1
00:00:12,263 --> 00:00:13,264
Ni naiz.

2
00:00:13,848 --> 00:00:15,057
Aurkitu dut.

3
00:00:16,934 --> 00:00:19,061
Seulera etorriko da, baina ez luzaz.

4
00:00:19,145 --> 00:00:20,438
Jarraitu behar diot.

5
00:00:29,989 --> 00:00:33,451
SEUL, HEGO KOREA

6
00:00:50,676 --> 00:00:52,845
Ederki.

7
00:01:30,132 --> 00:01:31,967
Zure lagunak ahots polita du!

8
00:01:32,051 --> 00:01:34,011
Ez da zure laguna?

9
00:01:34,720 --> 00:01:38,974
Topa!

10
00:01:46,649 --> 00:01:47,775
Nora zoaz?

11
00:01:49,485 --> 00:01:51,821
Soju gehiago!

12
00:02:24,311 --> 00:02:25,187
Egoera?

13
00:02:25,271 --> 00:02:27,314
Dena garbi. Jomuga bere tokian.

14
00:02:27,398 --> 00:02:29,650
CADDIS INTELIGENTZIA AGENTZIA
SEUL

15
00:02:29,733 --> 00:02:31,652
Segurtasun handia egongo da.

16
00:02:41,161 --> 00:02:43,998
Jomuga Conrad hoteleko 9. pisuan dago.

17
00:02:44,081 --> 00:02:45,082
Misioa abian da.

18
00:02:58,095 --> 00:03:01,056
Estimatzen dizut.
Argazkiak bidali zenizkidan,

19
00:03:01,140 --> 00:03:03,517
baina bertatik bertara ikusi nahi nuen.

20
00:03:05,144 --> 00:03:06,437
Zer pasatzen da?

21
00:03:06,520 --> 00:03:08,898
Mikhail Karpovek elkarrizketak ditu.

22
00:03:08,981 --> 00:03:09,940
Nor da?

23
00:03:10,024 --> 00:03:12,192
Errusiako enbaxadorea Hego Korean.

24
00:03:13,027 --> 00:03:15,404
Putinen lagunik onenetarikoa.

25
00:03:19,116 --> 00:03:22,202
Eta ume-jairako
hau da gure bildumarik ezagunena.

26
00:03:22,286 --> 00:03:24,163
Mutil batentzat, kolore hau...

27
00:03:24,246 --> 00:03:26,916
Barkatu. Komunera joan behar dut.

28
00:03:26,999 --> 00:03:29,793
Nire zaletasun berrietako bat da.

29
00:03:45,809 --> 00:03:47,186
Ondo al zaude?

30
00:03:47,269 --> 00:03:49,188
-Sentitzen dut.
-Eseri, mesedez.

31
00:03:49,271 --> 00:03:50,648
Zorabiatuta nago.

32
00:03:50,731 --> 00:03:53,525
-Mediku bati deituko diot.
-Ez, mesedez.

33
00:03:53,609 --> 00:03:55,194
Odol azukre-maila baxua.

34
00:03:55,277 --> 00:03:58,113
Ekarriko zenidake zerbait goxoa edateko?

35
00:03:58,197 --> 00:04:00,157
-Zuku bat edo?
-Bai, jakina.

36
00:04:00,240 --> 00:04:01,075
Eskerrik asko.

37
00:04:36,860 --> 00:04:38,112
Barka, sentitzen dut.

38
00:04:38,195 --> 00:04:39,863
-Estatubatuarra zara?
-Bai.

39
00:04:40,280 --> 00:04:43,200
-Eta ez zaude prentsarekin?
-Ez.

40
00:04:44,034 --> 00:04:46,161
Alde honetan egotea debekatua dago.

41
00:04:46,245 --> 00:04:48,831
Barkatu. Zorabiatu egin naiz eta...

42
00:04:49,456 --> 00:04:51,250
Banoa. Barkatu.

43
00:04:51,875 --> 00:04:52,918
Itxaron.

44
00:04:54,920 --> 00:04:56,255
Zukua ahaztu zaizu.

45
00:04:57,006 --> 00:04:57,923
Eskerrik asko.

46
00:05:11,061 --> 00:05:13,647
Deitu anbulantziari!
Mediku bat behar dugu.

47
00:05:33,375 --> 00:05:35,586
Nork egin du? Nor zegoen berarekin?

48
00:05:35,669 --> 00:05:37,046
Aurki itzazu.

49
00:05:43,052 --> 00:05:45,345
Behera doan emakume haurdun bat dago.

50
00:05:45,429 --> 00:05:46,680
Geldi ezazu!

51
00:06:48,659 --> 00:06:49,618
Aizu!

52
00:07:14,685 --> 00:07:16,937
Dantza-aretoan dago.

53
00:07:17,020 --> 00:07:18,856
Ez utzi inola ere irteten.

54
00:07:20,816 --> 00:07:22,484
-Hitz egin.
-Arazoak ditut.

55
00:07:22,568 --> 00:07:26,029
Karpoven zaintzak
areto barruan harrapaturik nauka.

56
00:07:26,113 --> 00:07:27,281
Non ditut irteerak?

57
00:07:27,531 --> 00:07:30,826
Zerbitzu-eskailerak
gelaren ipar-mendebaldean daude,

58
00:07:30,909 --> 00:07:32,536
baina hallera daramate.

59
00:07:43,755 --> 00:07:45,215
Okerreko atean jo duzu!

60
00:08:06,028 --> 00:08:07,863
Leihotik ihes egin du.

61
00:08:07,946 --> 00:08:10,824
Begiratu hotel aurreko kalean.

62
00:08:12,534 --> 00:08:14,203
Tira, sojua ekarri dut!

63
00:08:14,286 --> 00:08:16,747
Utzi txorakeriak eta zabaldu atea!

64
00:08:16,830 --> 00:08:18,957
Okerreko atea dela esan dizut!

65
00:09:45,085 --> 00:09:46,253
ATERATZE-GUNEA

66
00:09:48,046 --> 00:09:49,798
BIDALI SEINALEA

67
00:09:49,881 --> 00:09:50,716
BIDALITA

68
00:09:53,010 --> 00:09:56,430
Ateratzeko koordenatuak jasota.
Orain kokalekura bidean.

69
00:10:13,488 --> 00:10:16,491
ATERATZE-GUNEA

70
00:12:16,695 --> 00:12:17,654
Kontuz!

71
00:12:18,864 --> 00:12:20,115
Jainkoarren!

72
00:12:24,995 --> 00:12:25,829
Kaka zaharra.

73
00:13:00,780 --> 00:13:01,865
Tira.

74
00:13:17,088 --> 00:13:17,923
Kaka!

75
00:13:39,277 --> 00:13:40,487
Ondo da.

76
00:13:41,780 --> 00:13:42,948
Eskatu laguntza!

77
00:13:53,124 --> 00:13:57,754
TXIMELETA

78
00:13:58,964 --> 00:14:04,970
CADDISEKO EZKUTUKO TOKIA
KOKALEKU EZEZAGUNA

79
00:14:07,138 --> 00:14:08,181
Kaixo, Manny.

80
00:14:10,559 --> 00:14:11,810
Itxura hobea duzu.

81
00:14:13,520 --> 00:14:16,898
Kordea berriz galdu aurretik,
harira joango naiz.

82
00:14:18,275 --> 00:14:19,734
Badakit saldu nauzula.

83
00:14:21,278 --> 00:14:25,198
AEBko inteligentziari
Caddiseko informazioa ematen saiatu zara.

84
00:14:25,991 --> 00:14:28,076
Jakin nahi dut nork lagundu dizun.

85
00:14:28,618 --> 00:14:30,328
Nazkagarria zara, Juno.

86
00:14:31,454 --> 00:14:35,542
Zure herria, nire herria, saltzea ere
gure etsaiei laguntzearren?

87
00:14:36,042 --> 00:14:38,878
Horrekin ni ados egotea espero zenuen?

88
00:14:39,713 --> 00:14:42,007
Inteligentzia pribatuan sartua nago.

89
00:14:42,799 --> 00:14:44,968
Dudan etsai bakarra bakea da.

90
00:14:45,051 --> 00:14:46,094
Traidorea zara.

91
00:14:47,804 --> 00:14:49,180
CIAk geldituko zaitu.

92
00:14:49,806 --> 00:14:50,932
CIAk?

93
00:14:52,183 --> 00:14:54,102
Nork uste duzu irakatsi zidala?

94
00:14:56,271 --> 00:14:57,814
Norekin ari zinen lanean?

95
00:15:02,485 --> 00:15:04,654
Onenetarikoa zinen.

96
00:15:06,948 --> 00:15:08,283
Erraz jarriko dizut.

97
00:15:08,825 --> 00:15:12,495
Esadazu jakin nahi dudana,
eta ez dut zure familia hilko.

98
00:15:16,082 --> 00:15:18,460
Sophiek bost urte izango ditu, ezta?

99
00:15:31,640 --> 00:15:32,974
Hamar segundo dituzu.

100
00:15:40,690 --> 00:15:41,608
Agortu dira.

101
00:15:47,447 --> 00:15:48,907
Haren izena...

102
00:15:49,866 --> 00:15:51,368
Jakub Dydek da.

103
00:15:51,451 --> 00:15:53,370
Poloniar inteligentziako kidea.

104
00:16:01,169 --> 00:16:02,337
Non dago?

105
00:16:03,713 --> 00:16:04,881
Marsaxlokk-en.

106
00:16:08,343 --> 00:16:09,928
Maltako arrantza-herria.

107
00:16:13,056 --> 00:16:13,932
Ederki.

108
00:16:16,101 --> 00:16:17,602
Zeren zain zaudete?

109
00:16:21,189 --> 00:16:24,025
-Ordubete barru talde bat nahi dut Maltan.
-Ondo.

110
00:16:27,696 --> 00:16:30,532
Ama, hitz egingo dugu pribatuan?

111
00:16:30,615 --> 00:16:31,700
Bai. Itxaron.

112
00:16:32,200 --> 00:16:34,327
Arazo bat dugu Seuleko operazioan.

113
00:16:34,411 --> 00:16:39,290
Karpov hilik dago, atera duguna bahitu
eta hiru operatibori segada jarri diete.

114
00:16:39,374 --> 00:16:40,917
Caddis agerian utzi du?

115
00:16:41,000 --> 00:16:44,671
Bertako agintariak ikertzen dabiltza,
baina ez digute leporatu.

116
00:16:44,754 --> 00:16:45,714
Ziur zaude?

117
00:16:46,172 --> 00:16:47,090
Zinez?

118
00:16:47,173 --> 00:16:49,759
Ama, ziur nagoela esan dut.

119
00:16:51,845 --> 00:16:54,431
Errusiarrekin lotu gaitzakete.

120
00:16:54,514 --> 00:16:58,268
Langleyk jakiten badu errusiarrei
aliatuen berri eman geniela,

121
00:16:58,351 --> 00:17:00,937
-guk, Caddisek, dena galtzen dugu.
-Bai.

122
00:17:01,020 --> 00:17:02,981
Zer moduz Rebecca? Ondo dago?

123
00:17:03,064 --> 00:17:06,609
Oraindik ezin izan dugu
harekin kontaktuan jarri.

124
00:17:06,693 --> 00:17:09,446
-Aurki ezazu orain.
-Jakina.

125
00:17:10,155 --> 00:17:12,782
Kezkatzen zaituela ohartzen naiz.

126
00:17:12,866 --> 00:17:17,370
Rebeccak Sudango Finantza ministroa
eta seguritatekoak hil zituen.

127
00:17:17,454 --> 00:17:21,416
Hegazkin militar bat bota zuen
eta matxura bat izan zela uste dute.

128
00:17:21,499 --> 00:17:23,251
Rebeccagatik kezkaturik nago,

129
00:17:23,334 --> 00:17:25,837
dugunik aktiborik baliotsuena delako.

130
00:17:28,423 --> 00:17:31,050
Nork egin du Seuleko sabotajea?

131
00:17:31,134 --> 00:17:34,012
Badirudi pertsona bakar batek egin duela.

132
00:17:35,722 --> 00:17:37,974
Benetan pertsona bakar batek egin du?

133
00:17:38,475 --> 00:17:40,310
Taktikoki prestatuak zeuden,

134
00:17:41,644 --> 00:17:45,774
eta badirudi gure operazioaren
ezkutuko informazioa zutela.

135
00:17:49,569 --> 00:17:52,197
Seuleko bulegoko guztiak nahi ditut.

136
00:17:52,280 --> 00:17:55,283
Kosta ahala kosta,
tipo horren burua nahi dut.

137
00:17:55,366 --> 00:17:56,201
Ondo da.

138
00:20:11,461 --> 00:20:12,629
Bai, esan?

139
00:20:12,712 --> 00:20:14,172
Kaixo, ni naiz.

140
00:20:16,507 --> 00:20:18,259
Aurkitu duzu?

141
00:20:18,343 --> 00:20:20,929
Bai, baina zerbait gaizki atera da.

142
00:20:22,263 --> 00:20:25,099
Ez ninduten identifikatu.
Kontuz ibili nintzen.

143
00:20:26,267 --> 00:20:28,478
Baina alde egin zuen kontaktatu gabe.

144
00:20:30,104 --> 00:20:31,356
Sentitzen dut.

145
00:20:32,440 --> 00:20:34,025
Baina ikusi nuen, Eunju.

146
00:20:36,319 --> 00:20:37,779
Bederatzi urte dira,

147
00:20:39,656 --> 00:20:40,657
baina bera zen.

148
00:20:42,408 --> 00:20:43,993
Badakit gogorra dela.

149
00:20:46,162 --> 00:20:47,872
Etxera itzuli behar duzu.

150
00:20:47,956 --> 00:20:50,041
Benetan, saiatu naiz.

151
00:20:50,708 --> 00:20:52,335
Geltokira etorri naiz,

152
00:20:52,418 --> 00:20:55,254
txartela erosi dut,
baina trenari begira jarri,

153
00:20:57,090 --> 00:20:58,383
eta ezin naiz igo.

154
00:20:58,466 --> 00:21:00,468
-Tratu bat dugu, David.
-Badakit.

155
00:21:00,551 --> 00:21:02,011
Aukera bat eta bakarra.

156
00:21:02,095 --> 00:21:03,596
Horixe erabaki genuen.

157
00:21:03,930 --> 00:21:05,056
Badakit.

158
00:21:06,683 --> 00:21:08,101
Baina behar nau.

159
00:21:11,270 --> 00:21:12,730
Caddisek aurkituz gero,

160
00:21:13,564 --> 00:21:14,565
hilko zaituzte.

161
00:21:15,942 --> 00:21:17,610
Gu guztiok hilko gaituzte.

162
00:21:17,694 --> 00:21:19,362
Ez da halakorik gertatuko.

163
00:21:22,156 --> 00:21:23,866
Eta ezin baduzu salbatu?

164
00:21:28,246 --> 00:21:32,417
Gauzak bildu
eta babeslekura joan behar duzu, ados?

165
00:21:32,500 --> 00:21:33,668
Ez esan inori.

166
00:21:33,751 --> 00:21:37,088
Ez utzi zu aurkitzeko inongo arrastorik.

167
00:21:37,171 --> 00:21:40,675
Bihar 15:00etan tren bat dago. Har ezazu.

168
00:21:41,592 --> 00:21:44,220
Beranduenez bi egun barru elkartuko gara.

169
00:21:47,432 --> 00:21:48,433
Barkatu, Eunju.

170
00:21:49,934 --> 00:21:51,269
Baina nire alaba da.

171
00:21:52,645 --> 00:21:54,063
Ezin dut berriz utzi.

172
00:22:05,658 --> 00:22:06,659
Kaixo, ni naiz.

173
00:22:07,493 --> 00:22:08,453
Rebecca?

174
00:22:09,287 --> 00:22:10,705
Non zaude? Ondo zaude?

175
00:22:10,788 --> 00:22:12,582
Itaewonen nago, hor nonbait.

176
00:22:12,665 --> 00:22:14,459
Alde egin dut. Zer gertatu da?

177
00:22:14,542 --> 00:22:16,419
Gauza bera galdetu behar nizun.

178
00:22:16,502 --> 00:22:17,962
Horrek zer esan nahi du?

179
00:22:18,046 --> 00:22:19,422
Atwoodi eraso diote.

180
00:22:19,505 --> 00:22:22,675
Poliziak taldea egurtuta
eta eskuak lotuta aurkitu du,

181
00:22:22,759 --> 00:22:25,428
horregatik galdetzen dizut,
zer gertatu da?

182
00:22:25,511 --> 00:22:27,597
Norbaitek bazekien, bistan da.

183
00:22:27,680 --> 00:22:31,309
Bazuen Karpoven lanaren berri
eta taldea bahitu du.

184
00:22:31,392 --> 00:22:32,393
Nolatan?

185
00:22:33,227 --> 00:22:35,188
Ez naiz aurkitzen saiatzen ari?

186
00:22:35,271 --> 00:22:37,065
Hau nire operazioa da, Juno.

187
00:22:37,148 --> 00:22:38,441
Bai, hala zen.

188
00:22:38,524 --> 00:22:39,859
Itxaron.

189
00:22:39,942 --> 00:22:43,821
Ateratze-taldea harrapatu dute
eta niri leporatzen didazu errua?

190
00:22:44,906 --> 00:22:47,742
Inteligentzia-zulo larria izan dugu

191
00:22:47,825 --> 00:22:49,702
huts egin ezin nuen misioan.

192
00:22:50,369 --> 00:22:52,038
Ez dakit nori egotzi errua.

193
00:22:57,293 --> 00:22:58,753
Ez zara nitaz fidatzen?

194
00:23:01,672 --> 00:23:04,300
Koreara bidean naiz.
Erantzunak nahi ditut.

195
00:23:04,383 --> 00:23:05,635
Arren, Juno.

196
00:23:06,677 --> 00:23:09,347
Nitaz arduratzen den bakarra zara.

197
00:23:10,223 --> 00:23:11,766
Ez zintuzket salduko.

198
00:23:12,683 --> 00:23:13,851
Norbaitek egin du.

199
00:23:20,024 --> 00:23:21,901
Horren ardura hartuko dut.

200
00:23:21,984 --> 00:23:23,277
Eta zinez hartu ere.

201
00:23:33,121 --> 00:23:34,872
Harekin fidatzen zara?

202
00:23:34,956 --> 00:23:38,209
Rebeccak lau urte darama lanean.
Moldatuko da.

203
00:23:38,543 --> 00:23:41,546
-Oker bat dela uste dut.
-Okerrez mintzatu nahi?

204
00:23:48,261 --> 00:23:49,762
Jada identifikatu dugu?

205
00:23:50,471 --> 00:23:54,350
Segurtasun-kamerek zaintza-gunean
ateratako argazki bat dugu,

206
00:23:54,433 --> 00:23:55,852
baina ez da garbi ageri.

207
00:23:57,979 --> 00:24:01,149
Korearra, gizonezkoa, 50 bat urtekoa,

208
00:24:01,232 --> 00:24:03,192
tarteko garaiera eta gorpuzkera.

209
00:24:04,318 --> 00:24:08,489
Bidali Koreako Inteligentzia zerbitzukoei.
Ea zerbait lortzen duten.

210
00:24:12,952 --> 00:24:15,204
Badaki zergatik esleitu nion Karpov?

211
00:24:15,288 --> 00:24:16,205
Ez.

212
00:24:16,914 --> 00:24:18,207
Berdin dio zergatik.

213
00:24:19,625 --> 00:24:20,543
Ondo.

214
00:24:21,919 --> 00:24:22,837
Ez esan.

215
00:24:26,465 --> 00:24:28,176
Zerbait gaizki bide dabil.

216
00:25:51,634 --> 00:25:52,593
Sartu.

217
00:25:52,677 --> 00:25:53,928
Kaixo, motel.

218
00:25:54,011 --> 00:25:57,056
Anaia zaharra hemen da
eta ez zara zutik jartzen?

219
00:26:00,559 --> 00:26:01,978
Nire anaia nagusia, e?

220
00:26:02,395 --> 00:26:03,688
Zertan zaude hemen?

221
00:26:04,021 --> 00:26:06,649
Fideo batzuk nahi nituen.

222
00:26:06,732 --> 00:26:09,068
Hau da zabalik dagoen denda bakarra.

223
00:26:09,151 --> 00:26:11,946
Iraintzera bazatoz, aldatu azentu hori.

224
00:26:12,029 --> 00:26:13,030
Zer azentu?

225
00:26:14,073 --> 00:26:16,075
Ez dizut piperrik ere ulertzen.

226
00:26:18,244 --> 00:26:20,621
-Pozten naiz, motel.
-Baita ni ere.

227
00:26:21,205 --> 00:26:23,499
Zenbat igaro da? Bi, hiru hilabete?

228
00:26:24,792 --> 00:26:26,544
Okupatu samar ibili naiz.

229
00:26:27,586 --> 00:26:28,838
Larria dirudi.

230
00:26:29,463 --> 00:26:31,048
Goian hitz egingo dugu?

231
00:26:35,344 --> 00:26:36,929
Utzi zenuela uste nuen.

232
00:26:37,305 --> 00:26:40,683
Gibel gantzatsua dudala
eta edateari uzteko esan dit medikuak.

233
00:26:42,059 --> 00:26:43,311
Zer egingo duzu?

234
00:26:44,437 --> 00:26:45,813
Medikuz aldatu.

235
00:26:56,449 --> 00:26:57,366
Eta?

236
00:26:58,242 --> 00:26:59,577
Zer gertatzen da?

237
00:27:02,121 --> 00:27:04,206
Desagertzen lagundu zenidan.

238
00:27:06,125 --> 00:27:07,668
Berriz desagertu nahi dut.

239
00:27:08,252 --> 00:27:09,795
Aurkitu zaituzte?

240
00:27:09,879 --> 00:27:11,547
-Laster aurkituko naute.
-Nork?

241
00:27:12,131 --> 00:27:12,965
Caddisek.

242
00:27:15,009 --> 00:27:16,469
Zure enpresak?

243
00:27:16,552 --> 00:27:19,180
Caddis sortu nuen,
baina orain bihurtu dena

244
00:27:19,263 --> 00:27:20,681
ez dator bat nirekin.

245
00:27:29,899 --> 00:27:31,192
Zer?

246
00:27:32,610 --> 00:27:35,279
Hilda egon besterik ez zenuen egin behar.

247
00:27:36,030 --> 00:27:37,531
Nola bota duzu pikutara?

248
00:27:38,491 --> 00:27:41,619
Sinetsi ala ez, hau hautatu dut.

249
00:27:42,161 --> 00:27:43,204
Zergatik?

250
00:27:43,287 --> 00:27:45,831
Nirea den eta nahi dudan zerbait duelako.

251
00:27:48,626 --> 00:27:49,543
Rebecca.

252
00:27:52,713 --> 00:27:54,465
Haientzat egiten du lan.

253
00:27:58,219 --> 00:27:59,470
Hiltzaile gisa.

254
00:28:02,098 --> 00:28:04,475
Urte hauetan salbu zegoela uste nuen,

255
00:28:05,017 --> 00:28:07,395
baina orain Junorentzat lanean ari dela,

256
00:28:08,521 --> 00:28:10,523
heriotza-zigorra da ia.

257
00:28:11,899 --> 00:28:13,818
Ezin naiz geratu ezer egin gabe.

258
00:28:17,279 --> 00:28:20,699
Eta orain, berreskuratzeko
bizitza hondatu nahi duzu?

259
00:28:20,783 --> 00:28:21,992
Ez zenuke egingo?

260
00:28:25,579 --> 00:28:26,956
Eta zure emazteak?

261
00:28:27,373 --> 00:28:28,541
Berdin uste du?

262
00:28:29,291 --> 00:28:31,001
Ondo legoke, baina...

263
00:28:37,883 --> 00:28:39,301
Lagunduko didazu?

264
00:28:41,303 --> 00:28:42,304
Emadazu astebete.

265
00:28:42,805 --> 00:28:43,806
Ez daukat astebete.

266
00:28:43,889 --> 00:28:46,725
Pasaporteak biharko behar ditut.
Etziko gehienez.

267
00:28:46,809 --> 00:28:47,935
Oker aterako dira.

268
00:28:48,018 --> 00:28:50,688
Herrialdetik irteteko balio behar dute,

269
00:28:50,771 --> 00:28:52,815
eta plan bat pentsatuko dugu.

270
00:28:59,363 --> 00:29:00,406
Jakina.

271
00:29:04,118 --> 00:29:06,662
Ordaindu eta argazkiak bidaliko dizkizut.

272
00:29:08,038 --> 00:29:11,250
Bukatutakoan, deitu zenbaki honetara.

273
00:29:17,590 --> 00:29:20,259
Ez zara itzuliko, ezta?

274
00:29:38,068 --> 00:29:39,653
Zaindu ondo zeure burua.

275
00:29:40,779 --> 00:29:42,239
Ondo jan.

276
00:29:44,283 --> 00:29:48,370
Zure fideoak jan ezean,
ez naiz hilko. Ez kezkatu.

277
00:29:57,254 --> 00:29:58,339
Yong Shik...

278
00:30:01,592 --> 00:30:03,135
eskerrik asko.

279
00:30:06,055 --> 00:30:07,014
Guztiagatik.

280
00:30:13,896 --> 00:30:17,399
Hozten hasi da. Hobe barrura bagoaz.

281
00:30:45,970 --> 00:30:47,012
Atwood.

282
00:30:48,681 --> 00:30:49,682
Segundo bat.

283
00:30:52,810 --> 00:30:54,395
GPSko koordenatuak.

284
00:32:09,970 --> 00:32:11,889
Milesker, Atwood. Behar nuen.

285
00:32:13,390 --> 00:32:15,017
Erabilita sentitzen naiz.

286
00:32:15,934 --> 00:32:18,062
Biziki gorrotatu duzula esango nuke.

287
00:32:19,563 --> 00:32:23,067
Ilundu aurretik badugu denbora apur bat.

288
00:32:25,653 --> 00:32:26,487
Ez, milesker.

289
00:32:34,787 --> 00:32:36,121
Zerak kezkatzen nau.

290
00:32:36,830 --> 00:32:38,082
Nornahi dela ere,

291
00:32:38,582 --> 00:32:43,045
ez zuen inolako axolarik zutaz,
edo Karpovez, edo ateratzeko taldeaz.

292
00:32:43,128 --> 00:32:45,547
Taldeko inor ez zuen jomuga. Ni nintzen.

293
00:32:47,007 --> 00:32:48,425
Zergatik jakin nahi dut.

294
00:33:24,962 --> 00:33:25,963
Ondo hegaldia?

295
00:33:28,757 --> 00:33:31,218
-Behean prest daude?
-Bai.

296
00:33:38,892 --> 00:33:39,977
Aurkitu al duzu?

297
00:33:40,060 --> 00:33:42,354
Oraindik ez, baina badakit non dagoen.

298
00:33:42,938 --> 00:33:44,440
Zeren zain zaude?

299
00:33:44,523 --> 00:33:45,566
Kafea.

300
00:33:45,983 --> 00:33:47,276
Atwood aurki dator.

301
00:33:48,444 --> 00:33:50,863
Ez dut uste hau serio hartzen duzunik.

302
00:33:51,655 --> 00:33:54,908
Seniderik hurbilena zara niretzat,
eta ez zara fidatzen.

303
00:33:54,992 --> 00:33:56,702
Oso serio hartzen ari naiz.

304
00:33:57,786 --> 00:33:59,246
Nola dakizu non dagoen?

305
00:33:59,329 --> 00:34:01,415
Aparkalekuko koordenatuengatik.

306
00:34:02,499 --> 00:34:05,794
Bizkartzainak bidaliko dizkizut.
Oliver arduratuko da.

307
00:34:06,628 --> 00:34:08,088
Berriro hasi da lanean?

308
00:34:08,547 --> 00:34:09,548
Ez zehazki.

309
00:34:11,049 --> 00:34:13,469
Goizerako bukatuko dut. Deituko dizut.

310
00:34:13,844 --> 00:34:15,888
-Rebecca.
-Zer?

311
00:34:17,306 --> 00:34:18,640
Kontuz ibili honekin.

312
00:36:28,937 --> 00:36:31,064
-Prest?
-Bai.

313
00:38:22,718 --> 00:38:23,635
Ihesi doa.

314
00:38:25,929 --> 00:38:27,389
Banatu. Geraraziko dut.

315
00:41:09,968 --> 00:41:10,969
Rebecca.

316
00:41:22,731 --> 00:41:23,648
Aita?

317
00:41:26,860 --> 00:41:27,861
Itxura...

318
00:41:29,112 --> 00:41:30,322
Oso polita zara.

319
00:41:32,782 --> 00:41:34,326
Uste nuen...

320
00:41:39,247 --> 00:41:40,248
Bizirik zaude?

321
00:41:43,919 --> 00:41:45,212
Nola da posible?

322
00:41:45,712 --> 00:41:46,630
Begira,

323
00:41:47,589 --> 00:41:50,133
badakit zaila zaizula hau guztia ulertzea.

324
00:41:50,217 --> 00:41:52,010
Orain arte non ibili zara?

325
00:41:52,719 --> 00:41:54,846
Nire bizitzako bederatzi urte, non?

326
00:41:57,557 --> 00:41:59,392
Ez duzu pistola jaitsi.

327
00:41:59,976 --> 00:42:01,061
Ezta zuk ere.

328
00:42:10,153 --> 00:42:11,988
Erantzunak zor dizkizut,

329
00:42:12,072 --> 00:42:14,199
baina hemendik irten behar dugu.

330
00:42:14,282 --> 00:42:16,868
-Ez noa inora esan arte.
-Joan behar dugu.

331
00:42:16,952 --> 00:42:19,621
Esadazu
zergatik utzi ninduzun 14 urterekin.

332
00:42:19,704 --> 00:42:22,499
Esadazu
zergatik umezurtz bihurtu ninduzun.

333
00:42:24,251 --> 00:42:27,170
Nolatan egin zenidan hori?

334
00:42:28,964 --> 00:42:32,467
Egin nuen guztia
zu babestearren egin nuen.

335
00:42:36,096 --> 00:42:37,472
Gezurti galanta zara.

336
00:42:37,555 --> 00:42:39,015
Joan beharra dut.

337
00:42:40,600 --> 00:42:42,227
Eta zu etortzea nahi dut.

338
00:42:43,561 --> 00:42:45,230
Horretarako da hau.

339
00:42:46,064 --> 00:42:47,941
Ezin zaitut berriro galdu.

340
00:42:50,193 --> 00:42:52,070
Zuk erabakitzen duzu, ez nik.

341
00:42:53,947 --> 00:42:55,657
Beraz, baduzu etortzea...

342
00:42:58,618 --> 00:42:59,828
edo tiro egitea.

343
00:43:18,013 --> 00:43:19,347
Hitz egin behar diot.

344
00:43:21,141 --> 00:43:24,227
Bost axola norekin den,
harekin hitz egin behar dut.

345
00:43:32,360 --> 00:43:33,778
Bazenekien bera zela?

346
00:43:34,154 --> 00:43:34,988
Zer?

347
00:43:35,071 --> 00:43:39,284
Haren atzetik bidali ninduzunean,
bazenekien bera zela?

348
00:43:39,367 --> 00:43:40,785
Zeri buruz ari zara?

349
00:43:40,869 --> 00:43:42,579
Juno, niri ez gezurrik esan.

350
00:43:42,662 --> 00:43:44,164
Ez hari buruzkorik.

351
00:43:44,247 --> 00:43:45,999
Nori buruz ari zara?

352
00:43:48,877 --> 00:43:50,086
Nire aitaz.

353
00:43:57,761 --> 00:43:58,762
Bizirik dago?

354
00:44:04,392 --> 00:44:06,311
Hau erotzekoa da.

355
00:44:08,355 --> 00:44:10,565
Nire aitaren atzetik bidali ninduzun?

356
00:44:10,648 --> 00:44:12,108
Esadazu egia, Juno.

357
00:44:12,192 --> 00:44:13,318
Bazenekien?

358
00:44:14,235 --> 00:44:15,195
Ez.

359
00:44:16,321 --> 00:44:17,238
Esan ezazu.

360
00:44:18,114 --> 00:44:21,451
Ez nekien. Zin degizut.

361
00:44:24,079 --> 00:44:25,288
Entzun, Rebecca.

362
00:44:26,081 --> 00:44:27,707
Non dago David orain?

363
00:44:29,793 --> 00:44:31,127
Nirekin dago.

364
00:44:32,253 --> 00:44:33,254
Salbu zaude?

365
00:44:34,839 --> 00:44:35,799
Bai.

366
00:44:36,966 --> 00:44:37,801
Bai.

367
00:44:39,594 --> 00:44:42,305
Bion artean konponduko dugu, ados?

368
00:44:42,389 --> 00:44:44,307
Ez duzu erabakirik hartu behar.

369
00:44:44,391 --> 00:44:46,184
Ez duzu ezer egin behar.

370
00:44:47,018 --> 00:44:48,686
Talde bat bidaliko dizut.

371
00:44:52,399 --> 00:44:54,025
Eta zurekin joango naiz.

372
00:44:56,236 --> 00:44:57,737
Ondo egongo zara.

373
00:44:58,696 --> 00:44:59,906
Ulertzen?

374
00:45:06,246 --> 00:45:08,957
-Joan behar dut. Esnatzen hasi da.
-Rebecca, egon.

375
00:45:16,172 --> 00:45:17,424
Jo egin nauzu.

376
00:45:20,385 --> 00:45:21,594
Haserre nengoen.

377
00:45:24,305 --> 00:45:25,265
Arraioa.

378
00:45:26,099 --> 00:45:27,267
Odoletan nago.

379
00:45:27,350 --> 00:45:28,226
Ondo.

380
00:45:30,186 --> 00:45:31,396
Lagunduko didazu?

381
00:45:40,864 --> 00:45:41,948
Barkatu.

382
00:45:45,452 --> 00:45:46,870
Hortik hasi behar nuen.

383
00:45:53,334 --> 00:45:54,335
Maite zaitut.

384
00:45:57,005 --> 00:45:58,923
Zure falta izugarri sumatu dut.

385
00:46:05,889 --> 00:46:06,723
Ez!

386
00:46:20,445 --> 00:46:21,404
Ondo zaude?

387
00:46:32,832 --> 00:46:34,083
MEZU BERRIA
JUNO

388
00:46:34,167 --> 00:46:36,336
Juno
Akaba ezazu orain.

389
00:46:44,010 --> 00:46:45,178
Joan beharra dugu.

390
00:46:59,025 --> 00:47:00,568
Badakit galderak dituzula.

391
00:47:00,985 --> 00:47:03,238
Etorri eta dena kontatuko dizut.

392
00:49:06,235 --> 00:49:08,237
Azpitituluak: Josu Barambones

393
00:49:08,321 --> 00:49:10,323
Ikuskatzailea:
Ilargi G.
ones

