1
00:00:23,105 --> 00:00:25,271
<i>Aupa. Orion dut izena.</i>

2
00:00:25,355 --> 00:00:28,730
<i>Neu ere ume bat naiz. Hori dugu komun.</i>

3
00:00:29,230 --> 00:00:34,313
<i>Bakarrik ikusi zaitudanez,
konpainia nahiko zenukeela pentsatu dut.</i>

4
00:00:37,396 --> 00:00:41,521
<i>Nik nahiko nuke. Bada, zuganantz noa eta...</i>

5
00:00:41,605 --> 00:00:43,230
<i>ondotik igaro naiz.</i>

6
00:00:45,105 --> 00:00:46,355
<i>Zergatik?</i>

7
00:00:47,230 --> 00:00:50,105
<i>Hara, Sally, beldurra daukat.</i>

8
00:00:50,730 --> 00:00:54,146
<i>Jakin nahi duzu zeri? Gauza askori.</i>

9
00:00:56,605 --> 00:01:03,438
<i>Baina, kasu honetan, arbuioari,
umiliazioari, zure lagunen burlari.</i>

10
00:01:04,688 --> 00:01:09,313
<i>Ez nauzu zuk bakarrik ikaratzen,
Sally, ezta neskek ere.</i>

11
00:01:09,396 --> 00:01:11,646
<i>Ia denak ikaratzen nau.</i>

12
00:01:13,688 --> 00:01:15,938
<i>Atunezkoa da, eta zurea?</i>

13
00:01:16,563 --> 00:01:18,563
<i>Pozik jakingo nuke.</i>

14
00:01:24,980 --> 00:01:28,271
<i>Psikologoak beldurrak idazteko eskatu dit.</i>

15
00:01:28,355 --> 00:01:32,313
<i>Horrexegatik dut koaderno hau.
Arazoak kudeatzeko.</i>

16
00:01:32,896 --> 00:01:38,938
<i>14. orrialdeak dio: komuna buxatu
eta ikastola osoa urak hartzea.</i>

17
00:01:41,688 --> 00:01:42,938
Eskerrak.

18
00:01:43,021 --> 00:01:46,188
<i>Beldur diot klasean oker erantzuteari.</i>

19
00:01:46,271 --> 00:01:49,980
Indiara heldu zen lehen gizonaren izena?

20
00:01:50,063 --> 00:01:52,021
- Nik!
- <i>Bai egoera zaila.</i>

21
00:01:52,105 --> 00:01:55,063
<i>Eskua igo ezean, galdetu egingo dit.</i>

22
00:01:55,146 --> 00:01:58,355
<i>Halere, eskua igotzea arriskutsua da.</i>

23
00:01:58,438 --> 00:02:02,271
<i>Beraz, ezkutatzen saiatzen naiz,
baina ez guztiz.</i>

24
00:02:02,355 --> 00:02:06,980
<i>Badakit Vasco da Gama dela.
Aurtengo galdera askoren erantzuna da.</i>

25
00:02:07,063 --> 00:02:11,730
<i>Baina beldur naiz
izena gaizki esango ote dudan.</i>

26
00:02:11,813 --> 00:02:13,521
<i>Barre egingo lukete.</i>

27
00:02:15,771 --> 00:02:17,855
Andereño, nik badakit!

28
00:02:17,938 --> 00:02:19,313
Bota, Lisa.

29
00:02:19,396 --> 00:02:21,105
Vasco da Gama.

30
00:02:21,188 --> 00:02:22,813
Oso ongi, Lisa.

31
00:02:22,896 --> 00:02:25,313
<i>Ez dut Lisa gehiegi gustuko.</i>

32
00:02:25,396 --> 00:02:28,521
<i>Egia esan, gauza asko ez ditut gustuko.</i>

33
00:02:28,605 --> 00:02:31,271
<i>Estoldako pailazo hiltzaileak, bereziki.</i>

34
00:02:32,188 --> 00:02:33,896
<i>Mugikor uhin kantzerigenoak.</i>

35
00:02:33,980 --> 00:02:34,896
Bai, amona?

36
00:02:34,980 --> 00:02:39,521
<i>Infektatutako eltxoen ziztadak.
Etxe orratz batetik behera erortzea.</i>

37
00:02:39,605 --> 00:02:41,605
<i>"Egun on" esatea. Negu on!</i>

38
00:02:41,688 --> 00:02:45,855
<i>Erleak, zakurrak, itsasoa,
nire erruz taldeak jokoa galtzea.</i>

39
00:02:45,938 --> 00:02:46,980
Orion, hartu.

40
00:02:53,896 --> 00:02:58,021
<i>Eta, noski, beldur diet aldagelei.
Zeren A, nork ez?</i>

41
00:02:59,688 --> 00:03:00,730
Ondo zaude?

42
00:03:00,813 --> 00:03:01,688
<i>Eta B,</i>

43
00:03:03,230 --> 00:03:04,855
<i>Richie Panici.</i>

44
00:03:04,938 --> 00:03:08,021
Hara nor dugun hemen.

45
00:03:08,105 --> 00:03:09,730
Orion Negartia.

46
00:03:09,813 --> 00:03:11,188
Kaixo, Richie.

47
00:03:16,896 --> 00:03:18,563
Ez al dakizu janzten?

48
00:03:18,646 --> 00:03:21,605
<i>Beldur naiz
Richie Panicik umiliatuko ote nauen.</i>

49
00:03:22,896 --> 00:03:24,896
<i>Joko nauen beldur.</i>

50
00:03:24,980 --> 00:03:26,521
<i>Eta, gainera...</i>

51
00:03:26,605 --> 00:03:30,396
<i>nik bueltan jo, sudurra garunean sartu
eta hiltzen bada, zer?</i>

52
00:03:30,480 --> 00:03:32,980
<i>Gerta liteke. Bilatu.</i>

53
00:03:33,063 --> 00:03:36,271
<i>Gero, zentzategira joan, erruarekin bizi...</i>

54
00:03:36,355 --> 00:03:41,105
Aizu! Ea badakizun janzten.
Ez izan zakarra.

55
00:03:41,188 --> 00:03:43,521
Bai, badakit janzten.

56
00:03:44,021 --> 00:03:45,063
A bai?

57
00:03:46,146 --> 00:03:48,146
Zer da koaderno hori?

58
00:03:48,646 --> 00:03:53,646
"Beldurra diet munstroei, erleei,
ile-apaindegiei, zakurrei, itsasoari,

59
00:03:53,730 --> 00:03:55,146
Richie Paniciri".

60
00:03:55,230 --> 00:03:57,730
Kontxo, ospetsua naiz! Milesker.

61
00:03:57,813 --> 00:04:01,813
Zaude. Hilda nago!
Inork ez nau hilda marrazten!

62
00:04:01,896 --> 00:04:07,563
"Kofinskatuta",
nire kontrako irainak edukitzeagatik.

63
00:04:08,188 --> 00:04:11,313
<i>Hain izuturik ez banengo
neurea dela esango nizuke,</i>

64
00:04:11,396 --> 00:04:15,271
<i>bihotza eta arima jarri ditudala,
ez dagoela eskubiderik.</i>

65
00:04:15,355 --> 00:04:18,313
<i>Eta "konfiskatu" esaten dela.</i>

66
00:04:20,021 --> 00:04:21,771
Milesker, Richie.

67
00:04:22,355 --> 00:04:23,355
Zer?

68
00:04:24,355 --> 00:04:25,188
Paso.

69
00:04:26,938 --> 00:04:27,771
Baboa.

70
00:04:28,313 --> 00:04:31,105
<i>Auskalo zergatik eman dizkiodan eskerrak.</i>

71
00:04:31,188 --> 00:04:33,480
MILESKER, RICHIE

72
00:04:35,188 --> 00:04:36,271
BIKO ZATIKETAK

73
00:04:36,355 --> 00:04:37,855
Asteburu ona izan.

74
00:04:37,938 --> 00:04:41,271
Ez ahaztu baimenak entregatzea.

75
00:04:41,355 --> 00:04:45,355
Planetariorako autobusa
astelehenean 09:00etan dugu.

76
00:04:45,980 --> 00:04:49,938
<i>O, ez. Spinoza andreak
txangoa ahaztea espero nuen.</i>

77
00:04:52,396 --> 00:04:54,396
Primeran pasako dugu.

78
00:04:54,480 --> 00:04:57,563
<i>Primeran, Lisa? Burutik jota zaude?</i>

79
00:04:57,646 --> 00:04:59,521
<i>Txangoa beldurgarria da.</i>

80
00:05:00,105 --> 00:05:04,730
<i>Umez betetako autobus herdoildu bat
errepidean gora ziztuan?</i>

81
00:05:04,813 --> 00:05:07,105
<i>Auto-istripu baten formula.</i>

82
00:05:07,188 --> 00:05:09,896
<i>Hilkortasun taulak ikasi ditut.</i>

83
00:05:10,396 --> 00:05:13,396
<i>Eta eguzki-sistemaren modelo horiek?</i>

84
00:05:13,480 --> 00:05:16,938
<i>Ziur ehun urte daramatzatela zintzilik.</i>

85
00:05:19,938 --> 00:05:24,188
<i>Gainera, Sallyren alboan eseri
eta elkar ukitzen badugu?</i>

86
00:05:24,688 --> 00:05:27,938
<i>Ikaratuko naiz, denen barregarri bihurtu,</i>

87
00:05:28,021 --> 00:05:31,313
<i>eta ez dut sekula
harreman sakonik edukiko.</i>

88
00:05:35,980 --> 00:05:37,438
- Etxera!
- Goazen.

89
00:05:37,521 --> 00:05:40,438
Orion, badaukazu baimenik?

90
00:05:40,521 --> 00:05:42,521
<i>Honen beldur nintzen.</i>

91
00:05:43,813 --> 00:05:46,063
Ez didate joaten uzten.

92
00:05:46,146 --> 00:05:49,563
Gurasoek ez dute espazioan sinisten.

93
00:05:50,980 --> 00:05:53,521
Bai, kontu konplikatua da.

94
00:05:54,646 --> 00:05:56,730
HITZALDIA: ATERA OSKOLETIK!

95
00:05:56,813 --> 00:05:57,980
Hemen dago.

96
00:05:59,105 --> 00:06:00,188
Aupa, Orion.

97
00:06:01,480 --> 00:06:04,646
Txangora joateko irrikaz nago.

98
00:06:06,188 --> 00:06:11,146
Zera galdetu nahi nizun:
eseriko zara nirekin planetarioan?

99
00:06:11,855 --> 00:06:16,605
<i>Hain izututa ez banengo,
baietz esango nizuke, Sally.</i>

100
00:06:16,688 --> 00:06:19,063
<i>Gehien desiratzen dudana da,</i>

101
00:06:19,146 --> 00:06:24,896
<i>baina gaizki atera daitekeenari buruz
pentsatzeari utzi behar nioke.</i>

102
00:06:24,980 --> 00:06:27,355
Ama da! Joan behar naiz.

103
00:06:29,021 --> 00:06:31,230
Planetarioan ikusiko gara!

104
00:06:33,646 --> 00:06:35,688
<i>Ez, ez horixe.</i>

105
00:06:53,188 --> 00:06:58,188
<i>17. orrialdea: beldurra diot
eskolan nagoela gurasoak etxetik joateari.</i>

106
00:06:58,271 --> 00:06:59,980
SALDUA

107
00:07:00,063 --> 00:07:01,896
<i>Ez dakit zer dela eta.</i>

108
00:07:01,980 --> 00:07:04,563
<i>Orientatzaileak ez du teoriarik.</i>

109
00:07:06,396 --> 00:07:10,563
<i>Gurasoek sinpatikoak diruditela dio</i>.
<i>Eta arrazoi du.</i>

110
00:07:12,480 --> 00:07:13,563
Kaixo, maitea.

111
00:07:15,021 --> 00:07:16,105
Kaixo, ama.

112
00:07:16,188 --> 00:07:18,480
- Zer moduz eskolan?
- Ongi.

113
00:07:18,563 --> 00:07:20,563
Olo gailetak egin ditut.

114
00:07:23,730 --> 00:07:24,605
BAIMEN ORRIA

115
00:07:24,688 --> 00:07:26,855
Nola iritsi ote da hau hona?

116
00:07:27,396 --> 00:07:30,146
Aitak sofa azpian aurkitu du.

117
00:07:30,813 --> 00:07:33,855
Kuxinen artean esan nahiko duzu.

118
00:07:34,646 --> 00:07:37,063
- Hitz egin nahi?
- Ez, egia esan.

119
00:07:37,146 --> 00:07:39,313
Zoaz. Ondo pasako duzu.

120
00:07:39,396 --> 00:07:41,438
Ni ez nago hain ziur.

121
00:07:41,521 --> 00:07:43,438
Orion, ulertzen dut.

122
00:07:43,521 --> 00:07:46,146
- Beldurra ematen du.
- Hori da.

123
00:07:46,230 --> 00:07:49,938
Guztiz normala da urduri egotea.

124
00:07:50,021 --> 00:07:54,938
Kontua da ez uztea
beldurrak zure bizitza menperatzen.

125
00:07:55,021 --> 00:07:58,188
Bestela,
ez nizun inoiz ezkontzeko eskatuko.

126
00:07:59,146 --> 00:08:02,855
Batzuetan, izuturik
aurrera jarraitu behar duzu.

127
00:08:02,938 --> 00:08:07,855
<i>Nire gurasoak maite ditut
eta ahalegina eskertzen diet,</i>

128
00:08:09,188 --> 00:08:11,938
<i>baina munduko aholkurik txarrena izan da.</i>

129
00:08:16,813 --> 00:08:19,563
<i>Gureak egin du, lagunok.</i>

130
00:08:19,646 --> 00:08:20,730
<i>O, ez.</i>

131
00:08:20,813 --> 00:08:22,105
<i>Hau zorigaitza.</i>

132
00:08:22,188 --> 00:08:24,438
<i>Honek ez du zentzurik.</i>

133
00:08:24,521 --> 00:08:29,230
<i>Ontziek ez dute nortasunik
eta ez dituzte abenturak bizitzen.</i>

134
00:08:29,313 --> 00:08:31,938
<i>Ez dut paternalismoa gustuko.</i>

135
00:08:32,021 --> 00:08:34,313
<i>Bizitza are konplexuagoa da.</i>

136
00:08:34,396 --> 00:08:36,730
<i>Eta haragitzea amets hutsa da...</i>

137
00:08:36,813 --> 00:08:37,646
<i>O!</i>

138
00:08:38,355 --> 00:08:40,230
<i>...ontzi eta gizakientzat.</i>

139
00:08:40,313 --> 00:08:43,271
<i>Hiltzen bazara, hilda zaude.</i>

140
00:08:45,021 --> 00:08:48,980
<i>Izutu egiten nau
saihetsezina dela konturatzeak.</i>

141
00:08:49,063 --> 00:08:53,313
<i>Heriotza imajinatzen dut.
Ezereza dela ondorioztatu dut.</i>

142
00:08:53,813 --> 00:08:55,813
<i>Ezereza imajinatzen dut.</i>

143
00:08:55,896 --> 00:09:00,896
<i>Baina iluntasuna
eta isiltasuna badira zerbait.</i>

144
00:09:01,563 --> 00:09:04,563
<i>Ezereza, ordea, imajinaezina da.</i>

145
00:09:06,771 --> 00:09:08,855
Orion, lotara.

146
00:09:14,313 --> 00:09:15,855
- Eroso zaude?
- Bai.

147
00:09:16,771 --> 00:09:18,605
- Hortzak garbi?
- Bai.

148
00:09:20,896 --> 00:09:23,146
Ondo lo egin, txiki.

149
00:09:23,230 --> 00:09:24,438
Gabon, Orion.

150
00:09:29,771 --> 00:09:30,605
Itxaron!

151
00:09:33,396 --> 00:09:38,313
Ipuin bat kontatuko didazue?
Tira, txikitan bezala.

152
00:09:39,521 --> 00:09:41,771
Seme, hitz egin dugu honetaz.

153
00:09:41,855 --> 00:09:44,938
Hauxe ona da. Astuna, lotarako bikaina.

154
00:09:45,938 --> 00:09:49,438
Ez dakit nik
David Foster Wallacerentzat astirik dugun.

155
00:09:50,563 --> 00:09:51,438
Ados.

156
00:09:55,063 --> 00:09:57,771
Hemen izango gaituzu beti.

157
00:09:57,855 --> 00:10:01,938
Baina, mesedez, gera zaitez ohean.
Lo egin behar dugu.

158
00:10:02,605 --> 00:10:04,271
Ados, baina...

159
00:10:06,521 --> 00:10:08,771
utziko duzue atea irekita?

160
00:10:08,855 --> 00:10:10,771
Konforme, zuk esan.

161
00:10:11,355 --> 00:10:13,730
Ongi. Apurtxo bat irekiago?

162
00:10:14,813 --> 00:10:17,771
- Horrela ondo?
- Pixka bat gehiago.

163
00:10:17,855 --> 00:10:18,688
Horrelaxe?

164
00:10:18,771 --> 00:10:19,855
Bai, primeran.

165
00:10:20,605 --> 00:10:22,855
Egon, apurtxo bat gehiago?

166
00:10:23,855 --> 00:10:25,938
- Milesker.
- Gabon, maitea.

167
00:10:26,021 --> 00:10:27,021
Gabon, seme.

168
00:10:27,105 --> 00:10:29,271
Gabon, ama. Gabon, aita.

169
00:10:40,188 --> 00:10:42,271
Tira, ez dago hain gaizki.

170
00:10:48,355 --> 00:10:49,438
Ahaztu esandakoa.

171
00:10:49,521 --> 00:10:52,771
Hau oso gaizki dago. Ezin okerragoa da!

172
00:10:54,563 --> 00:11:00,188
Iluntasuna baita nire beldurrik handiena.

173
00:11:10,771 --> 00:11:11,938
Ai, ene.

174
00:11:17,646 --> 00:11:20,063
<i>Etxe zaharra da. Zaratatsuak dira.</i>

175
00:11:20,688 --> 00:11:22,230
<i>Ez kezkatu.</i>

176
00:11:23,980 --> 00:11:29,271
<i>Aita eta ama goiz altxatu behar dira.
Enpatia pixka bat izan nezake?</i>

177
00:11:33,855 --> 00:11:35,563
Ez!

178
00:11:39,146 --> 00:11:40,938
Iluntasun malapartatua!

179
00:11:41,021 --> 00:11:46,313
Zer aberrazio ezkutatzen dira
zure iluntasunezko kapa ilunean?

180
00:11:46,396 --> 00:11:48,521
Utz nazazu bakean behingoz!

181
00:11:49,438 --> 00:11:50,396
Behingoz!

182
00:11:50,938 --> 00:11:52,021
Behingoz!

183
00:12:15,480 --> 00:12:18,021
Nahikoa da! Nazka eginda naukazu.

184
00:12:21,271 --> 00:12:25,896
Oihuka eta gehiegikerika gauero!

185
00:12:25,980 --> 00:12:29,563
Zazpi gau astean, urtean 365 gauetan.

186
00:12:29,646 --> 00:12:31,063
Ez du etenik!

187
00:12:32,230 --> 00:12:33,146
Zer zara?

188
00:12:33,230 --> 00:12:36,605
Ez al da bistakoa? Den-dena ilun dago.

189
00:12:36,688 --> 00:12:38,646
Kaixo, Iluntasuna naiz.

190
00:12:38,730 --> 00:12:39,563
Tatxan!

191
00:12:41,980 --> 00:12:42,938
Berriro.

192
00:12:43,438 --> 00:12:45,813
Jende askok dit beldurra,

193
00:12:45,896 --> 00:12:48,813
baina zurea gehiegizkoa da.

194
00:12:51,521 --> 00:12:53,605
Beldurra didaten guztien artean,

195
00:12:53,688 --> 00:12:58,813
zu zara zaratatsuena, desatseginena
eta iraingarriena.

196
00:12:58,896 --> 00:13:03,396
Eta lehiakide asko dituzu, begira.

197
00:13:04,105 --> 00:13:07,355
- Milioika beldurti.
- Zerrenda bat duzu?

198
00:13:07,438 --> 00:13:08,813
Noski ba.

199
00:13:08,896 --> 00:13:12,730
Hainbeste ume dira!
Konplexua eragin didate.

200
00:13:12,813 --> 00:13:14,730
Lehen zatia baino ez da.

201
00:13:14,813 --> 00:13:19,855
- Iluntasuna ez da existitzen.
- Orduan, zergatik ari gara hizketan?

202
00:13:23,188 --> 00:13:25,938
Iluntasuna argirik eza da,

203
00:13:26,021 --> 00:13:28,271
ez pertsonaia xelebre bat.

204
00:13:29,980 --> 00:13:31,271
Betikoa.

205
00:13:31,355 --> 00:13:35,938
Gizakiek modu arraroetan
kontzeptualizatzen nauzue.

206
00:13:36,021 --> 00:13:38,730
Ez zaitut entzuten. Ez zara egiazkoa.

207
00:13:39,688 --> 00:13:42,188
Banaiz, eta oso.

208
00:13:42,271 --> 00:13:47,646
Iluntasunaren ikuspegi ezberdin bat
erakusten duen film bat egin dut.

209
00:13:47,730 --> 00:13:49,688
Bihotz-bihotzetik egina.

210
00:13:50,355 --> 00:13:54,896
<i>Iluntasunak baditu 500 milioi urte.</i>

211
00:13:54,980 --> 00:13:59,480
<i>Proteina fotosentikorrekin batera
sortu zen.</i>

212
00:13:59,563 --> 00:14:00,896
AMAIERA

213
00:14:00,980 --> 00:14:02,230
AHOTSA: HERZOG

214
00:14:03,105 --> 00:14:04,438
Eta?

215
00:14:06,105 --> 00:14:07,188
Ez zaizu gustatu.

216
00:14:07,271 --> 00:14:10,521
Gogoeta piztu nahi nuen.
Nire kontra daude denak.

217
00:14:10,605 --> 00:14:14,855
Sundancen uko egin diote,
eta haienak baino hobeagoa da.

218
00:14:14,938 --> 00:14:16,730
Esnob hutsak dira.

219
00:14:16,813 --> 00:14:18,355
Ez dago gaizki.

220
00:14:18,438 --> 00:14:22,438
Apur bat motza,
500 milioi urte dituzula kontuan izanda.

221
00:14:22,521 --> 00:14:24,688
Baina ondo dago.

222
00:14:24,771 --> 00:14:30,438
Nik ez nuen nahi izua
eta etsipena sortzen dituen izakia izatea.

223
00:14:30,521 --> 00:14:35,313
Tipo arruntanaiz,
baina jendeak zirikatu egiten nau.

224
00:14:36,313 --> 00:14:38,771
Ia denek beldurra didate

225
00:14:38,855 --> 00:14:42,480
edo gorroto naute
edo gaiztoa naizela uste dute.

226
00:14:42,563 --> 00:14:46,188
Batzuek ez naizela ezer uste dute.
Mingarria da.

227
00:14:48,438 --> 00:14:51,563
Barkatu, ez zen nire asmoa...

228
00:14:51,646 --> 00:14:52,771
Lasai.

229
00:14:53,938 --> 00:14:56,563
Eta nik gustuko dut jendea,

230
00:14:56,646 --> 00:15:00,896
baina zeure burua ulertzeko
besteen iritziak kontuan hartzen dituzu.

231
00:15:02,063 --> 00:15:04,230
Aukera bat izango banu.

232
00:15:07,146 --> 00:15:11,188
Ulertzen zaitut.
Eskolako ume askok zirikatzen naute.

233
00:15:11,271 --> 00:15:16,021
Richie Panici, Davis Jensen,
Howard Helstrom, Isaac Pill.

234
00:15:16,105 --> 00:15:19,980
Rebecca Warrenek urtebetetzero
mehatxuak bidaltzen dizkit.

235
00:15:20,063 --> 00:15:21,688
Detaile polita da.

236
00:15:21,771 --> 00:15:24,146
Bai, zein adeitsua.

237
00:15:29,605 --> 00:15:31,480
BAIMEN ORRIA

238
00:15:32,063 --> 00:15:34,313
Ez dut beldurrik izan nahi.

239
00:15:35,605 --> 00:15:40,813
Ondo legoke,
hala ez zintuzket gauero oihuka entzungo.

240
00:15:44,021 --> 00:15:47,313
Uste dut badakidala nola konpondu.

241
00:15:49,438 --> 00:15:53,980
Zatoz gaur nirekin. Ikusiko duzu
ez duzula zertan beldurrik izan.

242
00:15:54,563 --> 00:15:59,146
Gaua zein ederra den jabetu
eta beldurra gaindituko duzu.

243
00:15:59,230 --> 00:16:00,563
Zer diozu?

244
00:16:01,438 --> 00:16:03,480
Bai ala bai?

245
00:16:04,021 --> 00:16:05,771
Ba...

246
00:16:05,855 --> 00:16:07,063
Baita zera ere.

247
00:16:09,646 --> 00:16:11,480
Banekien ba nik.

248
00:16:11,563 --> 00:16:16,063
Tira, zeuk ikusi. Bizitza osoa
ikaraturik pasa nahi baduzu,

249
00:16:16,146 --> 00:16:17,355
aurrera ba.

250
00:16:17,438 --> 00:16:18,646
Zeuk erabaki.

251
00:16:23,938 --> 00:16:25,230
LEKURIK TXARRENA

252
00:16:33,188 --> 00:16:35,896
- Ez dakizu janzten?
- Orion, hartu!

253
00:16:36,605 --> 00:16:38,605
Orion negartia!

254
00:16:38,688 --> 00:16:40,230
Aupa, Orion.

255
00:16:40,313 --> 00:16:43,855
Txangora joateko irrikaz nago.

256
00:16:43,938 --> 00:16:45,188
Ongi, banoa!

257
00:16:46,563 --> 00:16:47,813
Iluntasun jauna?

258
00:16:51,438 --> 00:16:53,355
Banekien ba nik!

259
00:16:53,438 --> 00:16:55,980
Eman bostekoa ofiziala egiteko.

260
00:17:00,980 --> 00:17:02,646
Ez zen hainbesterako.

261
00:17:06,105 --> 00:17:06,938
<i>Itxaron.</i>

262
00:17:07,980 --> 00:17:11,313
- Badakit zertan zabiltzan.
- Zertaz ari zara?

263
00:17:11,396 --> 00:17:14,188
- Ipuinaz.
- Ez naiz ezertan ari.

264
00:17:14,271 --> 00:17:18,480
Iluntasunari zenion beldurra
nola gainditu zenuen kontatzen ari zara

265
00:17:18,563 --> 00:17:21,230
neuk ere gainditu dezadan.

266
00:17:22,730 --> 00:17:24,938
- Ba...
- Ez du funtzionatuko.

267
00:17:25,021 --> 00:17:30,438
Harrapariengandik babesteko
garatu genuen beldurra da.

268
00:17:31,230 --> 00:17:33,396
Kontxo, informatu zara.

269
00:17:33,480 --> 00:17:35,396
Olerki bat idatzi dut.

270
00:17:36,730 --> 00:17:39,313
"Hipatia poeta". Zoragarria.

271
00:17:39,396 --> 00:17:41,021
Olerki bakarra da.

272
00:17:41,105 --> 00:17:42,605
Tira, bada zerbait.

273
00:17:42,688 --> 00:17:44,063
Ez da oso ona.

274
00:17:44,146 --> 00:17:47,105
- Ziur baietz. Entzun dezaket?
- Ez!

275
00:17:47,188 --> 00:17:53,646
Iluntasunari beldurra izatea normala da.
Gure baitan dago, ezin dugu saihestu.

276
00:17:54,146 --> 00:17:58,230
Tira, hala bada, gabon eta...

277
00:17:58,313 --> 00:17:59,146
Itxaron!

278
00:17:59,230 --> 00:18:02,855
Ez diot ipuin txarra denik
eta entzun nahi ez dudanik,

279
00:18:02,938 --> 00:18:07,396
baina badakit zein den zure asmoa
eta ez du funtzionatuko.

280
00:18:08,105 --> 00:18:09,563
Ongi, ulertu dut.

281
00:18:10,771 --> 00:18:13,646
Beraz, gauez hegan zenbiltzaten...

282
00:18:17,146 --> 00:18:20,855
Iluntasunarekin batera hegan nenbilen...

283
00:18:25,313 --> 00:18:26,771
Sekulakoa, ezta?

284
00:18:27,480 --> 00:18:30,938
Horrekin beldurgarria
esan nahi baduzu, bai.

285
00:18:31,021 --> 00:18:34,355
Hiltzen banau ere
zure beldurrak gaindituko dituzu.

286
00:18:34,438 --> 00:18:38,105
Eta hilezkorra naiz,
denbora sobera daukat.

287
00:18:44,563 --> 00:18:49,646
Hasteko, "gauaren dohainak"
deitzen ditudana erakutsiko dizkizut.

288
00:18:50,438 --> 00:18:55,021
Nigatik ez balitz
ez zenuke aktoreen zimurrak nabarituko.

289
00:18:55,105 --> 00:18:57,605
Saltzaile penagarria zara gero.

290
00:19:03,271 --> 00:19:05,438
Itzela, ezta?

291
00:19:07,771 --> 00:19:09,730
Alergia diet ipurtargiei.

292
00:19:11,521 --> 00:19:13,646
Baina izarrei ez.

293
00:19:14,688 --> 00:19:17,813
Baina heriotzari bai. Altuegi gaude!

294
00:19:17,896 --> 00:19:19,313
Bizitzari ere bai.

295
00:19:19,396 --> 00:19:20,646
- Zer?
- Ezer ez.

296
00:19:27,896 --> 00:19:30,396
Sartu eskua uretan.

297
00:19:30,896 --> 00:19:33,730
Marrazo batek kosk egiteko?

298
00:19:33,813 --> 00:19:36,313
Itsasoaren edertasuna ikusteko.

299
00:19:39,355 --> 00:19:42,271
Ba al dakizu zer den dibertitzea?

300
00:19:42,355 --> 00:19:45,771
Arriskua
erakargarri bilakatzen duen zerbait.

301
00:19:46,521 --> 00:19:49,605
Begira! Iluntasunik gabe ez dago surik.

302
00:19:49,688 --> 00:19:51,938
Egunez ere jaurti daitezke.

303
00:19:53,063 --> 00:19:57,396
Baina nahiko kutrea litzateke.
Kontrastea da onena.

304
00:19:57,480 --> 00:20:00,646
- Begiak itxita dauzkazu?
- Babesteko.

305
00:20:00,730 --> 00:20:03,271
- Tira, ireki begiak!
- Ez!

306
00:20:03,355 --> 00:20:05,146
Onena galtzen ari zara.

307
00:20:05,230 --> 00:20:06,313
Inolaz ere ez!

308
00:20:06,396 --> 00:20:08,230
- Ireki begiak.
- Ezetz.

309
00:20:08,313 --> 00:20:10,313
Eta zertarako etorri zara?

310
00:20:10,396 --> 00:20:13,188
- Honetarako ez!
- Zure onerako da.

311
00:20:13,271 --> 00:20:15,480
Ikusten zer ondo?

312
00:20:15,563 --> 00:20:17,105
Mutiko?

313
00:20:17,188 --> 00:20:18,480
Mutiko!

314
00:20:20,313 --> 00:20:21,521
Harrapatuta!

315
00:20:22,438 --> 00:20:24,938
- Ai, ama!
- Istripu bat izan da.

316
00:20:25,021 --> 00:20:28,355
Hil zorian egon naiz!
Etxera joan nahi dut.

317
00:20:28,438 --> 00:20:30,980
Lasai, etxera eramango zaitut...

318
00:20:31,063 --> 00:20:33,813
- lehenago edo geroago.
- Noiz?

319
00:20:35,563 --> 00:20:39,105
Hara, Hartz Nagusia!
Ederra dago garai honetan.

320
00:20:39,605 --> 00:20:42,480
Noiz eramango nauzu etxera?

321
00:20:43,313 --> 00:20:45,521
Galdera bikaina.

322
00:20:45,605 --> 00:20:46,896
24 ordu barru.

323
00:20:46,980 --> 00:20:50,146
- Izarretara itzuliz...
- 24 ordu?

324
00:20:50,230 --> 00:20:53,355
Tira, horretan dautza gaua eta eguna.

325
00:20:53,438 --> 00:20:56,146
Ziklo bat da, ezin dut atzera egin.

326
00:20:56,230 --> 00:20:58,855
- Zergatik ez?
- Aizu, ni banoa.

327
00:20:58,938 --> 00:21:03,938
Baina gauaren erdian
zeure kabuz etxera itzuli nahi baduzu...

328
00:21:04,021 --> 00:21:06,730
Itxaron! Ezin naiz bakarrik itzuli,

329
00:21:06,813 --> 00:21:08,688
urrunegi gaude.

330
00:21:08,771 --> 00:21:12,563
Tira ba, nirekin etorri beharko duzu.

331
00:21:13,063 --> 00:21:18,188
Eutsi ondo, flipatuko duzu eta.

332
00:21:18,271 --> 00:21:19,980
Begiak itxita berriro?

333
00:21:20,063 --> 00:21:21,938
- Esatekorik ez.
- Serio?

334
00:21:22,021 --> 00:21:25,688
Badakizu
zenbatek egon nahi luketen zure lekuan?

335
00:21:25,771 --> 00:21:28,980
- Inork?
- Askok, motel.

336
00:21:29,063 --> 00:21:31,480
Entitaterik itzelena naizelako.

337
00:21:31,563 --> 00:21:37,230
Ez baitago ni baino entitaterik maiteagoa.

338
00:21:41,813 --> 00:21:44,355
Egun on denoi!

339
00:21:49,855 --> 00:21:52,438
Puntual eta sasoian.

340
00:22:00,771 --> 00:22:02,896
Egun eguzkitsua, 24 gradu,

341
00:22:02,980 --> 00:22:06,521
hezetasun gutxi
eta mendebaldeko brisa freskoa.

342
00:22:07,896 --> 00:22:10,896
Eguzkitan bero, ondo pasako dugu gero.

343
00:22:10,980 --> 00:22:13,396
Beti bezala, egia esan.

344
00:22:23,480 --> 00:22:25,021
Maite dut nire lana.

345
00:22:40,730 --> 00:22:43,938
Ados, gaizki hasi gara.

346
00:22:44,021 --> 00:22:46,896
Erortzen utzi zaitut eta ia hil zara.

347
00:22:46,980 --> 00:22:49,813
Hobe ez tematzea, lan asko baitugu

348
00:22:49,896 --> 00:22:52,730
eta neure lana oso garrantzitsua da.

349
00:22:52,813 --> 00:22:55,771
Gauero agertu eta den-dena ematen dut.

350
00:22:55,855 --> 00:22:57,980
- Eman, zer?
- Iluntasuna.

351
00:22:58,063 --> 00:23:00,021
Lanik garrantzitsuena da.

352
00:23:00,105 --> 00:23:03,521
Iluntasun gabe besteek ezin dute lan egin.

353
00:23:03,605 --> 00:23:07,480
- Besteek?
- Beste gaueko entitateek.

354
00:23:07,563 --> 00:23:09,188
Gehiago daude?

355
00:23:09,271 --> 00:23:10,855
ERREPIDEKO KAFETEGIA

356
00:23:10,938 --> 00:23:13,438
Gora apustua. Zer, Insomnioa?

357
00:23:13,521 --> 00:23:14,855
Pentsatzen nabil.

358
00:23:14,938 --> 00:23:20,021
Ederki dakizu
ezin dudala burua itzali. Pentsatu!

359
00:23:21,563 --> 00:23:24,605
Kaka! Paso. Eta zuk, Isiltasuna?

360
00:23:25,105 --> 00:23:25,938
Bai.

361
00:23:26,021 --> 00:23:28,355
Baita ere. Zure txanda, Loa.

362
00:23:28,855 --> 00:23:29,688
Zer?

363
00:23:32,105 --> 00:23:33,521
Errege eskailera?

364
00:23:33,605 --> 00:23:35,146
Sinestezina.

365
00:23:35,230 --> 00:23:36,521
Demontre!

366
00:23:37,146 --> 00:23:39,646
Zer gertatu da? Zer galdu dut?

367
00:23:39,730 --> 00:23:41,271
Irabazi duzu.

368
00:23:41,355 --> 00:23:45,021
Primeran, plazer bat da
zuekin negozioak egitea.

369
00:23:46,646 --> 00:23:47,980
Falta zena.

370
00:23:48,730 --> 00:23:50,813
Zergatik sartu gara hemen?

371
00:23:50,896 --> 00:23:52,521
Atsedenaldia, mutiko.

372
00:23:52,605 --> 00:23:57,813
Gaueko entitateok ordu eremuetan
deskantsatzen dugu. Maiteko gaituzu.

373
00:23:57,896 --> 00:23:59,771
- Epa, kuadrilla!
- Iluntasuna!

374
00:23:59,855 --> 00:24:01,521
Ongi etorri... E?

375
00:24:01,605 --> 00:24:03,480
Lan bikaina, lagunok.

376
00:24:03,563 --> 00:24:06,188
- Umea ekarri duzu?
- Umea!

377
00:24:06,271 --> 00:24:07,980
Arduragabekeria hutsa.

378
00:24:08,063 --> 00:24:09,230
Sinestezina!

379
00:24:09,313 --> 00:24:10,230
Txoroa!

380
00:24:10,313 --> 00:24:12,563
Honek ez nau animatzen.

381
00:24:12,646 --> 00:24:13,855
Lasai.

382
00:24:13,938 --> 00:24:17,771
Orion, hauek dira beste gaueko entitateak:

383
00:24:17,855 --> 00:24:22,521
Loa, Isiltasuna,
Insomnioa, Zarata Esplikaezinak,

384
00:24:22,605 --> 00:24:27,855
eta gure artean irudimentsuena
eta poetikoena, Amets Gozoak.

385
00:24:28,438 --> 00:24:32,105
- Garrasizalea ekarri duzu?
- Denari beldurra diona?

386
00:24:32,188 --> 00:24:36,521
Munduari txarra ez zarela frogatzeko
ahaleginetan berriz?

387
00:24:36,605 --> 00:24:41,563
Umeei laguntzea zure autoestimua igotzeko
ez da gure eginbeharra.

388
00:24:41,646 --> 00:24:43,646
Kontxo, bai mingarria.

389
00:24:43,730 --> 00:24:46,105
Dena okertu daiteke.

390
00:24:46,188 --> 00:24:50,146
Izutu eta motelduko zaitu,
bestea konturatuko da,

391
00:24:50,230 --> 00:24:53,646
ezabatuko zaituzte,
iluntasuna desagertuko da

392
00:24:53,730 --> 00:24:58,063
eta unibertsoaren esentzia
behin betiko aldatuko da!

393
00:24:58,146 --> 00:25:01,021
- Hori gerta liteke?
- Inprobablea da.

394
00:25:01,105 --> 00:25:04,105
Ongi, amaitu dira tontakeriak.

395
00:25:04,188 --> 00:25:08,771
Barkatu, maitea,
baina Iluntasunak ez zintuen ekarri behar.

396
00:25:08,855 --> 00:25:12,480
Etxerako bidea
zeure kabuz aurkitu beharko duzu.

397
00:25:12,563 --> 00:25:15,230
Ea ba, goazen. Amaitu da atsedena.

398
00:25:15,313 --> 00:25:17,855
Gutako batzuk lanpetuta gabiltza.

399
00:25:23,605 --> 00:25:26,313
Egon! Gau batek dena alda dezake.

400
00:25:27,563 --> 00:25:31,521
Umeak iluntasunari dion beldurra
gainditzen lagundu,

401
00:25:31,605 --> 00:25:35,855
gaueko oihuak amaitu
eta lasai egin ahalko duzue lan.

402
00:25:38,396 --> 00:25:43,188
Ondo da.
Trabarik egiten ez didan bitartean, ados.

403
00:25:43,771 --> 00:25:47,480
Jakina. Ez kezkatu.

404
00:26:13,938 --> 00:26:15,480
Benetan esan duzu?

405
00:26:15,563 --> 00:26:16,396
Zer?

406
00:26:16,480 --> 00:26:19,813
Gau batean beldurrak gaindituko ditudala?

407
00:26:21,146 --> 00:26:23,480
Gau batek dena alda dezake.

408
00:26:23,563 --> 00:26:26,646
- Eta argi hori?
- Nik ez dut argirik ikusten.

409
00:26:26,730 --> 00:26:32,271
- Ikus ez dezadan estaltzen ari zara.
- Ni? Bai zera, txorakeriak.

410
00:26:41,355 --> 00:26:43,563
Ez naute gustuko.

411
00:26:43,646 --> 00:26:46,396
Txorakeriak! Mutiko jatorra zara.

412
00:26:46,480 --> 00:26:49,605
Etsai nagusi izendatu naute.
Lana zapuzten diet.

413
00:26:49,688 --> 00:26:54,771
Lehen inpresioa ez da oso ona izan,
baina iritziz aldatuko duzu.

414
00:26:54,855 --> 00:26:58,188
Lanean onenak dira
eta batere beldurgarriak.

415
00:26:58,896 --> 00:27:00,188
A, bai,

416
00:27:00,271 --> 00:27:04,563
Loak izaki guztiak lokartzen ditu gauero.

417
00:27:04,646 --> 00:27:06,938
Mundu guztia lokartzen du?

418
00:27:07,021 --> 00:27:09,896
Bai, ikusiko duzu. Txundigarria da.

419
00:27:15,938 --> 00:27:17,021
- Zer?
- Lasai.

420
00:27:17,105 --> 00:27:19,438
Profesionala da. Burko magikoa du.

421
00:27:28,146 --> 00:27:30,355
<i>...gure aire-frijigailuarekin...</i>

422
00:27:32,730 --> 00:27:36,021
Ai, ama. Esadazu kloroformo magikoa dela.

423
00:27:36,605 --> 00:27:37,438
Bai.

424
00:27:38,021 --> 00:27:38,855
Magikoa.

425
00:27:47,938 --> 00:27:50,021
Zu bai moñoñoa.

426
00:27:52,105 --> 00:27:53,021
LO MAILUA

427
00:27:54,521 --> 00:27:56,063
Ez, geldi!

428
00:27:58,188 --> 00:28:02,896
Iluntasuna, arren, ezin dut lan egin
ahohandia izututa badago!

429
00:28:02,980 --> 00:28:04,563
Egiten duzuna gaizki dago!

430
00:28:04,646 --> 00:28:07,855
Burkoaz asfixiatu? Kloroformoa? Mailua?

431
00:28:07,938 --> 00:28:10,396
Eta muxu hori ez da higienikoa.

432
00:28:10,480 --> 00:28:13,521
Milaka urte daramatzat hau egiten.

433
00:28:13,605 --> 00:28:15,855
Ondotxo dakit zertan nabilen.

434
00:28:15,938 --> 00:28:18,021
Eta ezpainak garbiak ditut.

435
00:28:20,646 --> 00:28:21,480
Garbiak.

436
00:28:22,605 --> 00:28:25,105
Milesker egiten duzuna ikusten uzteagatik.

437
00:28:26,230 --> 00:28:28,771
Ez naiz berriro lokartuko.

438
00:28:29,271 --> 00:28:34,813
Ba gaua esna igaroko baduzu,
entitate hau gustatuko zaizu.

439
00:28:37,188 --> 00:28:40,563
Insomnioa imitatzaile itzela da.

440
00:28:40,646 --> 00:28:46,313
Aurrean duen pertsonaren ahotsaz
kezkak xuxurlatzen dizkio belarrira.

441
00:28:46,396 --> 00:28:47,855
Baina, zertarako?

442
00:28:48,355 --> 00:28:52,438
- Lagunak egiteko dohaina duzu, e?
- Egia esan, ez.

443
00:28:52,521 --> 00:28:54,521
Nork esango luke.

444
00:28:54,605 --> 00:28:56,521
Ikusi eta ikasi.

445
00:28:59,980 --> 00:29:01,605
Halakoa da Insomnioa.

446
00:29:02,730 --> 00:29:06,021
Zergatik esan nion hori? Baboa.

447
00:29:08,688 --> 00:29:10,521
Lanetik botako naute.

448
00:29:10,605 --> 00:29:11,646
E?

449
00:29:13,896 --> 00:29:16,105
Ez dut garaiz entregatuko!

450
00:29:16,188 --> 00:29:21,271
Hara, hau lo seko dago.
Artilleria astuna atera beharko dut.

451
00:29:21,355 --> 00:29:23,021
4. MAILAN ESANDAKOAK

452
00:29:23,980 --> 00:29:28,230
<i>- Zer kolorekoa da hartz zuria?
- Marroia.</i>

453
00:29:29,271 --> 00:29:31,521
<i>Zer kolorekoa da hartz zuria?</i>

454
00:29:31,605 --> 00:29:33,563
<i>Marroia.</i>

455
00:29:34,230 --> 00:29:36,480
Lorik gabeko gauak bere errua dira?

456
00:29:36,563 --> 00:29:38,021
- Ergela!
- Aizu.

457
00:29:38,105 --> 00:29:41,313
Neu izan naizela uzte duzu? Ez, adiskide.

458
00:29:41,396 --> 00:29:44,855
Ni zuen pentsamenduen megafonoa naiz.

459
00:29:44,938 --> 00:29:49,563
Ez nazazu ume honekin jarraitu,
Iluntasuna. Oso marmartia da.

460
00:29:51,521 --> 00:29:53,730
Ez naiz marmartia, ezta?

461
00:29:55,063 --> 00:29:56,563
Goazen ba!

462
00:30:00,771 --> 00:30:05,813
Gure lanak ezinezkoak lirateke
Isiltasunaren laguntzarik gabe.

463
00:30:06,438 --> 00:30:09,688
- Ixo, zakur txatxua!
- Gure alarma da?

464
00:30:09,771 --> 00:30:11,855
Don, ezin gara pasa.

465
00:30:37,313 --> 00:30:39,938
Isilegi dago!

466
00:30:40,021 --> 00:30:42,063
Nekatu nau zakurrak!

467
00:30:44,355 --> 00:30:46,688
Zaborra atera duzu?

468
00:30:46,771 --> 00:30:49,771
Esan genizun dena zapuztuko zuela.

469
00:30:49,855 --> 00:30:53,855
Ez naiz umezaina.
Erabateko kontzentrazioa behar dut,

470
00:30:53,938 --> 00:30:56,230
eta honek dena izorratuko du!

471
00:30:56,313 --> 00:30:59,813
Eraman ezazu hemendik,
lan egin behar dut eta!

472
00:30:59,896 --> 00:31:00,771
Ados.

473
00:31:02,146 --> 00:31:04,313
Zer esan du? Niri buruz zen?

474
00:31:05,396 --> 00:31:07,021
Egia esango dizut.

475
00:31:08,688 --> 00:31:12,063
Inoiz ez dakit zer dioen,
baina haserre zirudien.

476
00:31:12,938 --> 00:31:15,563
Zarata Esplikaezinak! Hemendik.

477
00:31:17,813 --> 00:31:19,188
Aupa, zelan?

478
00:31:19,980 --> 00:31:23,771
Uste dut une honi karraska dagokiola,

479
00:31:23,855 --> 00:31:26,605
eta kirrinka ahul-ahula.

480
00:31:28,646 --> 00:31:31,771
Zer izan da hori? Zarata entzun dut!

481
00:31:31,855 --> 00:31:35,855
Primeran, eragina izan du.

482
00:31:35,938 --> 00:31:37,188
Hau gaizki dago.

483
00:31:37,271 --> 00:31:40,355
- Lasai, ez da egiazkoa!
- Isilduko zara?

484
00:31:41,188 --> 00:31:43,813
Naturaren oreka hondatzen ari zara.

485
00:31:43,896 --> 00:31:47,396
Ulertu edo ez,
gure lanak garrantzitsuak dira!

486
00:31:47,480 --> 00:31:53,521
Tira, egia da zuen lanak
umeak zelatatzea eta beldurtzea direla.

487
00:31:54,021 --> 00:31:56,855
Ez dut neure burua azaldu beharrik.

488
00:31:56,938 --> 00:31:59,230
Baina bera hemen egoteak

489
00:31:59,313 --> 00:32:02,688
unibertsoaren egitura
arriskuan jartzen du.

490
00:32:04,355 --> 00:32:08,105
Ez gaizki hartu.
Zarata auzilariak, hozkarik ez.

491
00:32:08,188 --> 00:32:10,730
Onena azkenerako utzi dut.

492
00:32:10,813 --> 00:32:13,188
Presta zaitez eta eutsi gogor!

493
00:32:17,146 --> 00:32:18,771
Hementxe dago.

494
00:32:19,396 --> 00:32:23,605
- Kolore horietaz ari zara?
- Bai. Amets lanean dabil.

495
00:32:23,688 --> 00:32:28,105
Bere lana ikusita
ez baduzu gauaz gozatzen, akabo.

496
00:32:28,188 --> 00:32:30,480
Bere lana ikusi?

497
00:32:44,063 --> 00:32:44,980
Aizu!

498
00:32:45,063 --> 00:32:47,938
Baxuago. Bere magia egiten ari da.

499
00:32:48,021 --> 00:32:53,188
Ea ba, zer dugu gaurkoan
zure subkontzientean, Irene?

500
00:32:54,063 --> 00:32:59,396
Antsietate asko lanean.
Aurkezpen garrantzitsua bihar.

501
00:33:00,730 --> 00:33:02,980
Ez dakit nik prest zauden.

502
00:33:03,063 --> 00:33:05,480
Nagusia inpresionatu nahi duzu.

503
00:33:05,563 --> 00:33:09,230
Eta alabak
aurkitutako katua adoptatu nahi du.

504
00:33:09,313 --> 00:33:11,105
Gurekin geratu daiteke?

505
00:33:11,730 --> 00:33:13,688
Material ederra gaurkoa.

506
00:33:13,771 --> 00:33:16,896
Tira, argitu dezagun dena.

507
00:33:18,021 --> 00:33:20,813
Aurkezpena primeran egiten ari zara.

508
00:33:20,896 --> 00:33:24,271
Mekanismoaren harila
berriro erabiliz gero,

509
00:33:24,355 --> 00:33:27,813
fabrikazio-kostuak
% 30ean murriztuko dira.

510
00:33:29,646 --> 00:33:31,271
Denei gustatu zaie.

511
00:33:31,355 --> 00:33:34,021
- Nire heroia!
- Sinatu agenda!

512
00:33:36,063 --> 00:33:39,063
Irene!

513
00:33:44,188 --> 00:33:46,688
Merezi duzu, Irene.

514
00:33:48,438 --> 00:33:50,938
"Munduko langilerik trebeena"?

515
00:33:51,021 --> 00:33:51,855
Amatxo!

516
00:33:54,230 --> 00:33:56,438
Munduko amarik onena zara.

517
00:33:57,063 --> 00:33:59,188
Aurkezpen itzela gero.

518
00:34:00,480 --> 00:34:02,813
Igoera emango dizute.

519
00:34:02,896 --> 00:34:05,188
Ama, gurekin gera daiteke?

520
00:34:06,021 --> 00:34:07,938
Bai, jakina!

521
00:34:08,771 --> 00:34:10,313
Maite zaitugu!

522
00:34:10,396 --> 00:34:13,396
Itzela! Harrituta utzi zaitu, ezta?

523
00:34:14,896 --> 00:34:16,563
Bai, oso ona da.

524
00:34:16,646 --> 00:34:17,730
Esan nizun.

525
00:34:17,813 --> 00:34:21,605
Gogora ekarri dit
gelako aurkezpen bati buruzko amets bat.

526
00:34:21,688 --> 00:34:23,688
Denak uhuka hasi ziren.

527
00:34:23,771 --> 00:34:27,688
Bitxiena da
gela dentista kontsultategi bat zela.

528
00:34:29,521 --> 00:34:30,938
E?

529
00:34:31,771 --> 00:34:34,146
Nik ez dut hau konjuratu.

530
00:34:34,646 --> 00:34:37,896
- Kasualitatea da, ezta?
- Noski, zer bestela?

531
00:34:37,980 --> 00:34:42,521
Orduan, edozer esanda,
adibidez, "pepino gaiztoa"...

532
00:34:43,938 --> 00:34:47,146
Kaixo. Urteroko azterketa iritsi da.

533
00:34:52,771 --> 00:34:54,771
Zer demontre ari da gertatzen?

534
00:34:55,271 --> 00:34:56,271
Iluntasuna?

535
00:34:56,896 --> 00:35:00,646
Alde. Zin egin zenidan
ez zidala trabarik egingo.

536
00:35:00,730 --> 00:35:05,480
Baina inspiratu behar dut
eta zure lana da inspiragarriena.

537
00:35:05,563 --> 00:35:07,271
Barkatu pepinoarena.

538
00:35:08,271 --> 00:35:09,105
Normalean.

539
00:35:10,521 --> 00:35:13,646
Geldi! Ez esan besterik.

540
00:35:13,730 --> 00:35:16,813
Amets bat sortzea oso arte delikatua da.

541
00:35:16,896 --> 00:35:23,063
Esandako edo pentsatutako edozerk
ametsa alda dezake. Ulertzen?

542
00:35:23,146 --> 00:35:24,396
Edozerk?

543
00:35:26,480 --> 00:35:30,605
- Zerbait beldurgarria gogoratu duzu.
- Zer da oraingoan?

544
00:35:30,688 --> 00:35:32,438
Eskolako mutil bat.

545
00:35:36,438 --> 00:35:37,271
Nor?

546
00:35:40,146 --> 00:35:41,688
Richie Panici.

547
00:35:43,271 --> 00:35:44,605
Korri.

548
00:35:54,188 --> 00:35:56,355
"Kofinskatu" zaituztet.

549
00:35:57,021 --> 00:35:58,813
"Konfiskatu" esaten da.

550
00:35:59,938 --> 00:36:06,146
Orion negartia!

551
00:36:10,646 --> 00:36:13,813
Sartu zaituzte komun batean inoiz?

552
00:36:15,271 --> 00:36:17,980
Ezin du minik hartu, ezta?

553
00:36:18,063 --> 00:36:20,855
Ezinezkoa da ametsetan min hartzea.

554
00:36:20,938 --> 00:36:22,021
Eskerrak.

555
00:36:22,105 --> 00:36:25,271
Baina hiltzen bada,
errealitatean ere hilko litzateke.

556
00:36:25,355 --> 00:36:29,771
Zer? Mutiko, alde egin ezean,
gaizki amaituko duzu!

557
00:36:29,855 --> 00:36:31,521
Konturatu naiz, bai!

558
00:36:34,438 --> 00:36:37,980
Orion, pentsa ezazu zerbait!

559
00:36:38,063 --> 00:36:39,730
Tira, pentsatu!

560
00:36:39,813 --> 00:36:44,521
Zaude! Koadernoko 14. orrialdea.
Komuna buxatu eta ikastola urak hartzea.

561
00:37:06,646 --> 00:37:08,480
Ez!

562
00:37:10,730 --> 00:37:11,771
Mutiko!

563
00:37:18,188 --> 00:37:19,771
Eutsi, Orion!

564
00:37:30,813 --> 00:37:33,105
Zer demontre izan da hori?

565
00:37:33,188 --> 00:37:36,980
Guztiz jota zaude
edo guztiz irudimentsua zara.

566
00:37:37,063 --> 00:37:39,146
Guztiz zorionekoa zara.

567
00:37:40,105 --> 00:37:42,230
Hondamendia izan zitekeen.

568
00:37:48,146 --> 00:37:50,521
Baina ez da izan. Zergatik?

569
00:37:50,605 --> 00:37:54,730
Beldurrei begietara begiratu
eta aurre egin diezulako.

570
00:37:56,146 --> 00:38:00,438
Berriz saiatuko gara.
Eskua horrelaxe igo, eta...

571
00:38:01,605 --> 00:38:04,396
Ni bakarrik al nago pozik?

572
00:38:05,396 --> 00:38:07,105
Ez dut ezer gainditu.

573
00:38:07,980 --> 00:38:10,896
Aizu, nire begiekin ikusi dut.

574
00:38:10,980 --> 00:38:14,438
Guztiz izututa ikusi nauzu,
heriotza saihestu nahian.

575
00:38:14,521 --> 00:38:18,813
Egia da etsipen puntu bat sumatu dela,

576
00:38:18,896 --> 00:38:21,063
baina sekulakoa izan da.

577
00:38:21,146 --> 00:38:23,146
Ez didazu entzun.

578
00:38:23,230 --> 00:38:26,563
Ez dut ezer gainditu.
Betiko beldurtia naiz.

579
00:38:26,646 --> 00:38:29,771
Oker zaude eta frogatuko dizut.

580
00:38:29,855 --> 00:38:33,021
- Ez dut uste.
- A, bai, listopasatu hori?

581
00:38:33,105 --> 00:38:37,521
Ea zer deritzozun honi:
jada ez zara nire beldur.

582
00:38:40,938 --> 00:38:41,813
Ez da hala?

583
00:38:43,271 --> 00:38:45,896
Ez nauzu beldurtzen.

584
00:38:46,855 --> 00:38:48,105
Ikusten?

585
00:38:48,188 --> 00:38:50,188
Horixe bera.

586
00:38:56,396 --> 00:38:59,980
Alaba poztuko da lagunak garela jakitean.

587
00:39:00,063 --> 00:39:02,063
Banekien ondo konponduko ginela.

588
00:39:02,146 --> 00:39:04,521
Gazteegia zara alaba izateko.

589
00:39:04,605 --> 00:39:06,230
Etorkizuneko alaba.

590
00:39:06,313 --> 00:39:07,730
Pitzatuta zaude.

591
00:39:08,396 --> 00:39:09,230
<i>Itxaron.</i>

592
00:39:09,313 --> 00:39:13,063
Txikitan etorkizuna ikusteko gai zinen?

593
00:39:13,146 --> 00:39:16,646
Bai, ez dakit. Inprobisatzen ari naiz.

594
00:39:16,730 --> 00:39:18,521
Ideia txarra al da?

595
00:39:18,605 --> 00:39:19,813
Ez dakit.

596
00:39:19,896 --> 00:39:23,563
Istorio ona da. Argitasuna ere
pertsonaia izatea gustatu zait.

597
00:39:23,646 --> 00:39:26,480
Itzuliko da ala agerraldi laburrekoa zen?

598
00:39:27,105 --> 00:39:30,646
Beharbada bai.
Esan dizut, inprobisatzen nabil.

599
00:39:30,730 --> 00:39:33,480
Ez dakit nola asma ditzakezun
hainbeste gauza.

600
00:39:33,563 --> 00:39:35,938
Zeuk ere egin zenezake.

601
00:39:36,021 --> 00:39:37,021
Ez ba.

602
00:39:37,105 --> 00:39:39,605
Baina, ez al da gehiegi?

603
00:39:39,688 --> 00:39:42,938
Munduan zehar zabiltza
gaueko entitateekin,

604
00:39:43,021 --> 00:39:45,313
eta etorkizuna ere aurreikusten duzu?

605
00:39:46,271 --> 00:39:48,980
- Izurra izurtzen?
- Zer da hori?

606
00:39:49,063 --> 00:39:50,396
Zuk esan duzuna.

607
00:39:50,480 --> 00:39:52,063
Orduan bai.

608
00:39:53,021 --> 00:39:57,438
Proposamen bikaina.
Etorkizunarena kenduko dugu.

609
00:39:57,521 --> 00:40:00,271
Orion txikiak ez du ezer aurreikusiko.

610
00:40:00,355 --> 00:40:03,980
Ziur zaude? Hara, dibertigarria da...

611
00:40:04,063 --> 00:40:05,313
Ez. Akabo.

612
00:40:05,396 --> 00:40:06,230
Konforme.

613
00:40:07,105 --> 00:40:10,355
- Non utzi dugu?
- Hegan zenbiltzaten.

614
00:40:10,438 --> 00:40:13,938
Iluntasuna eta biok hegan genbiltzan.

615
00:40:14,021 --> 00:40:16,646
Oraingoan, ordea, desberdina zen.

616
00:40:20,230 --> 00:40:23,938
Arrazoi zenuen,
zimur guztiak nabaritzen zaizkie.

617
00:40:24,021 --> 00:40:26,438
Enborretako eraztunak balira.

618
00:40:51,146 --> 00:40:53,688
Badu gerriko itxura.

619
00:40:53,771 --> 00:40:57,646
Ala besarkada baten zain dagoen
robot baten itxura.

620
00:41:13,188 --> 00:41:14,021
Hara.

621
00:41:15,688 --> 00:41:19,438
Gas usaina da hori?
Labea itzaltzea ahaztu zait?

622
00:41:20,813 --> 00:41:22,355
Ez du funtzionatzen.

623
00:41:22,938 --> 00:41:25,938
Ea ba, zer zinta erabiliko dut?

624
00:41:26,021 --> 00:41:28,063
- Kaixo.
- Zer esan nizun?

625
00:41:28,146 --> 00:41:33,105
Bizitza halabehar hutsa bada,
nire existentziak badu zentzurik?

626
00:41:33,688 --> 00:41:34,521
Amatxo!

627
00:41:36,021 --> 00:41:38,855
Kito, terapiara itzuliko naiz.

628
00:41:38,938 --> 00:41:41,896
Kontxo, mutiko. Bai sakona.

629
00:42:06,688 --> 00:42:09,188
- Zer izan da hori?
- Zerbait entzun dut.

630
00:42:33,521 --> 00:42:37,021
<i>Irabazi behingoz.
Dirutza ordaintzen dizut!</i>

631
00:43:16,563 --> 00:43:18,563
Amatxo!

632
00:43:20,021 --> 00:43:21,938
Maitea, zer duzu?

633
00:43:22,021 --> 00:43:25,355
Beldurtu egin naiz.
Iluntasuna gorroto dut.

634
00:43:42,105 --> 00:43:45,688
Goazen barrura.
Te aparta dutela entzun dut.

635
00:44:10,146 --> 00:44:12,480
Iluntasuna, eskerrik asko.

636
00:44:13,230 --> 00:44:14,355
Zergatik?

637
00:44:14,855 --> 00:44:16,980
Hau guztiagatik.

638
00:44:17,063 --> 00:44:20,438
Gaua askoz gehiago dela erakusteagatik.

639
00:44:21,980 --> 00:44:23,146
Ez horregatik.

640
00:44:27,230 --> 00:44:30,313
Lehengo umeari jaramonik ez.

641
00:44:30,396 --> 00:44:32,188
Ez daki zertaz ari den.

642
00:44:33,271 --> 00:44:34,396
Agian bai.

643
00:44:34,480 --> 00:44:35,480
Ez horixe.

644
00:44:35,563 --> 00:44:37,480
Berdintsua nintzen ni.

645
00:44:38,438 --> 00:44:39,605
Umea beldur da.

646
00:44:40,855 --> 00:44:44,271
Bai, neuk ere
badakit zer den beldur izatea.

647
00:44:45,188 --> 00:44:48,021
Zuk? Zeri diozu beldurra, ba?

648
00:44:48,646 --> 00:44:53,271
Jendeak arrazoi izateari
eta tipo ona ez izateari.

649
00:44:53,855 --> 00:44:56,188
Hain beldurgarria izateari.

650
00:44:58,646 --> 00:45:02,938
Gogoratzen
tipo ona zinela esan zenidanean,

651
00:45:03,021 --> 00:45:04,730
nik ez nizula sinistu?

652
00:45:04,813 --> 00:45:05,730
Bai?

653
00:45:06,438 --> 00:45:08,313
Ba sinesten hasia naiz.

654
00:45:09,563 --> 00:45:11,188
Mila esker.

655
00:45:11,688 --> 00:45:14,855
Jakizu, asko hobetu duzu.

656
00:45:17,813 --> 00:45:19,188
Ez dakit ba.

657
00:45:19,271 --> 00:45:20,688
ORIONEK BAIMENA DU

658
00:45:22,063 --> 00:45:24,730
- Itzul gaitezen lanera.
- Joateko ordua da.

659
00:45:25,230 --> 00:45:27,438
Logalearen ordua iritsi da.

660
00:45:27,938 --> 00:45:29,271
Goazen.

661
00:45:29,355 --> 00:45:31,646
Amaitu da atsedena.

662
00:45:42,480 --> 00:45:44,271
Orion, hau erori zaizu.

663
00:45:45,688 --> 00:45:48,188
Milesker, Isiltasuna.

664
00:45:49,355 --> 00:45:50,521
Ez horregatik.

665
00:45:53,105 --> 00:45:55,563
Ea ba, prest? Salto.

666
00:45:58,688 --> 00:46:00,980
Ez da izango.

667
00:46:01,063 --> 00:46:02,396
Nor da?

668
00:46:02,480 --> 00:46:05,146
Argitasuna, Iluntasunaren etsaia.

669
00:46:06,146 --> 00:46:11,355
Gogoko dut. Seguru sentiarazten nau,
mantatxo batek estaliko banindu bezala.

670
00:46:14,396 --> 00:46:16,688
Hara, hori gustatzen bazaizu.

671
00:46:16,771 --> 00:46:21,896
"Begiratu niri, distiratsua naiz!".
Neuk ere baditut trukoak,

672
00:46:21,980 --> 00:46:27,480
baina besteen irudimenei uzten diet,
muturren aurretik pasa beharrean.

673
00:46:27,563 --> 00:46:31,063
Mesedez, Iluntasuna,
berriz ere betiko kontuarekin?

674
00:46:31,146 --> 00:46:33,355
Ez dakit zertaz ari zaren.

675
00:46:34,021 --> 00:46:37,396
Zure jarrera,
berandutzearena, segurtasun eza.

676
00:46:37,480 --> 00:46:38,771
Aupa, mutiko.

677
00:46:39,396 --> 00:46:40,230
Kaixo.

678
00:46:40,313 --> 00:46:44,438
Beti berdin gabiltza.
Ni agertu, zu deseroso sentitu,

679
00:46:44,521 --> 00:46:47,021
eta zure konplexuak nigan islatzen dituzu.

680
00:46:47,105 --> 00:46:52,105
Munduari distira eta itxaropena dakarkiot.
Zuk, berriz, kontrakoa.

681
00:46:52,188 --> 00:46:56,271
Hori ez da... Hori baino gehiago egiten dut.

682
00:46:56,355 --> 00:46:58,396
A bai? Adibidez?

683
00:46:59,313 --> 00:47:01,021
Gauza asko.

684
00:47:01,105 --> 00:47:04,521
Kontatuko nizkizuke, baina ez dut astirik.

685
00:47:04,605 --> 00:47:06,688
Bat gatoz zerbaitetan.

686
00:47:06,771 --> 00:47:10,021
Hiru segundo barru dena argituko dut.

687
00:47:10,105 --> 00:47:13,313
Existitzen jarraitu nahi baduzu...

688
00:47:14,271 --> 00:47:18,105
Dena den, joatekoak ginen! Lerdoa.

689
00:47:18,188 --> 00:47:21,021
Nire ustez jatorra dirudi.

690
00:47:21,563 --> 00:47:23,730
Ez da jatorra, fidatu nitaz.

691
00:47:24,896 --> 00:47:25,730
Aita?

692
00:47:25,813 --> 00:47:28,813
- Zer, lotarako prest?
- Egia esan, ez.

693
00:47:28,896 --> 00:47:32,063
Amaitu bitartean, buelta bat emango dugu?

694
00:47:32,146 --> 00:47:33,063
Benetan?

695
00:47:33,146 --> 00:47:36,355
Gauean egoteko,
Orion eta Iluntasuna bezala.

696
00:47:37,521 --> 00:47:38,813
Noski.

697
00:47:38,896 --> 00:47:43,021
Bihar ez duzu klaserik, beraz, goazen.

698
00:47:51,896 --> 00:47:53,521
Parketik arinagoa da.

699
00:47:54,605 --> 00:47:55,438
Ongi.

700
00:48:10,396 --> 00:48:13,563
Uste dut nahiago dudala beste bidea.

701
00:48:13,646 --> 00:48:14,896
Nik ere bai.

702
00:48:14,980 --> 00:48:16,230
IZAN DENA

703
00:48:17,646 --> 00:48:19,230
MUSIKA EDONON ETA EDONOIZ

704
00:48:19,313 --> 00:48:20,563
ETORKIZUN ARGIA

705
00:48:25,813 --> 00:48:28,938
- Askatuko didazu eskua?
- Bai, barkatu.

706
00:48:29,021 --> 00:48:33,063
Bertso batzuk bururatu zaizkit.
Ez ditut ahaztu nahi.

707
00:48:33,146 --> 00:48:34,438
Onak dira?

708
00:48:34,521 --> 00:48:39,396
Izarrik ezin ikusteari buruz dira.
Oso arraroa da.

709
00:48:39,480 --> 00:48:41,605
Bai, arrazoi osoa duzu.

710
00:48:44,313 --> 00:48:48,646
Ez egin plantak.
Zuk ez zenuen hemendik etorri nahi.

711
00:48:48,730 --> 00:48:53,230
Ez naiz plantak egiten ari.
Ni ere izutu egin naiz parkean.

712
00:48:53,313 --> 00:48:57,480
Uste nuen gainditua zenuela.
Istorioak horixe zioen.

713
00:48:57,563 --> 00:49:00,480
Istorio konplexua da.

714
00:49:01,230 --> 00:49:03,563
Utz iezaiozu konplexua izaten.

715
00:49:04,230 --> 00:49:09,230
Gurasoek istorio sinpleak maite dituzue
amaieran arazoak konpontzen direlako,

716
00:49:09,313 --> 00:49:11,230
eta kezkak desagertu.

717
00:49:11,313 --> 00:49:15,188
Orionek Iluntasuna ezagutzen du.
Ona denez, ez dio beldurrik.

718
00:49:15,271 --> 00:49:16,563
Txalo eta festa.

719
00:49:17,355 --> 00:49:19,313
Festa bat gehituko diot?

720
00:49:19,396 --> 00:49:23,896
Oraindik beldurtuta bazaude,
Orionek ere egon beharko luke.

721
00:49:23,980 --> 00:49:26,980
Benetako istorioak bakarrik
dira lagungarriak.

722
00:49:27,855 --> 00:49:29,980
Arrazoi osoa duzu.

723
00:49:30,063 --> 00:49:31,105
Zuk uste?

724
00:49:31,188 --> 00:49:32,230
Bai horixe.

725
00:49:32,313 --> 00:49:34,688
Ideia hori erabili behar dugu.

726
00:50:04,021 --> 00:50:04,896
Zer duzu?

727
00:50:06,938 --> 00:50:08,938
- Hilda zaude?
- Insomnioa.

728
00:50:09,021 --> 00:50:12,105
Egoera okerrenean jartzea nire lana da.

729
00:50:12,188 --> 00:50:13,271
Ez, ondo nago.

730
00:50:13,355 --> 00:50:16,396
- Bai, gainditu duzu, ezta?
- Guztiz.

731
00:50:16,480 --> 00:50:17,313
Ufa.

732
00:50:17,813 --> 00:50:20,605
Primeran. Ekin diezaiogun lanari.

733
00:50:20,688 --> 00:50:21,771
Lasterketa!

734
00:50:28,146 --> 00:50:28,980
Goazen ba.

735
00:50:29,855 --> 00:50:34,355
Zoazte zuek.
Ni hilkorragoa naiz eta ez dago argirik.

736
00:50:34,438 --> 00:50:36,063
Estropezu egingo dut.

737
00:50:36,146 --> 00:50:37,813
Zeri diozu beldur?

738
00:50:37,896 --> 00:50:41,146
Ezeri. Baina oso gogoko dut eguna.

739
00:50:41,230 --> 00:50:44,396
Eta bere soinuak. Entzun dituzue inoiz?

740
00:50:44,480 --> 00:50:47,896
- Txoritxoak, umeak jolasean, bazkaria?
- Ederra dirudi.

741
00:50:47,980 --> 00:50:49,771
Eta galtzen ari zarete.

742
00:50:49,855 --> 00:50:53,230
Lotura bat dago soinu eta koloreen artean.

743
00:50:53,313 --> 00:50:58,396
Dena argiztatuta dago:
gorriak, berdeak, horiak, bioletak.

744
00:50:59,188 --> 00:51:01,063
Gauez baditugu koloreak.

745
00:51:03,730 --> 00:51:06,230
Suarekin hobeto ikus daitezke.

746
00:51:14,146 --> 00:51:15,813
Bai, argia baita.

747
00:51:15,896 --> 00:51:17,938
- Benetan?
- Kontxo.

748
00:51:18,021 --> 00:51:21,271
- Harrigarria.
- Seguru eta goxo sentiarazten nau.

749
00:51:21,355 --> 00:51:23,688
Normala da honek izua kentzea.

750
00:51:23,771 --> 00:51:25,063
Ez dut behar.

751
00:51:25,146 --> 00:51:29,688
Baina bizi gabe,
ezinezkoa da zein ederra den imajinatzea.

752
00:51:30,188 --> 00:51:31,271
E?

753
00:51:31,355 --> 00:51:34,813
Arazoa Iluntasuna dela esan nahi duzu?

754
00:51:34,896 --> 00:51:37,063
Nolabait, bai.

755
00:51:37,146 --> 00:51:40,480
Maite dut,
baina badirudi bera dela arazoa.

756
00:51:40,563 --> 00:51:43,730
Ez gaizki ulertu.
Iluntasuna oso jatorra da.

757
00:51:43,813 --> 00:51:45,605
Baina, bere ondoan,

758
00:51:45,688 --> 00:51:49,438
ezingo duzue
Argitasunaren gauza ederrez gozatu.

759
00:51:49,521 --> 00:51:50,355
Zer?

760
00:52:04,855 --> 00:52:06,521
Joateko ordua.

761
00:52:07,855 --> 00:52:11,313
Ez diozu
zure laguntxo berriari itxaron nahi?

762
00:52:18,646 --> 00:52:22,230
Aizu, Iluntasuna, onena zara.

763
00:52:22,313 --> 00:52:26,396
Ez zait hori iruditu
lehen esan duzuna entzutean.

764
00:52:26,480 --> 00:52:27,938
Hizketan geunden.

765
00:52:28,021 --> 00:52:32,105
Izozkia maite dudala esan arren,
patatak ere bai.

766
00:52:32,188 --> 00:52:33,355
- Zein naiz?
- Zer?

767
00:52:33,438 --> 00:52:35,563
Izozkia ala patatak?

768
00:52:35,646 --> 00:52:36,938
Patatak?

769
00:52:37,021 --> 00:52:39,313
- Argitasuna izozkia da?
- Bai.

770
00:52:39,396 --> 00:52:43,855
- Zein gogoko duzu gehiago?
- Garrantzitsua da?

771
00:52:44,438 --> 00:52:46,021
Horixe.

772
00:52:46,105 --> 00:52:49,146
Eguna proba dezazuen baino ez dut nahi.

773
00:52:49,230 --> 00:52:54,188
- Ni desagertzea proba dezagun.
- Ez nuen hori esan nahi.

774
00:52:54,271 --> 00:52:59,938
Ederki! Hitza irentsiko duzu
hitzaldi hunkigarri batekin.

775
00:53:06,063 --> 00:53:06,896
Kaixo.

776
00:53:08,063 --> 00:53:08,938
Tira.

777
00:53:10,980 --> 00:53:17,896
Lehengo atsedenaldiko komentario batzuk
gaizki ulertu direla jakinarazi didate.

778
00:53:17,980 --> 00:53:22,188
Beraz, argi uzteko: maite ditut gaua
eta nire lagun ona Iluntasuna.

779
00:53:23,438 --> 00:53:27,313
Esperientziak galtzen ari zaretela
usteko duzue,

780
00:53:27,396 --> 00:53:30,105
baina atsotitzak dioen bezala:

781
00:53:30,188 --> 00:53:33,021
"Auzoko behiak errape luze".

782
00:53:33,105 --> 00:53:36,980
Bai ba! Eguna delako
eta behiak ikus daitezke.

783
00:53:37,063 --> 00:53:39,730
- Ez nuen hori esan nahi.
- Egia.

784
00:53:39,813 --> 00:53:41,813
Zer kolorekoak dira errapeak?

785
00:53:41,896 --> 00:53:44,688
Eguneko entitateek bakarrik
dauzkate koloreak.

786
00:53:44,771 --> 00:53:46,521
- Egia da.
- Ikusten?

787
00:53:46,605 --> 00:53:49,896
Aizue, haria galtzen ari gara.

788
00:53:49,980 --> 00:53:53,313
Iluntasunak kualitate zoragarri asko ditu.

789
00:53:53,396 --> 00:53:54,313
Esaterako?

790
00:53:57,105 --> 00:53:59,646
Kontua da oker nengoela.

791
00:54:00,730 --> 00:54:04,188
Eguna gaua baino hobea dela
iradokitzea gaizki dago.

792
00:54:04,271 --> 00:54:08,980
Eguna bezain ederrak
ez zaretela pentsatuko dute, eta zer?

793
00:54:09,063 --> 00:54:15,313
Azken finean, eguna biziagotzen duena
bere kontrakoa da: iluntasuna eta hutsa.

794
00:54:16,063 --> 00:54:20,646
Egunaren hegoen azpiko haizea zarete.

795
00:54:20,730 --> 00:54:23,230
Hau ez da oso lagungarria.

796
00:54:24,688 --> 00:54:26,355
Utzi bukatzen.

797
00:54:26,438 --> 00:54:28,480
Laburbilduz, milesker.

798
00:54:28,563 --> 00:54:34,021
Milesker lan eskergaitzak burutzeagatik,
egun argitsuak ahalbidetuz.

799
00:54:37,896 --> 00:54:39,480
Kito. Ni banoa.

800
00:54:39,563 --> 00:54:42,438
- Bazoazela?
- Ez, geratu egingo naiz.

801
00:54:42,521 --> 00:54:46,105
Egunari itxarongo diot,
ea baduen lanik niretzat.

802
00:54:46,188 --> 00:54:47,980
Tira, izan zentzuduna.

803
00:54:48,063 --> 00:54:50,855
Ez iezadazu txintik ere esan.

804
00:54:50,938 --> 00:54:55,688
Zure erruz gorroto gaituzte.
Zu eta zure iluntasun txatxua.

805
00:54:55,771 --> 00:55:01,146
- Lagunak gara.
- Bizitzaren edertasuna galarazten didazu.

806
00:55:01,230 --> 00:55:05,271
Zarata Esplikaezinak.
Badakigu ez duzula lana utziko.

807
00:55:05,355 --> 00:55:08,021
Orain Debby dut izena.

808
00:55:09,396 --> 00:55:10,230
Debby!

809
00:55:13,730 --> 00:55:18,813
Ederra egin dugu.
Behintzat gainerakoak bazaudete, ezta?

810
00:55:18,896 --> 00:55:21,146
Ea ba, goazen lanera.

811
00:55:24,563 --> 00:55:28,646
Debbyk argiak on egingo digula
esan nahi du, nik uste.

812
00:55:28,730 --> 00:55:30,021
Ikusiak eta entzunak...

813
00:55:30,105 --> 00:55:33,230
Inork esango ez badu, neuk botako dut.

814
00:55:33,313 --> 00:55:38,063
- Ikusiak eta entzunak sentitu nahi gara.
- Horixe bera!

815
00:55:38,146 --> 00:55:38,980
Paso.

816
00:55:39,063 --> 00:55:39,980
Ni banoa!

817
00:55:42,730 --> 00:55:45,730
Ni ere bai.
Zure itzalean bizitzeaz aspertu naiz.

818
00:55:45,813 --> 00:55:47,063
Itxaron, zer?

819
00:55:47,146 --> 00:55:51,355
Egunez ere amestu daiteke.
Erronka polita izango da.

820
00:55:51,438 --> 00:55:53,438
Amesgaiztoak baino hobea.

821
00:55:53,521 --> 00:55:54,771
Amets, mesedez.

822
00:55:54,855 --> 00:55:58,313
Ametsek lana uzten badu, nik ere bai.

823
00:55:58,396 --> 00:56:02,480
Ametsik gabeko loaldiek ez dute zentzurik.

824
00:56:02,563 --> 00:56:08,021
Loa baldin badoa,
jendea esna mantendu beharko dut?

825
00:56:08,105 --> 00:56:10,063
Ez horixe, lan handiegia.

826
00:56:10,605 --> 00:56:11,688
Ni ere banoa.

827
00:56:13,813 --> 00:56:16,313
Bukatu da atsedenaldia.

828
00:56:16,396 --> 00:56:19,271
Aski da. Aurrera jarraitu behar dugu.

829
00:56:22,688 --> 00:56:25,855
Egunsentia ikusteko irrikaz nago.

830
00:56:26,813 --> 00:56:30,480
Ez nazazue bakarrik aritzera behartu.

831
00:56:30,563 --> 00:56:32,980
Elkarrekin egin behar dugu lan.

832
00:56:33,063 --> 00:56:34,146
Lagunak gara.

833
00:56:37,813 --> 00:56:41,688
Tira, asko disfrutatu dut
zuekin emandako denboraz.

834
00:56:43,563 --> 00:56:44,938
Egun ona izan.

835
00:57:14,855 --> 00:57:16,646
Egun on, denoi.

836
00:57:17,396 --> 00:57:19,646
Argitasunari deika?

837
00:57:28,563 --> 00:57:31,480
Ez dut ulertzen zer ikusten dioten.

838
00:57:33,438 --> 00:57:34,855
Ba nik bai.

839
00:57:39,938 --> 00:57:42,480
Ni baino ez naiz geratzen.

840
00:57:43,063 --> 00:57:45,105
Hau jada ez da gaua.

841
00:57:46,646 --> 00:57:48,896
Honek ez du ezeren itxurarik.

842
00:57:48,980 --> 00:57:50,646
Ez du soinurik.

843
00:57:51,146 --> 00:57:53,771
Eta bihar zu ere joango zara.

844
00:57:55,605 --> 00:58:00,605
Bakarrik hegan egitekoa naiz betiko?
Ideia txarra izan da.

845
00:58:01,480 --> 00:58:02,730
Sentitzen dut.

846
00:58:02,813 --> 00:58:06,396
Bihar egunez aurkituko ditut eta...

847
00:58:06,480 --> 00:58:08,980
Ez, ez dut jarraituko.

848
00:58:12,605 --> 00:58:17,896
Hemen eseriko naiz. Arroka bat da?
Ez dakit, baina ez dirudi bizirik.

849
00:58:17,980 --> 00:58:21,021
Egun-argia itxarongo dut.

850
00:58:21,105 --> 00:58:22,230
Ez, ezin duzu!

851
00:58:22,313 --> 00:58:23,438
Zergatik ez?

852
00:58:23,521 --> 00:58:25,813
- Inork ez nau gustuko.
- Gezurra.

853
00:58:25,896 --> 00:58:27,563
Non daude besteak ba?

854
00:58:35,021 --> 00:58:36,146
Iluntasuna.

855
00:58:36,230 --> 00:58:38,355
Tira! Mugi ala hil.

856
00:58:40,563 --> 00:58:43,688
Iluntasuna? Zoaz ba.

857
00:58:44,438 --> 00:58:46,730
Argiak ezin zaitu ukitu!

858
00:58:46,813 --> 00:58:49,063
Desagertuko zara!

859
00:58:49,146 --> 00:58:52,105
Arriskatzeko prest nago.

860
00:58:52,188 --> 00:58:53,021
Ondo da.

861
00:58:53,771 --> 00:58:55,521
Abisatu dizut.

862
00:58:55,605 --> 00:58:56,688
Ez, itxaron!

863
00:58:56,771 --> 00:59:00,146
Sentitzen dut,
baina egunak ezin du itxaron.

864
00:59:02,271 --> 00:59:04,313
Iluntasuna, alde!

865
00:59:06,688 --> 00:59:08,896
Ba ez zen arroka.

866
00:59:09,438 --> 00:59:10,938
Hau sorpresa.

867
00:59:12,271 --> 00:59:13,438
Ez, Iluntasuna!

868
00:59:16,146 --> 00:59:17,438
Iluntasuna!

869
00:59:31,480 --> 00:59:33,480
Pena da. Abisatu diot.

870
00:59:34,438 --> 00:59:38,563
Tira, Lurreko bizitza
ahalbidetu behar dut.

871
00:59:38,646 --> 00:59:39,730
Ikusi arte.

872
00:59:40,855 --> 00:59:42,855
Egun on, denoi!

873
00:59:43,771 --> 00:59:47,605
Zuen aurpegiak bezain
egun distiratsua opa dizuet.

874
00:59:52,355 --> 00:59:54,188
Eta gero, zer?

875
00:59:54,688 --> 00:59:56,605
- Ez dakit.
- Nola?

876
00:59:56,688 --> 00:59:59,188
Ez dakit gero zer datorren.

877
00:59:59,271 --> 01:00:03,605
Orion txikia
bakarrik utziko duzu? Non zaude?

878
01:00:03,688 --> 01:00:06,063
Europan nonbait. Ez dakit.

879
01:00:06,146 --> 01:00:07,730
Ez da amaiera ona.

880
01:00:07,813 --> 01:00:10,438
Istorio konplexua zela esan dizut.

881
01:00:10,521 --> 01:00:12,230
Ideiak agortu zaizkit.

882
01:00:12,313 --> 01:00:17,896
- Zuri gertatutako istorioa da!
- Baina ez dakit nola amaitzen den.

883
01:00:26,355 --> 01:00:32,063
<i>Ikusten dituzuen izar multzoak
konstelazio izenez ezagutzen dira.</i>

884
01:00:32,146 --> 01:00:36,521
<i>Antzinako zeruaren irudikapenen arabera...</i>

885
01:00:36,605 --> 01:00:38,605
Sabai bati begira gaude.

886
01:00:39,271 --> 01:00:42,980
Baina ilusio ona da. Eta oso pedagogikoa.

887
01:00:43,563 --> 01:00:46,230
Gau zeruari begira egon behar genuke.

888
01:00:47,688 --> 01:00:52,355
Izarrak estaltzen dituen hiria eraiki,
eta faltsuak jarri?

889
01:00:53,188 --> 01:00:56,813
Gogoeta sakona, laztana.

890
01:00:57,688 --> 01:00:58,771
Eskerrik asko.

891
01:00:58,855 --> 01:01:03,646
Ez nuen zure lana gutxietsi nahi.
Planetarioa itzela da.

892
01:01:03,730 --> 01:01:05,521
Lantoki polita da.

893
01:01:05,605 --> 01:01:07,855
Milesker. Gustatzen zait.

894
01:01:07,938 --> 01:01:10,480
Eta esan duzuna ere bai.

895
01:01:15,438 --> 01:01:20,063
- Badakit istorioak nola jarrai dezakeen.
- A, bai? Bota.

896
01:01:20,146 --> 01:01:21,813
Benetan? Ziur zaude?

897
01:01:21,896 --> 01:01:23,896
Oso ziur. Bota.

898
01:01:24,521 --> 01:01:26,730
Tira, ba ni agertuko naiz.

899
01:01:26,813 --> 01:01:28,355
- Zu?
- Ideia txarra?

900
01:01:28,438 --> 01:01:30,563
Ez, primeran. Segi.

901
01:01:30,646 --> 01:01:33,896
Adin berekoak bagina,
lagunak izango ginake?

902
01:01:33,980 --> 01:01:36,646
Jakiteko irrikaz nago. Jarraitu.

903
01:01:37,980 --> 01:01:39,938
Tira, ni agertuko naiz.

904
01:01:44,688 --> 01:01:45,521
Kaixo.

905
01:01:46,730 --> 01:01:50,063
Kaixo, pertsonaia espontaneo hori.

906
01:01:50,146 --> 01:01:51,521
Hipatia naiz.

907
01:01:52,313 --> 01:01:57,521
- Antzinako Greziako astronomoa?
- Beragatik deitzen naiz horrela.

908
01:01:57,605 --> 01:02:00,480
Hori logikoagoa da. Ni Orion naiz.

909
01:02:00,563 --> 01:02:01,771
Konstelazioa?

910
01:02:02,896 --> 01:02:09,230
Bai, eta gerriko baten antza baino,
besarkada baten zain dagoen robota dirudi.

911
01:02:10,271 --> 01:02:12,313
Bai, entzuna dut hori.

912
01:02:13,688 --> 01:02:15,355
Badakizu non gauden?

913
01:02:15,438 --> 01:02:18,146
Europan nonbait? Ez dakit.

914
01:02:18,230 --> 01:02:22,855
Ai, ama. Etxetik urrun nago.
Gauza asko zapuztu ditut gaur.

915
01:02:22,938 --> 01:02:25,563
Badakit. Zure istorioa entzun dut.

916
01:02:25,646 --> 01:02:26,771
- Serio?
- Bai.

917
01:02:26,855 --> 01:02:30,980
Gaurik gabe, lorik ez.
Jendeak burua galduko du.

918
01:02:31,063 --> 01:02:33,480
- Konpondu behar dugu!
- Horixe.

919
01:02:33,563 --> 01:02:36,980
Gaueko entitateak elkartzeko modua
bururatu zait.

920
01:02:37,063 --> 01:02:39,271
Zer bururatu zaizu?

921
01:02:39,355 --> 01:02:41,813
Olerki bat idatzi nuen.

922
01:02:46,896 --> 01:02:52,063
"Gaua joana da, bere falta dut.
Argia besterik ez da geratzen".

923
01:02:55,980 --> 01:02:59,313
- Ez dakit honek lagunduko duen.
- Jarraitu.

924
01:03:01,688 --> 01:03:04,813
"Eta beste zerbait, ez egun, ez gau.

925
01:03:05,813 --> 01:03:07,938
<i>Jendea saltoka hasiko da, yuju!</i>

926
01:03:09,313 --> 01:03:12,563
<i>Baina gauaren falta dut, nire antza baitu.</i>

927
01:03:13,438 --> 01:03:16,313
<i>Ilunpean hoberen ikusten dut nik.</i>

928
01:03:16,938 --> 01:03:19,646
<i>Mundua bilakatu da distiratsuegi.</i>

929
01:03:22,563 --> 01:03:25,230
<i>Ozenegi, berekoeigi, alerta beti".</i>

930
01:03:27,521 --> 01:03:29,646
<i>Gertaera apokaliptikoa.</i>

931
01:03:29,730 --> 01:03:34,063
<i>Iluntasun faltak
larrialdi klimatikoa ekarri du.</i>

932
01:03:36,813 --> 01:03:37,730
E?

933
01:03:38,313 --> 01:03:40,688
Ez da imajinatu nuen bezala.

934
01:03:41,355 --> 01:03:44,105
<i>"Isilari ez diote entzuten,</i>

935
01:03:45,438 --> 01:03:48,438
<i>arraroak frikitzat dituzte hartzen".</i>

936
01:03:48,938 --> 01:03:49,813
E?

937
01:03:49,896 --> 01:03:51,355
Tira.

938
01:03:53,438 --> 01:03:56,313
Nire konfiantza hondatzen hasia da.

939
01:03:57,438 --> 01:04:00,313
"Uste nuen soinu eza zela isiltasuna,

940
01:04:01,271 --> 01:04:04,938
baina soinu txikien etxe dela ikasi dut.

941
01:04:05,521 --> 01:04:08,355
Uste nuen argi eza zela iluntasuna,

942
01:04:10,355 --> 01:04:13,396
baina izarren argiaren etxe da.

943
01:04:13,480 --> 01:04:16,646
Isiltasunak, iluntasunak, ametsek,

944
01:04:16,730 --> 01:04:19,771
seguru sentiarazi ninduten
ezabatzen nauen munduan.

945
01:04:19,855 --> 01:04:22,480
Gaua joana da eta bere falta dut.

946
01:04:23,146 --> 01:04:25,813
Argia besterik ez da geratzen".

947
01:04:28,563 --> 01:04:29,855
Poeta zara.

948
01:04:30,480 --> 01:04:32,355
Bai, banaiz.

949
01:04:32,938 --> 01:04:34,271
Ederra izan da.

950
01:04:35,146 --> 01:04:36,271
Eskerrik asko.

951
01:04:37,521 --> 01:04:40,813
Gaua itzuli behar diogu munduari.

952
01:04:40,896 --> 01:04:44,188
Iluntasuna hil da. Bera gabe ezinezkoa da.

953
01:04:44,271 --> 01:04:45,480
Ez da hil.

954
01:04:45,563 --> 01:04:49,146
Zure oroimenean bizirik dago.

955
01:04:49,230 --> 01:04:51,771
Eta hara irits daitekeen bakarra...

956
01:04:51,855 --> 01:04:55,188
- Amets da! Laguntza behar dugu.
- Guztiona.

957
01:04:55,271 --> 01:04:56,771
Talde osoarena.

958
01:04:57,438 --> 01:04:59,438
Errealitatean hilko zara.

959
01:04:59,521 --> 01:05:02,396
- Insomnioa.
- Nire lana da!

960
01:05:07,521 --> 01:05:10,063
Beharbada ez da ideia ona

961
01:05:10,146 --> 01:05:14,646
munduaren geroa
antsietatea duen umearen esku uztea.

962
01:05:14,730 --> 01:05:17,563
Ez kezkatu, zure ondoan egongo naiz.

963
01:05:21,355 --> 01:05:22,271
Nire kontu.

964
01:05:33,730 --> 01:05:35,646
Loa, zure txanda.

965
01:05:35,730 --> 01:05:38,146
Lasai, utzi niri.

966
01:05:38,688 --> 01:05:42,771
Ongi, ardiak askatzeko ordua.

967
01:05:51,105 --> 01:05:52,313
Ederki, Loa.

968
01:05:53,563 --> 01:05:54,396
Prest?

969
01:05:55,646 --> 01:05:57,521
Ondo lo egin, Orion.

970
01:06:06,063 --> 01:06:10,646
Sakon sartu beharko gara,
buruaren zoko ilunenetan barrena.

971
01:06:15,146 --> 01:06:16,480
<i>Sallyri mintzatu.</i>

972
01:06:17,355 --> 01:06:18,605
AHOZKO AZTERKETA

973
01:06:18,688 --> 01:06:19,855
<i>Gelan hitz egitea.</i>

974
01:06:21,938 --> 01:06:23,313
<i>Pailazo hiltzaileak.</i>

975
01:06:25,771 --> 01:06:27,105
<i>Mugikor uhinak.</i>

976
01:06:27,855 --> 01:06:29,063
<i>Eltxoen ziztadak.</i>

977
01:06:29,563 --> 01:06:31,521
<i>Etxe orratzetik erortzea.</i>

978
01:06:33,938 --> 01:06:35,021
<i>Aurkitu dugu.</i>

979
01:06:36,355 --> 01:06:38,480
<i>Iluntasuna ezagutu zenuen gaua.</i>

980
01:06:41,396 --> 01:06:42,938
Zeure gelan zaude.

981
01:06:43,563 --> 01:06:47,146
Bazter ilunenean
marmar ahul bat entzun duzu.

982
01:06:48,188 --> 01:06:50,730
Forma ikaragarri bat agertu da,

983
01:06:50,813 --> 01:06:53,980
gelako iluntasunetik eratua dirudi.

984
01:06:58,146 --> 01:07:00,355
- Iluntasuna.
- Orion!

985
01:07:00,438 --> 01:07:04,396
- Nire bila itzuli zara.
- Noski, lagunak gara eta!

986
01:07:04,980 --> 01:07:06,563
Galdu zintudala uste nuen.

987
01:07:06,646 --> 01:07:08,855
Ez, hementxe nago, lagun.

988
01:07:09,355 --> 01:07:10,188
E?

989
01:07:12,938 --> 01:07:13,938
E?

990
01:07:16,021 --> 01:07:17,271
Iluntasuna!

991
01:07:18,021 --> 01:07:19,146
O, ez!

992
01:07:23,855 --> 01:07:25,021
Iluntasuna!

993
01:07:34,646 --> 01:07:35,563
Iluntasuna!

994
01:07:37,730 --> 01:07:39,271
Orion!

995
01:08:18,771 --> 01:08:21,355
Zer da hori? Zer darabil hemen?

996
01:08:21,438 --> 01:08:25,771
Zeure buruan gaude, Orion.
Zuk baino ezin duzu gelditu.

997
01:08:25,855 --> 01:08:28,146
Sartu eta salbatu behar duzu.

998
01:08:28,230 --> 01:08:30,563
Ezin dut. Zer gertatuko da?

999
01:08:30,646 --> 01:08:34,855
Ez dakit, baina hortxe dago koxka.

1000
01:08:34,938 --> 01:08:36,938
Zertaz ari zara?

1001
01:08:37,021 --> 01:08:41,021
Amaiera jakin nahi dugu
erdiko zatiari beldur ez izateko.

1002
01:08:41,105 --> 01:08:44,480
Agian beldurra bizitzaren parte da.

1003
01:08:44,563 --> 01:08:46,980
Beldurra sentitu behar duzu.

1004
01:08:48,063 --> 01:08:49,688
Eta aurrera jarraitu.

1005
01:08:56,896 --> 01:08:58,188
Zorte on, Orion.

1006
01:08:58,271 --> 01:08:59,688
Milesker, Hipatia.

1007
01:09:09,855 --> 01:09:11,271
Eutsi, Iluntasuna.

1008
01:09:11,355 --> 01:09:12,938
Banoa!

1009
01:09:13,896 --> 01:09:15,438
Orion, hemen nago!

1010
01:09:17,105 --> 01:09:18,230
Orion!

1011
01:09:22,855 --> 01:09:23,771
Iluntasuna!

1012
01:09:28,730 --> 01:09:30,188
Goazen hemendik.

1013
01:09:41,271 --> 01:09:42,438
Ez du iraungo.

1014
01:09:42,521 --> 01:09:44,480
Eutsi gogor.

1015
01:09:54,646 --> 01:09:56,521
Esnatu behar dugu.

1016
01:09:57,230 --> 01:10:02,105
- Zerbait egin ezean, biak...
- Milioika zatitan birrinduko dira?

1017
01:10:02,938 --> 01:10:05,063
Kendu. Utzi nire eskuetan.

1018
01:10:10,063 --> 01:10:11,730
Xurgatuko gaitu.

1019
01:10:12,271 --> 01:10:13,480
Eta orain, zer?

1020
01:10:14,105 --> 01:10:15,396
Ez dakit.

1021
01:10:15,480 --> 01:10:20,230
Baina zurekin egoteak
ezezagunaren beldurra leuntzen du.

1022
01:10:20,313 --> 01:10:21,730
Ulertzen zaitut.

1023
01:10:22,438 --> 01:10:25,105
Plazera izan da zu ezagutzea.

1024
01:10:25,188 --> 01:10:26,855
Berdina diotsut.

1025
01:10:37,105 --> 01:10:37,938
Ez!

1026
01:10:42,230 --> 01:10:44,980
Orion! Esnatu, berandu zabiltza.

1027
01:10:45,063 --> 01:10:47,730
Loak hazkundea eragozten du.

1028
01:10:47,813 --> 01:10:50,521
Zergatik ez du funtzionatzen?

1029
01:10:50,605 --> 01:10:53,730
Auskalo.
Inoiz ez dut hainbeste ardi erabili.

1030
01:10:53,813 --> 01:10:57,063
Esnatu behar zara!

1031
01:10:58,855 --> 01:11:00,438
- Esnatu!
- Esnatu!

1032
01:11:00,521 --> 01:11:02,646
Esnatu, Orion.

1033
01:11:02,730 --> 01:11:05,646
- Tira, esnatu.
- Esnatzeko.

1034
01:11:17,646 --> 01:11:22,230
Esnatzen ez bazara, txangoa galduko duzu.

1035
01:11:22,313 --> 01:11:24,355
<i>Txangoa galduko duzu.</i>

1036
01:11:27,938 --> 01:11:28,813
Sally!

1037
01:12:08,855 --> 01:12:10,855
Iluntasuna, lortu dugu.

1038
01:12:10,938 --> 01:12:13,146
Lan bikaina, mutiko.

1039
01:12:36,813 --> 01:12:40,896
Begira nor dugun hemen!
Hau poza zu itzultzea, lagun.

1040
01:13:13,605 --> 01:13:17,480
Agur, Orion.
Gaua zurekin igarotzea ametsa izan da.

1041
01:13:17,563 --> 01:13:19,021
Hala da, bai.

1042
01:13:19,105 --> 01:13:22,105
Ikusi arte, Hipatia.
Zure lana miresten dut.

1043
01:13:22,188 --> 01:13:23,688
Eta nik zurea.

1044
01:13:25,063 --> 01:13:26,896
Zurea ere miresten dut.

1045
01:13:29,355 --> 01:13:31,646
Hara.

1046
01:13:33,813 --> 01:13:37,980
- Hoberena zara, Iluntasuna.
- Ados nago.

1047
01:13:39,396 --> 01:13:42,313
- Milesker, Iluntasuna.
- Bai horixe.

1048
01:13:51,855 --> 01:13:53,271
Tira, amaitu da.

1049
01:13:53,938 --> 01:13:58,563
- Bihar gauean ikusiko dugu elkar.
- Iluntasuna ikusiko duzu.

1050
01:13:58,646 --> 01:14:03,396
Ez dut itxura hau edukiko,
baina ikusiko nauzu.

1051
01:14:03,980 --> 01:14:05,480
Era askoz hobeetan.

1052
01:14:05,980 --> 01:14:08,271
Bai, orain ulertzen dut.

1053
01:14:08,855 --> 01:14:10,355
Eta estimatzen dut.

1054
01:14:11,188 --> 01:14:12,271
Eskerrik asko.

1055
01:14:13,605 --> 01:14:16,313
Ez, eskerrik asko zuri, Orion.

1056
01:14:16,396 --> 01:14:17,271
Zergatik?

1057
01:14:17,355 --> 01:14:19,438
Ni horrela ikusteagatik.

1058
01:14:19,521 --> 01:14:23,896
Zeure burua ulertzeko
besteen iritziak gogoan dituzu.

1059
01:14:25,688 --> 01:14:29,105
Joango zara biharko txangora?

1060
01:14:29,188 --> 01:14:30,105
Bai.

1061
01:14:30,188 --> 01:14:31,396
Urduri zaude?

1062
01:14:31,480 --> 01:14:32,313
Izuturik.

1063
01:14:36,938 --> 01:14:38,355
Baina joango naiz.

1064
01:14:39,146 --> 01:14:40,771
Pozten naiz, mutiko.

1065
01:14:40,855 --> 01:14:42,355
Ondo joango da.

1066
01:14:43,480 --> 01:14:47,688
- Pozten nau zu ezagutu izana.
- Berdin, Iluntasuna.

1067
01:15:10,480 --> 01:15:12,230
Aita ona duzu gero.

1068
01:15:12,313 --> 01:15:13,521
Badakit.

1069
01:15:13,605 --> 01:15:14,605
Itxaron, zer?

1070
01:15:25,896 --> 01:15:28,271
- Baina, zer?
- Laguntzera etorri naiz.

1071
01:15:28,355 --> 01:15:30,605
- Etorkizunetik?
- Tira, bai.

1072
01:15:30,688 --> 01:15:33,271
- Ondo nago etorkizunean?
- Bai.

1073
01:15:33,355 --> 01:15:35,896
Orduan, ez dut zertan kezkatu?

1074
01:15:35,980 --> 01:15:37,521
Baietz ba.

1075
01:15:41,188 --> 01:15:45,021
- Oso gazte daude.
- Niretzat zaharrak dirudite.

1076
01:15:47,355 --> 01:15:48,188
Zer?

1077
01:15:49,980 --> 01:15:53,146
Adostu dugu
gaur ez zinela gurera etorriko.

1078
01:15:53,230 --> 01:15:56,438
Hurrengo gaua da. Eguna lotan eman duzue.

1079
01:15:56,521 --> 01:15:58,646
Zer? Jainkoarren, egia da.

1080
01:15:58,730 --> 01:16:01,396
Arranopola, lo geratu gara.

1081
01:16:01,480 --> 01:16:05,938
Nekatuta zeundeten
eta lotan utzi zaituztet.

1082
01:16:07,938 --> 01:16:09,188
Nor da neska?

1083
01:16:09,271 --> 01:16:13,188
Sinestezina bada ere, nire... laguna.

1084
01:16:13,271 --> 01:16:15,146
Urte askotarako.

1085
01:16:15,230 --> 01:16:16,063
Kaixo.

1086
01:16:16,146 --> 01:16:17,938
- Nola duzu izena?
- Hipatia.

1087
01:16:18,021 --> 01:16:18,980
Izen polita.

1088
01:16:19,063 --> 01:16:22,605
Eramango duzue Hipatia
bere etxera, mesedez?

1089
01:16:22,688 --> 01:16:24,480
Non bizi zara, laztana?

1090
01:16:24,563 --> 01:16:26,105
- Manhattanen.
- Zer?

1091
01:16:26,188 --> 01:16:29,230
Nola iritsi zara honaino?
Gurasoek badakite?

1092
01:16:31,105 --> 01:16:33,188
- Bai?
- Etor daitezke zure bila?

1093
01:16:33,980 --> 01:16:36,688
Noski, deituko diegu.

1094
01:16:39,563 --> 01:16:43,813
- Orain, zer?
- Ezin zaitugu iraganeko New Yorken utzi.

1095
01:16:43,896 --> 01:16:44,730
Badakit.

1096
01:16:44,813 --> 01:16:47,938
- Nola iritsi zara hona?
- Besterik gabe.

1097
01:16:48,021 --> 01:16:49,980
- Ba egizu berriz.
- Ongi.

1098
01:16:53,771 --> 01:16:56,063
- Zer duzu?
- Ez dakit.

1099
01:16:56,146 --> 01:16:58,521
Ai, ene! Ba gurekin geratu.

1100
01:16:58,605 --> 01:17:01,563
- Ez! Eta ama, zer?
- Gogoko zaituela zirudien.

1101
01:17:01,646 --> 01:17:04,396
Zurea ez, nirea. Zure emaztea?

1102
01:17:04,480 --> 01:17:05,521
A, bai.

1103
01:17:06,313 --> 01:17:08,563
- Emaztea dut?
- Nire ama.

1104
01:17:08,646 --> 01:17:09,480
Badakit.

1105
01:17:10,480 --> 01:17:12,438
Hau hondamendia.

1106
01:17:13,771 --> 01:17:14,771
E?

1107
01:17:21,730 --> 01:17:22,896
Nor zara zu?

1108
01:17:22,980 --> 01:17:25,105
Tycho. Laguntzera nator.

1109
01:17:25,188 --> 01:17:28,813
Denbora makina kanpoan dut.
Etxera eramango zaitut.

1110
01:17:28,896 --> 01:17:31,230
- A, bai?
- Oraintxe joan behar gara.

1111
01:17:31,313 --> 01:17:34,355
Munstro interdimentsionalak askatu dira

1112
01:17:34,438 --> 01:17:37,771
eta gelditu behar ditugu
historia suntsitu aurretik.

1113
01:17:41,938 --> 01:17:43,980
Hogei urte barru arte.

1114
01:17:44,063 --> 01:17:45,813
Hogei urte barru arte.

1115
01:17:52,021 --> 01:17:54,896
Nik esandakoan, korri kapsulara.

1116
01:17:54,980 --> 01:17:55,813
Ados.

1117
01:18:02,271 --> 01:18:03,480
Orain!

1118
01:18:14,605 --> 01:18:16,146
Bai horixe!

1119
01:18:22,980 --> 01:18:24,438
Eutsi gogor.

1120
01:18:40,230 --> 01:18:41,230
Zer demontre?

1121
01:18:44,355 --> 01:18:45,188
Aita!

1122
01:18:45,688 --> 01:18:46,563
Hipatia.

1123
01:19:02,480 --> 01:19:06,230
Kaixo, Tycho.
Aspaldiko! Ez zara batere aldatu.

1124
01:19:06,313 --> 01:19:08,271
Zu bai. Zaharra zaude.

1125
01:19:09,688 --> 01:19:12,188
Tira, apur bat koskortu naiz.

1126
01:19:12,896 --> 01:19:14,313
Tira, ni banoa.

1127
01:19:14,396 --> 01:19:17,396
- Milesker bidaiagatik.
- Ez horregatik.

1128
01:19:25,396 --> 01:19:31,771
Eta denbora makinaz honaino etorri,
munstroak suntsitu eta oheratu naiz.

1129
01:19:31,855 --> 01:19:34,730
Amaiera bikaina.

1130
01:19:34,813 --> 01:19:36,730
- Bai?
- Bai horixe.

1131
01:19:36,813 --> 01:19:39,855
Milesker bukaera asmatzeagatik.
Nik ezin nuen.

1132
01:19:42,146 --> 01:19:43,355
Logura zara?

1133
01:19:43,438 --> 01:19:44,271
Bai.

1134
01:19:46,480 --> 01:19:47,938
Gabon, maitea.

1135
01:19:48,021 --> 01:19:49,105
Gabon, amatxo.

1136
01:19:53,813 --> 01:19:55,563
Irekita ala itxita?

1137
01:19:56,396 --> 01:19:57,688
Gaur itxita.

1138
01:19:57,771 --> 01:19:59,771
Ongi. Ondo lo egin.

1139
01:20:18,105 --> 01:20:19,063
Kaixo, aita.

1140
01:20:19,730 --> 01:20:20,855
Lo dago?

1141
01:20:20,938 --> 01:20:22,313
Ia.

1142
01:20:22,396 --> 01:20:24,980
- Amaiera bururatu zaio?
- Bai.

1143
01:20:26,230 --> 01:20:27,438
Denbora makina.

1144
01:20:28,646 --> 01:20:30,230
Oso ona.

1145
01:20:30,313 --> 01:20:31,896
Denbora makina bat.

1146
01:20:31,980 --> 01:20:33,396
Ideia bikaina.

1147
01:20:33,480 --> 01:20:36,563
Niri ere iruditu zait. Esna geratuko zara?

1148
01:20:36,646 --> 01:20:39,313
Biharamunean hirira itzuliko naiz.

1149
01:20:39,396 --> 01:20:42,271
Gauaz apur bat gozatu nahi dut.

1150
01:20:42,355 --> 01:20:45,063
Tira, ni banoa ohera.

1151
01:20:47,646 --> 01:20:49,021
Gabon, Hipatia.

1152
01:20:50,646 --> 01:20:51,730
Gabon, ama.

1153
01:20:52,605 --> 01:20:53,980
Gabon, Hipatia.

1154
01:20:56,021 --> 01:20:58,021
Zurekin eseriko naiz, bai?

1155
01:20:58,605 --> 01:21:00,105
Ez nuke besterik nahiko.

1156
01:21:48,813 --> 01:21:51,313
EMMA YARLETT-EN LIBURUAN OINARRITUA

1157
01:23:52,938 --> 01:23:57,730
MEGHAN NOYESEN
ETA NOELLE MCCOWNEN OROIMENEAN

1158
01:29:57,105 --> 01:30:02,105
Azpitituluak: Loinaz C. A.

