1
00:00:37,120 --> 00:00:39,880
Zu! Bai, Urduri jauna.

2
00:00:39,960 --> 00:00:41,400
Zuk hartu duzu?

3
00:00:41,480 --> 00:00:42,640
Ez, jauna!

4
00:00:42,720 --> 00:00:44,360
Badakizu nork hartu duen?

5
00:00:44,440 --> 00:00:45,440
Ez, jauna.

6
00:00:46,200 --> 00:00:47,240
Ados.

7
00:00:48,720 --> 00:00:49,560
Jaurti!

8
00:00:55,560 --> 00:00:56,560
Tira, jaurti!

9
00:01:03,440 --> 00:01:04,320
Bingo.

10
00:01:06,320 --> 00:01:07,680
Sudur Erromatarra.

11
00:01:08,440 --> 00:01:09,400
Bai.

12
00:01:09,480 --> 00:01:10,480
Zuk hartu duzu?

13
00:01:10,560 --> 00:01:12,400
- Ez, jauna.
- Badakizu nork hartu duen?

14
00:01:13,360 --> 00:01:14,200
Berak.

15
00:01:17,160 --> 00:01:19,680
Hegan joango da belarri handi horiekin.

16
00:01:19,760 --> 00:01:20,600
Jaurti!

17
00:01:27,760 --> 00:01:28,840
Arazo bat dugu.

18
00:01:28,920 --> 00:01:31,640
- A, bai?
- Zuk hartu duzu Zeusen erlojua?

19
00:01:31,720 --> 00:01:32,840
Jakina ezetz.

20
00:01:32,920 --> 00:01:34,120
Aurkitu behar dugu.

21
00:01:34,200 --> 00:01:35,600
Zer? Zergatik?

22
00:01:35,680 --> 00:01:39,000
Gerra-plana sortu du
eta pilota-jasotzaileak hiltzen ari da.

23
00:01:40,560 --> 00:01:42,760
- Zer?
- Bai, neuk prestatu behar izan dut kafea.

24
00:01:43,360 --> 00:01:45,640
- "Gerra-plana"?
- Aurrean dut.

25
00:01:45,720 --> 00:01:50,040
Badirudi bi fase dituela.
Gehiegizkoa dirudi.

26
00:01:50,120 --> 00:01:51,160
Zer haizek jo du?

27
00:01:51,240 --> 00:01:54,960
Desengainua hartuko zuen
troiarrei ezarri zenien zigorraz.

28
00:01:55,040 --> 00:01:56,760
A, bai. Esan zidan.

29
00:01:58,040 --> 00:02:01,720
Hala ere, Poseidon,
argi dago barrena lasaitu behar duela,

30
00:02:01,800 --> 00:02:05,320
baina erlojua aurkitu arte
ezin dela hasi dio.

31
00:02:05,400 --> 00:02:07,160
Beraz, galdetu mutikoari.

32
00:02:08,000 --> 00:02:09,920
- Zein mutikori?
- Dionisori.

33
00:02:12,000 --> 00:02:13,200
Utzi nire esku.

34
00:02:13,720 --> 00:02:14,760
Jaurtitzeko!

35
00:02:27,800 --> 00:02:33,320
Aspaldi, oso-oso aspaldi,

36
00:02:33,840 --> 00:02:35,320
gizon askea nintzen.

37
00:02:36,080 --> 00:02:40,200
Bizitza eta maitasuna beste edonork bezala
bizitzeko aske nintzen.

38
00:02:42,080 --> 00:02:44,360
Eta norbait maite nuen, alajainkoa!

39
00:02:49,040 --> 00:02:50,280
Zer moduz belauna?

40
00:02:50,360 --> 00:02:51,800
Porru eginda.

41
00:02:52,680 --> 00:02:56,880
Tira, ni gauez
txiza egiteko esnatzen hasia naiz.

42
00:03:01,200 --> 00:03:02,040
Bai.

43
00:03:06,640 --> 00:03:08,440
Aspaldiko partez, Karon.

44
00:03:08,520 --> 00:03:12,920
A, bai? Berriz hain denbora luzea
pasatzen bada, agian hilda egongo naiz.

45
00:03:18,200 --> 00:03:19,320
Zure mira izan dut.

46
00:03:46,320 --> 00:03:47,320
Maite zaitut.

47
00:03:49,360 --> 00:03:50,360
Badakit.

48
00:03:52,960 --> 00:03:53,960
Benetan diot.

49
00:03:58,320 --> 00:03:59,400
Zer gertatu da?

50
00:04:00,720 --> 00:04:01,760
Zeus?

51
00:04:06,160 --> 00:04:07,440
Nire atzetik dator.

52
00:04:07,520 --> 00:04:10,000
- Zergatik esango bazenit…
- Ezin dut.

53
00:04:11,080 --> 00:04:13,160
Zerbait hitzeman behar didazu.

54
00:04:15,120 --> 00:04:16,120
Bota.

55
00:04:22,000 --> 00:04:23,720
Norbait ezagutuko duzu.

56
00:04:23,800 --> 00:04:26,080
Zenbait urte barru, beharbada.

57
00:04:26,680 --> 00:04:28,240
Lagundu beharko diozu.

58
00:04:28,840 --> 00:04:29,720
Nola?

59
00:04:30,440 --> 00:04:31,640
Onik mantentzen.

60
00:04:31,720 --> 00:04:33,600
Markarengatik ezagutuko duzu.

61
00:04:34,760 --> 00:04:35,840
Zer marka?

62
00:04:36,800 --> 00:04:38,680
Hori baino gehiago beharko dut.

63
00:04:38,760 --> 00:04:39,840
Hitzeman.

64
00:04:40,440 --> 00:04:42,120
Garrantzi handiko kontua da.

65
00:04:47,320 --> 00:04:48,160
Mesedez.

66
00:04:51,600 --> 00:04:52,600
Zin egin.

67
00:04:52,680 --> 00:04:53,720
Jakina.

68
00:04:54,320 --> 00:04:55,400
Zin egiten didazu?

69
00:04:57,480 --> 00:04:58,560
Zin egiten dizut.

70
00:04:59,760 --> 00:05:00,720
Eskerrik asko.

71
00:05:06,720 --> 00:05:07,560
Eta barkatu.

72
00:05:07,640 --> 00:05:08,640
Zergatik?

73
00:05:12,200 --> 00:05:13,400
Ez nazazu gorrotatu.

74
00:05:48,840 --> 00:05:51,880
Guztien ongia lortzeak
kostu pertsonala dakar beti.

75
00:05:54,120 --> 00:05:55,120
Beti.

76
00:06:10,680 --> 00:06:12,240
Hortik sartzen da, zinez?

77
00:06:13,320 --> 00:06:14,480
Kontainer batetik?

78
00:06:15,080 --> 00:06:16,480
Ez da txantxa?

79
00:06:16,560 --> 00:06:17,960
Diskretua da.

80
00:06:19,520 --> 00:06:21,280
Beti izan da diskretua.

81
00:06:22,840 --> 00:06:25,680
Eta kinka larrian zaude,
beraz, ixo, joder!

82
00:06:25,760 --> 00:06:28,920
Bale. Barkatu.

83
00:06:30,120 --> 00:06:31,120
Zorte on.

84
00:06:33,200 --> 00:06:34,320
Ekar ezazu bueltan.

85
00:06:35,560 --> 00:06:36,440
Ekarriko dut.

86
00:06:37,800 --> 00:06:38,880
Maite zaitut.

87
00:07:04,000 --> 00:07:05,280
Mila esker denagatik.

88
00:07:08,280 --> 00:07:09,280
Lortuko dut.

89
00:07:10,280 --> 00:07:11,560
Ziur baietz.

90
00:07:12,800 --> 00:07:14,360
Ez dut zer galdurik.

91
00:07:16,320 --> 00:07:17,360
Lagun iezaiozu, arren.

92
00:07:18,480 --> 00:07:19,600
Lagundu Anatoli.

93
00:07:20,120 --> 00:07:21,720
Elkar zaindu.

94
00:07:25,040 --> 00:07:27,520
- Hala egingo dugu.
- Guk asko dugu jokoan.

95
00:07:28,880 --> 00:07:29,880
Ados.

96
00:07:41,200 --> 00:07:44,200
A! Dennis!
Gure katutxoari jaten eman behar zaio.

97
00:07:44,280 --> 00:07:45,520
Arduratuko zara?

98
00:07:47,280 --> 00:07:49,560
Bai, noski. Jakina.

99
00:07:49,640 --> 00:07:52,080
Janari hezea dago
sukaltarriaren azpian. Lehorra…

100
00:07:55,520 --> 00:07:57,520
Non dago janari lehorra, Poli?

101
00:08:03,560 --> 00:08:05,120
Zaindu hori, mesedez.

102
00:08:05,200 --> 00:08:06,840
A, hau. Bai.

103
00:08:09,120 --> 00:08:11,760
Lasai, ez diogu aitatxori esango.

104
00:08:12,760 --> 00:08:15,240
Tira, ikuskizuna amaitu da, txikiok.

105
00:08:15,320 --> 00:08:16,560
Animo, Orfeo.

106
00:08:34,040 --> 00:08:35,320
Ez da nire neurrikoa.

107
00:08:37,440 --> 00:08:38,680
Ez dago besterik.

108
00:08:39,560 --> 00:08:41,240
Obeditu, besterik ez.

109
00:08:46,000 --> 00:08:47,680
Zoaz pikutara, Orfeo.

110
00:09:16,360 --> 00:09:17,360
Min hartu duzu?

111
00:09:31,360 --> 00:09:32,960
Ez zenuke hemen egon behar.

112
00:09:34,520 --> 00:09:36,360
Eta emazteari txanpona kendu zenion.

113
00:09:36,840 --> 00:09:37,840
Bai.

114
00:09:38,680 --> 00:09:41,760
Berarekin berriz egoteko
bururatu zitzaidan era bakarra zen.

115
00:09:41,840 --> 00:09:45,000
Badakit oker jokatu nuela,
baina maite dut, benetan.

116
00:09:45,600 --> 00:09:48,080
Zure emazteari
zainduko zaitudala hitzeman diot.

117
00:09:48,160 --> 00:09:52,120
Tabernan egin zenutenak hunkitu ninduen.
Txotxongiloarenak.

118
00:09:52,200 --> 00:09:54,040
Semearena sentitzen dut.

119
00:09:55,840 --> 00:09:56,880
Aizu, mesedez.

120
00:09:57,800 --> 00:09:59,320
Bakarrik gaude hemen.

121
00:10:01,080 --> 00:10:03,560
Elkarrengan fidatzen saiatuko gara?

122
00:10:09,240 --> 00:10:10,240
Eskerrik asko.

123
00:10:12,960 --> 00:10:14,600
Estigia zeharkatu behar dugu.

124
00:10:15,680 --> 00:10:18,120
Bale, goazen, ba.

125
00:10:20,360 --> 00:10:21,840
Orfeo baliagarria da.

126
00:10:21,920 --> 00:10:26,080
Ego hain handi batek ez du arazorik
xede kosmiko baten ideia onartzeko.

127
00:10:28,720 --> 00:10:31,760
Ezta xedea beste norbaiten onerako
bete behar omen den susmorik ere.

128
00:10:34,360 --> 00:10:35,560
EGUNEKO HILDAKOEN ZERRENDA

129
00:10:39,400 --> 00:10:42,400
Beste batzuek
laguntza askoz handiagoa behar dute.

130
00:10:44,520 --> 00:10:48,400
Seietatik aurrera,
trebakuntza gehigarria jasoko duzue.

131
00:10:48,480 --> 00:10:50,400
ONGI ETORRI ASFODELOSERA

132
00:10:53,680 --> 00:10:54,680
Fotis.

133
00:11:00,280 --> 00:11:02,360
Eseri.

134
00:11:05,760 --> 00:11:06,760
Paseatu nahi?

135
00:11:13,200 --> 00:11:15,040
Ez zaitut askatuko.

136
00:11:17,080 --> 00:11:18,680
Bale.

137
00:11:18,760 --> 00:11:20,800
Baina hitzeman ez zarela joango.

138
00:11:23,160 --> 00:11:24,040
Ados.

139
00:11:26,160 --> 00:11:27,440
Fotis!

140
00:11:30,200 --> 00:11:34,000
Erlojuak ez dira besterik gabe
desagertzen. Norbaitek izango du!

141
00:11:34,880 --> 00:11:35,880
Jaurti!

142
00:11:42,120 --> 00:11:44,160
Zeus naiz. Lanpeturik nabil.

143
00:11:46,480 --> 00:11:50,240
Zeus, Pertsefone naiz.
Zerbait kontatu behar dizut.

144
00:11:52,120 --> 00:11:54,040
Arazo bat dago azpimunduan.

145
00:11:54,120 --> 00:11:56,800
Zera… Arima batek Ezerezetik ihes egin du.

146
00:11:56,880 --> 00:11:59,160
- Zer zabiltza?
- Ez, Hades!

147
00:12:01,120 --> 00:12:02,520
Mezua ezabatu da.

148
00:12:04,000 --> 00:12:06,560
Gertatutakoa kontatu behar diozu, Hades.

149
00:12:06,640 --> 00:12:08,480
Ez, neuk konponduko dut.

150
00:12:09,520 --> 00:12:11,520
Zerbait gaziki doa eta badakizu.

151
00:12:11,600 --> 00:12:15,480
Nola, Hades? Nola desagertzen da
arima bat? Nola da posible?

152
00:12:15,560 --> 00:12:18,400
Eta bakarra ez bada izan?
Eta zerbaiten hasiera bada?

153
00:12:18,480 --> 00:12:21,800
Ez da ezeren hasiera.
Gogorarazpena da, ernatzeko abisua.

154
00:12:21,880 --> 00:12:24,640
Zeusek nire esku utzi zuen azpimundua.
Nire errua da.

155
00:12:24,720 --> 00:12:26,720
- Ez da zure errua.
- Bai.

156
00:12:26,800 --> 00:12:31,240
Erlaxatu naiz eta Ezereza monitorizatzeari
utzi diot. Lanean huts egin dut.

157
00:12:31,320 --> 00:12:36,040
Beraz, aukeratzat jo dezagun.
Arima aurkitu eta dena konponduko dugu.

158
00:12:36,120 --> 00:12:39,160
Gogoa jarriz gero,
edozer gauza konpon dezaket.

159
00:12:40,560 --> 00:12:41,560
Fida nitaz.

160
00:12:46,640 --> 00:12:48,600
Eta ez dago Zeusi esan beharrik.

161
00:12:51,760 --> 00:12:52,640
Fotis!

162
00:12:53,840 --> 00:12:54,840
Fotis.

163
00:12:56,520 --> 00:12:57,520
Fotis!

164
00:13:06,120 --> 00:13:07,360
Aizu, ondo zaude?

165
00:13:10,840 --> 00:13:12,440
Lagundu behar diegu.

166
00:13:13,040 --> 00:13:14,280
Lagundu nori?

167
00:13:14,360 --> 00:13:16,560
Barruan dauden guztiei.

168
00:13:18,360 --> 00:13:19,280
Barruan non?

169
00:13:19,800 --> 00:13:22,160
Oroitarriarenarengatik nago hemen, ezta?

170
00:13:22,760 --> 00:13:25,480
Kakarenarengatik,
jainkoei buruz esan nuenarengatik…

171
00:13:25,560 --> 00:13:27,680
Dena nire errua izan zen.

172
00:13:27,760 --> 00:13:30,320
Utzi laguntzen.
Ataria zeharkatu behar duzu.

173
00:13:30,400 --> 00:13:32,040
Ataria zeharkatu dut.

174
00:13:33,480 --> 00:13:34,360
Zer?

175
00:13:34,960 --> 00:13:35,960
Zeneo!

176
00:13:37,120 --> 00:13:38,320
Gera zaitez hemen.

177
00:13:43,000 --> 00:13:45,040
Zuk askatu al duzu txakurra?

178
00:13:45,120 --> 00:13:47,160
Aurkitu duzu? Ondo.

179
00:13:47,240 --> 00:13:50,320
Ez, "ondo" ez. Fax-makinan txiza egin du.

180
00:13:50,400 --> 00:13:52,640
Barkatu, urduriegi dabil.

181
00:13:52,720 --> 00:13:55,920
Nire errua da.
Paseatzera atera dut. Haren mira nuen.

182
00:13:57,280 --> 00:13:59,400
Kontua da ikusi dudala…

183
00:14:02,040 --> 00:14:02,880
Zer?

184
00:14:06,480 --> 00:14:08,840
- Ezer ez.
- Zorionak, ba.

185
00:14:08,920 --> 00:14:09,760
Zer?

186
00:14:09,840 --> 00:14:12,600
Inoiz ez dit inork
eguna hain goiz zapuztu.

187
00:14:15,240 --> 00:14:16,920
Itzuli lanera, ostia!

188
00:14:17,760 --> 00:14:18,800
Bai.

189
00:14:29,280 --> 00:14:30,160
Ondo zaude?

190
00:14:30,880 --> 00:14:32,120
Bai.

191
00:14:35,360 --> 00:14:36,720
- Egia esan…
- Egun on!

192
00:14:37,320 --> 00:14:38,400
Barkatu, zer?

193
00:14:38,480 --> 00:14:40,280
Ezer ez.

194
00:14:44,160 --> 00:14:45,640
Hemen eser naiteke?

195
00:14:45,720 --> 00:14:49,200
- Bai, noski.
- Ez, guztiok gara urpekariak.

196
00:14:49,280 --> 00:14:53,240
Bada, urpekaria naiz.
Izendatu berri naute.

197
00:14:54,640 --> 00:14:55,720
Ezinezkoa da hori.

198
00:14:56,400 --> 00:14:57,520
Argi dago ezetz.

199
00:14:57,600 --> 00:14:59,680
Ez, luze egin behar izan duzu lan hemen.

200
00:14:59,760 --> 00:15:02,760
Errekrutatzen ari dira.
Urpekari gehiago behar dute.

201
00:15:02,840 --> 00:15:04,040
Zer dira urpekariak?

202
00:15:04,120 --> 00:15:05,320
Ai ama.

203
00:15:13,040 --> 00:15:14,480
Azukrea da hori?

204
00:15:15,040 --> 00:15:15,880
Gatza.

205
00:15:16,400 --> 00:15:17,800
Zertarako?

206
00:15:19,120 --> 00:15:20,560
Zaporea hartu ahal izateko.

207
00:15:21,080 --> 00:15:22,080
Ia.

208
00:15:25,600 --> 00:15:27,800
Zergatik egiten dugu egiten duguna?

209
00:15:27,880 --> 00:15:30,520
Jan, lo egin, dutxatu… Hilda gaude.

210
00:15:30,600 --> 00:15:32,280
Bai, baina ez gara basatiak.

211
00:15:32,920 --> 00:15:33,920
Ohikeria da.

212
00:15:34,680 --> 00:15:36,680
Normal sentiarazten digu.

213
00:15:38,760 --> 00:15:40,240
Normal, jakina.

214
00:15:41,320 --> 00:15:43,920
- Baina zergatik…?
- Galdera asko egiten dituzu, ezta?

215
00:15:44,000 --> 00:15:47,480
Nire esperientzian,
galdetsuak arazoetan sartzen dira.

216
00:15:49,120 --> 00:15:50,440
Bale. Barkatu.

217
00:15:53,360 --> 00:15:55,000
Berrehun urte.

218
00:15:55,840 --> 00:15:56,840
Berehala pasako dira.

219
00:15:58,320 --> 00:16:00,680
- Gaur gauekora zoaz?
- Zer dago gauean?

220
00:16:00,760 --> 00:16:02,000
Ez duzu eskuorria jaso?

221
00:16:03,720 --> 00:16:04,600
Hadriano!

222
00:16:05,440 --> 00:16:06,280
Bai.

223
00:16:07,600 --> 00:16:08,600
Non jarriko nuen?

224
00:16:11,720 --> 00:16:13,120
Bat berarentzat ere.

225
00:16:15,400 --> 00:16:16,760
- Mila esker.
- Barkatu.

226
00:16:16,840 --> 00:16:18,280
URPEKARI BERRIEN FESTA
ASFODELOS

227
00:16:18,880 --> 00:16:19,760
Joango zara?

228
00:16:21,200 --> 00:16:22,560
Bai, noski.

229
00:16:24,200 --> 00:16:25,160
Eta zu?

230
00:16:28,040 --> 00:16:29,440
Nola sentitzen naizen.

231
00:16:30,640 --> 00:16:31,520
Jakina.

232
00:16:35,520 --> 00:16:36,400
Dennis!

233
00:16:49,920 --> 00:16:50,760
Dennis?

234
00:16:52,960 --> 00:16:54,560
Jolasik ez nirekin, Dennis.

235
00:17:01,680 --> 00:17:02,520
Hor zaude.

236
00:17:26,760 --> 00:17:27,760
Bale. Gero arte.

237
00:17:49,360 --> 00:17:51,880
ZEUSEK BAKARRIK SALBA GAITZAKE

238
00:18:01,360 --> 00:18:02,360
Aski da!

239
00:18:09,280 --> 00:18:10,280
Arrazoi duzu.

240
00:18:13,640 --> 00:18:15,080
Hau egiteari utzi behar zenion.

241
00:18:15,160 --> 00:18:17,560
Ni naiz, ez aita.

242
00:18:17,640 --> 00:18:19,760
Tira, ez duzu horretarako baimenik.

243
00:18:19,840 --> 00:18:22,840
- Axola ez bazaizu…
- Zuk kendu zenion erlojua?

244
00:18:24,840 --> 00:18:26,760
- Zer erloju?
- Ez egin ez jakinarena.

245
00:18:27,280 --> 00:18:29,400
Elkartu nirekin akuarioan. Orain.

246
00:18:43,160 --> 00:18:44,440
Etorri zara.

247
00:18:47,080 --> 00:18:48,120
Zatoz hona.

248
00:18:49,120 --> 00:18:50,120
Tira.

249
00:18:52,360 --> 00:18:54,680
- Bale, kontuz.
- Kaixo.

250
00:18:54,760 --> 00:18:56,240
Kaixo.

251
00:18:59,640 --> 00:19:01,120
Zergatik hartu zenuen erlojua?

252
00:19:04,400 --> 00:19:06,840
Umea bazina bezala jokatu,
eta hala tratatuko zaitu.

253
00:19:06,920 --> 00:19:10,040
Potentzial handia duzulakoan nago.
Beti esan izan dut.

254
00:19:10,120 --> 00:19:11,680
- Benetan?
- Bai.

255
00:19:11,760 --> 00:19:13,640
- Baina ez zaudenean…
- Arrazoi duzu.

256
00:19:15,000 --> 00:19:18,040
Zerbait handia egin dut.

257
00:19:18,120 --> 00:19:19,080
A, bai?

258
00:19:19,600 --> 00:19:20,720
Zer egin duzu?

259
00:19:22,360 --> 00:19:24,440
Mortal bat azpimunduan sartu.

260
00:19:24,520 --> 00:19:27,520
Ez zuen proba gainditu.
Moirak atea irekitzera behartu nituen.

261
00:19:27,600 --> 00:19:30,800
Lehen gizakia izango da norbait
hildakoen artetik bueltan ekartzen.

262
00:19:30,880 --> 00:19:34,880
Lortzen duenean,
errespetua jasotzea espero dut.

263
00:19:36,280 --> 00:19:37,800
Joder, txantxa izango da.

264
00:19:39,960 --> 00:19:42,280
- Zer?
- Hobe duzu ez funtzionatzea.

265
00:19:42,360 --> 00:19:45,520
Mortal batek heriotzari buru egin
eta unibertsoaren egitura hautsi du?

266
00:19:45,600 --> 00:19:48,960
Mortalak norbait
azpimundutik ateratzea lortzen badu,

267
00:19:49,960 --> 00:19:54,600
Zeusek suntsituko zaitu.
Guztiok suntsitzen saiatuko da.

268
00:19:56,840 --> 00:19:59,560
Baina ez kezkatu. Ez, lasai.

269
00:19:59,640 --> 00:20:03,280
Ez du lortuko,
baina ez sustatu aitaren paranoia.

270
00:20:03,360 --> 00:20:06,680
Itzul iezaiozu erlojua.
Esan hortik aurkitu zenuela.

271
00:20:07,360 --> 00:20:09,560
Horrek bakarrik lasaituko du.

272
00:20:10,240 --> 00:20:11,160
Bale.

273
00:20:11,240 --> 00:20:12,080
Bai.

274
00:20:14,920 --> 00:20:17,440
Ezin…

275
00:20:17,520 --> 00:20:18,800
Ezin dut.

276
00:20:19,400 --> 00:20:20,240
Zergatik ez?

277
00:20:20,320 --> 00:20:23,320
Eman diot… norbaiti.

278
00:20:23,920 --> 00:20:26,160
Eta? Ez da zure birjintasuna, ezta?

279
00:20:26,920 --> 00:20:27,920
Berreskura ezazu.

280
00:20:32,040 --> 00:20:33,480
Lehen ondo pasatzen genuen.

281
00:20:37,520 --> 00:20:38,880
Zeus naiz.

282
00:20:38,960 --> 00:20:40,080
Lanpeturik nabil.

283
00:20:40,920 --> 00:20:41,960
Kaixo, Zeus.

284
00:20:43,360 --> 00:20:44,480
Hor zaude?

285
00:20:47,160 --> 00:20:48,160
Bueno, ba…

286
00:20:48,920 --> 00:20:51,360
Ni naiz, Hades, noski.

287
00:20:53,160 --> 00:20:57,880
Urpekari berriak errekrutatu ditugula
jakinarazi nahi nizun.

288
00:21:00,600 --> 00:21:02,480
Denak trebatuak izan dira eta…

289
00:21:03,600 --> 00:21:04,840
oso onak dira.

290
00:21:04,920 --> 00:21:06,080
Oraindik ez.

291
00:21:06,840 --> 00:21:10,000
Azpimunduak edozer zailtasunari
egin diezaioke aurre,

292
00:21:10,080 --> 00:21:12,720
beraz, ekiozu…

293
00:21:16,400 --> 00:21:17,440
nahi baduzu.

294
00:21:19,720 --> 00:21:20,640
Agur.

295
00:21:31,600 --> 00:21:32,600
Birsortze zoriontsua.

296
00:21:36,880 --> 00:21:37,760
Zer?

297
00:21:39,600 --> 00:21:43,160
Ez… Ez dut ulertzen.
Zertarako behar dira urpekariak?

298
00:21:43,240 --> 00:21:46,920
Jendeari Ataria zeharkatzen
laguntzen diogu. Gidatzen ditugu.

299
00:21:47,000 --> 00:21:50,240
Baina zergatik behar dute gehiago?
Birsortzen ari dira, besterik ez.

300
00:21:50,320 --> 00:21:51,280
Zergatik presa hauek?

301
00:21:52,800 --> 00:21:54,720
Badakizu zergatik ja ez dudan galdetzen?

302
00:21:55,560 --> 00:21:57,280
Arazoetan sartu zinelako?

303
00:21:58,240 --> 00:22:00,240
Ez nuelako erantzunik jasotzen.

304
00:22:01,880 --> 00:22:04,120
Azpimundua da. Horrelakoa da.

305
00:22:04,200 --> 00:22:07,920
Zorionekoa zu! Nik zeharkatu
ahal izan banu… Ebatzi gabea naiz.

306
00:22:08,720 --> 00:22:10,720
Zer egiten duzue, ba?

307
00:22:12,840 --> 00:22:15,440
Haiei lagundu, suposatzen dut.
Haiei entzun.

308
00:22:17,040 --> 00:22:18,360
Zintzoa zara, gero.

309
00:22:22,240 --> 00:22:23,760
Zenbat urte dituzu?

310
00:22:23,840 --> 00:22:25,520
Badirudi 12 urte dituzula.

311
00:22:27,800 --> 00:22:31,160
Zera… Berez ia 40 urte ditut.

312
00:22:31,240 --> 00:22:33,080
Hilda emandakoak barne hartuta.

313
00:22:34,080 --> 00:22:35,080
Segi aurrera.

314
00:22:38,080 --> 00:22:39,080
Kaixo.

315
00:22:40,040 --> 00:22:42,280
Ai, ez.

316
00:22:42,360 --> 00:22:43,920
Ferry berean gindoazen.

317
00:22:45,080 --> 00:22:46,240
Zer moduz?

318
00:22:47,560 --> 00:22:48,880
Ez dakit igeri egiten.

319
00:22:50,400 --> 00:22:53,440
Bizitza osoa eman dut
Birsortze on baterako prestatzen.

320
00:22:53,520 --> 00:22:55,200
Hiltzeko bizi izan naiz.

321
00:22:55,280 --> 00:22:59,320
Vero. Baina orain ezin dut
egin ez dudan guztia burutik kendu.

322
00:22:59,400 --> 00:23:00,560
Ez kezkatu.

323
00:23:00,640 --> 00:23:03,680
Zaila da norberari uko egitea, ezta?

324
00:23:03,760 --> 00:23:05,440
Norberari.

325
00:23:05,520 --> 00:23:07,720
Ai ene, zoaz.

326
00:23:07,800 --> 00:23:08,680
Barkatu?

327
00:23:08,760 --> 00:23:10,760
Zeharkatu Ataria, mesedez!

328
00:23:10,840 --> 00:23:12,960
Ba al dakizu zenbateko zortea duzun?

329
00:23:14,320 --> 00:23:19,320
Ferryko neska zara. Hil baino lehen
jainkoak iraindu zenituela esan zenuen.

330
00:23:19,400 --> 00:23:21,320
Zigorra betetzen ari omen zara.

331
00:23:21,400 --> 00:23:23,800
- Entzun…
- Kaka-puska jainkojale hori!

332
00:23:25,520 --> 00:23:27,320
Ataria zeharkatzen lagunduko dizugu?

333
00:23:38,280 --> 00:23:39,280
Zer egingo dugu?

334
00:23:41,640 --> 00:23:44,000
Igeri egin, ezta?

335
00:23:46,160 --> 00:23:47,000
Bai.

336
00:24:13,840 --> 00:24:15,960
- Prest?
- Bai.

337
00:24:23,680 --> 00:24:24,520
Aizu!

338
00:24:25,040 --> 00:24:26,280
Aizu!

339
00:24:26,960 --> 00:24:28,480
- Kaixo!
- Aizu, kaixo!

340
00:24:30,760 --> 00:24:31,760
Aizu!

341
00:24:32,600 --> 00:24:34,880
Aizu! Hemen!

342
00:24:36,480 --> 00:24:38,040
Lagunduko diguzu?

343
00:24:39,920 --> 00:24:41,040
Benetan?

344
00:24:41,120 --> 00:24:42,320
Kaixo!

345
00:24:47,360 --> 00:24:49,640
- Haitzulotik zatozte?
- Bai, hala da.

346
00:24:50,160 --> 00:24:51,160
Biak?

347
00:24:51,800 --> 00:24:53,320
Biok irabazi genuen.

348
00:24:54,840 --> 00:24:57,480
- Igerian joan nahi genuen, baina…
- Ez da ideia ona.

349
00:24:59,040 --> 00:25:01,560
Beste aldera eramango gaituzu?

350
00:25:02,880 --> 00:25:04,000
Mesedez!

351
00:25:04,080 --> 00:25:05,600
Mesedez, bai.

352
00:25:07,560 --> 00:25:08,560
Ados.

353
00:25:10,320 --> 00:25:11,880
Jantzi zaitezte.

354
00:25:20,080 --> 00:25:21,960
Utzi pasatzen.

355
00:25:22,040 --> 00:25:24,120
- Utzi txapeldunei pasatzen!
- Bai!

356
00:25:24,200 --> 00:25:27,880
Berriz igo nahi dut! Tira!

357
00:25:27,960 --> 00:25:28,960
Ai ene.

358
00:25:30,440 --> 00:25:31,440
Zer?

359
00:25:32,360 --> 00:25:33,400
Goazen!

360
00:25:38,680 --> 00:25:42,680
Bai zera!

361
00:25:42,760 --> 00:25:44,160
Aizu, Zenis!

362
00:25:45,040 --> 00:25:47,560
Zenis!

363
00:25:48,120 --> 00:25:49,000
Aizu!

364
00:26:00,320 --> 00:26:02,440
Begira iezadazu, biraogile hori.

365
00:26:06,680 --> 00:26:08,680
- Ez naiz biraogilea.
- Bai horixe.

366
00:26:08,760 --> 00:26:10,360
Horregatik zaude hemen

367
00:26:11,360 --> 00:26:12,720
eta ezin zara birsortu.

368
00:26:16,160 --> 00:26:17,360
Torturatu…?

369
00:26:22,920 --> 00:26:24,120
Torturatu zenuten?

370
00:26:25,160 --> 00:26:26,320
Zure ama?

371
00:26:28,200 --> 00:26:30,280
Ez, bere gogoz uko egin zizun.

372
00:26:31,680 --> 00:26:32,760
Erabat bere gogoz.

373
00:26:36,080 --> 00:26:37,320
Ikusi arte, Zenis.

374
00:27:02,560 --> 00:27:05,320
Aizu, erloju baten bila nabil.

375
00:27:05,400 --> 00:27:06,520
Maskotarik ez.

376
00:27:07,240 --> 00:27:08,080
Zer?

377
00:27:09,720 --> 00:27:10,840
Ez dakizu irakurtzen?

378
00:27:11,880 --> 00:27:13,080
"Maskotarik ez".

379
00:27:13,160 --> 00:27:14,000
MASKOTARIK EZ

380
00:27:14,720 --> 00:27:16,480
Hau ez da maskota.

381
00:27:16,560 --> 00:27:21,040
Plazera, zoramena
eta frenesiaren jainkoa da, Dioniso.

382
00:27:21,120 --> 00:27:22,120
Tipo ona.

383
00:27:23,280 --> 00:27:24,280
Ospa.

384
00:27:26,800 --> 00:27:27,640
Barkatu?

385
00:27:28,840 --> 00:27:29,840
Zer esan duzu?

386
00:27:31,000 --> 00:27:32,000
Ozenago.

387
00:27:33,120 --> 00:27:35,160
Ez, barkatu, ez dizut ulertzen.

388
00:27:35,240 --> 00:27:37,320
Hauetako edozein?
Bale, ederki. Eskerrik asko.

389
00:27:38,800 --> 00:27:40,200
Horixe da!

390
00:27:44,960 --> 00:27:46,120
Horixe da!

391
00:27:47,520 --> 00:27:49,560
Eskerrik asko.

392
00:27:55,000 --> 00:27:58,640
Hobe dute aitortu.
Nork hartu du? Nor da kleptomanoa?

393
00:27:58,720 --> 00:28:01,040
- Nor da kleptomanoa?
- Zer ostia?

394
00:28:01,120 --> 00:28:02,480
Zuetako bat izan zen.

395
00:28:02,560 --> 00:28:04,600
Nork hartu du nire erloju puta?

396
00:28:04,680 --> 00:28:06,400
- Aita!
- Zer?

397
00:28:06,480 --> 00:28:07,880
Hau aurkitu dut.

398
00:28:09,200 --> 00:28:10,280
Ate ondoan.

399
00:28:17,000 --> 00:28:17,840
Aiba!

400
00:28:20,000 --> 00:28:21,480
Zergatik daramazu katu bat?

401
00:28:26,880 --> 00:28:30,120
Lan ona.
Arrano baten ikusmena duzu, benetan.

402
00:28:30,200 --> 00:28:32,400
Zer zabiltza etxean, portzierto?

403
00:28:32,480 --> 00:28:38,800
Ikusi nahi zintudan
eta Dennis aurkeztu nahi nizun.

404
00:28:38,880 --> 00:28:39,880
Kaixo, Dennis.

405
00:28:39,960 --> 00:28:44,440
Aizu, "Dennis"-en ordez,
"Edipotx" izena jar zeniezaioke.

406
00:28:46,520 --> 00:28:47,520
Ez dut ulertzen.

407
00:28:48,040 --> 00:28:50,080
Benetan? Bale.

408
00:28:51,240 --> 00:28:53,520
- Dennis duzu izena.
- Tira.

409
00:28:53,600 --> 00:28:57,240
Aizue, txukundu hau
eta ekarri pitxer bat ur Meandrotik,

410
00:28:57,320 --> 00:29:00,200
baita esnea tetina batekin ere,
katuak edoskitzeko.

411
00:29:00,280 --> 00:29:01,880
- Lan ona.
- Eskerrik asko.

412
00:29:01,960 --> 00:29:03,560
- Zer?
- Erlojua.

413
00:29:04,160 --> 00:29:06,520
Nora zoaz? Eder-ederra zaude.

414
00:29:07,680 --> 00:29:09,160
Zergatik? Etorri nahi?

415
00:29:09,240 --> 00:29:10,840
Norekin elkartuko zara?

416
00:29:10,920 --> 00:29:13,760
Soinekoak janzten dituen tipoarekin?
Gogoko dut.

417
00:29:13,840 --> 00:29:18,760
Ez, Pertseorekin,
eta agian zaldia ekarriko du.

418
00:29:18,840 --> 00:29:23,360
- Zaldia? Bai zera! Hegoduna? Ai!
- Horixe esan nahi nuke zurekin: "Ai!".

419
00:29:23,440 --> 00:29:26,600
- Benetan? Lanpeturik gabiltza, baina…
- Lanpeturik?

420
00:29:26,680 --> 00:29:28,440
- Zeuretzat kalte.
- Bai.

421
00:29:29,040 --> 00:29:30,040
Bai.

422
00:29:35,040 --> 00:29:36,880
Kaixo, polit hori.

423
00:29:36,960 --> 00:29:40,000
Txiki-txikia zara, ezta?

424
00:29:41,480 --> 00:29:43,800
- Elkarri kalanbrea eman diogu.
- Kontuz. Bai.

425
00:29:43,880 --> 00:29:47,720
Bale, zatoz. Betiereko zigorra zain dago.

426
00:29:58,080 --> 00:29:59,680
Bere gogoz uko egin zizun.

427
00:30:03,240 --> 00:30:04,600
Erabat bere gogoz.

428
00:30:10,920 --> 00:30:13,120
URPEKARI BERRIEN FESTA
19:00ETATIK AURRERA

429
00:30:18,720 --> 00:30:20,000
Giroa hobetuko da.

430
00:30:23,440 --> 00:30:24,720
Kaixo.

431
00:30:26,160 --> 00:30:27,480
Animatu egin zara, e?

432
00:30:28,080 --> 00:30:28,920
Bai.

433
00:30:29,000 --> 00:30:30,960
Ondo iruditzen zaizue?

434
00:30:31,920 --> 00:30:33,640
Bai, noski. Eseri.

435
00:30:40,720 --> 00:30:41,800
Botako dizut?

436
00:30:54,080 --> 00:30:55,080
Bale.

437
00:31:00,160 --> 00:31:01,840
- Hala ere, zaporerik ez.
- Topa!

438
00:31:04,080 --> 00:31:07,080
Ez saiatu erretzen. Alferrik da.

439
00:31:07,160 --> 00:31:08,400
Jolas batean aritu nahi?

440
00:31:08,920 --> 00:31:10,480
Oso txarra naiz jolasetan.

441
00:31:10,560 --> 00:31:13,080
Ondo egingo duzu, Hadriano.
Istorioak kontatzean datza.

442
00:31:13,160 --> 00:31:16,080
Bueno, zer zioten gure profeziek?

443
00:31:17,080 --> 00:31:18,680
Hasiko naiz. Nireak zioen:

444
00:31:20,120 --> 00:31:23,160
"Ilaje iluneko izakia, neguan eroria.

445
00:31:23,240 --> 00:31:26,600
Begiak ez dira ixten, apenas ixten dira".

446
00:31:27,240 --> 00:31:29,560
Nirea guztiz egia da.

447
00:31:30,320 --> 00:31:33,720
Kresida izeneko poney marroi iluna nuen.
Ahizpa bezala maite nuen.

448
00:31:33,800 --> 00:31:36,920
Erori zen eta hanka apurtu zuen
abendu batean.

449
00:31:38,000 --> 00:31:39,320
Hil behar izan genuen.

450
00:31:40,880 --> 00:31:42,480
Izugarria izan zen.

451
00:31:43,120 --> 00:31:46,920
Eta ezin nuen lorik egin,
beraz, begiak ez zitzaizkidan ixten.

452
00:31:51,360 --> 00:31:52,360
Zer zioen zureak?

453
00:31:52,960 --> 00:31:53,960
Ez.

454
00:31:54,040 --> 00:31:55,400
Nola "ez"?

455
00:31:56,040 --> 00:31:58,320
Ezetz, ba, kontu pribatua da.

456
00:31:59,160 --> 00:32:01,040
Amarekin zerikusirik al du?

457
00:32:03,440 --> 00:32:04,960
Gero arte.

458
00:32:11,840 --> 00:32:12,920
Ni banoa…

459
00:32:17,880 --> 00:32:20,160
Gazteak sentiberak dira, gero.

460
00:32:26,440 --> 00:32:27,440
Aizu.

461
00:32:28,800 --> 00:32:29,880
Ondo zaude?

462
00:32:29,960 --> 00:32:31,280
Bai, ondo nago.

463
00:32:32,320 --> 00:32:34,880
Ba al dakizu non aurki dezakedan

464
00:32:34,960 --> 00:32:37,320
zaporerik gabeko zigarro horietako bat?

465
00:32:38,360 --> 00:32:39,360
Bai.

466
00:32:50,920 --> 00:32:53,680
Gu bezalako pertsona asko datoz?

467
00:32:54,320 --> 00:32:57,840
Bat edo beste.
Maitasunak ergel bihurtzen du jendea.

468
00:33:06,000 --> 00:33:07,880
- Barkatu.
- Lasai.

469
00:33:08,520 --> 00:33:09,520
Lasai.

470
00:33:16,760 --> 00:33:17,600
Zer zen hori?

471
00:33:18,640 --> 00:33:19,640
Eszila.

472
00:33:28,120 --> 00:33:28,960
Zaude.

473
00:33:30,280 --> 00:33:31,600
Zergatik gelditu gara?

474
00:33:32,560 --> 00:33:35,560
Zuetako bat bakarrik
eraman dezaket beste aldera.

475
00:33:36,080 --> 00:33:38,400
Biak eraman gintuzkezula esan duzu.

476
00:33:39,880 --> 00:33:42,080
Bai. Gezurra zen.

477
00:33:43,160 --> 00:33:44,480
Dibertsioa behar dut.

478
00:33:45,280 --> 00:33:47,240
Tira, borroka zaitezte.

479
00:33:53,080 --> 00:33:53,920
Zaude.

480
00:33:55,200 --> 00:33:56,400
- Borrokatzeko?
- Ez.

481
00:33:56,480 --> 00:34:01,240
Ez, tratua egin genuen.

482
00:34:02,280 --> 00:34:03,280
Bueno, ba.

483
00:34:04,000 --> 00:34:04,880
Zain geratuko gara.

484
00:34:07,400 --> 00:34:08,280
Zeren zain?

485
00:34:08,960 --> 00:34:12,040
Zuetako batek tratua hautsiko duen zain.
Denbora dut.

486
00:34:20,520 --> 00:34:23,360
Bestela, biak bueltan eramango zaituztet.

487
00:34:23,440 --> 00:34:24,360
Zer deritzozue?

488
00:34:26,440 --> 00:34:27,880
Ez du merezi.

489
00:34:32,280 --> 00:34:34,960
- Semeak guztia merezi du.
- Hori zuk diozu.

490
00:34:35,560 --> 00:34:36,720
Guztiek diote hori.

491
00:34:37,640 --> 00:34:39,040
Baina txorakeria da.

492
00:34:40,040 --> 00:34:42,400
Ez da litekeena,
baina imajina berreskuratzen duzula.

493
00:34:42,480 --> 00:34:47,640
Etxera eraman eta pare bat urte geroago,
berriz gaixotu eta hiltzen dela.

494
00:34:48,720 --> 00:34:51,640
Zer egingo duzu? Hona itzuli?

495
00:34:51,720 --> 00:34:54,560
Behin eta berriz itzuli
tiobibo bat balitz bezala?

496
00:34:56,280 --> 00:34:59,080
Demagun bizirauten duela.
Osasuntsu dagoela.

497
00:34:59,160 --> 00:35:02,240
Nork dio gogoko izango zaituela?
Eta gorroto bazaitu?

498
00:35:03,520 --> 00:35:06,160
Eta zurekin zeharo erresumintzen bada?

499
00:35:10,240 --> 00:35:11,600
Zer gertatu zaizu?

500
00:35:14,160 --> 00:35:17,240
- Aizu, emaztea eta…
- Bai, zure emaztea.

501
00:35:17,320 --> 00:35:21,760
Zurekin berriz bizi litekeela uste duzu?
Berriz maitatuko zintuzkeela?

502
00:35:23,920 --> 00:35:25,120
Ziur zaude?

503
00:35:26,440 --> 00:35:27,440
Bai.

504
00:35:27,520 --> 00:35:28,520
Frogatu, ba.

505
00:35:29,200 --> 00:35:30,080
Hil ezazu.

506
00:35:31,120 --> 00:35:32,960
Ala zuk bera hil. Berdin du.

507
00:35:36,560 --> 00:35:38,920
Esan dudanez, tratu bat egin genuen.
Egon behar du…

508
00:35:42,160 --> 00:35:43,000
Sentitzen dut.

509
00:35:43,080 --> 00:35:46,520
- Zuk esan zenuen! Zure ideia izan zen!
- Bai, baina…

510
00:35:47,600 --> 00:35:49,000
ezin gara biok joan!

511
00:35:49,840 --> 00:35:51,200
Asko sentitzen dut.

512
00:36:03,080 --> 00:36:05,600
- Ez du zaporerik.
- Ja.

513
00:36:06,120 --> 00:36:06,960
Esan nizun.

514
00:36:08,240 --> 00:36:09,320
Zergatik erretzen duzu?

515
00:36:10,640 --> 00:36:13,000
Usadioz? Ez dakit. Tira.

516
00:36:13,080 --> 00:36:15,560
Hadrianok esan bezala:
"Normal sentitzeko".

517
00:36:16,480 --> 00:36:19,080
Eta errealago sentitzeko.
Ohi ginen bezala.

518
00:36:19,160 --> 00:36:20,600
Berdin jokatzen badugu.

519
00:36:21,360 --> 00:36:23,720
- Ohi zinen bezala sentitu nahi?
- Bai.

520
00:36:25,840 --> 00:36:29,840
- Nik ez. Ez nuen bizitzan ezer egin.
- Ziur ez dela egia.

521
00:36:29,920 --> 00:36:32,680
Egia da. Alferrik galdu nuen.

522
00:36:33,240 --> 00:36:34,920
Ez nuen inolako xederik.

523
00:36:35,000 --> 00:36:39,280
Eta, horretaz jabetu nintzen egunean,
hil egin nintzen.

524
00:36:41,120 --> 00:36:45,600
Ferryan nindoala, pentsatzen nuen:
"Joder, hilda nago".

525
00:36:46,720 --> 00:36:51,120
Baina, pixkanaka, lasaitzen joan nintzen.

526
00:36:51,880 --> 00:36:54,400
Lasai nengoen mundura itzuli behar nuelako

527
00:36:54,480 --> 00:36:57,080
eta oraingoan dena hobeto egingo nuelako.

528
00:36:59,200 --> 00:37:01,880
Eta orain hemen harrapatuta nago.

529
00:37:03,760 --> 00:37:06,880
Badirudi honekin
kontentatu beharko dudala, ezta?

530
00:37:07,920 --> 00:37:08,840
Agian bai.

531
00:37:11,760 --> 00:37:12,920
Galdera bat egin dezaket?

532
00:37:13,680 --> 00:37:16,600
- Ez dizut nire profezia esango.
- Ez nizun hori galdetu behar.

533
00:37:17,080 --> 00:37:18,000
Orduan, zer?

534
00:37:20,040 --> 00:37:22,120
Nolatan ezagutzen duzu amazona bat?

535
00:37:28,720 --> 00:37:29,960
Haietako bat nintzen.

536
00:37:33,360 --> 00:37:35,240
Alde egin behar izan nuen.

537
00:37:35,320 --> 00:37:36,960
- Argi dago zergatik.
- Bai.

538
00:37:37,040 --> 00:37:38,960
Eskolan zuei buruz ikasi genuen.

539
00:37:39,920 --> 00:37:43,040
Zenbat urterekin
kanporatzen dituzte mutilak? 11rekin?

540
00:37:44,040 --> 00:37:45,600
Bai.

541
00:37:47,800 --> 00:37:49,040
Nik 15 urte nituen.

542
00:37:50,880 --> 00:37:54,640
Ez nintzen ofizialki mutila izan
apur bat geroago arte.

543
00:38:00,280 --> 00:38:01,760
Gogorra izango zen…

544
00:38:02,960 --> 00:38:03,840
alde egitea.

545
00:38:04,760 --> 00:38:05,760
Bai.

546
00:38:08,320 --> 00:38:12,640
Baina, tira,
haien esku hiltzea gogorragoa zen.

547
00:38:13,960 --> 00:38:15,800
Joder! Sentitzen dut.

548
00:38:15,880 --> 00:38:19,640
Apustua igo nahi nuen "senarrak txanpona
kendu zidan" kontuarena entzun eta gero.

549
00:38:20,160 --> 00:38:21,360
Apustua igo?

550
00:38:21,440 --> 00:38:24,760
Bai, tira, amak traizionatu ninduen,

551
00:38:24,840 --> 00:38:28,040
nireek hil ninduten
eta gero txanpona kendu zidaten.

552
00:38:28,120 --> 00:38:30,120
- Tira.
- Bale. Zoaz pikutara.

553
00:38:30,720 --> 00:38:32,680
- Alde ona ikusten saiatzen naiz.
- Bai?

554
00:38:32,760 --> 00:38:35,440
Bai. Oso aire garbia dago hemen.

555
00:38:35,960 --> 00:38:38,800
Ondo lo egiten dut.
Zitak izaten ari naiz berriz.

556
00:38:39,600 --> 00:38:41,840
- Hemen hori egiten da?
- Zer?

557
00:38:42,360 --> 00:38:43,680
Zitak izan. Hemen.

558
00:38:44,920 --> 00:38:47,760
Bai, hala uste dut. Batzuetan.

559
00:38:48,960 --> 00:38:49,840
Bale.

560
00:38:53,560 --> 00:38:55,160
Zer sentitzen da musu ematean?

561
00:38:55,240 --> 00:38:56,240
Zer?

562
00:38:56,320 --> 00:38:59,160
Garagardoarekin bezala gertatzen da?

563
00:38:59,840 --> 00:39:01,920
- Barkatu?
- Zera…

564
00:39:02,000 --> 00:39:05,760
Ez da ezer sentitzen? Hala sentitzen da…?

565
00:39:07,120 --> 00:39:09,760
Tira, ez dakit.

566
00:39:10,680 --> 00:39:12,000
Ez dut halakorik egin.

567
00:39:12,480 --> 00:39:13,920
- Hilda egonda.
- Jakina.

568
00:39:14,760 --> 00:39:16,040
- Hilda egonda.
- Ja.

569
00:39:17,920 --> 00:39:18,760
Bueno…

570
00:39:19,440 --> 00:39:23,960
Berrehun urte ditut aurretik
horri buruz pentsatzeko.

571
00:39:26,200 --> 00:39:29,520
Aizu, Pruk oso gogoko zaitu.

572
00:39:30,560 --> 00:39:32,160
Goian dago zerrendan.

573
00:39:32,240 --> 00:39:35,040
- A, bai?
- Oso goian dago zerrendan.

574
00:39:35,680 --> 00:39:36,880
Lagundu!

575
00:39:38,520 --> 00:39:39,520
Bera da.

576
00:39:39,600 --> 00:39:41,440
- Lagundu!
- Nor?

577
00:39:43,600 --> 00:39:44,600
Lagundu!

578
00:40:04,520 --> 00:40:08,080
Emazteari txanpona kendu zenion
eta orain niri tokia kendu nahi didazu!

579
00:40:09,760 --> 00:40:10,600
Ez!

580
00:40:21,600 --> 00:40:23,120
Markarengatik ezagutuko duzu.

581
00:40:24,080 --> 00:40:25,040
Hitzeman.

582
00:40:26,720 --> 00:40:28,880
Garrantzi handiko kontua da.

583
00:40:30,320 --> 00:40:31,160
Kabroi hori!

584
00:41:21,200 --> 00:41:22,640
Zergatik egin duzu hori?

585
00:41:25,000 --> 00:41:26,360
Zergatik salbatu nauzu?

586
00:41:30,120 --> 00:41:31,400
Non egin duzu marka hori?

587
00:41:32,720 --> 00:41:33,560
Zera…

588
00:41:36,160 --> 00:41:37,000
Moira batek…

589
00:41:38,880 --> 00:41:40,120
Moira batek egin zidan.

590
00:41:49,640 --> 00:41:50,760
Zer esan nahi du?

591
00:41:52,160 --> 00:41:54,600
Zerbait egia dela esan nahi du.

592
00:42:10,440 --> 00:42:11,360
Tipo hau?

593
00:42:12,200 --> 00:42:13,240
Benetan?

594
00:42:15,000 --> 00:42:16,040
HERIOTZA
GENOZIDIOA

595
00:42:16,120 --> 00:42:21,480
Hondamendi naturalak ondo daude.
Esfortzurik gabe sor daitezke

596
00:42:21,560 --> 00:42:25,160
eta mortalak
hain harriturik uzten dituzte,

597
00:42:25,240 --> 00:42:27,560
non are gurtza,

598
00:42:28,080 --> 00:42:30,880
otoi eta sakrifizio gehiago
eskaintzen diguten,

599
00:42:31,360 --> 00:42:33,280
guk sortuak direla baitakite.

600
00:42:33,360 --> 00:42:39,160
Baina zer behar dugu
suntsipena eraginkorra izan dadin?

601
00:42:39,240 --> 00:42:40,640
Iraun dezan?

602
00:42:44,400 --> 00:42:45,320
- Ezer ez?
- Ez.

603
00:42:45,840 --> 00:42:49,120
- Ez al zenuen igoera nahi?
- Bai, hala da.

604
00:42:49,200 --> 00:42:51,360
Ados. Zatoz nirekin.

605
00:42:53,200 --> 00:42:58,040
Ea. Pare bat gauzatxo irakatsi nahi dizut
pare bat gauzatxori buruz.

606
00:42:58,120 --> 00:42:59,120
Eta esan…

607
00:43:00,320 --> 00:43:03,480
Esan nahi dizudan lehen gauza da…

608
00:43:04,640 --> 00:43:05,640
eskerrik asko.

609
00:43:06,680 --> 00:43:07,720
Niri?

610
00:43:08,480 --> 00:43:12,760
Eskerrik asko, Dioniso,
nire erlojua aurkitzeagatik.

611
00:43:12,840 --> 00:43:14,880
Eta niri itzultzeagatik,

612
00:43:15,400 --> 00:43:17,480
elkartu ginen azken aldian zurekin…

613
00:43:18,880 --> 00:43:20,240
gogorra izanagatik ere.

614
00:43:20,880 --> 00:43:22,720
- Ja. Aita, zera…
- Aizu.

615
00:43:23,640 --> 00:43:30,600
Une hunkigarria sortzen saiatzen ari naiz.
Aita gogorra zen nirekin.

616
00:43:30,680 --> 00:43:31,760
Eseri.

617
00:43:35,520 --> 00:43:37,600
Ez ote zen zu hiltzen saiatu?

618
00:43:39,800 --> 00:43:40,640
Bai.

619
00:43:41,480 --> 00:43:43,240
Bai…

620
00:43:43,800 --> 00:43:44,880
Bai, hala da.

621
00:43:45,440 --> 00:43:47,680
Tira, bazituen bere arrazoiak, baina…

622
00:43:48,840 --> 00:43:54,440
Kontua da mutiko ona zarela
eta nahi duzuna eman nahi dizudala.

623
00:43:55,880 --> 00:43:57,440
Zer nahi dut?

624
00:43:58,040 --> 00:43:59,040
Botere gehiago.

625
00:44:00,120 --> 00:44:00,960
Bale.

626
00:44:01,480 --> 00:44:02,360
Ederki.

627
00:44:02,880 --> 00:44:03,720
A, bai?

628
00:44:05,040 --> 00:44:08,880
Bai, Dioniso.
Igoerak botere gehiago dakar.

629
00:44:08,960 --> 00:44:14,640
Baita leialtasuna ere, eta hori baduzu.

630
00:44:14,720 --> 00:44:16,920
Ikus dezaket.

631
00:44:17,640 --> 00:44:18,640
Zera…

632
00:44:19,800 --> 00:44:24,320
Aizu, aita, e… Zerbait esan behar dizut.

633
00:44:25,920 --> 00:44:27,840
Zer esan behar didazu?

634
00:44:31,960 --> 00:44:34,680
- Ezer ez.
- Edozer gauza esan diezadakezu.

635
00:44:34,760 --> 00:44:36,480
Leiala naizela, besterik ez.

636
00:44:38,520 --> 00:44:39,520
Bai.

637
00:44:40,040 --> 00:44:41,520
Bai, bueno…

638
00:44:41,600 --> 00:44:47,080
Ezgauza horiek
obeditzera behartuko ditugu.

639
00:44:47,160 --> 00:44:49,680
Hondamendi naturalekin hasiko gara.

640
00:44:50,360 --> 00:44:52,640
Zuzena eta erraza.

641
00:44:52,720 --> 00:44:55,600
Gero gauza interesgarriagoak
egingo ditugu,

642
00:44:55,680 --> 00:45:00,040
landuagoak, rokokoagoak,
sofistikatuagoak, etsaitasuna sortzeko.

643
00:45:01,160 --> 00:45:02,160
Gorrotoa.

644
00:45:02,840 --> 00:45:06,240
Aurrerantzean,
"Bigarren Fasea" deituko diogu.

645
00:45:07,120 --> 00:45:10,840
Gauza txikietatik has daiteke:

646
00:45:10,920 --> 00:45:14,080
emakume baten bortxaketa,
ume baten heriotza…

647
00:45:14,160 --> 00:45:15,840
Ondo eginez gero,

648
00:45:15,920 --> 00:45:21,040
familia, herrialde eta kontinente osoak
sutan jar litezke.

649
00:45:22,720 --> 00:45:24,800
Bale. Ederki.

650
00:45:25,320 --> 00:45:26,680
Bai, e…

651
00:45:26,760 --> 00:45:28,760
Tira, gizaki batzuk…

652
00:45:29,400 --> 00:45:30,360
Zer?

653
00:45:31,280 --> 00:45:32,440
Atseginak dira.

654
00:45:32,520 --> 00:45:33,640
Bai, atseginak dira.

655
00:45:33,720 --> 00:45:35,920
Gustura egon daiteke…

656
00:45:36,600 --> 00:45:37,840
haiekin.

657
00:45:38,520 --> 00:45:39,800
Bai horixe!

658
00:45:39,880 --> 00:45:44,640
Nire ume kutunenen ama batzuk
gizakiak dira.

659
00:45:44,720 --> 00:45:48,200
Baina ez dute garrantzirik.
Gure familia da garrantzitsuena.

660
00:45:50,800 --> 00:45:53,760
Gizakiekin jolas zaitezke,
haiekin jan eta amodioa egin dezakezu,

661
00:45:53,840 --> 00:45:56,600
ile-kordak egin ahal dizkiezu…
Nahi duzuna egin dezakezu.

662
00:45:56,680 --> 00:45:59,600
Baina ez ahaztu ez zarela haietako bat.

663
00:46:01,280 --> 00:46:02,280
Ados?

664
00:46:03,800 --> 00:46:04,640
Ados.

665
00:46:05,960 --> 00:46:09,840
Bale, Lehen Fasea.
Gaur gauean hasiko gara.

666
00:46:12,040 --> 00:46:14,560
Mezu berri bat duzu.

667
00:46:14,640 --> 00:46:16,200
Hepa, zure mezua jaso dut.

668
00:46:16,280 --> 00:46:20,800
Une egokian bidali zenuen,
gorpu pila bat jasoko baituzu.

669
00:46:24,960 --> 00:46:25,800
Zeus?

670
00:46:26,440 --> 00:46:28,520
Ez, jauna, ni naiz.

671
00:46:29,040 --> 00:46:30,600
A, ados. Esan.

672
00:46:31,520 --> 00:46:33,240
Arima aurkitu dugu, jauna.

673
00:47:34,720 --> 00:47:40,720
ESKERRIK ASKO
P.

674
00:47:45,240 --> 00:47:46,400
Ez, mesedez.

675
00:48:05,160 --> 00:48:06,640
Hor sartu nahi duzu?

676
00:48:07,360 --> 00:48:08,560
Lagundu behar diogu.

677
00:48:12,000 --> 00:48:14,360
Hilda gaude. Honek ezin du okerrera jo.

678
00:49:24,640 --> 00:49:25,640
Kaixo?

679
00:49:36,600 --> 00:49:37,600
Ai ene.

680
00:49:54,080 --> 00:49:56,000
Zer gertatu zaio?

681
00:49:56,760 --> 00:49:58,880
Ataria zeharkatzen lagundu berri diogu.

682
00:50:03,400 --> 00:50:04,520
Zer da toki hau?

683
00:53:09,600 --> 00:53:14,600
Azpitituluak: Yara Prieto Ortiz

