1
00:00:12,880 --> 00:00:14,120
Aro baten amaiera da.

2
00:00:14,200 --> 00:00:17,360
Hogeita bost urte horiek
ziztu bizian igaro dira,

3
00:00:17,440 --> 00:00:22,080
eta orain, beno, ia ez dut joan nahi.

4
00:00:23,240 --> 00:00:24,520
Olivia.

5
00:00:24,600 --> 00:00:27,240
Ez zen lana bezala…

6
00:00:27,320 --> 00:00:29,240
Dena zen.

7
00:00:29,800 --> 00:00:31,000
Den-dena.

8
00:00:31,560 --> 00:00:33,840
Baina hau ospakizuna da.

9
00:00:33,920 --> 00:00:35,240
- Hori da.
- Bai.

10
00:00:35,320 --> 00:00:38,120
Zure ospakizuna. Eser zaitezke.

11
00:00:38,800 --> 00:00:41,360
Denbora bitxia da, ezta?

12
00:00:41,440 --> 00:00:45,520
Egunen batean, mediku-harreragile gisa
hasten zara lanean,

13
00:00:45,600 --> 00:00:48,440
eta gero, hurrengoan,
zure planak hausten dira.

14
00:00:48,520 --> 00:00:51,520
Zure karrera…
Zure karrera goiz amaitzen da…

15
00:00:51,600 --> 00:00:52,560
Poltsikoak ditu.

16
00:00:53,720 --> 00:00:55,280
- Beno…
- Bost axola.

17
00:00:55,360 --> 00:00:57,320
Kolona garbi diezazukete,

18
00:00:57,400 --> 00:01:01,640
edo egunero
450 000 pausu puta egin ditzakezu,

19
00:01:01,720 --> 00:01:04,840
edo zure bulba
terapeutaren aurrean biluz dezakezu,

20
00:01:04,920 --> 00:01:06,480
eta ez du garrantzirik.

21
00:01:06,560 --> 00:01:10,160
Bizitzan berma dezakegun
gauza bakarra baita…

22
00:01:13,000 --> 00:01:14,520
heriotza. Ezta?

23
00:01:15,040 --> 00:01:17,120
Baina zorionak erretiroagatik, ama.

24
00:01:17,800 --> 00:01:20,160
- Ostia.
- Olivia, ikaragarria izan da.

25
00:01:20,240 --> 00:01:22,160
- Ez horregatik.
- Eseri, eroa.

26
00:01:22,240 --> 00:01:24,760
- Zu eseri.
- Eserita nago, ergela.

27
00:01:24,840 --> 00:01:27,480
- Lorraineri.
- Horixe. Lorraineri.

28
00:01:27,560 --> 00:01:28,520
Lorraineri.

29
00:01:29,840 --> 00:01:31,560
- Txin-txin.
- Zoaz pikutara.

30
00:01:32,560 --> 00:01:33,560
Osasunari.

31
00:01:41,000 --> 00:01:42,280
ZORIONAK ERRETIROAGATIK!

32
00:01:45,800 --> 00:01:47,880
- Beste bat har dezaket?
- Noski.

33
00:01:48,600 --> 00:01:51,120
Lorrainek esan dit ezkonduko zarela.

34
00:01:51,200 --> 00:01:53,080
Zer moduz antolaketa?

35
00:01:53,760 --> 00:01:58,280
Herpesa bitan izan dut, beraz, ondo, bai.

36
00:01:58,360 --> 00:01:59,960
Eta nor da zorioneko neska?

37
00:02:00,600 --> 00:02:03,920
Ni naiz. Gizona. Homosexualak garelako.

38
00:02:05,080 --> 00:02:07,000
Nire gaixo gogokoenak bezala.

39
00:02:07,520 --> 00:02:10,800
Beti izaten dituzte
lesio sexualik harrigarrienak.

40
00:02:10,880 --> 00:02:14,800
Gaixo bat etorri zen
sartu zuelako oso gauza lodi…

41
00:02:14,880 --> 00:02:16,680
Gorde hori. Betirako.

42
00:02:18,360 --> 00:02:21,040
Laster joan behar dugu.
Bihar cateringa dugu.

43
00:02:22,760 --> 00:02:25,760
Ez… ezin dut. Bezeroak segidan ditut.

44
00:02:26,640 --> 00:02:28,480
Gazi beti ahazten zaio.

45
00:02:28,560 --> 00:02:32,000
Elkar ezagutu genuen
nire alokairuetako bat eskatu zuenean.

46
00:02:32,080 --> 00:02:35,160
Eskaera ikusi bazenute.
Erdia bete gabe zegoen.

47
00:02:35,720 --> 00:02:38,960
Baina ustela naiz, ipurdi polita zuen,
berehala baimendu nuen.

48
00:02:39,560 --> 00:02:41,000
Hori bai interesgarria.

49
00:02:41,600 --> 00:02:45,880
- Barkatu, aspertzen zaitugu?
- Ez, istorio polit-polita da.

50
00:02:48,280 --> 00:02:49,720
Ostia. Barkatu.

51
00:02:52,360 --> 00:02:53,320
Jesus.

52
00:02:54,440 --> 00:02:55,400
Ostia.

53
00:02:56,880 --> 00:02:58,000
Alajainkoa.

54
00:03:01,760 --> 00:03:05,880
Livvie, zergatik egiten diozu
hori zeure buruari?

55
00:03:05,960 --> 00:03:08,120
Aurrerapen bikaina egiten ari zinen.

56
00:03:08,200 --> 00:03:10,800
Ezin dituzu bi haur bikainak izan.
Zekena da.

57
00:03:10,880 --> 00:03:14,760
Begira, badakit dena
nahiko nahasita dagoela,

58
00:03:14,840 --> 00:03:18,000
baina osasuntsu jarraitzeak
lagunduko dizu.

59
00:03:18,840 --> 00:03:20,840
Livvie.

60
00:03:21,360 --> 00:03:23,080
Zer ostia da hori?

61
00:03:24,240 --> 00:03:26,240
Valerie, aupa. Kaixo, aupa.

62
00:03:26,320 --> 00:03:28,440
Liv, hitz egin behar dugu.

63
00:03:28,520 --> 00:03:29,360
Bai.

64
00:03:29,960 --> 00:03:32,200
- Oraindik haserre zaude, ezta?
- Oso.

65
00:03:32,280 --> 00:03:34,520
Tori, hartu. Zoaz. Ospa.

66
00:03:34,600 --> 00:03:37,840
- Zer…
- Camilleren artikulua irakurri dut.

67
00:03:37,920 --> 00:03:42,320
Bai, ez kezkatu horretaz.
Desastre puta izan da.

68
00:03:42,400 --> 00:03:45,320
Zure bizitzako erabakirik onena izan da.

69
00:03:45,920 --> 00:03:47,240
Itxaron, nola?

70
00:03:47,320 --> 00:03:50,080
Denok ari dira
zure artikuluaz hizketan, zutaz.

71
00:03:50,160 --> 00:03:53,720
Zein barregarria zaren,
zein ausarta, zein erreala.

72
00:03:54,320 --> 00:03:55,640
Lortu duzu, Liv.

73
00:03:57,360 --> 00:03:59,000
Benetan? Primeran.

74
00:03:59,080 --> 00:04:02,040
Produktoreen zalantzak desagertu dira.

75
00:04:02,120 --> 00:04:06,320
Saioko hirugarren epailea zu izatea
beren ideia balitz bezala ari dira.

76
00:04:06,400 --> 00:04:07,560
Asteartean etor zaitezke?

77
00:04:08,160 --> 00:04:10,360
Astearte honetan?

78
00:04:10,440 --> 00:04:13,400
Bai. Sortze-bilerari buruz
jakin behar duzu,

79
00:04:13,480 --> 00:04:15,120
informazioa bidaliko dizut.

80
00:04:15,200 --> 00:04:17,800
Buruz ikasi behar duzu bilera baino lehen.

81
00:04:19,440 --> 00:04:23,000
Ondo legoke Australiatik
konektatuko banu bilera horretarako?

82
00:04:23,080 --> 00:04:24,400
Zergatik zaude han?

83
00:04:24,480 --> 00:04:27,080
Zatoz hona, bizkor.

84
00:04:27,160 --> 00:04:29,720
Familiako gauza batzuk
konpondu behar ditut,

85
00:04:29,800 --> 00:04:33,160
baina estreinaldirako
han egongo naiz, hitzematen dizut.

86
00:04:35,240 --> 00:04:36,360
ESTATU BATUAK

87
00:04:41,560 --> 00:04:43,600
Zer ostia?

88
00:04:44,200 --> 00:04:46,880
- Pixa dut mokasinean.
- Barkatu. Presa dut.

89
00:04:46,960 --> 00:04:49,960
- New Yorkera itzuli behar dut.
- Gizonen komuna da.

90
00:04:50,040 --> 00:04:52,680
Generoa kontzeptu
binario zaharkitua da, ezta?

91
00:04:52,760 --> 00:04:55,080
Zenbat daramazu hemen zain?

92
00:04:55,160 --> 00:04:58,320
Beno, nahikoa. Gauza batzuk ikusi ditut,

93
00:04:58,400 --> 00:05:00,800
eta entzun… Eta kaka asko usaindu dut.

94
00:05:00,880 --> 00:05:02,680
- Beno…
- Segurtasunari deituko diot.

95
00:05:02,760 --> 00:05:06,240
Ez, itxaron. Chad,
beste mediku bat egokitu behar didazu.

96
00:05:06,320 --> 00:05:08,360
- Ezin dut Singh medikuarengana jo.
- Zer ba?

97
00:05:08,440 --> 00:05:12,280
Nahi gabe, aurpegian hartu zuen kolpea

98
00:05:12,880 --> 00:05:13,800
nire buruaren aurka.

99
00:05:14,840 --> 00:05:16,680
- Segurtasunari deituko diot.
- Ez.

100
00:05:16,760 --> 00:05:18,560
Aizu, entzun, Chad,

101
00:05:19,360 --> 00:05:23,720
nire karrerarako
aukera erabakigarria eman didate,

102
00:05:23,800 --> 00:05:27,520
bizitzan behin izaten duzun lana,
eta oso gertu nago.

103
00:05:27,600 --> 00:05:28,800
Zergatik axola zait?

104
00:05:29,920 --> 00:05:31,920
Gogoan duzu ume txikia zinenean?

105
00:05:32,640 --> 00:05:37,240
Eta ametsa zenuen
handia eta boteretsua den

106
00:05:38,200 --> 00:05:39,760
kontsuletxe mutila izatea?

107
00:05:40,640 --> 00:05:41,680
Egia esan, nik…

108
00:05:43,320 --> 00:05:45,800
Boxeolari profesionala izatea nuen ametsa.

109
00:05:46,480 --> 00:05:50,000
Frankie Jipoitzailea. Abesti bat nuen.

110
00:05:50,080 --> 00:05:53,120
Frankie Jipoitzailea,
Frankie Jipoitzailea.

111
00:05:53,200 --> 00:05:57,160
Ospa nire aurretik eta nire etxetik,
Frankie Jipoitzailea naiz.

112
00:05:57,240 --> 00:05:58,080
Hori da.

113
00:05:58,160 --> 00:06:00,960
Eta oraindik lor dezakezu.

114
00:06:01,040 --> 00:06:04,000
Eta zure ametsetako lana
lortzen lagunduz gero,

115
00:06:04,080 --> 00:06:06,240
bazterrak astinduko nituzke…

116
00:06:06,320 --> 00:06:09,560
- Alajainkoa.
- Barkatu.

117
00:06:09,640 --> 00:06:10,480
Chad,

118
00:06:12,080 --> 00:06:14,160
ametsen garrantzia ulertzen duzu,

119
00:06:14,240 --> 00:06:16,880
eta nire ametsa zure esku dago,

120
00:06:16,960 --> 00:06:20,480
beraz, mesedez,
egoki iezadazu beste mediku bat.

121
00:06:23,240 --> 00:06:24,640
Ez da dirudiena.

122
00:06:24,720 --> 00:06:26,920
Ez, okerrago da.

123
00:06:27,480 --> 00:06:29,680
- Deitu segurtasunari.
- Zer?

124
00:06:33,160 --> 00:06:34,960
Taillak txikiagoak dira.

125
00:06:35,560 --> 00:06:38,680
- Joan behar dugu?
- Gazen ezkontza da, ez Livena.

126
00:06:38,760 --> 00:06:40,040
Gazen laguna naiz oraindik.

127
00:06:40,120 --> 00:06:43,160
- Traje zaharrak ez du balio?
- Ez, ikaragarria da.

128
00:06:44,240 --> 00:06:45,680
Hau probatu nahi?

129
00:06:47,680 --> 00:06:50,960
- Benetan?
- Lehen arropa modernoa janzten zenuen.

130
00:06:52,000 --> 00:06:53,760
Gauza dibertigarriak egiten genituen.

131
00:07:01,760 --> 00:07:02,720
Ados. Orain?

132
00:07:02,800 --> 00:07:04,600
- Askotan etortzen zara?
- Zer?

133
00:07:04,680 --> 00:07:07,600
Edariren bat erosiko dizut?
Martini aurpegia duzu.

134
00:07:07,680 --> 00:07:11,000
- Zertan gabiltza?
- Elkar ezagutu berri bagenu bezala.

135
00:07:12,560 --> 00:07:15,080
Aldageletan? Ez du zentzurik.

136
00:07:15,160 --> 00:07:17,440
- Zer ahoskera da hori?
- Colin Firth.

137
00:07:18,040 --> 00:07:20,360
- Kedar-garbitzaile ahoskera da.
- Ez pentsatu.

138
00:07:21,480 --> 00:07:22,440
Ilea.

139
00:07:23,480 --> 00:07:25,560
- Barkatu.
- Lasai. Erantzi hau.

140
00:07:25,640 --> 00:07:27,760
- Bularretako zaharra daramat.
- Niri bost.

141
00:07:27,840 --> 00:07:29,120
- Ados.
- Eman buelta.

142
00:07:29,200 --> 00:07:30,440
- Zer dira…
- Itxaron…

143
00:07:30,520 --> 00:07:32,480
- Erantzi prakak.
- Ados.

144
00:07:32,560 --> 00:07:34,840
- Biok erantziko ditugu prakak.
- Bai.

145
00:07:34,920 --> 00:07:36,400
- Eman buelta.
- Ados.

146
00:07:36,480 --> 00:07:37,760
Ongi ba.

147
00:07:38,640 --> 00:07:39,680
Jainko maitea.

148
00:07:40,760 --> 00:07:41,800
Nazkagarria da.

149
00:07:42,480 --> 00:07:43,840
Barkatu, ez dugu pentsatu.

150
00:07:43,920 --> 00:07:46,160
Etxean egiten duzuena zuen kontua da.

151
00:07:46,240 --> 00:07:49,920
Ez ditut zuen gustuak kritikatu nahi,
baina osasun kontua da.

152
00:07:50,000 --> 00:07:52,120
Begira, ulertzen dut. Langilea naiz.

153
00:07:52,200 --> 00:07:55,360
Ados. Eta zure lantokira
joango banintz sexua izatera?

154
00:07:57,640 --> 00:07:58,680
Joan gaitezke?

155
00:07:58,760 --> 00:08:00,880
Ez, lagun, exhibizionismoa.

156
00:08:01,360 --> 00:08:03,680
Delitua da. Polizia bidean dago.

157
00:08:11,720 --> 00:08:12,760
Tira, neska.

158
00:08:14,880 --> 00:08:16,360
Do-si-do.

159
00:08:16,440 --> 00:08:17,600
Aupi, lagun.

160
00:08:18,600 --> 00:08:21,000
- Zer demontre?
- Uste baino zailagoa da.

161
00:08:21,080 --> 00:08:24,080
Ados, atzera,
edo urruntze-agindua eskatuko dut.

162
00:08:24,160 --> 00:08:25,320
Ongi ba, ados.

163
00:08:25,400 --> 00:08:28,480
Barkamena eskatu nahi dizut, ados?

164
00:08:29,080 --> 00:08:32,640
Benetan. Barkamena
eskatu nahi dizut kontu honengatik.

165
00:08:32,720 --> 00:08:34,520
Nola dakizu hau egiten dudala?

166
00:08:34,600 --> 00:08:37,520
Nire kazetaritza-abilezia
bikaina erabili dut,

167
00:08:38,040 --> 00:08:40,680
eta Instagramen
kuxkuxeatu dut. Katu politak.

168
00:08:40,760 --> 00:08:41,680
Jainko maitea.

169
00:08:42,920 --> 00:08:46,560
Aizu, behar dudan bakarra da
azterketa medikoa sinatzea,

170
00:08:46,640 --> 00:08:48,960
gero ez dugu berriro elkar ikusi behar.

171
00:08:49,040 --> 00:08:52,000
- Aurkitu beste norbait hori egiteko.
- Ezin dut.

172
00:08:52,080 --> 00:08:54,600
Chadek ez dit beste norbait egokitu nahi.

173
00:08:54,680 --> 00:08:57,480
Ulertzen dut, zu hara zoaz, eta ni hona.

174
00:08:57,560 --> 00:09:00,920
Mesedez, sina ezazu.
Burokrazia baino ez da.

175
00:09:01,000 --> 00:09:03,560
Geldi.

176
00:09:03,640 --> 00:09:06,960
Ezagutu dudan pertsona berekoienetako

177
00:09:07,040 --> 00:09:10,040
eta harroputzenetako bat zara.

178
00:09:10,120 --> 00:09:11,840
Ume egoista zara.

179
00:09:12,640 --> 00:09:14,200
Ez duzu sinatuko?

180
00:09:14,880 --> 00:09:16,960
Do-si-dospa hemendik, ostia.

181
00:09:19,560 --> 00:09:23,560
Goazen aterantz.

182
00:09:23,640 --> 00:09:24,800
Bide osoa.

183
00:09:33,480 --> 00:09:34,320
- Aupa.
- Aupa.

184
00:09:34,400 --> 00:09:36,560
Aupa. Barkatu. Bai…

185
00:09:37,720 --> 00:09:38,960
- Goazen?
- Bai.

186
00:09:39,040 --> 00:09:39,920
Bai.

187
00:09:42,240 --> 00:09:43,160
Kaputxino bat.

188
00:09:45,880 --> 00:09:47,120
Posible da…

189
00:09:47,200 --> 00:09:50,880
Eska ditzaket ahuakate
eta arrautzak, tostadarik gabe, mesedez?

190
00:09:51,520 --> 00:09:52,800
- Mila esker.
- Ongi.

191
00:09:54,240 --> 00:09:55,960
Karbohidratorik ez ezkontza aurretik.

192
00:09:56,560 --> 00:09:59,360
Itxura ederra, triste sentitu,
Sydneyko ezkontza klasikoa.

193
00:10:00,680 --> 00:10:02,320
Txantxetan ari naiz.

194
00:10:03,400 --> 00:10:06,280
Zutaz pozten naiz. Albertek eztia dirudi.

195
00:10:07,680 --> 00:10:08,920
Izen hori du, Albert?

196
00:10:09,000 --> 00:10:11,640
Albert bezala, baina D batekin.

197
00:10:12,840 --> 00:10:15,040
- Alberd?
- Ez…

198
00:10:15,120 --> 00:10:16,720
- Aldert? Alderd?
- Dalbert.

199
00:10:16,800 --> 00:10:18,240
- Dal…
- Alderd? Al…

200
00:10:18,320 --> 00:10:21,480
- Ez, Dalbert.
- Uste dut isuria izaten ari naizela.

201
00:10:21,560 --> 00:10:24,320
Agian bai. Dalbert da. Soilik…

202
00:10:25,600 --> 00:10:26,480
- Ondo.
- Bai.

203
00:10:27,120 --> 00:10:28,680
- Mila esker.
- Mila esker.

204
00:10:30,160 --> 00:10:31,840
- Kaka zaharra.
- Ez.

205
00:10:32,480 --> 00:10:33,880
- Barkatu.
- Ez kezkatu.

206
00:10:40,880 --> 00:10:43,840
Pozten naiz deitzeaz.

207
00:10:43,920 --> 00:10:47,920
Berriak jakin ondoren,
ez nekien nitaz entzun nahi zenuen.

208
00:10:48,440 --> 00:10:49,360
Nik…

209
00:10:50,200 --> 00:10:53,040
Ez nizuke errua botako
gorroto egingo baninduzu.

210
00:10:53,120 --> 00:10:54,240
Gorroto zintudan.

211
00:10:55,400 --> 00:10:58,720
Baina… orain ondo nago. Ondo gaude.

212
00:10:59,880 --> 00:11:00,760
Sentitzen dut.

213
00:11:02,000 --> 00:11:02,920
Hobea merezi zenuen,

214
00:11:03,800 --> 00:11:07,080
eta pozten naiz
hori Dalbertekin aurkitzeaz.

215
00:11:09,680 --> 00:11:12,240
Beraz, ezkontza.

216
00:11:12,840 --> 00:11:14,600
Pozik egongo zara,

217
00:11:14,680 --> 00:11:19,320
ezkontzeko irrikan zeunden
gu elkarrekin egon aurretik.

218
00:11:19,400 --> 00:11:23,400
Beno, bai, baina badakizu,
pertsona zuzenarekin.

219
00:11:24,600 --> 00:11:26,080
Hau da, Dalbert eta biok…

220
00:11:28,120 --> 00:11:31,120
Hurrengo pausu logikoa da.
Konprometitu behar duzu.

221
00:11:32,320 --> 00:11:33,160
Ez dakit.

222
00:11:33,880 --> 00:11:35,840
Zu ezkonduko zara. Zuk esan.

223
00:11:37,520 --> 00:11:38,360
Bai.

224
00:11:40,800 --> 00:11:43,000
Ari ziren… Nola esan?

225
00:11:43,080 --> 00:11:44,200
Aldageletan…

226
00:11:44,280 --> 00:11:46,000
Hau nahi zenuen, ezta?

227
00:11:46,080 --> 00:11:47,960
Aldagelan harrapatuak izatea?

228
00:11:48,040 --> 00:11:50,200
Ama, Archie zaindu beharko duzu.

229
00:11:50,280 --> 00:11:52,920
- Ez, sexuarena.
- Eskerrak eman behar ditut

230
00:11:53,000 --> 00:11:55,200
hilabete askotan
behin sexua hasi duzulako?

231
00:11:55,280 --> 00:11:58,520
Barkatu hainbesteko lana izateagatik.
Ez, Archiek ez du haragirik jaten.

232
00:11:58,600 --> 00:12:01,360
- Zer diozu?
- Kanpaia jotzen ikusi zaitut.

233
00:12:01,440 --> 00:12:02,560
Ez, zu ez, ama.

234
00:12:02,640 --> 00:12:03,960
Entzuten ari gara.

235
00:12:07,200 --> 00:12:10,440
Esaiozu tofu dela.
Ahal dugun bezain pronto joango gara.

236
00:12:11,760 --> 00:12:14,080
- Zer gertatzen zaizu?
- Zuk esan.

237
00:12:14,160 --> 00:12:17,440
Zure lagunak denei
kontatu die ez zintudala zamalkatu.

238
00:12:17,520 --> 00:12:19,800
- Ez dut hori inoiz berriz entzun nahi.
- Berdin.

239
00:12:19,880 --> 00:12:22,000
Baina erraza da gogoratzea.

240
00:12:22,080 --> 00:12:23,160
Irakurri duzu?

241
00:12:23,240 --> 00:12:25,560
Irakurri dut, lankideek irakurri dute.

242
00:12:25,640 --> 00:12:27,920
Denek dakite ezin dudala
emaztea ohean ase.

243
00:12:28,000 --> 00:12:29,640
Denek ez dute irakurri.

244
00:12:29,720 --> 00:12:32,200
The Standardeko artikulua? Irakurri dut.

245
00:12:32,280 --> 00:12:35,120
- Artikulu on-ona.
- Bai, nik ere irakurri dut.

246
00:12:36,920 --> 00:12:39,360
Jainko maitea, zu lagun mina zara.

247
00:12:39,960 --> 00:12:41,440
Orduan zu zara…

248
00:12:41,960 --> 00:12:42,800
Ai ama.

249
00:12:42,880 --> 00:12:45,200
Horregatik zeundeten aldagelan pin-pan.

250
00:12:45,280 --> 00:12:47,080
Ados, zer gertatuko da?

251
00:12:47,160 --> 00:12:49,640
- Espero dugu zerbait ikastea.
- Jakina.

252
00:12:49,720 --> 00:12:52,640
Ongi ba, 1000 dolarreko
isuna ipiniko dizuegulako.

253
00:12:53,600 --> 00:12:55,560
Eta komunitate-zerbitzuak egingo dituzue.

254
00:13:08,040 --> 00:13:10,720
…eta umeak jaisten direla, esan zien,

255
00:13:10,800 --> 00:13:12,520
"Erantzuna hemen dago".

256
00:13:12,600 --> 00:13:14,200
"Kristo da erantzuna".

257
00:13:14,280 --> 00:13:17,240
Ez, mila esker.
Zentzuzko konponbideak behar ditut.

258
00:13:19,200 --> 00:13:21,200
Leku egokira etorri zara.

259
00:13:25,200 --> 00:13:26,680
Zer galdetu nahi duzu?

260
00:13:26,760 --> 00:13:28,640
Herrialdetik irten behar dut,

261
00:13:28,720 --> 00:13:31,160
beraz, mamu bat badago, edo espiritu bat,

262
00:13:31,240 --> 00:13:33,520
lagun diezadaken bikingoa, primeran.

263
00:13:33,600 --> 00:13:35,200
Animalia-espirituei galdetuko diet.

264
00:13:35,960 --> 00:13:37,040
Lehenik eta behin,

265
00:13:37,920 --> 00:13:40,480
ostra. Sekretuak gordetzen dituena.

266
00:13:40,560 --> 00:13:42,360
Altxorrak ezkutatzen ari zara.

267
00:13:42,440 --> 00:13:43,880
Bai, oso sexuala naiz.

268
00:13:44,640 --> 00:13:47,440
Bigarrenik, beltxarga.

269
00:13:48,040 --> 00:13:50,360
Botere elegantea, energia amaigabea,

270
00:13:50,440 --> 00:13:53,040
askoren inbidia, gutxien etsaia.

271
00:13:53,120 --> 00:13:55,920
Ene, erabat zuzena. Eskerrik asko.

272
00:13:56,000 --> 00:13:57,200
Azkenik,

273
00:13:58,800 --> 00:13:59,840
bufaloa.

274
00:14:00,360 --> 00:14:03,760
Errealista, praktikoa,
edozeri aurre egiteko prest.

275
00:14:04,360 --> 00:14:05,360
Zer esan nahi du?

276
00:14:06,080 --> 00:14:07,280
Irakurketa argia da.

277
00:14:07,760 --> 00:14:10,680
Errealista, elegantea, alaia.
Egon behar duzun tokian zaude.

278
00:14:10,760 --> 00:14:11,640
Zer?

279
00:14:12,320 --> 00:14:14,520
Ez. Ez… Nola, hori da guztia?

280
00:14:14,600 --> 00:14:15,480
Bai.

281
00:14:15,560 --> 00:14:17,360
Berrehun dolar eman dizkizut.

282
00:14:17,440 --> 00:14:19,000
Espirituek hitz egin dute.

283
00:14:19,080 --> 00:14:21,000
Umea terapiara eraman behar dut.

284
00:14:21,080 --> 00:14:23,360
Berriz begiratu edo horrelako zerbait.

285
00:14:23,440 --> 00:14:28,360
Ba al dago zerbait, ez dakit,
New Yorkerako hegaldiari buruz?

286
00:14:28,440 --> 00:14:31,200
Edo AEBetako agiri putak
faltsutzeari buruz?

287
00:14:31,280 --> 00:14:34,120
Laguntza bila etorri naiz.
Orientazioa behar dut.

288
00:14:34,200 --> 00:14:35,680
Zuk gehiago behar duzu.

289
00:14:36,200 --> 00:14:37,040
Zer da?

290
00:14:37,120 --> 00:14:39,720
Tea LSD mikrodosiarekin.

291
00:14:39,800 --> 00:14:41,920
Ez naiz etorri zurekin drogatzeko.

292
00:14:42,000 --> 00:14:43,800
Antsietatearekin laguntzen du.

293
00:14:43,880 --> 00:14:46,640
Garuna argitzeko
eta arazoak konpontzeko bikaina da.

294
00:14:47,200 --> 00:14:49,120
Azken bolada honetan hartu dut eta…

295
00:14:50,840 --> 00:14:51,680
Gehiago.

296
00:14:52,880 --> 00:14:54,720
Mikrodosiak dira. Ez duzu gehiago behar.

297
00:14:54,800 --> 00:14:56,640
Arazoekin laguntzen duela diozu.

298
00:14:57,240 --> 00:15:00,440
Bai, beno, 99 arazo ditut,
eta LSD ez da horietako bat.

299
00:15:01,040 --> 00:15:02,040
Bete.

300
00:15:33,120 --> 00:15:34,600
Olivia?

301
00:15:35,800 --> 00:15:36,760
Olivia?

302
00:15:38,320 --> 00:15:39,920
Singh doktorea.

303
00:15:40,440 --> 00:15:42,360
Gertu zaude.

304
00:15:42,880 --> 00:15:45,400
Bide zuzenean zaude.

305
00:15:46,320 --> 00:15:48,160
Ene.

306
00:15:48,240 --> 00:15:51,480
Zaila da zuri begiratzea.

307
00:15:53,280 --> 00:15:56,760
Esadazu zer egin behar dudan
Ameriketara bueltatzeko.

308
00:15:56,840 --> 00:15:58,640
Oso erraza da.

309
00:15:59,160 --> 00:16:04,600
Emaitza aurrean izan duzu denbora guztian.

310
00:16:05,200 --> 00:16:07,320
Egin behar duzun bakarra da…

311
00:16:11,320 --> 00:16:12,160
Zer?

312
00:16:15,440 --> 00:16:17,720
Ez, itxaron. Itxaron, itzuli…

313
00:16:17,800 --> 00:16:18,880
Ene.

314
00:16:19,440 --> 00:16:21,760
EVIE DEITZEN ARI DA…

315
00:16:21,840 --> 00:16:22,760
Evie.

316
00:16:24,120 --> 00:16:26,120
- Liv, han zaude? Liv?
- Kaixo.

317
00:16:26,200 --> 00:16:27,720
- Liv.
- Kaixo, laztana.

318
00:16:27,800 --> 00:16:30,120
- Laguntza behar dut.
- Hartu arnasa.

319
00:16:30,200 --> 00:16:31,240
Zerbait gertatu da.

320
00:16:31,320 --> 00:16:35,000
Laztana, ez dut tutik ere ulertzen,
negar zotinka ari zara.

321
00:16:35,080 --> 00:16:37,000
- Non zaude?
- Luna Parken, Liv.

322
00:16:37,080 --> 00:16:38,160
Badakizu zer? Zuk…

323
00:16:38,240 --> 00:16:40,240
- Mesedez, lagundu.
- Ez mugitu.

324
00:16:40,320 --> 00:16:44,720
Amari deituko diot,
oraintxe bertan ez nagoelako ondo.

325
00:16:44,800 --> 00:16:47,440
- Ezin diozu deitu.
- Ados, ez diot deituko.

326
00:16:47,520 --> 00:16:49,920
Bidean nagoenean deituko dizut. Ados.

327
00:16:51,320 --> 00:16:52,640
Ostia.

328
00:16:54,200 --> 00:16:55,680
Bale, laguntza behar dut.

329
00:16:58,840 --> 00:17:01,720
Ados, baina ez nuen inoiz
zure tostada jan.

330
00:17:01,800 --> 00:17:03,920
- Ogiaren mira dut.
- Konturatu naiz.

331
00:17:04,000 --> 00:17:06,160
- Bai?
- Pozten naiz hau egiteaz.

332
00:17:06,240 --> 00:17:09,800
- Lagunak izatea nahi dut.
- Bai, nik ere bai.

333
00:17:10,840 --> 00:17:11,680
Bai.

334
00:17:15,880 --> 00:17:17,680
- Agur, Gaz.
- Agur, Seb.

335
00:17:33,120 --> 00:17:33,960
Jode.

336
00:17:52,080 --> 00:17:54,000
Evie, hemen gaude. Non zaude?

337
00:17:56,920 --> 00:17:58,040
Ez dakit hori non den.

338
00:18:01,200 --> 00:18:02,040
Evie?

339
00:18:02,880 --> 00:18:04,480
Ene.

340
00:18:04,560 --> 00:18:05,640
Ostia.

341
00:18:07,800 --> 00:18:09,360
Uste dut ez duela bateriarik.

342
00:18:14,720 --> 00:18:17,480
Eviek zer itxura du?

343
00:18:18,160 --> 00:18:19,000
Bai.

344
00:18:20,080 --> 00:18:21,400
Aurpegia du,

345
00:18:22,240 --> 00:18:24,960
eta batzuetan ile-mototsa darama,

346
00:18:25,040 --> 00:18:27,040
baina batzuetan lotu gabe darama,

347
00:18:27,120 --> 00:18:30,640
eta bere adinerako
heldutasun handia erakusten du,

348
00:18:30,720 --> 00:18:33,280
baina ez modu goiztiar batean.

349
00:18:33,360 --> 00:18:35,680
Bere burua ulertzen du

350
00:18:36,200 --> 00:18:40,960
oso modu handi eta boteretsu batean.

351
00:18:41,760 --> 00:18:43,480
Eta batzuetan erlojua darama.

352
00:18:44,000 --> 00:18:44,920
Primeran.

353
00:18:46,480 --> 00:18:48,600
- Mugikorra erakutsiko didazu?
- Bai.

354
00:18:50,760 --> 00:18:53,400
- Hori… bera da.
- Primeran. Ona da jakitea.

355
00:18:53,480 --> 00:18:54,840
- Ados.
- Ongi ba.

356
00:18:54,920 --> 00:18:56,360
- Goazen?
- Bai.

357
00:18:59,680 --> 00:19:00,920
Ados.

358
00:19:01,000 --> 00:19:03,160
Ados, ispilu-gelan dagoela esan du.

359
00:19:03,680 --> 00:19:05,880
Beno, hemen gaude.

360
00:19:06,600 --> 00:19:08,120
Hori mugitzen ari da?

361
00:19:10,000 --> 00:19:12,880
Leihatilara noa, ea norbaitek ikusi duen.

362
00:19:12,960 --> 00:19:13,840
Bai.

363
00:19:14,520 --> 00:19:15,560
Ene.

364
00:19:18,720 --> 00:19:19,640
Evie?

365
00:19:37,440 --> 00:19:38,640
Jainko maitea.

366
00:19:43,400 --> 00:19:44,240
Evie?

367
00:19:47,080 --> 00:19:47,920
Evie?

368
00:19:48,400 --> 00:19:50,520
- Ene.
- A zer lotsa.

369
00:19:50,600 --> 00:19:53,800
Zertan zabiltza han?
Fidagarria den norbait behar dut.

370
00:19:53,880 --> 00:19:55,360
Lan hau nahi duzu ala ez?

371
00:19:55,440 --> 00:19:58,160
Ahal dudan ondoen egiten ari naiz, bale?

372
00:19:58,240 --> 00:20:00,040
Benetan, baina Evie aurkitu behar dut.

373
00:20:00,120 --> 00:20:02,520
- Dena hondatzen duzu.
- Ez da egia.

374
00:20:02,600 --> 00:20:05,680
Ia ezin zara moldatu
zure anaiaren ezkontzan egoteko.

375
00:20:05,760 --> 00:20:06,680
- Aita?
- Ni…

376
00:20:06,760 --> 00:20:08,080
- Evie?
- Aita?

377
00:20:08,160 --> 00:20:11,760
Olivia, ia 40 urte dituzu,

378
00:20:12,400 --> 00:20:14,680
eta begira nola zauden.

379
00:20:14,760 --> 00:20:16,640
Drogatuta Luna Parken.

380
00:20:16,720 --> 00:20:19,320
Bizitza ez da sufrimendu amaiezina, ama.

381
00:20:19,400 --> 00:20:22,240
- Amyk badaki zeri buruz ari naizen.
- Bai?

382
00:20:22,320 --> 00:20:23,320
Bai.

383
00:20:23,400 --> 00:20:26,880
Zure alabaren bila nabil.
Nigan zugan baino konfiantza handiagoa du.

384
00:20:26,960 --> 00:20:28,400
Hori ere izorratu duzu.

385
00:20:39,240 --> 00:20:40,120
Liv?

386
00:20:42,200 --> 00:20:44,400
Evie? Banoa.

387
00:20:46,680 --> 00:20:47,880
Jainko maitea.

388
00:21:01,440 --> 00:21:02,960
Amy.

389
00:21:04,320 --> 00:21:06,440
Itxaron, nora zoaz?

390
00:21:12,680 --> 00:21:14,040
- Evie.
- Liv.

391
00:21:14,120 --> 00:21:15,160
Alajainkoa.

392
00:21:18,160 --> 00:21:19,120
Hortxe zaude.

393
00:21:20,280 --> 00:21:22,960
- Evie.
- Evie, hau Isaac da, nire laguna.

394
00:21:24,000 --> 00:21:25,800
Etxera eramango zaitugu, ados?

395
00:21:27,040 --> 00:21:28,280
Ondo zaude?

396
00:21:32,640 --> 00:21:35,600
Larria da bikote batek ez badaki
noiz izan duen sexua azkenekoz.

397
00:21:35,680 --> 00:21:37,800
Larria dela esateak ez du laguntzen.

398
00:21:37,880 --> 00:21:42,200
Umeak kanpoan daude, etxea hutsik dago.
Larrua jotzen egon beharko genuke.

399
00:21:42,280 --> 00:21:43,880
Zer gertatzen ari zaigu?

400
00:21:44,480 --> 00:21:46,600
- Beste norbaitekin zaude?
- Jesus.

401
00:21:47,160 --> 00:21:49,960
- Zer denborarekin?
- Aspertuta zaude? Deprimituta?

402
00:21:50,040 --> 00:21:52,360
- Amy…
- Oraindik gogoko nauzu?

403
00:21:52,440 --> 00:21:54,560
Ene, bai, noski baietz. Begira zuri.

404
00:21:55,160 --> 00:21:57,400
Gogoko zaitut.
Beraz, zer gertatzen ari da?

405
00:21:57,480 --> 00:21:59,840
Utziko diozu
kazetaria izateari segundo batez?

406
00:22:08,840 --> 00:22:10,520
Agian Livek arrazoia zuen.

407
00:22:11,400 --> 00:22:13,200
Agian gure egunik onenak pasa dira.

408
00:22:14,480 --> 00:22:17,200
- Hori egunero sentitzen dut.
- Benetan?

409
00:22:17,280 --> 00:22:22,240
Beno, ez gure egunik onenak,
baina nire egunik onenak, bai.

410
00:22:23,000 --> 00:22:24,240
Zeri buruz ari zara?

411
00:22:26,240 --> 00:22:27,480
Burusoil geratzen ari naiz.

412
00:22:28,480 --> 00:22:30,000
- Ez.
- Bai.

413
00:22:30,080 --> 00:22:32,720
Bai, familiaren bi aldetik naiz burusoila.

414
00:22:32,800 --> 00:22:35,600
Bai, eta lehen, hau hemen zegoen.

415
00:22:37,000 --> 00:22:40,800
Zaharra eta nazkagarria sentitzen naiz.

416
00:22:42,080 --> 00:22:44,880
- Zenbat daramazu…?
- Zure esklusiba lortu duzu.

417
00:22:45,640 --> 00:22:47,000
Utziko dugu, mesedez?

418
00:22:50,840 --> 00:22:52,720
Goizero ile zuri berriak topatzen ditut.

419
00:22:52,800 --> 00:22:55,120
Ez. Ez dut bakar bat ere ikusi.

420
00:22:55,680 --> 00:22:56,800
Kentzen ditudalako.

421
00:22:57,480 --> 00:22:58,680
Gaur 12 kendu ditut.

422
00:22:58,760 --> 00:23:00,120
Bata han behetik.

423
00:23:02,840 --> 00:23:06,720
Aizu, begira,
zahartzen ari gara, bale, elkarrekin.

424
00:23:06,800 --> 00:23:10,160
Ez da munduaren amaiera.
Oraindik oso sexy zara.

425
00:23:10,840 --> 00:23:13,200
Sexyagoa izango zinateke ilerik gabe.

426
00:23:13,280 --> 00:23:16,360
- Ez da egia.
- Zer ospetsurekin larrua joko nuke?

427
00:23:18,120 --> 00:23:19,560
Stanley Tuccirekin.

428
00:23:20,440 --> 00:23:23,680
Bere aurpegian eseriko nintzateke
koktel bat egiten didan bitartean.

429
00:23:25,160 --> 00:23:26,520
Zergatik ibili naiz

430
00:23:26,600 --> 00:23:28,680
ile puta honekin hainbeste urtetan?

431
00:23:29,680 --> 00:23:30,800
Ideiarik ez.

432
00:23:42,240 --> 00:23:43,080
Zer moduz?

433
00:23:46,920 --> 00:23:47,880
Begira.

434
00:23:55,360 --> 00:23:56,640
Bibotea duzu.

435
00:23:58,480 --> 00:24:01,080
Zorionez Frida Kahlo gogoko dut.

436
00:24:01,160 --> 00:24:03,840
Gustatzen zaizu, ezta?

437
00:24:05,880 --> 00:24:08,240
- Gustatzen bazait, zer?
- Erne nago.

438
00:24:08,320 --> 00:24:11,280
Eta bibote handiak eta lakarrak dituzten

439
00:24:11,920 --> 00:24:14,120
emakume ederrak gustatzen bazaizkit?

440
00:24:14,200 --> 00:24:17,200
Beno, hormonak ordezkatzeko
terapian aurreztuko dut

441
00:24:17,280 --> 00:24:18,720
menopausia dudanean.

442
00:24:20,760 --> 00:24:23,200
Aizu, aizu, ideia bat bururatu zait.

443
00:24:23,720 --> 00:24:24,560
Zer?

444
00:24:25,040 --> 00:24:26,720
Zergatik geldi buru-azalean?

445
00:24:27,440 --> 00:24:28,920
Kabroi maltzurra.

446
00:24:34,720 --> 00:24:35,920
Hemen gaude.

447
00:24:36,640 --> 00:24:37,960
Zurekin sartuko naiz?

448
00:24:38,960 --> 00:24:41,800
Ez dut sartu nahi. Itxaron dezakegu?

449
00:24:41,880 --> 00:24:45,400
Tira, laztana. Esadazu. Zer gertatu da?

450
00:24:45,480 --> 00:24:48,880
Han utzi naute.
Barregarria dela iruditu zaie.

451
00:24:49,400 --> 00:24:51,640
Atera nintzenean, denak joan zinen.

452
00:24:51,720 --> 00:24:54,840
Egun osoa niri txantxa egiteko
antolatu balute bezala.

453
00:24:54,920 --> 00:24:57,360
Barkatu. Zuzen jokatu duzu niri deitzean.

454
00:24:57,440 --> 00:24:59,120
Banekien ulertuko zenukeela.

455
00:24:59,640 --> 00:25:02,080
Bale, ados, laudoriotzat hartuko dut.

456
00:25:02,920 --> 00:25:04,680
Ez, sentitzen dut.

457
00:25:04,760 --> 00:25:07,720
Badakit gogorra dela,
baina hobera egingo du.

458
00:25:09,400 --> 00:25:10,840
Eskerrik asko.

459
00:25:10,920 --> 00:25:12,360
Tori, hartu.

460
00:25:12,440 --> 00:25:14,120
Istorio bat kontatuko dizut.

461
00:25:14,920 --> 00:25:15,960
Nire eskolan,

462
00:25:16,480 --> 00:25:18,680
neska bat zegoen, pixka bat frikia.

463
00:25:19,280 --> 00:25:21,200
Tamagotchiekin obsesionatua.

464
00:25:21,280 --> 00:25:23,360
Nolabait baztertua hasieratik.

465
00:25:23,440 --> 00:25:25,240
Galtzailea dirudi.

466
00:25:25,840 --> 00:25:26,760
Ni nintzen.

467
00:25:28,000 --> 00:25:28,840
Bai.

468
00:25:29,560 --> 00:25:32,560
Bale, eskerrik asko.
Elkarrizketa pribatua da.

469
00:25:32,640 --> 00:25:33,760
- Barkatu.
- Bai.

470
00:25:33,840 --> 00:25:35,920
Baina badakizu zer? Berari bost.

471
00:25:36,000 --> 00:25:38,760
Eta bere bizitzaren egunik txarrenean,

472
00:25:39,400 --> 00:25:41,760
mundua bukatuko zela uste zuenean,

473
00:25:42,240 --> 00:25:44,560
eskolako beste frikia adiskidetu zuen.

474
00:25:44,640 --> 00:25:46,080
Galtzailea ere bai?

475
00:25:46,640 --> 00:25:49,240
- Ume hori zure ama zen.
- Galtzailea, bai.

476
00:25:49,320 --> 00:25:52,320
Aizu, ama ez da galtzailea, Evie.

477
00:25:52,400 --> 00:25:54,880
Aparta da. Politikariak
estalgabetzen ditu, badakizu?

478
00:25:55,680 --> 00:25:58,080
Ez daki dantza egiten, egia da.

479
00:25:58,800 --> 00:26:00,680
Berataz maite dudan gauzetako bat da.

480
00:26:01,280 --> 00:26:03,480
Ama ezagutu nuen
bizitzako egunik txarrenean,

481
00:26:04,840 --> 00:26:09,400
uste nuenean
ez nuela berriz arnas hartuko.

482
00:26:11,040 --> 00:26:15,360
Baina urteak pasa ahala,
hobera egin zuen, bera nirekin neukalako.

483
00:26:15,960 --> 00:26:18,760
Bai? Lagun horiek ez dira zure pertsonak.

484
00:26:18,840 --> 00:26:22,760
Eta badakit orain ulertzea
zaila dela, baina hobe duzu jakitea.

485
00:26:24,720 --> 00:26:27,920
Zure jendea aurkituko duzu.
Baina emaiozu denbora.

486
00:26:28,440 --> 00:26:30,520
- Ama ezagutu zenuen bezala?
- Bai.

487
00:26:31,040 --> 00:26:32,920
Zorionekoak zuek bata bestea izateagatik.

488
00:26:33,000 --> 00:26:36,080
Nola da posible zuek biok
lagunak izatea? Oso ezberdinak zarete.

489
00:26:39,400 --> 00:26:42,680
Begira, zernahi gerta ere,
dei diezadakezu, ados?

490
00:26:42,760 --> 00:26:44,760
Bost axola munduan non nagoen,

491
00:26:44,840 --> 00:26:47,600
ordu-eremua, bost axola.
Dei diezadakezu, ados?

492
00:26:48,240 --> 00:26:49,160
Ados.

493
00:26:49,760 --> 00:26:51,760
Ados, tira, goazen barrura.

494
00:27:00,520 --> 00:27:03,080
- Evie, zertan…
- Ez dut hitz egin nahi.

495
00:27:04,400 --> 00:27:05,480
Zer…

496
00:27:05,560 --> 00:27:09,200
Rubyk eta bere lagunek
Evie Luna Parkera gonbidatu dute.

497
00:27:09,280 --> 00:27:11,600
Han uztea barregarria iruditu zaie.

498
00:27:11,680 --> 00:27:15,120
- Nerabeak oraindik sasikumeak dira.
- Jesus, ni…

499
00:27:15,200 --> 00:27:17,560
Egun ikaragarria bizi du,
baina ondo egongo da.

500
00:27:17,640 --> 00:27:20,160
- Zergatik ez dit deitu?
- Ez zintuen estresatu nahi.

501
00:27:20,240 --> 00:27:21,640
Beno, estresatuta nago.

502
00:27:21,720 --> 00:27:22,920
Justu.

503
00:27:26,280 --> 00:27:29,600
- Bale, banoa. Isaac nire zain dago.
- Isaac?

504
00:27:30,240 --> 00:27:31,880
Barkatu, pubis-ilea duzu aurpegian?

505
00:27:32,800 --> 00:27:34,600
Hori… Dougena da.

506
00:27:34,680 --> 00:27:36,520
Zer ondo zamalkatu zaituela.

507
00:27:41,440 --> 00:27:44,600
Uste duzu orain ezagutuz gero,
lagunak izango ginatekeela?

508
00:27:50,480 --> 00:27:53,160
- Bai, ulertuta.
- Liv. Ni…

509
00:28:14,680 --> 00:28:16,640
- Aupa, polit, zer moduz?
- Kaixo.

510
00:28:17,120 --> 00:28:18,280
Zer? Norekin?

511
00:28:19,880 --> 00:28:22,240
Zure eguna, bezeroekin.

512
00:28:22,320 --> 00:28:23,800
Bai.

513
00:28:23,880 --> 00:28:26,720
Erotzekoa. Bai, ez duzu jakin nahi.

514
00:28:27,520 --> 00:28:30,640
- Ene, ziur garuna frijitua duzula, ezta?
- Bai.

515
00:28:30,720 --> 00:28:32,040
- Zatoz hona.
- Bai.

516
00:28:46,440 --> 00:28:48,000
- Ondo zaude?
- Bai.

517
00:28:50,040 --> 00:28:50,880
Aizu…

518
00:28:53,000 --> 00:28:55,800
- Zerbait aitortu behar dut.
- Ados.

519
00:28:56,400 --> 00:29:00,840
Hau… Agian ustekabez harrapatuko zaitu,
baina gaur drogatu naiz.

520
00:29:00,920 --> 00:29:02,040
Ez.

521
00:29:02,120 --> 00:29:03,920
Bazenekien?

522
00:29:04,720 --> 00:29:07,080
Sentitzen dut honetan sartzea.

523
00:29:07,160 --> 00:29:09,840
Ziur ez dela erreza
errehabilitazioan dagoen norbaitentzat.

524
00:29:10,440 --> 00:29:13,560
Lasai, ez zaitut kritikatuko.

525
00:29:15,680 --> 00:29:18,160
Badirudi kabroi berekoia izan naitekeela.

526
00:29:19,600 --> 00:29:23,280
Beno, nire ikuspuntutik,
neskato bat salbatu duzu gaur.

527
00:29:24,080 --> 00:29:25,480
Nahiko desinteresatua.

528
00:29:26,080 --> 00:29:28,520
Ez da galtzaile batek egingo lukeena.

529
00:29:31,400 --> 00:29:33,600
- Artikulua irakurri duzu.
- Bai.

530
00:29:34,640 --> 00:29:35,600
Eskerrik asko.

531
00:29:40,320 --> 00:29:44,800
Modu egokian
eskertu nahi nizuke gaur laguntzea.

532
00:29:46,640 --> 00:29:48,120
Izozki baterako denbora duzu?

533
00:29:49,440 --> 00:29:51,120
Egia esan, bilera bat dut.

534
00:29:51,200 --> 00:29:52,920
Nire Ziegak eta Herensugeak taldea.

535
00:29:54,000 --> 00:29:56,360
Jesus, txantxetan ari naiz. Ene.

536
00:29:56,440 --> 00:29:57,720
Jainko maitea.

537
00:29:57,800 --> 00:29:59,360
Narkotiko Anonimoen bilerak.

538
00:30:00,480 --> 00:30:03,120
Baina badakizu zer? Bata zor diezadakezu.

539
00:30:05,200 --> 00:30:06,080
Ados.

540
00:30:35,880 --> 00:30:38,040
- Hartu zure do-si-do kidea.
- Geldi.

541
00:30:40,120 --> 00:30:42,400
Hitzordua eskatu duzu, lehen aldiz.

542
00:30:42,480 --> 00:30:45,280
Baina jakin ezazu
segurtasuna markatze laburrean dudala.

543
00:30:45,360 --> 00:30:47,280
Begira, gaizki jokatu nuen,

544
00:30:47,360 --> 00:30:51,080
baina heldua naiz
eta badakit heldua izatearen parte dela

545
00:30:51,560 --> 00:30:54,760
ardura eta erantzukizuna edukitzea.

546
00:30:54,840 --> 00:30:56,560
Gauza batzuk ekarri dizkizut.

547
00:30:57,600 --> 00:31:00,280
Benetan sentitzen dut.

548
00:31:02,480 --> 00:31:03,480
Blu-ray.

549
00:31:05,040 --> 00:31:06,640
Oso ona dela esan nizun.

550
00:31:08,840 --> 00:31:11,400
Ados. Azterketa egingo dizut.

551
00:31:11,480 --> 00:31:12,680
Jainkoa, benetan?

552
00:31:12,760 --> 00:31:14,440
- Baldintza batekin.
- Bai?

553
00:31:14,520 --> 00:31:18,920
Azterketa psikologikoa gainditu behar duzu
kontsulatuak onartutako espezialistarekin.

554
00:31:19,000 --> 00:31:21,000
Ez ditut gauzak zaildu nahi,

555
00:31:21,080 --> 00:31:23,960
baina ez dut sinatuko
mentalki ondo zaudela jakin arte.

556
00:31:24,640 --> 00:31:27,840
- Ezegonkorra naizela diozu?
- Mediku bati eraso zenion.

557
00:31:27,920 --> 00:31:28,760
Nahi gabe.

558
00:31:28,840 --> 00:31:31,840
- Gero jazarri zenuen.
- Beno, hori hitz gogorra da.

559
00:31:31,920 --> 00:31:36,000
AEBetako Kontsulatuko langilea
gizonezkoen komunean harrapatu zenuen.

560
00:31:36,080 --> 00:31:38,040
Bale, Chadekin hitz egin duzu.

561
00:31:38,640 --> 00:31:41,240
Gainditu azterketa psikologikoa,
medikoa gaindituko dizut,

562
00:31:41,880 --> 00:31:43,960
eta ez dugu elkar berriro ikusiko.

563
00:31:57,320 --> 00:31:58,480
Hau zer da?

564
00:31:59,640 --> 00:32:01,520
Uste nuen katilu bat te nahi zenuela.

565
00:32:07,520 --> 00:32:09,320
Ene.

566
00:32:11,880 --> 00:32:12,760
Liv?

567
00:32:12,840 --> 00:32:14,200
Bai, hemen nago.

568
00:32:16,120 --> 00:32:17,600
Zertan zabiltza han?

569
00:32:19,200 --> 00:32:22,080
Dantza trajeak ikusten,
eskatu zenidan moduan.

570
00:32:22,160 --> 00:32:23,200
Jainko maitea.

571
00:32:23,280 --> 00:32:26,520
Nola sartu nintzen hemen?
Ile-goma gisa ere ez du balio.

572
00:32:26,600 --> 00:32:27,480
Ostia.

573
00:32:40,480 --> 00:32:41,880
Nire egoitza-baimena?

574
00:32:45,120 --> 00:32:46,560
Zer ostia?

575
00:33:46,040 --> 00:33:48,320
Azpitituluak: Aroa Villalba

