 --> 00:26:37,120
behar dut.

365
00:26:37,640 --> 00:26:38,840
Benetan?

366
00:26:40,480 --> 00:26:42,720
Zer duzu aurpegian? Ikus dezaket?

367
00:26:45,040 --> 00:26:45,960
Joan behar dut.

368
00:27:28,560 --> 00:27:31,040
Kontuz ibili. Asko irristatzen du.

369
00:27:31,560 --> 00:27:32,800
Jo ahal zintudan.

370
00:27:34,560 --> 00:27:37,080
Sentitzen dut gertatutakoa,

371
00:27:37,160 --> 00:27:40,120
baina ez jo nire emaztearengana
kontsolamendu bila.

372
00:28:07,520 --> 00:28:09,520
POLIZIA

373
00:28:10,560 --> 00:28:11,640
Nire errua da.

374
00:28:14,080 --> 00:28:14,920
Tira…

375
00:28:15,880 --> 00:28:18,960
Sei hilabete daramatzat
bere emaztea ikusten.

376
00:28:20,600 --> 00:28:22,400
Normalean elkar ikusten dugu…

377
00:28:24,200 --> 00:28:25,560
bere autoan, eta…

378
00:28:27,520 --> 00:28:28,440
niri…

379
00:28:28,960 --> 00:28:32,520
mugikorra erori zitzaidan,
eta berak aurkitu zuen.

380
00:28:33,640 --> 00:28:34,960
Ohartu zen,

381
00:28:35,040 --> 00:28:37,600
mendekua hartzea erabaki zuen

382
00:28:38,120 --> 00:28:39,640
eta nire alaba hil zuen.

383
00:28:40,160 --> 00:28:41,920
Lagundu behar didazue.

384
00:28:44,760 --> 00:28:45,920
- Ados.
- Bale.

385
00:28:47,560 --> 00:28:49,280
- Berarekin hitz egingo dugu.
- Ederki.

386
00:28:52,440 --> 00:28:54,720
Galdera batzuk egin nahi dizkizugu.

387
00:28:56,160 --> 00:28:57,560
Bale, ba…

388
00:28:58,080 --> 00:29:00,880
Tira, galdetu behar duzuena.

389
00:29:00,960 --> 00:29:02,200
Amanda Halvorsen.

390
00:29:09,840 --> 00:29:13,800
Santa Luzia egunean desagertu zen, ezta?

391
00:29:13,880 --> 00:29:16,320
- Bai, hori da.
- Bueno, nik…

392
00:29:18,320 --> 00:29:21,240
bilera bat izan nuen Sollefteån.

393
00:29:21,320 --> 00:29:25,840
Anaiaren etxean lo egin nuen
eta hurrengo egunean itzuli nintzen.

394
00:29:25,920 --> 00:29:29,720
Berak eta emazteak baieztatu dezakete.

395
00:29:29,800 --> 00:29:30,920
Ez nintzen hemen.

396
00:29:32,640 --> 00:29:35,200
- Zein auto gidatu zenuen?
- Nirea.

397
00:29:38,880 --> 00:29:40,560
Idatz dezakezu…

398
00:29:41,240 --> 00:29:44,000
anaiaren izena
eta telefono-zenbakia, mesedez?

399
00:29:44,080 --> 00:29:46,520
Bai, noski. Eman goraintziak.

400
00:29:47,440 --> 00:29:49,600
Idatzi ere norekin bildu zinen.

401
00:29:50,360 --> 00:29:51,760
Harald ezagutzen duzu?

402
00:29:52,280 --> 00:29:53,200
Amandaren aita.

403
00:29:54,200 --> 00:29:55,560
Haserretu zinen berarekin?

404
00:29:56,440 --> 00:29:58,400
Zergatik haserretuko nintzateke?

405
00:29:58,480 --> 00:30:00,400
Emaztea bere lankidea da, ezta?

406
00:30:01,640 --> 00:30:02,640
Bai, beharbada.

407
00:30:03,440 --> 00:30:06,560
- "Beharbada"? Lankideak ezagutzen dituzu?
- Bai.

408
00:30:07,280 --> 00:30:10,800
Ezagutzen ditut.
Elkarrekin egiten dute lan. Zergatik…?

409
00:30:10,880 --> 00:30:13,840
Ez da arrazoi nahikoa
berarekin haserretzeko, ezta?

410
00:30:16,200 --> 00:30:19,320
Badakigu autoan
Haralden mugikorra aurkitu zenuela.

411
00:30:19,840 --> 00:30:21,320
Agian, ez dut gogoratzen.

412
00:30:22,400 --> 00:30:23,240
Ez?

413
00:30:24,160 --> 00:30:27,560
Ez diozu zeure buruari galdetu
nola bukatu zuen hor Haralden mugikorrak?

414
00:30:29,120 --> 00:30:30,480
Ez zinen kezkatu?

415
00:30:32,760 --> 00:30:35,680
Ez zenuen pentsatu
lankideak baino gehiago zirela?

416
00:30:38,680 --> 00:30:39,520
Egia esan,

417
00:30:40,240 --> 00:30:41,800
engainatzen bazaituzte,

418
00:30:41,880 --> 00:30:43,480
asko haserretu zaitezke.

419
00:30:43,560 --> 00:30:44,760
Ulergarria da.

420
00:30:45,960 --> 00:30:47,600
Salduta sentitu zinen,

421
00:30:48,200 --> 00:30:49,040
engainatuta,

422
00:30:49,680 --> 00:30:51,640
tentela, ohartu ez zinelako.

423
00:30:52,160 --> 00:30:53,720
Txarto sentitzen zinen.

424
00:30:55,480 --> 00:30:59,200
Egoerak esku artetik ihes egin zizun,
eta mendeku hartu zenuen.

425
00:31:00,360 --> 00:31:02,880
Bat-batean ezin zenuen egindakoa desegin.

426
00:31:07,000 --> 00:31:08,440
Ez dut jarraituko.

427
00:31:09,640 --> 00:31:12,560
Abokatu bat nahi dut.
Nire eskubidea da, ezta?

428
00:31:13,080 --> 00:31:13,920
Bai, bada.

429
00:31:19,080 --> 00:31:19,920
Ados.

430
00:31:26,960 --> 00:31:28,040
Deituko dizugu.

431
00:31:37,200 --> 00:31:39,240
Zer balio du anaiaren koartada?

432
00:31:39,760 --> 00:31:43,600
Bildu zirenekin hitz egin, eta, gero,
autoa eta nabigatzailea aztertuko ditugu.

433
00:31:44,680 --> 00:31:46,000
Bale, baina…

434
00:31:49,240 --> 00:31:51,960
Tipoaren alaba hiltzea
amodio-kontu batengatik?

435
00:31:52,720 --> 00:31:53,920
Hori…

436
00:31:55,520 --> 00:31:56,360
Bai, baina…

437
00:31:58,760 --> 00:31:59,680
Esan duzunez,

438
00:31:59,760 --> 00:32:02,360
ezin duzu kontrolatu,
emozioek menderatzen zaituzte.

439
00:32:15,920 --> 00:32:16,760
Kaixo.

440
00:32:16,840 --> 00:32:18,320
- Deitu dizut.
- Kaixo!

441
00:32:19,920 --> 00:32:22,200
Bai, baina, gauza asko gertatu dira.

442
00:32:22,720 --> 00:32:24,440
Gure artean dena ondo dabil?

443
00:32:25,200 --> 00:32:26,480
Hitz egin dezakegu?

444
00:32:26,560 --> 00:32:29,600
Ez da une egokia. Ama zain dut, beraz…

445
00:32:29,680 --> 00:32:31,080
- Ondo.
- Banoa, baina…

446
00:32:31,160 --> 00:32:34,040
Unetxo bat izango da,
hitz egin behar dugu.

447
00:32:34,640 --> 00:32:36,600
Elkarrekin gaude, ezta?

448
00:32:38,840 --> 00:32:40,720
- Hitz egin dezakegu?
- Bai.

449
00:32:44,800 --> 00:32:45,640
Daniel?

450
00:32:46,680 --> 00:32:47,520
Esan.

451
00:32:49,560 --> 00:32:51,120
Bideoi begiratu diet

452
00:32:51,200 --> 00:32:54,280
eta deskribapenarekin
bat datorren autoa aurkitu dut.

453
00:32:54,360 --> 00:32:57,320
- Matrikula lortu duzu?
- Bai. Auto alokatua zen.

454
00:32:57,400 --> 00:33:01,160
Autoa alokatu zen
jabearena lantegian zegoen bitartean.

455
00:33:01,240 --> 00:33:02,320
Nork alokatu zuen?

456
00:33:02,400 --> 00:33:03,920
Institutuko irakasle batek.

457
00:33:04,000 --> 00:33:05,320
Lasse Sandahlek.

458
00:33:05,960 --> 00:33:07,440
Kenek!

459
00:33:09,080 --> 00:33:10,280
- Hori helbidea da?
- Bai.

460
00:33:10,360 --> 00:33:11,240
Mila esker. Hanna.

461
00:34:30,560 --> 00:34:33,400
Azpitituluak: Michelle Sáenz

