1
00:00:19,394 --> 00:00:21,521
Duela 6000 urte,

2
00:00:22,147 --> 00:00:25,608
gizakiek lehenengo aldiz
Afrika atzean utzi zuten.

3
00:00:30,697 --> 00:00:33,408
Eta orduz geroztik ez gara gelditu,

4
00:00:34,325 --> 00:00:37,162
Lurraren txoko guztietara bidaiatuz.

5
00:00:40,040 --> 00:00:43,543
Baina geure bidaia
askotako bat baino ez da.

6
00:00:44,711 --> 00:00:46,296
Etengabe

7
00:00:47,213 --> 00:00:50,467
milioika animalia mugimenduan dabiltza.

8
00:00:54,220 --> 00:00:57,932
Eta gure planetaren ongizatea
horren mende dago.

9
00:01:18,703 --> 00:01:23,666
Migrazioa biziraupena bermatzeko
berebiziko garrantzia duen estrategia da.

10
00:01:28,338 --> 00:01:29,589
Elikatu…

11
00:01:32,175 --> 00:01:33,176
ugaldu,

12
00:01:34,928 --> 00:01:36,471
edo etxez aldatzeko.

13
00:01:43,561 --> 00:01:46,022
Eta bere arriskuak ditu.

14
00:01:55,115 --> 00:01:58,952
Telesail honek
bidaia harrigarriak jarraitzen ditu

15
00:01:59,035 --> 00:02:03,039
inoiz baino azkarrago
aldatzen ari den mundu batean.

16
00:02:07,460 --> 00:02:11,047
Eta orain hasi gara ulertzen

17
00:02:12,132 --> 00:02:14,050
Lurreko bizidun guzti-guztiok

18
00:02:15,552 --> 00:02:19,055
mugitzeko askatasunaren mendeko garela.

19
00:02:28,898 --> 00:02:32,735
LEHENENGO ATALA: MUNDUA BETI MUGIMENDUAN

20
00:02:45,165 --> 00:02:49,502
Urtero, Botswanako lur hauek
eraldatu egiten dira.

21
00:02:52,463 --> 00:02:58,678
Orban hauek duela hiru hilabete
urez estalita egon zireneko aztarna dira.

22
00:03:03,766 --> 00:03:06,019
Orduan, aberats eta berdeak.

23
00:03:07,937 --> 00:03:10,773
Orain, agor eta idorrak.

24
00:03:19,949 --> 00:03:24,287
Aldaketa honen ondorioz,
animaliak pilaka abian jartzen dira.

25
00:03:39,427 --> 00:03:43,723
Afrikar bufaloak
Kalahari basamortua zeharkatzen ari dira,

26
00:03:43,806 --> 00:03:46,517
azken ur-tanten bila.

27
00:03:54,192 --> 00:03:58,571
Taldeek bat egin dute,
bufalo saldo erraldoi bat sortuz.

28
00:04:09,249 --> 00:04:11,084
Afrikako handiena.

29
00:04:21,636 --> 00:04:25,390
Urteko migrazioa egiten ari dira

30
00:04:26,432 --> 00:04:28,977
urrutiko zingira batera.

31
00:04:35,942 --> 00:04:39,195
Eta beste animalia batzuk zain dituzte.

32
00:04:42,949 --> 00:04:46,536
Lehoi hauek bufalo ehizari trebeak dira.

33
00:04:53,084 --> 00:04:55,336
Eta saldo erraldoiaren etorrera

34
00:04:55,420 --> 00:04:58,589
beren urteko unerik garrantzitsuena da.

35
00:05:02,093 --> 00:05:06,306
Asteak daramatzate bufalo tropelaren zain.

36
00:05:09,642 --> 00:05:13,646
Begiak zeruertzean tinko josita,
agertzen den guztiari so.

37
00:05:37,628 --> 00:05:38,755
Azkenean!

38
00:05:52,435 --> 00:05:56,981
Hurbiltzen ari den horda
adar eta giharrez eginiko horma bat da.

39
00:06:10,411 --> 00:06:13,373
Lehoiek puntu ahul bat aurkitu behar dute.

40
00:06:31,224 --> 00:06:32,975
Hauxe izan daiteke.

41
00:06:34,018 --> 00:06:35,520
Ar bakarti bat.

42
00:06:37,313 --> 00:06:39,565
Taldetik aldenduta egonda ere,

43
00:06:39,649 --> 00:06:42,735
lehoi bat baino lau aldiz astunagoa da,

44
00:06:43,319 --> 00:06:46,614
baita Afrikako animaliarik
arriskutsuenetakoa ere.

45
00:06:49,075 --> 00:06:51,702
Lehoi taldea
kontu handiz hurbildu behar da.

46
00:07:01,295 --> 00:07:05,550
Banan-banan, disimuluan harengana doaz,

47
00:07:06,175 --> 00:07:08,761
ehizatzeko interesik ez balute bezala.

48
00:07:20,815 --> 00:07:24,110
Antolatzen ari dira, ordea.

49
00:08:13,409 --> 00:08:16,412
Emeek txandaka erasotzen dute…

50
00:08:22,084 --> 00:08:23,544
harrapakina nekaraziz.

51
00:08:34,722 --> 00:08:37,934
Orain, ar sendoak
borrokara batu egiten dira.

52
00:09:13,052 --> 00:09:16,180
Lehoi taldeak
hain ongi menderatu du teknika,

53
00:09:16,931 --> 00:09:18,724
non hiru minututan besterik ez

54
00:09:19,934 --> 00:09:23,604
beren etsai beldurgarriena
garaitu baitute.

55
00:09:33,614 --> 00:09:36,409
Lehoiek beharrezko duten migrazio hau

56
00:09:36,492 --> 00:09:39,704
urtaroei lotutako askotako bat da.

57
00:09:40,830 --> 00:09:42,540
Eta era berean, urtaroak

58
00:09:43,165 --> 00:09:45,585
beste bidaia baten ondorio dira:

59
00:09:46,586 --> 00:09:50,298
gure planetak Eguzkiaren inguruan
burutzen duen urtebeteko bira.

60
00:09:54,093 --> 00:09:55,386
Mugituz doala,

61
00:09:55,469 --> 00:10:00,474
Lurrak 23,5 graduko makurdura du.

62
00:10:03,728 --> 00:10:06,772
Eta horrek urtaroak sortzen ditu.

63
00:10:09,650 --> 00:10:14,030
Nola liteke hori? Adi ipar poloari.

64
00:10:16,490 --> 00:10:19,994
Urtean sei hilabetez
Eguzkitik urruntzen da,

65
00:10:20,578 --> 00:10:23,039
iluntasuna eta negua eraginez.

66
00:10:27,668 --> 00:10:31,547
Hurrengo sei hilabeteetan,
Eguzkirantz gerturatu

67
00:10:32,757 --> 00:10:34,717
eta egun luzeak izaten dira.

68
00:10:42,975 --> 00:10:45,311
Urtebete irauten duen ziklo honek

69
00:10:45,394 --> 00:10:48,898
Lurreko bizidunen
mugimendu handienak eragiten ditu.

70
00:10:51,734 --> 00:10:56,864
Ipar hemisferioan
urteko aldaketarik handiena ekartzen du.

71
00:10:59,533 --> 00:11:00,576
Udaberria.

72
00:11:02,453 --> 00:11:09,460
MARTXOA

73
00:11:11,045 --> 00:11:15,841
Martxoaren bukaeran, egunak
inoiz baino azkarrago luzatu egiten dira.

74
00:11:20,554 --> 00:11:24,350
Eguzki orduak nagusitu egiten dira,
lurrazala azkar berotuz.

75
00:11:26,102 --> 00:11:27,812
Eta ekaitzak sortuz.

76
00:11:30,064 --> 00:11:33,150
Ipar hemisferioa epeldu egiten da,

77
00:11:34,360 --> 00:11:35,361
baita hezetu ere.

78
00:11:37,780 --> 00:11:39,281
Landareentzako giro aparta.

79
00:11:47,832 --> 00:11:50,459
Lur gaina berdetu egiten da.

80
00:11:53,587 --> 00:11:55,381
ETIOPIA

81
00:11:55,464 --> 00:11:56,716
Eta bada animalia bat

82
00:11:56,799 --> 00:12:01,303
landa berpiztuak ustiatzen
parekorik ez duena.

83
00:12:08,811 --> 00:12:10,229
Duela astebete,

84
00:12:10,312 --> 00:12:12,606
Etiopian, basamortuko oti hau

85
00:12:13,315 --> 00:12:17,278
apenas mugitzen zen
izaki bakarti eta lasaia zen.

86
00:12:21,824 --> 00:12:23,451
Jada ez.

87
00:12:30,166 --> 00:12:32,710
Janaria ugaritzen denean,

88
00:12:33,419 --> 00:12:36,672
otiak taldekoiak bihurtzen dira.

89
00:12:40,384 --> 00:12:41,927
Mugitzen hasten dira

90
00:12:42,511 --> 00:12:45,139
eta hamar aldiz azkarrago ugaltzen dira.

91
00:12:54,148 --> 00:12:55,900
Otien populazioa igo ahala,

92
00:12:55,983 --> 00:12:58,194
zelaiak suntsitzen dituzte.

93
00:13:02,448 --> 00:13:05,409
Beraz, janari gehiago aurkitzeko

94
00:13:05,493 --> 00:13:08,245
aurrera jarraitu behar dute.

95
00:13:26,514 --> 00:13:28,307
Taldea handitu egiten da.

96
00:13:32,728 --> 00:13:34,230
Handitu eta handitu.

97
00:13:38,651 --> 00:13:41,862
Bidean topatzen duen landare oro
irensten du.

98
00:13:45,157 --> 00:13:47,159
Baina hau hasiera besterik ez da.

99
00:13:49,036 --> 00:13:52,289
Oinez ezin dira urrunegi joan.

100
00:13:55,376 --> 00:13:56,502
Haratago joateko,

101
00:13:58,087 --> 00:14:00,256
itxura aldatu behar dute.

102
00:14:12,226 --> 00:14:14,228
Hegalak ateratzen zaizkie.

103
00:14:36,166 --> 00:14:39,086
Orain, are eta gose handiagoarekin,

104
00:14:39,670 --> 00:14:42,756
armada hegalaria zerurantz abiatzen da.

105
00:14:51,974 --> 00:14:52,850
Jan…

106
00:14:54,852 --> 00:14:56,020
eta hegan.

107
00:15:01,942 --> 00:15:02,902
Jan…

108
00:15:04,945 --> 00:15:05,988
eta hegan.

109
00:15:13,996 --> 00:15:17,207
Batu eta talde izugarri handia osatu dute,

110
00:15:17,708 --> 00:15:20,836
azken 70 urteetako oti-laino handiena.

111
00:15:21,921 --> 00:15:24,340
Berrehun mila milioi indibiduo.

112
00:15:40,648 --> 00:15:43,609
Beraz, talde osoa elikatzeko

113
00:15:43,692 --> 00:15:46,612
urrun eta azkarrago mugitu behar dira.

114
00:15:54,954 --> 00:15:57,581
Ehun kilometro egiten dituzte

115
00:15:57,665 --> 00:15:59,500
egunero.

116
00:16:10,970 --> 00:16:13,973
Herrialdez herrialde ibiltzen dira…

117
00:16:14,515 --> 00:16:16,558
baina harrigarriena da

118
00:16:16,642 --> 00:16:19,103
Itsaso Gorria ere zeharkatzen dutela.

119
00:16:27,152 --> 00:16:32,741
Oti-laino batek Himalaia utzi
eta Tibetera iristen den lehen aldia da.

120
00:16:37,871 --> 00:16:39,498
Noranahi doala ere,

121
00:16:41,375 --> 00:16:42,960
nahaspila sortzen du.

122
00:16:54,346 --> 00:16:58,976
Mugitzen segituko du
urtaro aldaketak lehorteak ekarri arte.

123
00:17:01,311 --> 00:17:04,023
Janaria desagertu orduko…

124
00:17:06,817 --> 00:17:08,235
otiak ere bai.

125
00:17:17,703 --> 00:17:19,413
APIRILA

126
00:17:19,496 --> 00:17:24,293
Apirilean, iparraldean
egunak geroz eta luzeagoak dira.

127
00:17:26,712 --> 00:17:30,799
Eguzki orduen igoerak
ozeanoak berotzen ditu,

128
00:17:31,467 --> 00:17:36,680
eta algak haztearekin batera,
elikagaiak ere ugaritu egiten dira.

129
00:17:39,600 --> 00:17:42,728
Izaki jakin batentzat,
abian jartzeko unea iritsi da.

130
00:17:51,653 --> 00:17:55,908
Gauerdia da Columbia Britainiarraren
urruneko irla batean.

131
00:17:59,328 --> 00:18:00,370
Lurrazpian…

132
00:18:02,456 --> 00:18:04,041
zerbait mugitzen ari da.

133
00:18:11,507 --> 00:18:15,886
Antzinako pottorro txita hau
arrautzetatik atera berria da,

134
00:18:17,805 --> 00:18:22,101
baina bere bizitzako bidaiarik gogorrena
hastear dago.

135
00:18:25,729 --> 00:18:27,731
Oraindik ez du mokadurik hartu

136
00:18:28,607 --> 00:18:30,609
eta jateko behar bizia du.

137
00:18:34,196 --> 00:18:35,823
Ama harremanetan jarri da.

138
00:18:40,619 --> 00:18:44,331
Irla osoan zehar
txita gosetiak habiatik ateratzen dira

139
00:18:46,041 --> 00:18:48,210
gurasoen deiari jarraituz.

140
00:18:50,587 --> 00:18:53,340
Baina janaririk espero badute,

141
00:18:54,341 --> 00:18:56,301
etsipenak hartuko ditu.

142
00:19:02,141 --> 00:19:07,938
Itsasoan soilik elikatzen den
itsas hegazti bakarra da.

143
00:19:10,232 --> 00:19:13,026
Txitak haraino iritsi behar dira.

144
00:19:15,362 --> 00:19:17,197
Oraindik hegan egin ezinik,

145
00:19:17,781 --> 00:19:19,867
uretara iristeko modu bakarra

146
00:19:20,784 --> 00:19:22,035
oinez ibiltzea da.

147
00:19:29,585 --> 00:19:33,589
Harrapakariak saihesteko
ilundu arte itxaroteak zentzua badu ere,

148
00:19:34,381 --> 00:19:37,676
nora zoazen ikustea apur bat zailagoa da.

149
00:19:45,267 --> 00:19:48,103
Eta golf pilota bat
bezain txiki-txikia zarenean,

150
00:19:49,062 --> 00:19:50,981
inguruak oztopo ugari ditu.

151
00:19:56,904 --> 00:20:00,407
Enbor baxuenak ere bidea moz dezake…

152
00:20:02,534 --> 00:20:04,912
baita emari txikiko erreka batek ere.

153
00:20:10,000 --> 00:20:13,879
Batzuentzat,
bidaia hasi baino lehen amaitu da.

154
00:20:22,137 --> 00:20:24,306
Baina ez txita honentzat.

155
00:20:28,060 --> 00:20:30,020
Hondartza, azkenean!

156
00:20:31,313 --> 00:20:35,692
Hurrengo bi urteetan
ukituko duen azken lur zatia da.

157
00:20:41,323 --> 00:20:42,449
Ama aurkitzeko

158
00:20:42,950 --> 00:20:45,077
ilunpean deika hasten da.

159
00:21:00,008 --> 00:21:01,426
Berriro elkarrekin.

160
00:21:04,888 --> 00:21:07,516
Baina txitak ez du oraindik jan.

161
00:21:12,604 --> 00:21:16,149
Jakirik hurbilenera iristeko
etengabe igeri egiten dute,

162
00:21:17,943 --> 00:21:21,363
hirurogeita hamar kilometro zeharkatuz.

163
00:21:27,995 --> 00:21:30,539
Hementxe, ama urpean murgilduko da

164
00:21:30,622 --> 00:21:33,583
txitaren lehen krill bazka eskuratzeko.

165
00:21:34,793 --> 00:21:37,170
Baina geldialdi txiki bat baino ez da.

166
00:21:39,881 --> 00:21:43,427
Ama-umeak milaka kilometro
zeharkatzen dituzte igerian.

167
00:21:46,430 --> 00:21:50,350
Iparraldeko ur oparoetara migratzea
hilabeteko bidaia da

168
00:21:50,434 --> 00:21:51,810
eta han bapo jango dute.

169
00:21:53,437 --> 00:21:58,400
Ziur asko hegazti jaio berri batek
egiten duen bidaiarik luzeena da.

170
00:22:04,740 --> 00:22:07,743
Eta udan zehar
ozeanoak hain oparoak direnez,

171
00:22:08,702 --> 00:22:13,457
pottorroek ia bizitza osoa
itsasoan igaro dezakete.

172
00:22:20,505 --> 00:22:26,386
MAIATZA

173
00:22:26,470 --> 00:22:30,057
Hawaiitik 1600 kilometro ipar-mendebaldera

174
00:22:31,183 --> 00:22:33,727
lur zati baztertu bat aurkitzen da:

175
00:22:35,437 --> 00:22:36,480
Laysan.

176
00:22:40,692 --> 00:22:44,321
Bertan munduko itsas hegaztirik
handiena bizi da.

177
00:22:48,700 --> 00:22:50,911
Laysaneko albatrosa.

178
00:22:55,791 --> 00:22:58,543
Txita honek sei aste besterik ez ditu

179
00:22:58,627 --> 00:23:02,422
eta distantzia luzeak egiten
izugarri trebea bihurtuko da.

180
00:23:04,299 --> 00:23:09,513
Hegan milioika kilometro burutu
eta 60 urte bizi ditzake.

181
00:23:11,181 --> 00:23:13,892
Baina orain, lau hilabeterekin,

182
00:23:13,975 --> 00:23:15,727
oraindik ez daki hegan egiten

183
00:23:16,561 --> 00:23:18,522
eta ez dauka nora jo.

184
00:23:23,527 --> 00:23:24,945
Pottorroak ez bezala,

185
00:23:25,028 --> 00:23:27,572
berak hemen itxaron behar du

186
00:23:28,156 --> 00:23:29,491
gurasoek janaria ekarri arte.

187
00:23:32,577 --> 00:23:36,456
Beharbada 3000 kilometrotara
dabiltza arrantzan.

188
00:23:37,874 --> 00:23:40,252
Itxaronaldi luzea izan daiteke.

189
00:23:42,003 --> 00:23:43,880
Euripean…

190
00:23:47,592 --> 00:23:49,136
haize latza…

191
00:23:51,721 --> 00:23:53,765
edo bero itogarria jasanez.

192
00:24:03,316 --> 00:24:06,945
Zeruertzean agertzen den txori orok
itxaropena dakar.

193
00:24:14,119 --> 00:24:15,328
Albatros bat.

194
00:24:18,540 --> 00:24:20,083
Baina okerreko espeziea.

195
00:24:21,668 --> 00:24:22,961
Hanka beltzak ditu.

196
00:24:25,297 --> 00:24:28,341
Baina ez dago dudarik: janaria dakar.

197
00:24:31,386 --> 00:24:34,848
Goseak amorratuta,
gure txitak proba egiten du.

198
00:24:42,272 --> 00:24:46,401
Argi dago ama honentzat
familiak lehentasuna duela.

199
00:24:59,748 --> 00:25:02,167
Baina salbazioa badirudi ere,

200
00:25:03,418 --> 00:25:05,629
heriotza-zigorra izan liteke.

201
00:25:08,757 --> 00:25:12,344
Uharte osoan zehar
txitak hiltzen ari dira.

202
00:25:17,349 --> 00:25:20,685
Ozeanoa plastikoz josia dagoenez gero,

203
00:25:22,020 --> 00:25:26,149
Lurreko bazter urrunenetara ere
iristen da…

204
00:25:27,359 --> 00:25:29,694
korronteak ekarria.

205
00:25:34,783 --> 00:25:38,161
Gurasoek plastikozko zatiak
janariarekin nahasi

206
00:25:38,787 --> 00:25:40,330
eta umeei ematen dizkiete,

207
00:25:40,872 --> 00:25:42,916
nahi gabe heriotza eraginez.

208
00:25:47,629 --> 00:25:52,717
Irlako txita guzti-guztiek
plastikoa dute urdailean.

209
00:25:55,220 --> 00:25:58,640
Gehiegi jan dutenak gosez hiltzen dira.

210
00:26:04,396 --> 00:26:07,607
Laysaneko albatrosak
arrisku oso larrian daude.

211
00:26:09,484 --> 00:26:13,238
Plastiko gehien irensten duten
itsas hegaztiak dira.

212
00:26:14,573 --> 00:26:17,242
Urtero, egoera gero eta okerragoa da.

213
00:26:28,795 --> 00:26:31,840
Azkenean, itsasoan hiru aste pasa ondoren…

214
00:26:34,050 --> 00:26:36,511
aita itzuli egin da.

215
00:26:46,187 --> 00:26:48,523
Denbora luzez urrun egon dira

216
00:26:50,275 --> 00:26:52,861
eta beren harremana berritu behar dute.

217
00:27:02,996 --> 00:27:07,000
Txitaren azken otordua izan liteke.

218
00:27:09,419 --> 00:27:12,964
Ziurrenik plastikoz kaltetuta dago.

219
00:27:26,978 --> 00:27:31,149
Orain, aitak Pazifikotik bidaiatuz
igaroko du bizitza osoa,

220
00:27:32,984 --> 00:27:35,570
kumea zoriaren mende utzita.

221
00:27:38,990 --> 00:27:41,409
Baina arazoak ez dira amaitu.

222
00:27:44,788 --> 00:27:48,416
Albatrosek digeritzen zailak diren atalak
bota egiten dituzte,

223
00:27:48,500 --> 00:27:50,960
hala nola, txipiroien moko edo maskorrak.

224
00:27:55,006 --> 00:28:00,595
Baina metxeroak
edo tapoiak botatzea zailagoa da.

225
00:28:13,024 --> 00:28:14,234
Baina gure txita

226
00:28:16,152 --> 00:28:17,487
biziraule bat da.

227
00:28:21,825 --> 00:28:23,118
Eta horrelaxe,

228
00:28:23,201 --> 00:28:26,579
airera igotzeko gero eta gertuago dago.

229
00:28:28,456 --> 00:28:31,084
Aste gutxi barru,
haize egokiak jotzen badu,

230
00:28:31,167 --> 00:28:34,462
bere estreinaldi handia
egin ahal izango du

231
00:28:34,546 --> 00:28:37,757
itsasoko bidaiaririk
handienetako bat bezala.

232
00:28:44,931 --> 00:28:47,851
Gure planeta okertuak
espazioan egiten duen bidaiak

233
00:28:47,934 --> 00:28:50,979
eragin handia du leku zehatz batean.

234
00:28:52,313 --> 00:28:57,026
EKAINA

235
00:28:57,110 --> 00:28:59,070
Udara da iparraldean.

236
00:29:01,698 --> 00:29:04,492
Artikoa Eguzkiari begira dago

237
00:29:04,576 --> 00:29:07,829
eta egunez argia bete-betean jasotzen du,

238
00:29:08,329 --> 00:29:11,040
izotzez estalita dagoen ozeanoa urtuz.

239
00:29:23,928 --> 00:29:26,097
Mundu aldakor honetan bizirauteko,

240
00:29:26,681 --> 00:29:29,350
bizidunek berarekin batera
mugitu behar dira.

241
00:29:59,881 --> 00:30:03,760
Urtero, hartz zuri honen etxea
hainbeste aldatzen da,

242
00:30:04,344 --> 00:30:07,055
non ezin baita lurralde batean finkatu.

243
00:30:11,184 --> 00:30:14,562
Milaka kilometro zeharkatu behar ditu

244
00:30:14,646 --> 00:30:16,231
itsas txakurren bila.

245
00:30:28,785 --> 00:30:32,247
Baina uda oro,
izotza urtzen hasten denean,

246
00:30:33,623 --> 00:30:35,959
pixkanaka ibiltzeari utzi…

247
00:30:39,838 --> 00:30:41,506
eta igerian hasi behar da.

248
00:30:48,012 --> 00:30:51,099
Egunero zortzi ordu igarotzen ditu uretan.

249
00:31:01,568 --> 00:31:05,697
Harrapakinak 30 kilometrotara
usaindu ditzake.

250
00:31:09,534 --> 00:31:13,955
Soberan daki
itsas txakur bizardun hau gertu dagoela.

251
00:31:27,510 --> 00:31:30,263
Itsas txakurra ez da arriskuaz ohartu…

252
00:31:32,557 --> 00:31:35,351
eta hartzak horrela jarraitzea nahi du.

253
00:32:16,601 --> 00:32:20,730
Igerian ehizatuz arrakasta izateko
probabilitatea oso baxua da.

254
00:32:42,669 --> 00:32:45,588
Agian hirugarrenean asmatu.

255
00:33:38,891 --> 00:33:44,272
Hartz gazte honek oraindik ez du
itsasotik zelatatzeko abilezia menderatu.

256
00:33:46,274 --> 00:33:48,359
Baina trebatu beharko du,

257
00:33:49,444 --> 00:33:52,905
urtez urte
gero eta beharrezkoago izango baitu.

258
00:33:58,536 --> 00:34:00,455
Klima epeltzen ari da.

259
00:34:06,919 --> 00:34:09,881
Eta aldaketa honek
gehien eragindako eremua

260
00:34:10,548 --> 00:34:12,050
Artikoa da.

261
00:34:16,054 --> 00:34:22,769
Aurten, 38 graduko
tenperatura kezkagarrira iritsi da…

262
00:34:26,564 --> 00:34:29,442
eta izotza inoiz baino azkarrago
ari da urtzen.

263
00:34:32,862 --> 00:34:36,991
Benetan kaltetuena
Artikoko animalia hau izan da.

264
00:34:47,251 --> 00:34:48,211
Elikatzeko,

265
00:34:48,294 --> 00:34:52,548
mortsak itsas hondo sakonak behar dituzte,

266
00:34:54,175 --> 00:34:55,843
txirla ugari,

267
00:34:57,011 --> 00:35:00,765
eta atseden hartzeko izotz-plakak.

268
00:35:10,983 --> 00:35:14,195
Baina horretarako
gero eta leku gutxiago dagoenez…

269
00:35:17,448 --> 00:35:21,119
urtero, udak latzagoak dira.

270
00:35:22,787 --> 00:35:25,456
Bereziki ama berria bazara.

271
00:35:30,586 --> 00:35:35,466
Duela hiru egun taldea utzi zuen
bere kabuz erditzeko.

272
00:35:38,469 --> 00:35:42,014
Ordutik ez da kumearen albotik aldendu.

273
00:35:53,985 --> 00:35:57,530
Edoskitzean,
amek janari bikoitza behar dute.

274
00:35:59,115 --> 00:36:03,286
Baina kumeak ezin dituzte bakarrik utzi
elikagai bila joateko.

275
00:36:05,997 --> 00:36:08,875
Beraz, ama besteen bila joango da

276
00:36:09,792 --> 00:36:12,253
bere kumea zaintzen lagundu diezaioten.

277
00:36:20,678 --> 00:36:24,140
Mortsa jaioberria
lehen egunetik igeri egiteko gai da.

278
00:36:28,561 --> 00:36:31,606
Baina ez du bidaia luzeak egiteko
nahikoa indar.

279
00:36:35,151 --> 00:36:37,403
Beraz, bere lehen bidaian

280
00:36:38,529 --> 00:36:40,364
arrekonkon joango da.

281
00:36:53,419 --> 00:36:55,630
Urtez urte izotz gutxiago dagoenez,

282
00:36:55,713 --> 00:36:58,341
laguntza aurkitzeko
urrun igeri egin beharko dute.

283
00:37:03,137 --> 00:37:06,766
Eta ordura arte, amak ezingo du jan.

284
00:37:15,274 --> 00:37:17,401
Mortsak aurkitu arren,

285
00:37:17,944 --> 00:37:22,114
izotz geruza baxua izan behar du
kumea gora igo dadin.

286
00:37:26,869 --> 00:37:27,954
Altuegia.

287
00:37:43,010 --> 00:37:44,720
Hauxe bai, egokia dirudi.

288
00:37:51,102 --> 00:37:53,854
Baina izotzaren eskasia dela-eta,

289
00:37:53,938 --> 00:37:56,482
leku gutxi dago.

290
00:38:17,461 --> 00:38:20,715
Ongietorria
ez da behar bezain beroa izan.

291
00:38:32,226 --> 00:38:34,687
Izotz asko aurkitu arren,

292
00:38:34,770 --> 00:38:38,065
laguntzarik gabe ama ezin da elikatu

293
00:38:38,649 --> 00:38:40,401
eta umearekin geratu behar da.

294
00:38:51,662 --> 00:38:53,789
Bila jarraitu behar dute.

295
00:38:56,375 --> 00:39:00,171
Hurrengo hiru urteetan
kumeak amaren beharra izango du.

296
00:39:02,631 --> 00:39:04,216
Ama nora,

297
00:39:05,051 --> 00:39:06,510
biak hara.

298
00:39:11,682 --> 00:39:16,312
Hurrengo hamarkadan,
udako itsas izotza guztiz desager liteke.

299
00:39:24,403 --> 00:39:25,446
Hori gertatuko balitz,

300
00:39:25,529 --> 00:39:31,619
Artikoko bidaiari trebeenek ere
nora joan ez lukete.

301
00:39:46,801 --> 00:39:48,302
Ekainaren bukaeran,

302
00:39:48,386 --> 00:39:52,348
Lurraren inklinazioak
bete-betean eragiten dio iparraldeari

303
00:39:53,224 --> 00:39:56,936
eta inoiz baino eguzki ordu gehiago ditu.

304
00:39:58,270 --> 00:40:04,193
Pazifikoko bazter batean
urteko aukerarik onena izaten da.

305
00:40:12,368 --> 00:40:13,536
Sei hilabetez,

306
00:40:13,619 --> 00:40:18,040
Alaskako Bering itsasoa
hutsik eta bizirik gabe ikusten da.

307
00:40:32,596 --> 00:40:34,682
Baina ekaineko egun batean…

308
00:40:37,184 --> 00:40:39,395
dena aldatzen da.

309
00:40:43,482 --> 00:40:45,359
Xibarta baleak iritsi dira

310
00:40:46,193 --> 00:40:48,195
hilabeteko bidaia luze baten ondoren…

311
00:40:52,283 --> 00:40:55,995
garaiz beren egutegiko
unerik berezienerako.

312
00:40:58,414 --> 00:40:59,999
Milaka eta milaka bale.

313
00:41:03,002 --> 00:41:04,670
Pazifiko osoan zehar,

314
00:41:04,753 --> 00:41:07,256
beste bidaiari asko ere bidean dira.

315
00:41:09,884 --> 00:41:13,095
Gabai ilunak
garaiz iristeko lasterka doaz…

316
00:41:17,099 --> 00:41:20,686
egunero deskantsurik gabe
mila bat kilometro hegan eginez.

317
00:41:21,312 --> 00:41:22,980
ZEELANDA BERRIA

318
00:41:23,063 --> 00:41:25,191
Hain gertakizun handia da,

319
00:41:25,274 --> 00:41:27,943
non munduko beste puntatik
iristen baitira.

320
00:41:30,529 --> 00:41:32,907
65 000 kilometroko bidaia,

321
00:41:33,407 --> 00:41:36,911
gure planetako migrazio biderik luzeena.

322
00:41:43,584 --> 00:41:46,212
Milioika, baleekin batzen dira.

323
00:41:54,345 --> 00:41:56,430
Denak elikatzera etorri dira.

324
00:42:06,690 --> 00:42:10,986
Animalia gehien biltzen dituen
ikuskizun handienetako bat da.

325
00:42:15,824 --> 00:42:17,785
Hemen, duela bost hilabete,

326
00:42:18,285 --> 00:42:21,205
zazpi eguzki ordu
baino ez zituzten egunean.

327
00:42:23,958 --> 00:42:26,627
Orain, ordea, 17 dira.

328
00:42:29,171 --> 00:42:34,218
Aldaketa honek krilla eta planktonaren
bat-bateko hazkundea eragiten du.

329
00:42:36,387 --> 00:42:41,517
Baleen kasuan, urte osoan
gozatuko duten jaki bakarra izan liteke.

330
00:42:43,644 --> 00:42:44,603
Uda osoan

331
00:42:45,604 --> 00:42:49,775
bakoitzak 900 tona janari irentsiko ditu.

332
00:42:59,410 --> 00:43:03,539
Guztira 90 egun dituzte
ahal duten guztia jateko.

333
00:43:09,295 --> 00:43:14,466
Laster egunak motzagoak izango dira
eta bankete zoragarria amaitu egingo da.

334
00:43:16,385 --> 00:43:19,305
Orduan, hegoaldera itzuliko dira.

335
00:43:22,141 --> 00:43:25,853
Gure planeta makurtuaren mugimenduak
eragindako ondorioak

336
00:43:25,936 --> 00:43:29,064
ikaragarriak izan daitezke,
baina laburrak.

337
00:43:33,193 --> 00:43:35,779
Hilabetez udako egun luzeez
gozatu ondoren,

338
00:43:36,280 --> 00:43:39,825
Ipar Pazifikoko tenperatura
maila altuenera iristen ari da.

339
00:43:39,867 --> 00:43:41,201
OZEANO PAZIFIKOA

340
00:43:45,497 --> 00:43:48,542
Ozeanoko harrapakari bat
aldaketaz jabetu da

341
00:43:48,626 --> 00:43:50,669
eta norabide berri bat hartu du.

342
00:44:01,597 --> 00:44:02,931
Tigre-marrazo bat da,

343
00:44:03,432 --> 00:44:07,394
Pazifikoa zeharkatuz
milaka kilometroko odisea burutzen ari da.

344
00:44:14,526 --> 00:44:16,987
Lurraren eremu magnetikoak gidaturik,

345
00:44:18,113 --> 00:44:21,367
zuzenean bere helbururantz igerian dabil.

346
00:44:21,450 --> 00:44:25,329
OZEANO PAZIFIKOA

347
00:44:25,412 --> 00:44:27,414
Laysaneko uhartea.

348
00:44:30,042 --> 00:44:31,710
Eta ez da bakarra.

349
00:44:36,090 --> 00:44:40,844
Marrazoen artean
bidaiari handienetakoa da espezie hau.

350
00:44:43,389 --> 00:44:47,643
Eta besteak baino harrapakin zerrenda
zabalagoa du.

351
00:44:49,269 --> 00:44:52,523
Hegaztiak barne.

352
00:44:58,904 --> 00:45:02,408
Laysaneko albatrosa ez du ezer jan

353
00:45:02,491 --> 00:45:06,787
duela bi aste
gurasoek abandonatu zutenetik.

354
00:45:10,582 --> 00:45:11,792
Janaria aurkitzeko,

355
00:45:12,292 --> 00:45:15,045
uhartea atzean utzi behar du.

356
00:45:18,882 --> 00:45:23,679
Baina munduko itsas hegaztirik handienak
bultzada handia behar du.

357
00:45:26,265 --> 00:45:28,642
Edozein unetan gerta liteke.

358
00:45:33,856 --> 00:45:39,570
Uztailean, ozeanoen berotzeak elikatuta
ekaitz tropikalak sortzen dira itsasoan…

359
00:45:43,991 --> 00:45:46,744
haizea Laysanera ekarriz

360
00:45:47,911 --> 00:45:51,373
eta albatros gaztearentzat,
hemendik alde egiteko txartela.

361
00:45:58,922 --> 00:46:01,049
Haizea indartuz doa,

362
00:46:02,134 --> 00:46:05,804
albatros bat altxatzeko
behar besteko indarra izan arte.

363
00:46:10,017 --> 00:46:14,646
Hanka beltzeko txitak beti dira lehenak.

364
00:46:30,204 --> 00:46:33,290
Kume baten lehen hegaldia
ez da oso luzea izaten.

365
00:46:37,920 --> 00:46:40,881
Eta hemen, azkena ere izaten da maiz.

366
00:46:52,309 --> 00:46:55,687
Tigre-marrazoak heldu dira.

367
00:47:12,621 --> 00:47:14,498
Eta oso trebeak dira.

368
00:47:27,261 --> 00:47:32,015
Albatros gazteentzat
ez da egoera itxaropentsua.

369
00:47:33,559 --> 00:47:34,518
Baina orain

370
00:47:35,894 --> 00:47:36,770
edo inoiz ez.

371
00:47:46,905 --> 00:47:48,907
Itsas zabalera iristen bada,

372
00:47:49,491 --> 00:47:53,453
beharbada ez du bost urtez lurrik ukituko.

373
00:47:55,706 --> 00:47:58,584
Ezin du akatsik egin.

374
00:48:07,843 --> 00:48:10,596
Zuhurki jokatzeari uzteko unea.

375
00:48:13,974 --> 00:48:16,894
Hegan egiteko unea.

376
00:49:45,691 --> 00:49:48,568
Azpitituluak: Loinaz Castro

