1
00:00:08,259 --> 00:00:10,886
Aurreko ataletan Tximeletan...

2
00:00:10,970 --> 00:00:14,765
Zerbait gaizki dabil, Juno.
Badago zerbait honetan...

3
00:00:14,849 --> 00:00:16,642
David, hor zaude? Erantzun.

4
00:00:16,726 --> 00:00:18,561
Ni fidatu, eta saldu egin ninduzun.

5
00:00:18,644 --> 00:00:20,479
Nik Juno suntsitzea nahi duzu?

6
00:00:20,563 --> 00:00:22,732
Puta horrek bizitza izorratu zidan.

7
00:00:22,815 --> 00:00:25,192
Karpov eta Jae-Hun biak
aste batean hil dira.

8
00:00:25,276 --> 00:00:26,944
Junok bazuen zerikusirik.

9
00:00:27,027 --> 00:00:28,195
Truke bat izango da.

10
00:00:28,279 --> 00:00:31,574
Eman Oliver, eta zuri
eta zure familiari joaten utziko dizuet.

11
00:00:31,657 --> 00:00:33,159
Bila etorriko zaigu.

12
00:00:33,242 --> 00:00:34,952
Hil, edo haiek hiltzen zaituzte.

13
00:00:35,035 --> 00:00:38,748
Tratu bat egin nahi nuen,
baina Junok ezetz esan zuen.

14
00:00:38,831 --> 00:00:41,709
Ez, ez dut horretaz pentsatuko.
Traturik ez.

15
00:00:41,792 --> 00:00:44,628
Juno Lund
Jae-Hun Leeren hilketaren erantzule da.

16
00:00:44,712 --> 00:00:46,964
Proba zehatzak beharko ditut.

17
00:00:47,047 --> 00:00:49,633
Gutxiagorekin Junok biok akabatuko gaitu.

18
00:00:49,717 --> 00:00:51,010
Joaten utziko didazu?

19
00:00:51,093 --> 00:00:52,428
Oliverren sakelakoa.

20
00:00:52,511 --> 00:00:54,805
-Dawsonengandik gertu zegoen.
-Ama.

21
00:00:54,889 --> 00:00:56,432
Orain Junoren txanda da.

22
00:01:08,027 --> 00:01:09,236
Ez dakit, aita.

23
00:01:09,862 --> 00:01:11,781
Gosaria prestatzen ari zaio.

24
00:01:12,448 --> 00:01:14,909
Hunkigarria da oso.

25
00:01:14,992 --> 00:01:16,827
Galdu zuela pentsatzen zuen.

26
00:01:18,370 --> 00:01:22,249
Guretzat onena dena egingo du
eta bere familian jarriko du arreta.

27
00:01:22,625 --> 00:01:24,001
Juno Lund,

28
00:01:24,752 --> 00:01:26,337
urteko ama.

29
00:01:39,475 --> 00:01:41,852
Aspaldi ez zaitut sukaldean ikusi.

30
00:01:41,936 --> 00:01:43,395
Okupatu samar egon naiz.

31
00:01:44,271 --> 00:01:46,607
Atsegina da. Eskerrik asko.

32
00:01:52,696 --> 00:01:54,532
Lasaitu naiz zu etxean egonda.

33
00:01:57,284 --> 00:02:00,371
Hartu zintuztela jakitean,
mundua erori zitzaidan.

34
00:02:04,124 --> 00:02:05,793
Ez dizu minik egin, ezta?

35
00:02:06,961 --> 00:02:07,920
Ez.

36
00:02:08,003 --> 00:02:10,756
Itaunduko zizun. Zertaz mintzatu zineten?

37
00:02:13,300 --> 00:02:15,511
Ez zuen galdera asko egin, benetan.

38
00:02:15,594 --> 00:02:19,014
48 ordu egon zinen,
ez dakizu zertaz hitz egin zenuten?

39
00:02:19,098 --> 00:02:20,432
Ez, zera...

40
00:02:22,810 --> 00:02:24,019
Apur bat lauso da.

41
00:02:28,190 --> 00:02:30,776
Gogoratzen BMWa txikitu zenuenean?

42
00:02:32,611 --> 00:02:35,906
Ez omen zeunden drogatua,
eta zure aitak sinetsi zizun.

43
00:02:36,532 --> 00:02:38,450
Baina banekien gezurra zela.

44
00:02:38,868 --> 00:02:40,286
Badakizu nola nekien?

45
00:02:40,369 --> 00:02:42,079
CIArentzat lan egiten zenuelako?

46
00:02:42,162 --> 00:02:43,664
Zure ama naizelako.

47
00:02:45,791 --> 00:02:46,959
Beti dakit.

48
00:02:48,669 --> 00:02:51,213
Azken asteak gogorrak izan dira,

49
00:02:51,297 --> 00:02:53,841
baina Jae-Hunagatik deitu zenidanean...

50
00:02:56,969 --> 00:02:59,889
Gorpu bat ehortzi nuen,
zenbat amak egin dezake?

51
00:03:04,268 --> 00:03:06,395
Badakizu kontatu ahal didazula.

52
00:03:09,315 --> 00:03:11,567
Karpovi buruz hitz egin zenion, ezta?

53
00:03:15,654 --> 00:03:17,031
Bakarrik nengoen.

54
00:03:17,740 --> 00:03:18,741
Ondo da.

55
00:03:20,117 --> 00:03:22,119
Ez zinela etorriko uste nuen.

56
00:03:25,289 --> 00:03:26,916
Zer gehiago esan zenion?

57
00:03:37,843 --> 00:03:39,261
Zu zinela esan nion.

58
00:03:41,430 --> 00:03:44,141
Zu izan zinen
duela bederatzi urte saldu zuena.

59
00:03:49,355 --> 00:03:50,564
Barkatu.

60
00:03:54,485 --> 00:03:56,528
Hilko nintzela uste nuen.

61
00:04:00,324 --> 00:04:02,034
Benetan sentitzen dut.

62
00:04:05,913 --> 00:04:07,122
Ez kezkatu.

63
00:04:13,462 --> 00:04:14,964
Milesker esateagatik.

64
00:04:17,758 --> 00:04:19,134
Jan tostada.

65
00:04:29,812 --> 00:04:32,064
Inoiz jaurti duzu inor teilatutik?

66
00:04:32,773 --> 00:04:33,816
Zer?

67
00:04:35,109 --> 00:04:36,402
Zera, Caddisengatik?

68
00:04:37,403 --> 00:04:38,320
Ez.

69
00:04:41,532 --> 00:04:43,534
Jakin nahi nuke sentitzen dena.

70
00:04:44,743 --> 00:04:46,787
Zergatik jakin nahi duzu?

71
00:04:47,371 --> 00:04:48,831
Ez dut egingo dudala esan.

72
00:04:59,049 --> 00:05:00,050
Badoaz.

73
00:05:00,759 --> 00:05:01,885
Bazen garaia.

74
00:05:09,309 --> 00:05:11,061
Hara, begiratu iezaiozu.

75
00:05:12,479 --> 00:05:14,273
Paranoiko bihurtu dugu.

76
00:05:16,483 --> 00:05:19,403
Lortu behar dugu
Oliverrek susmo txarrak hartzea.

77
00:05:36,003 --> 00:05:37,254
Ordua da.

78
00:05:43,093 --> 00:05:44,511
Adi ibili.

79
00:06:24,384 --> 00:06:25,219
Lortu dut.

80
00:06:30,516 --> 00:06:31,517
Badator norbait.

81
00:06:43,237 --> 00:06:46,615
Eraikineko irudiak ezabatu behar ditugu.

82
00:06:46,698 --> 00:06:48,992
Sei minutu nahikoa izango da.

83
00:06:49,576 --> 00:06:50,786
Baduzu transmisorea?

84
00:06:51,411 --> 00:06:53,664
-Hackeatzen ari naiz.
-Ondo.

85
00:06:58,627 --> 00:07:00,838
Kaixo. Espero dut atseden hartu izana.

86
00:07:01,421 --> 00:07:04,591
-Lanera itzuli nahi dut.
-Zergatik ez zara esertzen?

87
00:07:05,759 --> 00:07:07,136
Zer gertatzen da?

88
00:07:07,219 --> 00:07:09,346
Hollisek zure txostena egingo du.

89
00:07:09,429 --> 00:07:11,348
-Zer?
-Bi egun oso pasatu dituzu

90
00:07:11,431 --> 00:07:13,684
David eta Rebeccarekin. Galdeketa da.

91
00:07:14,518 --> 00:07:15,352
Ederki...

92
00:07:16,895 --> 00:07:21,066
-Baina dakidan guztia kontatu dizut.
-Nik ezin dut egin.

93
00:07:21,150 --> 00:07:23,402
David berehala aurkitu behar dugu

94
00:07:23,485 --> 00:07:24,987
eta jakin beharra dugu.

95
00:07:25,070 --> 00:07:28,031
Erabiltzen zituen armak,
erabili ditzakeen gauzak,

96
00:07:28,115 --> 00:07:31,034
zein izan daitekeen
bere hurrengo jomuga eta abar.

97
00:07:31,118 --> 00:07:32,786
-Zure gain utziko dut.
-Ondo.

98
00:07:42,087 --> 00:07:43,046
Zer moduz?

99
00:07:43,797 --> 00:07:44,798
Transmisioa dugu.

100
00:07:45,299 --> 00:07:46,300
Ekin lanari.

101
00:07:56,059 --> 00:07:56,894
Bai.

102
00:07:58,228 --> 00:07:59,605
7. solairua libre.

103
00:08:03,066 --> 00:08:04,526
-Prest?
-Bai.

104
00:08:38,685 --> 00:08:41,563
Argi ibili segurtasunarekin.
Mikroa jarriko dut.

105
00:09:20,310 --> 00:09:21,853
Jadanik esan dizut.

106
00:09:21,937 --> 00:09:24,439
Ez dakit David eta Rebecca nora zihoazen.

107
00:09:24,523 --> 00:09:26,024
Ez lukete inoiz esango.

108
00:09:26,775 --> 00:09:30,320
Galdera bera egiten zabiltza.
Ez naiz gezurretan ari, Hollis.

109
00:09:33,365 --> 00:09:34,283
Ondo da.

110
00:09:35,117 --> 00:09:36,159
Jarrai dezagun.

111
00:09:37,953 --> 00:09:39,830
Noiz bildu zinen Dawsonekin?

112
00:09:40,914 --> 00:09:42,958
Zergatik bilduko nintzen harekin?

113
00:09:44,793 --> 00:09:47,170
Nork esan du hori? Nire amak?

114
00:09:47,796 --> 00:09:50,632
-Orduan harekin bildu zinen ala ez?
-Ez, noski.

115
00:09:50,716 --> 00:09:52,467
Zer arraio da hau?

116
00:09:52,926 --> 00:09:55,554
-Bukatu dut. Hau ergelkeria.
-Arrazoi duzu.

117
00:09:56,179 --> 00:09:57,889
Asko jasan behar izan duzu.

118
00:09:57,973 --> 00:09:59,308
Hobe duzu etxera joan.

119
00:10:00,058 --> 00:10:01,268
Oraintxe iritsi naiz.

120
00:10:01,351 --> 00:10:04,187
Junok egun osoa libre hartzeko esan du.

121
00:10:27,252 --> 00:10:28,837
Nola doa hor behean?

122
00:10:28,920 --> 00:10:30,172
Ia bukatu dut.

123
00:10:31,548 --> 00:10:33,175
Ez ezkutatu hain ondo.

124
00:10:33,258 --> 00:10:34,843
Oliverrek topatu behar du.

125
00:11:17,427 --> 00:11:19,513
-Oliver dator.
-Zenbat denbora dut?

126
00:11:19,596 --> 00:11:21,973
Berrogei segundo. Edo gutxiago.

127
00:11:37,322 --> 00:11:38,448
Igogailutik irten da.

128
00:11:43,537 --> 00:11:45,997
Korridorean da. Aita, joan behar dugu.

129
00:13:09,206 --> 00:13:10,123
Kaixo?

130
00:13:11,166 --> 00:13:13,502
Jakin nahi nuen ea onik iritsi zaren.

131
00:13:16,755 --> 00:13:17,589
Bai.

132
00:13:18,381 --> 00:13:19,466
Eskerrik asko.

133
00:13:22,093 --> 00:13:23,929
Milesker Hollisenarengatik.

134
00:13:24,012 --> 00:13:25,430
Badakit ez dela erraza.

135
00:13:26,431 --> 00:13:27,766
Jakina.

136
00:13:28,391 --> 00:13:30,101
Laguntzeko prest nago.

137
00:13:33,438 --> 00:13:36,066
Senatariarekin bildu nintzen galdetu dit.

138
00:13:37,484 --> 00:13:38,818
Bai, ezta?

139
00:13:42,822 --> 00:13:46,618
Dawson usnaka badabil,
ezin dugu ezer utzi zoriaren mendean.

140
00:13:49,412 --> 00:13:52,040
Hau ez dut inoiz esan,
baina esan behar nuen.

141
00:13:53,792 --> 00:13:54,751
Maite zaitut.

142
00:13:55,210 --> 00:13:56,044
Bai.

143
00:13:57,420 --> 00:13:58,338
Baita nik ere.

144
00:15:03,570 --> 00:15:05,530
TXIMELETA

145
00:15:49,574 --> 00:15:51,034
Zertan zabiltza hemen?

146
00:15:51,117 --> 00:15:53,536
-Zurekin egon behar nuen.
-Zergatik?

147
00:15:54,287 --> 00:15:56,998
Barne memorandum bat idaztea nahi dut

148
00:15:57,082 --> 00:15:59,626
Karpovi buruzko ikerketan esateko baduzula

149
00:15:59,709 --> 00:16:02,003
Juno Lunden kontrako lekuko bat.

150
00:16:02,629 --> 00:16:05,423
Eta gero banatu
zure barne zirkulukoen artean.

151
00:16:05,507 --> 00:16:07,300
Sator bat dugula uste duzu?

152
00:16:07,384 --> 00:16:08,426
Bai.

153
00:16:10,053 --> 00:16:11,262
Caddisentzat lanean?

154
00:16:12,847 --> 00:16:14,057
Junok ez du kemenik.

155
00:16:14,140 --> 00:16:16,601
Ez duzu Juno ezagutzen uste bezain ondo.

156
00:16:16,685 --> 00:16:17,727
Eta zuk bai?

157
00:16:17,811 --> 00:16:21,523
Nire alabak bai.
Azken lau urteotan egin du lan berarekin.

158
00:16:21,606 --> 00:16:24,609
Junok beti omen dauka norbait barruan.

159
00:16:25,110 --> 00:16:27,195
Zure alaba, Junoren hiltzailea.

160
00:16:28,822 --> 00:16:30,824
Nire taldeak ikertu zuen.

161
00:16:30,907 --> 00:16:34,911
Badugu lotzea Caddisen izenean
egindako hamabi bat hilketarekin.

162
00:16:35,829 --> 00:16:37,747
Rebecca kanpo uzteko esan nizun.

163
00:16:57,058 --> 00:16:58,768
ISILPEKO BARNE MEMORANDUMA

164
00:16:59,894 --> 00:17:01,563
ISILPEKOA

165
00:17:46,983 --> 00:17:48,818
-Zer da?
-Arazo bat dugu.

166
00:17:49,569 --> 00:17:51,488
Esadazu esan zuena.

167
00:17:51,571 --> 00:17:54,324
Dawsonek du, hitzez hitz,
"ezkutuko lekuko bat

168
00:17:54,407 --> 00:17:56,659
Juno Lund eta Caddisen aurka".

169
00:17:58,828 --> 00:18:00,079
Kaka.

170
00:18:20,892 --> 00:18:22,268
Nor dela uste duzu?

171
00:18:22,352 --> 00:18:24,979
Ez goxo jarri,
badakizu badakidala nor den.

172
00:18:25,063 --> 00:18:27,649
Ez zuen zentzurik Davidek joaten uztea.

173
00:18:28,525 --> 00:18:30,026
Zer egin nahi duzu?

174
00:18:30,777 --> 00:18:33,279
Ez dakit, Hollis. Ez daukat ideiarik ere.

175
00:18:33,363 --> 00:18:36,741
Hobe dugu orain ekarri,
kalte gehiago egin aurretik.

176
00:18:36,825 --> 00:18:38,576
Bai, baina ez da zure semea.

177
00:18:38,660 --> 00:18:39,994
Badakit zaila dela.

178
00:18:40,078 --> 00:18:42,914
-Ez.
-Arrazoi duzu. Zure erabakia da.

179
00:18:45,041 --> 00:18:46,751
Nor dago Oliver zaintzen?

180
00:18:46,835 --> 00:18:48,878
Orain, Hori eta Seung.

181
00:18:48,962 --> 00:18:52,382
Jarri biak alerta-egoeran.
Oliver zelatatzea nahi dut.

182
00:18:52,465 --> 00:18:56,010
Norekin hitz egiten duen,
eta nora doan jakin nahi dut.

183
00:18:56,094 --> 00:18:57,804
Ez dut hanka sartu nahi.

184
00:18:59,556 --> 00:19:00,598
Ulertuta.

185
00:19:09,649 --> 00:19:10,859
Senataria.

186
00:19:10,942 --> 00:19:12,819
Arrazoi zenuen. Sator bat dugu.

187
00:19:13,319 --> 00:19:16,614
Vicky Linwood,
nire segurtasun-taldeko burua.

188
00:19:17,490 --> 00:19:20,118
Kaltea neurtzen ari gara orain.

189
00:19:20,201 --> 00:19:22,745
Nola zabiltza Junoren aurkako frogarekin?

190
00:19:23,663 --> 00:19:25,665
Ez da froga bat, lekuko bat da.

191
00:19:26,374 --> 00:19:28,293
Berehala igorriko dizugu.

192
00:19:30,795 --> 00:19:32,005
Ez da nahikoa.

193
00:19:32,547 --> 00:19:33,673
Zer ez da nahikoa?

194
00:19:33,756 --> 00:19:36,926
Oliver konbentzitzea
Juno bera zelatatzen ari dela.

195
00:19:37,010 --> 00:19:38,970
Ez da nahikoa taldez alda dadin.

196
00:19:39,596 --> 00:19:41,264
Zer proposatzen duzu?

197
00:19:42,557 --> 00:19:44,058
Oliver koldar hutsa da.

198
00:19:44,517 --> 00:19:46,477
Horregatik dago bulegoan.

199
00:19:46,561 --> 00:19:47,687
Hiltzeko beldur da.

200
00:19:48,646 --> 00:19:52,567
Junok hil nahi duela sinetsaraziz gero,
Dawsonengana joko du.

201
00:19:52,650 --> 00:19:55,570
Bere amak hil nahi duela
sinetsarazi nahi diozu?

202
00:19:56,613 --> 00:19:58,990
Hori lortu nahi baduzu, hala egin behar.

203
00:20:43,451 --> 00:20:44,702
Oliverren berririk?

204
00:20:44,786 --> 00:20:48,164
Ez. Halere, segurtasun-taldea
ados dago enkarguarekin,

205
00:20:48,247 --> 00:20:50,375
eta aurkitzen dutena esango digute.

206
00:20:50,458 --> 00:20:52,627
-Eta David?
-Hau orain etorri da.

207
00:20:58,883 --> 00:21:02,261
Seongsuko biltegi bateko
kanpoko kamera bateko irudiak.

208
00:21:05,098 --> 00:21:06,391
Seulen dago?

209
00:21:08,017 --> 00:21:09,519
Bidali Gun haren atzetik.

210
00:21:11,729 --> 00:21:14,065
Jakin nahi dut zer egin zion semeari.

211
00:21:38,631 --> 00:21:41,342
JUNO SUNTSITZAILEA

212
00:21:41,426 --> 00:21:42,760
Zer nahi duzu?

213
00:21:42,844 --> 00:21:43,761
Esnatu zaitut?

214
00:21:43,845 --> 00:21:45,930
Goizeko seiak dira. Zer nahi duzu?

215
00:21:46,014 --> 00:21:48,099
Oliver da. Mintzatu zara berarekin?

216
00:21:51,728 --> 00:21:53,062
Duela bi astetik ez.

217
00:21:53,146 --> 00:21:55,106
Zergatik? Arazoren bat al du?

218
00:21:55,189 --> 00:21:56,524
Beti hori galdetzen.

219
00:21:56,607 --> 00:21:58,067
Ezagutzen dut zure lana.

220
00:21:58,151 --> 00:22:01,154
Banku batean lan egiten duzu.
Izan apalagoa.

221
00:22:01,237 --> 00:22:03,573
Nire lanbidean ez dute inor hiltzen.

222
00:22:04,282 --> 00:22:05,992
Eskerrak Ollie onik dagoen.

223
00:22:07,410 --> 00:22:09,162
-Ezta?
-Bai.

224
00:22:11,622 --> 00:22:13,583
Presio asko jasan behar du.

225
00:22:13,666 --> 00:22:17,336
Ez dakit zer duen buruan.
Ez dago buruan zer daukan jakiterik.

226
00:22:19,380 --> 00:22:21,382
Zer egiten duzu horrela jokatzean?

227
00:22:21,466 --> 00:22:22,925
Gure harremana...

228
00:22:24,385 --> 00:22:25,595
desberdina da.

229
00:22:25,678 --> 00:22:28,890
Konplikatuxeagoa da zuek bion artean.

230
00:22:28,973 --> 00:22:30,475
Zer dela eta?

231
00:22:30,558 --> 00:22:32,185
Ez da agerikoa?

232
00:22:32,268 --> 00:22:33,728
Zure onespena nahi du.

233
00:22:34,312 --> 00:22:35,855
Irrikan dago.

234
00:22:35,938 --> 00:22:38,066
Barru-barruan, beldur da

235
00:22:38,149 --> 00:22:39,817
maite ez ote duzun...

236
00:22:41,027 --> 00:22:42,487
nahikoa ez ote den edo...

237
00:22:42,570 --> 00:22:45,823
nahikoa gogorra eta ankerra.

238
00:22:47,158 --> 00:22:49,535
Eta nik horrela sentiarazten dut?

239
00:22:49,619 --> 00:22:53,081
Uste dut bizitza osoan
sentiarazi duzula horrela.

240
00:23:02,757 --> 00:23:05,384
Zer da hau? Lagun baten pisua?

241
00:23:06,052 --> 00:23:07,887
Aspaldi sojua saltzen nion bat.

242
00:23:07,970 --> 00:23:11,057
Herrialdetik kanpo dago.
Ez dio axola izango.

243
00:23:11,140 --> 00:23:13,226
Orduan konbinazioa eman dizu?

244
00:23:14,435 --> 00:23:15,645
Horrelako zerbait.

245
00:23:35,164 --> 00:23:36,749
Sartu. Itxi ateak.

246
00:23:57,854 --> 00:23:58,938
Eta?

247
00:23:59,939 --> 00:24:01,440
Zer egin nahi duzu orain?

248
00:24:03,568 --> 00:24:04,527
Sukaldaritza.

249
00:24:16,914 --> 00:24:19,876
Galdutako eskola-proiektuak
berreskuratu nahi?

250
00:24:19,959 --> 00:24:22,295
Horixe. Eta azterketa bat egongo da.

251
00:24:31,679 --> 00:24:32,680
Aizu.

252
00:24:34,473 --> 00:24:36,434
Junok min egingo dio Oliverri?

253
00:24:36,517 --> 00:24:37,602
Ez dakit.

254
00:24:40,730 --> 00:24:43,649
Inoiz ez du topatu
ezin zeharkatu duen lerrorik.

255
00:24:43,733 --> 00:24:45,985
Hori da harengan miresten dudana.

256
00:24:47,028 --> 00:24:48,905
Eta hala iritsi da hain urrun.

257
00:24:52,200 --> 00:24:54,452
Beti ez da horrelakoa izan.

258
00:24:56,120 --> 00:24:58,873
Errukia alde batera uzten hasi zen.

259
00:24:58,956 --> 00:25:00,875
Bide hori hartzen duzunean...

260
00:25:01,459 --> 00:25:02,835
Zaila da itzultzea.

261
00:25:02,919 --> 00:25:04,754
Horregatik itzuli naiz.

262
00:25:07,798 --> 00:25:10,218
Ezin duzu bizitza hau izan, Rebecca.

263
00:25:10,301 --> 00:25:13,804
Zu hondatzen hasten da,
eta zeure burua galtzen bukatzen duzu.

264
00:25:17,308 --> 00:25:18,309
Junok bezala.

265
00:25:21,270 --> 00:25:22,188
Zuk bezala?

266
00:25:24,273 --> 00:25:25,399
Bai.

267
00:25:26,609 --> 00:25:27,735
Denbora batez.

268
00:25:30,947 --> 00:25:32,448
Nola konpondu zenuen?

269
00:25:34,116 --> 00:25:35,785
Bizitza horri uko egin nion.

270
00:25:36,953 --> 00:25:39,997
Mintzen ninduena saihesteari utzi nion,

271
00:25:40,081 --> 00:25:42,959
eta nire familia
zaurgarria zela pentsatzeari.

272
00:25:44,293 --> 00:25:45,211
Begira,

273
00:25:45,878 --> 00:25:47,755
ez dakit zer gertatuko zaigun.

274
00:25:48,089 --> 00:25:49,840
Ez dakit funtzionatuko duen.

275
00:25:50,424 --> 00:25:51,509
Baina badakit...

276
00:25:54,387 --> 00:25:55,596
saiatu behar dugula.

277
00:26:07,566 --> 00:26:09,694
Kaixo. Dena ondo?

278
00:26:09,777 --> 00:26:12,905
Bai. Hemen guztiok onik gara.

279
00:26:12,989 --> 00:26:14,740
Ondo.

280
00:26:15,366 --> 00:26:17,243
Orain okupatuta nago.

281
00:26:17,326 --> 00:26:19,036
Deituko dizut geroago?

282
00:26:19,120 --> 00:26:21,372
Minhee lotara doa. Esaiozu gabon.

283
00:26:21,455 --> 00:26:22,456
Ondo da.

284
00:26:23,249 --> 00:26:25,751
-Minhee, aita da.
-Aita!

285
00:26:25,835 --> 00:26:27,420
Gure printzesa txikia.

286
00:26:28,546 --> 00:26:30,881
Gustura aitona-amonekin?

287
00:26:30,965 --> 00:26:32,508
Nahiko ondo.

288
00:26:33,092 --> 00:26:35,594
Telebista asko ikusten ari naiz.

289
00:26:37,513 --> 00:26:40,391
Baina nire etxera itzuli nahi dut.

290
00:26:41,267 --> 00:26:43,352
Badakit. Nik ere bai.

291
00:26:43,436 --> 00:26:46,939
Non zaude, appa? Noiz itzuliko zara?

292
00:26:47,023 --> 00:26:49,191
Aurki. Zure falta sumatzen dut.

293
00:26:49,275 --> 00:26:50,985
Nik ere sumatzen dut.

294
00:26:52,862 --> 00:26:56,699
Berandu da. Lotarako ordua da.
Esan amari telefonoa hartzeko.

295
00:26:56,782 --> 00:26:59,118
Aizu. Maite zaitut.

296
00:27:14,050 --> 00:27:15,718
Bart ez du lorik egin.

297
00:27:16,385 --> 00:27:18,137
Nire gelara etorri zen.

298
00:27:18,721 --> 00:27:20,931
Bost edo sei aldiz etorri ondoren,

299
00:27:21,015 --> 00:27:22,850
nirekin geratzen utzi nion.

300
00:27:24,310 --> 00:27:25,770
Zer moduz zu eta Rebecca?

301
00:27:25,853 --> 00:27:27,730
Gauez ondo egiten du lo?

302
00:27:29,899 --> 00:27:30,900
Ondo gaude.

303
00:27:31,776 --> 00:27:34,528
Gauzak mugitzen hasi dira.
Gauzak ondo badoaz,

304
00:27:34,612 --> 00:27:37,490
bi egun barru bilduko gara zuekin.

305
00:27:37,573 --> 00:27:40,743
Eta noiztik egiten du
bizitzak bat asmoekin?

306
00:27:42,995 --> 00:27:44,663
Milesker ulertzeagatik.

307
00:27:54,590 --> 00:27:56,008
Zer moduz benetako familia?

308
00:27:56,801 --> 00:27:58,552
Zu ere benetako familia zara.

309
00:28:01,680 --> 00:28:04,308
Badirudi bukatu duzula dibertsioarekin...

310
00:28:06,936 --> 00:28:07,978
ni gabe.

311
00:29:03,200 --> 00:29:04,660
Zein da zure kokapena?

312
00:29:04,743 --> 00:29:06,203
Jomuga jatetxean dago.

313
00:29:06,287 --> 00:29:08,038
Kotxean. Berriz etxerantz.

314
00:29:08,122 --> 00:29:10,249
Bidean. Jomuga zuganantz doa.

315
00:30:02,009 --> 00:30:02,843
Ama.

316
00:30:04,470 --> 00:30:05,554
Beldurtu egin nauzu.

317
00:30:08,474 --> 00:30:10,351
Zer egiten duzu hemen?

318
00:30:11,519 --> 00:30:13,812
Ezin naiz etorri semea bisitatzera?

319
00:30:16,440 --> 00:30:17,566
Nola sartu zara?

320
00:30:19,193 --> 00:30:20,903
Enpresaren pisua da.

321
00:30:25,032 --> 00:30:28,452
Ezer nahi duzu? Terik edo kaferik?

322
00:30:28,994 --> 00:30:30,371
Ondo nago. Milesker.

323
00:30:35,292 --> 00:30:36,377
Zer da hori?

324
00:30:36,919 --> 00:30:39,755
Opari bat. Ez al duzu zabalduko?

325
00:30:55,813 --> 00:30:57,147
Sentitu arintasuna.

326
00:30:59,775 --> 00:31:02,611
Ederra da. Milesker.

327
00:31:04,655 --> 00:31:07,783
Hartu opari gisa
Korean igarotako denboragatik.

328
00:31:08,450 --> 00:31:10,286
Badirudi banoala hemendik.

329
00:31:11,662 --> 00:31:14,081
Hala da. Gaur gauean etxera zoaz.

330
00:31:14,164 --> 00:31:14,999
Zer?

331
00:31:15,082 --> 00:31:17,585
Caddis ez da zuretzako leku egokia.

332
00:31:17,668 --> 00:31:20,546
Zergatik? Duela astebete
Caddisen ondo nengoen.

333
00:31:20,629 --> 00:31:21,630
Oliver.

334
00:31:21,714 --> 00:31:24,633
Gorriak ikusi ditut zugatik.
Zergatik orain hau?

335
00:31:24,717 --> 00:31:28,095
Zure hobe beharrez da.
Errazagoa izan dadin.

336
00:31:29,263 --> 00:31:30,806
Zure aitari deitu diot.

337
00:31:32,224 --> 00:31:34,852
Uste dugu egokia dela
harentzat lan egitea.

338
00:31:34,935 --> 00:31:36,854
Zer? Banketxe batean?

339
00:31:38,147 --> 00:31:40,149
Zurekin lan egitea gustatuko zaio.

340
00:31:40,232 --> 00:31:42,109
Harroegia nintzen onartzeko.

341
00:31:42,192 --> 00:31:43,902
Ez dut aitarekin lan egingo.

342
00:31:43,986 --> 00:31:45,904
Ez du zertan betiko izan.

343
00:31:46,947 --> 00:31:48,824
Baina orain onena da zuretzat.

344
00:31:49,408 --> 00:31:50,492
Bai.

345
00:31:51,118 --> 00:31:53,495
Jakina, hau guztia nigatik da.

346
00:31:53,579 --> 00:31:56,206
Ez da zure seme hau
begi-bistatik kentzeko.

347
00:31:59,960 --> 00:32:01,795
Ez noa Londresera.

348
00:32:04,506 --> 00:32:05,633
Bai, bazoaz.

349
00:32:06,425 --> 00:32:07,843
Juno, mesedez.

350
00:32:07,926 --> 00:32:09,637
Ez duzu diodana ulertzen.

351
00:32:10,721 --> 00:32:12,014
Hemen geratzera,

352
00:32:13,098 --> 00:32:15,142
ezin dizut segurtasuna bermatu.

353
00:32:19,647 --> 00:32:21,023
Bildu ahal duzuna,

354
00:32:22,024 --> 00:32:24,777
eta bihar bidaliko dut gainerako guztia.

355
00:32:25,736 --> 00:32:27,404
Zure hegaldia 22:00etan da.

356
00:32:40,292 --> 00:32:41,835
Pikutara.

357
00:32:50,052 --> 00:32:51,804
Ez utzi alde egiten.

358
00:33:02,648 --> 00:33:04,983
Oliverrek Juno utzi du. Izututa dirudi.

359
00:33:05,067 --> 00:33:06,527
Behar dugun tokian dugu.

360
00:33:06,610 --> 00:33:08,487
Segurtasun-taldea atzean dauka.

361
00:33:09,029 --> 00:33:09,988
Bukatu dut.

362
00:33:46,316 --> 00:33:47,609
Hegoalderantz doa.

363
00:33:48,318 --> 00:33:49,737
Haren atzean nago.

364
00:34:28,400 --> 00:34:29,526
Mugitu kokalekura.

365
00:34:29,610 --> 00:34:30,861
Itxi bidea.

366
00:34:30,944 --> 00:34:31,987
Ulertuta.

367
00:34:45,959 --> 00:34:47,252
Kokalekuan.

368
00:34:47,336 --> 00:34:49,046
Ondo, aurrera.

369
00:34:49,505 --> 00:34:51,340
Ikustean, ihes egingo du.

370
00:35:12,110 --> 00:35:12,945
Tira.

371
00:35:34,424 --> 00:35:35,634
Behartu eskuinera.

372
00:35:35,717 --> 00:35:38,804
Hiru, bi, bat, orain!

373
00:36:39,698 --> 00:36:42,618
Harrapa ezak hori!

374
00:37:01,595 --> 00:37:03,013
Ondo. Gelditu hemen.

375
00:37:06,350 --> 00:37:07,976
Elektronika itzaliko dut.

376
00:37:22,532 --> 00:37:24,159
Zer arraio?

377
00:37:29,748 --> 00:37:32,084
Joder! Segi!

378
00:37:35,587 --> 00:37:36,672
Nire txanda da.

379
00:37:52,938 --> 00:37:53,897
Kaka.

380
00:38:44,531 --> 00:38:45,574
Oliver...

381
00:38:46,033 --> 00:38:46,992
pozten naiz.

382
00:38:47,701 --> 00:38:48,618
Bai.

383
00:38:50,537 --> 00:38:52,581
Ondo egin duzu niri deituta.

384
00:38:54,249 --> 00:38:55,083
Zer...

385
00:38:55,834 --> 00:38:58,795
-Zer egin behar dut?
-Nirekin batera lan egin.

386
00:38:59,379 --> 00:39:01,757
24 orduko babesa eskainiko dizut.

387
00:39:02,507 --> 00:39:03,675
"Zurekin lan egin"?

388
00:39:06,094 --> 00:39:08,597
Nire ama saltzea nahi duzu.

389
00:39:08,680 --> 00:39:10,807
Dakizun guztia esatea nahi dut.

390
00:39:11,349 --> 00:39:12,726
Karpovi buruz.

391
00:39:13,226 --> 00:39:14,478
Jae-Hun Leeri buruz

392
00:39:14,561 --> 00:39:17,314
eta Caddisek errusiarrekin dituen tratuez.

393
00:39:23,153 --> 00:39:25,030
Immunitate osoa nahi dut.

394
00:39:25,113 --> 00:39:28,116
Jakina. Joan gaitezen hemendik.

395
00:39:53,558 --> 00:39:55,519
Oliverrek amore eman du.

396
00:39:55,894 --> 00:39:57,604
Esaten duena egia bada,

397
00:39:57,687 --> 00:40:00,774
Juno eta Caddis auzitara eramango ditugu.

398
00:40:02,943 --> 00:40:04,194
Pozgarria da.

399
00:40:05,403 --> 00:40:08,782
Oliverrek bazuen
zer esanik Rebeccari buruz,

400
00:40:08,865 --> 00:40:10,826
Caddisekin zituen ekintzei buruz.

401
00:40:16,081 --> 00:40:17,582
Gogoan duzu gure tratua?

402
00:40:19,084 --> 00:40:20,877
Bai, gogoan dut.

403
00:40:20,961 --> 00:40:21,962
Ederki.

404
00:40:28,635 --> 00:40:29,928
Zer gertatzen da?

405
00:40:32,013 --> 00:40:33,890
Oliverrek amore eman du.

406
00:40:35,475 --> 00:40:36,476
Azpisuge hori.

407
00:40:36,935 --> 00:40:38,478
Junorenak egin du.

408
00:40:39,104 --> 00:40:40,480
Kartzelara joango da?

409
00:40:40,564 --> 00:40:42,232
Ez dakit.

410
00:40:42,315 --> 00:40:44,901
Baina haren boterearen zabala amaitu da.

411
00:40:45,861 --> 00:40:50,115
Ihes egiteari utzi,
eta azkenean elkarrekin egongo gara.

412
00:40:50,198 --> 00:40:51,533
Familia baten moduan.

413
00:40:53,660 --> 00:40:54,703
Ospatu dezagun.

414
00:40:58,331 --> 00:40:59,875
Hau eskuz egin nuen.

415
00:41:01,459 --> 00:41:03,753
Ez nauzu berriro drogatuko, ezta?

416
00:41:05,589 --> 00:41:06,590
Bota zuk.

417
00:41:08,800 --> 00:41:10,302
-Tradizioa da.
-Zer da?

418
00:41:10,802 --> 00:41:13,471
Nagusiei zerbitzatzea
begirunea erakusteko.

419
00:41:28,236 --> 00:41:31,114
Dawsonekin bakezkoak egin ditugunez,

420
00:41:33,575 --> 00:41:36,161
Estatu Batuetara itzuli nahi duzu?

421
00:41:38,163 --> 00:41:39,497
Zuk hori nahi duzu?

422
00:41:40,165 --> 00:41:41,249
Ez dakit.

423
00:41:41,333 --> 00:41:42,626
Ondo legoke.

424
00:41:43,919 --> 00:41:45,545
Eunju ados legoke?

425
00:41:48,089 --> 00:41:49,883
Elkarrekin erabakiko dugu.

426
00:41:49,966 --> 00:41:51,760
Demagun elkarrekin gaudela.

427
00:41:53,887 --> 00:41:55,138
Zer egin behar dut?

428
00:41:55,222 --> 00:41:56,765
Nahi duzuna egin dezakezu.

429
00:41:57,515 --> 00:41:59,142
Unibertsitatera joan.

430
00:41:59,226 --> 00:42:00,435
Lanean hasi.

431
00:42:00,518 --> 00:42:02,145
Aita, badut lan bat.

432
00:42:03,271 --> 00:42:04,356
Rebecca.

433
00:42:05,357 --> 00:42:07,317
Egiten dakidan bakarra da.

434
00:42:07,943 --> 00:42:09,402
Ona naiz horretan.

435
00:42:10,445 --> 00:42:11,404
Gustuko dut.

436
00:42:11,488 --> 00:42:13,865
Ez. Junok prestatu zintuen horretarako.

437
00:42:13,949 --> 00:42:16,743
-Bere arma pertsonala bihurtu zintuen.
-Aita.

438
00:42:16,826 --> 00:42:20,497
-Hori baino gehiago zara.
-Neuk jo nuen Junorengana.

439
00:42:20,580 --> 00:42:21,414
Ez.

440
00:42:22,082 --> 00:42:23,291
Manipulatu zintuen.

441
00:42:23,375 --> 00:42:25,585
Ez ninduen honetara behartu.

442
00:42:27,212 --> 00:42:28,880
Baina hil duzun jendea...

443
00:42:28,964 --> 00:42:30,215
Jendea hil egiten da.

444
00:42:31,967 --> 00:42:33,093
Ama hil zen.

445
00:42:34,761 --> 00:42:35,804
Zu hil zinen.

446
00:42:47,190 --> 00:42:49,109
Aita, ez dakit zer egin.

447
00:42:51,444 --> 00:42:52,696
Galduta nago.

448
00:42:52,779 --> 00:42:53,697
Aizu...

449
00:43:00,537 --> 00:43:01,871
Garai ditzakegu?

450
00:43:01,955 --> 00:43:04,082
Ez. Asko dira. Mugitu beharra dugu.

451
00:43:05,792 --> 00:43:08,545
Zoaz zu aurrena.
Ibai ondoan elkartuko gara.

452
00:43:09,254 --> 00:43:10,380
Segi! Orain!

453
00:45:06,413 --> 00:45:07,247
Aita!

454
00:46:32,832 --> 00:46:34,834
Azpitituluak: Josu Barambones

455
00:46:34,918 --> 00:46:36,920
Ikuskatzailea:
Ilargi G.
ones

