1
00:00:31,960 --> 00:00:32,800
Anzo!

2
00:00:39,000 --> 00:00:39,840
Anzo!

3
00:00:43,600 --> 00:00:44,440
Anzo!

4
00:00:52,320 --> 00:00:53,160
Anzo.

5
00:01:08,760 --> 00:01:12,680
NOR DA ERIN CARTER?

6
00:01:23,720 --> 00:01:24,560
Harp!

7
00:01:25,760 --> 00:01:26,800
Betaurrekoak.

8
00:01:44,760 --> 00:01:45,680
<i>Erin.</i>

9
00:01:45,680 --> 00:01:47,920
Azkenean. Ez duzu nire mezua jaso?

10
00:01:47,920 --> 00:01:50,040
<i>Bai. Guztiak jaso ditut.</i>

11
00:01:50,040 --> 00:01:51,440
Dei galduak ere bai.

12
00:01:51,440 --> 00:01:53,960
<i>Argazkia bidali zuten jakin behar dut.</i>

13
00:01:53,960 --> 00:01:56,400
Orain pixka bat lanpetuta gaude...

14
00:01:57,520 --> 00:02:00,680
Basoan gorpu bat aurkitu dute.
Espinalbasetik hurbil.

15
00:02:01,880 --> 00:02:02,840
Kaka zaharra.

16
00:02:03,600 --> 00:02:05,120
Hori ez da ona.

17
00:02:05,120 --> 00:02:08,200
Ez NANik, ez frogarik.
Forenseek ez dute askorik lortuko,

18
00:02:08,200 --> 00:02:10,360
baina itxura txarra du.

19
00:02:10,840 --> 00:02:14,520
Esadazu inork ez gaituela
ni edo nire familia jazarriko.

20
00:02:14,520 --> 00:02:15,520
<i>Itxaron.</i>

21
00:02:15,520 --> 00:02:16,480
Segundo bat.

22
00:02:20,840 --> 00:02:23,400
<i>- Hor al zaude?</i>
- Bai, hemen nago.

23
00:02:25,720 --> 00:02:27,440
<i>Esan. Bidali al zuten?</i>

24
00:02:27,960 --> 00:02:30,680
Agustínek zure argazkia bidali zuen.

25
00:02:32,160 --> 00:02:33,240
Badakizu nori?

26
00:02:33,240 --> 00:02:36,360
"Valeria" deituriko
bere zerrendako kontaktu bati.

27
00:02:36,360 --> 00:02:40,600
Valeria? Ba al dakizu nor den?
Nire bila etorriko dira?

28
00:02:40,600 --> 00:02:44,280
<i>Agustínen laguntzailea da.
Lapurtutako argazki bat izan zen.</i>

29
00:02:44,280 --> 00:02:48,400
Ia ezinezkoa da
argazki horri esker zu aurkitzea.

30
00:02:48,400 --> 00:02:51,880
"Ia" ez da nahikoa.
Ez du gure segurtasuna ziurtatzen.

31
00:02:51,880 --> 00:02:54,400
Utz iezadazu gorpuaz arduratzen.

32
00:02:55,520 --> 00:02:57,960
Hobe duzu arreta gehiago ez deitzea.

33
00:02:57,960 --> 00:03:01,560
Geratu etxean, lasaitu,
eta saiatu ez kezkatzen, mesedez.

34
00:03:03,720 --> 00:03:05,200
- Erin!
- Bai, ados.

35
00:03:12,160 --> 00:03:14,720
Harp. Joan behar dugu.

36
00:03:14,720 --> 00:03:15,640
Ez.

37
00:03:15,640 --> 00:03:16,960
Ez zen galdera bat.

38
00:03:17,560 --> 00:03:18,880
Lagunekin jolasten ari naiz.

39
00:03:20,040 --> 00:03:21,560
Irten zaitezke, mesedez?

40
00:03:21,560 --> 00:03:23,520
Tira, irten, mesedez.

41
00:03:23,520 --> 00:03:24,480
Harp!

42
00:03:28,560 --> 00:03:30,000
Penelope, kaixo.

43
00:03:30,840 --> 00:03:33,200
Erin, nire auzokiderik gogokoena.

44
00:03:34,840 --> 00:03:37,400
Mesede bat egingo zenidake
Harper zainduz?

45
00:03:38,000 --> 00:03:40,160
Badaki etxerako bidea,
baina joan behar dut.

46
00:03:40,160 --> 00:03:43,240
Eskolan larrialdi bat dago
eta ordezko bat behar dute.

47
00:03:43,800 --> 00:03:44,640
Axola zaizu?

48
00:03:44,640 --> 00:03:47,320
Noski ezetz. Gurekin bazkaldu dezake.

49
00:03:47,320 --> 00:03:49,400
Ez, ez da beharrezkoa.

50
00:03:49,400 --> 00:03:53,640
Lasai. On egingo dio etxeko janaria jatea,
behingoz bada ere.

51
00:03:56,800 --> 00:03:57,640
Eskerrik asko.

52
00:03:57,640 --> 00:03:58,680
Ez horregatik.

53
00:04:00,520 --> 00:04:01,440
Harp!

54
00:04:01,440 --> 00:04:05,080
Penelopek zainduko zaitu.
Berehala nator. Ondo pasa!

55
00:04:07,680 --> 00:04:09,760
Nork uzten du alaba bakarrik igerilekuan?

56
00:04:31,120 --> 00:04:31,960
Estrada.

57
00:05:53,080 --> 00:05:54,480
- Kaixo?
<i>- Erin Carter.</i>

58
00:05:55,040 --> 00:05:56,560
<i>Daniel Lang naiz.</i>

59
00:05:56,560 --> 00:05:57,840
Daniel Lang?

60
00:05:57,840 --> 00:05:59,600
Aurrekoan ezagutu ginen.

61
00:06:00,120 --> 00:06:04,440
Dylanek, nire semeak, bere zain artistikoa
erakutsi zuen azterketa-frogan.

62
00:06:04,440 --> 00:06:08,240
Hara! Noski, barkatu. Dylan ondo al dago?

63
00:06:08,240 --> 00:06:11,000
<i>Bai. Beste gai batez hitz egin nahi nuen.</i>

64
00:06:11,000 --> 00:06:12,840
Telefonoz hitz egin ordez,

65
00:06:12,840 --> 00:06:15,560
zure senarra eta biak
nirekin afalduko zenukete?

66
00:06:15,560 --> 00:06:17,160
<i>- Ezer dotorerik..</i>.
- Bai.

67
00:06:17,160 --> 00:06:18,280
<i>...tokiko lekuren batean.</i>

68
00:06:18,280 --> 00:06:22,280
Noski. Ideia zoragarria.
Esango didazu nola geratzen garen.

69
00:06:22,280 --> 00:06:23,360
Primeran.

70
00:06:23,840 --> 00:06:25,040
Ondo da. Agur.

71
00:06:52,760 --> 00:06:54,120
Valeria Estrada zara?

72
00:06:54,120 --> 00:06:55,040
Ez.

73
00:06:55,040 --> 00:06:56,800
Itxaron!

74
00:06:56,800 --> 00:06:57,720
Ospa hemendik!

75
00:06:59,160 --> 00:07:01,040
- Lasaitu.
- Alde hemendik.

76
00:07:01,040 --> 00:07:02,120
Lasaitu, mesedez.

77
00:07:02,720 --> 00:07:04,760
Nire argazkia bidali zizuten. Ezabatu.

78
00:07:05,880 --> 00:07:07,880
- Zergatik?
- Gaizki-ulertu bat da.

79
00:07:09,040 --> 00:07:11,000
- Jaitsi labana.
- Ezta inola ere.

80
00:07:11,000 --> 00:07:12,760
Jaitsi labana.

81
00:07:12,760 --> 00:07:13,760
Ez.

82
00:07:15,160 --> 00:07:16,360
Zer arraio?

83
00:07:17,080 --> 00:07:18,440
Hori oso ondo egon da.

84
00:07:18,440 --> 00:07:19,520
Nor zara?

85
00:07:20,280 --> 00:07:21,120
Ondo da.

86
00:07:23,080 --> 00:07:26,640
Agustínek nire argazki bat bidali zizun
beste norbait naizela uste duelako.

87
00:07:26,640 --> 00:07:28,520
Benetan? Nor zarela uste du?

88
00:07:29,120 --> 00:07:33,800
Beste inork argazkia duen jakin behar dut
eta ezabatu behar duzu.

89
00:07:33,800 --> 00:07:35,400
Ez dut astirik.

90
00:07:35,400 --> 00:07:36,760
- Egin zerbait.
- Tira...

91
00:07:36,760 --> 00:07:39,680
Joan beharra dut.
Eta zuk alde egin behar duzu.

92
00:07:40,360 --> 00:07:41,640
Eman poltsa!

93
00:07:41,640 --> 00:07:44,720
Poltsa itzultzea nahi baduzu,
argazkia ezabatu.

94
00:07:44,720 --> 00:07:48,600
- Ez dakizu non sartu zaren.
- Ez, hori da kontua.

95
00:07:48,600 --> 00:07:52,600
Agustín hil zuten.
Auto batek harrapatu eta ihes egin zuen.

96
00:07:52,600 --> 00:07:54,800
Harremanak ditu jende txarrarekin.

97
00:07:54,800 --> 00:07:57,120
Esnatu eta zure argazkia ikusi dut,

98
00:07:57,120 --> 00:07:59,320
nor zinen jakin nahi zuelako.

99
00:07:59,320 --> 00:08:02,080
Ez nekien hori, sentitzen dut.

100
00:08:03,000 --> 00:08:04,800
Nola dakizu argazkia bidali didala?

101
00:08:06,160 --> 00:08:08,440
- Galdera ona.
- Bai, hala da.

102
00:08:10,160 --> 00:08:11,840
- Norbaitekin etorri zara?
- Ez.

103
00:08:11,840 --> 00:08:13,280
Arraioa.

104
00:08:16,640 --> 00:08:17,960
Non dago?

105
00:08:22,600 --> 00:08:23,560
Non dago?

106
00:08:50,840 --> 00:08:51,840
Goazen!

107
00:08:54,160 --> 00:08:56,000
Kaka zaharra.

108
00:08:56,720 --> 00:08:58,360
- Kaka.
- Valeria!

109
00:09:01,400 --> 00:09:03,160
Azkar, altxa zaitez!

110
00:09:03,160 --> 00:09:04,840
Arraioa, nire dirua zen!

111
00:09:04,840 --> 00:09:05,760
Ez!

112
00:09:19,800 --> 00:09:20,640
Arraioa.

113
00:09:21,520 --> 00:09:23,520
Zertan ari zara? Ez.

114
00:09:23,520 --> 00:09:24,880
Goazen, azkar!

115
00:09:25,920 --> 00:09:26,960
Goazen.

116
00:09:29,000 --> 00:09:30,600
Jarraitu korrikan! Azkar!

117
00:09:35,960 --> 00:09:37,360
Ramón, hemen daude!

118
00:09:39,200 --> 00:09:40,280
Goazen!

119
00:09:47,080 --> 00:09:48,200
Ez.

120
00:09:48,880 --> 00:09:49,720
Arraioa.

121
00:09:54,840 --> 00:09:56,160
Zoaz, azkar!

122
00:10:02,760 --> 00:10:03,640
Nortzuk dira?

123
00:10:03,640 --> 00:10:07,320
Agustínen nagusirako lan egiten dute.
Krimen antolatua, jende txarra.

124
00:10:07,320 --> 00:10:09,000
Dena ondo zihoan bera hil arte.

125
00:10:09,000 --> 00:10:10,920
Goizean lanera etorri dira,

126
00:10:10,920 --> 00:10:13,240
artxiboak eta beste zerak ikuskatzera.

127
00:10:13,240 --> 00:10:15,200
Ez dakit hitza. "<i>Comptes</i>".

128
00:10:15,200 --> 00:10:16,120
Kontuak?

129
00:10:16,120 --> 00:10:18,720
Bai. Dirua falta zela ikusi
eta ni naizela uste dute.

130
00:10:19,920 --> 00:10:20,760
Zu izan zara.

131
00:10:21,440 --> 00:10:23,320
Bai. Baina ez zekiten hori.

132
00:10:23,320 --> 00:10:27,280
Azkarra izan naiz. Apur bat hartzen nuen
Agustínek dirua zuritzen zuenean.

133
00:10:27,280 --> 00:10:29,600
Hil izan ez balitz,
inork ez zukeen jakingo.

134
00:10:29,600 --> 00:10:32,520
Gaizkileek dirua zuritzen zuten
abokatu-langelaren bidez,

135
00:10:32,520 --> 00:10:34,760
lapurtu zenien
eta ideia ona izan zela diozu?

136
00:10:34,760 --> 00:10:38,040
Ez zenuke ulertuko.
Bizitza hobeago bat nahi nuen.

137
00:10:40,520 --> 00:10:41,360
Zenbat?

138
00:10:42,000 --> 00:10:42,960
Hamabi.

139
00:10:42,960 --> 00:10:45,720
12 032 euro. Dena galdu duzu.

140
00:10:46,320 --> 00:10:49,320
Gizon horrek itotzen ari zintuen.
Lagundu dizut.

141
00:10:49,320 --> 00:10:51,120
Nire bila etorri ez bazina,

142
00:10:51,120 --> 00:10:54,560
haiek agertu aurretik
alde egingo nukeen. Itzuli dirua

143
00:10:54,560 --> 00:10:59,160
biharko edo zure argazkia bidaliko diet
Agustínen kontaktu guztiei.

144
00:10:59,160 --> 00:11:00,320
Ez. Va...

145
00:11:02,880 --> 00:11:04,040
Valeria!

146
00:11:04,040 --> 00:11:05,560
Bihar arte duzu.

147
00:11:08,960 --> 00:11:09,800
Kaka zaharra.

148
00:11:32,480 --> 00:11:33,520
Martín ofiziala?

149
00:11:33,520 --> 00:11:34,440
Bai.

150
00:11:34,920 --> 00:11:36,040
Pérez naiz, GEIkoa.

151
00:11:36,040 --> 00:11:37,320
Eskerrik asko salakeriagatik.

152
00:11:37,320 --> 00:11:38,240
Zer moduz?

153
00:11:38,760 --> 00:11:39,600
Ondo.

154
00:11:40,200 --> 00:11:41,040
Aizu.

155
00:11:41,520 --> 00:11:44,320
Zure informazioak
mafiei buruzko zantzuak eman dizkigu.

156
00:11:44,320 --> 00:11:46,960
Izenak, ordutegiak, datuak.

157
00:11:47,440 --> 00:11:48,960
Ez dakit interesatzen zaizun.

158
00:11:50,800 --> 00:11:51,720
Bai.

159
00:11:51,720 --> 00:11:53,200
Noski baietz.

160
00:11:53,200 --> 00:11:54,360
Lan asko da.

161
00:11:54,920 --> 00:11:57,160
Zure aita bezain polizia ona dirudizu.

162
00:11:58,480 --> 00:11:59,320
Bai, noski.

163
00:12:02,680 --> 00:12:04,160
Sonia, itxaron.

164
00:12:04,920 --> 00:12:05,920
Badakite nor den?

165
00:12:05,920 --> 00:12:06,840
Bai.

166
00:12:06,840 --> 00:12:08,880
- Kazetariak jakinaren gainean daude.
- Nor da?

167
00:12:10,280 --> 00:12:11,920
Margot Müller.

168
00:12:11,920 --> 00:12:14,000
Erresuma Batuko polizia bere bila dabil.

169
00:12:14,000 --> 00:12:16,760
Armak, erasoa, lapurreta.

170
00:12:16,760 --> 00:12:17,680
Arraioa.

171
00:12:17,680 --> 00:12:21,440
Berri onak ematen dute.
Behintzat, ez zen pertsona arrunta bat.

172
00:12:29,000 --> 00:12:31,840
{\an8}LONDRES, INGALATERRA

173
00:12:34,960 --> 00:12:39,440
Emily. Zure bila noa, Emily.

174
00:12:42,520 --> 00:12:43,360
Harrapatuta!

175
00:12:47,640 --> 00:12:48,880
Harrapatu zaitut...

176
00:12:49,680 --> 00:12:51,080
Garbitzen amaitu duzu?

177
00:12:53,560 --> 00:12:55,200
Ez. Barkatu.

178
00:12:58,000 --> 00:12:59,280
Zatoz, maitea.

179
00:13:18,560 --> 00:13:19,920
- Kaixo.
<i>- Begiratu albisteak.</i>

180
00:13:19,920 --> 00:13:22,040
<i>Margot Müller hil da. Bartzelonan.</i>

181
00:13:22,560 --> 00:13:23,400
Itxaron. Zer?

182
00:13:47,600 --> 00:13:49,440
MARGOT MÜLLER HILDA BARTZELONA

183
00:13:57,480 --> 00:13:59,840
TOPATUTAKO GORPUA MARGOT MÜLLERRENA DA

184
00:13:59,840 --> 00:14:01,160
Jainkoa...

185
00:14:13,200 --> 00:14:16,480
- Zertan ari zara? Kendu hortik.
- Itxaron, mesedez.

186
00:14:16,480 --> 00:14:19,040
- Utzi nire ordenagailua.
- Mesedez...

187
00:14:23,440 --> 00:14:24,800
Poliziari deituko diot.

188
00:14:29,480 --> 00:14:31,560
Hemen duzue, pizza denontzat!

189
00:14:32,200 --> 00:14:33,120
Eskerrik asko.

190
00:14:33,120 --> 00:14:35,680
Ez diezu eskerrak eman behar,
ordainduta daude.

191
00:14:38,120 --> 00:14:39,240
Harper naiz.

192
00:14:39,240 --> 00:14:42,160
Ez duzu bere amak zu hiltzea nahiko, ezta?

193
00:14:44,680 --> 00:14:46,640
- Txantxa bat da.
- Noski.

194
00:14:46,640 --> 00:14:48,680
Komuna bilatzera noa.

195
00:14:48,680 --> 00:14:51,280
Badakit lanpetuta zaudela,
baina etxean egon behar zinen.

196
00:14:51,280 --> 00:14:53,960
Tenis-txapelketarako prestatzen
lagundu behar zenidan.

197
00:14:56,200 --> 00:14:59,760
Ez nabil kexaka, noiz itzuliko zaren
galdetu dizut. Ezin dut?

198
00:15:02,920 --> 00:15:06,400
Bai. Badakit. Badakit, baina...

199
00:15:06,400 --> 00:15:07,320
Bai.

200
00:15:14,240 --> 00:15:15,080
Zer?

201
00:15:15,680 --> 00:15:16,920
- Barkatu.
- Itxaron.

202
00:15:17,680 --> 00:15:18,800
Etorri hona.

203
00:15:21,280 --> 00:15:22,840
Ilea korapilatuta duzu.

204
00:15:22,840 --> 00:15:25,120
Igeri egin ostean orraztu behar duzu.

205
00:15:25,120 --> 00:15:26,040
Eseri.

206
00:15:35,400 --> 00:15:37,120
Antonio ogi-puska bat zen txikitan.

207
00:15:38,040 --> 00:15:39,400
Mutikoak horrelakoak dira.

208
00:15:39,400 --> 00:15:41,720
Gero hazi eta aiten bezalakoak dira.

209
00:15:43,560 --> 00:15:44,440
Sentitzen dut.

210
00:15:46,040 --> 00:15:47,440
Ez da zure errua.

211
00:15:47,440 --> 00:15:48,360
Ez.

212
00:15:49,160 --> 00:15:50,080
Sentitzen dut.

213
00:15:52,520 --> 00:15:53,520
Bera jotzeagatik?

214
00:15:55,480 --> 00:15:58,480
Zure begiez barre egin zuela
esan zidan zure amak.

215
00:15:59,080 --> 00:16:00,040
Nolakoa da?

216
00:16:01,760 --> 00:16:03,680
Horrelako zerbait.

217
00:16:04,840 --> 00:16:07,400
Kanpoaldearen ingurukoa
soilik ikus dezaket.

218
00:16:08,320 --> 00:16:09,920
Genetikoa da.

219
00:16:12,000 --> 00:16:13,920
Zure amaren edo aitaren aldetik?

220
00:16:14,520 --> 00:16:15,880
Aitarengatik, uste dut.

221
00:16:17,600 --> 00:16:19,200
Nor zen zure benetako aita?

222
00:16:20,360 --> 00:16:21,200
Ez dakit.

223
00:16:22,400 --> 00:16:25,040
Amak ez du gogoko
gauza horietaz hitz egitea.

224
00:16:26,640 --> 00:16:29,760
Ez dut arazorik sortu nahi,

225
00:16:31,120 --> 00:16:33,560
baina jendeak erantzun nahi ez duenean,

226
00:16:33,560 --> 00:16:35,840
galdetzen jarraitzeko arrazoi ona da.

227
00:17:28,000 --> 00:17:29,320
- Kaixo.
- Kaixo.

228
00:17:29,320 --> 00:17:30,800
Itxura aldatu diote.

229
00:17:32,360 --> 00:17:33,760
Ikusten dut.

230
00:17:33,760 --> 00:17:35,160
Penelopek orraztu nau.

231
00:17:37,520 --> 00:17:39,480
Oso... polita zaude.

232
00:17:39,960 --> 00:17:41,960
- Banekien gorrotoko zenuela.
- Ez.

233
00:17:41,960 --> 00:17:43,960
Behintzat, nirekin egon da.

234
00:17:43,960 --> 00:17:44,880
Harp!

235
00:17:46,720 --> 00:17:47,720
Ikusi duzu?

236
00:17:48,280 --> 00:17:51,600
Penelopek izorratu nahi nau
txirikorda madarikatuarekin.

237
00:17:51,600 --> 00:17:52,680
Tira...

238
00:17:52,680 --> 00:17:55,720
Jaramon egin iezadazu oraingoan,

239
00:17:56,280 --> 00:17:59,680
agian Harperrekin
zerbait dibertigarria egin nahi zuen.

240
00:17:59,680 --> 00:18:00,840
Bai, noski.

241
00:18:00,840 --> 00:18:03,080
Bere zain geratu da azken unean.

242
00:18:03,080 --> 00:18:05,360
Zer arraio gertatzen zaio honi?

243
00:18:09,120 --> 00:18:09,960
Eskerrik asko.

244
00:18:14,720 --> 00:18:17,960
Bere ilea gogoko dut.
Ez nion igerilekuan utzi nahi.

245
00:18:17,960 --> 00:18:20,040
Ez nuen aukerarik.

246
00:18:21,400 --> 00:18:23,840
Badakit. Baita Harperrek ere.

247
00:18:25,160 --> 00:18:26,680
Buelta eman ezazu.

248
00:18:33,760 --> 00:18:36,400
Duela astebete,
supermerkatu batean sartu nintzen.

249
00:18:36,400 --> 00:18:38,680
Geroztik, nire lehengo bizitza...

250
00:18:40,200 --> 00:18:41,520
berreskuratu nahi dut.

251
00:18:44,120 --> 00:18:45,360
Denbora beharko du.

252
00:19:44,880 --> 00:19:46,240
<i>Azken abisua.</i>

253
00:19:47,400 --> 00:19:49,320
<i>Mafiatik aldendu zaitez.</i>

254
00:19:50,280 --> 00:19:51,880
<i>Ikerketa gelditu ezazu.</i>

255
00:19:58,640 --> 00:20:00,200
Erin, joan behar dugu.

256
00:20:04,800 --> 00:20:05,640
Erin!

257
00:20:07,640 --> 00:20:08,480
Kaka.

258
00:20:24,600 --> 00:20:25,440
Horkoa da.

259
00:20:29,720 --> 00:20:31,160
- Kaixo.
- Kaixo.

260
00:20:31,800 --> 00:20:33,920
- Zelan?
- Pozten nau zu ikusteak.

261
00:20:33,920 --> 00:20:34,840
- Daniel.
- Jordi.

262
00:20:35,400 --> 00:20:38,720
Abisatuta zaude,
aspaldian ez dut irabiaturik egin.

263
00:20:39,200 --> 00:20:41,160
Penelopek irabiagailu bat du.

264
00:20:41,800 --> 00:20:43,600
Baita izozkigailu bat ere.

265
00:20:43,600 --> 00:20:45,520
Penelope oso berezia da.

266
00:20:46,320 --> 00:20:48,440
Bere senarrak ez du hori pentsatzen.

267
00:20:49,040 --> 00:20:51,160
Eztabaidatzen entzun ditut.

268
00:20:51,160 --> 00:20:55,200
Harper Carter,
kuxkuxero txiki batean bihurtzen ari zara.

269
00:20:56,840 --> 00:20:57,800
Ondo da.

270
00:20:58,880 --> 00:21:00,920
Jaioberrien argazkirik duzu?

271
00:21:00,920 --> 00:21:01,840
Nire umeenak?

272
00:21:01,840 --> 00:21:04,400
- Noski. Ikusi nahi dituzu?
- Bai.

273
00:21:04,960 --> 00:21:06,200
Ondo da.

274
00:21:08,000 --> 00:21:09,240
Kito.

275
00:21:12,960 --> 00:21:14,520
Argiren bat hondatuko zen.

276
00:21:15,040 --> 00:21:18,160
- Badakizu kaxa non dagoen?
- Hor dagoela uste dut.

277
00:21:18,160 --> 00:21:21,560
Ea konpondu dezakedan etxea erre gabe.

278
00:21:26,480 --> 00:21:27,720
Hemen dago.

279
00:21:30,960 --> 00:21:31,800
Arranopola...

280
00:21:42,800 --> 00:21:43,920
Zer duzu, Harper?

281
00:21:47,000 --> 00:21:50,240
Dylan hiru eskoletatik kanporatu dute.

282
00:21:50,800 --> 00:21:53,640
Edo hiru eskoletan baztertu dute,

283
00:21:53,640 --> 00:21:56,240
eta berri batean sartzen dudan bakoitzean,

284
00:21:56,240 --> 00:21:58,520
bere egonaldia bermatu behar dut,

285
00:21:58,520 --> 00:22:01,520
normalean, dohaintza batekin.

286
00:22:01,520 --> 00:22:05,240
Kontua da sistematik atera nahi dudala

287
00:22:05,240 --> 00:22:07,000
eta etxean hezi nahi dudala.

288
00:22:07,600 --> 00:22:08,600
Ados.

289
00:22:08,600 --> 00:22:11,440
Ni Dylanen irakaslea izatea nahi duzu?

290
00:22:11,440 --> 00:22:12,360
Bai.

291
00:22:12,840 --> 00:22:13,800
Denbora osorako.

292
00:22:13,800 --> 00:22:17,880
Erinek eskolako lanpostua
utzi beharko luke?

293
00:22:17,880 --> 00:22:22,040
Bai. Baina lanaldi osoko irakasleei
ordaintzen dietena berdinduko dut.

294
00:22:22,720 --> 00:22:24,560
Hori diru asko da.

295
00:22:24,560 --> 00:22:27,680
Inbertsio gisa ikusten dut,
gastu bat baino gehiago.

296
00:22:27,680 --> 00:22:31,720
Eta, aldez aurretik,
diru pixka bat beharko banu?

297
00:22:31,720 --> 00:22:32,840
Posible da?

298
00:22:32,840 --> 00:22:35,040
Ez gabiltza hain estu.

299
00:22:35,040 --> 00:22:36,320
Noski.

300
00:22:36,320 --> 00:22:38,560
Hasierako kuota bat adostu genezake.

301
00:22:43,200 --> 00:22:44,040
Bai.

302
00:22:46,840 --> 00:22:48,600
Ideia txarra dela uste dut.

303
00:22:51,360 --> 00:22:52,280
Ados.

304
00:22:52,280 --> 00:22:54,840
Dylan zure kontraerasoaren zain dago.

305
00:22:54,840 --> 00:22:57,800
Eskolatik ateratzen baduzu,
berak irabaziko du.

306
00:22:57,800 --> 00:22:59,640
Irakasle bat behar zuela esan zenidan.

307
00:22:59,640 --> 00:23:01,960
Bai, eskolatik kanpo.

308
00:23:01,960 --> 00:23:04,920
Asko kostatu zait
eskolan besteen begirunea lortzea.

309
00:23:04,920 --> 00:23:06,760
Ez dut arriskurik hartu nahi

310
00:23:06,760 --> 00:23:09,200
iritziz alda dezakeen norbaitengatik.

311
00:23:09,200 --> 00:23:10,560
Ez naiz horren aldakorra.

312
00:23:10,560 --> 00:23:12,960
Ez, baina menuko ia guztia eskatu duzu,

313
00:23:12,960 --> 00:23:14,600
unean aukeratzeko.

314
00:23:17,920 --> 00:23:18,880
Barkatu.

315
00:23:21,400 --> 00:23:24,480
Barkatu. Olivia da, erantzun behar dut.

316
00:23:25,760 --> 00:23:26,760
Ados.

317
00:23:27,360 --> 00:23:28,320
Dena ondo doa?

318
00:23:31,840 --> 00:23:35,840
Agian ez zintuztedan deitu behar,
baina oihuka entzun behar zenioten.

319
00:23:35,840 --> 00:23:38,360
Zuzena egin duzu, benetan.

320
00:23:38,880 --> 00:23:39,720
Eskerrik asko.

321
00:23:40,560 --> 00:23:45,800
Aste gogorra izan du, baina lokartu da
eta ondo dagoela uste dut.

322
00:23:46,440 --> 00:23:47,280
Ondo?

323
00:23:48,320 --> 00:23:52,720
Zure alabak
zu norbait hiltzen ikusi zaitu.

324
00:23:53,200 --> 00:23:55,560
Profesional batekin hitz egin behar du.

325
00:23:56,400 --> 00:23:57,520
Eskerrik asko.

326
00:23:58,160 --> 00:24:01,320
Deia eskertzen dizugu.
Berarekin eseriko naiz.

327
00:24:01,320 --> 00:24:02,240
- Ados.
- Agur.

328
00:24:02,240 --> 00:24:03,320
Bai.

329
00:24:03,320 --> 00:24:04,600
Agur.

330
00:24:09,160 --> 00:24:10,160
Zer gertatzen da?

331
00:24:11,880 --> 00:24:12,720
Ezer ez.

332
00:24:16,400 --> 00:24:17,240
Ondo da.

333
00:24:24,920 --> 00:24:29,320
Harperrek pistola bat zenuela uste zuen.

334
00:24:30,960 --> 00:24:32,880
Ganbaran bilatzeko esan zidan.

335
00:24:33,480 --> 00:24:34,640
Bai.

336
00:24:34,640 --> 00:24:35,760
Tira...

337
00:24:36,800 --> 00:24:38,640
Oso nahastuta dago une honetan.

338
00:24:40,800 --> 00:24:41,640
Bai.

339
00:24:42,400 --> 00:24:43,240
Hala da.

340
00:24:44,200 --> 00:24:45,480
Eta zu ere...

341
00:24:46,600 --> 00:24:49,840
oso nahastuta zaude.

342
00:24:49,840 --> 00:24:52,800
Lagundu iezaiozu, Erin.

343
00:24:53,400 --> 00:24:54,240
Bai.

344
00:24:55,240 --> 00:24:56,080
Eskerrik asko.

345
00:24:56,680 --> 00:24:57,600
Gabon.

346
00:25:26,200 --> 00:25:27,040
Ondo da.

347
00:25:28,280 --> 00:25:30,000
Norbait ikustera eramango dugu.

348
00:25:31,480 --> 00:25:32,320
Bihar?

349
00:25:34,480 --> 00:25:36,520
Agian, ez, baina datorren astean?

350
00:25:39,120 --> 00:25:39,960
Ados.

351
00:27:18,840 --> 00:27:19,680
VALERIA
MEZUA

352
00:27:28,880 --> 00:27:31,920
{\an8}EKARRIDAZU DIRUA GAUR
EDO ZURE ARGAZKIA BIDALIKO DUT

353
00:28:07,920 --> 00:28:08,760
Eta hori?

354
00:28:09,920 --> 00:28:10,760
Bai.

355
00:28:12,320 --> 00:28:16,360
Ez. Honek garrantzi handia du niretzat.

356
00:28:16,360 --> 00:28:18,480
Nire amaren opari bat izan zen.

357
00:28:19,360 --> 00:28:20,200
Ondo da.

358
00:28:21,200 --> 00:28:22,280
Sentitzen dut.

359
00:29:08,360 --> 00:29:09,200
Kaka zaharra.

360
00:29:16,840 --> 00:29:17,680
<i>Eta?</i>

361
00:29:18,400 --> 00:29:19,600
Zure dirua daukat.

362
00:29:19,600 --> 00:29:21,240
<i>Ados. Noiz ikusiko gara?</i>

363
00:29:22,280 --> 00:29:23,440
Lauretan.

364
00:29:23,440 --> 00:29:24,880
Motel batean nago.

365
00:29:24,880 --> 00:29:26,600
Bidali ibilbidea.

366
00:29:26,600 --> 00:29:28,560
<i>Berehala. Ez zaitez berandutu.</i>

367
00:29:29,920 --> 00:29:30,760
Ados.

368
00:29:40,760 --> 00:29:42,040
Oso ondo dago.

369
00:29:45,680 --> 00:29:49,920
Supermerkatukoek ere
maskarak jarrita zituzten, ezta?

370
00:29:52,320 --> 00:29:53,280
Ez dira haiek.

371
00:29:56,400 --> 00:29:58,680
Agian hala uste duzu,

372
00:29:58,680 --> 00:30:01,840
baina, batzuetan,
zerbait okerra gertatzen zaigunean,

373
00:30:01,840 --> 00:30:04,600
garunak modu bitxiak ditu
horri aurre egiteko.

374
00:30:05,080 --> 00:30:06,840
Beldurgarria izan daiteke.

375
00:30:06,840 --> 00:30:07,960
Ez naiz beldur.

376
00:30:08,960 --> 00:30:09,960
Ez, dagoeneko.

377
00:30:13,640 --> 00:30:14,960
Pena ematen didate.

378
00:30:17,560 --> 00:30:18,400
Zergatik?

379
00:30:21,320 --> 00:30:22,600
Hilda daudelako.

380
00:30:25,520 --> 00:30:27,160
Zergatik diozu hori?

381
00:30:29,600 --> 00:30:31,400
Aurretik ikusi dituzu?

382
00:30:53,320 --> 00:30:54,320
Zer gertatzen da?

383
00:30:54,320 --> 00:30:57,360
Hau Lucia da. Ospitalean lan egiten du...

384
00:30:57,360 --> 00:30:59,200
Badakit. Zer gertatzen da?

385
00:30:59,200 --> 00:31:00,600
- Urte askotarako.
- Mesedez.

386
00:31:01,200 --> 00:31:02,360
Zer gertatzen da?

387
00:31:02,360 --> 00:31:03,600
Tira...

388
00:31:03,600 --> 00:31:05,840
Jordik zuen alabarekin hitz egiteko
eskatu dit.

389
00:31:05,840 --> 00:31:07,160
Ez genuen hau adostu.

390
00:31:07,160 --> 00:31:10,800
Hau adostuta zegoen,
baina ez zinen datarekin ados jartzen.

391
00:31:11,520 --> 00:31:14,240
Ez zeunden hemen
eta ez zenidan deia hartzen.

392
00:31:14,240 --> 00:31:16,480
- Gidatzera joan naiz burua argitzeko.
- Gidatzera?

393
00:31:16,480 --> 00:31:18,960
Ez nekien nire atzetik egingo zenuenik.

394
00:31:18,960 --> 00:31:19,920
- Zer diozu?
- Hala da.

395
00:31:19,920 --> 00:31:22,400
Aita bezala, nire erabakia da ere.

396
00:31:22,400 --> 00:31:25,440
Ez zenukete
honetaz bere aurrean hitz egin behar.

397
00:31:27,320 --> 00:31:28,160
Jordi.

398
00:31:30,440 --> 00:31:31,280
Harper?

399
00:31:32,120 --> 00:31:33,560
- Barkatu.
- Hitz egin genezake?

400
00:31:47,560 --> 00:31:48,400
Aizu.

401
00:31:49,280 --> 00:31:50,120
Geldi.

402
00:31:52,960 --> 00:31:54,760
Nire marrazkiak apurtu dituzu.

403
00:31:55,640 --> 00:31:58,440
- Urduritzen zaituzte.
- Zu urduritzen zaituzte.

404
00:32:04,720 --> 00:32:07,200
Zergatik ez duzu
nire jaiotzako argazkirik?

405
00:32:08,800 --> 00:32:09,880
Baditut argazkiak.

406
00:32:10,920 --> 00:32:12,920
Bost edo sei urte nituenekoak.

407
00:32:14,840 --> 00:32:20,360
Penelopek Antonioren argazkiak ditu,
baita Oliviak bere seme-alabenak ere.

408
00:32:22,080 --> 00:32:24,520
Zergatik ez duzu nire argazkirik?

409
00:32:25,960 --> 00:32:29,480
Entzun. Ezer baino gehiago
maite zaitut, baina...

410
00:32:30,920 --> 00:32:32,360
ez nintzen ama ona izan.

411
00:32:32,840 --> 00:32:35,920
Txikia zinenean,
beste norbaitekin utzi zintudan.

412
00:32:36,480 --> 00:32:38,200
Ezin nuen jasan eta...

413
00:32:40,960 --> 00:32:42,240
Ez nago harro.

414
00:32:44,200 --> 00:32:45,920
Pertsona arraro batean bihurtu nauzu.

415
00:32:45,920 --> 00:32:48,360
Ez horixe. Astelehenean medikura goaz,

416
00:32:48,360 --> 00:32:49,800
eta, dena ondo badoa...

417
00:32:49,800 --> 00:32:51,800
Ez du nire begiekin zerikusirik.

418
00:32:52,440 --> 00:32:53,640
Norbait hil zenuen.

419
00:32:56,120 --> 00:32:57,720
Zu zara arazoa, ez ni.

420
00:33:01,920 --> 00:33:02,760
Itxaron.

421
00:33:03,240 --> 00:33:06,760
Jakingo bazenu zenbat borrokatu naizen
hirurok batera egoteko...

422
00:33:06,760 --> 00:33:07,680
Ez dakit.

423
00:33:09,640 --> 00:33:11,240
Zuri esker, ez dut lagunik.

424
00:33:11,240 --> 00:33:13,600
Ados. Zer nahi duzu nik egitea?

425
00:33:13,600 --> 00:33:15,840
Edozer egingo dut. Esan, mesedez.

426
00:33:15,840 --> 00:33:18,560
Guraso guztiak tenis-txapelketan daude,

427
00:33:18,560 --> 00:33:22,880
baina zu lanpetuta egongo zara.
Korrika aterako zara, betiko lez.

428
00:33:27,280 --> 00:33:29,240
Zenbakiak zeroan egon behar dute.

429
00:33:29,840 --> 00:33:30,720
Gero arte.

430
00:33:31,960 --> 00:33:32,800
Tenisean?

431
00:33:33,280 --> 00:33:34,120
Bai.

432
00:33:35,040 --> 00:33:37,160
Lanpetuta egoteko esan zenidan.

433
00:33:37,720 --> 00:33:38,560
Jakina.

434
00:33:41,040 --> 00:33:43,400
Margot Müller ezagutzen duzu?

435
00:33:44,720 --> 00:33:45,800
Ez. Zergatik?

436
00:33:47,160 --> 00:33:49,400
Basoko gorpua norena den jakin dute.

437
00:33:50,800 --> 00:33:52,720
Nirekin zintzoa izan behar duzu.

438
00:33:54,120 --> 00:33:55,200
Egia esan dizut.

439
00:33:57,560 --> 00:33:59,800
Ondo da. Hau da kontua.

440
00:34:00,360 --> 00:34:04,120
Bi <i>set</i> labur dira,
berdinketa hauste bat irabazlearentzat,

441
00:34:04,120 --> 00:34:06,760
eta badakizu noren aurka hasten gara?

442
00:34:11,200 --> 00:34:12,040
Bai.

443
00:34:13,880 --> 00:34:15,120
Zorte on, motel.

444
00:34:15,120 --> 00:34:16,480
Berdin.

445
00:34:19,240 --> 00:34:20,680
- Aurrera!
- Goazen, ama!

446
00:34:21,200 --> 00:34:22,600
Goazen, Bruno!

447
00:34:38,560 --> 00:34:39,560
Kanpora!

448
00:34:39,560 --> 00:34:42,640
- Arraioa...
- Nirea zen.

449
00:34:46,640 --> 00:34:47,560
Kanpora.

450
00:34:48,280 --> 00:34:49,120
Adi egon.

451
00:34:51,960 --> 00:34:53,040
Kanpora.

452
00:34:53,040 --> 00:34:54,240
{\an8}JOKOAK
<i>SET</i>-AK

453
00:34:58,880 --> 00:35:02,160
Jokoa! Penelopek eta Brunok
lehen <i>set</i>-a irabazi dute!

454
00:35:10,520 --> 00:35:13,480
Ez dut barkamena eskatuko
Luciari deitu izanagatik.

455
00:35:13,480 --> 00:35:14,640
Harper zuzen dago.

456
00:35:15,520 --> 00:35:16,760
Arazoa ni naiz.

457
00:35:22,840 --> 00:35:25,520
Badakizu zergatik nahi zuen zuk jokatzea?

458
00:35:25,520 --> 00:35:28,040
Badakielako gauza hauek gorroto ditudala.

459
00:35:28,040 --> 00:35:30,200
Ez. Zoragarria zarela uste duelako.

460
00:35:31,600 --> 00:35:37,080
Gainerakoek maite duen ama zoragarri
eta maitekorra ikus dezaten nahi du.

461
00:35:38,680 --> 00:35:39,680
Eskerrik asko.

462
00:35:40,720 --> 00:35:41,720
Talde bat gara.

463
00:35:42,320 --> 00:35:43,160
Ezta?

464
00:35:45,800 --> 00:35:46,960
Hil arte.

465
00:35:53,440 --> 00:35:54,280
Nirea!

466
00:35:56,840 --> 00:35:59,320
Zertan ari zara? Ez duzu ezertarako balio.

467
00:36:03,280 --> 00:36:04,120
Bai!

468
00:36:11,880 --> 00:36:12,920
Emaiozu!

469
00:36:18,280 --> 00:36:19,440
Berdinketa haustea.

470
00:36:24,360 --> 00:36:25,320
Nirea.

471
00:36:28,320 --> 00:36:30,120
Nire emaztea, jaun-andreok.

472
00:36:34,080 --> 00:36:35,160
<i>Match point.</i>

473
00:36:35,760 --> 00:36:36,640
Azken puntua.

474
00:36:55,000 --> 00:36:55,920
Goazen!

475
00:36:55,920 --> 00:36:57,560
Jokoa, <i>set</i>-a eta partidua.

476
00:37:09,440 --> 00:37:10,400
Zorionak.

477
00:37:10,400 --> 00:37:11,880
Ez dut zure errukia behar.

478
00:37:11,880 --> 00:37:13,680
Zorte txarra. Ondo jokatuta.

479
00:37:14,760 --> 00:37:17,000
Hara. Ondo jokatuta... Zorionak.

480
00:37:17,000 --> 00:37:18,000
Eskerrik asko.

481
00:37:28,880 --> 00:37:31,960
Irabazten utzi diezu.

482
00:37:31,960 --> 00:37:35,000
Garaipena behar zuen
eta mundu guztiak maite ditu galtzaileak.

483
00:37:35,000 --> 00:37:36,200
Kaixo!

484
00:37:36,200 --> 00:37:37,640
Xanpaina apur bat?

485
00:37:38,120 --> 00:37:41,120
- Eskerrik asko ez oihukatzeagatik.
- Ez horregatik.

486
00:37:41,120 --> 00:37:44,000
Orain txapelketaz goza dezakegu
kezkatu gabe.

487
00:37:44,000 --> 00:37:48,480
Esatea ahaztu zait.
Yoga klasea dut White Lillyn.

488
00:37:49,200 --> 00:37:51,040
Bertan behera utzi dezakezu.

489
00:37:51,560 --> 00:37:53,720
Bai, baina on egingo dit.

490
00:37:53,720 --> 00:37:56,240
Gauzak askatzeko,
barneko bakea topatzeko.

491
00:37:56,240 --> 00:37:57,400
Benetan behar dut.

492
00:37:58,360 --> 00:37:59,200
Ondo da.

493
00:37:59,720 --> 00:38:00,560
Ados.

494
00:38:01,280 --> 00:38:04,280
Berehala itzuliko naiz.
Zerbait behar baduzue, esan.

495
00:38:04,280 --> 00:38:05,280
Ez, lasai.

496
00:38:05,280 --> 00:38:06,440
- Ados.
- Agur.

497
00:38:13,320 --> 00:38:14,560
Non sartu zara?

498
00:38:14,560 --> 00:38:18,000
Pixka bat atzeratu naiz,
baina bidean nago. Trafikoa dago.

499
00:38:18,000 --> 00:38:21,920
Zapatu batean? Badakizu zer uste dudan?
Ez zarela agertuko.

500
00:38:21,920 --> 00:38:23,840
<i>Argazkia bidali beharko nuke.</i>

501
00:38:23,840 --> 00:38:25,800
Lasaitu zaitezke, mesedez?

502
00:38:29,480 --> 00:38:32,040
Banoala esan dizut.
Ez egin ergelkeriarik.

503
00:38:32,040 --> 00:38:33,160
Arraioa.

504
00:38:40,240 --> 00:38:41,080
<i>Begira.</i>

505
00:38:41,560 --> 00:38:43,040
<i>Zerbait daukat zuretzat.</i>

506
00:38:43,040 --> 00:38:43,960
Niretzat?

507
00:38:46,160 --> 00:38:47,760
Erinen txostena ikusi dut.

508
00:38:48,240 --> 00:38:49,760
Zer demontre egin duzu?

509
00:38:50,640 --> 00:38:51,680
Arraioa, Emilio.

510
00:38:51,680 --> 00:38:54,640
Erinen kontu guzti hau oso azkar joan da.

511
00:38:55,240 --> 00:38:56,880
- Eta, zer?
- Benetan?

512
00:38:57,480 --> 00:38:59,160
Ez duzu zabalduko?

513
00:39:01,880 --> 00:39:04,880
Zure iritzi profesionala
eta pertsonalaren arabera,

514
00:39:04,880 --> 00:39:08,720
ba al dago txosten honetan arrazoirik
berarekin ez ezkontzeko?

515
00:39:09,200 --> 00:39:10,880
Ez zehazki.

516
00:39:11,360 --> 00:39:12,720
Erinekin fidatzen naiz.

517
00:39:16,240 --> 00:39:17,200
Ondo da.

518
00:39:17,840 --> 00:39:19,280
Pikutara, bost axola.

519
00:39:19,760 --> 00:39:21,320
Baina gorde ezazu.

520
00:39:22,240 --> 00:39:24,360
Egun batean iritziz aldatzen baduzu.

521
00:40:02,560 --> 00:40:04,360
<i>Kaixo, ni naiz. Utzi mezu bat.</i>

522
00:40:09,800 --> 00:40:11,280
Zelan doaz etxeko lanak?

523
00:40:12,120 --> 00:40:14,080
Zuhaitz genealogikoarekin nabil.

524
00:40:14,080 --> 00:40:15,360
Bai?

525
00:40:15,360 --> 00:40:20,520
Zaila da, zure aldea dudalako,
baina ez dut inor amaren aldetik.

526
00:40:20,520 --> 00:40:23,200
Bere ama gaztea zenean hil zen.

527
00:40:23,800 --> 00:40:24,680
Ulertzen?

528
00:40:26,960 --> 00:40:28,280
Izeko bat jarri duzu.

529
00:40:29,160 --> 00:40:30,280
Zure amaren aldean.

530
00:40:30,280 --> 00:40:33,240
Ez zen nire izekoa.
Amak horrela deitzen zion.

531
00:40:34,560 --> 00:40:37,840
Txikia nintzenean,
berarekin bizitzera bidali ninduen.

532
00:41:34,960 --> 00:41:37,560
FAMILIA: EZEZAGUNA
IKASKETAK: EZEZAGUNA

533
00:41:39,760 --> 00:41:43,440
LEKUAK, LAGUNAK: EZEZAGUNA
ESPAINIARA IRITSITAKO DATA: EZEZAGUNA

534
00:42:37,840 --> 00:42:43,400
HOTELA

535
00:43:01,200 --> 00:43:02,320
Bai.

536
00:43:02,320 --> 00:43:03,240
Kaixo.

537
00:43:07,760 --> 00:43:08,600
Eman iezadazu.

538
00:43:12,640 --> 00:43:14,240
Zenbaketa aurreztuko dizut.

539
00:43:15,000 --> 00:43:16,000
Hiru mila dira.

540
00:43:16,000 --> 00:43:19,400
- Ez da adostutakoa.
- Lortu ahal izan dudan guztia da.

541
00:43:19,400 --> 00:43:21,400
- Dirua galdu zenidan.
- Ez zen zurea.

542
00:43:21,400 --> 00:43:24,360
Honen truke
lasai geratzen banaiz, aurrera.

543
00:43:24,360 --> 00:43:25,480
Eman mugikorra.

544
00:43:33,600 --> 00:43:34,800
Ez dago kopiarik?

545
00:43:36,240 --> 00:43:37,640
- Ez.
- Ezer ez?

546
00:43:37,640 --> 00:43:38,760
Ez.

547
00:43:46,560 --> 00:43:47,640
EZABATUTA

548
00:43:47,640 --> 00:43:50,880
Lagungarria bazaizu,
badakit nola sentitzen zaren.

549
00:43:54,360 --> 00:43:55,640
Hemen, bakarrik.

550
00:43:56,160 --> 00:43:57,840
Ez dakizu norekin fidatu.

551
00:43:58,600 --> 00:44:00,160
Ez dakizu ezer nitaz.

552
00:44:00,160 --> 00:44:03,160
Jendeak laguntza eskatzen die
familia edo lagunei.

553
00:44:03,160 --> 00:44:05,960
Zu hotel batera etorri zara,
eta logelak...

554
00:44:06,640 --> 00:44:10,280
- ...katu hil baten usaina du.
- Ez dago katurik. Begiratu dut.

555
00:44:10,280 --> 00:44:12,840
Norbaitekin hitz egin behar baduzu,

556
00:44:13,720 --> 00:44:14,640
hemen nago.

557
00:44:16,000 --> 00:44:18,240
Zergatik izan behar zara hain jatorra?

558
00:44:24,960 --> 00:44:26,080
Zer egin duzu?

559
00:44:27,480 --> 00:44:29,480
Valeria, zer egin duzu? Esan.

560
00:44:30,640 --> 00:44:34,240
Berandu zenbiltzan,
ez nekien dirua ekarriko zenuenik, eta...

561
00:44:35,400 --> 00:44:36,960
Etorriko zinela esan diet.

562
00:44:39,240 --> 00:44:40,080
Nori?

563
00:44:40,560 --> 00:44:42,120
Agustínen bezeroei.

564
00:44:42,120 --> 00:44:45,360
Berarentzat baliozkoa bazinen,
agian, haientzat ere.

565
00:44:47,240 --> 00:44:49,800
- Nire etxearen argazkia bidali duzu?
- Ez.

566
00:44:49,800 --> 00:44:52,320
- Valeria!
- Zin egiten dizut.

567
00:44:59,640 --> 00:45:00,480
Kaka zaharra.

568
00:45:01,160 --> 00:45:04,360
Lapurtu diezu.

569
00:45:05,040 --> 00:45:08,000
Pistola bat ekarri duzu?
Hil behar ninduzun?

570
00:45:08,000 --> 00:45:10,640
Zu mehatxatzeko zen,
aukerarik izan ez banu.

571
00:45:10,640 --> 00:45:13,720
Ez du balarik.
Ezkutatu zaitez eta egon isilik.

572
00:45:14,440 --> 00:45:15,280
Ados.

573
00:45:29,840 --> 00:45:30,680
Zatoz nirekin.

574
00:45:34,480 --> 00:45:35,720
Itxaron, dirua.

575
00:45:36,200 --> 00:45:37,280
Zertan ari zara?

576
00:45:37,800 --> 00:45:38,640
Arraioa.

577
00:45:40,480 --> 00:45:41,960
Kaka zaharra.

578
00:45:41,960 --> 00:45:43,840
- Valeria, goazen!
- Hartu dut!

579
00:45:44,320 --> 00:45:45,440
Goazen, azkar!

580
00:45:45,440 --> 00:45:46,960
Goazen, goian daude eta!

581
00:46:00,720 --> 00:46:02,040
Hortik jaisten ari da!

582
00:46:15,520 --> 00:46:16,440
Goazen atzetik!

583
00:46:18,000 --> 00:46:19,280
Ez dezala ihes egin!

584
00:46:25,560 --> 00:46:26,840
Beste aldetik!

585
00:46:37,040 --> 00:46:38,520
Kotxearen atzean! Goazen!

586
00:46:40,280 --> 00:46:42,360
Jarraitu!

587
00:46:44,360 --> 00:46:45,240
Goazen!

588
00:46:45,240 --> 00:46:46,200
Kontuz!

589
00:46:59,040 --> 00:47:00,720
Goazen! Ez dezala alde egin!

590
00:47:26,920 --> 00:47:28,920
Itxaron! Ez egin salto!

591
00:49:29,480 --> 00:49:31,360
Azpitituluak: Maialen Marín

