1
00:00:08,120 --> 00:00:10,280
<i>Kaixo, ni naiz. Utzi mezu bat.</i>

2
00:00:10,280 --> 00:00:11,920
<i>Erin, non zaude?</i>

3
00:00:11,920 --> 00:00:14,680
<i>Kezkatuta nago. Espero dut zu ondo egotea.</i>

4
00:00:40,120 --> 00:00:44,040
NOR DA ERIN CARTER?

5
00:00:53,120 --> 00:00:56,600
- Atseden hartu behar duzu.
- Zer gertatu da? Zein egun da?

6
00:00:56,600 --> 00:01:01,720
Astelehena. Tarragonako ospitalean zaude.
Zure mugikorra eta giltzak hor daude.

7
00:01:01,720 --> 00:01:02,800
Tarra...

8
00:01:02,800 --> 00:01:03,840
Tarragona?

9
00:01:03,840 --> 00:01:06,000
Arropa odolez estalita zenuen.

10
00:01:06,920 --> 00:01:08,280
Etxera joan behar naiz.

11
00:01:08,280 --> 00:01:12,120
Nire senarra eta alabarekin,
ez dakite hemen nagoenik.

12
00:01:15,120 --> 00:01:16,840
Bart gauean ekarri zintuzten.

13
00:01:16,840 --> 00:01:19,880
Gidari batek
errepidean zaurituta topatu zintuen.

14
00:01:19,880 --> 00:01:21,760
Nortasun-agiria eta ezer gabe.

15
00:01:21,760 --> 00:01:23,600
Norbait deitzea nahi duzu?

16
00:01:23,600 --> 00:01:25,760
Ez. Kargagailu bat utziko zenidake?

17
00:01:54,120 --> 00:01:55,960
<i>Kaixo, ni naiz. Utzi mezu bat.</i>

18
00:01:55,960 --> 00:01:59,000
<i>Erin! Non zaude? Deitu, mesedez.</i>

19
00:02:03,360 --> 00:02:04,480
<i>Ikastaro bat?</i>

20
00:02:04,960 --> 00:02:06,520
Goiz joan behar izan du.

21
00:02:06,520 --> 00:02:08,920
Ospitalera eramango nau, ezta?

22
00:02:09,520 --> 00:02:11,440
- Noski.
- Ez adarrik jo.

23
00:02:11,440 --> 00:02:13,400
Aizu.

24
00:02:13,880 --> 00:02:14,840
Zaindu aho hori.

25
00:02:14,840 --> 00:02:18,480
- Ez dakizu non dagoen.
- Ikastaro batean dagoela esan dizut.

26
00:02:19,280 --> 00:02:20,880
Orain, jan gosaria.

27
00:02:35,920 --> 00:02:36,760
Harp.

28
00:02:37,760 --> 00:02:38,720
Harp, itxaron.

29
00:02:40,000 --> 00:02:41,680
Zorte on azterketan.

30
00:02:41,680 --> 00:02:43,240
Gogoan izango zaitut.

31
00:02:44,320 --> 00:02:45,160
Tira...

32
00:02:45,920 --> 00:02:47,560
Ez nazazu horrela utzi.

33
00:02:47,560 --> 00:02:49,560
Joan beharra dut, Jordi.

34
00:02:53,280 --> 00:02:55,000
Badakizu zerbait Erini buruz?

35
00:02:56,240 --> 00:02:59,160
- Zergatik? Zer gertatu da?
- Ez da etxera itzuli.

36
00:02:59,760 --> 00:03:00,840
Zer?

37
00:03:00,840 --> 00:03:02,960
Mugikorra itzalita du.

38
00:03:02,960 --> 00:03:04,400
Ahots-postontzira jotzen du.

39
00:03:04,400 --> 00:03:06,040
Arrazoiren bat egon behar du.

40
00:03:09,080 --> 00:03:11,920
Lanekoa da,
erantzun behar dut. Garrantzitsua da.

41
00:03:11,920 --> 00:03:13,320
Bestela, akabatuko naute.

42
00:03:13,320 --> 00:03:15,160
Dena ondo joango da.

43
00:03:19,320 --> 00:03:20,720
<i>Non arraio sartu zara?</i>

44
00:03:20,720 --> 00:03:24,040
Hanka sartu dut.
Istripu bat izan dut, Tarragonan nago.

45
00:03:24,040 --> 00:03:25,600
Tarragonan? Jainkoa!

46
00:03:25,600 --> 00:03:27,640
Jordi zeharo kezkatuta dago.

47
00:03:28,240 --> 00:03:29,720
<i>Zer egiten duzu hor?</i>

48
00:03:29,720 --> 00:03:33,160
Ospitalean nago.
Gauzak korapilatu ziren Valeriarekin.

49
00:03:33,160 --> 00:03:34,760
Beragandik urruntzeko esan nizun.

50
00:03:35,800 --> 00:03:37,920
<i>Itxaron. Hoteleko tiroketarena...</i>

51
00:03:37,920 --> 00:03:39,000
zu zinen?

52
00:03:39,000 --> 00:03:41,040
Ez! Bera babesten saiatu nintzen.

53
00:03:41,560 --> 00:03:44,440
Badakizu polizia
edozein loturaren bila ari dela?

54
00:03:44,440 --> 00:03:48,160
Ez, orain esnatu naizelako.
Zelan Harper? Badaki ez nagoela?

55
00:03:48,640 --> 00:03:49,680
<i>Ez dut uste.</i>

56
00:03:53,560 --> 00:03:55,200
Beranduago deituko dizut.

57
00:04:03,600 --> 00:04:04,720
Begiratzera noa.

58
00:04:36,440 --> 00:04:37,280
Ihes egin du.

59
00:04:37,280 --> 00:04:39,360
Begiratu logela guztietan.

60
00:05:22,280 --> 00:05:23,240
Barkatu.

61
00:05:23,240 --> 00:05:24,200
Eskerrik asko.

62
00:05:29,200 --> 00:05:30,440
<i>Hemen ez dago inor.</i>

63
00:05:31,480 --> 00:05:32,440
<i>Gora noa.</i>

64
00:05:36,560 --> 00:05:37,560
Barkatu.

65
00:05:42,760 --> 00:05:43,760
Eskerrik asko.

66
00:05:48,520 --> 00:05:52,080
<i>Sartu bigarren solairuan,
mesedez, laguntza behar dugu.</i>

67
00:05:56,880 --> 00:05:58,200
Erizaina. Hemen.

68
00:05:58,200 --> 00:06:02,000
Pazientea 60 urteko gizon bat da
eta bihotz-gelditzea eman dio.

69
00:06:02,000 --> 00:06:04,000
Odol-presio sistolikoa 60koa da.

70
00:06:04,000 --> 00:06:05,400
- Bai.
- Utzi pasatzen.

71
00:06:17,400 --> 00:06:18,400
ESKAILERAK

72
00:06:27,080 --> 00:06:28,560
<i>Traumatologiarako deia.</i>

73
00:06:30,720 --> 00:06:32,080
BAIMENDUTAKO LANGILEAK

74
00:06:45,000 --> 00:06:46,720
- Jordi.
<i>- Erin?</i>

75
00:06:46,720 --> 00:06:47,640
Non zaude?

76
00:06:48,120 --> 00:06:49,600
Sentitzen dut.

77
00:06:51,080 --> 00:06:53,160
Etxera heltzerakoan azalduko dizut.

78
00:06:53,160 --> 00:06:54,720
<i>Non zauden galdetu dizut.</i>

79
00:06:54,720 --> 00:06:57,040
Hitz egin dezakegu
etxera heltzerakoan?

80
00:06:57,040 --> 00:06:59,560
Ez. Hitz egidazu orain!

81
00:06:59,560 --> 00:07:00,920
Ondo da.

82
00:07:02,760 --> 00:07:05,000
Ez dakit nola esan, baina...

83
00:07:06,480 --> 00:07:07,400
Jordi?

84
00:07:07,400 --> 00:07:08,400
Erin?

85
00:07:10,200 --> 00:07:11,160
Zer arraio...?

86
00:07:11,760 --> 00:07:12,800
Aizu!

87
00:07:13,800 --> 00:07:14,880
Aizu!

88
00:07:27,040 --> 00:07:28,000
Geldi!

89
00:07:54,160 --> 00:07:55,480
Geldi!

90
00:07:56,080 --> 00:07:57,360
Geldi! Ez mugitu!

91
00:08:07,160 --> 00:08:08,280
Aizu!

92
00:08:08,880 --> 00:08:12,480
Hona etorri naiz
polizia informazioaren bila dagoelako.

93
00:08:12,960 --> 00:08:14,040
Eskolan zegoen.

94
00:08:14,520 --> 00:08:17,720
Maiatzaren 13an. Musikalaren gauan.

95
00:08:18,320 --> 00:08:20,600
Ikasle baten ama da?

96
00:08:20,600 --> 00:08:24,600
- Ez.
- Orduan, zertarako joan zen musikalera?

97
00:08:24,600 --> 00:08:26,040
- Zerbait ikusi nuen.
- Esan.

98
00:08:26,040 --> 00:08:30,560
Ados. Erinek alde egin zuen musikala hasi
bezain laster, eta ez zen itzuli.

99
00:08:32,360 --> 00:08:35,400
Ez dakit ezer horretaz,
baina lagungarria izan zara.

100
00:08:35,400 --> 00:08:38,320
Eskerrik asko.
Ondo egin duzu hona etortzen.

101
00:08:38,320 --> 00:08:39,720
- Bai.
- Eskerrik asko.

102
00:08:39,720 --> 00:08:41,440
Zuk ere alde egin zenuen.

103
00:08:42,040 --> 00:08:43,960
Musikalaren erdian. Ez zinen itzuli.

104
00:08:44,880 --> 00:08:47,080
Bai. Beste toki batean eseri nintzen.

105
00:08:47,080 --> 00:08:48,160
Ziur zaude?

106
00:08:48,160 --> 00:08:49,480
Bai, guztiz.

107
00:08:51,760 --> 00:08:56,320
Gutako bat nahastu da edo gezurra esan du.

108
00:08:57,960 --> 00:08:58,960
Bai.

109
00:08:58,960 --> 00:09:00,920
- Minutu bat, mesedez.
- Noski.

110
00:09:00,920 --> 00:09:01,840
ERIN

111
00:09:02,640 --> 00:09:04,760
- Aspaldiko!
- Arazoetan sartu naiz!

112
00:09:04,760 --> 00:09:07,000
Primeran. Non zaude?

113
00:09:07,000 --> 00:09:08,200
Poliziaren kotxe batean.

114
00:09:08,200 --> 00:09:11,520
Zer? Poliziaren kotxe bat lapurtu duzu?

115
00:09:11,520 --> 00:09:13,000
Maileguan hartu dut.

116
00:09:13,560 --> 00:09:16,760
Soilik ospitaletik irten
eta etxera itzuli behar zinen.

117
00:09:16,760 --> 00:09:19,680
Nire atzetik dabilen
sisteman begiratu dezakezu?

118
00:09:19,680 --> 00:09:20,920
Bai, ulertzen dut.

119
00:09:20,920 --> 00:09:23,400
<i>Nire bizitza arriskuan jarri dut...</i>

120
00:09:23,400 --> 00:09:25,760
- Eskerrik asko, agur.
<i>- ...zuri laguntzeko!</i>

121
00:09:25,760 --> 00:09:26,680
Ez...!

122
00:09:27,920 --> 00:09:28,760
Zelan dago Erin?

123
00:09:30,520 --> 00:09:34,160
Ez zen Erin,
leihoak garbitzen dizkidan tipoa baino.

124
00:09:34,160 --> 00:09:38,160
Ez nintzen horretaz ari.
Ez da lanera etorri gaixorik dagoelako,

125
00:09:38,160 --> 00:09:40,040
baina bere auzokoa zara, ezta?

126
00:09:40,040 --> 00:09:44,680
Bai, baina ez dut berarekin hitz egin.
Beti lanpetuta nago.

127
00:09:44,680 --> 00:09:47,480
Ikusten baduzu,
eman goraintziak nire partez.

128
00:09:47,480 --> 00:09:48,960
Noski. Eskerrik asko.

129
00:10:03,120 --> 00:10:04,040
Bai?

130
00:10:04,040 --> 00:10:06,880
<i>Berri txarrak.
Zugana gerturatzen ari dira.</i>

131
00:10:06,880 --> 00:10:09,040
Beranduago deituko dizut.

132
00:11:03,040 --> 00:11:04,120
Kaka zaharra!

133
00:11:08,800 --> 00:11:10,200
Arraioa.

134
00:11:21,440 --> 00:11:22,560
Kaka.

135
00:11:29,680 --> 00:11:30,720
Goazen, mugitu.

136
00:11:34,720 --> 00:11:36,160
Kendu hortik!

137
00:11:39,160 --> 00:11:40,360
Mugitu!

138
00:11:43,680 --> 00:11:44,600
Kaka.

139
00:12:11,920 --> 00:12:13,320
Arraioa.

140
00:12:44,840 --> 00:12:45,680
Kaixo.

141
00:12:47,840 --> 00:12:49,280
Arropa ekarri dizut.

142
00:12:54,560 --> 00:12:57,160
- Zer gertatu zaizu leihoan?
- Ez galdetu.

143
00:13:00,720 --> 00:13:06,600
{\an8}BERORREN MAIESTATEAREN
FALSTEADKO ESPETXEA, INGALATERRA

144
00:13:09,000 --> 00:13:12,720
Larrua jokatu nuen
zuri lana lortzeagatik.

145
00:13:13,200 --> 00:13:15,760
- Hanka sartu nuen.
- Hori baino gehiago.

146
00:13:15,760 --> 00:13:17,280
Jabeari erasotu zenion.

147
00:13:17,280 --> 00:13:19,640
Nire laguna hil zela jakin berri nuen.

148
00:13:21,440 --> 00:13:23,560
Lan egiteko baimena ezeztatu dizute.

149
00:13:23,560 --> 00:13:26,480
Segurtasun handiko espetxe batera
eramango zaituzte.

150
00:13:27,080 --> 00:13:28,240
Benetan?

151
00:13:29,480 --> 00:13:32,440
Ezin dut gehiago. Lagundu behar didazu.

152
00:13:32,440 --> 00:13:33,920
Lagundu nizun.

153
00:13:35,120 --> 00:13:37,960
Baina zure ikuskatzailea naiz,
ez zure laguna.

154
00:13:41,280 --> 00:13:42,400
Barkatu, Lena.

155
00:13:59,040 --> 00:14:03,760
LIBURUTEGIA

156
00:14:14,800 --> 00:14:17,560
MARGOT MÜLLER LAPURRETA BARTZELONAN

157
00:14:19,720 --> 00:14:21,720
MAFIAKO KIDE BAT HILDA TOPATU DUTE

158
00:14:24,280 --> 00:14:28,040
{\an8}LAPURRETA BATEN
SUSMAGARRIAREN GORPUA BASOAN TOPATU DUTE

159
00:14:30,280 --> 00:14:32,480
{\an8}LAPURRETAREN SUSMAGARRIAK
HIL DIRA...

160
00:14:32,480 --> 00:14:33,760
Ez, Gaspar.

161
00:14:33,760 --> 00:14:35,840
IRAKASLE BATEK
LAPURRETA BAT GALARAZI DU

162
00:14:40,360 --> 00:14:42,320
Adarra jotzen ari zara...

163
00:15:03,320 --> 00:15:04,160
Ez egin.

164
00:15:06,560 --> 00:15:09,400
Jordik egia jakin behar duela
uste duzu, baina...

165
00:15:09,400 --> 00:15:11,520
Ez diot zuri buruz ezer esango.

166
00:15:11,520 --> 00:15:12,960
Ez dut horregatik esan.

167
00:15:17,560 --> 00:15:18,760
Jordi ezagutzen dut.

168
00:15:18,760 --> 00:15:22,360
Beti gezurra esan diozula
aitortzen badiozu, galduko duzu.

169
00:15:22,360 --> 00:15:26,720
Ez, Emilio, ez duzu ulertzen.
Ezin diot hau egin.

170
00:15:29,120 --> 00:15:30,440
Zerbait hobeagoa merezi du.

171
00:15:30,440 --> 00:15:33,520
Gezurra esaiozu.
Alkoholarekin arazoren bat duzula,

172
00:15:33,520 --> 00:15:36,040
laguntza behar duzula. Biktimarena egin.

173
00:15:36,960 --> 00:15:39,040
Agian gezurra esateaz aspertu naiz.

174
00:15:42,400 --> 00:15:44,080
Eskerrik asko etortzeagatik.

175
00:16:50,840 --> 00:16:52,320
Arropaz aldatu zara.

176
00:16:54,240 --> 00:16:55,080
Bai.

177
00:17:00,480 --> 00:17:01,320
Tira, ba.

178
00:17:05,520 --> 00:17:06,480
Eseri gaitezke?

179
00:17:06,480 --> 00:17:07,400
Ez.

180
00:17:08,000 --> 00:17:09,080
Zutik ondo nago.

181
00:17:11,680 --> 00:17:12,600
Non egon zara?

182
00:17:15,200 --> 00:17:17,600
Ez naiz zintzoa izan, gezurra esan dut.

183
00:17:27,920 --> 00:17:28,800
Erin...

184
00:17:33,720 --> 00:17:35,560
Alkoholarekin arazo bat dut.

185
00:17:40,880 --> 00:17:43,080
Kontrolpean nuela uste nuen, baina...

186
00:17:45,400 --> 00:17:46,280
ez da horrela.

187
00:17:53,000 --> 00:17:54,040
Orduan, atzo...

188
00:17:59,240 --> 00:18:00,080
Zera...

189
00:18:01,840 --> 00:18:03,280
Kotxea hartu nuen,...

190
00:18:04,320 --> 00:18:05,880
kanpora joan nintzen,...

191
00:18:07,560 --> 00:18:09,000
mozkortu nintzen...

192
00:18:10,000 --> 00:18:11,240
...eta erori nintzen.

193
00:18:14,240 --> 00:18:16,400
Zenbat denbora daramazu horrela?

194
00:18:16,400 --> 00:18:17,880
Betidanik,

195
00:18:17,880 --> 00:18:20,680
baina supermerkatuan
gertatutakoaren ostean...

196
00:18:26,840 --> 00:18:27,840
Behar zaitut.

197
00:18:29,800 --> 00:18:30,640
Ondo da.

198
00:18:32,000 --> 00:18:36,400
Atzerritarrentzako sostengu-taldeak
gomendatu ahal dizkizut.

199
00:18:40,720 --> 00:18:41,680
Eskerrik asko.

200
00:18:42,360 --> 00:18:43,200
Ados.

201
00:19:00,400 --> 00:19:01,280
Kaixo.

202
00:19:02,720 --> 00:19:04,800
Medikuaren hitzordua galdu duzu.

203
00:19:04,800 --> 00:19:05,720
Badakit.

204
00:19:06,720 --> 00:19:08,720
Badakit eta asko sentitzen dut.

205
00:19:09,800 --> 00:19:10,760
Zelan joan da?

206
00:19:11,560 --> 00:19:12,400
Ondo.

207
00:19:13,480 --> 00:19:14,760
Ez da ezer aldatu.

208
00:19:16,560 --> 00:19:19,360
Jakin ezazu
hau nire haserre-aurpegia dela.

209
00:19:20,960 --> 00:19:22,200
Hara, oso ona da.

210
00:19:23,400 --> 00:19:25,080
Baina irria ateratzen zaizu.

211
00:19:25,760 --> 00:19:26,600
Ez.

212
00:19:27,200 --> 00:19:28,040
Ez da egia.

213
00:19:29,480 --> 00:19:34,000
Benetan sentitzen dut galdu izana.
Formakuntza batean nengoen.

214
00:19:37,440 --> 00:19:40,600
Jordik Oliviari esan dionez...

215
00:19:44,000 --> 00:19:45,600
gaixorik zeundela,...

216
00:19:49,520 --> 00:19:52,320
ni abandonatu
eta ez zinela itzuliko uste nuen.

217
00:19:52,320 --> 00:19:55,360
Ezta inola ere.
Zer dela eta ez nintzen itzuliko?

218
00:19:56,000 --> 00:19:57,040
Begira nazazu.

219
00:19:58,880 --> 00:20:00,480
Ez zintuzket sekula utziko.

220
00:20:01,280 --> 00:20:02,120
Sekula ez.

221
00:20:02,720 --> 00:20:03,560
Ondo da.

222
00:20:04,040 --> 00:20:06,400
Orain dramatikoegia izaten ari zara.

223
00:20:09,640 --> 00:20:10,760
Faltan bota zaitut.

224
00:20:13,760 --> 00:20:16,000
Lagundu zuhaitz genealogikoa amaitzen.

225
00:20:17,200 --> 00:20:19,280
Ez margoztu marren gainetik.

226
00:20:20,960 --> 00:20:21,920
Nire hitza duzu.

227
00:20:23,040 --> 00:20:24,280
Laranja.

228
00:20:28,640 --> 00:20:31,040
Hara, oso polita geratu zaizu!

229
00:20:31,040 --> 00:20:35,240
IZEKO LENA

230
00:20:35,840 --> 00:20:36,680
Izeko Lena?

231
00:20:37,600 --> 00:20:38,440
Bai.

232
00:20:40,040 --> 00:20:41,600
Oraindik lagunak zarete?

233
00:20:44,280 --> 00:20:45,520
Ez, bera...

234
00:20:46,800 --> 00:20:48,000
hil zen.

235
00:20:51,600 --> 00:20:52,440
Barkatu.

236
00:21:44,840 --> 00:21:46,200
Goazen, azkar!

237
00:21:49,600 --> 00:21:51,280
<i>Polizia!</i>

238
00:21:53,680 --> 00:21:55,800
<i>Produktuak txostenean daudenak dira.</i>

239
00:21:56,360 --> 00:21:57,280
Palanka!

240
00:22:02,680 --> 00:22:03,600
<i>Elurra daukagu!</i>

241
00:22:04,200 --> 00:22:06,200
<i>Eguberri on denoi!</i>

242
00:22:07,160 --> 00:22:08,600
- Topatu duzue?
- Bai!

243
00:22:08,600 --> 00:22:10,080
Topatu dugu!

244
00:22:11,120 --> 00:22:13,320
Lan ona, seme. Oso ondo.

245
00:22:13,320 --> 00:22:14,800
Eskerrik asko, jauna.

246
00:22:14,800 --> 00:22:17,640
Esan, nor zen zure iturria?

247
00:22:23,480 --> 00:22:25,680
Ezin dizut esan, jauna.

248
00:22:26,160 --> 00:22:29,400
Babestuta egongo zirela zin egin nien.
Ezin dut esan.

249
00:22:30,600 --> 00:22:31,440
Ondo da.

250
00:22:31,440 --> 00:22:33,040
Kontuz ibili.

251
00:22:37,800 --> 00:22:40,680
<i>Aurreko astean... hanka sartu nuen.</i>

252
00:22:43,560 --> 00:22:49,880
Ez diot inori minik eman nahi.
Baina jende askori min eman diot.

253
00:22:51,160 --> 00:22:54,080
Nire familiari, lagunei, senarrari...

254
00:22:55,120 --> 00:22:58,880
Baina gauzak hobetzeko etorri naiz...

255
00:22:59,480 --> 00:23:02,400
eta egoerari aurre egiteko.

256
00:23:03,520 --> 00:23:04,480
Eskerrik asko.

257
00:23:15,760 --> 00:23:18,960
Tira, dena gezur hutsa izan da, ezta?

258
00:23:21,080 --> 00:23:21,920
Barkatu?

259
00:23:23,360 --> 00:23:26,720
Egin dezakezun guztia hori bada,
denbora galtzen ari zara.

260
00:23:27,680 --> 00:23:29,800
Ez dut uste hori esan nahi zenuenik.

261
00:23:29,800 --> 00:23:32,120
- Eman minutu bat.
- Zertarako?

262
00:23:32,120 --> 00:23:34,760
Eman minutu bat.

263
00:23:34,760 --> 00:23:36,840
Benetako zerbait kontatzeko.

264
00:23:38,600 --> 00:23:40,640
Ez dut uste hori egin dezakedanik.

265
00:23:40,640 --> 00:23:43,440
Badakit ezin duzula
lehen entzun dizudalako.

266
00:23:44,520 --> 00:23:45,840
Begira...

267
00:23:47,360 --> 00:23:51,080
Gogorra izan arren,
bakarrik 60 segundo dira.

268
00:23:51,960 --> 00:23:55,360
Jasan ahal baduzu,
gehienak baino hobeto ari zara.

269
00:24:00,440 --> 00:24:01,360
Ados.

270
00:24:03,360 --> 00:24:07,320
Dena ez da gezurra izan.
Nire senarrari gezurra esan diot.

271
00:24:08,240 --> 00:24:10,400
Ez da nirekin fidatzen, eta...

272
00:24:11,000 --> 00:24:14,200
Beldurra ematen dit
benetan nor naizen jakiten badu,...

273
00:24:15,880 --> 00:24:17,000
ez nauela...

274
00:24:18,840 --> 00:24:20,640
- Ez zaituela...?
- Badakizu...

275
00:24:21,280 --> 00:24:22,120
Maiteko?

276
00:24:22,120 --> 00:24:23,040
Bai.

277
00:24:23,800 --> 00:24:25,120
Minutura heldu naiz?

278
00:24:25,120 --> 00:24:26,200
Ezta erdira ere.

279
00:24:27,120 --> 00:24:30,040
Entzun. Ez bazaitu maite

280
00:24:30,600 --> 00:24:35,880
zure benetako izaeragatik,
zergatik egon nahiko zenuke berarekin?

281
00:24:43,240 --> 00:24:44,320
Eta...

282
00:24:45,600 --> 00:24:47,600
funtsean,...

283
00:24:49,920 --> 00:24:51,520
pertsona txarra banaiz?

284
00:24:55,080 --> 00:24:55,920
Ados.

285
00:24:57,360 --> 00:24:58,200
Ondo da.

286
00:24:58,840 --> 00:25:01,960
Ona edo txarra, 60 segundo dira.

287
00:25:02,560 --> 00:25:03,640
Merezi du.

288
00:25:04,240 --> 00:25:05,360
Benetan.

289
00:25:07,200 --> 00:25:08,240
On egin.

290
00:25:12,840 --> 00:25:14,400
Arraioa.

291
00:25:14,400 --> 00:25:15,760
Zer moduz bilera?

292
00:25:15,760 --> 00:25:17,760
Lagungarria izango zait.

293
00:25:18,360 --> 00:25:22,480
Bai, baina ez zara alkoholikoa, ezta?
Orduan, ez...

294
00:25:23,440 --> 00:25:25,040
Tira, ba, zer nahi duzu?

295
00:25:25,520 --> 00:25:28,960
Niri esker, drogen aurkako
sarekada handia antolatu dugu,

296
00:25:28,960 --> 00:25:32,920
eta talde kriminal nagusienetako bat
desegiteko zorian nago,

297
00:25:33,520 --> 00:25:36,680
Agustínen etxean jarri nuen
inhalagailuari esker.

298
00:25:37,160 --> 00:25:39,480
Ideia txarra da, Emilio.

299
00:25:39,480 --> 00:25:42,000
- Arraioa.
- Froga ilegalki lortu zenuen

300
00:25:42,000 --> 00:25:45,440
eta onartezina da,
bere etxean indarrean sartu nintzelako.

301
00:25:45,440 --> 00:25:47,280
- Gogoratzen zara?
- Noski.

302
00:25:47,280 --> 00:25:50,880
Aztarna digitalek
geolokalizaziora eramango dute,

303
00:25:50,880 --> 00:25:54,160
trafiko-kameretara,
zuzeneko lekukoetara...

304
00:25:54,160 --> 00:25:55,480
Denak nigana darama.

305
00:25:55,480 --> 00:25:58,800
- Erin, mesedez...
- Azkena entzun behar duzu.

306
00:25:59,480 --> 00:26:02,560
Agustín kotxearekin harrapatu
eta ihesi egin zuten,

307
00:26:02,560 --> 00:26:05,520
eta zu zara horren egilea.

308
00:26:05,520 --> 00:26:07,360
Horregatik etorri naiz.

309
00:26:07,360 --> 00:26:10,640
Istorioa argitu behar dugu,
zerbait okertzen bada ere.

310
00:26:10,640 --> 00:26:13,400
Dagoeneko dena okertu da.

311
00:26:13,400 --> 00:26:16,280
Honekin amaitu behar duzu,
edo gureak egin du.

312
00:26:16,800 --> 00:26:20,440
- Benetan ari naiz.
- Ez naiz zure baimenaren bila etorri.

313
00:26:20,440 --> 00:26:22,640
Orduan, hobe zenuen ez etortzea.

314
00:26:34,600 --> 00:26:36,360
Antoniorekin hitz egin dut...

315
00:26:36,880 --> 00:26:38,200
eta esan dit...

316
00:26:39,360 --> 00:26:40,200
Ama?

317
00:26:43,560 --> 00:26:44,480
Ama!

318
00:26:45,080 --> 00:26:45,920
Zer?

319
00:26:45,920 --> 00:26:47,720
Entzuten ari zara?

320
00:26:48,360 --> 00:26:49,360
Noski.

321
00:26:49,360 --> 00:26:51,080
Antoniok dantzaldira gonbidatu nau.

322
00:26:53,120 --> 00:26:53,960
Ez.

323
00:26:55,080 --> 00:26:55,920
Benetan?

324
00:26:56,960 --> 00:26:57,800
Eskerrik asko.

325
00:26:58,280 --> 00:27:00,960
Ez dut zentzu txarrean esan, baina...

326
00:27:01,600 --> 00:27:02,600
Baietz esan duzu?

327
00:27:03,200 --> 00:27:05,600
Bai. Dantzaldi bat baino ez da.

328
00:27:10,000 --> 00:27:12,000
Oso arraro zabiltza.

329
00:27:13,600 --> 00:27:17,040
Ez, kontua da nagusitzen ari zarela,
besterik ez.

330
00:27:17,040 --> 00:27:19,600
Dagoeneko ez zara nire txikitxoa.

331
00:27:20,320 --> 00:27:21,320
Bai polita!

332
00:27:22,360 --> 00:27:25,640
{\an8}Hanburgesa bat
hanburgesa jan nahi duenaren atzetik doa.

333
00:27:25,640 --> 00:27:26,720
Zoragarria da.

334
00:27:34,640 --> 00:27:36,280
Zer iruditzen zaizu hori?

335
00:27:44,400 --> 00:27:45,720
Zera...

336
00:27:46,240 --> 00:27:47,080
Aizue...

337
00:27:47,600 --> 00:27:48,440
Kaixo.

338
00:27:49,400 --> 00:27:50,240
Eta?

339
00:27:50,240 --> 00:27:51,360
Berririk al dago?

340
00:27:51,360 --> 00:27:53,480
Harper dantzaldira doa.

341
00:27:53,480 --> 00:27:54,440
Antoniorekin.

342
00:27:54,440 --> 00:27:57,600
Hara! Zorionak!

343
00:27:58,600 --> 00:28:00,960
Zoriontsuak izan zaitezten opa dizuet.

344
00:28:00,960 --> 00:28:03,280
Biak oso arraro zabiltzate.

345
00:28:04,040 --> 00:28:05,040
Dantzaldi bat da.

346
00:28:13,320 --> 00:28:14,280
Zer moduz...

347
00:28:15,560 --> 00:28:16,840
egon da bilera?

348
00:28:18,800 --> 00:28:20,640
Ondo joan da, bai.

349
00:28:22,600 --> 00:28:25,440
Bihar kanpoan afaldu
eta hitz egin genezake.

350
00:28:27,280 --> 00:28:30,080
Gogoko dituzun
donut horietako bat ekarri dizut.

351
00:28:30,840 --> 00:28:32,800
Hara, eskertzen dizut.

352
00:28:32,800 --> 00:28:35,080
Dutxa hartu behar dut.

353
00:28:35,560 --> 00:28:36,400
Ados?

354
00:28:51,440 --> 00:28:52,520
Ezin dut egin.

355
00:28:52,520 --> 00:28:53,520
Noski baietz.

356
00:28:53,520 --> 00:28:56,280
Erantzun guztiak orrialdean daude.

357
00:28:56,280 --> 00:29:00,080
Niri bost. Aita aberatsa da,
ez ditut gauza hauek zertan jakin.

358
00:29:00,080 --> 00:29:02,120
Entzun,

359
00:29:02,720 --> 00:29:04,800
ni baino azkarragoa zara.

360
00:29:04,800 --> 00:29:07,000
Gehienez hamar minutu emango dituzu.

361
00:29:10,080 --> 00:29:10,960
Ondo da.

362
00:29:11,720 --> 00:29:13,040
Hori da jarrera.

363
00:29:13,040 --> 00:29:14,160
Erin,

364
00:29:14,760 --> 00:29:15,840
hitz egingo dugu?

365
00:29:18,520 --> 00:29:20,080
<i>Zelan doa?</i>

366
00:29:20,640 --> 00:29:23,440
Tira, interesa jartzen hasi dela uste dut.

367
00:29:23,440 --> 00:29:24,360
Pozten naiz.

368
00:29:24,880 --> 00:29:27,320
Aurreko egunean irakurtzen ikusi nuen.

369
00:29:27,320 --> 00:29:31,000
Mirarien eta ezustekoen garai batean
bizi garela dirudi.

370
00:29:32,120 --> 00:29:32,960
Bai.

371
00:29:32,960 --> 00:29:37,360
Zuri buruz
ondo hitz egin dut St. Joseph-en.

372
00:29:37,360 --> 00:29:40,040
- Hara, ez zenuen zertan...
- Badakit.

373
00:29:40,040 --> 00:29:42,440
Zerbait egin nezakeen ikusi nahi nuen.

374
00:29:42,960 --> 00:29:43,840
Ados.

375
00:29:44,360 --> 00:29:47,280
Asko eskertzen dizut, benetan.

376
00:29:47,800 --> 00:29:50,400
Baina ez duzu
ezer zor didazula sentitu nahi.

377
00:29:52,080 --> 00:29:53,000
Ez.

378
00:29:53,000 --> 00:29:57,720
Egin dudan bakarra
zuri buruzko iritzi ona ematea da.

379
00:29:57,720 --> 00:29:59,360
Horrek orekatu zuen

380
00:29:59,360 --> 00:30:01,560
idazkariak emandako aurkako iritzia,

381
00:30:01,560 --> 00:30:04,200
kafeinaz gainezka doan emakume alaiak.

382
00:30:04,200 --> 00:30:05,440
- Olivia?
- Hori da.

383
00:30:05,440 --> 00:30:08,920
Ez, nire laguna da.
Ez luke horrelakorik egingo.

384
00:30:08,920 --> 00:30:10,280
Erin...

385
00:30:11,160 --> 00:30:15,840
Ez dago inor bizkarretik sastakada bat
eman ahal dizunik lagun bat baino hobeto.

386
00:30:26,160 --> 00:30:29,040
Urrun zaude mafiaren buruzagia aurkitzeaz.

387
00:30:29,040 --> 00:30:30,040
Baina...

388
00:30:31,080 --> 00:30:32,920
hau oso interesgarria da.

389
00:30:36,640 --> 00:30:39,320
Froga argirik gabe,
ezin dizut baimenik eman.

390
00:30:39,920 --> 00:30:44,600
Ez dugu baliabide nahikorik
zure gurutzada pertsonala mantentzeko.

391
00:30:47,440 --> 00:30:50,360
Zentratu zaitez
Margot Mülleren kasuan, detektibe.

392
00:31:09,960 --> 00:31:12,400
JARRAIPEN-TXOSTENA

393
00:31:15,920 --> 00:31:17,160
ZIGOR-AURREKARIAK

394
00:31:23,280 --> 00:31:25,280
KATE JONES
OPERAZIO BEREZIAK

395
00:31:27,680 --> 00:31:29,960
{\an8}IRUDI EZABATUA
DATURIK EZ, IHES EGINDA

396
00:31:39,760 --> 00:31:44,560
Carter andereñoa Harper bere hau handirako
prestatzeko irrikan dago.

397
00:31:44,560 --> 00:31:45,840
Ama.

398
00:31:47,760 --> 00:31:50,720
Emilio eta biok
eskolako dantzaldian ezagutu ginen.

399
00:31:51,440 --> 00:31:52,840
Lehen amodioa.

400
00:31:53,360 --> 00:31:55,640
Pozten nau zuek batera ikusteak.

401
00:31:55,640 --> 00:32:00,160
Ez gaizki hartu,
baina hau serioegi hartzen ari zarete.

402
00:32:04,080 --> 00:32:06,120
Hara! Lan bikaina!

403
00:32:07,400 --> 00:32:08,280
Primeran!

404
00:32:10,560 --> 00:32:11,400
Harp!

405
00:32:12,920 --> 00:32:13,960
Joan behar dugu!

406
00:32:15,080 --> 00:32:15,920
Goazen.

407
00:32:18,480 --> 00:32:20,920
Jordiri ezer esatea nahi ez baduzu,...

408
00:32:22,200 --> 00:32:23,680
lagunduko didazu.

409
00:32:24,760 --> 00:32:27,760
Zezen-plazan milioiak zuritzen ari dira

410
00:32:27,760 --> 00:32:30,320
eta hitz egiteko prest dagoen norbait
topatu dut.

411
00:32:30,320 --> 00:32:31,720
Mesedez, utzi ezazu.

412
00:32:31,720 --> 00:32:33,640
Ziur zaude, Kate?

413
00:32:36,800 --> 00:32:39,280
Igo kotxera,
berehala joango naiz. Zoaz.

414
00:32:45,520 --> 00:32:47,400
Badakit Margot Müllerrena.

415
00:32:47,400 --> 00:32:49,200
- Eta Lena Campbellena.
- Ixo.

416
00:32:49,200 --> 00:32:50,240
Eta zurea.

417
00:32:50,240 --> 00:32:53,920
- Nahikoa da!
- Gutxi falta zait kasua ixteko,

418
00:32:54,440 --> 00:32:55,960
beraz, lagunduko didazu.

419
00:32:57,000 --> 00:33:00,360
Ni babestu nazazun besterik ez dut nahi.
Gau bakar bat da.

420
00:33:00,360 --> 00:33:03,600
Alferreko mehatxuak baino ez dituzu.

421
00:33:03,600 --> 00:33:06,360
Margot nirekin lurperatu zenuen,
Agustín harrapatu zenuen...

422
00:33:06,360 --> 00:33:09,200
- Edonola ere, egingo dut. Zu gabe.
- Ez egin.

423
00:33:09,800 --> 00:33:11,760
Zu babesten saiatzen ari naiz.

424
00:33:11,760 --> 00:33:14,040
- Ama!
- Bai, banoa!

425
00:33:15,560 --> 00:33:17,960
Tabarez zu kanpoan uzteko
arrazoiren bat izango du.

426
00:33:17,960 --> 00:33:20,480
Agian babestu nahi zaitu, ez izan ergela.

427
00:33:21,080 --> 00:33:23,440
Ez ezazu hau berriro aipatu.

428
00:33:33,280 --> 00:33:34,320
Urduri zaude?

429
00:33:34,320 --> 00:33:35,280
Ez.

430
00:33:35,280 --> 00:33:36,400
Oso polita zaude.

431
00:33:36,400 --> 00:33:37,920
Hori esan behar duzu.

432
00:33:38,400 --> 00:33:39,240
Nire ama zara.

433
00:33:40,680 --> 00:33:42,440
Egia da, oso itsusia zaude.

434
00:33:43,040 --> 00:33:47,400
Agertzen zarenean,
denak oihuka eta korrika hasiko dira...

435
00:33:50,400 --> 00:33:52,800
Txantxa da. Ziria sartu dizut.

436
00:33:56,160 --> 00:33:57,600
Galdera bat dut.

437
00:33:57,600 --> 00:33:59,520
Tira, ba, galdetu.

438
00:34:01,080 --> 00:34:03,080
Baina ez zaitut triste jarri nahi.

439
00:34:04,240 --> 00:34:05,080
Ados.

440
00:34:07,640 --> 00:34:08,480
Zer duzu?

441
00:34:12,040 --> 00:34:13,080
Nire ama zara?

442
00:34:15,200 --> 00:34:16,160
Noski baietz.

443
00:34:17,680 --> 00:34:18,760
Nire benetako ama.

444
00:34:32,640 --> 00:34:36,520
Lehen Martín jaunak Kate deitu dizu.

445
00:34:37,720 --> 00:34:39,640
Denek horrela deitzen zizuten.

446
00:34:40,520 --> 00:34:41,760
Eta orain Erin zara.

447
00:34:44,720 --> 00:34:45,720
Ondo da...

448
00:34:49,760 --> 00:34:51,160
Ez nuen aukerarik.

449
00:34:53,960 --> 00:34:55,920
Gure aurreko bizitza gogoan duzu?

450
00:34:59,280 --> 00:35:00,840
Ezin zintudan abandonatu.

451
00:35:07,120 --> 00:35:08,600
Bera hil zen, ezta?

452
00:35:11,200 --> 00:35:12,240
Sentitzen dut.

453
00:35:17,520 --> 00:35:20,560
Nire benetako ama zinela esan zenidan.

454
00:35:20,560 --> 00:35:24,960
Badakit. Istorioak kontatu nizkizun
zuri egoera errazteko.

455
00:35:25,800 --> 00:35:27,280
Ez, gezurra esan zenidan.

456
00:35:27,760 --> 00:35:31,120
Horretarako dira istorioak.
Babestu nahi zintudan.

457
00:35:38,240 --> 00:35:39,360
Maite nauzu?

458
00:35:40,480 --> 00:35:42,840
Edo ez duzu beste aukerarik?

459
00:35:45,840 --> 00:35:46,920
Zer uste duzu?

460
00:35:47,520 --> 00:35:48,960
Maite nauzula.

461
00:35:51,240 --> 00:35:52,200
Hala da.

462
00:35:54,400 --> 00:35:56,000
Zugatik edozer egingo nuke.

463
00:35:57,040 --> 00:35:58,280
Motorra erosiko zenidake?

464
00:36:00,600 --> 00:36:01,440
Ez.

465
00:36:04,200 --> 00:36:05,640
Polita nago?

466
00:36:07,960 --> 00:36:09,240
Polita baino gehiago.

467
00:36:11,720 --> 00:36:14,200
Bizitzan gertatu zaidan onena zara.

468
00:36:17,160 --> 00:36:19,720
Espero dut ni ere...

469
00:36:21,040 --> 00:36:22,800
gertatu zaizun onena izatea.

470
00:36:25,800 --> 00:36:26,840
Zatoz hona.

471
00:36:36,840 --> 00:36:38,080
Aitari esan behar diozu.

472
00:36:54,400 --> 00:36:56,440
Kaixo.

473
00:36:56,440 --> 00:36:58,400
- Ederra zaude.
- Eskerrik asko.

474
00:37:26,680 --> 00:37:27,520
Berriro!

475
00:37:29,200 --> 00:37:31,280
Hiru... Hori da! Beste aldera!

476
00:37:34,600 --> 00:37:35,640
Goazen!

477
00:37:38,280 --> 00:37:39,160
Berriro!

478
00:37:39,800 --> 00:37:40,680
Ez...

479
00:37:41,560 --> 00:37:42,480
Goazen!

480
00:37:48,400 --> 00:37:50,040
Lekua ez da batere aldatu.

481
00:37:50,040 --> 00:37:50,960
Ez.

482
00:37:56,560 --> 00:37:58,400
Bi gasdun ur limarekin.

483
00:38:00,160 --> 00:38:02,000
Orduan, nola egingo dugu?

484
00:38:03,240 --> 00:38:04,440
Laguntza ekarri dut.

485
00:38:09,320 --> 00:38:13,280
Harperren haginak garbitzeko erlojua
ekarri duzu.

486
00:38:14,320 --> 00:38:19,800
Buelta ematen diogun bakoitzean,
galderak egingo ditugu.

487
00:38:21,160 --> 00:38:22,440
Egia esan behar dugu.

488
00:38:22,440 --> 00:38:24,240
Bai. 60 segundotan.

489
00:38:24,720 --> 00:38:25,560
Hori da dena.

490
00:38:29,040 --> 00:38:30,360
Nahi duzunean.

491
00:38:33,640 --> 00:38:35,320
Ziur egin nahi duzula?

492
00:38:35,320 --> 00:38:37,240
- Bai.
- Pikutara bidali dezakegu.

493
00:38:37,240 --> 00:38:40,560
Ez, luze daramagu
gauzak pikutara bidaltzen.

494
00:38:45,440 --> 00:38:46,640
Ondo da.

495
00:38:52,560 --> 00:38:55,040
Zer da kontatu nahi ez didazuna?

496
00:39:00,760 --> 00:39:01,760
Tira, ondo da.

497
00:39:04,920 --> 00:39:06,760
Ez naiz Harperren benetako ama.

498
00:39:10,360 --> 00:39:11,960
Ados. Alabatzat hartu duzu?

499
00:39:12,960 --> 00:39:14,440
Ez, zehazki, ez.

500
00:39:14,440 --> 00:39:15,720
Zer esan nahi duzu?

501
00:39:17,480 --> 00:39:18,880
Noren alaba da?

502
00:39:19,480 --> 00:39:20,520
Gogoan duzu Lena?

503
00:39:21,440 --> 00:39:23,440
Harperren zuhaitzean zegoen izeba.

504
00:39:23,440 --> 00:39:25,320
- Harperren ama da?
- Bai.

505
00:39:25,920 --> 00:39:27,960
Hil zen eta Harper bakarrik...

506
00:39:29,240 --> 00:39:30,920
Ez zuen bera zaintzeko inor.

507
00:39:31,520 --> 00:39:33,120
Orduan, bera hartu zenuen?

508
00:39:35,480 --> 00:39:36,320
Bai.

509
00:39:39,400 --> 00:39:40,240
Legalki?

510
00:39:46,600 --> 00:39:47,440
Ez.

511
00:39:48,040 --> 00:39:49,240
Berak al daki?

512
00:39:50,600 --> 00:39:52,600
Bai, bere kabuz konturatu da.

513
00:39:53,200 --> 00:39:55,400
Okerrena da berriro egingo nukeela.

514
00:39:55,400 --> 00:40:00,200
Aldatuko nukeen bakarra
egia arinago esango nizukeela da.

515
00:40:00,200 --> 00:40:02,400
- Galdu genezake.
- Badakit.

516
00:40:02,400 --> 00:40:04,520
Norbait etxera etorri eta eraman dezake,

517
00:40:04,520 --> 00:40:06,120
ezingo genuke ezer egin.

518
00:40:07,040 --> 00:40:07,880
Badakit.

519
00:40:09,400 --> 00:40:10,600
Ezin dut...

520
00:40:38,000 --> 00:40:39,680
Goazen, zutik.

521
00:42:02,360 --> 00:42:04,080
Jendez gainezka jarri da.

522
00:42:04,080 --> 00:42:08,120
Bai. Hona etorri ginen lehen aldian
pentsatzen egon naiz.

523
00:42:10,040 --> 00:42:13,120
Urduri nengoen. Txunditu nahi zintudan.

524
00:42:14,480 --> 00:42:17,480
Ez zenuela dantzatzea gogoko esan zenidan.

525
00:42:18,560 --> 00:42:20,920
Bi orduz dantzatzera behartu ninduzun.

526
00:42:21,600 --> 00:42:24,560
Ez ziren bi ordu izan,
zuri hori iruditu zitzaizun.

527
00:42:30,640 --> 00:42:32,400
Oraindik haiek izan gaitezke.

528
00:42:35,480 --> 00:42:37,240
Minutu bakar bat bada...

529
00:43:48,840 --> 00:43:49,800
Jordi, itxaron!

530
00:43:51,160 --> 00:43:52,000
Zer duzu?

531
00:43:53,240 --> 00:43:55,840
- Ezin dut gehiago.
- Ez dizut gezur gehiagorik esango.

532
00:43:55,840 --> 00:43:56,960
Ez.

533
00:43:57,880 --> 00:44:01,440
Ez dizut sinesten,
honezkero ez naiz zurekin fidatzen.

534
00:44:02,040 --> 00:44:07,040
Alde egin zenuen, desagertu zinen.
Gezurrezko istorio batekin itzuli zinen,

535
00:44:07,040 --> 00:44:08,920
alkoholikoa zinela esanez.

536
00:44:09,520 --> 00:44:13,640
Eta, guzti honen ondoren,
Harper ez dela gure alaba diozu?

537
00:44:13,640 --> 00:44:15,600
Gezurra esan dut, baina ez zaitut traditu.

538
00:44:15,600 --> 00:44:20,400
Ez nauzula traditu?
Izan dugun guztia gezur hutsa da, Erin!

539
00:44:27,320 --> 00:44:28,280
Ez da bidezkoa.

540
00:44:30,320 --> 00:44:31,160
Ez?

541
00:44:31,760 --> 00:44:33,720
Eta zergatik amaitu dugu horrela?

542
00:44:51,040 --> 00:44:52,080
<i>Kaixo.</i>

543
00:44:53,120 --> 00:44:56,160
Ez genuela elkarrekin hitz egiten
uste nuen.

544
00:44:57,400 --> 00:44:59,440
Ezin diot beste inori deitu.

545
00:45:00,440 --> 00:45:01,280
<i>Ados.</i>

546
00:45:01,880 --> 00:45:03,280
Hori tamalgarria da.

547
00:45:03,880 --> 00:45:05,720
Dena izorratu dut, ezta?

548
00:45:05,720 --> 00:45:07,800
<i>Jordik utziko nauela uste dut.</i>

549
00:45:08,680 --> 00:45:12,120
Bai, baina ez dut uste
Jordik zugan amore emango duenik.

550
00:45:12,120 --> 00:45:14,400
Zergatik zaude xuxurlaka? Non zaude?

551
00:45:15,000 --> 00:45:16,040
Zezen-plazan.

552
00:45:16,040 --> 00:45:17,560
Bakarrik joan zara?

553
00:45:17,560 --> 00:45:18,480
<i>Bai.</i>

554
00:45:19,000 --> 00:45:20,080
Ez nuen aukerarik.

555
00:45:20,080 --> 00:45:23,160
Bai horixe.
Ez du merezi arriskuan jartzea.

556
00:45:23,160 --> 00:45:25,040
Eman buelta eta itzuli etxera.

557
00:45:25,640 --> 00:45:26,760
Agian zuzen zaude.

558
00:45:26,760 --> 00:45:28,160
<i>Noski baietz!</i>

559
00:45:28,160 --> 00:45:30,520
Itxaron. Deituko dizut.

560
00:45:30,520 --> 00:45:32,920
<i>- Irten hortik!</i>
- Nire iturria hemen dago.

561
00:45:32,920 --> 00:45:34,280
Ergela zara?

562
00:45:37,440 --> 00:45:38,280
Kaixo.

563
00:45:40,360 --> 00:45:42,600
Emilio?

564
00:45:44,720 --> 00:45:45,560
Arraioa.

565
00:46:54,520 --> 00:46:55,800
Jainkoa, Emilio.

566
00:46:58,120 --> 00:47:01,240
Kolpeak jasaten ikasi behar duzu, motel.

567
00:47:05,840 --> 00:47:06,680
Lasai.

568
00:47:10,320 --> 00:47:11,800
Badakit min ematen duela.

569
00:47:12,320 --> 00:47:13,400
Barkatu.

570
00:47:14,320 --> 00:47:16,880
Baina diru asko xahutu dugu
zure erruagatik.

571
00:47:17,840 --> 00:47:20,280
Presio handia jarri didazu.

572
00:47:20,880 --> 00:47:23,400
Hori oso berekoia da.

573
00:47:36,440 --> 00:47:39,400
Badakit emakume batekin
lanean egon zarela,

574
00:47:39,400 --> 00:47:42,760
Agustín madarikatuaren eskuetatik
atera zintuelako.

575
00:47:43,880 --> 00:47:44,720
Nor da?

576
00:47:45,760 --> 00:47:47,000
Ez dakit.

577
00:47:53,360 --> 00:47:55,480
Zure lankideetako bat da?

578
00:47:57,400 --> 00:47:58,280
Robledo?

579
00:48:00,000 --> 00:48:01,160
Sánchez?

580
00:48:02,640 --> 00:48:03,840
Edo Hortrado?

581
00:48:04,440 --> 00:48:05,280
Ez.

582
00:48:09,320 --> 00:48:10,440
Esan bere izena.

583
00:48:18,800 --> 00:48:19,680
Emilio,

584
00:48:20,440 --> 00:48:21,720
lagundu iezadazu.

585
00:48:22,240 --> 00:48:23,560
Izena esaten badidazu,

586
00:48:25,400 --> 00:48:26,640
etxera joan zaitezke.

587
00:48:30,200 --> 00:48:31,160
Azken aukera.

588
00:48:46,520 --> 00:48:47,520
Primeran.

589
00:48:48,480 --> 00:48:50,920
Umekeria bat da, baina barregarria.

590
00:48:53,160 --> 00:48:55,720
Emilio, aukera asko eman dizkizut.

591
00:48:56,880 --> 00:48:57,960
Zure errua da.

592
00:48:59,600 --> 00:49:02,440
Ez!

593
00:49:02,440 --> 00:49:04,440
Egin korrika!

594
00:50:46,480 --> 00:50:48,440
Azpitituluak: Maialen Marín

